2zi-2xi hirugarren alea
Post on 17-Mar-2016
240 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
3.
AL
EA
(ja
cta e
st)
Euskara Batzordean ibili zinen aspaldi. Zela-
koak izan ziren lehenengo urratsak euskara-
ren normalizazioa martxan jartzeko Copre-
cin?
Nik bi etapa ezberdinetan parte hartu nuen:
lehenengoan, Franco hil ostean, ezarritako ego-
era gainditu eta galdutako denbora lehenbaile-
hen errekuperatzeko nahiak eragindako asmo,
gogo eta borondatearekin, baina oinarri sendo-
rik finkatu gabe. Bigarren etapan, aldiz, 90. ha-
markadan eta egoeraren analisi sakonago bat
eginez, eman beharreko pausoak mantsoago
ematea aurreikusita, baina atzerapausorik ez
emateko bermeak jarriz eta lantegi osoko nola-
baiteko inplikazioarekin (Zuzendaritza... ) Zelan ikusten duzu euskararen osasuna Co-
precin? Ordutik ona hobera egin du edo
oraindik ere lana badago egiteko? Ezin esan euskararen erabilera normaltasun
batera iritsi denik, ezta gutxiagorik ere, eta
oraindik asko falta zaigu egoera horretara hel-
tzeko, baina uste dut hasieratik hona pauso na-
barmenak eman direla
Italieraz moldatzen zara ezta? Eta Txinan
adibidez, zelan? Italian baditugu hainbat hornitzaile eta Italiera
guztiz menderatu ez arren, ulertu eta ulertaraz-
teko bestean moldatzen naiz. Txinan? Ba ez dakit
nola moldatuko nintzatekeen, behin bakarrik
joan naiz bertara eta osasun arazo bat medio,
iritsi, ospitaletik sartu-irten bat egin eta hu-
rrengo hegazkinean berriro bueltatu beharra
izan nuen .
Askotan ibiltzen zara hor zehar
hornitzaileen fabrikak bisita-
tzen. Ondo moldatzen zara beste
hizkuntzetan? Ba, egia esan, igartzen dut ingele-
saren gabezia eta sarri eragozpen
bat izaten da, nahiz eta askotan
beraietako askok ere ez dakiten
ingelesez eta itzultzailearen beha-
rra izaten dugun.
Batzuetan erdara eta euskararen ar-
teko harremanak korapilatsuak iza-
ten dira. Adibidez euskaldunendako
“mihura” zuhaitzetan irteten den landara bat
da, baina Espainian zezenekin lotzen da hi-
tza. Holako gaizki ulerturen bat izan duzu
bidaietan, hainbeste hizkuntza ezberdinekin? Bidaietan gertatutakorik ez zait orain bertan
gogora etortzen, baina Bergarako denda batean
pasatutakoaz kontatzen zutena datorkit burura.
Nonbait, erdaldun bat sartu zen dendara eta
goiko apal batean zegoen zerbait eskatu zuen.
Adinean aurrera zihoan dendaria eskailera bate-
kin urreratu zela ikusirik, bezeroak bera igoko
zela esan omen zion, eskailerari eusten dendaria-
ren alaba jarriz. Eskailera ere ez omen zegoen
santu-santu eta bezeroa gora iritsi zenean, den-
dariak “andas cuidau ahí arriba que esa está
loca”. Hori entzunik, bezeroa zuri-zuri jarri eta
di-da batean goitik behera jaitsi omen zen.
Bizikleta zalea zara eta jarraitzaile sutsua.
Bizikleta gainean ondo moldatzen zara? Txirrindularitza betidanik gustatu zait. Gainera,
txiki-txikitatik San Prudentzion, etxe aurretik,
Deba Garaiko ia lasterketa guztiak pasatzen
ziren eta orduko txirrindulari guztiak ezagutzen
nituen. Gaztetan ondo moldatzen nintzen bizikle-
tan, batez ere, mendate jaitsieretan, baina aspal-
dian ez naiz ibili eta egun, lasterketak antola-
kuntzera eta txalo egitera dedikatzen naiz soilik
Mundu osotik ibili eta gero aukeratu leku bat
bizitzeko (Euskal Herriak ez du balio eh!).
Italia asko gustatzen zait. Agian, DOLOMITA
inguruko herriren bat. Cortina d’Ampezzo?
Felix Zubia San Prudentzioarra da. 1969an hasi zen Coprecin lanean, beraz, kooperati-bako hasierako urteak ezagutu zituen. Co-preciko 777. bazkidea da eta honakoak kon-tatu dizkigu.
Berripaper honek Fagorreko kide
guztiona izan nahi du. Zerbait ko-
mentatu, iradoki, galdetu… gura
baduzu, hemen duzu horretarako
helbidea:
euskarabatzordea@fagorscoop.es
Jakin ezpanau, enauke sinis-
tuko laino baltzen ostien beti
eguzkixa dauenik diz-diz
Kuriosua da kristalezko ba-
suak eta botilak lurrera jausi-
tta, beti justo azkenengo bo-
tian zelan apurketan dien!
Katuak 7 bizitza daukola?
Nere garajeko katu idraulikua
behin izurrau dok eta geroztik
eztok gehixau berpiztu.
Esan leike mizpiria ustelketan
hasittakuen orduentxe daula
jateko gozo-gozo. Ontxe jubi-
lazinuen atarixen, mizpira
useina hartzen hasi natzaixo
neure buruai.
Oin bai edarto, Udalatx pun-
tara igo ta zigarrotxua piztu
dotenien. Sekula eztot uler-
tuko erreten eztauienak ze
demontretara datoezen men-
dira.
