askotarikoen aldarria€¦ · ipuinak eta kan-tuak uztartzea erabaki zuten. ho-rrela eraiki da...
Post on 29-Sep-2020
4 Views
Preview:
TRANSCRIPT
ASTEKO ASMAKIZUNAberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA 863. ZENBAKIA LARUNBATA, 2020KO URTARRILAREN 18A
Urezko mendia, batzuetan txikia,besteetan hazia; txikia zein hazia
betiere gazia. Zer ote?
m a n t a n g o r r iErantzuna: Uhina.
Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburutik, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).
EIDA
BE
Identitateaskotarikoen
aldarria
Zorionagurrakargitaratu ahalizateko, gogoanizan mezuakasteartearratsaldeabaino lehenjaso beharditugula.Asteartetikaurrerajasotzen direnmezu guztiakhurrengoastekozenbakianargitaratukoditugu.
m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2020KO URTARRILAREN 18A berria
ZORiON AGURRAK
Zorionak, Eneko, eta mila esker. Atzo 8 urte bete zenituen, etaospakizuna mundiala izan zen. Jarrai dezagun bizitzaz gozatzen. Muxuak, artista!
Ordiziako Unai Barandiaranek 4 urtebete ditu. Zorionak, alproja! Izugarri maitezaitugu.
ZORIOOONAK, Garazi,maitea! 8 urte! Muxu handi-handibat Alaitz, amatxo eta Aitatxoren partez.
Maite zaitugu : )
Eneko ze handia, 8 urte! Atzoko partez,muxuak. Zorionaketa aunitz urtez! Attona, Oier, Marta, amatxi eta beste
guztien partez!
m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2020KO URTARRILAREN 18A
Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: mantangorri@berria.eus Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.
Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Uxue Gutierrez Lorenzo
Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x
Kaixo, MANTANGORRIko lagunok! Inar naiz, ordiziarra, eta 6 urte ditut. Marrazki hau egin dut zuentzat.
Kaixo! Jule naiz, eta 2 urte ditut. Azpeitiko Dinamo sormen
gunean egindako marrazkia bidaltzen dizuet. Espero dut
zuen gustukoa izatea.
Amets naiz, eta Ordiziatik bidaltzen dizuet nik egindako
marrazki hau. Besarkada bat!
Xuhare naiz. 4 urte ditut, eta azpeitiarra naiz. Marrazki
hau bidaltzen dizuet, MANTANGORRIko lagunok.
Kaixo! Peru naiz, Oriokoa. Ortzadarra marraztu dut
zuentzat. Ea gustuko duzuen!
Kaixo, lagunok!
Jon Lorenzonaiz, Zumarraga-
koa. Gaztelu hau
marraztu dut
zuentzat. Espero
dut zuen gustu-
koa izatea. Muxu
bat!
ZU ERE ARTiSTA
m a n t a n g o r r i4 LARUNBATA, 2020KO URTARRILAREN 18A berria
ERREPORTAJEA Meri, Mari eta Lari
Sexu eta genero as-katasuna aldarrika-tzeko asmoz, hau-rrentzako ikuskizu-na prestatu duteMaria Urzelaik eta
Yogurinha Borovak: Meri, Mari etaLari antzerkia ondu dute. GalderPerez kazetari eta antzerkigileaksortu du gidoia, eta Eidabe kulturelkartearen babesarekin egin duteaurrera. Bilboko Azkuna zentroanegin zuten estreinaldia, eta dato-zen hilabeteetan bira egingo duteEuskal Herrian barrena. Lari, jaiotzear dagoen haurra, da
antzezlanaren abiapuntua; Meriamaren sabelean ernaltzen ari dengorputza. Haurdunaldi garaian,Mari laguna hurbilduko zaio Meriri,Yogurinha Borovak hezurmamitu-ta. Galderak egiten hasiko da adis-kidea: «Zer izango da? Mutila alaneska?». Galdera itxi horiek oinarri
hartuta garatu dute bi pertso-naiek kontakizuna. Haurrei aukeraaniztasunen berri eman nahi diete,identitatea norberak aukeratu etaerabaki beharreko zerbait dela ira-dokiz; eta ez emana datorrena.Hala azaldu du Borovak: «Zalantzakairean geratzen dira, eta, azkene-an, haurrari Lari izena jartzea era-bakitzen dugu; izan daitekeelakoedozer: borrokalari, pilotari, ames-lari, dantzari...». Ideiaren lehen hazia Borovak
erein zuen. Sentipenak askatukantua sortu zuen, haurrei aukeraaniztasunen inguruko mezua hela-razi nahian. Ondoren, Urzelairekinharremanetan jartzea erabakizuen, musika taula gainera erama-teko asmoz: «Nik ez dut inoiz hau-rrentzako antzerkirik egin, eta go-goa nuen; Merik, berriz, pila bat al-diz egin du hau, eta umeekinkonektatzeko oso era berezia
Haurrentzako ikuskizun berria aurkeztu duEidabe kultur erakundeak. Yogurinha Borovarenkantuak eta Maria Urzelairen ipuin kontaketauztartzen ditu ‘Meri, Mari eta Lari’ obrak. Sexuidentitatearen inguruko hausnarketa egiteadute helburu. Urtarrilaren 4an egin zutenestreinaldia, Bilboko Azkuna zentroan.
