ametsen ahotsa - vicens vives › vvweb › _pdf › ametsen-ahotsa-01.pdf · 2013-06-21 · egun...
TRANSCRIPT
Irudiak: Niamh Sharkey
Ametsen ahotsaeta beste ipuin miragarri batzukHugh Lupton
01-Montaje Ametsen Ahotsa 1 08/04/13 08:50
01-Montaje Ametsen Ahotsa 2 08/04/13 08:50
Ametsen ahotsaeta beste ipuin miragarri batzuk
01-Montaje Ametsen Ahotsa 3 08/04/13 08:50
Bildumaren zuzendaria
Francisco Antón
01-Montaje Ametsen Ahotsa 4 08/04/13 08:50
icensVivesV
Hugh Lupton
Ametsen ahotsaeta beste ipuin miragarri batzuk
Irudiak
Niamh Sharkey
Itzulpena
Koro Navarro
Jarduerak
Jesús Jiménez
01-Montaje Ametsen Ahotsa 5 08/04/13 08:50
Ezin salduzko edizioa, 2013
ISBN: 978-84-682-1575-4V.V agindu zka.: FP96
© HUGH LUPTONLiteratura-testuarena.
© NIAMH SHARKEYIrudiena.
© JESÚS JIMÉNEZ REINALDOJarduerena.
© KORO NAVARROItzulpenarena.
© BAREFOOT BOOKSJatorrizko argitalpenarena.
© VICENS VIVES PRIMARIA, S.A.Argitalpen honena, 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren 8. artikuluaren arabera.
Apirilaren 12ko 1/1996 ELDak, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina onestenduenak, eta uztailaren 7ko 23/2006 Legeak babesten dute lana. Copyrightaren titularraren edo
onuradunen alde aitortutako eskubideak urratzen dituztenak auziperatuak izan daitezkeaipatu legearen 138.etik eta 141.era bitarteko artikuluen arabera eta Zigor Kodearen 270., 271.
eta 272. artikuluetan zehaztutako zigorrak jaso ditzakete. Erabat debekatua dago lan hau,zatika nahiz osorik, bikoiztea edozein bitarte erabilita, biltzeko zein erreproduzitzeko sistema
elektronikoak barne, baita tratamendu informatikoa ere. Editorearen esku dago lan honenmailegu publikoa egitea, lana alokatzea edo beste era batera lagatzea.
ESPAINIAN INPRIMATUA. PRINTED IN SPAIN
01-Montaje Ametsen Ahotsa 6 08/04/13 08:50
Ametsen ahotsa eta beste ipuin miragarri batzuk
Ametsen ahotsa 6Ingalaterrako ipuina
Tximinoa eta Aita Jaungoikoa 14Haitiko ipuina
Itsua eta ehiztaria 20Afrika mendebaleko ipuina
Nexka eta azeria 28Kri indiarren ipuina
Arrainak basoan 38Errusiako ipuina
Xagutxo zuria 48Frantziako ipuina
Artzainaren ametsa 56Irlandako ipuina
Jarduerak 63
Aurkibidea
01-Montaje Ametsen Ahotsa.indd 7 9/4/13 12:05
8
Ametsen ahotsaIngalaterrako ipuina
Bazen behin Ingalaterran John Chapman izeneko gizon bat,
kaleetan saltzen ibiltzen zena. Chapman oinez ibiltzen zen be-
re herriko bide, plaza eta kale-zuloetan barna, orratzak, is-
piluak, hariak, kolorezko zintak, labanak, guraizeak, pastillak,
ukenduak eta pergamino ederretan idatzitako poemak eskai-
niz jendeari. Eta gizona nora joan, hara joango zitzaion be-
re txakur txikia atzetik segika, saltzailearen orpoetan ibiltzen
baitzen beti.
John Chapman eta bere txakurra Swaffham izeneko herria-
ren kanpoaldean zegoen baserri txiki batean bizi ziren. Etxe
txiki-txikia zen, eta teilatua zuloz betea zeukanez gero, euria-
ren ura barrura isurtzen zen beti. Udaberriko egunetan, txo-
riak leiho hautsietatik sartu eta atera ibiltzen ziren, eta loge-
lako habeetan egiten zuten habia.
