ajangizko udalak 2011ko azaroaren 30ean ospatutako … · ajangizko udala 3 azaroaren 15eko...
TRANSCRIPT
Ajangizko Udala
1
AJANGIZKO UDALAK 2011KO AZAROAREN 30EAN OSPATUTAKO OHIKO
BILKURAREN AKTA.-
Batzarreratuak:
Alkatea:
Mikel Ander Zubizarreta Gonzalez-Rua jauna
Zinegotziak:
Beñat Onaindia Goñi jauna
Aiora Berrojalbiz Olaeta andrea
Joseba Iñaki Olaeta Madariaga jauna
Beñat Madariaga Aurrekoetxea jauna
Ismael Oar Arteta Undabeitia jauna
Jesus Maria Ajuria Odriozola jauna
Bitarteko Idazkaria:
Saioa Pineda Aranburu andrea
Ajangizko Udaletxean, 2011ko azaroaren 30ean arratsaldeko 18:30etan eta horretarako deialdia
egin ondoren, Udal Osoa biltzen da ohiko bilera ospatzeko, goian aipatutako zinegotziekin.
Batzarrarekin hasi aurretik, Alkate Udalburuak osoko bilkurarako deialdia egin ondoren aurkeztu
diren gai bi zerrendaratzea proposatzen du.
Bertaratutakoek aho batez onartzen dute proposamena, eta hamar eta hamaikagarren puntu
modura honako hauek sartzea onartzen da:
10.-.MAIERREKO XEHETASUN AZTERLANAREN PLAN-BARRUKO ALDAKETAREN
HASIERAKO ONARPENA, BEHAR BADA.-
11.- EUSKAL PRESOEN ESKUBIDEEN ALDE BILDUK AURKEZTUTAKO MOZIOAREN
ONARPENA, BEHAR BADA.-
Esandako orduan, Alkate Presidenteak gutxienezko kopurua dagoela ikusita, bilera hasi du.
1.- AZKEN BILERETAKO AKTAK IRAKURRI ETA ONESTEA, BEHAR BADA.-
2011ko urriaren 26an izandako ohiko bileraren akta hautespenerako jarrita, bertaratutako
zinegotzi guztiek onartu dute.
Ajangizko Udala
2
2011ko urriaren 26an izandako ez ohiko bileraren akta hautespenerako jarrita, bertaratutako
zinegotzi guztiek onartu dute.
2011ko azaroaren 24an izandako ez ohiko bileraren akta hautespenerako jarrita, bertaratutako
zinegotzi guztiek onartu dute.
2.- ALKATETZAK EMANDAKO DEKRETUEN BERRI EMATE ETA ONESPENA,
BEHAR BADA.-
Urriaren 20ko 2011/108 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Mendieta 60an
dagoen etxeko lursaila ixteko gidaridun aluminiozko atea jartzeko baimena.
Urriaren 20ko 2011/109 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Maier S.Coop.
enpresari produktu kimikoentzako biltegi berria eraiki eta estalki baten luzapena egiteko
baimen baldintzatua ematea.
Urriaren 21eko 2011/110 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Ajangizko emakume
taldeari 265,00 euroko laguntza ematea.
Urriaren 21eko 2011/111 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- 2011ko ohiko
etxebizitzaren ondasun higiezinen gaineko zergaren familia ugarientzako laguntza ematea.
Urriaren 26ko 2011/112 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Ajangizko landalur
katastroko 2. Poligonoko 518 lurzatia banatzeko baimena ematea.
Azaroaren 2ko 2011/113 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Maier S.Coop.eri
pabiloiko estalkiaren atal bat altxatzeko lanak berehala etentzeko agindu eta legeztatzeko
hilabeteko epea ematea.
Azaroaren 4ko 2011/114 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Ajangizko Mendieta
auzoan dagoen N0915737B zenbaki finkodun partzela katastralan dagoen Zerrategiaren
instalazioak eta eraikinen aurri egoera legala izendatzeko espedientea iraungitua deklaratzea
Azaroaren 4ko 115/2011 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Ajangizko Mendieta
auzoan dagoen N0915737B zenbaki finkodun partzela katastralan dagoen Zerrategiaren
instalazioak eta eraikinen aurri egoera legala izendatzeko espedientea hastea.
Azaroaren 4ko 2011/116 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Maier S.Coop.
enpresari matrizegintzako bulego eta aldagelak eraldatzeko baimena ematea.
Azaroaren 4ko 2010/117 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Kanpantxu 79,
Martutxu etxera ur hornidura eramateko lanetarako baimena ematea.
Azaroaren 4ko 2010/118 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Mendieta 7 baserri
aurreko labea konpontzeko baimena ematea.
Azaroaren 11ko 2011/119 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Polikiroldegirako
diru laguntza.
Azaroaren 11ko 2011/120 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Euskera ikasteko
diru laguntza.
Azaroaren 11ko 2011/121 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Ajangizko Udala
2011ko Urdaibaiko Euskal Herriko Gaztetxoen Herri arteko II. Txapelketan parte hartzeko
eskaria aurkeztea, 200,00 euroko diru laguntza onartuz.
Azaroaren 11ko 2011/122 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- M.B.k egindako
salaketa onartzea eta 2010 urtetik aurrera, etxeetan jarrita dauden farola publikoen kostua
landa argindar modura kontratatutako farolekin parekatzea.