Zalantzetatikjaiotakonortasuna
m a n t a n g o r r i 5berria LARUNBATA, 2020KO URTARRILAREN 18A
dauka». Elkarlanaren hasiera izanzen hura.
Prozesua aurrera joan ahala,mezua hedatzeko molde bila hasiziren aktoreak. Ipuinak eta kan-tuak uztartzea erabaki zuten. Ho-rrela eraiki da istorioa: «Hiru ipuindaude, eta bertan egoerak plante-atzen dizkiegu haurrei, gerora, eu-rek hausnartu dezaten; ez ditugubinarismo, patriarkatu eta antze-ko hitz esplizituak erabiltzen», ze-haztu du Urzelaik.
Kontaketa bakoitzak, aitzakiaezberdin bat baliatzen du gogoe-tarako: lehenengoa ilargia prota-gonista duen istorioa da, autoesti-
mua lantzea helburu duena; biga-rrenean, artaldearen ideiatik tira-ka osatu dute bazterketaren ingu-ruko kontakizuna; hirugarrenean,aldiz, ortzadarraren koloreakbaliatu dituzte aniztasunarenbueltan hitz egiteko. «Finean, bilagunen arteko elkarrizketa batda; eta tarteka nik Meriri plantea-tzen dizkiodan dudak dira ipuinakontatzeko aitzakia», azaldu duBorovak. Era berean, berak urtee-tan zehar sortutako hainbat kantuharilkatu ditu Galder Perezek isto-rioan: «Espero ez genuen zerbaitizan da, baina nire abesti askotxertatu ditu oso mezu ezberdi-
nak dituztenak; eta, egia esan,zentzua dauka».
Elkarrizketa, ipuin kontaketa etamusika. Hiru erritmo oso ezberdindituzten estimuluak jasotzen di-tuzte haurrek, eta hor ikusten duUrzelaik bi norabideko erronka; au-kera edo arazo suerta daitekeenaaldi berean: «Zailena da haurrenarreta bereganatzea bukaerarai-no; musika entzuten dutenean al-txatu eta dantzan hasi nahi dute,eta nekeza da gero berriz eseri etaentzuten jarri behar direla ulerta-raztea». Bukaera aldean, baina,gorputza askatzeko parada ere es-kaini nahi diete gazteei: «Era bere-an, bukaerako minutuetan hainbatkantu kateatzen ditugu lasai altxaeta mugi daitezen, euren gozame-na da garrantzitsuena». Haurrenarreta bereganatzeko tresna batbadutela ohartu dira: misterioa.«Lari, sabelean dudan haurra, ez dainoiz jaiotzen, eta konturatu garaoso erakargarria egiten zaiela; mis-terio bat da eurentzat, eta erres-petu handia diote».
Gertukoa eta ordenatua
Ia adin guztietarako antzezlanasortzen ahalegindu dira aktoreak,tonu «goxo eta gertukoa» baliatu-ta. Umoreari ere tartea utziz, baina«umorezko antzezlana» sortugabe. Espazio txikietan antzezte-ko lana dela uste dute, publikoare-kin parez pare egoteko aukera izandezaten. Horrela, musikaren bideztxikienengana iristeko aukera ikus-ten dute, eta elkarrizketak izandaitezke nagusiagoak diren hau-rrentzako helduleku.
Gainera, planifikazio bidez egin-dako obra da. Borovarentzatezohikoa den moldea: «Nire erron-ka izan da testutik abiatuta an-tzeztea, nire lan egiteko era inpro-bisazioa da beti, eta hemen dizipli-na bat eta jarraitu beharrekopausu batzuk daude». Halere, Ur-zelaik lagundu egin diola baieztatudu, egokitzapena erraztuz.
FITXA
d Urtarrilak 31, ostirala,Errekalden (Bilbo) 18:00etand Otsailak 27, osteguna,Etxebarrin (Bizkaia) 18:00etand Otsailak 28, ostirala, Legution(Araba) 18:30eand Martxoak 6, ostirala, Iurretan(Bizkaia) 17:00etand Martxoak 11, asteazkena,Lasarten (Gipuzkoa) 10:30eand Martxoak 20, ostirala, Bastidan(Araba) 18:30ean
Bilboko Azkuna zentroan estreinatu zuten ‘Meri, Mari eta Lari’ ikuskizuna. MARISOL RAMIREZ / FOKU
m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2020KO URTARRILAREN 18A berria
DENBORA-PASAK
1. Osatu marrazkia. Elenek marrazki berria hasi dumargogintzako eskolan. Oraingoz, erdia egin du, baina besteerdia falta zaio. Lagunduko diozu bukatzen?
2. Nor ote da? Lorea eta Ikerinauterietarako mozorro biladabiltza armairuan. Azkenean, baten atal guztiak aurkitu dituzte.Jakingo zenuke zertazmozorrrotuko diren?
berria LARUNBATA, 2020KO URTARRILAREN 18A
Erantzunak: 2.-lapurra. 3.-Peru piratak eskuratu ditu altxor gehien.
m a n t a n g o r r i 7
‘Iluneko Argi’ Argi, egunero, parkean zehar iga-rotzen da, eskolara bidean, be-deratziko taula esanez. Herme-negildo, erretiroa hartua duengizon bat, beti ordu berean eser-tzen da parkean, neskatoarenibilerari begira. Gaizki-ulertu ba-tengatik, susmagarri bihurtzenda gizon hori, eta denek zelata-tzen dute, batik bat eskolakoatezainak.
Juan Kruz IgerabideArgitaletxea: Ibaizabal
‘Askatu liburu hau!’ Zer gertatuko litzateke libu-ru hau gehiago zabalduko ezbalitz? Hondamendia litza-teke Bibliusentzat... Orrial-deen artean giltzapetutageldituko litzateke betiko.Lagundu egin behar diozu.Bilatu forma magikoa, etaaskatu liburu hau!
Francois HanozetArgitaletxea: Ttarttalo
AZOKA
BAI BITXIA!Zer da Ramadana?Erlijio musulmana praktikatzen du-tenen erritua da Ramadana. Eurenegutegiaren arabera, bederatziga-rren hilabetean, barauri igaro behardute eguna; hau da, musulmanek ezin duteegunsentititk ilunabarrera bitartean elikagairik hartu, edan,erre eta sexu harremanik izan. Gauean, aldiz, gorputza elika-gaiez hornitzeko tartea dute, biharamunean baraualdiari be-rriz ekin aurretik. Gainera, herrialde islamikoetan ez ezik, mun-du osoan ospatzen da Ramadana. Izan ere, munduko leku guz-tietan bizi diren musulmanek bat egiten dute hilabetesantuarekin.
ANDER AMAIUR PERU
3. Batuketak. Hiru pirata hauek altxorrakpilatzen ibili dira azken urtean. Zeinekeskuratu ditu altxor gehien?
AmonaTxinpartarenesperimentua
Gaur amona Txinpartak proposatu-tako esperimentu bat dakart, bai-na, esperimentua egiten hasi au-rretik, buruari eragin beharko dio-
zue! Hona hemen amonaren proposamena:Zer gertatzen da ura eta olioa nahasten
baditugu? Pentsatu denon artean, ea asmatzen du-
zuen! Ez badakizue, edalontzi bat hartu etaegin ezazue froga, ura eta olioa nahastuz.Zer gertatu da? Hori da, berriro banatu dira,eta olioa uraren gainean geratu da.
Eta ura izoztuta badago? Hau da, zer ger-tatuko da oliora izotz-kozkorrak botatzenbaditugu? Hondora joango dira, urezkoak di-relako, edo azalean geratuko dira, izotza urlikidoaren gainean geratzen den bezala?
Eragin diezaiogun berriro buruari. Zuk zeruste duzu gertatuko dela?
Orain bai, esperimentua egiteko garaia da!Izotz-kozkorrak egiteko, ahal baduzue, gehi-tu koloratzailea urari, zer gertatzen den ho-
beto ikusteko. Izoztutakoan, olioa duen eda-lontzi batean jarriko ditugu, eta… Zer gerta-tuko da izotza urtu ahala?
Animatu zu ere esperimentua egitera, etakontatu ikusitakoa!!
m a n t a n g o r r iberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2020KO URTARRILAREN 18A
Esperimentua: ANA GALARRAGA / ELHUYAR FUNDAZIOA
top related