Alabaina, behin ere ez zen saltzailea bere bizimoduaz kexa-
tzen, lorategi txiki bat baitzeukan bere etxetxoaren atzeko al-
01-Montaje Ametsen Ahotsa 8 08/04/13 08:50
ametsen ahotsa
9
dean, eta han sagarrondo bat hazten zen. Zuhaitz berde al-
tu bat zen, oso berdea eta oso altua, eta handik erortzen ziren
udazkenero belarretara sagar gorri-gorri batzuk, Swaffhame-
ko gozoenak.
Gau batean, John Chapman lo seko zegoela, ahots ezti bat
aditu zuen ametsetan, ilargia bezain argia.
—Londreseko zubira joan behar duzu, Londreseko zubira
joan behar duzu… —esaten zion ahotsak.
Saltzailea ikaratuta esnatu zen. Ohean eseri zen, begiak igur-
tzi zituen eta ingurura begiratu zuen. Hitz egin zion pertsona
aurkitu nahi zuen, baina gela hutsa eta ilun-iluna ze-
goen, eta ohearen oinean lo egiten zuen txakurra-
ren zurrunga besterik ez zen han aditzen.
«Ametsa besterik ez zen», pentsa-
tu zuen John Chapmanek. «Ametsa
besterik ez». Hala ba, buelta eman
eta lo hartu zuen berriz.
Hurrengo gauean, ordea, ilar-
gia bezain argia zen ahots hura
aditu zuen ostera ere.
01-Montaje Ametsen Ahotsa 9 08/04/13 08:50
hugh lupton
10
—Londreseko zubira joan behar duzu, Londreseko zubira
joan behar duzu… —jarraitzen zuen ahotsak.
Esnatu zenean, John Chapmanek ikusi zuen gelan inor ez
zegoela eta iluna zegoela; eta, hala, pentsatu zuen «Ametsa
besterik ez zen», eta lo hartu zuen berriz.
Baina hurrengo gauean berriz ere aditu zuen «Londrese-
ko zubira joan behar duzu…» esaten zuen ahotsa, eta orduan
pentsatu zuen John Chapmanek: «Ametsak oso gauza bitxia
dira. Batzuetan ez dute ezer esan nahi, baina beste batzuetan
merezi du entzutea. Ez ote da komeniko amets honek esaten
didanari kasu egitea?».
Zer egingo zenuten zuek John Chapmanen lekuan egongo
bazinate?
01-Montaje Ametsen Ahotsa 10 08/04/13 08:50
ametsen ahotsa
11
Saltzaileak denbora puska eder bat eman zuen pentsatzen,
eta azkenean esan zuen bere artean:
«Bai jauna, ametseko ahotsari kasu egin eta Londreseko zu-
bira joango naiz».
Hala ba, biharamunean, manta bat atera, bil-bil egin eta le-
poan hartu zuen, sartu zituen zorroan ogi-kozkor bat eta gazta
puska bat, txistu egin zion txakurrari martxan jar zedin eta
han abiatu ziren biak Londres aldera.
Bi egunez, saltzailea gelditu gabe ibili zen, ibili eta ibili, ka-
leak, plazak eta bideak korrituz, Tamesis ibaia gurutzatzen
duen Londreseko zubira ailegatu zen arte.
Denbora haietan, zubia dendez betea zegoen eta sekulako
zalaparta izaten zen, oinez, zaldiz, gurdiz edo zalgurdiz zihoan
01-Montaje Ametsen Ahotsa 11 08/04/13 08:50
hugh lupton
12
jendearekin. Sekula ez zuen saltzaileak hainbesteko joan-eto-
rria ikusi.
Ez zekien ondo zer egin, eta, hala, zubiko parterik alturaino
joan eta hantxe geratuko zela zain erabaki zuen.
Egun osoa zutik pasatu zuen, esperoan… baina ez zen ezer
ere gertatu.
Gau osoa lotan pasatu zuen, zubiaren azpian lo… eta ez zen
ezer ere gertatu.
Biharamunean, zubira igo zen berriz, eta denda baten sa-
rreran zegoen koska batean eseri zen. Baina orduan ere ez zen
ezertxo gertatu.
John Chapman goseak eta hotzak akabatzen zegoen, eta
pentsatzen hasi zen: «Ametsak oso gauza bitxia dira. Batzue-
tan merezi du entzutea, baina beste batzuetan ez».