C.I
.F. P
48
1270
0E
C.I
.F. P
48
1270
0E
Ajangizko Udala
3
Azaroaren 15eko 2011/123 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Kanpantxuko
bidegurutzeko segurtasuna bermatzeko aurre-proiektuaren erredakzioa INGENIERIA
ARTAZA S.L. enpresako Carlos Ortiz de Zarate jaunari agintzea.
Azaroaren 21eko 2011/124 ZENBAKIDUN ALKATETZA DEKRETUA.- Kreditu
gaikuntzarako espediente hasiera.
Azaroaren 23ko 125/2011 ZENBAKIDUN ALKATETZA DEKRETUA.- Kreditu
gaikuntzarako espedientearen onarpena.
Azaroaren 23ko 126/2011 ZENBAKIDUN ALKATE DEKRETUA.- Udal etxez-etxeko
laguntzaileren zerbitzua 2011ko abenduaren 1etik gehitzea.
3.- 2010 EKITALDIKO KONTU OROKORRAREN ONARPENA, BEHAR BADA,-
Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko abenduaren 2ko
10/2003 Foru Arauaren 63. Artikuluak araututakoa betez, Ajangizko Udaleko 2010eko kontu
orokorrak jendaurrean (2011ko maiatzaren 17ko 93 zenbakidun Bizkaiko Aldizkari Ofizialean)
aurkeztu ziren.
Jenduarreko epean inolako alegazio ezta erreklamaziorik aurkeztu ez zela kontutan hartuta,
Udal Osoko Bilkurak, batzartutako ziengotzien aho batez ebazten du:
2010eko Udal Aurrekontuko Kontu Orokorrak onartzea.
4.- AJANGIZKO IBARREKO BIODIBERTSITATEA BERRESKURATZEKO
PROIEKTUAREN 1. FASEKO FAKTURAK ONARTZEA, BEHAR BADA.-
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak garapen
jasangarria sustatzen duten ekintzak gauzatzen dituzten udalentzao deialdia egin zuen 2010eko
uztailaren 30eko Agindu bidez.
Ajangizko Udalak Urdaibai Fundazioaren bitartez ibarreko biodibertsitatea berreskuratzeko
proiektua burutu eta onartu zuen guztira 35.150,00 euroko kostuarekin (BEZa kanpo) bi urtetan
egiteko:
- 2011 urtean 25.150,00 € (gehi BEZ)
- 2012 urtean 10.000,00 € (gehi BEZ)
Ingurumen Sailburuak 2010eko abenduaren 30eko ebazpen bidez, Ajangizko Udalari 35.150,00
euroko diru-laguntza onartu zion.
Lanen exekuziorako Urdaibai Fundazioaren bitartez Osalex enpresari eskatu zion Udalak
aurrekontua. Aurkeztutako aurrekontua 24.550,43 eurokoa da (BEZ barne).
2011ko urriaren 26an ospatutako Osoko Bilkurak, Osalex enpresari esleitu zizkion
proiektuaren lehen faseko lanak 25.550,43 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne).
Lanak burututa, Osalex enpresak 2011ko azaroaren 18ko 022/11 eta 023/11 fakturak aurkeztu
ditu 4.696,58 euro eta 19.959,70 euroko kostuarekin.
Ajangizko Udala
4
Lanak agindu modura bete direla kontutan hartuta eta aurkeztutako agiriak aztertuta, Udal
Osoko bilkurak aho batez ebazten du:
Lehenengo.- Ajangizko ibarreko biodibertsitatea berreskuratzeko proiektuaren exekuzio lanen
lehen zatiari dagozkion Osalex enpresaren 2011ko azaroaren 18ko 022/11 eta 023/11 fakturak
onartzea, 4.696,58 eta 19.959,70 euroko kostu orokorrarekin (BEX barne).
Bigarren.- Erabaki honen berri interesdunari ematea jakitun izan dadin eta dagozkion ondorioak
sortu ditzan.
Hirugarren.- Erabaki honen berri udal kontuhartzailetzari ematea dagozkion neurriak hartu
ditzan.
5.- MENDIETAKO FROINTOIKO ERREDAKZIORAKO EGINDAKO PLEGUARI
BIDE, URBIDE ETA PORTUETAKO INGENIERIEK JARRITAKO APELAZIOAREN
KOSTUAREN ONARPENA, BEHAR BADA.-
Ajangizko frontoia eraikitzeko proiektuaren erredakzioa kontratazeko prozeduran, Ingenierien
Bazkunak plegua errekurritu zuen ingenieriak talde buru modura ez onartzearren. Bilboko 2.
Administrazioarekiko auzietako salak 1932/2010 sententzia bidez salatzaileen alde egin zuen.
Udalak sententzia hori apelatu eta EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salak
482/11 sententzia bidez berriro ere arrazoia eman die.
Apelazioak 2.113,50 euroko kostua suposatu dio Udalari: abokatu eta prokuradore gastuen
ordainketa alegia.
Azaldutakoa kontutan hartuta, Udalbatzak aho batez kostuari aurre egiteko erabakia hartzen du.
