abenduko alea'12
DESCRIPTION
Abantoko Axola Euskara Elkarteak argitaratzen duen aldizkaria duzue hau: 2012ko abenduan ateratako alea.TRANSCRIPT
Axola Aldizkaria Iraila 2012.qxp:Maquetación 1 28/12/12 19:27 Page 1
2
Erdarazko Wikipideak dio San-
fuentesen jaio zinela, euskaraz-
koak, ordea, Portugaleten.
Nondarra, bada?
Formalki Portugaleten jaio nin-
tzen. Jaio baino lehen jadanik bi-
hurria omen nintzen eta nire amari
“bizi ala hil” tenoreko zesarea-
ebakuntza egin behar izan zioten
klinika batean ni ateratzeko. Diru-
dienez, ez nuen atera nahi. Lau
seme-alaben artean, etxez kanpo
eta Sanfuentestik kanpo jaiotako
bakarra naiz. Baina Sanfuentes-
koa naiz, peto-petoa. Munduko
errepublikarik hoberena!
Sanfuentesen dagoeneko ez
dira behiak kale artean ikusten.
Zoritxarrez, ez! Ni baserri bateko
familiakoa naiz. Nire ama esne
saltzailea zen. La “lechera” dei-
tzen zioten, eta egunero-egunero
Portugaletera joaten zen esnea
banatzera. Nire haurtzaro eta gaz-
taroko oroitzapenak oso lotuta
daude behiak eta baserriko lane-
kin (belarra batu, behiekin joan-
etorriak, astoak...) Ia-ia etxe
guztietan abereak zeuden lante-
giko diru sarreren osagarri. Guk
liga-ehiza egiten genueneko lan-
dak orain txalez beteta daude.
Asko aldatu da gure Sanfuentes,
nostalgiaz esaten dut. Orain
harro-harro esaten dugu Ezkerral-
deko Neguri dela, baina bere
arima eta xarmaren apur bat
galdu da. Gogoratzen dut gure
himnoaren azken esaldia; Ay San-
fuentes, pueblo mio, tu no tienes
ni tranvía ni alumbrau, pero tie-
nes unas vacas que al pasar todo
lo dejan alfombrau...”
Barakaldoko pauldarren ikas-
tetxean batxilergoa
Bai. Niretzat ikaragarrizko espe-
rientzia izan zen. Herrixka batetik
hiri handi batera pasatzea. Betiko
lagunekin egotetik jende ezber-
dina eta anitza ezagutzera. Asko
espabilatu nintzen! Beti esaten da
Andoni Ortuzar
Andoni Ortuzar Arruabarrena Abanto-Zierbenan jaio zen 1962ko uz-
tailaren 13an. Informazio Zientzietako lizentziaduna. Eusko Alderdi Jel-
tzaleko Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria da egun. EITBko
zuzendari nagusia izan zen 1999-2008 bitartean.
Axola Aldizkaria Iraila 2012.qxp:Maquetación 1 28/12/12 19:27 Page 2
3
beharra dela mundua eta norbe-
raren motorra. Ikasketa aldetik,
pozik nago han jasotako forma-
zioarekin, nahiz eta nahiko autori-
tarioak eta españolistak izan
fraide gehienak! Pentsa ezazue
han egon nintzela 1969tik 1979ra
arte, frankismoaren azken aldian
eta trantsizio politikoaren urteetan.
Bokaziozko kazetaria?
Betidanik irakurri eta idazteko
joera izan dut. Gainera “Zientzie-
tarako” gaitasunik ez nuenez, ba-
karrik “Humanitate” karrera bat
neukan egiteko. Urte haietan, de-
mokraziaren berpiztearekin,
prentsa askea zabaldu zen eta
oso erakargarria zen niretzat.
