469 guaixea

16
SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko garagarrilak 27, ostirala • 2. aldia • 469. zenbakia Arbizuko San Juan festakdespeditu gabe San Pedroak iritsi dira Izurdiagara, Arruazura, Unanura, Lizarragabengoara eta Altsasura Triku Trail mendi lasterketa igandean Etxarrin Sakanerria >> 8 Kirola >> 13 Akordeoilari lagun >>14-15 Ur festa goxoak hartuko dituzte ibarreko igerilekuek Gozamenez Koordinakundeak antolatuta, Irurtzunen, Uharte Arakilen, Lakuntzan, Etxarri Aranatzen eta Altsasun izanen dira >>5 Isunen kontrako bilkura deitu du Irurtzungo Udalak Gaur, 19:30ean, Foru plazan >>9 Birziklatze Laborategiak aurreneko altzari bilduma du Batutaren fruituetako bat da >>7 Foruzaingoa eta Ertzaintza, elkarlan protokoloa indarrean Koordinazioa hobetuko dute >>6 Akordeoilari lagun utzitakoa

Upload: guaixe-fundazioa

Post on 31-Mar-2016

255 views

Category:

Documents


8 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: 469 guaixea

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko garagarrilak 27, ostirala • 2. aldia • 469. zenbakia

Arbizuko San Juan festakdespeditugabe San Pedroak iritsi diraIzurdiagara, Arruazura, Unanura,Lizarragabengoara eta Altsasura

Triku Trail mendilasterketaigandean Etxarrin

Sakanerria >> 8Kirola >> 13

Akordeoilari lagun >>14-15

Ur festa goxoakhartuko dituzteibarreko igerilekuekGozamenez Koordinakundeak antolatuta,Irurtzunen, Uharte Arakilen, Lakuntzan, EtxarriAranatzen eta Altsasun izanen dira >>5

Isunenkontrakobilkura deitudu IrurtzungoUdalakGaur, 19:30ean, Foruplazan >>9

BirziklatzeLaborategiakaurrenekoaltzaribilduma duBatutaren fruituetakobat da >>7

Foruzaingoaeta Ertzaintza,elkarlanprotokoloaindarreanKoordinazioa hobetuko dute >>6

Akordeoilari lagunutzitakoa

Page 2: 469 guaixea

Guaixe • 2014ko garagarrilaren 27a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foruen Plaza 23-1 • Irurtzun: kate informatika, Bi ahizpak, 9(atzea) • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edota 3035 0018 47 0181012564 kontu zenbakian ingre-satuta egin daiteke.ZORION agurrak

Eta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA! Jarraitugaitzazu

Bazkideekdeskontua

Bikoitza:

Bakarra:

MusikaLa Banda del jefe Bigun.Garagarrilaren 27an, ostiralean,23:00etan Altsasuko Urtzi tabernan.

Irurtzungo abesbatza.Garagarrilaren 29an, igandean,11:50ean Lakuntzako elizan.

Bizikleta irteerakXXIII. Gasteizko zeharkaldia.

Garagarrilaren 29an, domekan,8:30ean Burunda klubeko mendibizikleta taldearen bajeratik. 40 km.

Deialdiak Adierazpen Askatasuna. Isunik ez!Garagarrilaren 27an, ostiralean,19:30etan Irurtzungo Foru Plazan.Irurtzungo Udala.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Garagarrilaren 27an, ostiralean,

20:00etan Irurtzun, Uharte Arakil,Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz,Bakaiku, Altsasu eta Olaztin. Hilekoazken ostiraleko elkarretaratzea.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Garagarrilaren 29an, domekan,

20:00etan Altsasuko plazan,elkarretaratzea.

Sakanako Langabetuen Asanblada.Garagarrilaren 30ean, astelehenean,15:30ean Altsasuko Gure Etxeaeraikinean.

Irati AldazIparragirreZORIONAKgureetxeko txikiari. MuxuPOTTOLO bat eta segibeti bezain alai etaMAITAKOR.

KatxoZORIONAK!! Erretiroederra izan eta prime-ran ibili!|! Eroskiko zurelankideak.

Oier OngayZORIONAKpotoko!!!Urte bat beteko duzu!!Etxeko printzeari muxuhandi-handi bat Iraiaeta amatxoren partez!

(a)Zure dizdirak, alaitasu-nak eta argitasunak ur-tez urte handitzen do-az. Nire bihotza beteduzu. ZORIONAKor-tzadar maitea. Muxumila!!!

garagarrilak- garilak 27-3Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

AngeZORIONAKguape-tona!! Ospatu nahi du-gu, e! Muxu asko. Zurekoadrila.

San Pedro zelaiaaltsasuarren zainAltsasuarrak, atzera ere, San Pedroermitaren inguruan elkartuko diradomekan. Udaletik hainbat oharzabaldu dituzte. Batetik, 10:30era-ko zelairako bidea itxita egonendela eta autoz joan nahi duenakUrdiaindik abiatu beharko duela.Ordu horretatik aurrera autoak udaligerilekuetan eta aldameneko fut-bol zelaian aparkatzeko aukera iza-nen da. Ingurumena zaintzeko dei berei-zia egin du udalak, guztia joate-rakoan bezain garbi uzteko etabehar bezala babesteko. Horre-gatik, zelaian barna jarritako edu-kiontziak eta kontainerrak erabil-tzeko deia egin du. AltsasukoUdalak suak partekatzeko deiaegin du. Aldi berean, suak zuhaitztxikien ondoan ez egiteko eska-

tu du. Edalontzi birziklatuak era-biliko dira zelaian jarritako barra-ketan eta komunak ere jarriko dituudalak.

