aldaketak (zuzenketa)

8
2. ZIKLOA 2 etapako ALDAKETA PROBLEMAK 3.- 4. maila

Upload: iralekontsultazerbitzua

Post on 19-Jul-2015

92 views

Category:

Education


4 download

TRANSCRIPT

2. ZIKLOA

2 etapako ALDAKETA PROBLEMAK

3.- 4. maila

1. SAIOA

1. Albertok 39 € zituen aurreztuta. Urtebetetzean, osabak 18 € eman dizkio, eta 25 € amonak. Orain, zenbat diru dauka Albertok?

Zer kalkulatu nahi dut?

1. pausoa:

2. pausoa:

... pausoa:

2. Santurtzin, 32 pertsona igo dira autobus batera. Portugaleten, 12 jaitsi, eta beste 15 igo dira. Sestaon, 18 jaitsi eta 8 igo. Orain, zenbat pertsona doaz autobusean?

Zer kalkulatu nahi dut?

1. pausoa:

2. pausoa:

... pausoa:

3. Antxonek 105 kilo pisatzen zituen, eta dietan jarri zen. Lehenengo seihilabetekoan, 2 kilo argaldu da hil bakoitzean; eta hurrengo seihilabetekoan, kilo bat argaldu da hil bakoitzean. Zenbat kilo pisatzen ditu Antxonek dieta egin ondoren? Aukeratu erantzun zuzena:

Zer kalkulatu nahi dut?

a)1. pausoa: 6 x 2 + 6 x 1 = 12 + 6 = 18 kiloZenbat kilo argaltzen den

2. pausoa: 105 – 18 = 87 kiloOrain pisatzen duena

b)1. pausoa: 2 + 1 = 3 kilo

Zenbat kilo argaltzen den

2. pausoa: 105 – 3 = 102 kiloOrain pisatzen duena

4. Inaziok_____ litroko urontzia dauka baratzean. Letxugak ureztatzeko, _____ litroerabili ditu; eta tomateak ureztatzeko,

1urontzian? Datuak: 350, 215, 1.000. Osatu enuntziatua, eta ebatzi ariketa.

Zer kalkulatu nahi dut?

1. pausoa:

2. pausoa:

2. SAIOA

1. Gure landetxeko txerriak 80 kilo pisatzen zituen urtarrilean. Uztailera arte, 25 kilo loditu zen, eta 140 kilo pisatzen zituen abenduan. Zenbat loditu zen uztailetik abendura arte?

Zer kalkulatu nahi dut?

1. pausoa:

2. pausoa:

2. Abandoko geltokian, 10 pertsona igo dira metro bagoi batera; eta Alde Zaharra hurrengo geltokian, 15. Orain, 50 pertsona doaz bagoian. Asmatu galdera, eta ebatzi ariketa.

Galdera:

Zer kalkulatu nahi dut?

1. pausoa:

2. pausoa:

3. Txemak kromoen bilduma bat egiten jardun zuen. Errepikatuta izan dituen 25 kromo oparitu dizkio lagun bati, eta 16 kromo hondatu zaizkio garbigailuan. Oraindik 124 kromo geratzen bazaizkio, zenbat kromo zituen hasieran bilduman?

Zer kalkulatu nahi dut?

1. pausoa:

2. pausoa:

4. Asmatu ariketa bat. Prozesua eta datuak:

1. pausoa: 45 + 28 = 73 seilu

2. pausoa: 73 – 10 = 63 seilu (emaitza)

Ariketa:

3. SAIOA

1. Euria dela eta, urtegi batek 25 milioi litro ur jaso zituen irailetik abendura arte. Abendutik ekainera arte, 48 milioi litro jaso zituen. Orain urtegiak 180 milioi litro ur badauzka, zenbat litro ur zituen irailaren hasieran?

Zer kalkulatu nahi dut?

1. pausoa:

2. pausoa:

2. Andonik berunezko 32 soldadu zituen. Amak beste batzuk erosi dizkio, eta orain 42 dauzka. Soldadu bakoitzak 1,50 € balio badu, zenbat diru gastatu du amak?

Zer kalkulatu nahi dut?

1. pausoa:

2. pausoa:

3. Freskagarriak banatzeko kamioi baten gidariak 15 kutxa utzi ditu lehenengo tabernan; bigarren tabernan, 25 kutxa; eta 10 hirugarrenean. Oraindik kamioian 20 kutxa geratzen badira, zenbat zituen hasieran? Aukeratu erantzun zuzena:

Zer kalkulatu nahi dut?

a)1. pausoa: 15 + 25 + 10 = 50 kutxa Banatutako kutxak

2. pausoa: 50 – 20 = 30 kutxa Hasieran zituenak

b)1. pausoa: 15 + 25 + 10 = 50 kutxa Banatutako kutxak

2. pausoa: 50 + 20 = 70 kutxa Hasieran zituenak

4. 2005eko irailean, Ander _____cm altu zen. Gabonetara arte, _____ cm hazi zen. 2006ko ekainean _____cm altu bazen, zenbat hazi zen 2006an? Datuak: 8, 120, 142. Osatu enuntziatua, eta ebatzi ariketa.

Zer kalkulatu nahi dut?

