angeluak

Post on 13-Jul-2015

588 Views

Category:

Education

3 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

Angeluen neurria

Angeluen neurria

Angelua edo angelu-eremua

• Elkar ebakitzen duten bi zuzenerdik mugatzen duten espazioari angelu edo angelu-eremua deitzen zaio.

• Angelua bi zuzenerdik mugatzen dute eta zuzenerdi horiei aldeak deituko diegu. Elkar ebakitzen duten puntua erpina da.

1. Zer da angelu bat?

2. Bila ditzagun angeluak!

Angeluen neurria

3. Nola kalkulatuko dugu angelu baten balioa?

• Angelu bat neurtzeko unitatea: graduak.

• Angeluak neurtzeko behar dugun tresna garraiagailua da, 180 zati edo gradu bereizten dituen zirkuluerdi graduatua.

Angeluen neurria

4. Angelu-garraiagailuaren erabilera.

Nola neurtu angelu bat garraiagailuarekin

• 1. Kokatu garraiagailuaren zentroa angeluaren gainean eta angeluaren alde bat zeroarekin parekatu.

• 2. Irakurri angeluaren aldearekin bat egiten duen garraiagailuaren zenbakia (graduen zenbakia). Beharrezkoa balitz, luzatu aldeak erregelarekin.

40º40º

Angeluen neurria

5. Angeluen sailkapena

Angeluak, irekitasunaren arabera sailka ditzakegu:

angeluak

•Angelu zorrotza: 90º gradu baino txikiagoa

•Angelu zuzena: 90ºkoa

•Angelu kamutsa: 90º gradu baino handiagoa

•Angelu laua: 180ºkoa

•Angelu osoa: 360ºkoa

Angeluen neurria

6. Angelu zorrotza

Angelu zorrotzak 90º baino, hau da, angelu zuzenak baino txikiagoak dira.

Angelua < 90ºAngelua < 90º

Angeluen neurria

7. Angelu zuzena

Angelu zuzenak 90ºkoak dira eta aldeak perpendikularrak dira.

Angelua = 90ºAngelua = 90º

Angeluen neurria

8. Angelu kamutsa

Angelu kamutsak 90º baino, hau da, angelu zuzenak baino handiagoak dira.

Angelua > 90ºAngelua > 90º

Angeluen neurria

9. Angelu laua

Angelu lauek 180º dituzte eta aldeak zuzen beraren zati dira.

Angelua = 180ºAngelua = 180º

Angeluen neurria

10. Angelu osoa

Angelu osoek 360º dituzte eta aldeak zuzen berean elkartzen dira bira osoa eman ostean.

Angelua = 360ºAngelua = 360º

Angeluen neurria

11a. Nola eraiki angelu bat?

1. Zuzenerdi bat marraztuko dugu.

2. Zuzenerdiaren hasiera garraiagailuaren oinarriarekin batera jarriko dugu.

Angeluen neurria

11b. Nola eraiki angelu bat?

3. Bilatu irekidura punta honetan gradutan (adibidez, 45º).

4. Markatutako puntua zuzenerdiaren hasierarekin elkartzea besterik ez zaigu falta.

Angeluen neurria

12. Angelu baten erdikaria

• Angelu bat bi zati berdinetan banatzen duen zuzenerdia angeluaren erdikaria izango da.

• Angelu baten erdikaria angelu horren simetria-ardatza da.

Angeluen neurria

Aita Iparragirre H.E.3. zikloa

Angeluen neurria

top related