6.- AJANGIZKO UDALAREN ETA LEA-ARTIBAIALDEKO HEDABIDEAK S.L.REN
ARTEKO HITZARMENA ONARTZEA, BEHAR BADA.-
Alkate Udalburuak azaltzen duenez, Ajangizko Udalak Busturialdeko Hitzarekin hitzarmena
izan du azken lau urteotan. Hitzarmen hori bukatzear dagoela kontutan hartuta, hurrengo lau
urtetarako hitzarmen berri bat sinatzea proposatzen du Lea-Artibaialdeko Hedabideak S.L.rekin.
Orohar hitzarmen berrian lehen onartutako baldintza berdinak mantenduko lirateke, aldaketa
txiki batzuekin: Udalak 1.300 euro ordainduko ditu laguntza modura eta 5 harpidetza hartuko ditu,
Kultur Etxea, Herriko Taberna, Txokoak eta Udaletxean banatzeko eta urte bakoitzeko faldoi bat
egunkariaren behekaldean.
Proposamena bozkertara aurkeztuta, Udalbatzak aho batez onartzen du.
Ajangizko Udalaren eta Lea-Artibaialdeko Hedabideak S.L.ren
arteko hitzarmena
Ajangizen, 2011ko HALAKO EGUNETAN.
Ajangizko Udala
5
Elkartzen dira.
Alde batetik, Mikel Ander Zubizarreta, Ajangizko Udaleko alkate-lehendakari gisa,
udalbatzarrak halako egunetan hartutako akordioari jarraituz diharduena. Bestaldetik, Elixabete Arostegi, adinduna, NAN zenbakia 78896553K duena; Lea-Artibaialdeko
Hedabideak S.M.ren kudeatzaile baldintzetan hartzen du parte, HALAKO EGUNETAN HALAKO jaun Notarioaren aurrean, eta 134 protokolo zenbakia duen ahalmenaren arabera ahalmendua dena
Adierazten dute
1. Lea-Artibaialdeko Hedabideak S.M.k, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko informazioaz
osatutako egunkaria eta webgunea egiten ditu, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdea Hitza izenekoa asteartetik ostiralera, eta egunero busturialdea.hitza.info, eta Ajangizko berri ematen du, zabal. Hauek dira gure komunikabideen ezaugarriak: finantziazioa pribatua (bi heren inguru; autofinantziazioan goraka joateko helburua du) eta publikoa dituena, eta herrigintzan oinarritua izatea. Informazio produktu horien sorburua, euskarako komunikazio eta kultur erakundeetan dago.
2. Ajangizko Udalak, informazioa emateko helburua era zabal eta irekian bideratzen bada, alderdikerietan erori gabe, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdea Hitza-ren egunkaria, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzaren web-a eta sor litezkeen beste proiektuak herrirako eta eskualderako onuragarriak direla uste du.
3. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdea Hitza egunkaria eta busturialdea.hitza.info euskararen
erabilera areagotzeko lanean ari dira eta ariko dira euskararen normalizazioa lortzeko bidean oso tresna garrantzitsuak dira eta izango dira, eta horren guztiaren onuradun Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko herritarrak izango dira (beraz, Ajangizko herritarrak ere bai).
Zentzu horretan, eta Lea-Artibaialdeko Hedabideak S.M.k bide horretatik lan egiteko
konpromisoa hartua duenez, Udalak erakunde horrekin elkarlanean aritzeko borondatea adierazten du.
Honenbestez, eta udalbatzak halako egunetan hartutako akordioarekin bat, hitzarmen honen
bidez aipatutako konpromisoa gauzatzera gatoz.
KLAUSULAK
Lehena. Egunkariak eta webguneak, informazioa jorratzean eta zabaltzean, era guztietako edukiak eta gaiak argitaratuko ditu. Independentea, plurala, orekatua eta parte-hartzailea izango da. Beraz, alderdi politikoen eraginpean izatea saihestuko du, eta inpartzialtasuna zainduko. Eskualdeko beste elkarteek eta hiritar orok parte hartu ahal izango dute egunkarian eta webgunean.
Ajangizko Udala
6
Bigarrena. Ajangizko Udala informazio iturri garrantzitsua da herriko bizitzan. Horrela, egunkariak Udalaren eta herritarren arteko zubi izan nahi du, eta Udalarekin zerikusia duten albisteak argitaratuko ditu. Lehenengo puntuaren ildo berean, aipatutako produktua informazioaren aniztasunean eta orekan oinarrituko da.
Hirugarrena. Egunkarian eta edizio jarraituan zaindu egingo da pertsonaren errespetua edo
norbaiti min eragin diezaiokeen informaziorik ez ematea. Laugarrena. Egunkaria eta interneteko ataria euskara batuan idatziko dira, baina eskualdeko
ukituarekin. Hizkuntza eredu bihur daitezke irakurleentzat. Eta eredu izan daitezkeen aldetik, ahal den eredurik egokiena izaten saiatuko dira. Beraz, gutxieneko hizkuntza kalitatea ziurtatu behar dute.
Bosgarrena. Euskararen normalizaziora begirako lanean segituko dute, eta normalizazioarekin
zerikusia duten beste ekimen denak zabalduko eta sustatuko ditu. Seigarrena. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdea Hitza astean lau aldiz argitaratuko da eta
busturialdea.hitza.info edizio jarraituan. Zazpigarrena. Hitzarmen honen iraupena, legealdi hau bukatu arteko urtekoa izango da. Hau
da, 2012, 2013, 2014 eta 2015 urteetakoa. Zortzigarrena. Euskara oraindik ez dago normalizatua, eta, beraz, proiektuak bideragarriak izan
daitezen, erakunde publikoei diru laguntza eskatuko die (eskualdeko udalei, Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari). Ajangizko Udalak Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdea Hitza egunkariari eta busturialdea.hitza.info webguneari diru laguntza emateko asmoa adierazten du.
Horrela, Udalak Lea-Artibaialdeko Hedabideak S.M.ri, komunikazio proiektu honengatik, urtero
1.300 euro emango dizkio, honako kontzeptupean: 1.000 euro diru laguntza bezala eta 300 euro harpidetza bezala, hau da, udalak bost harpidetza erosiko ditu eta hainbat leku publikotan utziko ditu, herritarrek egunkaria irakurtzeko aukera izan dezaten. Dena den, horretaz aurreko urte bukaeran bi aldeen artean hitz egingo da hurrengo urteko egitasmo eta aurreikuspenaren baitan.
Bederatzigarrena. Lea-Artibaialdeko Hedabideak S.M.k diru laguntza honen trukean, 5
harpidetza emango dizkio Ajangizko Udalari, eta bi aldeen artean erabakiko dute harpidetza horiek nora bideratu.
Lea-Artibaialdeko Hedabideak S.M.k hitzarmenak indarrean dirauen urte bakoitzeko faldoi bat
dohain emango dio Ajangizko Udalari. Hamargarrena. Publizitateak hedabide zabalak eskatzen ditu eta zorionez euskaldunen
merkatua hazten ari bada ere (gazteen artean, batik bat), oraindik oso mugatua da alde horretatik euskarazko prentsa.
Euskarazko prentsari errentagarritasuna eta prestigioa emateko bidean, Ajangizko Udalak
Ajangizko Udala
7
ahaleginak egingo, kasuan kasu, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzan iragarkiak jartzeko. Lea-Artibaialdeko Hedabideak S.M.k urte bakoitzeko egitasmoa maiatza aldera aurkeztuko dio
Udalari. Eta urteko lehenengo hiruhilean, berriz, aurreko urteko jardueraren memoria eta diru kontuen balantzea.
Hamaikagarrena. Udalak urteko diru laguntza honela emango dio Lea-Artibaialdeko
Hedabideak S.L.ri: urte bakoitzari dagokion kopuruaren %80 urte bakoitzeko ekaina baino lehen, eta %20 urria baino lehen.
Hamabigarrena. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdea Hitza egunkariak eta webguneak
egunero Ajangizko Udalaren diru laguntza jasotzen duela adieraziko du. Eta bi aldeen adostasunaren seinale, hitzarmen hau sinatzen dute, bertan aipatzen diren leku
eta egunean.
AJANGIZKO UDALEKO LEA-ARTIBAIALDEKO HEDABIDEAK S.L.-KO ALKATE-LEHENDAKARIA KUDEATZAILEA Mikel Ander Zubizarreta Elixabete Arostegi
******
7.- UDALETXEKO PAPERETAN EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA
ANAGRAMA JARTZEKO AKORDIOA, BEHAR BADA.-
Alkate Udalburuak 11. puntuan gai zerrendan sartutako puntuarekin bat etorriz, udaletxeko
paperetan euskal presoal Euskal Herrira anagrama jartzeko proposamena egiten du.
Ismael Oar-Arteta zingotzi jaunak, euskal presoak Euskal Herrira esaldia orriaren beheko
aldean jartzea edo beste era batera jartzeko proposamena egiten du, anagrama barik. Argi utzi nahi
du berak ez diola presoak etorri behar ez dutenik ezta eskubide guztiak bete behar ez zaizkienik,
baina anagramak talde politiko konkretu batekin identifikatzen dela adierazten du, eta bera ez dela
horrekin identifikatuta sentitzen.
Alkatetzak aurkeztutako proposamena botaziora eramanda, honako emaitza jaso du:
- Aldeko botuak, 5 BILDU taldeko zinegotzienak
- Kontrakoak, 2 EAJ-PNVko zinegotzienak. Oar-Arteta jaunak ezetza anagrama jartzeari
ematen diotela argi utxi nahi du, inolaz ere presoen urbilketari.
Jasotako emaitza ikusita, proposamena onartutzat jotzen da.
8.- EUSKARAREN EGUNA DELA ETA, EUSKARAREN ALDE BILDUK
AURKEZTUTAKO MOZIOAREN ONARPENA, BEHAR BADA.-
Alkatetzak ondoren transkribatzen den mozioaren irakurketa egiten du.
Ajangizko Udala
8
Euskararen nazioarteko eguna dela eta, Udal Batzari aurkeztutako mozioa
Pertsonak, hizkuntzak eta kultura guztiak berdinak dira duintasunean. Guztiak behar dute berdintasunezko estatusa eta parekotasunezko egoera, mendetasunik gabe bizitzeko. Horretarako, hizkuntza bakoitzari dagozkion nagusitasuna eta iraunkortasuna bermatu behar zaizkio bere lurralde osoan.
Euskaraz bizi den Euskal Herria gauza ona da denontzat. Ez du arriskuan jartzen euskaldunaren erdara(k). Ezta gaztelania eta frantsesaren garapen osoa ere euren lurralde historikoetan. Espainiak eta Frantziak ordea, gaztelania eta frantsesa inposatzen dituzte Euskararen Herrian eta trabak jartzen, euskaraz bizitzeko. Traba politikoak, juridikoak, ideologikoak, kulturalak eta soziolinguistikoak.
Euskal Herrian ireki den aro politiko berri honetan, hizkuntz gatazka konpontzea, lehentasunezkoa da. Hitz egin behar da hizkuntz asimilazioaz. Euskal Herrian gertatzen den gaztelania eta frantsesaren hedatze sozial izugarriaz. Bereizi behar dira, zein den hizkuntza horien zati onuragarria, - euskal herritarrentzat, euskaldunentzat eta Euskal Herriarentzat-, eta zein zati asimilagarria. Euskal Herriak du hitza eta erabakia.
Herritarrok gara euskara erabiltzeko eta Euskal Herri euskalduna berrosatzeko eragile, babesle
eta berme. Horrenbestez, ezinbestekoa da herri gogoa indartzea. Euskararen alde egotetik “euskaraz bizi nahi dut”era pentsamendu aldatzea eta erdaraz egitetik “euskaraz egitera” portaera jiratzea eta eguneroko ohitura bihurtzea.
Beharrezkoa da gaurdanik, gure udalerri honetan, euskarazko elebitasuna praktikan jartzea eta
norabide horretan Udal honek ondorengo konpromisoak hartu eta deialdiak luzatu nahi ditu: 1.- Udal honek bere esku dagoen guztia egingo du bere zerbitzu publikoak eskaintzen dituztenen
langileen euskalduntzea bultzatu eta bermatzeko. 2.- Udal honek bere esku dagoen guztia egingo du bere zerbitzu publikoak eskaintzen dituztenen
langileen lehen hitza beti euskaraz izan dadin. 3.- Udal honek bere esku dagoen guztia egingo du bere barne funtzionamendua euskaraz izan
dadin. 4.- Udal honek udalerri honetako euskal komunitateak dituen hizkuntza eskubide indibidual eta
kolektiboak bermatze aldera, gure herrian eta atal zein arlo ezberdinetan, euskaraz bizitzeko eskubidea helburu duen plangintza integrala garatzeko konpromisoa hartzen du.
2011-12-03AN, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNEAN.
******
Mozioa botaziorako eramanda, udalbatzak aho batez onartu du.
Ajangizko Udala
9
9.- EUSKARAREN EGUNA DELA ETA, EUSKARAREN ALDE EAJ-PNVK
AURKEZTUTAKO MOZIOAREN ONARPENA, BEHAR BADA.-
Euskararen eguna dela eta, euskararen alde ondoren transkribatzen den EAJ-PNVk aurkeztutako mozioa botaziora eramanda, honako emaitza jaso du:
- Aldeko botuak, bi (2) EAJ-PNV taldeko zinegotzienak - Kontrako botuak, bost (5) BILDU taldeko zinegotzienak
Botazioaren zergaitiaz galdetuta, Mikel Ander Zubizarreta jaunak, mozio bat barik adierazpen
instituzional bat dela aipatzen du, eta adierazpen instituzional bakarraren alde BILDUk aurkeztutakoa onartzen dutela. Bestetik, 1982ko legeak izandako eragina ere dudan jartzen da.
Emaitza kontutan hartuta, mozioa ez da onartzen. 1949an, Eusko Ikaskuntza Erakundeak eta Euskaltzaleen Biltzarrak abenduaren 3a Euskararen
Nazioarteko Eguna izendatu zuten egun hartatik, guztiontzako ospakizun eguna izateaz gainera, gure hizkuntzarekiko dugun konpromisoa berresteko eguna ere bada.
Denon ahaleginari esker ibilitako bide luze honetan, 1982 urtean onartu zen Euskararen Legea.
Lege hau, euskal hizkuntza berreskuratzeko prozesua bultzatzeko oinarria izan da. Egun honetan, arau haren balorea azpimarratu beharra dugu: arau hura, inoiz euskal normalizazioaren esparruan lortu izan den adostasun zabalenari esker onartuta, euskal gizarteak euskararen eta bizikidetzaren alde mantentzen duen konpromiso irmoaren islarik nagusiena da.
Hiritargoari eta euskal erakundeei dagokie, era progresivo eta orekatuan, lege honek barnean
dituen ahalmen ugariak garatzea: alde batetik euskararen garapena handitzea presentzia eskasa duen esparruetan; eta bestetik, orain arte egin den bidean lortu diren hiztun berrien beharrizanak asebetetzeko egokitzea.
Pertsona bakoitzaren hizkuntza aukerarekiko errespetua lehentsi behar dugu, eta ahaleginak
egin behar ditugu nahi duen guztiak euskara ikasteko aukera eduki dezan, hala nahi duenak euskaraz ikasteko aukera izateko; eta edozein esparrutan, eremu pribatuan zein publikoan, euskara erabiltzeko duen eskubidea aitortu eta errespetatu egin behar zaio. Azken finean, euskararen erabilera bultzatu behar da bizitzako esparru guztietan. Hala nahi duenak euskaraz bizitzeko parada izan dezan.
Ondorioz, gure hizkuntzaren indartzea eta normalizazioa ezinbesteko ditugun helburuak
geureganatu behar ditugu: hiritar bakoitzaren konpromisoa euskarari balioa eta erabilera eman diezaion bere inguru hurbilenean; herri erakundeen inplikazioa, bizikidetza eta bakoitzaren hizkuntza aukera errespetatuta, euskararen ezagutza, transmisioa eta erabilera, egoera orotan susta ditzaten.
Hauek guztiak dira ezinbestekoak, gero eta euskal gizarte askeagoa eraikitzen joateko, gero eta
elkartuagoa gero eta orekatuagoa. Eta hala adierazten dugu 2011ko Euskararen Nazioarteko Egunean.
Ajangizko Udala
10
******
10.-.MAIERREKO XEHETASUN AZTERLANAREN PLAN-BARRUKO
ALDAKETAREN HASIERAKO ONARPENA, BEHAR BADA.-
Ajangizko Udal Osoko Bilkurak, 2005eko ekainaren 3an ospatutako ohiko batzarrean, Maier
S.Coop. enpresak aurkeztutako Xehetasun Azterlana behin betiko onartu zuen.
Ordutik hona, Xehetasun Azterlan horretan adierazitako parametroak izan dira hirilur hori
arautu duten zehaztapenak.
2011ko azaroaren 4an, Maria Rodriguez Aguirre andreak, Maier S.Coop.en ordezkari modura,
2005ean onartutako Xehetasun Azterlana puntualki aldatzeko proposamena aurkeztu zuen
udaletxean, Maria Rodriguez berak LKS enpresaren bitartez eginiko dokumentuaren aldaketa
aurkeztuz.
Arkeztutako dokumentuaren arabera:
En este momento, la cooperativa Maier S.Coop. ha detectado la necesidad de realizar una
remodelación en sus instalaciones con el objeto de posibilitar la implantación de nueva maquinaria
necesaria en su proceso productivo.
Por este motivo el presente documento se plantea como Modificación Puntual de Estudio de
Detalle del Suelo urbano Industrial de Maier S.Coop, en lo que respecta a la definición del Perfil de
la Edificación con el objeto de posibilitar urbanísticamente la intervención edificatoria que se
pretende.
Egun indarrean dagoen dokumentuak zera zehazten du:
“Perfil de la edificación:
El diseño de la edificación no superará el perfil de los edificios actuales”
Proposatutako aldaketa:
“Perfil de la edificación:
El diseño de la edificación no superará el perfil de los edificios actuales.
Unicamente podrán sobrepasar esta alñtura los tres elementos que se levantan sobre la cubierta
del edificio 2 (señalados en el plano 07 modificado), los cuales se podrán elevar hasta un máximo de
3 metros por encima de la edificación actual.
En el caso que se construyera una entreplanta ésta computará como consumo de
aprovechamiento”.
Proposatutako aldaketak udal zerbitzu teknikoaren aldeko txostena jaso du.
Proposamena botaziora eramanda, honako emaitza jaso du:
- Aldeko botuak, bost BILDU taldeko zinegotzienak
Ajangizko Udala
11
- Kontrako botuak, ez daude
- Abstentzioak, bi EAJ-PNV taldeko zinegotzienak, datu nahikorik ez daukatelako.
Jasotako emaitza ikusita, Ajangizko Udal Osoak onartutzat jotzen du honako akordio hau:
Lehenengo.- 2005eko ekainaren 3an onartutako Maier S.Coop. enpresaren Xehetasun
Azterlanaren modifikazio puntualari hasierako onarpena ematea.
Bigarren.- Ekainaren 30eko 2/2006 Euskadiko Lurzoruaren eta Hirigintzaren Legeak
araututakoa kontutan hartuta, azterlana informazio publikoan aurkeztea hogei (20) egunez,
Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Gara egunkarian argitaratuz, nahi duenak aztertu eta alegazioak
egin ditzan.
Hirugarren.- Ebazpen honen berri Maier S.Coop. enpresari ematea, tramite hutsezko ekintza
izaki inolako errekurtsorik ez dagoela jakineraziz.
11.- EUSKAL PRESOEN ESKUBIDEEN ALDE BILDUK AURKEZTUTAKO
MOZIOAREN ONARPENA, BEHAR BADA.-
Alkateak, ondoren transkribatzen den mozioaren irakurketa egiten du.
EUSKAL PRESOEN ESKUBIDEEN ALDE
Une historikoa bizi dugu Euskal Herrian. ETA erakundeak borroka armatua behin betiko uzteko
konpromisoarekin, ziklo politiko berri bati hasiera emateko oinarria sendotu da. Azken hamarkadetan bizi izan dugun konfrontazio armatua behin betiko ixteko aukera eta eztabaida demokratikoan oinarritutako eskenatokiaren ateak ari dira irekitzen.
Gernikako Akordioan hitzartutakoari jarraiki, eta Aieten Nazioarteko Komunitateak zabaldutako
mandatuaren norabidean, ETAren erabakiak, gatazka politikoa, bake bidera eramateko aukera baten aurrean jarri gaitu. Normalizazio politikora bidean eman beharreko urratsetan, besteak beste, euskal preso politikoen eskubideen errespetua bermatu beharko da. Gernikako akordioaren hitzetan, ezinbestekoa da, “Euskal preso politikoen aurka aplikatzen den espetxe-politika etetea, konfrontaziorako estrategia gisa erabili da-eta. Era berean, honako neurri hauek hartzea, amnistiarako bidean lehen urrats moduan, gatazka politikoak eragindako preso eta iheslari bat bera ere egon ez dadin: Preso guztiak Euskal Herrira ekartzea, dispertsioarekin amaituz, Gaixotasun larriak dituzten presoak aske uztea, Epaituak izateko zain dauden preso prebentiboei behin-behineko askatasuna ematea, Legeak ezarritakoak beteak dituzten zigortutako preso guztiei, baldintzapeko askatasuna ematea, Legeak jasotzen dituen espetxe-onurak aplikatzea, murrizketarik eta arbitrariotasunik gabe eta azkenik, Zigorra betetzeko muga berrogei urtetan ezartzen duen legedia indargabetzea”.
Euskal gizarteak urte asko daramatza, preso politikoen eskubideen bermeak eskatzen. Urteak,
presoen aurkako neurriek senideengan dituzten ondorio larriak salatzen. Urteak, estatu espainiar zein frantsesari, beren legea betetzeko eskatzen.
Ajangizko Udala
12
Munduan eman diren prozesu politiko desberdinetan bezala, Euskal Herrian ere preso politikoen errealitateari konponbidea eman behar zaio. Era berean, konponbide politikoaren baitan, presoek ere parte izan behar dutelarik. Ziklo bat behin betikoz itxi eta etorkizunean aske egingo gaituen ziklo berria indarrez irekitzeko.
Azken asteetako hitz eta ekintzei begira jarriz, Madril eta Parisetik ez da egoera berriaren
tamainako urratsik eman. Presoen dispertsioak bere horretan jarraitzen du. Senitartekoek milaka kilometro egiten jarraitzen dute. Hamarnaka euskal presok, Parot Doktrinaren ondorioz, hil arteko zigorra betetzen jarraitzen dute. Gaixotasun larriekin dauden hainbat presok baldintza kaxkarretan jarraitzen dute. Egoera hau errotik aldatzea eta atzerapenik gabeko urratsak ematea ezinbestekoa deritzogu.
Hori guztia kontuan hartuko, honako adierazpen hau aurkezten dugu, Ajangizko Udaleko Osoko
Bilkura honetara, eztabaidatua eta onartua izan dadin: 1.- Udal honek, bizi dugun aukera historiko honen aurrean, Euskal Preso Politikoen eskubideen
errespetua eskatzen du. Hala nola, besteak beste, dispertsioaren amaiera eta preso guztien Euskal Herriratzea, gaixotasun larriak dituzten presoen askatzea eta zigorra beteta dutenen askatzea.
2.- Udal honek datorren urtarrilaren 7an Euskal Preso Politikoen eskubideen alde burutuko den
Manifestaldiarekin bat egiten du. 3.- Norabide horretan eta mobilizazio horren harira, abenduaren 16ean udal honetako
hautetsiek baraua egin eta eguerdiko 12tan kontzentrazioa burutuko dugu. 4.- Gure udalerriko eragile guztiei deialdia luzatzen diegu urtarrilak 7ko mobilizazioarekin bat
egin eta beronen eskutan dagoena egin dezaten bere ekimen kultural, sozial edo kirolaren alorrekoen ordutegiak berau indartze aldera kokatu ditzaten.
5.- Herritarrei deialdi zabal eta anitza luzatu nahi diegu ezberdintasun politiko guztien gainetik giza eskubideen alde urratsa eman eta herri honek inoiz ezagutu duen mobilizaziorik handiena denon artean osatu dezagun.
Euskal Herrian, 2011ko azaroan 30a
******
Ismael Oar-Arteta zinegotzi jaunak, mozioa orain zergaitik aurkezten den eta ez ordain hiru
hilabete edo maiatzean… galdetzen du.
Alkate jaunak, euskal presoen defentsarako erakundeak mogimendua egin duela aipatzen du,
besteak beste benefizio penitentziarioak onartuz. Gaur egungo egoera kontutan hartuta, eta elkarte
honek egindako pausua ikusita, mogimendu horri aurre egiteko momentua dela azaltzen du. Agian
lehenago ere aurkez zitekeen holako mozio bat, pleno guztietan…baina Ajangizko udalean ez da
lehen aldia presoen aldeko aldarrikapenak aurkezten direna.
Oar-Arteta jaunak berriro ere zergaitik orain eta ez maiatzean galdetzen du. Zergatik plenoan
azken momentuan sartuta? Arrazoiren bat dago erabaki hau gaur hartzeko? Arraro egiten zaio EAJ-
Ajangizko Udala
13
PNVko zinegotzien esku uztea puntu hau gai zerrendaratzeko erabakia.
Mikel Ander Zubizarreta jaunak, gaur onartu ezean datorren osoko bilkuran aurkeztuko zela
aipatzen du.
Beñat Onaindia zinegotzi jaunak, maiatzetik ona gauzak berdinak ez direla aipatu du eta
urtarrilaren 7rako deituta dagoen manifestazioaren aurretik zenbait pausu egin beharko liratekela,
adibidez instituzioen aldetik. Horrez gain, abendurako ere zenbait ekintza antolatu dira, esaterako
baraualdia… eta hauek aurrera eraman ahal izateko mozioa onartzeko momento egokia dela aipatzen
du, abenduaren 28a jada berandu izango bait litzateke pausu batzuk onartzeko.
Mozioa botaziora aurkeztuta, honako emaitza jaso du:
- Aldeko botuak, bost (5) BILDU taldeko zinegotzienak
- EAJ-PNV taldeko bi zinegotziek lehen puntuaren aldeko botua eman dute, gainontzeko
puntuetan abstenituz.
