alberto iñurrategiren 14 zortzimilakoak

Post on 04-Jun-2015

1.283 Views

Category:

Education

6 Downloads

Preview:

Click to see full reader

DESCRIPTION

2002ko ekaineko euskara azterketa (hautaproba)

TRANSCRIPT

hautapro

ba ulermena

Maite Goñi

ALBERTO IÑURRATEGIREN 14 ZORTZIMILAKOAK

(2002ko ekaina)

Zergatik esan zuen Iñurrategik Annapurnako

ekialdeko bidea errusiarrentzat egokiagoa zela? EGOKIA

Errusiarrak eurak baino bizimodu gogorragora ohituago daudelako esan zuen Iñurrategik Annapurnako ekialdeko bidea errusiarrentzat egokiagoa zela. Mendizale euskaldunak hau erdi txantxatan esan bazuen ere, kontua da espero baino askoz zailagoa izan zela igoera ohikoa ez den beste bide batetik egin behar izan zutelako gorantz.

DESEGOKIA Zeren eta errusiarrak eurak baino

bizimodu gogorragora ohituago daude.

Kausazko Zergatik? galderari erantzuteko formarik hedatuena “-elako” da: ZERGATIK joan da? [Berandu de]LAKO joan da.” ZERGATIK erosi duzu? [Garestia ez de]LAKO erosi dut.

Bistan denez, “-LAKO” menpeko perpausaren amaieran jartzen da, gainerako osagaiak aurrean doazelarik. Bestalde, kontuan izan behar da galdera honek azalpen bat ere eskatzen duela. Horretaz gain, adi ibili ZEREN ETA bezalako formekin. Zenbait gramatikarik gaitzetsi izan ditu erdal kutsukoak direla eta; beraz, ahal dela ez erabili euskara idatzian.

Iñurrategik zortzi mila metrotik gorako zenbat mendi egin ditu? Zein izan da azkena?

EGOKIA Hamalau zortzi mila metrotik gorako mendi

egin ditu Iñurrategik eta Annapurna izan da horietako azkena. Izan ere, mendizale euskalduna pozik mintzatu zen eskainitako prentsaurrekoan hamalau zortzimilakoak osatzeagatik, eta ez zen batere larritu aurrerantzean zer egingo duten galdetu ziotenean.

DESEGOKIA

Ez eman galdera bakarraren erantzuna. Kasu honetan bi konturen inguruko galdera egiten zaigu, eta bakarraren erantzuna ematen badugu., edota ez badugu erantzun osoa ematen, puntuazio erdia baino ez dugu lortuko.

Hamalau zortzi mila metrotik gorako mendi egin ditu Iñurrategik.

Zergatik egin zitzaien uste baino zailago

gailurrera iristea? EGOKIA

Ohikoa ez den beste bide batetik egin behar izan zutelako gorantz egin zitzaien uste baino zailago gailurrera iristea. Izan ere, espedizioko kideek ez zuten espero bidea elurrik gabe topatzea, baina Annapurnako Ekialdeko ertzean sartuta, ezusteko hori aurkitu zuten eta horrek izugarri zaildu zuen euren lana, aipatu dugun bezala, ohikoa ez den beste bide batetik egin behar izan zutelako gorantz.

DESEGOKIA

Baliteke erantzun hori luzetxoa izatea. Baina ez dezagun ahaztu zuzentzaileek ikasleen gaitasuna neurtu nahi dutela, ulermen eta adierazpen mailakoa. Galdera hauetan, batez ere, ulermen maila neurtu nahi da. Baina ulermena ez da bakarrik esaldi zehatza jartzea. Azalpen apur bat emanez ere lor daiteke. Azterketa hau egiteko ordu eta erdi izaten da, baina ikasle gehienek 40 minututan bukatzen dute. Edozelan bukatu eta kalera. Zuzentzaileek nahiago dute ikasleen ahalegina ere saritu ahal izatea. Esalditxo batekin erantzun nahi bada, gutxi gorabehera, bada ezin da itxaron puntuazio osoa, puntuaziotxoa baizik. Gogoratu: ZERGATIK? ...(E)LAKO.

Ezusteko handia hartu zutelako.(Ez da erantzun osoa ematen)

Hemendik aurrera zer asmo dute

mendizale hauek? EGOKIA

Testuan azaltzen denez, ez dute asmo zehatzik mendizale hauek hemendik aurrera. Dena den, Iñurrategi ez dago batere kezkatuta hori horrela delako; aitzitik, erronka berriak bilatzeko prest dago, mendiak aukera ugari eskaintzen dituelako bere ustez.

DESEGOKIA

Erronka berriak bilatzeko asmoa dute mendizaleek.

Horrelako erantzun batekin zera neurtzen da: ikasleen analisi ahalmena –testua ondo ulertu duten ala ez– eta azalpenetarako gaitasuna –ulertu dutena ea behar bezala azaltzen dakiten–: ideia argiak, esaldi antolatuak, lexikoa, egiturak... “Erronka berriak bilatzeko asmoa dute mendizaleek” erantzuteak testuak benetan dioena ez dela ondo ulertu adieraz dezake- Erantzuna ez da erabat okerra, baina erantzun pobrea da. 0,2ko balioa eduki dezake.

Mendizaleek non eskaini zuten prentsaurrekoa?

EGOKIA Iurretan, ETBko egoitzan eskaini zuten

prentsaurrekoa Alberto Iñurrategi, Jon Beloki, Jon Lazkano eta Juanjo San Sebastian mendizaleek. Testuak dioenez, espedizioko lau kideak oso nekatuta baina pozik agertu ziren hara.

DESEGOKIAIurretan, ETBn.

Erantzun desegokia eman duenak ez du erantzun osoa eman. Erantzun osoa emateko galderari zuzenean

erantzuten dioten datu guztiak biltzeko ahalegina egin behar da. Gogoratu: erantzuntxoa =puntuaziotxoa.

• Galdegaia zaindu.• Erantzun zuzena ematen ez bada, inferitu.• Arretaz irakurri eta bi irakurraldi egin.• Erantzun osoa eman, zuen ahalegina argi gera dadila• Saihestu balorazioak.

Oro har, 2 puntuko ariketa honetan, galdera bakoitzean dezimaren bat galduz gero, 0,5 gutxiago jaso daiteke. Edo gutxiago. Eta ariketa benetan erraza da.

Arreta apur batekin eta gogoz ekin.

Aurkezpenak ere balio du; izan ere, parte hau izango da zuzentzaileak irakurriko duen lehena; honekin hartuko du lehenengo inpresioa (positiboa edo negatiboa). Idatzi garbi, utzi margenak, utzi zuri-guneak –ez pilatu lerroak eta esaldiak–. Ikus dadila ondo ariketa bakoitza non hasten den eta non bukatzen den.

jakintza

ikastola

Maite Goñi

top related