aia 11/12

21
ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLAREN ANTOLAKUNTZA- ETA JARDUERA-ARAUDIA SARRERA 1. Antolakuntza- eta jarduera-araudia (AJA) Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako berezko dokumentua da. Agiri hori derrigorrezkoa da Euskal Eskola Publikoaren Legeko 29. artikuluak hala ezarri duelako. Artikulu horretan, halaber, AJAren eduki minimoak zein izan behar duen zehaztu da. Hona hemen: o Ikastetxearen antolamendurako eta funtzionamendurako egituraren definizioa. o Zenbait arau, hezkuntza-komunitateko kide guztien arteko begirunea eta bizikidetza bermatzeko, eta aretoak nahiz instalazioak egoki erabiliko direla ziurtatzeko. Arau horiek demokratikoak izan behar dute; hau da, eskola- komunitateko kide guztiek hartu behar dute eskubideak errespetatzeko eta betebeharrak betetzeko konpromisoa. 2. Agiriaren ezaugarriak hauek dira: o Dekretuaren derrigorrezko edukia besterik ez du jaso. Hiru tituluetan, 1. puntuan zehaztu diren hiru alderdiak jaso dira, Legean aipaturiko ordena berean, hain zuzen. Argi dago mugaketa horren arrazoia zein den: AJA arau tinko samarra da ikastetxeetan. AJAn aldaketak egiteko, eskuarki, batzordeak eratu behar dira, eta OOGak onetsi beharko ditu egin diren zuzenketak. Egoera berrietara egokitzeko edo araudiko aldaketak jasotzeko, AJAn zenbait aldaketa egin beharko dira ziur asko. Derrigorrezkoak ez diren elementuak sartzen baditugu, beraz, beharrezkoak diren aldaketak ezin izango ditugu arin egin. Bestetik, Eskubideen eta Betebeharren Dekretuan ezarri da ikasleek eskolako arauak betetzeko betebeharra dutela. Eta eskolako arauen artean ikastetxeko aginte-organoek beren eskumenen esparruan onetsi dituzten guztiak daudenez, AJAk ezinbesteko markoa soilik ezartzea litzateke egokiena. o I. tituluan, aginte-organoen, koordinazio didaktikorako organoen eta partaidetza- organoen eskumenak eta funtzioak zein diren zehaztu da. Halaber, organo horien eskumenak eta funtzioak legezko zer xedapenetan ezarri diren zehaztu da. Xedapen horiek, nolanahi ere, ez dira testuan hitzez hitz jaso, arrazoia argia da: funtzioetako asko Hezkuntza Sailaren araudian zehazten direnez, agirietan hitzez

Upload: madariaga-egana

Post on 22-Mar-2016

227 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

kurtzebarri eskolako aia

TRANSCRIPT

Page 1: aia 11/12

ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLAREN ANTOLAKUNTZA- ETA

JARDUERA-ARAUDIA

SARRERA

1. Antolakuntza- eta jarduera-araudia (AJA) Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako berezko dokumentua da. Agiri hori derrigorrezkoa da Euskal Eskola Publikoaren Legeko 29. artikuluak hala ezarri duelako.

Artikulu horretan, halaber, AJAren eduki minimoak zein izan behar duen zehaztu da. Hona hemen:

o Ikastetxearen antolamendurako eta funtzionamendurako egituraren definizioa.

o Zenbait arau, hezkuntza-komunitateko kide guztien arteko begirunea eta bizikidetza bermatzeko, eta aretoak nahiz instalazioak egoki erabiliko direla ziurtatzeko. Arau horiek demokratikoak izan behar dute; hau da, eskola-komunitateko kide guztiek hartu behar dute eskubideak errespetatzeko eta betebeharrak betetzeko konpromisoa.

2. Agiriaren ezaugarriak hauek dira:

o Dekretuaren derrigorrezko edukia besterik ez du jaso. Hiru tituluetan, 1. puntuan zehaztu diren hiru alderdiak jaso dira, Legean aipaturiko ordena berean, hain zuzen. Argi dago mugaketa horren arrazoia zein den: AJA arau tinko samarra da ikastetxeetan. AJAn aldaketak egiteko, eskuarki, batzordeak eratu behar dira, eta OOGak onetsi beharko ditu egin diren zuzenketak. Egoera berrietara egokitzeko edo araudiko aldaketak jasotzeko, AJAn zenbait aldaketa egin beharko dira ziur asko. Derrigorrezkoak ez diren elementuak sartzen baditugu, beraz, beharrezkoak diren aldaketak ezin izango ditugu arin egin. Bestetik, Eskubideen eta Betebeharren Dekretuan ezarri da ikasleek eskolako arauak betetzeko betebeharra dutela. Eta eskolako arauen artean ikastetxeko aginte-organoek beren eskumenen esparruan onetsi dituzten guztiak daudenez, AJAk ezinbesteko markoa soilik ezartzea litzateke egokiena.

o I. tituluan, aginte-organoen, koordinazio didaktikorako organoen eta partaidetza-organoen eskumenak eta funtzioak zein diren zehaztu da. Halaber, organo horien eskumenak eta funtzioak legezko zer xedapenetan ezarri diren zehaztu da. Xedapen horiek, nolanahi ere, ez dira testuan hitzez hitz jaso, arrazoia argia da: funtzioetako asko Hezkuntza Sailaren araudian zehazten direnez, agirietan hitzez

Page 2: aia 11/12

2

o hitz jarriz gero, aldaketak egin beharko lirateke ia ikasturtero. Aitzitik, legezko testua eranskinetako batean ageri bada, eranskina besterik ez da aldatu behar.

o Aldaketa hori, gainera, zuzendaritza-taldeak egin dezake, inolako arazorik gabe.

o Ildo horretatik, gauza bera gertatzen da II. tituluan, bizikidetza arautzeko xedapenez ari denean, 201/2008 Dekretura jotzeko esaten zaigunean. Ikastetxeak beti du dekretuan ezarritako irizpideak betetzen dituzten jokabideak zuzengarriak direla erabakitzeko ahalmena, eta hori kontuan hartuta, nahikoa litzateke eranskinetan bildutako legeetara jotzea.

o Ez da aurreikusi arautu gabeko irakaskuntza ematen duten ikastetxeen egoera. Euskal Eskola Publikoaren Legeko 55.2 artikuluaren arabera arautu gabeko lanbide-heziketa ematen duten ikastetxeetan, antolamendu- eta jarduera-araudian jaso beharko dira, besteak beste, bizikidetzarako arauak, eta aretoak zein instalazioak egoki erabiltzeko zehaztapenak, bizikidetza eta aretoen erabilera egokia bermatu dadin. Oro har, nahikoa izango da arautu gabeko ikasketak egiten ari diren ikasleei 201/2008 Dekretuan adinez nagusi diren ikasleentzat adierazitako arauak aplikatzea.

o Halaber, ez dago garraioari eta jantokiei buruzko arau zehatzik. 201/2008 Dekretuak eskola-barneko eta -kanpoko jarduerak arautzen dituenez –bai jantokian, bai garraioa egiten den bitartean, bai eskolatik kanpo ere–, baldin eta ikastetxearekin lotura badute, bizikidetza-arau orokorrak aplikatzekoak dira ikasleentzat.

o Era berean, azpimarratu beharra dago antolamendu- eta jarduera-araudiak ez dituela arautzen irakasleen, ikastetxeko gainerako langileen eta gurasoen eskubideak eta betebeharrak. Irakasleen eta irakasle ez diren ikastetxeko langileen kasuan, argi dago zergatik ez diren arautu: beren eskubideak eta betebeharrak funtzionarioen estatutuko funtsezko alderdi bat dira, eta Legean arauturik daude. Nolanahi ere, baliagarria izan daiteke aipatu berri duguna eranskin gehigarrietan jasotzea; izan ere, beren betebeharrak ez betetzea falta arina da, gutxienez, eta ikasleek irakasle eta irakasle ez diren langileen eskubideak urratuz gero, zuzendu egin behar zaie.