Hala ba, zutitu egin zen etxerako bide luzeari ekiteko. Baina
une hartantxe dendako jabea atera zen, hurbildu zen Johnen-
gana eta esan zion:
—Jakin liteke zer gertatzen zaizun, gizona? Atzo egun osoa
zubiaren erdian jarrita pasatu zenuen ezertxo ere egin gabe,
eta gaur goiz osoa daramazu hemen eserita, hotzak dardarka.
Norbaiten zain zaude?
—Begira —erantzun zion John Chapmanek—, behin, amets
batean, ilargia bezain argia zen ahots batek esan zidan: «Lon-
dreseko zubira joan behar duzu», eta gauza bera errepikatzen
zuen behin eta berriz. Hala ba, kasu egin nion eta etorri egin
naiz.
Saltzaileak burua atzeraka bota zuen, eta barre-algara ba-
tean hasi zen:
01-Montaje Ametsen Ahotsa 12 08/04/13 08:50
ametsen ahotsa
13
—Ametsak, ja, ja, ja! —zioen, sabelean zartakoak joaz—.
Zu burutik zaude, gizona! Baina nola bururatzen zaizu ame-
tsei kasu egitea? Begira, gauza bat kontatuko dizut. Nik, bart
arratsean, ez hanka eta ez buru zuen amets bat egin dut. Bes-
te herri batean nengoen… Nola zuen izena? A, bai, Swaffham!
Han etxe txiki bat zegoen, teilatua zuloz betea zeukana, eta
ametsean zulo bat egiten nuen pala batekin sagar gorri gozo-
gozoak ematen zituen sagarrondo zahar baten zainen artean…
ba, gauza da, palari eman eta eman jardun ondoren, ontzi bat
aurkitu nuela, goraino urrez betea… baina zuk uste duzu nik
Ingalaterra erdia gurutzatuko dudala amets bateko urrearen
bila? Ez jauna! Eta sinetsi niri, laguna, ni zu banintz…
Halako batean, dendaria bakarrik geratu zela konturatu
zen. Eskuin-ezker begiratu, eta John Chapman korrika atera
01-Montaje Ametsen Ahotsa 13 08/04/13 08:50
hugh lupton
14
01-Montaje Ametsen Ahotsa 14 08/04/13 08:50
ametsen ahotsa
15
zela ikusi zuen. Bai: John Chapman tximista bezala zihoan ko-
rrika Londreseko kaleetan barna, eta ez zen ez egunez ez gauez
gelditu bere etxera ailegatu zen arte.
Eta, ailegatu bezain pronto, pala hartu eta lanari ekin zion.
Zuloa egiten hasi zen sagarrondo zaharraren zainen artean, eta
eman eta eman jardun ondoren, eltze handi bat jo zuen pa-
laren puntarekin. Eltzea hautsi egin zen, eta barrutik zer ate-
rako… eta hara han, isuri batean, urrezko txanponak.
Bazen han ehunka txanpon, milaka, eta gehiago ere bai!
Eta egun hartan bertan utzi zion John Chapmanek erresu-
ma osoa txikikeria saltzen korritzeari.
Urre hura nahikoa izan zuen bere etxeko teilatuko zuloak
estaltzeko, leihoetan beira berriak jartzeko eta gosetzen zen al-
di bakoitzean jateko. Eta nola hura gastatuta ere diru asko ge-
ratzen zitzaion sobran, jatekorik eta lotarako aterperik ez zu-
ten eskaleei eman zien urrearen parterik handiena.
Eta halaxe bizi izan zen John Chapman zoriontsu bere az-
ken egunak arte. Eta, hil zenean, udaletxeak agindu zuen egi-
teko estatua polit bat John Chapman bere txakurrarekin ager-
tzen zena, eta Swaffhameko merkatuaren erdi-erdian jarri zuten.
Eta estatuaren oinean zegoen harrian hitz batzuk grabatu zi-
tuzten honako hau ziotenak:
«Fida zaitez ametsez».
01-Montaje Ametsen Ahotsa 15 08/04/13 08:50
16
Tximinoa eta Aita JaungoikoaHaitiko ipuina
Bazen behin atso bat basoan erleak hazten zituena. Erlaun
tza erruz zeukan, eta udako azken egunetan sekulako eztia jaso
zuen. Ontzi, pitxar, pote eta upel, goraino geratu ziren denak
ezti gozo, urrekolore eta likatsuz beteak.
