agenda_semana_santa_lunes_9_eu

6
ASTE SANTUKO AGENDA APIRILAREN 9A, ASTELEHENA ESKUTARTIE ARTISAU AZOKA + FAMILIA PLANA Bigarren aldiz egingo den azoka honen azken egunean, euskal arte eta tekniken arabera landutako produktuak ezagutzeko eta ikusteko aukera egongo da. Aste Santu osoan egongo da zabalik. Tokia: Areatza Pasealekua Ordutegia: 11:00 - 14:30 eta 17:00 - 21:00 BISITAK OINEZ + FAMILIA PLANA Ezagutu Bilbo gidari profesionalekin bi ibilbide adierazgarri hauen bitartez: Zazpi Kaleak eta Zabalgunea-Abandoibarra. - Zazpi Kaleetan, 10:00etan. Topalekua: Bilboko Turismo Bulegoa, Arriaga Antzokiko beheko aldean. Prezioa: 4,5 € - Zabalgunea-Abandoibarran 12:00etan. Topalekua: Bilboko Turismo Bulegoa, Guggenheim Bilbao Museoaren ondoan. Prezioa: 4,5 € Iraupena: 90 minutu. Hizkuntzak: Gaztelania Ingelesa. BISITAK UDALETXERA ETA IBAIGANE JAUREGIRA + FAMILIA PLANA Ezagutu xehetasunekin Bilboko bi eraikin enblematiko: Udaletxea eta Ibaigane Jauregia, Athletic Cluben egoitza ofiziala. Udaletxeko bisitan hainbat gela ikus daitezke, hala nola, Areto Arabiar ikusgarria nahiz Bilkura Aretoa. Bestalde, Ibaigane Jauregiko bisitak estilo neoeuskalduneko eraikin garrantzitsu bat ikusteko aukera ematen du. Ordutegia: 11:00:00 Iraupena: 2 ordu, gutxi gorabehera.

Upload: jon-salvidea

Post on 08-Mar-2016

214 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Ezagutu xehetasunekin Bilboko bi eraikin enblematiko: Udaletxea eta Ibaigane Jauregia, Athletic Cluben egoitza ofiziala. Udaletxeko bisitan hainbat gela ikus daitezke, hala nola, Areto Arabiar ikusgarria nahiz Bilkura Aretoa. Bestalde, Ibaigane Jauregiko bisitak estilo neoeuskalduneko eraikin garrantzitsu bat ikusteko aukera ematen du. ESKUTARTIE ARTISAU AZOKA BISITAK UDALETXERA ETA IBAIGANE JAUREGIRA + FAMILIA PLANA + FAMILIA PLANA + FAMILIA PLANA BISITAK OINEZ Iraupena: 90 minutu.

TRANSCRIPT

Page 1: Agenda_Semana_Santa_Lunes_9_eu

ASTE SANTUKO AGENDA

APIRILAREN 9A, ASTELEHENA

ESKUTARTIE ARTISAU AZOKA

+ FAMILIA PLANA

Bigarren aldiz egingo den azoka honen azken egunean, euskal arte eta tekniken arabera

landutako produktuak ezagutzeko eta ikusteko aukera egongo da. Aste Santu osoan egongo da

zabalik.

Tokia: Areatza Pasealekua

Ordutegia: 11:00 - 14:30 eta 17:00 - 21:00

BISITAK OINEZ

+ FAMILIA PLANA

Ezagutu Bilbo gidari profesionalekin bi ibilbide adierazgarri hauen bitartez: Zazpi Kaleak eta

Zabalgunea-Abandoibarra.

- Zazpi Kaleetan, 10:00etan. Topalekua: Bilboko Turismo Bulegoa, Arriaga

Antzokiko beheko aldean. Prezioa: 4,5 €

- Zabalgunea-Abandoibarran 12:00etan. Topalekua: Bilboko Turismo Bulegoa,

Guggenheim Bilbao Museoaren ondoan. Prezioa: 4,5 €

Iraupena: 90 minutu.

Hizkuntzak: Gaztelania – Ingelesa.