Egitaraua10:00etan Udalbatza, txistulariekinbatera, San Pedro zelaira abiatuko da. 10:45ean Auzatea eta zortzikoa. 14:30ean Bazkariak.

17:00etan Udalbatzaren agurra zelaianbarrena. Puruen banaketa. Alkateakzortzikoa zabalduko du. 20:00etan 1:00etara Dantzaldia Gaubelataldearekin.

FESTAKAltsasu:

San Pedro

Page 3: 469 guaixea

Guaixe • 2014ko garagarrilaren 27a 3

ezkaatza >>

Energia kontsumitu gabegirotutako etxebizitzapasiboa eraikitzen hasiberri dira Iturtxulo kalean

Etxebizitza pasiboak energia kon-tsumitu beharrik gabe urte guz-tian tenperatura atsegina man-tentzeko gai diren eraikinak dira.Horretarako kokapen eta isola-mendu egokiak eta eraikin estan-koa behar dira. Halaxe azaldudigute Peter Albrecht eta JuanaOtxoa-Errarte arkitektoek, EsterChuecak eta Jesus UhartekUrdiaingo Iturtxulo kaleko 14aneraikitzen ari diren etxebizitzaproiektatu dutenek.

Jasangarritasunaren kontzep-tua eraikuntzara hainbat modu-tan eraman da eta etxe pasiboa dahorietako bat. Etxea girotzeko,neguan epeldu edo berotzeko etaudan freskatzeko, energiarik ezerabiltzea edo apenas erabiltzea dahelburua. Horretarako, etxebizi-

tza estankoak egiten dira.

Ezaugarriak Otxoa-Errartek azaldu duenez,kokapen egokiak eguzkitik jasota-ko bero guztia aprobetxatzea dakar.Isolamenduaren garrantzia ereazpimarratu du urdiaindarrak.Kanpoko airea ez sartzeko etxebi-zitzak guztiz itxita egon behar du.“Sartu eta ateratzen den airea guknahi dugulako izanen da”.

Hotza ez sartzeko leihoak zabal-tzea saihesten da. Horregatik,beroa berreskuratzen duen maki-na eguneko 24 orduetan martxanda eta airea berritzen du. Arkitek-toek azaldu digutenez, tresnahorrek etxe barruko airea hartueta beroa kendu ondoren kalerabotatzen du. Aldi berean, kalekohaize berria hartzen eta iragaztendu eta kaleratutako airearen beroaematen dio. Aire berritu hori, ten-peratura egokian etxe guztian bar-na banatzen da. Udan, barrukoberoa kanporatu egiten da, giro

freskoagoa mantentzeko. Hala ere,biek ez dute ukatzen neguko unejakinetan bero iturri gehigarribat beharko dela.

Arkitektoek azpimarratu duteeraikuntza mota horrek obra zuzen-daritzaren lan gehigarria eskatzenduela: “ezin da zirrikiturik egonberoak handik ihes eginen lukee-lako. Pareta eta teilatua elkartzendiren tokietan zinta berezia jartzendugu estankotasuna lortzeko.Horregatik, ezinbestekoa da obranlan egiten duten pertsona guztiekhelburuaren berri zehatza izatea”.Aste honetan hiru bisita egin dituz-te obrara; eraikuntza normal batenkasuan, berriz, astean behin joa-ten dira. Langileak trebatu beha-rraz aritu zaigu Otxoa-Errarte etaazaldu digu gaur bertan Donostia-ko Altza auzoko Lanbide Hezike-tako institutuko ordezkariak Urdia-nen bisitan izan direla, “eraikun-tzako profesionalei zuzenduta etxepasiboetan oinarritutako presta-kuntza eskaini nahi dute”.

Aire-korronterik izanen ez duen etxeaUrdiain»

PassivHaus Institutua

Etxe pasiboen araudia ezartzenduen erakundea da eta dagozkionziurtagiriak ematen dituenak.Azken 30 bat urteetan Europan,Canadan eta AEBn 15.000 bat diraezaugarri horiek dituzten eraiki-nak (etxebizitza blokeak, familia-bakarrekoak, kiroldegiak, esko-lak, konbentzio zentroak, elizak,haurtzaindegiak, bulegoak…). Ziur-tagiria lortzeko azterketa pasabehar du etxebizitzak. Besteakbeste berogailurako behar ener-getikoa neurtzen da. Urteko ezindu metro karratuko 15 kW bainogehiago kontsumitu. Gainera, urte-ko kontsumoak ezin du metrokarratuko 120 kW baino handia-goa izan. Urdiaingo etxebizitzak duenkokapenagatik eguzkiaren bero-aren aprobetxamendu handirikezin du izan. Albrechtek esan

digunez, kalkulu kontserbado-rea egin dute eta metro karra-tuko 22 edo 23 kW kontsumitu-ko du. “Etxe hau egungo kodeteknikoa jarraituz eraikiko bage-nu energia gehiago kontsumitu-ko luke. Horrela eginda, %80gutxiago kontsumitzen da”. Arki-tektoak aitortu du eraikuntzaaurrekontua %10 eta 15 arteangarestitzen dela. “Baina energiakostuak murrizten direnez 8urtetan amortizatuta dago”. Estankoa den neurtzeko, eraiki-naren kanpoko aldean kea egitenduen makina bat jartzen da keasartzen den ikusteko. Bestetik, hai-zegailu bat martxan jartzen da etaetxea haizez bete eta hustu egi-ten du, pertsiana, leiho eta bes-telakoetatik aireak ihes egitenduen jakiteko. Nahi gabeko aireberritzeak orduko 0,6koa izanbehar du. Ohiko pisu batean,berriz, lauzpabostekoa da.