3. Tituluei dagokienez, I. tituluan aginte-organoak, koordinazio didaktikorako organoak eta partaidetza-organoak zehazten dira. Oin-oharretan azaltzen dira, batetik, Euskal Eskola Publikoaren Legearen arabera zer organo diren derrigorrezkoak; bestetik, aukerako zer organok duten Hezkuntza Administrazioaren onarpena, zenbait arautan adierazia, baldin eta baldintza ekonomikoak, administratiboak edo ordutegizkoak betetzen badituzte; eta azkenik, beste edozein organo ezartzeko aukera ere adierazten da. Azken horiek erabateko eraginkortasuna izango dute ikastetxe barruan, baina ez dute aurrekoen onarpena.

Page 3: aia 11/12

3

4. II. Tituluari dagokionez, jada aipatu da uko egiten zaiola AJAren baitan bizikidetza-arau zehatz-zehatzak adierazteari. Eskubideak errespetatzea eta betebeharrak betetzea zehazten dira bizikidetzaren oinarritzat, Euskal Eskola Publikoaren Legearen nahiz Eskubideen eta Betebeharren Dekretuaren espirituari eta filosofiari jarraiki. Titulu horretan, halaber, ikasleen oinarrizko eskubideen bermeak jaso dira, 201/2008 Dekretuan ezarritakoa betez, baina modu orokorrean; izan ere, ikastetxeen aniztasuna dela-eta, arau zehatzagoak ezarriz gero, ezingo lirateke egokitu egoera berezi askotara. Ikastetxeko aginte-organoek eskumena dute goian aipaturiko zehaztasunak adierazteko, OOGk edo zuzendaritza taldeak hartutako erabakien bidez.

5. Hain zuzen, eskolarako hutsegite kolektiboari dagokionez, eredu nahiko irekia aukeratu da, aurreko Dekretuarekin bat etortzeko. Hala ere, legeak agindu bezala, auzi horretatik kanpo utzi dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren mailatik beherako ikasleak. Arau hori ezartzea, nolanahi ere, ikastetxearen esku dago. Nolanahi ere, hauek izango lirateke muturreko irizpideak: alde batetik, proposaturiko eredu ireki hori hartzea, eta bestetik, eskolarako hutsegite kolektiboa kasu guztietan faltatzat jotzea, baldin eta, salbuespen gisa, erakundeek edo alderdi politiko guztiek horretarako deialdia egin ez badute (esaterako, etxeko indarkeria edo terrorismoa gaitzesteko kontzentrazioetarako deialdiak). Era berean, aukera dago zuzendaritza jakinarazteko izapideetarako epeetan eta moduetan zorroztasun edo malgutasun handiagoz jokatzeko.

6. Azkenik, aldaketak egin daitezke ere erreklamazioak egiteko proposaturiko ereduan –baliozkoa da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik aurrera–. Gutxienez, behintzat, 201/2008 Dekretuan helburuen publizitateari eta ebaluazio-irizpideei buruz zehaztutakoa bermatu beharko litzateke erreklamatzeko ezinbesteko baldintzatzat, bai eta ikasturte osoan zuzendu diren azterketak ikusteari buruzkoa ere. Halaber, idatzizko prozedura ezarri beharko litzateke, gutxienez azken kalifikazioak eman ondoren 24 orduz erabiltzekoa, bai eta, adostasunik lortu ezean, irakasgari horretako arloak azterketa berrikustea ere, Lurraldeko Ordezkaritzan erreklamazioa aurkeztu baino lehen.

Page 4: aia 11/12

4

ATARIKO TITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLAren izendapena, irakaskuntzak eta ezaugarriak

1. ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLA ikastetxe publikoa da. Bertan, honako hauek ematen dira: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza.Goian aipaturiko ikastetxea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mende dago. Ikastetxe horrek, hartara, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ezarritako planeamenduari jarraiki ematen ditu, ikasturtez ikasturte, bere ikasketak.

2. Euskal Eskola Publikoaren Legeko 3.1. artikuluan xedatutakoaren arabera, ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLAk ezaugarri hauek ditu: plurala da, euskalduna da, demokratikoa da, euskal gizartearen beharrak asetzen saiatzen da, inguru sozial eta kulturalean sustraiturik dago, parte hartzailea da, desberdintasunak orekatzen ditu aniztasuna zaintzen du.

3. ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLA k bere egin ditu Euskal Eskola Publikoaren Legeko 3.2. artikuluan ezarri diren xedeak. Ikastetxe horretako gobernu-organo, partaidetza-organo eta koordinazio didaktikorako organo guztiek, irakasleek eta irakasleak ez diren ikastetxeko langile guztiek goian aipaturiko helburuak betetzera bideratuko dute beren jarduna.

4. ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLAk, ikastetxeko bizikidetzaren oinarri gisa, bere eskubideak arduraz bete eta gainerakoen eskubideak errespetatuko dituela agintzen du.

I. TITULUA. ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLAKO ANTOLAMENDUA

I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

2. artikulua. Aginte-organoak

1. ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLAk Euskal Eskola Publikoaren Legean aurreikusi diren taldeko aginte-organoak nahiz lagun bakarreko aginte-organoak izango ditu. Organo, horiek EEPLn ezarritako eskumenak eta eskuduntzak izango dituzte.

a) Taldekoak: OOG, irakasleen klaustroa eta zuzendaritzako taldea.

b) Lagun bakarrekoak: zuzendaria, ikasketaburua eta idazkaria.

Page 5: aia 11/12

5

3. artikulua. Hezkuntza-komunitatearen partaidetza

1. OOGren bidez, ikasleek, ikasleen gurasoek, irakasleek, administrazioko langileek, zerbitzuetako langileek eta Udalek ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLAren kudeaketan parte har dezakete.

2. Badira ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLAren jardunean parte hartuko duten beste organo espezifiko batzuk. Euskal Eskola Publikoaren Legean zehaztutakoari jarraiki, gurasoen batzarrak eta ikasleen parte hartze-organoek mintzagai dugun ikastetxearen kudeaketan parte hartuko dute. 3. ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLA ikastetxeko ikasle- nahiz guraso-elkarteen egoitza izango da. Ikastetxeak, hartara, lokalak utziko dizkie elkarte horiei haien jarduera gauzatu dezaten. Horrez gain, elkarteek ikastetxearen bizitzan parte hartzea sustatuko du ikastetxeak. Horretarako, hezkuntza-jarduerak, jarduera kulturalak eta kirol-jarduerak bultzatuko ditu.

