akupuntura bizkarreko minaren aurka

2

Click here to load reader

Upload: euskaljakintza

Post on 11-Apr-2015

854 views

Category:

Documents


9 download

DESCRIPTION

Hautaproba, 2008ko ekaina.

TRANSCRIPT

Page 1: Akupuntura bizkarreko minaren aurka

Universidad Euskal Herriko del País Vasco Unibertsitatea

PRUEBAS DE ACCESO A LA UNIVERSIDAD

JUNIO 2008

LENGUA VASCA Y LITERATURA

UNIBERTSITATERA SARTZEKO HAUTAPROBAK 2008 EKAINA

EUSKARA ETA LITERATURA

AKUPUNTURA BIZKARREKO MINAREN AURKA

Akupunturako orratzak eraginkorragoak dira bizkarreko minari aurre egiteko, betidanik erabili izan diren farmako konbentzionalak baino. Horixe da Ekialdeko terapiaren eraginkortasuna aztertzeko Mendebaldean sekula egin den ikerketarik handienaren ondorio nagusia. Milatik gora gaixok hartu dute parte, eta 9.400 akupuntura saio ebaluatu dira. Ikerketaren egileek Archives of Internal Medicine aldizkarian diotenez, akupunturak aukera terapeutiko egokia eta eraginkorra eskaintzen die medikuei bizkarreko minari aurre egiteko, albo-ondorio eta kontraindikazio gutxi baititu. Emaitzak, izan ere, bikainak izan dira, zientzialariak harritzerainokoak. Orratzak bestelako tratamendu tradizionalak -fisioterapia, masajeak edo analgesikoak- baino eraginkorragoak gertatu dira. Akupuntura jaso zutenen ia erdiak hobekuntza nabarmena izan zuten beste terapia batzuk erabili beharrik gabe. Eta terapia konbentzionala hartu zutenen artean, lautik batek baino ez zuen hobera egin. Dena den, plazeboaren eragina ere baloratu beharreko kontua da. Ohiko akupunturan, orratzak puntu jakinetan jartzen zaizkio gaixoari, itxuraz bizi-energia, qi izenekoa, kitzikatzen duten puntuetan hain zuzen. Baina gaixo batzuei orratzak bizkarreko edozein lekutan jarri zitzaizkien nahiko modu azalekoan. Eta akupuntura "faltsua" jasotakoek ere emaitza onak izan zituzten. Horregatik, ikertzaileek zalantzan jarri dute akupunturaren ekintza-mekanismoa, eta superplazebo deitu diote. Horretan, eragin psikologikoak -terapeutarekin harremana, teknikaz espero duguna ... eta fisiologikoak -orratzek, edonon jartzen direla ere, minaren eta nerbio-sistemaren gainean duten efektua- nahastuko lirateke. Behintzat, ezin uka daiteke orratzak eraginkorrak direla bizkarreko mina kentzeko. (Jabier Agirre. ARGIA.Moldatua)

Page 2: Akupuntura bizkarreko minaren aurka

A) ULERMENA ( 2 puntu) 1. Zein da Ekialdeko terapien eraginkortasuna aztertzeko egin den ikerketarik handienaren ondorio nagusia? 2. Fisioterapia, masajeak edo antzeko tratamenduekin alderatuz, zeintzuk dira akupunturaren abantailak? 3. Zer dela eta baloratu behar da plazeboaren eragina? 4. Zein teknika mota erabiltzen da ohiko akupunturan?

B) GAlA ETA LABURPENA (Gehienez 5/8 lerro) (2 puntu)

C) MOLDATU ESALDIAK (2 puntu) a. Akupunturako orratzak eraginkorragoak dira bizkarreko minari aurre egiteko, betidanik erabili izan diren farmako konbentzionalak baino. Horixe da ikerketaren ondorio nagusia. (Ikerketaren ondorio nagusia da ... ) b. Emaitzak bikainak izan dira, zientzialariak harritzerainokoak. (Emaitzak hain izan dira ... )

c. Akupuntura "faltsua" jasotakoek ere emaitza onak izan zituzten. Horregatik, ikertzaileek zalantzan jarri dute akupunturaren ekintza-mekanismoa. (Ikertzaileek zalantzan jarri dute akupunturaren ekintza-mekanismoa, ... ) d. Ezin uka daiteke orratzak eraginkorrak direla bizkarreko mina kentzeko. ( ... eraginkortasuna ... )

D) IDAZLANA (25 lerro) (4 puntu) Gaia: Terapia konbentzionalak eta terapia alternatiboak (ondorengo gidoia garatu)

• terapia konbentzionaletan erabiltzen diren baliabideak eta teknikak

• terapia alternatiboetan erabiltzen diren baliabideak eta teknikak

• zure ustez, batak bestearekin alderatuz dituen alde onak eta alde txarrak