Iturtxulo 14ko etxea ziurrenik XVI.mendean eraikiko zen. 1953an berri-tze handia egin zuten etxean ia etxeerdia botaz eta haren gainean berriajasoz. Jabeek hura berritzeko asmoazuten baina eskatzen zuen inbertsio-ak eta izanen ziren emaitzek etxeberri bat eraikitzera eraman zituz-ten, eta etxe pasiboaren alde eginzuten. Behe solairua, lehena eta tei-latupekoa izanen ditu. Azken horrek,girotze kontzeptuak egoki funtzio-natu dezan, eragina izanen du. Eraikinak berezitasun batzuk ditu.Sarrera iparraldean du eta hegoal-deko fatxada sarrerako kalea baino2,30 metro altuago dago. Ezker-eskubi bi etxarte luze ditu eraikinak,fatxada luzeenak horiek izanik. Beraz,zuzeneko eguzki argi bakarra hego-aldetik jasotzen du, baina mendiaketa inguruko eraikinek mugatu egi-

ten diote. Aldi berean, fatxada horre-tan oinarrituko da eraikinaren fun-tzio pasiboa. Horretarako beirateakjarriko dituzte hegoan, etxeko “bero-gailu” bihurtuz. Garai bateko etxeen modura, hor-ma zabalak izanen ditu Iturtxulo-koak, 42,5 cm-koak. Alemaniatikekarritako adreiluekin eginendituzte kanpoko paretak (buztinarinduaz egina eta barruko gelax-kak haitz-zuntzez beteak). Eraiki-naren kanpoko hormek karga-hormarena eginen dute, fatxada-ko pilareak kenduta. Teilatuakegurrezko egitura izanen du. Etxeko solairuetako zolako plan-txa eta balkoietakoa ez da bat iza-nen, horrela kanpotik etxera hotzaedo beroa sartzea eragotziko dute.Balkoia egiteko etxeko plantxare-kiko 8 cm-ko isolatzailea jarriko

dute eta metalezko egiturak sar-tuko dituzte. Haietan porlana botazeginen da balkoia. Estankotasunalortzeko paretek barrutik kisua iza-nen dute eta teilatupean egurrez-ko sabai izuna jarriko dute. Bes-talde, ur beroa lortzeko teilatuaneguzki plaka jarriko da eta jabe-ek biomasa estufa bat jarri nahidute. Albrechtek azaldu digunez,7 edo 8 kW-ko batekin aski litza-teke baina merkatuan halakoakopatzea zaila da oraingoz.

Urdiaingo etxea

Juana Otxoa-Errarte, Peter Albrecht eta Jesus Uharte.

Page 4: 469 guaixea

Uste dut Hemingwayek bainoeragin handiagoa izan zutelanigan Lourditasen kontakizu-nek: “mundu oso bat dago hiri-ko kaleetan barna; beltzak,horiak, jai hasieran txuriak zirengorriak, saltzaileak, mozkorrak,lapurrak, artistak… imajina eza-zu hiri “estasiatu” bat edotabiharamunik gabeko bederatzi

egun edota denboran geldituta-ko orgasmo bat. Imajinatu Dio-nisioren erreinua. Gordeko sekre-tu bat? –nik baietz buruarekineta berak ahotsa jaitsiaz- Ni Dio-nisia izan nintzen Iruñan”. Nikbanekien Lourditasek bere bizi-penak zertxobait puztutzeko joe-ra zuela, baina Dionisia izateak,zer esan nahi zuen ez jakin

arren, izugarri erakarri nin-duen. Izan ere, nire bizitza beti-koa zen; betiko gauza asperga-rriz goraino betetako kutxa bat;edozein egunetan zakarrontzi-ra botaz gero, inork faltan bota-ko ez lukeena! Beraz, uztailaren6tik 14ra oporrak hartu nituen.“Bakarrik?” –amak. Noski! Dio-nisia batek ez du inor behar,

hirian munduarekin dut hitzor-dua, pentsatzen nuen nire bai-tan. Eta baita egin ere: txuri-gorriz jantzia eta motxilan laukulero sartuaz hartu nuen Iru-ña aldeko bidea.

Kalimotxoz blai pasa nituenlehenengo egunak. Edonorekin.Edonon. Edonola. Txarangaztxaranga. Hirugarren egunera-

ko Dionisia zen nire buruarenjabe. Baina uztailaren 9an buka-tu zen guztia. Jendetzak, garra-siek eta adrenalinak ez zidatenbesterik ikusten utzi eta ez dutdeus gogoratzen. Bihotz parekoorbainagatik ez balitz, ez nukejakingo Iruñan egon nintzenikere; banintzenik ere. Orain jakinbadakit.

