6.c iritzi testuak

8
6. 6. 6. 6.C MAILAKO MAILAKO MAILAKO MAILAKO IRITZI TESTUAK IRITZI TESTUAK IRITZI TESTUAK IRITZI TESTUAK

Upload: madariaga-egana

Post on 09-Mar-2016

229 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: 6.c iritzi testuak

6.6.6.6.CCCC MAILAKO MAILAKO MAILAKO MAILAKO

IRITZI TESTUAKIRITZI TESTUAKIRITZI TESTUAKIRITZI TESTUAK

Page 2: 6.c iritzi testuak

DANA APURTUTA !

Eskolan arau asko daude, eta jantokian geratzen direnak motxila eramaten dute. Motxilak pertxeroetan itxi behar dira. Ni ez nago ados horrekin. Alde batetik motxilak apurtu egingo direlako, eta berriz pertxeroak ere. Nire ustez erosoagoa da bankuan ixtea, horrela ez da ezer ez apurtuko. Mesedez eskatuko dizut motxila bankuan uzteko aukera izatea. Alaitz Ortueta

GERRA EZ DA NIRE GUSTOKOA!

Baxar al assad agintaria oso gogorra da herritarekin eta gerra

sortu da. Guk telebistan ikusten duguna oso tristea da. Nire

ustez ez da bidezkoa. Hasteko jende asko hil delako. Halaber

hiriak, herriak... bonbardeatu dutelako.Gainera haur asko

umezurtz gelditu direlako.Nik proposatuko nuke Baxar al assad

gobernutik bota eta beste agintari demokratiko bat ipini.

Antton

Page 3: 6.c iritzi testuak

2012/10/19

UDALAREN JARRERA TXARRAK

Nik esan behar dizuet ez nagoela batere ados udalaren jarrerarekin. baserritar askori ez dielako kasurik egiten. Erabakiak euren kabuz hartzen dituztelako. Ematen du nire baserria zuentzat ez dela existitzen eta hori ez da udal baten jarrera egokia. Gauzak horrela jarraitzen badute ez ditugu izango txuletoiak, baserritarrok kalera jaitsi beharko garelako bizitzen. Nire proposamena da kaletarrak dituzten pribilejioak baserritarrok ere edukitzea. Adibidez: Elurra egiten duenean goizeko zazpi t´erdietarako elurra kentzeko makina nire baserriraino joatea. Horrela beste ikasle guztiak bezala eskolara joateko aukera izango nuke

DORLETA URKIA

KONTAMINAZORIK EZ

Hirietan ikusten dut kotxe pila bat. Semaforo bat gorri jartzen denean fijetan naiz ondo eta ez dago bost metro edo sei metro libre eta ke asko ateratzen dute. Nik kutsadurarekin ez nago ados ,alde batetik keak kutsatu egiten duelako airea. Bigarrenik munduan kutsadura asko badago guretzat kaltegarria delako. Horregatik proposatzen dut kotxeak al den eta gutxiago erabiltzea edo bestela elektrikoak erostea. Horrela lortuko genuke kutsadura gutxiago egotea.

Iker jimenez

Page 4: 6.c iritzi testuak

LURREKO ZABOR GUZTIA

Kalera paseatzera goazenean beti ikusten dugu zaborra, pipa azalak, txikleak… denok botatzen duguna. Ez zait ondo iruditzen. Lehenengo eta behin gure herri eta mendiak kutsatzen dugulako, bestetik ikusteko ere desatsegina delako. Soluziobide bat dauka horrek, 3 ordutara pasatzeko udaltzaina eta ikusten duenean jendeak botatzen duenean zaborra, 2 euroko multa ipintzea eta horrela jaietarako diru gehiago edukitzeko; edo hautsontzi handiak ipintzea banku alboetan, bolatokian……………. eta abar.

JULENE ROSADO

MOTXILAK APURTUTA EZ!

Nik Kurtzebarri eskolako jantokian bazkaltzen dut egunero. Lehen, motxilak pasilloan dauden bankuetan uzten genituen, baina orain ez, orain pertxetan utzi behar ditugu, arauak horrela esaten duelako. Nire iritziz motxilak ez dira pertxetan utzi behar. Alde batetik apurtu egiten direlako. Bestetik ezin dugulako egun guztia motxilak erosten egon. Nik proposatuko nuke motxilak eskolan daude aldageletan uztea, hor ez dutelako trabarik ematen.

Malen Jurado.

Page 5: 6.c iritzi testuak

BALEEN ALDE!