4. artikulua. Koordinazio didaktikorako organoak

Tutoretzak eta taldeko, etapako nahiz zikloko irakasle taldeak ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLAko koordinazio didaktikorako organoak izango dira. Aipatu berri ditugun bi organo horiek, klaustroaren, Koordinazio Pedagogikorako Batzordearen, zuzendaritzapean egongo dira.

5. artikulua. Aginte-organoen, partaidetza-organoen eta koordinazio didaktikorako organoen jardunaren oinarriak

1. Ikastetxeko aginte-organoek, partaidetza-organoek eta koordinazio didaktikorako organoek zainduko dute ikastetxeko jarduerak Euskal Eskola Publikoaren Legean jaso diren printzipio eta balioei jarraiki gauzatzen direla. Aipatu berri ditugun organoek, halaber, EEPLn nahiz indarrean dauden xedapenetan ezarri diren hezkuntzako xedeak egoki betetzen direla zainduko dute, baita hezkuntzaren kalitatea ere.

2. Horrez gain, aginte-organoek, partaidetza-organoek eta koordinazio didaktikorako organoek bermatuko dute, bakoitza bere eskumen-esparruan, ikasleen, irakasleen, gurasoen eta administrazioko nahiz zerbitzuetako langileen eskubideak betetzen direla. Era berean, organo horiek guztiek aipatu berri ditugun eragileek beren betebeharrak betetzen dituzten ikuskatuko dute.

3. Mintzagai ditugun organoek, bestetik, beren gain hartuko dute hezkuntza-komunitateko kide guztiek ikastetxeko bizitzan, ikastetxearen kudeaketan eta ikastetxearen ebaluaketan eraginkortasunez parte hartuko dutela bermatzeko ardura.

Page 6: aia 11/12

6

II. KAPITULUA. TALDEKO AGINTE-ORGANOAK

I. ATALA. ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLAk OOG

6. artikulua. ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLAko OOGren ezaugarriak eta osaera

1.ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLA ko OOGren bidez, hezkuntza-komunitateko kide guztiek hartuko dute parte ikastetxearen kudeaketan. Organo horrek ESKOLA KONTSEILUA izena hartuko du.

2. OOGren eskumenak.

ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLAko OOGk EEPLko 31. artikuluan aitor zaizkion eskuduntzak ditu.

3. ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLAk ko OOG ondoko hauek osatuko dute: (EEPL 32.2)

a) Zuzendaria, OOGko buru izango dena.

b) Ikasketaburua.

c) Klaustroak aukeratuko dituen hamar irakasle.

d) Ikasleen gurasoen 15 ordezkari. Legez sortu den guraso-elkarte garrantzitsuenak ordezkari horietako bat aukeratuko du.

e) Udaleko ordezkari bat.

f) Ikastetxeko idazkaria. OOGko idazkari izango da. Hitza izango du, baina botorik ez.

7. artikulua.- OOG hautestea eta berritzea

Bi urtetan behin, OOGko kideen erdiak berrituko dira. Berritze hori txandaka gauzatuko da, halaxe ezarri baita OOGak arautzen dituen Dekretuan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak argitaratu dituen deialdietan.

8. artikulua. Presidentea eta idazkaria aldatzea

1. Zuzendaria kanpoan bada, ez badago, ikastetxeko zuzendari ikasketaburua izango da edo, hala badagokio, antzinatasunik handien duen ikastetxeko OOGko irakaslea.

2. Idazkariorderik egon ezean, ikastetxeko OOGko irakasle berrienak hartuko du idazkariaren lekua. Pertsona horrek, irakasle den aldetik, botoa emateko eskubidea izaten jarraituko du.

Page 7: aia 11/12

7

9. artikulua. OOGren funtzionamendu-erregimena

1. OOGren bilerak kide guztiak bertaratu ahal diren orduan eta egunean egingo dira. Zuzendariak bileraren deialdia bidaliko die OOGko kideei. Deialdiarekin batera, honako hauek helaraziko dizkie: bileraren gai-zerrenda; eztabaidagai izango diren dokumentuak; eta, hala badagokio, onespena. Kideek, beraz, bilera egin baino astebete lehenago jasoko dituzte agiri horiek guztiak.

2. Ezohiko bileretarako deiak egin daitezke, betiere, berrogeita zortzi orduz aitzin dei egiten badira. Hala gerta daiteke, premiaz landu behar den auzirik badago.

3. OOG bilduko da zuzendariak hala eskatzen duenean edo OOGko kideen heren batek hala nahi duenean. Edonola ere, ikasturtearen hasieran eta amaieran bilera bana egin beharko ditu nahitaez. OOGko kide guztiek derrigor joan beharko dute OOGren bileretara.

4. OOGk gehiengo soilez hartuko ditu akordioak, kasu hauetan izan ezik:

a) Hezkuntza-proiektua, urteko plana eta AJA nahiz AJAren aldaketak onetsi behar direnean, horiek guztiak gehiengo osoz onartuko dira.

b) Zuzendaria berriz izendatzeko proposamena onetsi behar denean, proposamen hori bi hereneko gehiengoaz onetsiko da.

5. Erregelamendu honetan eta hezkuntzako legeetan aurreikusi ez diren OOGri buruzko auziak ebazteko, administrazio-jardunbidearen Legeko II. tituluko 2. kapituluan ezarritakoa beteko da.

10. artikulua. OOGko batzordeak

1. OOG batzorde iraunkorra izango da. OOGk EEPLko 36.3 artikuluan zehaztu diren funtzioak beteko ditu, baita osoko bilkurak haren esku uzten dituenak ere. OOG ondoko kide hauek osatuko dituzte: zuzendariak, ikasketaburuak, hiru irakaslek eta ikasleen lau gurasok –sektore bakoitzean aukeraturikoak–.Organo horrek gehiengoz hartuko ditu erabakiak, boto haztatuaren sistemaren bidez.

2. Bizikidetza Batzordeak bi guraso eta bi irakaslek osatuko dute.Boto haztatuaren sistema erabiliko. Bizikidetza Batzordeak bi funtzio nagusi izango ditu. Batetik, ikastetxean bizikidetzarako giro egokia egotea zaintzea. Bestetik, bizikidetzaren aurkakoak diren eta bizikidetzarentzat larri kaltegarriak izan daitezkeen jokabideak zuzentzeko neurriak ezagutzea, aplikatzea eta berrikustea.

3. Aipatu berri dugun batzordeaz gain, Ekonomia Batzordea ere sortuko da. Batzorde horrek bi guraso irakasle bat eta idazkariak osatuko dute. Bere egitekoa: agintzen zaizkion auziei buruz OOGri informazio ekonomikoa ematea.

