10 irudi korporatiboa - dbus · 66 zuria,urdinaetaberdea donostia-san sebastian hiriaren kolore...
Post on 23-Jun-2020
2 Views
Preview:
TRANSCRIPT
IRUDI KORPORATIBOA
65
Donostiabus
2005ean, DTK-k Donostiabus izena hartu zuen (Dbus). Izenaren aldaketa premia komertzial
bati erantzuteko izan zen; izan ere, konpainia berak eskaintzen duen zerbitzuarekin
identifikatu beharra zegoen. Modu berean, izen berriaren laburdura erabiltzen hasi zen,
Dbus, alegia. Izen hori da gaur egun web orrian (www.dbus.es) zein autobusetan agertzen
dena.
Euskal Herriko Hegoaldeko Zuhaitz-igela.
2005tik Dbus-en irudia da. Desagertzear dagoen anfibioa da, eta oraindik Donostiako
zenbait zonaldetan bizi da.
Europako dauden anfibiorik txikienetako bat da,
espezie horretako animali helduek gehienez 5-6 cm
dituzte eta. Gorputzaren kolorea berde argi eta
distiratsua dute, nahiz eta kolorearen tonua ez da
berdina zonalde guztietan. Batzuek puntu txiki beltz
batzuk dituzte bizkarraldean.
66
Zuria, urdina eta berdea
Donostia-San Sebastian hiriaren kolore ezaugarriez gain,
berdea ere sartu da. Horrela agerian uzten da Dbusek
ingurumena hobetzeko egiten duen ahalegina. Irudi
berriak, hau da, Igeldo eta Igara auzoetako zuhaitz-igelak,
autobusaren erabilerarako eredua izan nahi du, baita
hiriaren erdialdetik urrun bizi direnentzat ere.
Desagertzeko arriskuan dagoen espeziea
Euskal Herrian desagertzeko arriskuan dagoen anfibio bakarra da, espezie babestua den
arren. 1998az geroztik, 13 putzu ireki dira espezie hori birpopulatzeko. Aranzadi Elkartetik
deia egin zuten anfibio berezi honen egoera ezagutzeko.
Irudi aldaketa honekin, Dbusek ingurumenarekiko duen ardura eta zerbitzua ematen duen
zonaldeak eta bertan bizi diren espezie natural guztiak babestu eta zaintzeko duen asmoa
zabaldu nahi du.
Garrantzitsua da azpimarratzea Aranzadi Elkarteak Dbusi erakutsitako esker ona enpresaren
irudi berrirako hegoaldeko zuhaitz-igelaren irudia aukeratzearren.
top related