Guaixe • 2014ko garagarrilaren 27a4 iritzia

Sakantzen Sarea, izenak ondodioen moduan, sare bat besterikez da. Baina, zer da Sarea? Hain-bat definizio ezberdin izan ditza-ke: armiarma sarea, arrantzale-ek bere uztak jasotzeko beharrez-ko erreminta ere bada sarea,konexio gune bat, modan dago-en hitza, onurak ekartzen dituenhitza, hitz positibo bat…

Eskualde honetan, aspaldidaniksarean lan egiten hasiak gara.Sarean antolatuta gaude. Eta ezbakarrik Sakantzen Sarea.

Eskualdeko estrategian, Sakana2020 Plan Estrategikoan sareanlan egin dugu eta sarean laneanjarraituko dugu. Utzugane (Saka-nako Garapen Gunea) sarez erai-kitako espazioa da, Sakandar oro-ri zerbitzu eskaintza zabal bateskaini ahal izateko. Bertan koka-tzen da gure sarea.

Orain arteko pertsona zeinenpresen arteko erlazioak, lehia-kortasun erlazio batean oinarri-tu dira, enpresa handi eta aberatsgehienak gero eta indartsuago

bihurtuz eta enpresa txiki etaertainak handiek mugitzen dutenekonomiaren menpe geratuz.

Gaur egungo mundu globaliza-tu honetan, non adibidez, India,Vietnam, Txile, edota Israel beza-lako herrialdeak gero eta lehia-korragoak diren, gure ingurukoenpresek beharrezkoa dute fun-tzionamendu eta erlazio sareberriak eraikitzea estatu maila-ko zein atzerriko enpresa edotaherrialdeei aurre egin ahal iza-teko.

Oraina eta etorkizuna, beraz,enpresen zein pertsonen artekoelkarlan erlazio batean sostenga-tzen da. Sarean lan egitera behar-tuta gaude. Ez daukagu besteirtenbiderik. Gure indarrak ber-tan gehitu beharra dauzkagu.Asko daukagu hobetzeko, indarasko gehitzeko eta horma askoapurtzeko. Konfiantza da oina-rria. Bera gabe ezingo dugu elka-rrekin bizi.

Gutxinaka-gutxinaka Sakana-ko ekosistema eraikitzen joan

beharra daukagu. Guztion hor-ma eraiki beharra daukagu.Bakoitzak ezarritako harri txikihori hasiera besterik ez da izan-go, eta horretarako “guztiok pix-ka bat eman dezagun gutxi batzukdena eman behar ez dezaten”.

Bertrand Russellek zioenmoduan: 2+2= 5.

Sakantzen Sarea

barrutik kanpora

Sarea!

astekoa

Zoila Berastegi

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu GanboaMAKETATZAILEA: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano

ZUZENTZAILEA: Felix AlzelaiARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Ainhoa Urretagoiena Arruabarrena • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea

LEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

…banintz…

Amodioaren bandera:

Horixe adierazi nahi baitu lizar adar batek San Juan egunean Altsasuko balkoi batean. Maitasun

adierazpen eskalatzaile bat baino gehiago izan zen asteartean. Maiz «ureztatu» dezala amodioa

bikoteak, balkoiko loreak bezain eder izateko. Errepublikarra:

Batek baino gehiago enpresa handi batek telebistan bere burua iragartzeko erabili zuen lelotik

entzunen zuen soilik Errepublika hitza. Abiadura handiko koroatze eta forudun bihurtzeak hiru

koloretako banderak atera ditu kalera. Hainbat sakandarrek errepublikaren alde Iruñean antola-

tu diren manifestazioetan parte hartu dute ere.

objektibo tik

objektibo tik: [email protected]

Page 5: 469 guaixea

Guaixe • 2014ko garagarrilaren 27a 5

SAKANA

»

»

sakanerria >>

Maiatza akaberan aurreko hileanbaino 23 sakandar gutxiago zeudenenplegu bulegoan izena emanda,1.680 dira lan bila daudenak

Otsailean hasi zen langabetuenkopurua murrizten, eta lau hilabe-tetan 120 pertsona dira zerrendanez daudenak (102 gizonezko eta 18emakumezko). Sakana langabeen%54,4 emakumezkoak dira (914,aurreko hilean baino 6 gutxiago)eta gainontzeko %45,6 gizonezko-ak (766, 17 gutxiago). Adinari dago-kionez, langabetuen %55,76k (752,

20 gutxiago) 45 urte edo gehiago ditu.25 eta 44 urte artekoen adin mul-tzoa da langabe gehien duen hurren-go adin tartea, %42,92 (721, 24 gutxia-go). Azkenik, 25 urtez azpikoen tal-dea dago, %12,32 (207, 21 gehiago).Sakanan Nafarroako langabeziaren%3,42 genuen maiatzean (herrial-dearen %3,22 populazioa gara).

SektoreakZerbitzuen arloan pilatzen dirasakandar gehienen lan eskaerak

%58,27 (979, 5 gutxiago). Industrianaritzeko eskaerak %26,07 dira (438,14 gutxiago). Eraikuntzan lan egi-

teko prest daudenen eskaerak%6,96 dira (117, 16 gutxiago). Lehensektorerako eskaera kopurua %1,9

da (32, 2 gehiago). Azkenik, aurre-tik lanik egin ez duten sakanda-rrak %6,79 dira (114, 10 gehiago).