Page 8: aia 11/12

8

4. OOGk auzi zehatzez arduratuko diren batzordeak sor ditzake. Batzorde horiek sortzeko erabakian haien esku utzi diren eskumenak izango dituzte eta erabakian ezarri bezala sortuko dira. Sortzen diren batzorde guztiek –artikulu honetako lehen hiru paragrafoetan zehaztu direnak barne– azterketak, txostenak eta proposamenak egin ditzakete beren eskumenekoak diren gaiei buruz. Artikulu honetako 1. eta 2. paragrafoetan, indarrean dauden arauak betetzearekin lotura duten zenbait gai aztertu dira. Arauetan aurreikusi diren kasu zehatz horietan izan ezik, sortu diren batzorde bereziek erabakiak har ditzakete. Horretarako, berariazko eskumena behar dute eta batzorde iraunkorra nahiz bizikidetza-batzordearen moduan osaturik egon, hau da, OOGko osaerarekiko proportzionalak izan behar dira. Batzorde berezien esku, beraz, gehiengo soilez ebatz daitezkeen erabaki guztiak utz daitezke.

2. ATALA. IRAKASLEEN KLAUSTROA

11. artikulua. Irakasleen klaustroaren ezaugarriak eta osaera

1. Irakasleen klaustroa, ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLAko aginte-organoetako bat izateaz gain, irakasleen berezko parte hartze organoa da. Are gehiago, koordinazio didaktikorako ikastetxean dagoen organo gorena da. Klaustroak, halaber, ikastetxeko hezkuntza-alderdi guztiak planeatzeko, koordinatzeko erabakiak hartzeko eta informazioa emateko ardura du.

2. Klaustroak zuzendaria izango du buru eta ikastetxean irakasle aritzen diren guztiek osatuko dute. ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLAko idazkaria klaustroko idazkari izango da ere.

3. Zuzendaririk egon ezean, ikasketaburua izango da klaustroko buru. Eta zuzendaririk nahiz ikasketabururik ez badago, antzinatasunik handiena duen irakaslea izango da klaustroko buru. Idazkaririk egon ezean, aitzitik, irakasleetan berrienak beteko ditu idazkariaren funtzioak.

12. artikulua. Klaustroaren funtzionamendu-erregimena

1. Klaustroa hiruhilekoan behin bilduko da gutxienez, zuzendariak deialdia egin edo klaustroa osatzen duten kideen gutxienez heren batek hala eskatzen badu. Horrez gain, bi bilkura egin beharko dira nahitaez: ikasturtearen hasieran bat eta amaieran beste bat.

2. Klaustroko kide guztiek derrigor joan beharko dute klaustroaren bileretara.

3. Ohiko bileretarako deia bilera baino astebete lehenago egingo da gutxienez. Salbuespen moduan, ezohiko bileretarako deiak egin daitezke, betiere, berrogeita zortzi orduko aurrerapenaz egiten badira. Hala egin daiteke premiaz landu behar den auziren bat badago.

4. Erregelamendu honetan eta hezkuntzako legeetan aurreikusi ez diren auziak ebazteko, Herri Administrazioen Araubidean eta Administrazioko Prozedura

Page 9: aia 11/12

9

Erkidearen Legeko II. tituluko 2. kapituluan ezarritakoari jarraituko dio klaustroak.

13. artikulua. Klaustroaren eskumenak

EEPLko 35. artikuluan eta indarrean dauden beste xedapen batzuetan, irakasleen klaustroaren funtzioak zehaztu dira.

III. ATALA. ZUZENDARITZA TALDEA

14. artikulua. Zuzendaritza taldea

1. Pertsona bakarreko aginte-organoek ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLAko zuzendaritza taldea osatzen dute. Horiek guztiek modu koordinatuan betetzen dituzte beren funtzioak.

2. Zuzendaritza taldeak EEPLko 36. artikuluan esleitzen zaizkion funtzioak izango ditu baita OOGk edo irakasleen klaustroak bere esku uzten dituenak ere.

3. Zuzendaritza taldeak, egoki baderitzo, hezkuntza-komunitateko zeinahi kide gonbidatu dezake bere bileretara aholkuak eman ditzan. Era berean, egoki deritzon funtzioak ikastetxeko irakasleen esku utz ditzake, batez ere, zikloko edo etapako koordinatzaileen esku edota proiektu zehatzez arduratzen diren irakasleen esku.

4. ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLAn, pertsona bakarreko organo hauek osatuko dute zuzendaritza taldea: Zuzendaria, Ikasketa burua eta idazkaria.

III. KAPITULUA. PERTSONA BAKARREKO AGINTE-ORGANOAK

15. artikulua. Zuzendaria

1. ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLAko zuzendaria ikastetxearen ordezkari izango da ondorio guztietarako. Zuzendaria, halaber, Hezkuntza Administrazioaren ordezkari da ikastetxean, eta ikastetxeko taldeko aginte-organoen buru da.

2. Zuzendariak EEPLko 34. artikuluan ezarri diren eskuduntzak eta eskumenak ditu.

16. artikulua. Ikasketaburua

Ikasketaburuak, zuzendaritza taldeko kide den aldetik dituen eskumenez gain, EEPLren 41. artikuluan ezarri zaizkionak izango ditu. Ikasketaburua, zuzendariaren agintepean, irakasleen buru izango da erregimen akademikoarekin zerikusia duten auzi guztietan. Horrez gain, departamentuko buruen eta tutoreen jarduna koordinatuko du.

Page 10: aia 11/12

10

17. artikulua. Idazkaria

Idazkariak, zuzendaritza taldeko kide denetik dituen eskumenez gain, EEPLren 42. artikuluan ezarri zaizkionak izango ditu. Zuzendariaren agintepean, ikastetxean aritzen diren administrazioko eta zerbitzuetako langileen buru izango da.

18. artikulua. Pertsona bakarreko aginte-organoak izendatzea eta kargua uztea

EEPLn nahiz arauzko xedapenetan aurreikusitakoa beteko da pertsona bakarreko aginte-organoak izendatzeko eta izendatuek kargua uzteko.

19. artikulua. Zuzendaritza taldeko kideak ordezkatzea

1. Zuzendaria kanpoan bada edo gaixo badago, ikasketaburuak beteko ditu haren funtzioak behin-behinekoz.

2. Ikasketaburua kanpoan bada edo gaixo badago, zuzendariak agintzen duen irakasleak beteko ditu haren funtzioak behin-behinean. Zuzendariak bere erabakiaren berri emango dio OOGri.

3. Era berean, idazkaria kanpoan bada edo gaixo badago, eta ikastetxean idazkariorderik ez badago, zuzendariak izendatu duen irakasleak beteko ditu idazkariaren funtzioak. Zuzendariak gertakariaren berri eman behako dio OOGri.

4. Zuzendaria kanpoan bada edo gaixo badago, ikasketaburua jarduneko zuzendari izango da. Jarduneko zuzendariaren eskumen berak izango ditu, baita artikulu honetako 2. eta 3. paragrafoetan jaso direnak ere. Ikasketa buruak zuzendaria ordezkatu behar baldin badu, zuzendaritza taldeak klaustroko irakasle bat proposatuko du ikasketa burua ordezkatzeko. Ordezko etorriko den irakasleak , irakasle horren lanak hartuko ditu.

