612 euro

23

Upload: erein-argitaletxea

Post on 16-Mar-2016

224 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Bueltan da Toure, San Frantzisko auzoko detektibe berezia, bizilagun afrikarrentzat agurgarria, emakume zurientzat desiragarria eta polizientzat mespretxagarria. Bolada txar batetik pasatzen ari den momentuan ustezko anaia baten bisita jasoko du bere patera-pisuan, lekua egingo dio afrikar abegiaren izenean eta, erabaki horren erruz, arazo larriak sortuko zaizkio, lapurreta, droga-trafiko eta hilketa kasuetan belarrietaraino nahastuko dutenak.19 Kamera arrakastatsuaren ondoren dator 612 Euro. Toureren sagako bigarren nobela hau ere Euskal Herriko ghettorik handienean kokatuta dago, Bilboko San Frantziskon. 612 euro instituzioek behartsuenei hilero ematen dieten kopurua da, sanfrantziskotar askoren esperantza bizirik irauteko.Gordintasuna eta umorea konbinatuz, Jon Arretxek erritmo biziko eleberria eraiki du, irakurlea lehen orrialdetik harrapatu eta amaiera arte oharkabean daramana.

TRANSCRIPT

Page 1: 612 euro
Page 2: 612 euro

uzta gorria

12

Page 3: 612 euro

Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeenbaimena, legeak aurrez ikusitako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahibaduzu, jo CEDROra (Centro Español de Derechos Reprográficos, www.conlicencia.com; 91 702 19 70 / 93 272 04 47).

Saila eta azalaren diseinua:Cristina FernándezMaketazioa:

Erein© Jon Arretxe

© EREIN. Donostia 2013ISBN: 978-84-9746-839-8

L. G.: SS-791/2013EREIN Argitaletxea. Tolosa Etorbidea 107

20018 DonostiaT 943 218 300 F 943 218 311

e-mail: [email protected]

Inprimatzailea: Itxaropena, S. A.Araba kalea, 45. 20800 Zarautz

T 943 835 008 F 943 130 822e-mail: [email protected]

www.itxaropena.net

1. argitalpena: 2013ko maiatzean

Page 4: 612 euro

JON ARRETXE

erein

Page 5: 612 euro

Edu eta Inmari

Page 6: 612 euro

IUZTAILAREN 4a

1

Bost bat minutu dira Parisko autobusa Bilboko termi-nalera ailegatu dela. Ate guztiak irekita daude, bidaiariekkanpoan dauzkate euren ondasunak, baina haietarikoasko, alde egin beharrean, gidariarekin hitz egiten aridira, eta ez dirudi batere pozik daudenik helmugara ai-legatzeagatik. Kontrakoa, oso haserre dihardute, keinunabarmenak eginez euren maletak eta maletategia sei-nalatuz:

–Geldialdietan inor ez bada gure gauzetara hurbildu–kexatu da andre bat–, nola liteke nire nezeserra desa-gertzea maletatik?

–Niri ordenagailua ostu didate! –dio gizon batek.–Nire motxila ere ireki dute eta kamera falta zait

–protestatu du neska gazte batek, bere ondasunak urduriarakatuz.

7

Page 7: 612 euro

Bus-gidariak ez daki zer erantzun inguratzen duten ke-xati berotuei, langile trebatua izan arren ez baitzaio inoizgisa horretako lapurretarik gertatu. Ziur dago ezezagunikez dela autobusera hurbildu bidaian zehar maletategiaireki duenean, bidaiarietako batek hainbeste gauza hainarin ostea ere ezinezkoa iruditzen zaio eta, burmuinari era-gin arren, ez dio gertatutakoari inolako azalpenik aurki-tzen. Beste horrenbeste gertatzen zaio iskanbila baretzekoasmoz termibuseko bulegotik etorritako arduradunari.

Bien bitartean, gizon beltz txiki eta lodi bat auto-busetik urruntzen ari da gurpildun maleta handi batetiktiraka, bidaideen protestei entzungor eginez. Terminalekoeremutik irten, zebrabide bat zeharkatu eta bus-geltokiinguruko jendetzarengandik nahikoa urrundu dela be-gitandu zaionean zakarrontzi batzuen atzean gelditu,alde batera eta bestera so egin eta maleta ireki du. Mu-tiko txiki eta argal bat irten da hortik, metro bat pasatxoeta hogei kilo inguru izango dituena.