Langabezia herrikaHerria Langabetuak AldeaArakil 66 -1Irurtzun 189 +13Irañeta 9 -1Uharte Arakil 62 +3Arruazu 2 -1 Lakuntza 81 -4Arbizu 78 +4Ergoiena 12 +1Etxarri Aranatz 161 -14Bakaiku 18 0Iturmendi 21 -1Urdiain 32 -3Altsasu 786 -10 Olatzagutia 135 -8Ziordia 28 -1Sakana 1680 -23

Bost herrietako igerilekuak gauezzabalduko dira gazteendako,ostegunean lehena Irurtzunen

Sakanako Gozamenez Koordina-kundeak antolatuta, Irurtzungo,Uharte Arakilgo, Lakuntzako,Etxarri Aranazko eta Altsasukoigerilekuek ur festa goxo banahartuko dute. Heldu den hilean iza-nen dira gazteei zuzendutakoeskaintzak. Afaria (ogitartekoaeta freskagarria 3 eurotan), musi-ka, jolasak eta ikuskizunak iraga-

rri ditu Koordinakundeak. Anto-latzaileek gazteendako une diber-tigarriak iragarri dituzte eta par-te hartzera gonbidatu dituzte gaz-teak. Ur festa goxo guztiak21:00etan hasiko dira.

Ur Festa Goxoak Gozamenezprogramaren zati dira. SakanakoGozamenez Koordinakundeakgazteei sexualitatearen ikuspegipositiboa, errespetuzkoa, pluralaeta aberasgarria eskaini nahi die.Gozamenez programak gazteen

artean sexualitateari buruzkohausnarketa eta arlo ezberdineninguruko eztabaida sustatzea duhelburu. Horregatik, publikoaketa ohikoak diren espazioetansexualitatearen presentzia azal-du nahi du.

Ur festa goxoakIrurtzunen hasiko dira

Ur festa goxoak igerilekuan gaueaz ibiltzeko aukera emanen du. Artxiboa

Zorua konpontzeko lanak Altsasun.

EgutegiaData Herria Garilak 3, osteguna Irurtzun Garilak 16, asteazkena Uharte ArakilGarilak 17, osteguna AltsasuGarilak 23, asteazkena Etxarri AranatzGarilak 24, osteguna Lakuntza

Bosgarren hilabetezlangabezia behera

Interesatuek uztailaren 4a bainolehen aurkeztu behar dutecurriculuma

Sakanako Plan Estrategikoa aur-keztu zuten duela gutxi aipatu pla-na bulkatu duten eragile sakan-darrek. Bada, aipatu plan estrate-gikoa garatuko duen langile edoteknikaria behar da. SakanakoGarapen Agentziaren baitan,

industria eta energiaren arloan,lan deialdia egin da.

Zehazki, Sakanako Plan Estra-tegikoan biltzen diren ekintzengarapena egin beharko du kontra-tatuko den langileak: eskualdekoindustriaren egoera eta gaitasuntekniko-teknologikoen azterketa;ikerketa, berrikuntza eta garapenprograma eta ekimenen azterketa

eta informazioa; enpresen artekoelkarlana sustatzea hainbat espa-rrutan (berrikuntza, komertziali-zazioa, ekintzailetza partekatua,internalizazioa…); Eskualde Gara-pena eta enpresen kokapen estra-tegikoa lantzeko, alde askotarikoproiektuen kudeaketa; eta, berri-kuntza teknologikoa, I+G+T etateknologia transferentziaren arlo-

ko zerbitzuak.

Lanpostuaren eskakizunakEskakizunak honakoak dira: Inge-niaritza Industrial, Ekonomia edoEnpresen Administrazio etaZuzendaritzan lizentziatu edodiplomatu titulua; 3 urteko espe-rientzia; EGA tituluaren ziurtagi-ria edo proba baliokidea; ahozko

eta idatzizko ingelesa ezagutzaertain edo altua; eta gidabaimenaeta ibilgailu erabilgarria.

Garilak 4Izena emateko epea. Curriculuma-ko ondoko helbidera bidali: [email protected]. Infor-mazio gehiagorako: NafarroakoLan Zerbitzua.

Sakanako Plan Estrategikoa garatzeko langilea behar da

Page 6: 469 guaixea

Guaixe • 2014ko garagarrilaren 27a6 sakanerria

Euskara eta kultura uztartzenzituen egitarauarekin despedituzuten ikasturtea OlatzagutikoHerri Eskolan. Haur eta LehenHezkuntzako ikasleek hainbatekintzaz gozatzeko aukera izanzuten: jolasak, kirola, musika etadantza elkarrekin lotuz.

Ikasleek sortutako jarduerenartean Olatzagutiko euskararenmapa dago. Herrian euskara era-biltzeko aukera ematen duten den-da, erakundeak edota elkarteakidentifikatu ondoren, euskararenaldeko leloak zabaldu zituztengune horietan. “Gure hizkuntzaeskolako eremutik herrira zabal-tzea izan zen ekintza honen hel-burua, ikasleek ikus dezaten eus-kara kalean ere bizirik dagoela”esan digute ikastetxetik.