Nahi al duzue jakin zer egin zuen atsoak ezti harekin guz
tiarekin? Parte handi samar bat gorde egin zuen, pote batzuk
bere lagunei oparitu zizkien eta gainerakoa pegar handi ba
tean sartu zuen.
Goiz batean, pegarra buruan hartu eta basoan barneratu zen,
merkatura joateko asmoz. Pegarra goraino zegoen betea, eta
alde batera eta bestera kulunkatzen zen atsoak pauso bat ema
ten zuen aldi bakoitzean. Eta, halako batean, gauza ikaraga
rri bat gertatu zen. Andreak estropezu egin zuen zuhaitz baten
zainarekin, irristatu eta, danba! lurrera joan zen. Pegarra mila
zatitan hautsi zen, eta eztia osorik isuri zen.
Andrea, etsita, negarrez hasi zen.
02-Montaje Papa Dios.indd 16 08/04/13 08:50
tximinoa eta aita jaungoikoa
17
—Hau zoritxarra, Aita Jaungoikoa! —intziri egiten zuen
etxeratzean, eskuak zerura jasoz—. Zergatik bidali didazu hain
beste zoritxar? Hauxe bai zoritxarra, Aita Jaungoikoa! Nolako
zoritxar handia bidali didazun…!
Tximino txiki bat zegoen zuhaitz batean eserita, eta osorik
ikusi zuen gertatua. Andrea urrutiratu zenean, tximino txikia
zuhaitzetik jaitsi zen eta behatz bat sartu zuen pegarretik atera
zen gauza likatsu urrekolore hartan. Aurreneko aldia zen ho
rrelako gauza bat ikusten zuena, eta, behatza ahora eramanda,
ikaragarri gustatu zitzaion.
—Ummm, bai gozoa zoritxarra! —oihu egin zuen tximi
noak—. Nik ez nuen behin ere probatu, baina osooso gozoa
da! Leporaino beteko naiz zoritxarrez!
02-Montaje Papa Dios.indd 17 08/04/13 08:50
hugh lupton
18
Eta zoritxarra jan eta jan ari
tu zen denbora puska batean, tu
eginez botaz nahastuak zekartzan
zuhaitzazalen puxkak. Lurreko
zoritxarra osorik agortu zenean,
pegarpuskak miazkatu zituen.
—Zoritxarra gozogozoa da!
—esaten zuen behin eta berriz.
Eta lurrean geratzen zen azken
tanta urrekolorea ezpainetara
eraman ondoren, gauza bakarra
zerabilen tximino txikiak buruan: «Zoritxar gehiago nahi dut».
Baina nondik aterako zuen? Orduan atsoak esandako hitzez
gogoratu zen: Aita Jaungoikoa, zergatik bidali didazu hainbes
te zoritxar? Eta, burua igurtziz, tximino txikia pentsatzen ha
si zen: «Zoritxarra Aita Jaungoikoak bidali badu, hura ikus
tera joan, besterik ez dut egin behar, eta zoritxar gehixeago
eskatu…».
Zenbat eta gehiago pentsatu, orduan eta ideia hobea irudi
tzen zitzaion. Hala, igotzen hasi zen, zuhaitzean gora eta gora
eginez, Aita Jaungoikoaren etxera ailegatu zen arte. Aita Jaun
goikoa eguzkitan eserita zegoen, munduari begira.
—Kaixo, Aita Jaungoikoa —esan zuen tximinoak, eta Aita
Jaungoikoak irribarre egin zuen.
—Kaixo, tximino txikia. Zer behar duzu?
—Aita Jaungoikoa, zoritxarra eskatzera natorkizu, zoritxar
asko.
Hura entzunda, Aita Jaungoikoa guztiz harritua geratu zen.
02-Montaje Papa Dios.indd 18 08/04/13 08:50
tximinoa eta aita jaungoikoa
19
—Egiatan nahi duzu zoritxarra,
tximino txikia? —oihu egin zuen.
—Bai, izugarri gustatzen zait. Zori
txarra gozoa eta likatsua da, eta ahal du
zun guztia ematea nahi dut.
Aita Jaungoikoak, zutik jarrita, esan zion:
—Begira ba, hau suertea, tximinoen
tzako zoritxar berezi bat daukat. Seguru
al zaude nahi duzula?