1. pausoa:

2. pausoa:

4. SAIOA

1. Autobusa gidatzen zoaz. Geltoki batean, 8 pertsona jaitsi dira, eta 15 igo. Hurrengo geltokian, 10 igo eta 12 jaitsi. Oraindik autobusean 20 pertsona geratzen badira, zenbat zeuden hasieran? Nola deitzen da autobus gidaria?

Zer kalkulatu nahi dut?

1. pausoa:

2. pausoa:

2. Urtarriletik apirilera arte, enpresa batek 48.500 € irabazi zituen. Maiatzetik abuztura arte, 12.000 € galdu zituen. Urte amaieran, 60.000 € zituen enpresak. Zenbat diru galdu edo irabazi zuen irailetik abendura arte?

Zer kalkulatu nahi dut?

1. pausoa:

2. pausoa:

3. Futbolarien 123 kromo zituen Manuk. Sei kromoko bost sobre erosi ditu, eta gero errepikatuta izan dituen 8 kromo oparitu dizkio Lander lagunari. Asmatu galdera, eta ebatzi ariketa.

Galdera:

Zer kalkulatu nahi dut?

1. pausoa:

2. pausoa:

4. Autobus geltokian, 8 pertsona jaitsi, eta 15 igo dira. Orain autobusean 30 pertsona badoaz, zenbat ziren hasieran? Aukeratu erantzun zuzena:

Zer kalkulatu nahi dut?

a) 1. pausoa: 15 – 8 = 7 pertsona Jaitsi eta igo direnen arteko aldea

2. pausoa: 30 – 7 = 23 pertsona Autobusean zihoazenak

b) 1. pausoa: 15 – 8 = 7 pertsona Jaitsi eta igo direnen arteko aldea

2. pausoa: 30 + 7 = 37 pertsona Autobusean zihoazenak

a) 30 – 15 + 8 = 23 pertsona Autobusean zihoazenak

5. SAIOA

1. Arte-areto batean koadro bilduma bat jarri dute salgai. Astelehenean, ____ koadro saldu zituzten, eta _____ ostiralean. Oraindik, ____ koadro geratzen dira saldu gabe. Zenbat koadro jarri zituzten salgai arte-aretoan? Datuak: 35, 15, 50. Osatu eta ebatzi.

Zer kalkulatu nahi dut?

1. pausoa:

2. pausoa:

2. Metroak 152 bidaiari eraman ditu. Barakaldora heltzean, lehenengo bagoitik, 15 pertsona jaitsi dira, eta 8 igo; bigarrenetik, 35 jaitsi eta 14 igo; eta hirugarren bagoitik, 29 jaitsi eta 17 igo dira. Zenbat pertsona doaz Barakaldotik aurrera metroan? Zenbat bagoi bakoitzean?

Zer kalkulatu nahi dut?

1. pausoa:

2. pausoa:

3. Zenbat pisatzen zuen hasieran txahalak? Asmatu ariketa bat, eta ebatzi (datua: azkenean, 240 kilo pisatzen zituen; bi eragiketarekin jokatu behar duzu).

Ariketa:

Zer kalkulatu nahi dut?

1. pausoa:

2. pausoa:

4. 100 litroko kupel batetik, 18 litro coca-cola atera dira astelehenean; 25 litro asteartean, 30 litro asteazkenean, eta ostegunean bukatu egin da. Zenbat litro atera ziren ostegunean? Aukeratu erantzun zuzena.

Zer kalkulatu nahi dut?

a) 1. pasua: 18 + 25 + 30 = 73 litro Ostegunera arte ateratakoa

2. pasua: 100 – 73 = 27 litro Ostegunean ateratakoa

b) 1. pasua: 18 + 25 + 30 = 73 litro Ostegunera arte ateratakoa

2. pasua: 100 + 73 = 173 litro Ostegunean ateratakoa

a) 100 – 18 – 25 – 30 = 27 litro Ostegunean ateratakoa

6

6. SAIOA

1. Zinema batean, ____ pertsona sartu dira pelikula hasi ondoren. Pelikula erdian, aspergarria denez, ____ pertsona atera dira zinematik. Pelikula amaitzean ____ ikusle badaude, zenbat ikusle zeuden hasieran zinema aretoan (pelikula hasi baino lehen)? Datuak: 98, 23, 18. Osatu enuntziatua, eta ebatzi ariketa.

Zer kalkulatu nahi dut?

1. pausoa:

2. pausoa:

2. Zenbat ur jaso zituen urtegiak abendutik ekainera arte? Asmatu ariketa bat, eta ebatzi (bi eragiketarekin jokatu behar duzu).

Ariketa:

Zer kalkulatu nahi dut?

1. pausoa:

2. pausoa:

3. Txerri batek 68 kilo pisatzen zituen, eta 84 kilo loditu zen. Ihes egin eta handik sei hilabetera harrapatu ondoren, konturatu dira 12 kilo argaldu dela. Kiloko 7 €-an saltzen badute, zenbat diru lortuko dute txerria salduta?

Zer kalkulatu nahi dut?

1. pausoa:

2. pausoa:

4. Joserrak dietan jartzea erabaki zuen. Lehenengo urtean, 12 kilo argaldu zen, eta 8 kilo bigarrenean. Orain, 70 kilo pisatzen ditu. Asmatu galdera, eta ebatzi ariketa.

Galdera:

Zer kalkulatu nahi dut?

1. pausoa:

2. pausoa: