agustin hiponako (3)

1
Zoriontasuna bizitzaren goi helburua da, eta hau lortutakoan, espirituari lasaitasuna ematen dio. Beraz, zoriontsu izateko Jainkoaren ideia izan behar dugu, eta hau lortzeko, gaiztakerietatik eta bekatutik libre edo garbiak egon behar dugu, honela Jainkoa jasotzeko eta berarekin harremanak izateko aukera izango baitugu. Honela, zoriontasuna ez datza ondasun material eta suntsigarriak edukitzean, hauek galtzean zoriontasuna desagertu egiten baita; benetako zoriontasun absolutua edukitzeko, Jainkoaren ideia izan behar dugu, eta hau lortzeko, esan bezala, bekatutik libre egon behar dugu. Jainkoaren ideia antzematen, jainkoak berak laguntzen digu, hau da, gizakia argitzen du bera antzeman dezan; maisua Jainkoa da. Beste aldetik, San Agustin, Platon eta Aristoteles bezala, egiaren bilaketa zoriontsu izateko bidea da, baina San Agustinentzat bide hori espiritual da. Agustinen pentsamenduan, egiaren bilaketan, zoriontasunaren bideak eta Jainkoaren bideak, biek, bat egiten dute. Egiak, beraz, fedea eta maitasuna dakar, ezagutzaz gain. Gainera, arrazoiak eta fedeak bat egin behar dute, gizakiak zoriontsu denaren ziurtasuna izan nahi duelako eta, horrez gero, zentzumenetan bakarrik ezin delako oinarritu. Helburua Jainkoarengana iristea da, ondoren, sinismen hori ulertzen eta arrazionalizatzen saiatzeko. Hasieran, arrazoiak fedea lortzen laguntzen du; ondoren, fedeak arrazoia gidatzen du eta arrazoiak, era berean, fedearen edukiak argitzen ditu. zoriontsu izateko Jainkoaren ideia izan behar dugu, eta hau lortzeko, gaiztakerietatik eta bekatutik libre edo garbiak egon behar dugu, honela Jainkoa jasotzeko eta berarekin harremanak izateko aukera izango baitugu. Honela, zoriontasuna ez datza ondasun material eta suntsigarriak edukitzean, hauek galtzean zoriontasuna desagertu egiten baita; benetako zoriontasun absolutua edukitzeko, Jainkoaren ideia izan behar dugu. 1

Upload: andonilosada3501

Post on 15-Apr-2016

21 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

AGUSTIN

TRANSCRIPT

Page 1: Agustin Hiponako (3)

Zoriontasuna bizitzaren goi helburua da, eta hau lortutakoan, espirituari lasaitasuna ematen dio. Beraz, zoriontsu izateko Jainkoaren ideia izan behar dugu, eta hau lortzeko, gaiztakerietatik eta bekatutik libre edo garbiak egon behar dugu, honela Jainkoa jasotzeko eta berarekin harremanak izateko aukera izango baitugu. Honela, zoriontasuna ez datza ondasun material eta suntsigarriak edukitzean, hauek galtzean zoriontasuna desagertu egiten baita; benetako zoriontasun absolutua edukitzeko, Jainkoaren ideia izan behar dugu, eta hau lortzeko, esan bezala, bekatutik libre egon behar dugu. Jainkoaren ideia antzematen, jainkoak berak laguntzen digu, hau da, gizakia argitzen du bera antzeman dezan; maisua Jainkoa da.

Beste aldetik, San Agustin, Platon eta Aristoteles bezala, egiaren bilaketa zoriontsu izateko bidea da, baina San Agustinentzat bide hori espiritual da. Agustinen pentsamenduan, egiaren bilaketan, zoriontasunaren bideak eta Jainkoaren bideak, biek, bat egiten dute. Egiak, beraz, fedea eta maitasuna dakar, ezagutzaz gain. Gainera, arrazoiak eta fedeak bat egin behar dute, gizakiak zoriontsu denaren ziurtasuna izan nahi duelako eta, horrez gero, zentzumenetan bakarrik ezin delako oinarritu. Helburua Jainkoarengana iristea da, ondoren, sinismen hori ulertzen eta arrazionalizatzen saiatzeko. Hasieran, arrazoiak fedea lortzen laguntzen du; ondoren, fedeak arrazoia gidatzen du eta arrazoiak, era berean, fedearen edukiak argitzen ditu. zoriontsu izateko Jainkoaren ideia izan behar dugu, eta hau lortzeko, gaiztakerietatik eta bekatutik libre edo garbiak egon behar dugu, honela Jainkoa jasotzeko eta berarekin harremanak izateko aukera izango baitugu. Honela, zoriontasuna ez datza ondasun material eta suntsigarriak edukitzean, hauek galtzean zoriontasuna desagertu egiten baita; benetako zoriontasun absolutua edukitzeko, Jainkoaren ideia izan behar dugu.

1