Animalia txikiak baietz egin zuen
buruarekin. Orduan Aita Jaungoikoak
larruzko zorro bat atera zuen bere etxe
tik eta esan zuen:
—Begira, tximino txikia, zaku hau
zoritxarrez betea dago. Zer egin be
har duzun esango dizut: eraman
ezazu zuhaitz bat bera ere haz
ten ez den hondarrezko basa
mortu handi batera, eta, hara iristean, askatu eta ireki. Nahi
duzun adina zoritxar aurkituko duzu barruan.
Esan eta egin. Heldu zion ondo tximino txikiak zakuari,
jaitsi zen bizibizi mundura, eta eroaren gisaren ibili zen ko
rrika basamortuaren erdiraino heldu zen arte. Orduan eseri
egin zen.
Goseak amorratzen zegoen eta urdaila zarataka zeukan, eta
ahoa ur egiten zitzaion zenbat zoritxar egongo zen zakuaren
barruan pentsatze hutsarekin. Ezpainak behin eta berriz miaz
katuz, tximinoak, Aita Jaungoikoak esanda bezala, zakuaren
02-Montaje Papa Dios.indd 19 08/04/13 08:50
hugh lupton
20
lokarriak askatu zituen, eta tximino bati burura dakiokeen zo
ritxarrik handiena atera zen handik… Zakur mordo bat!
Bat, bi, hiru, lau, bost, sei eta zazpi zakur beltz, izugarri
handiak, etengabe zaunkaka eta lerdea zeriela!
—Ospa segituan hemendik! —oihu egin zuen tximinoak,
eta, zakua askatuz, salto batez altxatu eta airean joan zen handik.
Zazpi zakur beltzak ere korrika hasi ziren ordea tximi
noaren atzetik, zaunka eta zaunka, isildu gabe. Tximino
gizajoak hanketan sumatzen zuen zakurren arnasa, eta er
di akabatuan zegoenean, non agertzen den zuhaitz bat.
Bai, zuhaitz bat sortu zen hutsetik, basamortuaren erdian:
basamortu agor eta kiskalgarriaren erdian, urik ez dagoen
eta sekula zuhaitzik hazten ez den tokian.
02-Montaje Papa Dios.indd 20 08/04/13 08:50
tximinoa eta aita jaungoikoa
21
Tximino txikia bizkorbizkor joan zen adarretan go
ra, eta zazpi zakur beltzak bueltak ematen hasi ziren zu
haitzaren inguruan, lerdeka, zaunkaka eta marmarka denak.
Desiratzen zeuden tximinoa harrapatzeko, baina, zakurrek ez
baitakite zuhaitzetara igotzen, ezin izan zioten heldu.
Tximinoak zuhaitzadarretan pasatu zuen egun osoa, bel
durrarekin dardardar. Azkenean, eguzkia sartu eta basamor
tuan gaua zabaltzen hasi zenean, buztana hanka artean zutela
urrundu ziren zazpi zakurrak. Eta orduan tximinoa zuhaitze
tik jaitsi eta tximista bezala abiatu zen basora.
Baina zuek galdezka ariko zarete zeuen artean: zeinek jarri
zuen zuhaitz hura basamortuaren erdian, zuhaitzik behin ere
hazten ez den hondarretan?
Nik esango dizuet: Aita Jaungoikoa izan zen, hark oso ondo
baitaki ez dela ona zoritxar gehiegi izatea, baita tximinoa bazara
eta zuretzat nahi baduzu ere mundu honetako zoritxar guztia.
02-Montaje Papa Dios.indd 21 08/04/13 08:50
22
Itsua eta ehiztariaAfrika mendebaleko ipuina
Bazen behin gizon itsu bat bere arrebarekin basoaren ondoan
zegoen etxola batean bizi zena.
Itsua oso gizon buru-argia zen. Ikusten ez bazuen ere, ema-
ten zuen gehiago zekiela munduaz bista zorrotza dutenek bai-
no. Egunero-egunero, bere etxolako atean esertzen zen eta
berriketan jarduten zen handik pasatzen zen jendearekin. Ara-
zoak zituztenak edo zerbait jakin nahi zutenak itsuarengana
joaten ziren kontsulta egitera, aholku onak ematen baitzituen
beti eta galdera guztiak asmatzen zituen.
—Nola izan zintezke horren jakintsua? —galdetzen zion
jendeak harrituta.
Itsuak irribarre batekin erantzuten zuen beti:
—Belarriekin ikusten dudalako —esaten zuen.
Egun batean, itsuaren arreba beste herri bateko ehiztari ba-
tez maitemindu zen, eta berehala erabaki zuten ezkondu behar
zutela. Ezkondu ziren ba, eta, ezteietako bazkariaren ondoren,
bere emaztearen etxolara joan zen ehiztaria bizitzera.
03-Montaje ciego cazador.indd 22 08/04/13 08:51
itsua eta ehiztaria
23
Ehiztari hark ordea behin ere ez zuen astirik izaten bere
emaztearen senarrarekin egoteko.
—Zertarako balio du gizon itsu batek? —esan ohi zuen.
Eta emazteak honela erantzuten zion:
—Senar maitea, ikusten duen jendeak baino gehiago daki
munduaz nire anaiak.
—Ja, ja, ja! —barre egiten zuen ehiztariak—. Zer jakin le-
zake munduaz bizitza osoa ilunpetan pasatu duen gizon
batek? Ja, ja, ja, ja…!
Egunero-egunero, ehiztaria basora joaten zen
lantza bat, geziak eta tranpak hartuta, eta iluna-
barrean, etxeratzen zenean, itsuak esaten zion
beti:
—Zergatik ez nauzu bihar zurekin
ehizara eramaten?
Ehiztariak, ordea, ezetz egiten zuen
buruarekin.
—Zertarako balio du gizon
itsu batek? —esaten zuen
behin eta berriz.
Halaxe pasatu ziren egu-
nak eta asteak eta hilabe-
teak, eta itsuak arratsal-
dero galdetzen zion bere
arrebaren anaiari:
—Zergatik ez nauzu
bihar zurekin ehiza-
ra eramaten?
03-Montaje ciego cazador.indd 23 08/04/13 08:51
hugh lupton
24
Eta, arratsaldero, ehiztariak ezetz esaten zion.
Baina behin, arratsalde batean, gizon itsuak oso umo-
re onean aurkitu zuen bere koinatua, gazela handi-handi bat
ehizatu baitzuen. Emazteak jateko prestatu zuen, eta, afaltzen
bukatu zutenean, ehiztariak, itsuarengana jiratuz, esan zion:
—Konforme, bihar nirekin etorriko zara ehizara.
Hala ba, biharamunean elkarrekin joan ziren bi gizonak
basora. Ehiztariak zeramatzan lantza, geziak eta tranpak, eta
itsua eskutik helduta gidatzen zuen, zuhaitzen artean zihoan
bidezidorretik gidatuz. Zenbait orduan ibili ondoren, itsua
kolpetik gelditu eta tira egin zion eskutik ehiztariari.
—Ixo! —esan zion—. Lehoi bat dabil hemen gertu!
Ehiztariak ingurura begiratu zuen, baina ez zuen ezertxo
ere ikusi.
—Lehoi bat dabil hemen gertu —errepikatu zuen itsuak—,
baina zu ez zaitez kezkatu. Sabela betea dauka, eta lehoiku-
03-Montaje ciego cazador.indd 24 08/04/13 08:51
itsua eta ehiztaria
25
me bat bezala dago zuhaitz baten itzalpean seko lo. Ez ikararik
izan: ez digu erasorik egingo.
Bi gizonek aurrera jarraitu zuten, eta handik gutxira ehizta-
riak ikusi zuen itsuak arrazoia zuela: lehoi bat zegoen bide-
bazterrean, siesta egiten zuhaitzaren itzalean.
Handik pasatu ondoren, ehiztariak galdetu zuen:
—Nola zenekien zuk lehoi bat zegoela hor?
Gizon itsuak irribarre batekin erantzun zion:
—Belarriekin ikusten dudalako.
Handik pixka batera, itsua berriz ere gelditu zen, eta
ostera ere tira egin zion eskutik ehiztariari.
03-Montaje ciego cazador.indd 25 08/04/13 08:51
hugh lupton
26
—Ixxxo! —esan zuen—. Elefante bat dabil hemendik!
Ehiztariak ingurura begiratu zuen, baina ez zuen ezer ere
ikusi.