–Zenbat tardatu duzun, aita! –protestatu du, txilibituzoli baten ahotsaz–. Ia ito naiz barruan!

–Ez da horrenbesterako izango, Garan.Umea hazka ari da buruko kizkurren artean, atsekabez.–Esan nizun –berriz aitak– inoiz baino luzeagoa

izango zela gaurko jolasa. Goserik, behintzat, ez duzu pa-satu, ezta?

–Ez, gusanito guztiak jan ditut.–Eta bokata?

8

Page 8: 612 euro

–Zati bat utzi dut.–Zergatik?–Urdaiazpiko egosia ez zaidalako asko gustatzen,

badakizu saltxitxoia nahiago dudala.–Urdaiazpiko egosia osasungarriagoa da, eta gu-

txiago loditzen du.–Baina gutxiago gustatzen zait.–Bueno, ahaztu bokatarena. Bestela ondo?–Txizalarria izan da txarrena.–Ez duzu potoa erabili?–Bai, erakutsiko dizut?–Lasai, neuk hartuko dut.Gizonak maletatik likido horixkaz betetako krista-

lezko potoa atera eta alboko zakarrontzi horira bota du.–Aita, hemen kristalak zakarrontzi berdean sartu

behar dira.–Zelan dakizu? Parisen ez dago horrelakorik.–Eskolan ikasi dut. Nahi duzu hartzea? –mutikoak

kontainer horian igotzekoa egin du.–Ez –gerritik oratuta jaitsarazi du aitak–, zakar-bil-

tzaileek aldatuko dute lekuz. Orduan, bidaia luzea izanarren, ez zara gehiegi aspertu, ezta?

–Ez, zera! PSPa utzi bazenit…–Badakizu etxean ahaztu zitzaidala, sentitzen dut.–Denbora fardel artean etzanda eman behar izan

dut, ezer egin barik! Bueno, autobusa gelditu den guz-tietan, geure maletan ezkutatu naiz arin-arin.

9

Page 9: 612 euro

–Erraz sartu eta irten zara?–Bai, beti legez.–Eta ez duzu beldurrik pasatu?–Ezta batere.–Hau da nire ume ausarta!Aitaren laudorioek lortu dute pixkanaka mutikoari

atsekabea pasatzea.–Maleta asko ireki dituzu? –jarraitu du gizonak.–Batzuk bai –umearen begitartea argitu egin da–, eta

oso gauza politak aurkitu ditut.Gurpildun maletatik Bob Esponjaren irudia daukan

motxila txiki bat atera eta ireki egin du.–Beitu, aita, beitu! –esan du, begiak asko zabalduz.–Ez atera gauzak hemen, Garan –gizonak begiratu

laburra egin du motxilatxo barrura eta beste horrenbes-tekoa ingurura–. Uste dut osabaren etxea ez dagoelaurrunegi eta han aztertuko dugu dena lasaiago. Gordemotxila maletan eta goazen.

–Neuk eramango dut motxila, neuk! –protestatu duumeak.

–Ez da astunegia?–Ez.–Ondo da, zeuk eraman, baina kontuz barruko gau-

zekin, eta nekatzen zarenean esan. Ados?–Ados.Mutikoak Bob Esponjaren motxilatxoa bizkarrean

jarri du, aitak ia hutsik zegoen gurpildun maletatzarra

10

Page 10: 612 euro

berriz itxi eta errepide bat zeharkatu dute eskutik helduta.Hortik gutxira bidegurutze batera ailegatu, gizonak pol-tsikotik paper bat atera eta andre bikote bati bertan ida-tzitako helbideaz galdetu dio. Haietako bat azalpenakematen hasi zaio, San Frantzisko auzorantz seinalatuz.