III. KAPITULUA. IRAKASKUNTZA KOORDINATZEKO ORGANOAK

20. artikulua. ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLAko koordinazio-organoak

ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLAn irakaskuntzaren koordinazio-organo hauek egongo dira:

a) Laguntza zerbitzuko taldea.

b) Koordinazio Pedagogikorako Batzordea.

c) Tutoreak.

d) Taldeko, zikloko edota etapako irakasle taldeak.

Page 11: aia 11/12

11

I. ATALA. LAGUNTZA ZERBITZUKO TALDEA

Laguntza zerbitzuko taldearen osaera: eskolako aholkularia, pedagogía terapeutikoan espezializatutako maisu-maistrak, hezitzaileak (daudenean) eta ALE irakasleak.

Laguntza zerbitzuko taldearen eskumenak:

1.Laguntza zerbitzua hezkuntza behar bereziak eta gizarteratze arazoak dituzten ikasleei lagundu, familiei orientabideak eman eta ikasleen aniztasunari hezkuntza erantzun egokia ematen arduratuko da.

2.Irakasleria eta familiei erantzun egokia eman ahal izateko laguntza zerbitzuak tutore eta irakasle taldearekin koordinatu beharko du.

3. Berritzeguneko orientatzailearekin ere elkar lana egingo du. Laguntza zerbitzuak tratatzen dituen ikasleen banakako jarraipenaz gain, suertatzen diren kasu berriei ere erantzuna emateaz arduratuko da; behaketa, diagnostikoa, beharrak eta beharrezkoak diren lan metodologia ezberdinak aztertuz.

II. ATALA. KOORDINAZIO PEDAGOGIKORAKO BATZORDEA

21. artikulua. Koordinazio Pedagogikorako Batzordearen osaera

ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLAn Koordinazio Pedagogikorako Batzorde bat egongo da. Zuzendaria, ikasketaburua, zikloko koordinatzaileek eta ikastetxeko aholkulariak osatuko dute Koordinazio Pedagogikorako Batzordea, ikastetxeko zuzendaria buru izango duelarik.

22. artikulua. Koordinazio Pedagogikorako Batzordearen eskumenak

1. Koordinazio Pedagogikorako Batzordea irakasleen klaustroko batzordea da. Koordinazio Pedagogikorako Batzordearen funtzio nagusia curriculum-proiektua eta proiektuari egin dakizkiokeen aldaketak koordinatzea izango da. Aldi berean, eskolako funtzionamendurako egiten diren proposamenak aztertzea eta zikloetara eramatea erabakiak hartu ahal izateko. Halaber, zikloetara informazioa helarazteko bidea izango da.

2. Egiteko hori betetzen dela ziurtatzeko, irakasleen klaustroaren zaintzapean egongo da.

Page 12: aia 11/12

12

III. ATALA. TUTOREAK ETA IKASLE TALDEEN IRAKASLEAK

23. artikulua. Tutoretza eta tutoreak izendatzea

1. Tutore izatea eta ikasleak orientatzea irakasleen berezko funtzio dira.

2. ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLAko ikasle talde bakoitzak bere tutorea izango du.

3. Zikloetan aztertzen da talde bakoitzeko tutorea nor izango den eta lehenengo proposamena egin eta gero Batzorde Pedagogikora eramango da. Ezadostasunak egonez gero, zuzendaritza taldeak egingo ditu proposamenak. Beti ere taldearen ezaugarriak hartuko dira kontutan.

4. Maila bakoitzean, irakasleetako batek gutxienez, eskolako funtzionamendua ezagutzen duela bermatuko da.

24. artikulua. Tutoreen funtzioak

Tutoreek ikasturtero beren gain hartuko dituzte ikasturtea antolatzeari buruzko ebazpenean esleitu zaizkien funtzioak eta atazak.

25. artikulua. Talde bateko irakasleen erregimena eta osaera

1.Ikasle taldearen irakasleak ebaluazioari saioetan bilduko dira hiruhilabeteab behin eta beharrezkoa ikusten den guztietan.

2.Maila bereko tutoreak astean behin gutxienez koordinatuko dira.

26. artikulua. Ikasle taldeko irakasleen funtzioak

Ikasle taldearen irakasleek funtzio hauek izango dituzte:

a) Taldeko ikasleen ebaluazio eta segimendu orokorra egitea. Horretarako, ikasleen ikaskuntza hobetzeko beharrezkoak diren neurriak ezarriko dituzte, betiere, ebaluazioari buruzko legeetan ezarri diren baldintzei jarraiki.

b) Taldeko bizikidetza-giroa hobetzeko beharrezkoak diren jarduerak ezartzea.

c) Taldearen baitan sortzen diren gatazkak modu koordinatuan lantzea eta gatazka horiek ebazteko neurririk egokienak ezartzea.

d) Taldeko ikasleei proposatzen zaizkien ikaskuntza- nahiz irakaskuntza-jarduerak koordinaturik egon daitezela zaintzea.

e) Taldeko ikasleen gurasoei edo tutoreei emango zaien informazioa ezagutzea eta hura osatzen laguntzea.

f) Ikastetxearen barne-araudian ezartzen diren gainerako funtzioak.

Page 13: aia 11/12

13

IV. KAPITULUA. PARTAIDETZA-ORGANO BEREZIAK

I. ATALA. IKASLEEK PARTE HARTZEKO ORGANO BEREZIAK

27. artikulua. Ikasleek parte hartzeko organo bereziak

ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLAn badira ikasleek puntualki parte hartzeko aukerak eta honetarako mailako ordezkariak, izendatzen dira. Geroago ordezkarien batzarra osatzen da.

28. artikulua. Taldeko ordezkariak

1. Ikasturtearen lehenengo hilabetean eta ikasturte osorako, ikasle talde bakoitzak bere ordezkaria aukeratuko du bolondrez aurkezten direnen artean, zuzeneko eta isilpeko bozketaren bidez. Boluntariorik egon ezean zozketa bidez egingo da. Ordezkari hautetsi hori ikasleen Ordezkarien Batzordeko kide izango da. Ordezkaria eskolan ez balego Ordezkariorde bat aukeratuko da.

29. artikulua. Taldeko ordezkarien funtzioak

Hauek dira taldeko ordezkarien funtzioak:

a) Ordezkarien Batzordearen bileretara joatea eta eztabaidetan parte hartzea.

b) Ordezkarien batzordera taldearen iradokizunak eta kexak helaraztea.

c) Batzordeak hartutako erabakiak gelara eramatea.

30. artikulua. Ordezkarien Batzordearen eraketa eta jarduera-araudia

1. Ikasleek ikastetxearen kudeaketan parte hartzeko duten organoak, EEPLren 30. artikuluan aipatzen denak, ikasleen Ordezkarien Batzordea du izena.

2. ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLAn ikasleen Ordezkarien Batzordea egongo da. Batzorde hori osatuko dute, batetik, taldeetako ikasleek libreki hautatu dituzten ordezkariek eta, bestetik, ikasketaburuak (Elkarbizitza Batzordean) edo koordinatzaileak beste batzorde batzuetan (Agenda 21ean kasu), aukera izango dute proposamenak egiteko.

3. Ordezkarien Batzordeak funtzionamendurako bere arauak landuko ditu.Elkarbizitza batzordeak onartu ondoren, arau horiek indarrean sartuko dira, eta arau horiek baztertuko dira legez ezarritako arau baten aurka badoaz, araudi honetako legeen aurka badoaz edo ikasleen eta hezkuntza-komunitateko gainerako kideen eskubideen edo betebeharren aurka badoaz.

4. Edonola ere, ikastetxeko ikasleen artean dagoen aniztasuna eta Ordezkarien Batzordearen eraginkortasuna zaindu beharko dira.

5. Zuzendariak Ordezkarien Batzordeari bere bilerak egiteko leku egoki bat utziko dio, baita behar bezala funtzionatzeko behar dituen bitartekoak ere.

Page 14: aia 11/12

14

31. artikulua. Ordezkarien Batzordearen funtzioak

Hauek dira Ordezkarien Batzordearen funtzioak:

a) Ikasleei Ordezkarien Batzordearen jarduerei buruzko informazioa ematea.

b) Ikastetxean jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko jarduerak garatzeko proposamenak egitea.

c) Ikasleengan eragin zuzena duen beste edozein jarduera edo erabaki.

II. ATALA. GURASOEN BATZARRA, IKASLEEN GURASO-ELKARTEAK ETA IKASLE ELKARTEAK

32. artikulua. Gurasoen Batzarra

1. ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLAko Gurasoen Batzarraren bidez, gurasoek ikastetxearen kudeaketan parte har dezakete. Ikasle guztien gurasoek edo tutoreek osatuko dute organo hori. Guraso elkarteko lehendakariak egingo du biltzeko deialdia eta bera izango da bilkuraren buru; ikasturte bakoitzaren hasieran gutxienez behin bilduko da Gurasoen Batzarra, betiere, ez bada beste prozedura bat aukeratzen, artikulu honen 2. eta 3. e) ataletan azaltzen den ahalmenean oinarrituta.

2. Gurasoen Batzarraren barruan beste organo bat egon daiteke, zuzeneko eta isilpeko botoaren bidez aukeratuko dena; barne-organo horrek Gurasoen Batzarraren bilerak antolatuko ditu eta Batzarrak hartutako erabakiak gauzatzen direla gainbegiratuko du.

3. Gurasoen Batzarrak honako funtzio hauek beteko ditu:

a) Egokitzat jotzen dituen proposamenak ikastetxeko gainerako organoetara luzatzea, organo horien eskumenekoak diren gaiei buruzkoak. Helarazi diezaieke, beraz, irakaskuntza-jardueren, prestakuntza-jardueren, eskolaz kanpoko jardueren eta jarduera osagarrien programa nahiz urteko kudeaketa-programa gauzatzearen balioespena.

b) Zuzendaritza taldearekin eta klaustroarekin kontaktuan egotea, ikastetxearen hezkuntza-proiektuaren garapenean ahalik eta lankidetza handiena lortze aldera.

c) Gurasoen ekimena sustatzea, ikastetxearen bizitzan aktiboki parte har dezaten.

d) Taldeko organoetan gurasoen ordezkari direnak Gurasoen Batzarraren bilkuretara agertzeko eskatzea, egindako kudeaketari buruzko informazioa eman dezaten.

e) Funtzionamendurako bere arauak onestea.

Page 15: aia 11/12

15

33. artikulua. Ikasleen guraso-elkarteak eta ikasle-elkarteak

1. ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLAk, indarrean dagoen otsailaren 10eko 66/1987 Dekretuak –Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen guraso-elkarteak arautzen dituenak– xedatzen duenaren arabera eratuko diren ikasleen guraso-elkarteak aintzatetsiko ditu, haien egoitza izango da eta ikastetxearen funtzionamenduan parte hartzera lagunduko die. Ikastetxea, halaber, legalki sortu diren ikasle-batzordeen egoitza izango da eta ikasle-batzordeei ikastetxearen funtzionamenduan parte hartzera lagunduko die.

2. Zuzendariak zehaztuko du legalki eratu diren elkarteek zer lokal erabiliko dituzten modu iraunkorrean. Zuzendariak, elkarteen ordezkariek hala eskaturik, gune komunak erabiltzeko baimena emango die arestian aipatutako elkarteei.

3. OOGn ordezkari aritzeko, guraso-elkarterik garrantzitsueneko kide bat aukeratuko da, halaxe zehaztu baita arauetan. Aipatu berri dugun kasuan izan ezik, legalki eratu diren elkarteak ez dira inola ere baztertuko.

4. Ikastetxeko aginte-organoek ez dituzte ikasleen gurasoak edota ikastetxeko ikasleak jardutez edo ez-egitez behartuko elkarte eratuetako batean izena ematera ezta elkarte eratuetako bat diruz laguntzera ere.

34. artikulua. Elkarte legalki eratuen bidez parte hartzea

Ikastetxean eratu diren ikasleen guraso-elkarteek (Eskola Kontseiluko parteeideak direnek) ondoko hauek egin ditzakete:

a) OOGri hezkuntza-proiektua eta urteko programazio orokorra lantzeko nahiz aldatzeko proposamenak egin.

b) OOGri ikastetxearen martxari buruz egoki deritzon alderdien berri eman.

c) Hezkuntza-komunitateko kide guztiei bere jardueren berri eman.

d) OOGn landu diren gaiei buruzko informazioa jaso. OOGren gai-zerrenda jasotzea hark bilerak egin aurretik, proposamenak prestatu ahal izateko.

e) OOGrako txostenak egin, guraso-elkarteak berezko ekimenez bai OOGk hala eskatuta.

f) AJA aldatzeko proposamenak landu.

g) Jarduera osagarriak egitea proposatzea.

h) Emaitza akademiko orokorren nahiz berorien gain ikastetxeak egiten duen balioespenaren berri izatea.

i) Hezkuntza-proiektuaren, curriculum-proiektuen eta proiektu horien aldaketen ale bat jasotzea.

j) Ikastetxeak hautatu dituen testuliburuei eta ikasmaterialei buruzko informazioa jasotzea.

Page 16: aia 11/12

16

k) Hezkuntza-komunitateko kide guztien arteko elkarlana sustatzea.

l) Ikastetxeko aretoak erabiltzea, zuzendariak ezarritako baldintzetan.

II. TITULUA .BIZIKIDETZARAKO ARAUAK

I. KAPITULUA. PRINTZIPIO OROKORRAK

35. artikulua. Bizikidetzaren oinarriak

ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLAren ustez, bizikidetza bermatzeko, batetik, hezkuntza komunitate osoak ikasleen eskubideak errespetatu eta babestu behar ditu ezinbestean eta, bestetik, ikasleek beren eskubideak eta eginkizunak arduraz bete behar dituzte, titulu honetan ezartzen denarekin bat etorriz.