BISITAK UDALETXERA ETA IBAIGANE JAUREGIRA

+ FAMILIA PLANA

Ezagutu xehetasunekin Bilboko bi eraikin enblematiko: Udaletxea eta Ibaigane Jauregia,

Athletic Cluben egoitza ofiziala. Udaletxeko bisitan hainbat gela ikus daitezke, hala nola, Areto

Arabiar ikusgarria nahiz Bilkura Aretoa. Bestalde, Ibaigane Jauregiko bisitak estilo

neoeuskalduneko eraikin garrantzitsu bat ikusteko aukera ematen du.

Ordutegia: 11:00:00

Iraupena: 2 ordu, gutxi gorabehera.

Page 2: Agenda_Semana_Santa_Lunes_9_eu

Hizkuntzak: euskara-gaztelania-ingelesa.

Prezioa: 3€

Sarrerak: Bilboko Turismo Bulegoa, Arriaga Antzokiko beheko aldean.

ARRIAGA ANTZOKIKO BISITAK

+ FAMILIA PLANA

Ibili Arriaga Antzokiko banbalinen artean. Bilboko eraikinik garrantzitsuenetako bat barrutik

ezagutzeko aukera bikaina da. Aste Santuko egunetan soilik bisitatu ahalko da antzokiaren

barrualdea. Maila artistikoan Estatuko agertokirik garrantzitsuenetako bat da.

Ordua: 17:00.

Iraupena: 45 minutu, gutxi gorabehera

Hizkuntzak: euskara-gaztelania-ingelesa

Prezioa: 3€.

Sarrerak: Bilboko Turismo Bulegoa, Arriaga Antzokiko beheko aldean.

BILBON NABIGATZEN

+ FAMILIA PLANA

Ezagutu Bilboren historia Ibaian nabigatuz, eta deskubritu hiriaren ikuspegi bikain bat.

Bilboats-ekin abangoardiako arkitekturan eta paisaietan nabigatzeko aukera izango duzu, baita

hiriaren iragan industrialean murgiltzeko eta Bilborik jatorrena ezagutzeko ere. bere Ibaiarekin

estuki lotuta hazi den hiriko gertakizunik, tradiziorik eta tokirik azpimarragarrienak ikusiko

dituzu.

Bilbon Nabigatzen

Ordutegiak: 13:00 – 16:00 – 17:30 – 19:00

Itsasora nabigatzen

Ordua: 10:30

www.bilboats.com

[email protected]

Page 3: Agenda_Semana_Santa_Lunes_9_eu

Tel.: 94 642 41 57 eta 644 442 055

HIRIAREN BISITA PANORAMIKOA

+ FAMILIA PLANA

Bilboren panoramikarik onenetako bat Artxanda mendian aurkituko dugu. 1915etik martxan

dagoen funikular historikoan igo gaitezke. Hortik, hiriaren puntu arkitektoniko garrantzitsu

guztiak ikus ditzakegu, eta ibaiaren bihurguneak beha ditzakegu. Gainera, gune berdeez

gozatzeko, kiroletan aritzeko nahiz plater tradizionalak dastatzeko toki aparta da.

ERAKUSKETAK

+ FAMILIA PLANA

“BRANCUSI-SERRA” GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA

www.guggenheim-bilbao.es

“Brancusi-Serra” XX. mendeko eskultore garrantzitsuenetako biren arteko elkarrizketa

artistikoa da, eta “Ispilua alderantziz: La Caixa Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea”

Europako arte garaikidearen bi bildumarik garrantzitsuenetakoen funtsekin dago eginda.

“MALETA MEXIKARRA” BILBOKO ARTE EDER MUSEOA

www.museobilbao.com

“Maleta mexikarra” erakusketa nahitaez ikusi beharrekoa da. Bertan, lehenengoz ikusi ahalko

dira Robert Capak, Gerda Tarok eta David Seymour “Chim”ek Espainiako Gerra Zibilaren

garaian hartutako argazkiak. Galdutzat jotzen ziren eta 1995ean Mexikoko Hirian agertu ziren

hiru negatibo-kutxatako argazkiak dira.

BILBOKO ALONDEGIA

www.alhondigabilbao.com

AlhóndigaBilbaok “Memoriaren Topografiak” erakusketa aurkezten du. COFF-TEA

Fundazioaren funts aukeratu batzuk dira, eta argazkilari eta artista bisualik

garrantzitsuenetako batzuen erreferentziazko lanak hurbiltzen dizkigu, beren begiradarekin

argazkilaritza garaikidearen oinarri kontzeptualak eta bideo-sorkuntzarenak ezarri dituztenak.