2

Pot eginda nindoan etxera bueltan uztailaren hasierakogau sargori hartan, eta errudun nagusia Errekaldeko ze-zensuzkoa izan zen. Izan ere, ez nuen uste tramankuluhura hain astuna izango zenik, eta, suaren kontrako arropaberezi eta itogarria jantzarazi ondoren, adardun kutxamadarikatu hura bizkar gainean jarri zidatenerako da-mututa nengoen proposamena onartu izanaz. “Apurtxobat pisutsuagoa da gurea normalak baino, ze ez da oso be-rria, baina zu gizakote indartsua zara eta eutsi goiari!” esanzidaten jaien antolakuntzaz arduratzen ziren kabroi haiek,eta horixe pisutsua zela, lau pauso eman orduko jabetunintzen zelako zigorra izango zen niretzat saio hura. Gai-nera, ez zen nahikoa oinez egitea Errekaldeko plazako zir-kuitua, arineketan egin behar nuela esan zidaten eta, ma-darikazio bat botata, korrika hasi nintzen autopistapekoeremu zatar hartatik, egiazko zezena banintz bezala joka-tuz, nire bizkar gainetik eten barik petardoak lehertu eta

11

Page 11: 612 euro

suziriak ateratzen zirela sentituz, umeek kolpatzen nin-dutela, mozkortiek zirikatu eta kalimotxoa botatzen zi-datela, izerdi patsetan bero itzelaren eraginez…

Minutu batzuk baino ez omen ziren izan, baina niriorduak iruditu zitzaizkidan, eta, txarrena, ospakizun gau-tar eta zentzugabe hartatik atera nuen guztia hogei eurokobillete ziztrin bat izan zen, jakineko laudorioetatik aparte:“inoizko zezensuzkorik onena izan zara” esan zidatenkorrikalari batzuek, “zelako lasterraldiak, primeran pasatudu jendeak!” zenbait ikuslek, “itzuli hurrengo gauetan,mesedez!” antolatzaileek…

Dirudienez, Errekalde auzoko jaietan azken urteetannekez aurkitzen zuten zezensuzkoarena egiteko prest ze-goen jendea, prezio horretan, behintzat, “krisiaren kon-tura asko murriztu zaizkigu aurrekontuak, aseguruak ereordaindu behar dira…”. Eta antzeko zerbait gertatzenomen zen umeen atzetik korrika egin behar zuten bu-ruhandiekin. Eta ez Errekalden bakarrik, beste auzo etaherri askotan ere egoera berdintsua ei zen. Horren on-dorioz, jaien antolatzaileak senegaldar kinkila-saltzaile etahorrelako gosekilen artean hasiak ziren gizonezkoak erre-klutatzen, haiek sarri prest egoten baitziren eskupekotxobaten truke edozer egiteko, nahiz eta Errekaldeko ze-zensuzkoarekin, behintzat, behin probatzen zutenei erre-pikatzeko gogorik geratu ez.

Edonola ere, ni, Burkina Fasoko gosekil hau, prestegon nintzen zeregin hura onartzeko. Hilabete batzuk

12

Page 12: 612 euro

lehenago esan balidate barre egingo nion eskaintza hari,bainaTxema liburu-saltzaileak deitu zidanean ez nengoenboladarik onenean. Aste batzuk ziren elkartzen ez ginelaeta poz handia eman zidan haren ahotsa berriz entzuteak.Izan ere, bera nuen Bilbo Zuriko lagunik onena. Kasua-litate hutsez ezagutu nuen egun baten Ledesma kalekobere lantokian eta, haren izaera bitxi bezain irekiari esker,berehala kolega antzeko zerbait bihurtu ginela esan zite-keen.

–Toure! –oihukatu zidan telefonoaz bestaldetik bereohiko hizkera alaiaz–. Zelan zabiltza lan aldetik aspaldihonetan?

–Lar ondo ez.–Kasu asko daukazu esku artean?–Bat ere ez.–Eta operarik?–Denboraldia amaitu egin da. Urriko operan parte

hartuko dudala agindu didate, baina ordura arte ez dutsosik ikusiko.

–Ba beitu, kasualitatez Errekalden nago liburu ba-tzuk banatzen, neure auzoan, badakizu –tele-liburu an-tzeko zerbitzua egiten zuen Txema potolo zoriontsuak,motorrez, Urtxintxa liburu-dendarentzat–. Jai-batzor-dean dagoen lagun bat topatu dut eta interesgarria izandaitekeen proposamen bat egin dit.