—Elefante bat dabil hemendik —errepikatu zuen itsuak—,
baina ez dugu zertan kezkatu… Putzu batean dago, bainatzen
ari da, eta ez digu minik emango.
Bi gizonek bidezidorretik aurrera jarraitu zuten eta handik
gutxira elefante handi-handi bat ikusi zuten uretan bainatzen.
Ura belaunetaraino iristen zitzaion, eta lohi-zorrotadak bota-
tzen zituen bizkarrera.
Handik pasatu ondoren, ehiztariak galdetu zuen:
—Nola zenekien zuk elefante bat zegoela hor?
Gizon itsuak irribarre batekin erantzun zion:
03-Montaje ciego cazador.indd 26 08/04/13 08:51
itsua eta ehiztaria
27
—Belarriekin ikusten dudalako.
Bi gizonek ibiltzen jarraitu zuten, basoko soilgune batera
iritsi ziren arte. Orduan ehiztariak esan zuen:
—Hemen jarriko ditugu tranpak.
Ehiztariak tranpa bat jarri zuen, eta bestea prestatzen erakutsi
zion itsuari. Bi tranpak jarri zituztenean, esan zuen ehiztariak:
—Bihar hona itzuliko gara, ea zer harrapatu dugun.
Etxeratu ziren bi gizonak, eta, hurrengo egunean, goizean
goiz jaiki ziren berriz ere basoan barneratzeko. Ehiztariak es-
kua luzatu zion itsuari, gidatzeko, baina honek esan zuen:
—Ez dut laguntzarik behar; orain ezagutzen dut bidea.
Eta ibiltzen hasi ziren. Itsua aurretik zihoan, baina behin
ere ez zuen estropezu egin, ez lurretik ateratzen ziren zainekin,
ez adarrekin, ez bidearen gainean eroritako zuhaitzekin. Itsua
primeran gogoratzen zen bideko gorabeherez: jiratu behar ze-
nean jiratzen zen, eta lurreko zulo guztiak saihesten zituen.
Bi gizonak zenbait orduan ibili ziren, bezperan tranpak ja-
rri zituzten basoko soilgunera heldu ziren arte. Segituan ikusi
zuen ehiztariak txori bana zegoela tranpetan harrapatua. Bere
tranpako txoria txikia zen eta lumak grisak eta zikinak zituen;
itsuaren tranpakoa, berriz, eder-ederra zen, luma gorri, berde
eta urre-koloreekin.
—Txori bana harrapatu dugu —esan zion ehiztariak itsua-
ri—. Zu zaude hemen eserita nik txoriak tranpetatik ateratzen
ditudan bitartean.
Obeditu zuen itsuak, eta eserita geratu zen ehiztaria tranpe-
tara zihoan bitartean, bere artean pentsatuz:
«Ikusten ez duen gizon batek ezin izango ditu bereizi».
03-Montaje ciego cazador.indd 27 08/04/13 08:51
hugh lupton
28
Eta zer egin zuen? Txori txiki grisa eman zion itsuari, eta
beretzat hartu zuen luma gorri, berde eta urre-koloreak zituen
txori ederra.
Itsuak txori grisa hartu zuen, zutitu zen eta bi gizonak elka-
rrekin herrira abiatu ziren berriz. Ibilian puska bat egin zute-
nean, ehiztariak esan zuen:
—Zu horren buruargia baldin bazara eta belarriekin ikus-
ten baldin baduzu, erantzun iezaiozu galdera honi: zergatik
dago mundu honetan halako gorrotoa eta halako amorrazioa,
eta zergatik dago hainbeste gerra?
Eta itsuak erantzun zion:
—Munduan asko direlako zu bezalako pertsonak, berea ez
dutena hartzen dutenak.
Hura adituta, lotsa-lotsa egina geratu zen ehiztaria. Har-
tu zuen orduan itsuaren eskuetatik txori txiki grisa, eta gorri,
berde eta urre-koloreko txori ederra eman zion. Eta ondoren
barkamena eskatu zion:
—Barkatu —esan zuen.
Eta ibili eta ibili segitu zuten, eta, denbora puska baten on-
doren, esan zuen ehiztariak:
—Zu horren buruargia baldin bazara eta
belarriekin ikusten baldin baduzu, erantzun
iezaiozu galdera honi: zergatik dago mun-
du honetan halako maitasuna eta halako
ontasuna, eta hainbesteko samurtasuna?