Euskaldun berri
Bai, hamaika aldiz hasi nintzen
euskara ikasten. Etxean aita eus-
kalduna zen, Deban jaioa, eta gu-
daren ondorioz, bere familia
desterratua ailegatu zen Sanfuen-
tesera. Amaren aldetik aiton-amo-
nak ere euskaldunak, baina bera,
ama, ez, Frankoren garaietan
euskara erabiltzea debekatuta ze-
goelako. Pena da, baina familia
osoak galdu zuen euskara. Gero,
zorionez, berreskuratu egin dugu.
Burura etortzen zaizkit lehen kla-
seak 1977an, Patxi irakasle iza-
nik, Sanfuentesko zinean,
“Euskalduntzen” liburuarekin.
Gure hizkuntza ofizial bat ikas-
teko nahikotxo ordaindu beha-
rra
Oskorriren abestian, “Barakaldo-
koa naiz eta” famatuan esaten
denez, euskaldun-berri izateko
bidea luzea da; eta bai denboraz,
bai diruz garestia. Baina merezi
du. Euskara jakinda, beste uni-
bertso bat zabaltzen zaizu.
Zer da euskara inposatzea?
Gezur bat. Hemen euskararekinAisialdia? Onddo bilaketan.
Non ez galdetu, mesedez!
Axola Aldizkaria Iraila 2012.qxp:Maquetación 1 28/12/12 19:27 Page 3
4
ez dago inposaketarik. Erdaraz,
ordea, bai. Nire familian bizi izan
dugu.
Egungo Euskal Telebista ere-
duak etorkizunik al du?
Eduki behar du, oso garrantzitsua
baita Euskal Nazioarentzat, gure
nortasuna bultzatu eta indartzeko
globalizazioaren garaian. Ziur
aski, birmoldatu behar da denbora
berrietara, digital arora, eta beste
edozein toki eta herrietako tele-
bistarekin lehia egin behar du.
Baina Euskadi eraikitzeko tresna
baliagarria da.
Athletic zalea
Bai. Zalea eta bazkidea. Bada-
kizu, Bizkaian “Triple A” da nagusi:
Athletik, Begoñako Andramari eta
Alderdia (PNV, noski!). Igandero
joaten naiz San Mamesera, sufri-
tzera baina, tira, iazko denboraldia
hor daukagu. Niretzat, Manches-
terrera joan, holako partida ikus-
tea Old Traforren, eta, gainera,
Athletic garaile… sufrimendu guz-
tiak gainditzen ditu.
Euskal selekzioa(k) noizko ofi-
ziala(k)?
Nigatik, atzo. Telebistaren kasuan
bezala, nortasuna dago jokoan.
Lortuko dugu, ziur. Baina Espai-
niako nazionalistek jakin badakite
“nazio-sinboloek” ze eragin duten
gizarte batean eta nazioarteko
plazan. Horregatik ez dute nahi
gure eskubidea onartu.
BBBko lehendakaria Meatzal-
deko seme bat; eta, diotenez,
baliteke hemendik gutxira Eus-
Euskara inposatzearena gezurra da…
Erdaraz,ordea, bai.
Nire familian bizi izan dugu.
Axola Aldizkaria Iraila 2012.qxp:Maquetación 1 28/12/12 19:27 Page 4
5
kadiko Buru Batzarreko hu-
rrengo lehendakaria! Hamaika
ikusteko jaio gara?
Facundo Perezaguak edo Dolores
Ibarrurik ikusiko balute! Eta ez hori
bakarrik, Muskiz, Abanto, Ortuella
eta Trapagan EAJ-PNVren alkate
abertzaleak! Horrek bi gauza
esan nahi ditu: batetik, asko al-
datu dela gure eskualdea eta,
bestetik, asko aldatu dela ere
Eusko Alderdi Jeltzalea.
Noiz konturatu zinen politikaria
nahi zenuela izan?