Eta, besterik ezean, proposamen hura onartu eginnuen, bai eta bete, damutu, eta neure buruari zin egin

13

Page 13: 612 euro

ere beste inoiz harrapatuko ez nindutela, sekula ere ez,pentsatu ere ez! Behintzat lanaldia amaitu eta hogei eu-roko billetea poltsikoan gordeta etxera txintxo-txintxoitzuli banintz, probetxu txiki bat aterako nion zereginhari, baina ez nuen hala jokatu, eta horren errudun na-gusia Txema izan zen. Izan ere, zezensuzkoaren tra-mankulu zipildua kendu bezain laister, arnasari bueltaemateko astirik gabe, bere estiloko atzaparkada pare batjo zizkidan sorbaldan. “Ederto, Toure!” esan eta tragobatzuk hartzea proposatu zidan. Soberan nekien hare-kin alferrak zirela aitzakiak eta gainera, zer arraio, ondoetorriko zitzaidan kaña pare bat pixka bat berridrata-tzeko.

Arazoa da ez zela kaña pare bat izan, hamaika parebaizik eta, noski, hogei euroek ez zidaten gehiegi irauntxosnarik txosna eta tabernarik taberna hartu genuenmartxa itzelean, are gutxiago plantxa nazkagarri batenprestatu zizkiguten solomo belztuko ogitartekoak etapostreko txurroak irentsi ondoren. Liburu-banatzaile aseezinak, ohi bezala, diruaz ez kezkatzeko esan zidan; be-rak jarraitu zuen tragoak ordaintzen, eta azkenean aitzurgalantaz amaitu genuen biok. Eta, elkarrekin egin ohi ge-nituen poteo basatietan jokatzen nuen erara, ordukohartan ere komunera egin zuen bisita bat aprobetxatu be-har izan nuen oharkabean ihes egiteko.

Gaueko hiru eta erdiak markatzen zituen Zabalburuplazako erlojuak ordu erdiko ibilaldiaren ondoren handik

14

Page 14: 612 euro

pasatu nintzenean. Hari begira zeharkatu nuen errepidea,lur jota, erdi lo, eta auto baten ziztu bizian zihoazen abe-raskume zuri batzuek ni harrapatzekoa egin eta txiste txarbat bota zuten leihatilatik nire azalaren koloreaz. Horrekapur bat bizkortu ninduen, baina luzea egiten ari zitzai-dan buelta, ohea besterik ez neukan buruan, eta Zabal-buru plaza atzean utzitakoan azkenik begiz jo nuen nirebizilekua, San Frantzisko auzoa.

Trenbideen arroila gaineko Kantaloja zubia zehar-katutakoan afrikar batzuk ikusi nituen Fleming Dok-torearen plazako jarlekuetan etzanda, eta horrek gogoraekarri zidan zein bolada eskasa pasatzen ari nintzeneta, hala jarraituz gero, nik ere bukatuko nuela kaleanlo egiten. 2011ko amaiera eta 2012ko hasiera primera-koak izan ziren niretzat, patuaren apetaz diru-iturrioparo bihurtu zitzaidan opera-munduari esker. Izanere, Bilboko Opera Koruan kantatzeko aukera eman zi-daten, nirea bezalako baxu-ahotsen urritasunari esker,antza, eta kopuru ederrak jaso nituen zeregin harentruke. Bigarren diru-iturri bat ere baneukan han, ko-ruan entxufatu ninduen Txaro soprano aberatsa, oso es-kuzabala izan zena nirekin hilabete haietan. Atso ase-gaitza, nire ahotsaz barik nire gorputzaz aprobetxatzenzen, eta ni haren diruaz, halandaze dena primeranzihoan.

Ez nuen esku artean inoiz hainbeste diru erabili etaez zitzaidan, jakina, ezer gordetzea bururatu. Kopuru

15

Page 15: 612 euro

handiak bidali nizkion Gorom-Gorom-eko familiari, ge-lakide neukan Osman maliar beteranoari espazioa utzi etabeste gela bat hartu nuen niretzat bakarrik pisu berean,euren herrialdera bota zituzten senegaldarrek libre utzizutena, hain zuzen. Orduan ez zitzaidan arazo larria iru-ditzen alokairuaren truke ehun eta berrogeita hamareuro ordaintzetik hirurehunera pasatzea, eta pisukideei la-gundu egin nien gastuekin, haiek nirekin lehenago eginzuten bezala, batez ere Osmanek. Paperak behingoz lor-tzeko tramitazioak erraztearren ere ia bi mila euro emannizkion fidagarria zirudien abokatu bati, eta bazirudienluze barik eskuratuko nuela ditxosozko lan eta egoitzabaimena, atzerritarrok bakean bizitzeko derigorrez behargenuen agiria.