36. artikulua. Bizikidetza-plana

ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLAk bizikidetza-plana idatziko du, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak xedatzen duenarekin bat. Bizikidetza-planaren helburu nagusia bizikidetzan gerta daitezkeen gatazkak prebenitzea da. Gatazkarik gertatuz gero, beroriek nola ebatzi aurreikusiko da. Abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuaren bitartez, aukerako zenbait bide ezarri ziren hainbat jarduera eta neurri aplikatzeko. Hartara, gatazkak ebazteko, aipatu berri dugun Dekretuaren bidez ezarri ziren neurriak aplikatuko dira. Horretarako, beharrezko balitz, bitartekaritza-prozedurak erabil daitezke.

37. artikulua. Eskubideen berehalako babesa

Ikasleek Abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuko 6. artikulutik 21. artikulura bitartean jaso diren eskubideak izango dituzte. Irakasleren batek ikusten badu ikasleren baten jokabidea arestian aipaturiko eskubideen kontra doala edo eskubide horiek betetzea galarazten duela, esku hartu beharko du berehala. Jokabide okerra izan duen ikaslea ahoz ohartarazi beharko du eta, ondoren, ikasketaburuarengana joateko agindu.

38. artikulua. Betebeharrak betetzeko bermea

Ikasleek Abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuko 21. artikulutik 27. artikulura bitartean jaso diren betebeharrak bete beharko dituzte. Irakasleren batek ikusi badu ikasleak ez dituela bere betebeharrak bete, haren jokabidea zuzendu beharko du berehala. Horrez gain, irakasleak uste badu ikasleak bere jokabideaz hezkuntza-komunitateko beste kide batzuen eskubideak urratu dituela, ikasketaburuarengana joatea aginduko dio.

Page 17: aia 11/12

17

II. KAPITULUA. IKASLEEN ESKUBIDEAK BETETZEKO BERMEA

39. artikulua. Irakasleek ikasleen eskubideak babesten laguntzea

ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLAko irakasle guztiek abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuaren bidez ikasleei aitortu zaizkien eskubideak babesten lagunduko dute. Horretarako, araudi honetan eta aginte-organoen jarraibideetan zehaztutakoari jarraituko diote.

40. artikulua. Segurtasunarekin lotura duten eskubideak zaintzea

1. Tutorek nahiz gainerako irakasleek hautematen badute ikasleren bat tratu txarrak jasotzen ari dela edo, Eskubideen eta Betebeharren Dekretuko 7.2 eta 7.3 artikuluetan aurreikusitakoarekin bat, haurren bat arriskuan edo babesik gabe dagoela, ikasketaburua edo zuzendaria jakinaren gainean jarriko dute.

2. Irakasleek berdinkideen arteko tratu txarrak prebenitu edo ahalik eta lasterren hauteman behar dituzte. Tratu txarren arrastorik antzemanez gero, zuzendaritza taldea jakinaren gainean jarriko du berehala, egoki diren protokoloak aplikatu daitezen.

3. Ikasketaburuak zenbait irakasle –begien bistaz ikasle guztiak kontrolatzeko bezainbat– izendatuko ditu ikasleen jarduna jolas-orduan zaindu dezaten. Irakasleek jolas-orduan ikasleen jarduna zaintzea nori dagokion jakin behar dute. Irakasleek bertatik bertara egon behar dute eta uneoro ikasleei begira egon. Zuzendariak jolas-orduan zenbait toki erabiltzea debekatu dezake, irakasleen zainketa zailtzen badute.

41. artikulua. Ondra, intimitatea eta irudi propioa babesteko eskubidea

1. Ikasleek nahiz hezkuntza-komunitateko gainerako kideek haien ondra, intimitatea eta irudi propioa babesteko eskubidea dute. Horrenbestez, ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLAko aginte-organoek, tutoreek eta irakasle guztiek babestu beharko dute ikasleen nahiz hezkuntza-komunitateko kideen eskubide hori. Zuzendaritza taldeak zenbait arau proposatuko dizkio OOGri grabatzeko bideen, sakelako telefonoen eta, oro har, teknologia berrien erabilerari buruz. OOGk, bere aldetik, arau proposatu horiek onartu ala ez aztertuko du. Aipatu berri ditugun arauen bidez, ikasgelan grabazioak egitea, argazkiak ateratzea eta sakelako telefonoa erabiltzea galarazita egongo da.

2. Ikasgelatik kanpo –hau da, eraikinean edo eskola-barrutian– aipatu berri ditugunak erabiltzea baimentzen bada, egoki izan daitezkeen muga guztiak proposatu daitezke. Batera zein bestera, debekaturik egongo da hezkuntza-komunitateko kideren bati bere baimenik gabe argazkiak ateratzea edo hura filmatzea. Debekatuta egongo da ere hezkuntza-komunitateko kidearen baimenaz atera den argazkia edo egin den grabazioa interesdunaren baimenik gabe erabiltzea.

Page 18: aia 11/12

18

42. artikulua. Idatzizko adierazpen askatasunaren eskubidea betetzea

1. Apirilaren 19ko 201/2008 Dekretuaren 14. artikuluak ikasleei aitortzen dien adierazpen askatasunaren eskubidea gauzatzeko:

a) Zuzendariak – edo, haren lekuan, ikasketaburuak– arautuko du eskubide hori gauzatzeko modua, espazioak eta lekuak. Edozein kasutan, erakundeekiko eta hezkuntza-komunitateko kideenganako errespetua kontuan hartu beharko da.

b) Edonola ere, informazioa jendarteratzeko dauden lekuetan eta espazioetan jartzen den informazio orotan, informazioaren erantzule den pertsonaren, erakundearen, elkartearen zein taldearen izena agertuko da.

c) Gelen barruan eskolako jarduerei buruzko informazioa bakarrik jar daiteke.

2. Aipatu arauak errespetatzen ez dituzten informazioak kendu egingo dira, zuzendariaren edo ikasketaburuaren aginduz.

III. KAPITULUA. BETEBEHARRAK BETETZEKO BERMEAK

43. artikulua. Printzipio orokorra

1. Abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuak zenbait betebehar ezarri dizkie ikasleei. Ikasleek betebehar horiek ez betetzea, gutxienez, jokabide okertzat hartuko da beti. Hutsegite hori, halaber, bizikidetzari kalte larria eragiten dion jokabide edo bizikidetzaren kontrako jokabide izan daiteke, baldin eta haren bidez hezkuntza-komunitateko gainerako kideei beren eskubideak betetzea galarazten bazaie, edota hezkuntza-komunitateko gainerako kideen eskubideak zuzenean urratzen badira.

2. Betebehar horiek betetzen ez direla ikusten duen irakasleak esku hartu beharko du derrigor. Horrenbestez, bizikidetzarekin bat ez datorren jokabidea zuzendu beharko du, betiere, arestian aipaturiko Dekretuan nahiz araudi honetan ezarritakoarekin bat etorriz.

