1. unitatea laburpena

Post on 22-Nov-2015

80 Views

Category:

Documents

13 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

BILAKATU ZEN BIZIGAI (1. UNITATEA)KONTINENTEEN JITOAREN TEORIA Gaur egungo Kontinenteak hasiera batean lurralde bakar batean elkartuta zeuden: PANGEA izenekoa.

Gero bereizi ziren gaur eguneko kontinenteetan.

Kontinenteak mugitzen jarraituko dute.

LURRA ESPAZIOTIKEspaziotik begiratuta, Lur Planetan hiru zati daude:

ATMOSFERA: Lurra inguratzen duen geruza

LITOSFERA: Lurraren zati solidoa

HIDROSFERA: Lur Planetako ur-masak

ATMOSFERAZER DA? Lur planeta inguratzen duen gasez osatutako geruzaZEREZ OSATUTA DAGO? Nagusiki Nitrogenoz eta Oxigenoz

NON DAGO? Eguzki Sistemako planeta guztiek dute atmosfera, Merkurio izan ezik.ZERTARAKO BALIO DU? Bizitza ahalbidetzen du.Lurrak eguzkiarekiko duen kokalekuagatik ur egoera likidoa izatea posible da.

4 FUNTZIO:1. Arnasten dugun oxigenoaren gordailu2. Eguzkiko izpi ultramoreetatik babestu3. Lurrazaleko tenperatura handiak saihestu

4. Fenomeno meteorologiko guztien eragile.LURRAREN GERUZAK

NOLAKOA ITXURA DU LURRAK? Kanpotik solidoa dela ematen du.

Erdigunean beroaren eta presioaren eragina nabaritzen da. Behealdean bero handiagoa du.

GERUZAK (ATALAK)

LURRAZALA: Lurraren kanpoaldea (gehiena harriz osatua). Meheena da.ASTENOSFERA: Litosferaren azpian dago, urtze hasitako arrokek eratzen duten zona.MANTUA: Lurrazalaren azpiko geruza, lurra baino askoz lodiagoa. Lodiagoa da. Tenperatura altua dago, harriak urtu eta magma sortzen da.KANPO NUKLEOA: mantuaren azpiko geruza da, 2900 Km-ko sakoneran hasten da. Nagusiki burdin likidoz osatua.BARNE NUKLEOA: Lurraren barru barruko gunea, 7500 C-tik gora dago, metal solidoz osatua (burdinazko pilotak).HARRIAKZER DIRA? Harkaitzaren material solido eta gogorra

NON DAUDE? Lurraren gainazal guztian daude.

ZEREZ OSATUTA DAUDE?

Mineralez osatuta daude. Batzuk mineral bakar batez osatuta (kareharria, igeltsua) eta beste batzuk hainbat mineralez osatuta (granitoa, basaltoa).

Euskal Herrian mota askotako harriak daude. Gehienak, eraikuntza eta ingeniaritza lanetarako erabiltzen diraERAGILE GEOLOGIKOAK

ZER DIRA? Lurraren itxura aldatzen duten prozesuak1. BARNEKO ERAGILEAK

2. KANPOKO ERAGILEAK1. BARNEKO ERAGILEAK

Lur barnean sortzen dira (eraikitzaileak)A. TOLESTURAK ETA FAILAK

ZER DIRA? Bi plaka kontinentalen arteko talka (kolpea).

Talkaren ondorioz hausturak (failak) eta tolesturak (mendikateak) sortzen dira

B. SUMENDIAK

ZER DIRA? Lurraren barnealdetik datozen MAGMA (laba) eta GASAK kanporatzean sortzen diren mendiak.

ATALAK:

TXIMINIA: magmak egindako bidea KRATERRA: tximiniaren ahoa KONOA:ateratzen den material pilaketaC. LURRIKARAK ETA SEISMOAK

ZER DIRA? Lurraren barnealdean bat-batean askatutako energiaren ondorioz Lurrazalean gertatzen diren dardarak eta astinduak dira.

NOLAKOAK DIRA? Minutu gutxi irauten dute

Ez dute indar eta maiztasun berdina.

HIPOZENTROA: lurrikara sortzen den tokia

EPIZENTROA: dardara bortitzena

ITSASIKARAK: Itsaspean gertatzen diren lurrikarak. Hauek sortutako olatu handiak TSUNAMIAK deitzen dira.SISMOGRAFOA: Lurrikarak erregistratzeko tresna2. KANPOKO ERAGILEAK

Lurrazalaren higadura sortzen dute (berdintzaileak)1-EGURATSEKO FENOMENOAK:

1.1. HAIZEA

1.2. ITSASOA

1.3. IBAIAK1.4. GLAZIARRAK

1.5. LURPEKO URAK

1.6. HAITZULOAK

2-BIZIDUNEK ERAGINDAKO ALDAKETAK

1.1 HAIZEA

ZER EGITEN DU? Materialak leku batetik bestera mugitu.