Eta itsuak erantzun zion:
—Munduan asko direlako zu bezalako per-
tsonak, beren hutsetatik ikasten dutenak.
03-Montaje ciego cazador.indd 28 08/04/13 08:51
itsua eta ehiztaria
29
Eta ibili eta ibili segitu zuten, azkenean etxera heldu ziren
arte.
Eta egun harez geroztik, aditzen zuenean ehiztariak norbai-
tek itsuari galdetzen ziola: «Zu nolaz zara horren jakintsua?»,
jartzen zuen besoa bere emaztearen anaiaren lepoan eta irri-
barre batekin erantzuten zuen:
—Belarriekin ikusten duelako… eta bihotzarekin entzuten.
03-Montaje ciego cazador.indd 29 08/04/13 08:51
TA N TA I A
1. Hugh LuptonAmetsen ahotsaeta beste ipuin miragarri batzuk
Irudiak: Niamh Sharkey
2. Oscar WildeErraldoi berekoiaeta beste ipuin batzuk
Irudiak: P. J. Lynch
3. Jerry PinkneyEsoporen elezaharrakIrudiak: Jerry Pinkney
4. Charles DickensGabon-kantaEgokitzapena: Pablo Antón PascualIrudiak: Christian Birmingham
5. Maria AngelidouGreziar MitoakIrudiak: Svetlin
6. Mary HoffmanIsatsetik tirakaIrudiak: Jan Ormerod
7. William IrishDetektibe-ikasleaLapurreta garesti batIrudiak: Rubén Pellejero
03-Montaje ciego cazador.indd 30 08/04/13 08:51
8. Steven ZornFantasmen kontakizunakIrudiak: John Bradley
9. Charles DickensOliver TwistEgokitzapena: Pablo Antón PascualIrudiak: Christian Birmingham
10. Arthur Conan DoyleDantzarien misterioaZilarrezko izarraIrudiak: Tha
11. Daniel DefoeRobinson CrusoeEgokitzapena: Eduardo AlonsoIrudiak: Robert Ingpen
12. Jonathan SwiftGulliverren bidaiakEgokitzapena: Martin JenkinsIrudiak: Chris Riddell
13. Jules VerneMiguel StrogoffEgokitzapena: José María Pérez ZúñigaIrudiak: Javier Serrano
14. Cornell WoolrichKristalezko begiaCharlie gaur gauean aterako daIrudiak: Tha
03-Montaje ciego cazador.indd 31 08/04/13 08:51
Nola izan liteke itsu batek argitasun handia-goz ikustea ikusmen zorrotza duen ehiztari ba-tek baino? Izan liteke euria egiten duenean opilak botatzea,eta arrainak belarretan igeri ibiltzea? Eta zer gertatuko da ka-le-saltzaile pobre batek ahots batek ametsetan esaten dionaegitea erabakitzen baldin badu? Liburu honetako zazpi ipui-netan, ia ezer ez da ematen duena: kontakizun jakingarriotansorpresa batetik bestera eta mirari batetik bestera ibiliko ga-ra. Protagonistak, batzuetan, pertsona buruargiak dira, senhandikoak, asmamen eta jakinduriaz jarduten dutenak, eta,besteetan, animalia harrigarriak edo sotilak, beren abenturaharrigarriekin miretsita uzten edo ateraldi burugabeekin di-bertitzen gaituztenak. Liburu honetako istorio ederrek jakina-razten digute kontu handiz ibili behar dela behar baino gehia-go hitz egiten duten pertsonekin, ametsak sinestea ez dela betierokeria bat izaten iradokitzen digute, eta erakusten gogoko…
eta bihotzeko begiekin ikusten duena dela jakintsuena.
Niamh Sharkey artistaren irudiek ipuin hauen xar-ma eta misterio osoa berregiten dute. Marrazkisoil estilizatuen bitartez, testura erakargarriekin
eta kolore harmoniatsuekin, kontakizu-nen jatorrizko herrietara garamatzate.Argitalpen hau jarduera-aurkibide ba-tez dago hornitua.
Ametsen ahotsaeta beste ipuin miragarri batzuk
C100653
03-Montaje ciego cazador.indd 32 08/04/13 08:51