Niretzat politika ez da garrantzi-
tsua, abertzaletasuna baizik. Ni ez
naiz politikari. Ni abertzalea naiz
eta horregatik politikan ari naiz,
zerbitzu modura, nire Aberria erai-
kitzeko eta askatzeko. Eta aber-
tzaletasuna txikitatik dago nire
baitan. Aita eta amaren aldetik, bi
familiak abertzaleak ziren, biak
horregatik nahiko eskarmentu eta
larritasun sufrituta. Nire lehengo
marrazkiak, eskola txikian nengo-
enean, beti ziren zuri, gorri eta or-
legiak.
Politikari moderatua, omen.
Ondo erabilita “omen” hori. Zer da
moderatua izatea? Eta zer da
erradikala izatea? Nor da Abe-
rriaren alde gehien egiten duena,
pausuz pausu egiten duena edo
ozenki oihukatzen duena? Ni for-
metan biguna naiz, printzipioetan
eta sentimenduetan oso zorrotza
eta sakona. Beraz, formalki hete-
Axola Aldizkaria Iraila 2012.qxp:Maquetación 1 28/12/12 19:27 Page 5
6
Meatzaldeko jai bat
Bi, Santa Luzia (Sanfuentes) eta
El Socorro, Pobeñan.
Abanto FC ala CD Gallarta?
Abanto, beti!
Plater bat
Arrautza pare bat, patata eta piper
berde frijituekin, nahastuta
Praktikatzeko kirol bat
Pala, larruzko pilotarekin
Aisialdia emateko modu kutu-
nena?
Ontto bilaketa. Non ez galdetu,
mesedez!
Euskarazko liburu bat
Piano baten gainean gosaltzen,
Harkaitz Kanorena
Euskarazko abeslari bat
Benito Lertxundi
Kanpoko lurralde bat
Argentina
Kanpoko politikari bat
Mitterrand
EITBko saio bat
La noche de.... eta zinea
Alberto Surio
Kazetari ona. Gestorea, ordea, ez
hainbeste
Llorente
Lezamaren frakaso bat
Bielsa
Pertsona bitxia bezain erakarga-
rria
Lance Amstrong
Larru gogorreko tipoa
Euskaltel ala Euskadi taldea?
Biak, gaur egungo kiroletan es-
ponsorrik ez baldin badago.....
Euskarak aurrera egiten badu…
Euskadik etorkizuna edukiko du
Laburrean:
rodoxoa eta ideologikoki ortodo-
xoa.
Politikak emandako poz eta na-
higabe bana
Poza, zalantzarik gabe, Meatzal-
dea eta Ezkerraldean alderdi
abertzaleak gobernatzeak. Nahi-
gabea: leku guztietatik hildakoak,
terrorismoa, atentatuak. Zorionez,
iragana dena.
ROLAN E. GONZALEZ
Axola Aldizkaria Iraila 2012.qxp:Maquetación 1 28/12/12 19:27 Page 6
7
ERROMATAR HAUEK
BURUTIK DAUDE!
ROLAN E. GONZALEZ
Axola Aldizkaria Iraila 2012.qxp:Maquetación 1 28/12/12 19:27 Page 7
8
Euskal Herriko bide bazter anitze-
tan erraz hazten den landareari
eskainiko diogu lehendabizi tarte
berri hau.
Asunak bi motatakoak izan dai-
tezke, Urtica dioica eta Urtica
urens, latinez, biak Urticaceae fa-
miliako landare belarkarak. De-
nontzat ezaguna den landare
erresumingarriak dira, alegia,
erredura antzeko azkura sentia-
razten dute.
Urtica urens tamainaz U. dioica
baino txikiagoa da eta landare ba-
koitzak lore arrak eta lore emeak
ditu. U. dioica-k ez, ordea, landare
batzuk arrak dira eta besteak
emeak. Adi, loreari erreparatuta
erraz jakin daiteke zein den arra
eta zein emea.
Batzuen ustez, Urtica dioica antzi-
natik ezaguna eta erabilia den
sendabelarra da. Gurean maiatz
eta ekainaren artean loratzen da,
batez ere.