Zientziak ere izan zuen bere tar-tetxoa herriko eskolako geletan

Marikalanbreren esperimentue-kin. Eta astea despeditzeko, EñautElorrieta musikariarekin egotekoaukera izan zuten ikasle, irakaslenahiz gurasoek. Lehen Hezkuntza-

ko ikasleekin izandako solasaldia-ren ondoren, kantuz agurtu zutenikasturtea. Olaztiko eskolak eske-rrak eman nahi dizkie jarduerahauetan kolaboratu duten guztiei.

Mank-ek kontu-hartzaileakontratatuko duSakanako Mankomunitateak kon-tu-hartzaile bat kontratatzeko deial-dia egin du. Lanaldi osoko lanpos-tua izanen da. Interesatuek eurencurriculumak garilaren 28ra arte aur-keztu ditzakete Altsasuko enplegubulegoan edo ibarreko erakunde-ak Lakuntzan duen egoitzan. Eus-kara proba egin behar dutenek ago-rrilaren 21ean pasako lukete eta pro-ba teorikoa eta praktikoa agorrilaren25ean litzateke, bietan ere, 9:00etan.

Larrunera eta Sarakokobazuloetarajoateko gonbitaArakilgo Udalak txangoa antolatudu garilaren 5erako

Arakilgo Udalak txango polita anto-latu du uztailaren 5erako. Larrunekotren famatua hartuz Larrun mendi-ra igotzea da plana, gero bazkaldueta arratsaldean Sarako kobazuloe-tara bisita gidatua egiteko. Autobusa 7:45ean abiatuko da Irur-tzungo Matxaingo parkinetik etatxangoa egitera animatzen direnek9:30ean hartuko dute Larruneraigotzeko trena. 11:30ean Azkaineezagutuko dute eta 13:00etan baz-kari ederrean bilduko dira Hotel duPonten. Arratsaldean, 16:00etan,Sarako kobazuloetara bisita gida-tua eginen dute. Izena emateko epea zabalik dagouztailaren 3ra arte. Horretarako, Ara-kilgo udaletxera jo behar da: 948500 101 / 634 584 226 telefono-ak, [email protected] posta,Facebook (ArakilKultura) edo Twi-tter (@ArakilKultura).

SAKANA

SAKANA

SAKANA

Arakil»

Irurtzun»Olatzagutia»

Altsasu»

Etxarri Aranatz»

Aldaketa PPrenzinegotzi aulkianPPko zinegotzi Francesc Paris aspal-di ez zela Altsasuko Udaleko bilku-retan parte hartzen. Popularra lankontuengatik kanpoan da eta kar-gua utzi du. Popularren Altsasukozerrendan bigarren zen IgnacioPerez Fuentesek zinegotzi karguahartu zuen herenegun, Paris ordez-katzeko. Zinegotzi berria gasteizta-rra da eta 43 urte ditu. Gaur egunlangabezian dago, baina aurretiksegurtasun pribatuaren arloan lanegin du. Perezek adierazi duenez, “ilusioz etagogoz” hartuko du ardura; “legegin-tzaldia bukatzeko gutxi falta badaere herritarren bizitza hobetzekonire esku dagoen guztia eginen dut”.

Irurtzungo festekbadute karteliragarleaGarilaren 16tik 20ra ospatuko diraIrurtzungo festak. Haiek iragarrikodituzten kartelak aukeratzeko lehia-keta deitu zuen udalak eta dagoene-ko irabazleen berri badugu. Helduenmailan Mikel Urriza Pascual barañain-darra izan da saritua. Haurren mai-lan, berriz, Irune tenorio Perez irur-tzundarrak eskuratu du saria.

Euskararen kultur astearekindespeditu zuen ikasturtea eskolak

Foruzaingoaren eta Ertzaintzarenarteko koordinazioa areagotzekoakordioa sinatua

Marikalanbreren eta Eñaut Elorrietaren bisitekin despeditu zuten kurtsoa.

Gobernuak ArtzainEguna eta Irurtzungoazokarako laguntzakonartu dituBien antolatzaileen artean22.453,49 euro jasoko dituzte

Nafarroako Gobernuak turismoagaratzeko deialdiaren barruan diru-laguntza bana eman die UhartekoArakilgo Aralar Mendi elkarteari etaIrurtzungo Udalari, Artzain Egunaeta Arakilgo eta Irurtzungo azoka-ren antolatzaileei. hain zuzen ere.Aralar Mendi elkarteak Artzain Egu-na antolatzeko 53.445 euroko aurre-kontua izanen du aurten eta haren%40,97 (21.899,56 euro) Turismoeta Merkataritza Zuzendaritzarenlaguntzaren bidez estaliko du. Irur-tzungo Udalak azoka antolatzeko4.960 euroko aurrekontua du etalaguntzak haren %11,16 estaliko du(553,93 euro).