Page 4: Agenda_Semana_Santa_Lunes_9_eu

BILBOKO EUSKAL MUSEOA

www.euskal-museoa.org

Bilboko Zazpi Kaleetako estilo barrokoko eraikin batean dagoen museo bat da, eta bertan aurki

ditzakegun erakusketen helburua da euskal gizartearen bilakaera historikoa eta kulturala

erakustea. Bilduma iraunkorraz gain, gaur egun, “Wilder Mann” erakusketa dago, Charles

Fréger argazkilari frantziarraren lanez osatua, eta Europako inauterietako pertsonaiak ikus

daitezke bertan.

BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA

www.museomaritimobilbao.org

Euskalduna ontziola zaharren dikeen inguruan, Abandoibarran, Itsas Museoak honako

egitaraua eskaintzen du:

“BOGA. Itsasoarekin lehian”

Bideo interaktiboen bitartez, erakusketa honetan, arraunaren munduan ibilaldi bat egiten da,

itsasoko ogibideak jatorri dituzten traineruen estropaden sorreratik gaur egunera arte.

“Bikondoa, Paul Valery-ri omenaldia”

Alfredo Bikondoa artista euskaldunak “Paul Valeryren itsas hilerria” olerkian oinarrituta

askotariko tekniken bidez egindako eskulturak, argazkiak eta lanak biltzen ditu.

ATHLETIC CLUB MUSEOA

www.athletic-club.net

San Mamesen bihotzean dagoen museo honek ehunetik gora urteko clubaren historian

sakontzeko aukera ematen du. Museoak, gainera, beste erakusketa batzuk ditu:

“Mende bateko Kromoak”. Erakusketa antologiko horretan, gure herrialdeko futbol kromoen

historiaren errepasoa egiten da, 1911tik.

“Lezama”. Lezamako instalazioak talde nagusiaren lantoki eta jokalari gazteen futbol eskola

dira, baita Athletic-en bihotza ere.

BERREGINEN MUSEOA

www.museoreproduccionesbilbao.org

Page 5: Agenda_Semana_Santa_Lunes_9_eu

Museo honek Europako berregin bildumarik onena du. Garai guztietako eskulturarik

garrantzitsuenen kopiak ditu. Aste Santuan, gainera, “Greziar simetria. Edertasuna biluzik”

aldi baterako erakusketa ikus daiteke.

ELEIZ MUSEOA

www.eleizmuseoa.com

500 bat lan ikus daitezke, erromanikotik arte garaikidera, eta, beraz, Bizkaiko arte erlijiosoaren

inguruko oso ikuspegi osatua eskaintzen du.

ZABALGUNEKO ERAIKINA

Eleiz Museoak azken hirurogei urteotako Bizkaiko arkitektura erlijiosoari buruzko argazkien

erakusketa bat prestatu du, eta Aste Santuan ikusgai egongo da Zabalguneko Eraikinaren

atrioan.

Tokia: Zabalguneko eraikina.

Ordutegia: 11:00 - 14:00 eta 16:00 - 19:30

Informazio gehiago: 94-479.57.60

ARKEOLOGI MUSEOA

Museoak bisitak antolatzen ditu “Piztien artean ibiltzen” aldi baterako erakusketa eta

Museoko erreferentziazko erakusketa, “Herri baten sustraiak: Bizkaia, Historiaurretik Garai

Modernora” izenburukoa, ikusteko.

BENEDICTO MUSEOA

www.museo-benedicto.net

Museo honek pintura argiduna barne hartzen du, baita Benedicto Maisuaren margolanetan

oinarritutako brontzezko eskultura garrantzitsuak ere.

REKALDE ARETOA (FAMILIEN PIKTOGRAMA SARTU)

Page 6: Agenda_Semana_Santa_Lunes_9_eu

www.salarekalde.bizkaia.net Areto honetan Rufo Criadoren “Uraren Soinuak” erakusketa ikus daiteke, baita Rosa Parmaren lana ere.