ERABILERA BIKOITZA
Sendabelar hau bi alorretan era-
biltzen da nagusiki, giza osasuna
hobetzeko eta baratzezaintzan.
Gorputza garbitzen laguntzen du,
alegia, diuretikoa da. Gernu ekoiz-
pena zertxobait areagotzen eta
azido urikoa iraizten laguntzen du.
Gota gaixotasunaren aurka era-
biltzen da, baita erreumatismo,
diabetes eta azaleko negalen
aurka ere. Arterioesklerosi trata-
menduetan lagungarri gisa erabili
ohi da.
Bestalde, taninodun landarea
denez, sarri, buxaduraren aurka,
odola jariatzen duten hemorroi-
deak osatzeko eta hilerokoak oso
odoltsuak direnean erabili izan
da. Burdin kontzentrazio handiak
direla eta, anemia dutenek elika-
duraren osagarri legez har deza-
kete, inoiz ez elikagaien ordez.
Baina beti ere, kontuan hartu
behar da nitratoetan ugariak di-
rela. Hortaz, gainontzeko baraz-
kien antzera kontsumitu daitekeen
arren, umeek oso gutxitan kontsu-
mitu beharko dute.
Gehiegizko kontsumoak narrita-
dura sor dezake urdailean eta
zenbait erreakzio azalean.
SUKALDEAN
Zenbait etxetan, neurriz, asun-
Asuna, bide-bazterren jabe
Axola Aldizkaria Iraila 2012.qxp:Maquetación 1 28/12/12 19:27 Page 8
9
sopa egiten da udaberrian ohikoa
den ganora faltari aurre egiteko,
batez ere zirkulazio arazoak di-
tuztenentzat eta kaltzio eta bita-
mina eskasia dutenentzat.
Hauek dira lau pertsonarentzako
“bitamina-zoparen” osagaiak:
Asun hosto eta adar txikien 150
gramo, 1 kipula ertain, 2 berakatz
ale, itsas-gatza, oliba-olioa, pere-
xila eta landare aromatikoren bat,
gustuko dutenentzat.
Prozedura
Asunak uretan egosi, betiko zopa
baten antzera. Behin egosita, ira-
gazi eta usaindun landareekin lu-
rrindu. Zartagin batean
berakatzak eta kipula oliba-oliotan
gozo-gozo egin. Prest dagoenean
zopara bota, gatza gehitzeaz
ahaztu gabe.
Platerean dagoela, ogi erre zati
banarekin aurkeztu daiteke.
Amaitzeko, perexil xehetua eta
oliba-olio birjinarekin kolorea
emango diogu.
Axola Aldizkaria Iraila 2012.qxp:Maquetación 1 28/12/12 19:27 Page 9
10
BARATZEZAINTZAN
Oraingoz, baratzezaintzan ema-
ten zaion erabilerarekin amaituko
dugu: asun erauzkin edo atera-
kina ongarri eta suspergarri legez
erabiltzen da, bai landareak urez-
tatuz, bai hostoak lurrineztatuz.
Konposta azkarrago ontzeko ere
asun minda erabiltzen da. Hiru ka-
suetan uretan diluituta.
Prozedura
Klororik gabeko 10 litro ur hotze-
tan hosto kilogramo bat behera-
tzen jarri behar da, astebete
inguru, minda edo purina lortzeko.
Hori landarea freskoa baldin bada,
lehortua izanez gero, 100-200
gramo 10 litroko. Iraupena tenpe-
ratura eta uretako oxigeno kopu-
ruaren araberakoa izango da.
Hostoak uretan egun batez egon
direnean, bitsa agertuko da. Egu-
nak pasa ahala, bitsa ugarituko
da, desagertu arte. Horretarako
ezinbestekoa izango da egunean
bi aldiz irabiatzea, ondo oxigenatu
dadin, hartzidura batez ari bai-
kara.