Bale gutxi dago munduan eta ala ere jendeak harrapatu egiten ditu, nahiz eta baleak harrapatzea debekatuta egon. Ni ez nago ados arrantzaleekin. Lehenengo eta behin baleak gero eta gutxiago direlako. Horrez gain sufritu egiten dutelako. Ondorioz baleak desagertu egingo dira eta honek itsasoko ekosistema apurtuko luke. Nik proposatuko nuke baleak ugaldu arte utzi eta gero berriz ere arrantzan hasi.

OIER MADINABEITIA

Gosea! Herrialde askotan jendeak ez dauka ezer jateko eta gosez hiltzen daude; beste herrialde batzuetan berriz, bapo janda tripa bete-beteta egoten gara. Ni ez nago batere ados honekin, guk besteak baino gehiago daukagulako. Lehenengo eta behin jende pila bat hiltzen delako eta oso gaizki pasatzen dutelako. Horrez gain, asko sufritzen dutelako eta gainera pertsona askok familiako norbait galtzen duelako gosez hilda. Ez hori bakarrik guraso askok ez dute janaririk umeei emateko, eta horregatik ume pila bat hiltzen direlako. Nire proposamenak protestak egitea, janaria konpartitzea eta janari gutxiago kontsumitzea dira, horrela ea jendea hobeto bizitzeko aukera duen, zeren inork ez du merezi horrelakorik.

Amaiur Egurrola

Page 6: 6.c iritzi testuak

EZ DA JUSTUA!

Arropa erostera noanean beti egiten dut topo arazo berdinarekin. Niri markako arropa gustatzen zait: DC, Billa bong, Ripcurl, Roxi… eta garestiegia da. Ez nago batere ados prezio horiekin. Hasteko prezio horiek oso handiak direlako. Halaber beste arropa zatarragoa delako. Gainera azkenean gurasoekin eztabaidaka hasten naizelako. Beraz ez nago batere gustura daukadan arropa askorekin. Nik proposatzen dut prezio txikiagoak jartzea.

Arian Lopez

KIROLDEGIA

Aretxabaletako polidepoortiboa berria da eta denbora asko egon da obretan. Orain oso prezio handiak jarri dute. Gainera ume batzuei ez diote hainbeste diru ematen. Ez nago batere ados horrekin. Hasteko diru asko gastatzen delako. Gainera gurasoak ez didatelako horren beste diru gastatzen uzten. Udaletxean proposatuko nuke prezioak baxatzea.

Ibai bengoa

GASOLINAREN PREZIOA Urtero-urtero gasolinaren prezioa pilo-bat igotzen du eta batzuek ezin dute ordaindu. Ez nago batere ados prezioa igotzearekin, (50,50€ balio du…) lehengo eta behin, diru asko gastatzen delako. Bigarrenik, kotxea behar delako lekuetara joateko. Nire proposamena da gasolinaren prezioa gehiago ez igotzea eta ere bai kotxea behar denean erabiltzea.

JOKIN NUÑEZ

Page 7: 6.c iritzi testuak

MOTXILAK APURTUTA!!!! Ni kurtzebarri eskolako 6. mailako ikasle bat naiz. Eskolan hainbat arau ditugu. Jantoki aurrean bankuak daude eta lehen hor ixten genituen motxilak. Orain jantokira joaten garenean motxilak pertxeroetan ixteko esaten digute. Ni ez nago ados horrekin alde batetik motxilak eta pertxeroak apurtu egin ahal direlako eta bestetik jertseak ixteko lekurik ez dagoelako. Nire proposamena da motxilak gimnasiako motxilak ixten ditugun aldageletan ixtea.

June bolinaga

TXAKUR BAT MESEDEZ!

Nik txakur bat nahi dut baina zuek ez didazue erosten. Gainera beste txakurrak enbidixia ematen didate. Ni ez nago batere ados nire gurasoen jarrerarekin. Lehenengo eta behin, txakurrarekin jolastea nahi dudalako. Bestetik, txakurra egiten duena ikustea oso polita delako. Gainera lagun bat edukiko dudalako. Ni proposatzen dizuet, txakur bat erosten badidazue ni arduratuko naizela janaria ematen, kaka eta txiza egin behar duenean ateratzen, garbitzen eta paseatzen ateratzen.

MARKEL CABALLERO

Page 8: 6.c iritzi testuak

ETXERAKO LANAK

Ni nabilen eskolan ume asko kexatzen dira etxeko lan gehiegi eramaten dugulako etxera. Ni ez nago batere ados horrekin; alde batetik ez daukadalako astirik jolasteko; bestetik irakasleak akats bategatik txarto jartzen duelako; gainera ez dielako nire gustukoak. Nik proposatzen dut arazoak dituzten ikasleei etxeko lan errazagoak jartzea.

Samuel Ramirez