Baina apirilaz geroztik gauzak okertzen hasi ziren.Euskaldunan kantatu behar ziren hurrengo operak korutxikikoak ziren, nire gisako kolaboratzaileen beharrik ezzeukatenak, eta handik aurrera ez nuen xentimorik ikusikantuaren bidez. Aldi berean Txaro sopranoak nire zer-bitzu bereziak eskatzeari utzi zion. Pentsa zitekeen nitazaspertuta zegoela edo, agian, beste beltzen bat topatuzuela. Ez zen harritzekoa izango, berak aitortu baitzidanhalaxe jokatzen zuela.

Gauzak hala, eta txiroen biziraupena bermatzekoerrentaren seiehun eta hamabi euroak jasotzea, paperaklortuta ere, ezinezko bihurtzen ari zenez, hirugarren diru-iturria baino ez zitzaidan gelditzen, teorian nire ogibide

16

Page 16: 612 euro

nagusia izan behar zuena: kauri-botatzaile, igarle, azti,magia-gizon, arazo-konpontzaile, ikertzaile edo dena de-lakoa; baina iturri hartatik tanta ziztrin batzuk baino ezziren ateratzen aspaldian. Proposamen interesgarrien fal-tan, lantzean behin auzoko afrikarrak etortzen zitzaizki-dan kaurien bidez etorkizuna asmatzeko eskatuz: lanenbat lortu behar ote zuten, paper kontuak berehala kon-ponduko zituzten, familia hona ekarri ahalko zuten…Baina gehienek ezin zidaten ordaindu eta zorretan uztenzidaten dirua, kauriek iragartzen zieten lanpostu hura lor-tzen zutenerako. Agian jabeturik zeuden iruzurti hutsanintzela, batek daki. Edonola ere, Bilbo Zurian krisia ba-zegoen, San Frantziskoko Afrika Txikian arazoa askoz la-rriagoa zen.

Halako ideiak mamurtuz joan nintzen hurbiltzennire atarira, auzoari izena ematen dion San Frantzisko kaleluzean zehar, teorian delinkuentzia kontrolatu behar zu-ten kamera finko ugarien begirada sentituz. Maiatzak2ko bidegurutzean, auzoko magrebtarren gogoko lekuan,ez zegoen inortxo ere. Pixka bat aurrerago, Harrobi kalekobidegurutzean zeuden Ertzaintzaren autoetatik ahalik etaurrunen igaro eta, azkenik, 43 zenbakira iritsi nintzen. Be-rriz etorri zitzaidan burura nire koltxoi erosoa, eta hura go-goan ireki nuen atea, baita bigarren pisura igo ere, bainahan, ustekabean, nire begi erdi itxiak atoan zabaldu zirenafrikar txiki eta lodi batekin topo egin zutenean. Ate al-boko eskaileretan jesarrita zegoen, eta haren aldamenean

17

Page 17: 612 euro

mutiko mehe bat zeukan, burua maletatzar baten gaineanipinita, lo.

3

–Anaia! –bota zidan gizonak, eta erreakzionatzeko asti-rik eman gabe zutitu eta hunkiturik besarkatu ninduen.Haren burua ozta-ozta ailegatzen zitzaidan bularrera etahantxe tinkatu zuen segundo batzuetan; gero jaso, eskuaknire sorbaldetan ezarri eta itaunka hasi zitzaidan.

–Zer moduz gurasoak?–Ondo.–Eta emaztea?–Ondo–Eta seme-alabak?–Ondo–…Joan-etorriko afrikar galdera sorta amaigabeari ema-

ten genion bitartean, solaskidearen buru gainetik berrizerreparatu nion maletaren ondoan esnatzen ari zen mu-tikoari. Begiak igurtzi eta so egin zidan. Ez nuen ezagutu,eta beste horrenbeste gertatzen zitzaidan oraindik lepo-tik zintzilik neukan gizontxoarekin.