Bitsik sortzen ez denean, presta-
kina iragazi eta ontzi garbi batean
itxita gorde daiteke, eguzki argitik
babestuta. Ontziak ez du derrigor
itxita egon behar, batzuk erdi itxita
uzten dute. Minda honek, gutxi
gorabehera, 2 eta 4 hilabete bitar-
tean iraungo du kutsatu edo galdu
gabe.
Kontuz!! Landareei, lurrari edo
konpostari bota baino lehen ez
zaitez ahaztu uretan diluitu behar
dela. Ureztatzeko erabiliko bada,
1 litro prestakin ur litro batean di-
luitu; hostoak lurrineztatzeko
bada, 1 litro prestakin 4 litro ure-
tan; eta konpostean botatzeko 1
litro prestakin 9 litro uretan.
OSAGAI NAGUSIAK
Asunaren osagai nagusiak zeto-
nak (%38), esterrak (%14), alko-
hol askeak (%2), beta karotenoak
(%2,95) xantofilak, likopenoa, B2
eta K bitaminak eta azido folikoa
dira, besteak beste. Klorofila ko-
puru gehien duen landareetako
bat da (lehortuta %10-60). Ile erre-
sumingarriek azetilkolina, hista-
mina eta kolina (hirurak antibiotiko
naturalak), azido azetikoa eta
azido formikoa dute. Azken honek
eragiten du azaleko narritadura.
K. Fuentes
Axola Aldizkaria Iraila 2012.qxp:Maquetación 1 28/12/12 19:27 Page 10
11
Ai, ene, Einstenek arrazoia zeu-
kaan. Gaur infinitutzat har daite-
keen bakarra giza ergeltasuna
duk!, diotso ondoko lagunari Bi-
xenek. Gallartako taberna ba-
teko mostradorean ditu besoak
bermatuta, begirada zerbeza ba-
soari tinko begira, esandakoa
bertan irakurri izan balu bezala.
Gaztea da, ilea alboetatik motz
eta gainetik luze, belarritik zintzi-
lik zilarrezko eraztun handia;
kirol zapatilak, bakeroak eta niki
beltza jantzi.
—Eta hori? –galdetzen dio lagu-
nak.
Bixenek edontzia hartu eta pix-
kanaka buelta ematen du. Lagu-
nari so, trago bat edaten du.
—Uah!.. –ezpainetako aparra
mingainaz garbitzen du–. Bada-
kik Bolatoki taberna hartu duena
Erreal zalea dela, ezta? –esaten
dio lagunari azkenean.
—Bai.
—Ba, joan den egunean, Aito-
rrekin ibili ninduan poteatzen.
Eta Bolatokian geundela, Aizak
hi zergatik haiz Errealekoa?, gal-
detu zion tipoari.
—Eta tipoak?
—Ihardetsi zioan ea zergatik
hura Athleticekoa den.
—Eta?
—Kristoren erretolika bota zioan
Aitorrek: Hemengoa delako!
Gurea delako! Partaide guztiak
euskaldunak direlako! Euskaldu-
non nortasunaren ordezkari de-
lako! Gure Herriaren ikurra
delako! Tradizio handia duelako.
Gure kulturaren parte delako ...
—Ostia! Eta tipoak orduan?
—¡Porque me sale de los cojo-
nes!
—E?
—Horrelaxe ihardetsi zioan ti-
poak: ¡Pues yo de la Real, por-
que me sale de los cojones! Eta,
alafede, biak nahiko konforme
geratu zituan!
Lagunak baiezko keinua egiten
du buruaz, eskua poltsikoan
sartu bitartean. Dirua mostra-
dore gainean jarri, ffiuuu! txistua
egin zerbitzariari eta bi kaina
zerbeza eskatzen dizkio. Trago
bana egindakoan, biek besoak
barran eta begirada edarien apa-
lategian bermatzen dituzte.
—Baina hori ez duk guztia –dio
Euskaraz bizi nahi dut!
Axola Aldizkaria Iraila 2012.qxp:Maquetación 1 28/12/12 19:27 Page 11
12
Bixenek.
