a itsatsia

3
-A ITSASIA Euskal hitz batzuk berezkoa duten "a" letraz bukatzen dira: alaba (*alab),saltsa (*salts), azoka (*azok), ... Azken letra horri "a" itsatsia edo organikoa deitzen zaio. Gizon, zuhaitz, ... bezalako hitzak ere -a letraz amai daitezke (gizona,zuhaitza), baina badakigu -a hori artikulua dela eta behar ez dutenean ez dutela hartzen (gizon bat, zuhaitz hori). "a" itsatsia dutenek, ordea, beti berekin dute eta oso-osorik idatzi behar da (alaba bat, saltsa hori). Baina zein dira "a" itsatsia duten hitzak? 1. Banakako hitz batzuk. Hona hemen zerrenda. abantaila agentzia aisia aitona aitzakia akademia alegia amona anaia animalia antsia arbola arnasa arroa arroza ausardia axola aza balea baratza bidaia birjina botila burdina dardara denbora dotrina egia ekonomia eliza erregina erromeria eskola familia feria festa gauza gaztaina giltza gona grazia habia harea heriotza hizkuntza hontza ideia ikastola imajina inbidia inportantzia itxura izkina justizia kaiola kartzela kontzientzia koroa kultura labana leihatila literatura

Upload: mlaurib

Post on 18-Nov-2014

149 views

Category:

Documents


5 download

TRANSCRIPT

Page 1: A Itsatsia

-A ITSASIA

Euskal hitz batzuk berezkoa duten "a" letraz bukatzen dira: alaba (*alab),saltsa (*salts), azoka (*azok), ... Azken letra horri "a" itsatsia edo organikoa deitzen zaio. Gizon, zuhaitz, ... bezalako hitzak ere -a letraz amai daitezke (gizona,zuhaitza), baina badakigu -a hori artikulua dela eta behar ez dutenean ez dutela hartzen (gizon bat, zuhaitz hori). "a" itsatsia dutenek, ordea, beti berekin dute eta oso-osorik idatzi behar da (alaba bat, saltsa hori).

Baina zein dira "a" itsatsia duten hitzak?

1. Banakako hitz batzuk. Hona hemen zerrenda.

abantailaagentziaaisiaaitonaaitzakiaakademiaalegiaamonaanaiaanimaliaantsiaarbolaarnasaarroaarrozaausardiaaxolaazabaleabaratzabidaiabirjinabotilaburdinadardaradenboradotrinaegiaekonomiaeliza

erreginaerromeriaeskolafamiliaferiafestagauzagaztainagiltzagonagraziahabiahareaheriotzahizkuntzahontzaideiaikastolaimajinainbidiainportantziaitxuraizkinajustiziakaiolakartzelakontzientziakoroakultura

labanaleihatilaliteraturalotsaloturamailamakilamakinamaleziamezanaturaneskatilaokelaolaordenaostiapanpinapenitentziapertsonapertsonaiapezetapolitikapoliziapremiaprobintziasaltsateilazalantzazuhurtzia

Page 2: A Itsatsia

2. Honako atzizki edo amaierez osatutakoak:

-keria: alferkeria, handikeria...

-tura/dura: prozedura, abiadura, ohitura...

-tza: idazkaritza, agintaritza...

-kuntza: berrikuntza, irakaskuntza...

-(k)ada: besarkada, eskukada, kamioikada...

-kintza/-gintza: zapatagintza, kulturgintza...

-(t)eria: gazteria, tresneria...

-(k)era: harrera, bukaera, idazkera,...

-gura/-kura: logura, azkura,...

-bera: bihozbera, hozbera, sentibera,...

-aia: paisaia, bidaia, luzemetraia,...

-antza: mudantza, mesfidantza,...

3. Jatorrizko erdaran "a" letraz bukatzen diren hitz guztiak, adibidez: justizia, ironia, finantza, ekonomia, literatura,....

Berezko "-a" noiz galtzen den

-A berezkoa duten hitz batzuk, hitz-elkartearen lehen osagaia direnean -a- gal dezakete.

-IA bukaera duten hitzak: biologi azterketa, geologi irakaslea, pedagogi berrikuntza, orografi arauak, ...

-Eliza, burdina, hizkuntza, kultura, natura eta literatura hitzak: eliz agintariak, burdin fabrika, hizkuntz gaitasuna,...

Bi multzo horietako hitzak bi eratan idazteko aukera dago hitz-elkarketan:

a) Berezko a gabe eta marratxorik gabe (bidai agentzia, kultur ekintza)

Page 3: A Itsatsia

b) Berezko a-z eta marratxoz (bidaia-agentzia, kultura-ekintza)