–“Anaia” esan didazu? –itaundu nion galde-eran-tzunak amaitutakoan, haren tentakuluetatik askatzen

18

Page 18: 612 euro

nintzela. Hogeita hamataka urte izango zituen, nik bainogutxixeago, agian.

–Jakina, ez zara nitaz gogoratzen, Mamou? –senideekhorrela esaten zidaten, Mahamoud-en laburdura erabi-liz–. Nik ere Toure daukat abizena, zuk bezala, ze gure ai-tak anaiak ziren, edo lehengusuak, gutxienez. Zu Gorom-Goromen jaio zinen eta ni Banin, zazpi meskiten herrian,badakizu. Baina nire aitak Boli Kostara lan bila alde egineta ama hil zitzaidanean zuenera eraman ninduten eta el-karrekin eman genituen urte batzuk, aita itzuli eta bera-rekin eraman ninduen arte. Ez zara oraindik nitaz gogo-ratzen?

Ez nintzen gogoratzen, ez, eta sinesgogor so eginnion. Ohikoak ziren halako istorioak Burkina Fason etabazitekeen gizon hark kontatzen zidana egia izatea, ipuinguztiz asmatua izan zitekeen bezalaxe. Nire haurtzaroandozenaka ume ibiltzen ginen elkarrekin jolasten, jatennahiz lo egiten Gorom-Goromeko etxe handiaren ere-muan eta ez nuen inoiz oso argi eduki zeintzuk ginenanaia-arrebak, lehengusu-lehengusinak, bestelako seni-deak, bizilagun hutsak…

Nire mesfidantza sumatuz edo, gizontxoak beste ar-gudio batekin probatu zuen:

–Paristik gatoz, zure alabak eman digu helbide hau.–Sirak? –atoan bizkortu ninduen haren aipamenak. As-

palditik ez nuen ikusten eta lantzean behin izaten genituentelefono deiak ziren gure harreman bakarra–. Ondo dago?

19

Page 19: 612 euro

–Bai, gero eta politago, gainera. Emakume puxka bi-lakatzen ari da nire loba.

–Badakizu –ez zitzaidan batere gustatu zelan ahos-katu zituen azken hitzak– zertan dabilen aspaldi hone-tan?

–Betikoan –erantzun zidan, nik ez jakiteagatik ha-rrituta bezala–, umeak zaintzen. Garanez ere arduratu danoiz edo noiz.

Eskaileran jesarrita isilik eta txintxo aurpegiaz zirauenumea seinalatu zidan. Ez dakit potoloak esango ziongaixo aurpegi hura ipintzeko, baina lortzen ari zen nikerrukia sentitzea.

–Zenbat urte dauzka mutiko honek? –galdetu nion.–Zure lobak? Sei.–Gutxiago dirudi.–Txikitxoa da, bere aita bezala.–Eta oso argala, argalegia. Ondo ematen diozu jaten?–Noski, pasatzen dena da egun osoan dabilela ko-

rrika eta saltoka. Horrela ezinezkoa da loditzea.Ez neukan batere argi entzuten ari nintzen gauzeta-

tik zer sinetsi behar ote nuen, baina nire ustezko lobakpena eman zidan, ezin nuen kalean utzi eta, etxeko ateairekita, sartzen gonbidatu nituen, erabaki haren arriskuenjabe izan arren. Izan ere, afrikar bati etxeko atea irekitzendiozunean berdin gerta daiteke biharamunean desager-tzea ezer esan barik zein pisukide uxaezin bihurtzea hu-rrengo hilabeteetarako.

20

Page 20: 612 euro

Etxeko beste geletatik ez zen zaratarik ateratzen, ba-zirudien denak lotan zeudela, eta neure gelarantz eramannuen bikotea. Bidean sukaldetik pasatu ginen eta su gai-neko lapikoari erreparatu ziotela konturatu nintzen.

–Afaldu duzue?–Ezer gutxi.–Utzi gauzak gelan eta etorri. Zeozer berotuko di-

zuet.Batere luzatu barik itzuli ziren sukaldera eta lapikoan

sobratzen zen arroza berotutakoan gogotsu eman ziotenjateari.

–Ez didazu oraindik esan –bota nion sasianaiari–, ze-lan daukazun izena.