—Zer, ba?
Erantzun baino lehen, balet
pauso entseatua balitz bezala,
biek batera, edontziak hartu, bira
erdia egin, ukondoak barran ber-
matu eta hanka bat bildu zuten
bestearen inguruan.
—Gaur goizean ere Aitorrekin to-
patu nauk. Eta enparantzan ari
ginela zerbait hartzen, semea
hurbildu eta dirua eskatu zidak.
Eta, semeak alde egindakoan,
¡Pero porque tenéis esa manía
de hablar en euskara? bota ez
dit, ba, tipoak!
—Ostia! Eta hik?
—Euskara hemengoa delako!
Gurea delako! Partaide guztiak
euskaldunak direlako! Euskaldu-
non nortasunaren ardatza de-
lako! Gure Herriaren ikurra
delako! Oso tradizio handia due-
lako. Gure kulturaren parte na-
gusia delako!..
—Ederra, motel! Hark Athleticez
esan ziona Bolatokikoari!
—Bai, horixe! Baina ez pentsa
bere argudioek beraiek konben-
tzitu dutenik. Kia! Hasi zaidak
hau dela, bestea dela…
—Eta hik?
Bixenek burua jaso, lagunari be-
gietara so, eta irribarre handi
batek aurpegia betetzen dio. La-
gunak so geratzen zaio grazia
non dagoen antzeman ezinik.
Bat-batean, ordea, libre daukan
eskuaz zaplada bat jotzen du ba-
rran.
—Aaaa! Ostia, motel, benetan
hori ihardetsi diok?
Bixenek baietz adierazten dio
buruaz, begien zirrikituetatik da-
rizkiola poz eta maltzurkeria iz-
piak.
—Bai, horixe! Eta, alafede, biok
geratu gara nahiko konforme!
Erro Lan
Axola Aldizkaria Iraila 2012.qxp:Maquetación 1 28/12/12 19:27 Page 12
13
NEREA MON, ERRITMO
BIZIKO SANFUENDARRA
Areto-dantza ez da baleta bezain
famatua eta goraipatua, baina,
inor mespretxatzeko asmorik gabe,
ni geratzen naiz sanba, errunba-
bolero edota txa-txa-txa alaiekin.
Ez ni dantzatzeko, jainkoak libra
nazala!, baina bai gorputza mar-
txan jartzeko. Horixe aldarrikatu
nuen iaz euskara eskola ematen
ari nintzela Abanto Euskaltegian.
Eta hara non ikasle batek bota
zuen:
— Ba, ni dantza latinoko Estatuko
txapelduna naiz.
— Joño, Nerea! –atera zitzaidan
harrituta, iruditzen baitzitzaidan ho-
rrelakoak pelikuletan baino ez zi-
rela gertatzen–… Kontatu,
mesedez, kontatu!
—Ez dago kontatzeko askorik.
Behin izeba-osaba dantzari ba-
tzuek Estatuko txapelketa ikustera
eraman ninduten, eta latinar dan-
tzaz maitemindu nintzen. Eta hor-
tik aurrera, lan eta lan, badakizu…
Urteetan ibili naiz egunero bi orduz
Sarrikoko akademia batean entre-
natzen eta dantzatzen. Eta azke-
nean, ba, hori, Alvaro Castillorekin
batera, Euskadiko txapeldun, eta
Estatukoa geroago. Eta hor segi-
tzen dugu jo eta ke, noizbait beste
“urrezko domina” lortzeko ahalegi-
nean.
Hala bedi!Izaskun Hatxe
Axola Aldizkaria Iraila 2012.qxp:Maquetación 1 28/12/12 19:27 Page 13
14
Fermin Muguruzak dakarkigu,
bere ohiko ausardia eta kemena-
rekin, hark berak bere dokumen-
talerako sorturiko emakume talde
honen lana. Tania Sousa taldeki-
deari galdetu ziotenean zelako
musika egiten duten, honela
erantzun zuen: Zaila da definitzea.