Bi polizia-kidegoen arteaninformazioa eta baterakooperazioak trukatzeko protokolobat jasotzen du

Nafarroako Gobernuko Presiden-tetza, Justizia eta Barneko kontsei-lari Javier Morrasek eta EuskoJaurlaritzako Segurtasuneko sail-buru Estefania Beltran de HerediakNafarroako Foru Poliziaren etaErtzaintzaren arteko lankidetza-protokolo bat sinatu zuten herene-gun Arkauten. Hala, bi polizienarteko lankidetza formalizatu etaarautu da. Bide batez, dagoenekoexistitzen diren harremanak finka-tzeko eta programa, plan, estrate-gia, material eta teknologian elka-rrekiko laguntzan sakontzeko.Orain arte Altsasuko polizia-etxeaeta Ertzaintza neguko bide-zaintzaneta genero-indarkeria kasuetan ari-tu izan dira elkarrekin.

Protokoloaren testuan jasotzendenez, koordinazioa beste eremubatzuetara zabalduko dute: polizia-prozedurak eta - operatiboak, anto-latutako sare kriminalen kontra-ko borroka eta prebentzioa, ohiko

delinkuentzia, zirkulazio-bideakmoztea (baldin eta autonomia-erki-dego biei eragiten badiete), etaabar. Urgentziazko eta ohiko komu-nikazio bideak ere zehaztuak gel-ditu dira.

Javier Morras eta Estefania Beltran de Heredia protokoloa sinatzen. Utzitakoa

Beheko basoan ibili dira aurretik.

Eskolakontzentrazioetarakolaguntzak eman ditugobernuakIrurtzungo, Etxarri Aranazko etaOlatzagutiko udalek guztira66.187,76 euro jasoko dituzte

Eskola kontzentrazioak dauden 36herrietako udalei 825.000 euroko diru-laguntza ematea erabaki du Nafarro-ako Gobernuak. Hala Irurtzungo Uda-lak 48.349,93 euro jasoko ditu; Etxa-rri Aranazkoak 16.899 euro etaOlatzagutikoak, azkenik, 938,83 euro.Eskola kontzentrazioetan ikastetxeadagoen herriko ikasleez aparte ingu-ruko herrietako ikasleak hartzendituzte. Udalei horrek sortzen dienkostuagatik jasotzen dute udalekaipatu diru-laguntza.

»

utzitakoa

Garilaren 5ean Udako ToponimiaIbilbidea gidatuko du Jose LuisErdoziak

Etxarriko Toponimia Batzordeakuztailaren 5erako Udako Toponi-mia Ibilbidea antolatu du. Asmoaherriko hegoaldeko dermioa eza-gutzea izango da. Goizeko 9:00etanhitzordua jarri dute udaletxeaurrealdean, eta Jose Luis Erdo-ziak gidatuko du Etxarriko hego-aldeko dermioa ezagutzeko topo-nimia ibilbidea. 3 orduko ibilbidea

izanen da.

Izena eman garilaren 3a bai-no lehenIbilbidera joan nahi dutenekeuren asistentzia konfirmatubeharko dute garilaren 3ra arte,948 460 930 edo 606 239 008 telefo-noetan edo [email protected] postan. Antolatzaileekadierazi dutenez, euria barra-barra eginez gero, bertan behe-ra geratuko litzateke ibilbidea.

Herriko hegoaldekodermioa ezagutzera

Page 7: 469 guaixea

Bigarren eskuko materialetatikproduktu sortu, ezagutzak etatrebeziak partekatu eta ikastekoaukera ematen du

Batuta taldeak osatzen duten bostkideek esku artean hiru egitasmodituzten egitasmoetako bat da Bir-ziklatze Laborategia. Jabi Berga-ra da kideetako bat eta Beleixe Irra-tian (FM 107,3) esan duenez, kri-siaren ondorioz gizarte ohiturakaldatu dira, “krisiarekin kontsu-moa murriztu dugu eta hau buka-tu ondoren espero dut gizarteapentsatzen jarraitzea hau ezindugula mantendu duela 10 urtekoerritmoarekin. Ez dago orekatu-ta. Jendea poliki-poliki hasi daberreskuratzen eta dauden gauze-kin gauza berriak egiten ere”. Bir-ziklatzea, berrerabilpena etamurriztearen aldeko apustua egindute haiek.

Hala, ibarreko mendietan etaudaberriko kolore txurian inspira-tutako aurreneko altzari-bildumasortu dute Batutakoek: Sakanazuria. Paletak aulkiak egiteko era-bili dituzte; sofak egiteko pertsia-nak; bizikleten pedalekin eta gur-pilekin arropak zintzilikatzeko ese-kitokiak… Txuriak eta urdinak.“Bildumatik kanpo dauden beste

gauza batzuk ere egiten ditugu:loreak jartzeko gurdiak, zintzilika-rio txikiak…” argitu du Bergarak.

Jardun gehiagoBirziklatze Laborategiak bestehiru jarduera atal ere baditu. Haie-tako bat altzarien berreskuratzeada, “jakintza dugunez, gauzak kon-pontzen ditugu”. Hirugarren ata-lari Egizu zuk zeukizena eman dio-te. “Zerbait egiteko asmoa izandezakeen pertsona edo taldeeizuzenduta. Egin nahi duten horiegiteko tresnarik, ideiarik edotokirik ez badute laborategiarekinharremanetan jarri eta laguntze-ko eta erakusteko prest gaude”esan du Bergarak Beleixe Irratian(FM 107,3).