Jostako emaitza ikusita, mozio onartutzat jotzen da.
8.- ERREGU ETA GALDERAK.-
Ismael Oar-Arteta zinegotzi jaunak, 2011ko urriaren 26an BILDUk INAMA empresaren
egoerari buruz aurkeztutako mozioa onartu zela aipatzen du. Lehenengo puntuan, zera jartzen zen: 1- INAMA enpresari Muxikatik alde egiteko erabakia berraztertzeko eskatzen diogu, beti ere
eta edozein kasutan, legeak agintzen duen ingurumen eta osasun baldintzak betez eta bere jarduera osoa legearen barne eginez. Ajangizko udaletik enpresari zerbait esan zaio?
Mikel Ander Zubizarreta alkate jaunak, Ajangizko Udaletxetik zuzenean ezetz erantzuten du,
baina bai BILDUn bitartez.
Oar-Arteta jaunak bigarren puntuak adierazten duen langileei elkartasuna eta beraien lanpostuen galera ekiditeko, Muxikako udalarekin batera, kudeaketa zuzena burutzeko enpresa, Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiaren aurrean, zerbait egin da?
Alkateak zapatuan INAMAko langileek antolatutako manifestazioan egon zirela aipatzen du
langileei elkartasuna adierazten. Lanpostuen galera ekiditeko, Muxikako udalarekin harreman zuzena
dagoela dio, eta aukera modura Maierrekin hitzegitea pentsatu dela ajangiztarren ondoren
hitzarmenean INAMAko langileak hartu ditzaten lanean.
Oar-Arteta jaunak horrek langile zuzenen egoera besterik ez duela kontutan hartzen aipatzen
du, eta ez lantegia ixteak lan gabe usten dituen lanpostu indirekto guztiak. Instituzioekin zerbait egin
da Ajangizko Udaletik?
Alkateak Ajangizko Udalak zuzenean Eusko Jaurlaritza edo Bizkaiko Foru Aldundiarekin
harremanik izan ez duela aipatzen du, baina Muxikako udalak bai eta erlazio zuzena dagoela
Muxikako udalarekin momentu oro informaturik egoteko. Horrez gain, hartutako konpromesuan ez
zela eperik jartzen aipatzen du alkateak.
Ismael Oar-Artetak mozioaren hirugarren puntua irakurtzen du: 3.- Busturialdeko eragileek adostu eta Eusko Jaurlaritzak 1.998an onartutako “Plan Estrategikoa” –ren (PADAS) jarraipen batzordea martxan jartzeko eskatzen diegu udalez gaindiko administrazioei, egoera ekonomiko larri honi aurre eginaz elkarrekin pausuak eman aldera, nola ez, eskualdeko eragile eta herritarren parte hartzearekin. Punto honetaz zer egin da?
Ajangizko Udala
14
Zubizarreta jaunak BILDUk abenduaren 1ean arratsaldeko zazpietan Gernikan lantaldea
deitua duela azaltzen du, Patronatoari PADASean jasotako konpromesu eta helburuak betearazi
ditzan eskatzeko.
OAr-Arteta jaunak berri ere Ajangizko Udalak, alkateak zer egin duen galdetzen du.
Beñat Onaindia zinegotzi jaunak, Oar-Arteta jaunari langileei elkartasuna adierazteko berak
zer egin duen galdetzen dio.
Oar-Arteta jaunak berak organismo instituzionalik ez duela osatzen erantzuten du, eta berriro
ere aho batez hartutako konpromesuekin zer egin den galdetzen du. Bera ere manifestaziora joan zela
aipatzen du eta INAMA ixtearen kontrako pegatina jarri zuela. Baina zer egin da Udal modura?
Beñat Madariaga zinegotziak, mozio horretan hartutako erabakiak banan-banan betetzeko
erabakiak ez zirela adierazten du. Ezin daiteke banan-banan Galiziara joan, enpresarekin batzartu…
horretarako jendea taldean lanean dabil, gero ordezkari bat izan daiten errepresentazioa eramango
duena. Kasu honetan ordezkaritza hori Muxikako Udalari dagokiola dio, alkateari alegia.
Ismael Oar-Arteta jaunak, galdera PNVk aurkeztutako mozioa bertan-behera geratu zelako
datorrela dio. BILDUk aurkeztutakoari berriz aurrera egiteko ahalmena eman zitzaion, eta horregatik
galdetu du zer egin duen Ajangizko Udalak. Zergatik ez zen PNVren mozioa onartu? PNVk aurkeztu
zuelako? Osoko bilkuran bik ez omen ute ezer esanik bosten aurrean.
Boñat Onaindia jaunak eztabaida hori momentu honi ez dagokiola adierazten du, bere
momentua egon zela horretarako. Dena den, bai alderdi politiko modura eta ondorioz udal modura be
hartutako konpromesu horiek bete ahal izateko ahaleginetan dabiltzala aipatzen du.
Eta beste aztergairik ez dagoenez, batzarra bukatutzat ematen da arratsaldeko zazpi eta erdiak
direnean, eta horren sendespena egiten dut Udaleko bitarteko Idazkari naizen honek, Alkate
Lehendakariaren oniritziarekin.
ALKATEA
Mikel Ander Zubizarreta Gonzalez-Rua
BITARTEKO IDAZKARIA
Saioa Pineda Aranburu