44. artikulua. Zuzendu beharreko jokabideak

Ahalik eta lasterren zuzendu behar dira 201/2008 Dekretuak okertzat jo dituen jokabide guztiak, baita bizikidetzaren kontrakoak edo bizikidetzari kalte larriak eragiten dizkietenak ere. Ahal den heinean, neurri zuzentzaileek zuzendu beharreko jokabidearekin lotura izan behar dute, hainbestekoa non zuzendu beharreko jokabidearen ondoriotzat har daitezkeen.

45. artikulua. Jokabide desegokiak

1. Jokabide desegokitzat arestian aipaturiko Dekretuaren 30. artikuluan aipatu direnak hartuko dira.

2. ARETXABALETAKO KURTZEBARRI ESKOLAn, arestian aipaturiko Dekretuan jaso denaren arabera, ikaslea une horretan babespean duen irakasleak zuzenduko ditu jokabide desegokiak.

Page 19: aia 11/12

19

3. Ikasketaburuak ezarriko du jarraitu beharreko prozedura. Prozedura hori indarreko arauekin bat etorriko da beti. Era berean, jokabidea zuzentzeko ahozko ohartarazpena baino zerbait gehiago aplikatu behar bada, halaxe jakinarazi beharko zaio ikaslearen tutoreari.

46. artikulua. Bizikidetzaren kontrako jokabideak

1. Bizikidetzaren aurkako jokabideak Eskubideen eta Betebeharren Dekretuko 31. artikuluan aipatzen direnak dira.

2. Bizikidetzaren aurkako jokabiderik hautematen duen irakasleak, lehenik, aurkako jokabidea izan duen ikaslea ahoz ohartaraziko du. Ondoren, ikasketaburuarengana edo haren ordezkoarengana joatea aginduko dio. Azkenik, ikasketaburuak eta zuzendariak zehaztu duten prozedurari jarraiki, gertakarien eta jokabide okerra zuzentzeko berehala egin duenaren berri emango du.

47. artikulua. Bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideak

1. Bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideak Eskubideen eta Betebeharren Dekretuko 32. artikuluan aipatzen direnak dira.

2. Bizikidetzari kalte larria eragiten dion jokabidearen lekuko izan den irakasleak, lehenik, ahoz ohartaraziko du bizikidetzari kalte larria eragiten dion jokabidea izan duen ikaslea. Ondoren, ikasketaburuarengana edo haren ordezkoarengana joatea aginduko dio. Azkenik, ikasketaburuak eta zuzendariak zehaztu duten prozedurari jarraiki, gertakarien nahiz jokabide okerra zuzentzeko berehala egin duenaren berri emango du.

48. artikulua. Bizikidetzaren aurkako jokabideak eta hari kalte larria eragiten diotenak zuzentzeko prozedura

Bizikidetzaren aurkako jokabideak eta hari kalte larria eragiten diotenak zuzentzeko, abenduaren 2ko 201/2008 Dekretuan aurreikusi dena aplikatuko da. Gatazka ebazteko, 201/2008 Dekretuko III. kapituluan aurreikusi diren aukerako bideak erabili behar dira.

III. TITULUA. ERRENDIMENDU AKADEMIKOAREN EBALUAZIO OBJEKTIBOA

49. artikulua. Printzipio orokorrak

Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen 16. artikuluan ezarritakoa betetze aldera, eta ikasleek beren errendimendu akademikoa objektiboki ebaluatua izatera duten eskubidea bermatze aldera, titulu honetan ezarri den berme-sistema ezarriko da.

Page 20: aia 11/12

20

Sistema horrek ondoko printzipio hauek ditu oinarri: publikotasuna, informazioa eta gardentasuna. Aipatu berri dugun sistemaren bidez, bidenabar, gurasoek ebaluazio guztietako noten eta balorazio orokorren inguruan informatuta egoteko eskubidea izango dute.

50. artikulua. Publikotasuna

1. Ikasketaburuak bermatu beharko du ikasleek nahiz legezko haien ordezkariek Ikastetxeko Curriculum Proiektua eskuratzeko duten eskubidea. Ikasleen eta beren ordezkoen eskura egongo den Proiektuan ondoko hauek ageri behar dira: arlo edo irakasgai bakoitzaren helburuak, edukiak eta berorietan landuko diren oinarrizko gaitasunak.

2. Ikasketaburuak ziurtatuko du informazio hori guztia ikasle adingabeen gurasoei edota haien legezko ordezkariei heltzen zaiela haiek horrela eskatuz gero.

51. artikulua. Ikasleentzako eta gurasoentzako informazioa

1. Ikasketaburuak bermatu behar du irakasleen eta ikasleen gurasoen edota ikasleen legezko ordezkarien arteko komunikazioa bitarteko arin eta egonkorren bidez gauzatuko dela. Zaindu behar du, halaber, ikasleen gurasoek edota ikasleen legezko ordezkariek irakaskuntzako eta ikaskuntzako jarduerei nahiz eskola-errendimenduari buruzko informazio osoa eskuartean dutela.

2. Tutorearen betebeharrak bazter utzi gabe, irakasleek ezin diote uko egin ikasleei edo ikasleen legezko ordezkariei aurreko puntuan aipatutako alderdi orori buruz eskatzen duten informazio osoa emateari. Ikasketaburuak bermatu behar du irakasle guztiek eginbehar hori betetzen dutela.

3. Ikasketaburuak ziurtatu behar du ikasleen irakasle-tutoreak beren taldeko ikasleen gurasoekin hiruhilekoan behin bilduko direla Lehen Hezkuntzan eta ikasturtean birritan Haur Hezkuntzan. Bermatu beharko du, halaber, ikasleen gurasoen bilerak egiten direla, bereziki ikasturte hasieran, informazio orokorra emateko. Bilera horietan, goian aipaturiko alderdiak landuko dira.

4. Modu berean, zikloko edo ikasturteko ebaluazio-bileretan lantzen den informazioa emango da. Gutxienez, alderdi hauei buruzko informazioa izango da:

o Etapa edota arloetako helburu nagusien betetze-maila.

o Etapa edota irakasgaietako edukien barneratze-maila.

o Ikaskuntzaren balorazioak.

o Hezkuntza-neurri osagarrien aplikazioa, beharrezkoa izanez gero.

Igarotzeko edo geratzeko erabakia tutoreak erabakitzen du ebaluazio bilera egin ondoren eta zalantzak dauden kasuetan zikloan erabakitzen da. Ikasleari buruzko informazioa hurrengo irakasleari ematen zaio ahoz zein idatziz.

Page 21: aia 11/12

21

52. artikulua. Zuzendutako lanak, probak eta ariketak berrikustea

1. Ikasleek eta, hala egokituz gero, gurasoek edota legezko ordezkariek ikasleen errendimenduaren ebaluazioan eragina izango duten lan, proba eta ariketa guztiak ikusteko aukera izango dute.

53. artikulua. Kalifikazioak justifikatzen dituzten agiriak gordetzea

1. Ikasturteko edozein unetan probak, lanak eta ariketak aztertu ahal izateko, irakasleek ikastetxean izango dituzte agiri guztiak, eskola-garai osoan eta zikloa amaitu arte.

2. Epe hori amaitu ondoren, agiriak suntsituko dira eta gurasoei eman.