Nik punk-rock musikaren barruan
sartuko nuke. Oso punk-rock pri-
mitiboa gainera.
Esperimentu berritzaile honekin
taldea arrakastaren bidetik abiatu
da, mota guztietako entzuleen eta
ikusleen bila. Soinu ona bezain
kutsakorra erakusten dute, eta ez
dira gutxi izango dantzatzera bul-
tzatuta sentituko direnak.
Talde berri hau agurtzen dugu,
euskal musika egoera onenean
ez dagoen une honetan. Gontzal
Mendibilek dioen bezala: Krisi sa-
konean eta diruaren menpe gau-
den gizarte honetan, era honetako
kulturaren balioa ezereza da;
barka, bertoko kulturgileen balioa
diot. Eta halaxe gaude euskal mu-
sikariok eta kantariok.
Bestetik, ordea, eta argi mintzatu-
rik, abesti gehiago espero nuen.
Laburra iruditu zait diskoaren irau-
pena. Dena dela,emakume hauek
sobera erakutsi dute “zulo he-
zeak” baino askoz gehiago direla.
Azken finean, horrelako talde ge-
hiago agertuko balira, gure musi-
karen egoera askoz hobea
litzateke.
ZULOAK,
emakumez osatutako taldea
Z.MURRIETA
Gure musika
definitzea zaila da
Axola Aldizkaria Iraila 2012.qxp:Maquetación 1 28/12/12 19:27 Page 14
15
Sacamantecas,
euskal Jack the Ripper-a
Nork ez du entzun Jack The Rip-
per (tripa-ateratzailea) hiltzailea-
ren izena? Bada, tamalez,
euskaldun batek hark baino lehe-
nago eta hark baino emakume ge-
hiago hil zituen: Juan Diaz de
Garaio Ruiz de Argandoña Saca-
mantecas arabarra. Aitor Aranak
(Legazpi, 1963) idazle emanko-
rrak ekarri digu haren historia Sa-
camantecas nuen aita eleberrian.
Hau jakinda, eta, bestetik, liburua-
ren portada odoltsua ikusita, badi-
rudi idazleak kontatzen duena
gogorregia eta irakurgaitza izango
dela, baina, kontuak kontu, liburua
irakurri ahala, gero eta interesga-
rriagoa iruditu zait. Egia da hilketa
eta egoera desatseginak narra-
tzen dituela, baina aldi berean hori
guztia eramangarriago eta pentsa
litekeen baino leunago begitandu
zait, Aitor Aranak edozelako mor-
botik alde egiten baitu. Pasa ezin
daitekeen marra bat jarri du kru-
delkeria errazetan ez erortzeko,
eta literatura erakargarria egiteko.
Lan honetan, bestetik, kontraste
harrigarriak ditugu. Nola edo hala,
ez dakigu zer arrazoirengatik,
Juan Diaz de Garaiok emakume
ezezagunak hiltzen zituen bitar-
tean, etxean berarekin bizi ziren
emazteen aurka ez zuen neurri
bereko bortizkeria erabiltzen.
Idazle lanbidea aukeratu baino
lehen, AEKn eskola eman zuen
Aitor Aranak honakoan ekarri digu
gai ezohikoa, baina ariketa litera-
rio interesgarria. Hizkuntzaren
nondik norakoak ederto ezagu-
tzen ditu, eta horri gehituko nioke,
berak elkarrizketetan adierazten
duen bezala, etorri handiko per-
tsona dela. Horretaz gain, aipatu
behar da euskararen eta euskal
kulturaren aldeko ekimen zenbae-
zinetan parte hartu duela.
Z.MURRIETA
Axola Aldizkaria Iraila 2012.qxp:Maquetación 1 28/12/12 19:28 Page 15
16
Axola Aldizkaria Iraila 2012.qxp:Maquetación 1 28/12/12 19:28 Page 16