Gero eta indar handiago gehiago mugituko ditu.

NOLA ZATITZEN DITU HAITZAK ETA FORMA BITXIAK SORTU? Hautsa arrastaka eramaten du eta marruskadura lana egitean sortzen ditu.

NOLA SORTZEN DIRA DUNAK?

Leku lehorretan, harea mugituz eta pilatuz.

1.2 ITSASOA

ZER EGITEN DU ITSASOKO URAK? Higadura sortu, materialak garraiatu (mugitu) eta sedimentatzen ditu. Horrela kostaldeko itxura aldatzen du.Urteak pasatu eta itsaslabarraren ertza ateratzen da eta itsasoa lurran gero eta barnerago sartzen da.ZER EGITEN DUTE OLATUEK? Kostaldeko haitzak jo, higatu eta harriak itsasertzean pilatzen dituzte.

NOLA SORTZEN DIRA HONDARTZAK? Urak gora eta behera egiterakoan, higatutako materialak itsasertzean sedimentatuz.Sedimentatuz: Pilatuz.

1.3 IBAIAKZER DIRA? Higadura sortzen dituztenak. Horretan oso garrantzitsuak.

ZER EGITEN DUTE? Materiala garraiatu eta arroaren itxura aldatzen dute.IBILGUA: Ibaiak hasieratik itsasora joan arte egiten duen bideak hiru zati nagusi ditu:

Goi- Ibilgua: Aldapa handiena du.

Ura oso azkar jaisten da.

Higadura handia egiten du. Erdiko- Ibilgua: Aldapa txikiagoa.

Ura astiroago.

Higadura ez hain handia. Ibaia zabalagoa da. Material txikia garraiatzen du Behe- Ibilgua: Itsasotik hurbilen dagoena.

Zatirik zabalena.

Aldapa gutxi. Urak ez ditu materialak garraiatzen.

Sedimentazioa ematen da.

Ibai-urek sedimentuen pilaketatik ibai lautadak sortzen dituzte edo aintziraren hondoak sedimentuz bete.1.4 GLAZIARRAK

ZER DIRA? Lehorreko izotz-masak dira.

NON EGOTEN DIRA? Elurra inoiz desagertzen ez den tokietan.

Gehienak Antartikan eta Groenlandian.

ZER EGITEN DUTE? Izotza poliki mugitu eta arroak higatu.

Haranak sortzen dituzte.

Hiru Glaziar mota daude: 1-Glaziar Kontinentalak: Leku polarretan sortuak. Itsasora heltzerakoan zatitu egiten dira ICEBERG (izotz blokea) sortuz.2- Mendi Glaziarrak: Metaketa eremu batetik sortzen den izotz masa.3- Mendi-oineko glaziarrak:. Mendi glaziarrek sortutako abaniko formako lekuak.

1.5 LURPEKO URAK

-Lurrazalera erortzen den ura (euria) barrurantz doa zerbaitekin topo egin arte (geruza iragazgaitza). -Hori gertatu eta gero, lur azpian, benetako ibai bat bihur daiteke.

-Ur horrek irteera bat aurkitzean (geruza iragazkorra) berriro lurrazalera ateratzen da.Iragazkor: ura pasatzen uzten du

Iragazgaitz: ez du uzten ura pasatzen 1.6 HAITZULOAK ZELAN SORTZEN DIRA? urak edo haizeak egiten duten higaduraren ondorioz Baina gehien bat lurpeko urek sortzen dituzte.ESTALAKTITAK: Ur tantak kobazuloetako sabaitik erortzen dira.

Sabaian kono antzeko itxura hartzen dute.

ESTALAGMITAK:Ur tanta horiek lurrera erortzean eta konoa gorantz agertzen denean.

BIZIDUNAK ETA LURRAZALAREN ALDAKETAK

LANDAREEN SUSTRAIAK: Landarea lurrean mantentzen dutenak.1- Hauei esker urak ez du lurra hainbeste higatzen

2- Hazten direnean harriak zatitzen dituzte.

ANIMALIEK ere, lurrazalaren aldaketan eragina dute. Adibidez

UNTXIAK lurra harrotu eta ahuldu egiten du gordelekua eraikitzeko, luzaroan lurrazalaren aldaketa eraginez.Bestalde hildako animalien hezurrak pilatu eta sedimentatzen dira, pixkanaka-pixkanaka harri bihurtu arte.

SESTRA KURBAK

ZER DIRA? Lurrazalaren altitudea eta erliebearen gorabeherak paperean zehatzago adierazteko.NOLA ADIERAZTEN DIRA? Paperean egindako irudizko lerroetan

MAPA TOPOGRAFIKOAK: Sestra kurben bidez, paperean, erliebea adierazten duten mapak dira.

top related