Urrutiko intxaurrak.. horreik
be gaur egun dozenia justo
justo.
Felix Zubia.
Copreciko langilea
Munduak, eta guk munduarekin batera, une kritikoa bizi dugu. Azken 50 urteotan, inoiz ez bezala,
generaman joerak goia jo du eta aldaketa etorri da. Giro eta egoera ezezagunak, deserosoak, kezkaga-
rriak, ziurtasunean eta oparotasunean haziak eta ohituak garenontzat.
Krisia: egoera egonkor batek, bere eboluzioan, bat-bateko joera aldaketa larria izaten duen uneari
deritzo, krisi unea. Une berezia, onerako edo txarrerako izan daitekeena, arrisku eta aukera berriak
irekitzen dituena. Hor gaude gu. 50 urte eta gero.
Erronka: gure proiektu sozio-enpresarialaren izaera eta biziraupena zalantzan ikusten dugu, lehen
aldiz urte askotan. Eraldaketa sakon baten beharraz hitz egiten dugu, gure estrategiak hartara bidera-
tzen ari gara, enpresak eraldatu (Mondragoneko Politika sozio-enpresarialak dixit). Hori da erronka!
Baina, enpresa gu geu gara, ez dira makinak, ezta ere produktuak, ez prozesuak, bertan lan egiten
dugun pertsonak baino; beraz, gu geu eraldatzeaz ari al gara? Eta eraldaketarako prest al gaude? Zer-
gatik eraldatu? Eta nola edo norantz eraldatu?
Jarrera: egoera jakin baten aurrean pertsonok hartzen dugun jarreraz ari naiz. Geroz eta argiago dau-
kat, gure jarrerak definitzen duela gure bizi esperientzia. Biziko dugun esperientzia, izaten ari garen
jarreraren araberakoa dela, alegia. Krisiak ez du era arbitrario batean hobera edo txarrera egiten; krisi
horren aurrean, gu geu izaten ari garen jarrerak baldintzatuko duela krisi une horren eboluzioa, esan
nahi dut. “Respons-habilidad” erdaraz, edo Fermin Muguruzak zioen bezala, “horrelakoa da bizitza,
egin zazu behar duzuna” (eta ez nahi duzuna). Une bakoitzean egitea dagokiona dagokigu, eta ez beste
ezer. Horrek jarrera jakin bat du oinarri, eta jarrera horrek eraldatzen gaitu.
Jarrera hori izateak, atentzioa eta intentzioa eskatzen ditu. Atentzioa adi egotearekin dator, argi ego-
tearekin, egoera behatzearekin. Eta intentzioa, egoera horri erantzuna ematerakoan gure ahaleginak
duen asmoarekin (asmo intimoa, benetakoa). Honek eraldatzen gaitu, aldi berean gu geu eta egoera
bera.
Eraldaketa, jarrera kontu bat baita. Bizitzaren aurrean norbanakoak eta kolektiboek hartzen dugun
jarrerak eta erantzukizunak, eraikitzen eta eraldatzen gaitu gu geu eta ingurua.
Ez nau krisiak larritzen, berriztapenerako aukera paregabea iruditzen zait. Eta beharrezko dugun be-
rriztapen horri aurre egiteko baldintzak sortzen dizkigu. Erronka bera ere geure eskura dagoen horietakoa dela sinesten dut, eta gure proiektu sozio-
enpresarialak eraldatu eta berritzeak motibatzen nau. Jarrerak, ordea, zalantza gehiago sortzen dizkit. Azken 20 urteotako joerak, aje eta bizio ugari har-
tzera eraman gaitu, erosotasunetik ekintzarako saltoa handia delarik.
Elkartasuna, duguna besteokin partekatzea, ahaztu ez zaigun balorea da, orain inoiz baino argiago erakutsi berri duguna. Konpromisoa (hau ere elkartasun
forma bat da), bakoitzak bere egunerokoan duen hoberena ematea, dena, %100!, ez dut hain argi ikusten. Askoz gehiago ahal dugu, eta hori eman gabe,
etxera joaten gara arratsaldero. Elkartasun eredu hau, ez dugu hainbatean praktikatzen. Berrikuntza eta ekintzailetasuna, badirudi teknologi zentroetan ari
direnentzat uzten dugun ardura dela hau, bakoitzarena izanik. Besteoi gutxiago eskatzea eta geure buruari gehiago, alderantziz beharrean. Isil nadin, neu ere
zuei eskean ari bainaiz, etxekoak egiteke ditudalarik. HORRELAKOA DA BIZITZA, EGIN ZAZU BEHAR DUZUNA! Zer egin behar duzu zuk, Mikel?
Mikel Uribetxebarria.
Fagor Ederlango lehendakaria
Beraien web orrian dioten bezala, “izparringia.net euskarazko orain-
kari digitala da, umorea duena oinarri zein xede. Argitaratutako berri,
albiste, artikulu, dokumentu, bideo edo dena delakoak ez du zertan
bat etorri errealitatearekin”. Eta zuzen betetzen dute esandakoa, izan
ere, martxan jarriaz bat, berri interesgarriak kaleratu dituzte. Bertan
irakurri ahal izan ditugu “Gazte Beasaindar bat interneteko azken
pantailara iritsi da” bezalako berriak edo “Zozoa eta belea adiskidetu
dira” bezalakoak.
Egunero entzuten ditugun berriekin aspertuta zaude? Aukera polita
duzu hemen berri ezberdinak eta umorez jositakoak irakurtzeko!
top related