asteroideak ,meteoritoak eta kometak

Post on 28-Jun-2015

469 Views

Category:

Documents

5 Downloads

Preview:

Click to see full reader

DESCRIPTION

Asteroideak,meteoritoak eta kometak

TRANSCRIPT

Asteroideak ,meteoritoak eta

kometak.

ASTEROIDEAK

Zer dira?

Asteroideak planeta gorputz txikiak dira, Eguzkiaren Diametroa zortziehun kilometrotatik beherakoa dute ia guztiek, eta gehienena ez da berrehun kilometrotara ere heltzen.

Ezagutzen ditugun asteroide gehienak, Marte eta Jupiterren artean biratzen dute asteroide-gerrikoa deitzen den gunean.

Aurkikuntzak

Beste asteroide batzuk eraztunetik at aurkitzen dira; hori da, adibidez, Kironen kasua. 1977an aurkitu zen asteroide horrek 350 kilometroko diametroa du, eta Saturno eta Uranoren artean du orbita

Zertaz osatuta daude?

Heterogeneoak izatea da asteroideen ezaugarri nagusia: haien gainaldea irregularra da; biratze ardatza norabidetua dute itxuraz, eta errotazio periodoa, askotarikoa.

Hiru asteroide mota daude:

• C izeneko taldeak karbonoa nagusi den asteroideak hartzen ditu, eta guztien hiru

laurdenak biltzen ditu.

• S taldekoek silikatoak, olibinoa eta piroxenoak batez ere dituzte gai nagusitzat.

• Azkenik, M taldeak asteroide metalikoak hartzen ditu, burdinaz eta nikelez osaturikoak

eta silikato aztarnarik ez bide dutenak.

Asteroide gehienak ez dira geruzetan bereizi, urtzeko behar adina berorik ez baitute sortu.

Horregatik, meteoritoak eta asteroideak aztertuz, Eguzki sistemaren hasierako aldietan zeuden baldintza fisiko-kimikoak ezagutzeko aukera dago gaur egun.

METEORITOAK

Zer da?

Meteorito bat lurrazala iritsi den kanpoko espazioan sortutako gorputz naturala da, talkaren ondorioz suntsitu ez dena.

Espazioan daudenean meteoroide izena hartzen dute eta asteroideak baino txikiagoak dira (geheinez 50 metrokoak).

Lau meteorito talde daude:

• Sideritoak, guztiaren ehuneko lau direnak, burdinazko eta nikelezko nahastura batez osatuak.

• Siderolitoak, ehuneko bat direnak eta erditsua burdina-nikelez eta erditsua silikatoz osatuak daudenak.

• Aerolitoak eta litometeoritoak, ehuneko laurogeita bost direnak silikatoz soilik osatuak daudenak.

• Kondritak (Metalik gabeko meteoritoak) karbonatodunak edo karbonato gabeak izan daitezke, karbonoa duten ala ez duten harturik kontuan.

KOMETAK

Zer dira?

Harri eta izotzez osaturiko zeruko gorputzak diura.

Nondik datoz?

Jatorriari dagokionez, gaur egun onartzen den teoriaren arabera, Eguzkitik berrogeita hamar mila AB-tara (Astronomia banakotara) dagoen Oort/Opik-en hodeitik datoz kometak.

Osaketa eta egitura

Kometak urez, izotz lehorrez, amoniakoz, metanoz, burdinaz, magnesioz eta silikatoz osaturik daude.

Astro hau osatzen duten substantziak izoztuta daude; izan ere, oso tenperatura baxua baitute egoten diren lekuetan. Izotzez osaturik daudenez, bere dentsitatea 1g/cm3-koa dela pentsatzen da. Zeruko gorputz hauen egiturak anitzak eta dinamikoak dira.

Guk ikusten ditugun kometen izatza, berak kometak utzitako hauts eta gasak dira.Duela gutxi arte, kometen agerraldiak hondamendiei lotuak gertatu dira. Kometen artean ospetsuena Halley izenekoa da.

top related