aniztasuna definizioa
Post on 29-Dec-2015
295 Views
Preview:
TRANSCRIPT
ANIZTASUNA
Gure ustez, aniztasuna desberdinak diren pertsonek osatzen duten
multzoari deritzo. Definizio hau orokorra da, baina gu hezkuntza arloan
zentratuko gara. Aniztasunak hezkuntzan, eredu inklusiborako bidea
suposatzen du, hau da, pertsona bakoitza den bezala onartu eta
errespetatuko da, ez da inor kanpoan geldituko. Beraz, taldea osatzen duen
kide bakoitzak dituen gaitasunak indartuko dira. Ikasleen arteko harremanak
aberasgarriak dira, bakoitzak eskaini dezakeen onena besteekin
partekatzen duelako batak bestearengandik ikasten duelarik.
Aniztasunak, goian aipatu bezala oso alderdi positiboak ditu, baina erronka
berri bat suposatzen du gaur egungo hezkuntzan. Alde batetik, irakasleen
adaptazioa beharrezkoa da; irakasleek eredu konkretu baten baitan irakatsi
behar dela ikasi dute, baina eredu hau gaur egun ez da aplikagarria aniztasuna
aurrera eramateko.
Bestalde, egoera honek partaide guztiek helburu komun bat izatea suposatzen
du, nahiz eta bakoitzak bide desberdin bat aukeratzen duen. Dena den,
hainbeste bide hautatzeko baliabide nahikoa ez daudela uste dugu.
Horrenbestez, gure iritziz, ikasle gutxiago egon beharko lirateke irakasle
bakoitzeko, irakasleak gidari lana egin ahal izateko, ikasle bakoitzari denbora
tarte bat eskaintzeko. Horretarako uste dugu ondo egongo liratekeela
noizbehinkako boluntarioak gelatan; ikasle ohiak, irakasle-eskolako ikasleak,
familia etab.
Horrez gain, gela bakoitzeko errealitatea aztertu beharko litzatekeela uste dugu,
horren arabera irakasle adituak egoteko. Hala ere, uste dugu oinarrizkoena
denok jakin beharko genukeela. Adibidez, ikasgelan ikusmen urritasuna duen
pertsona batekin nola jokatu beharko genukeen.
Azkenik uste dugu aniztasunaren aurrean metodologiarik egokiena ikasleak
txokotan eta proiektuka lan egitea dela, honela bakoitzaren erritmoa
errespetatzen da, elkarlana eta harremanak sustatzen dira, baita ikasleen
autonomia ere.
top related