–Toure esaten dit jendeak, baina zu ere Toure zare-nez, niri Cisse deitu ahal didazu. Semeak Garan daukaizena, esan dizut?

–Bai, esan didazu.Arroza goseti irensten ari zen mutikoari so egin nion.

Gorom-Goromen emaztearekin utziak neuzkan bi se-meak gogorarazi zizkidan. Txikiak haren adina izangozuen, gutxi gorabehera.

–Ez pentsa –esan zuen Cissek, nire hausnarraldia ete-naz– zure abegi onaz abusatu nahi dugunik.

–Noski.–Oraintxe ez daukat dirurik poltsikoan, xentimorik ere

ez, –oilasko hego bat zurrupatzen ari zen–, baina biharkoasko eduki dezaket. Gauza bat baino ez dugu behar.

21

Page 21: 612 euro

–Zer gauza?–Jenero apur bat saltzeko tokia.–Jenero apur bat? –Cisseren plateretik beste oilasko

hegoa hartu eta umearen platerera pasatu nuen–. Zer je-nero mota?

–Parisko lagunek-eta emandako tresna batzuk, haiekbehar ez dituztenak: ordenagailu zaharren bat, kamera-ren bat…

Tresna horiek guztiak benetan lagunen opariak zirelasinetsi nahi izan nuen eta lokutorio baten izena emannion, Osmanen lehengusuarena, hain zuzen.

–Bertan daukazu aukera –erantsi nuen– familiaridirua bidaltzeko ere, nahi izanez gero.

–Noski, lokutorio guztietan egoten da zerbitzu hori.Eta eduki nahi nuke nori bidali, baina ia ez zaigu fami-liarik geratzen Burkina Fason. Aita berriro desagertu zeneta ez zen inoiz itzuli, eta gainerako senide gehienak Eu-ropan zehar daude, gu bezala.

–Garanen ama?–Hil egin zen.–Eta ez daukazu beste seme-alabarik?–Nik dakidala, ez.Nire ustezko anaiak zuzendu zidan irribarre inozo-

ari muzin eginez erantzun haietatik zer sinetsi beharote nuen galdetu nion neure buruari hainbatgarrenez.Edonola, itaunka alferrik ari nintzelako sentiera izannuen.

22

Page 22: 612 euro

–Salmenta ona eginez gero –jarraitu zuen Cissek–,apur bat lagunduko dizuet etxeko gastuekin, hemen gau-den bitartean.

“Hemen gauden bitartean” haren esanahia mamur-tzen nuen bitartean umeari erreparatu nion. Ostera erelo geratzen ari zen, bere platera harrikotik pasatuta bezaingarbi utzi ondoren. Mahaitik altxatu nintzen eta keinuaegin nien jarraitzeko.

–Bi koltxoi dauzkat gelan –hormaren kontra zegoenalurrean zabaldu nuen– eta hau zuek erabili dezakezue.Bero handia egiten ari da azken gauetan eta ez duzuemantarik beharko.

–Primeran egongo gara, Mamou, asko eskertzen di-zut dena.

Cisse txikiak eskuak berriz nire sorbaldetan itsastekoaegin zuen, baina hari iskin egin eta gelako aterantz jo nuen.

–Berandu da –esan nion– eta hobe duzue oheratzea.Nik sukaldeko trasteak bildu eta beste horrenbeste egingodut.

Gelako atea itxi, sukaldera itzuli eta pentsakor geratunintzen apur baten. Ez zen batere hotsik ateratzen etxekobeste hiru geletatik. Osman zegoen batean, eta kaleko sal-mentan ziharduten hiruna senegaldar gazteago beste bie-tan. Ondo moldatzen ginen eta ez zuen inork txartzathartuko pisukide berrien kontua, are gutxiago senideakzirela esanez gero. Dena dela, neure burua konbentzitzensaiatu nintzen haien egonaldia ez zela gehiegi luzatuko.

23

Page 23: 612 euro

Haiek topatzearen ustekabeak une batez bizkortu etapixka bat ahaztarazi zidan Errekaldeko jaietatik nekarrennekea, baina bueltan zetorren. Beraz, harriko txikia arinegin eta ni ere oheratu nintzen. Gelan sartu nintzenerakolo seko zeuden nire ustezko senideak.

24