Hezkuntza da Birziklatze Labo-rategiak duen laugarren eta azkenatala. Lan jakin bat nola egin azal-duko lukete Batutakoek. “Horre-gatik, birziklatzeari buruzko ikas-taroak ematea pentsatzen arigara”. Edo repair café modukoakantolatzea. “Tailer bat prestatueta hitzorduak jartzen dira jendeabiltzeko, hilean behin edo bitan.Jendeak konpondu beharra dutengauzak eramaten dituzte eta han

konpontzen dakien jendearekinelkartuko da”. Egitasmoa presta-tzen ari dira eta udalei aurkeztu-ko diete “herria sortzeko beste

modu bat baita. Egoteko moduezberdin horrek herritarren arte-an harremanak zabaltzeko baliodu” ziurtatu du Batutakoak.

Guaixe • 2014ko garagarrilaren 27a sakanerria 7

SAKANA

Harremanetarako birziklaketalab.blogspot.com.es/ [email protected]

Birziklatze laborategian laneanZabaltzen

Birziklaketa Laborategiaren altza-ri bilduma Etxarriko Zorri Azokan,Olatzagutiko azoka berezi bateaneta Altsasuko Maiatzeko Gurutze-ko azokan izan da ikusgai. Horre-taz aparte, Etxarriko Osto-Gorri den-dan altzari bat dute, baita Iruñe-ko Dormitaleria 54n ere. “Erantzunona baina salmenta eskasak”,laburbildu taldeko kideak. Iruñerriko MankomunitateaBatutakoekin harremanetan jarrida haien blogean euren altza-riak erakusteko. Etorkizuneko asmoa da weborri bat jendeak balio ez dutengauzak han ikusgai jartzeko. Sakana da haien lan eremua.“Lortu behar dugu guztien arte-ko harremanen bidez bigarreneskuko gauzak mugitzea. Gau-za berriak ez erostea. Agianaldamenekoak du behar duzunhori eta ez du erabiltzen”.

Ardo azokan euren altzarietako batzuk erakutsi zituzten Batutakoek.

Gaur, 19:30ean, Irurtzungo ForuPlazan kontzentrazio isila eginen daudalak deituta

5.700€ baino gehiago ordaindudituzte isunetan

Adierazpen Askatasuna. Isunikez!leloa izanen du gaurko elkarre-taratzeak. Hainbat herritarrekjasotako isunak salatuko dira elka-rretaratzean: “adierazpen aska-tasunaren eskubidea ezin da, ezmugatu, ez zigortu (isunak) mani-festariaren kolorearen arabera”.Horregatik, isun horiek baliorikgabe gelditzea eskatuko dute,“manifestazio zein adierazpeneskubidearen kontrakoak baiti-ra”. Aldi berean, Irurtzungo Uda-

lak Carmen Alba Gobernu Ordez-kariarekin eta Irurtzungo Guar-dia Zibilaren arduradunarekinbilera izanen du.

ZergatiazIrurtzungo Udalak nabarmendudu adierazpen eskubidea eta mani-festazio eskubidea erabiltzeagatikNafarroa dela estatuan izaera poli-tikoko isun gehien pilatzen dituenerkidegoa. Arlo guztietan eskubi-de eta askatasunetan “herri xeheamurrizketa latzak jasaten” aridela eta horren ondorioz protes-tak zabaldu direla azaldu du Irur-tzungo Udalak. Espainiako Gober-nuak, Gobernu Ordezkaritzak eta

Guardia Zibilak herritarren pro-testak jazarri edo ekiditeko neu-rriak hartu dituztela salatu duudalak, horretarako isunak era-biliz.

Irurtzundarrei eta arakilda-rrei jarritako isunak elkarretara-tze baketsu eta istilurik gabekoe-tan gertatu direla nabarmendudu udalak. “Isunak MadrilgoGobernuaren eta NafarroakoGobernu Ordezkariaren jarreraanti-demokratikaren ondorio zuze-na dira. Ahaztu gabe isun haueta-ko asko Irurtzungo Guardia Zibi-laren jarrera normalizatu batekinekidin zitezkeela”.

Halako isunen helburua zein

ote den galdetu du udalak: “pro-testa baketsuari eta herritar iza-tegatik ditugun eskubideei uko egi-tea bilatzen da? Herritarren ego-era politiko eta soziala lehertzeko

sorgin ehizarik edo probokazioestrategiarik ez ote dago”. Pertso-na berdinei isunak jarrita zigorideologikoa ezartzen ari ote zaiz-kien ere galdetu du udalak.

Udalak irurtzundarren adierazpen askatasunaren eskubideamurrizteko helburua dituzten isunak salatu ditu

Irurtzun»

Inasaren itxieraren kontrako mobilizazioak ere zigortu zituzten.

Page 8: 469 guaixea

Guaixe • 2014ko garagarrilaren 27a8 sakanerria

IZURDIAGA>> Garagarzaroak 27, ostirala 20:00etan Txupinazoa. 20:00etatik 22:00etara Otamena,Taskamiusik-ek girotuta. 22:00etan Paella, tortilla eta postretxapelketak. 22:30ean Lehiaketetara aurkeztutakoekinherri afaria. 1:00etatik 5:00etara Dantzaldia.

>> Garagarzaroak 28,larunbata10:30etik 12:00etara Futbol 8. 12:30etik 14:00etara Brum forjarienerakustaldia. Otamena, iturriko plazan. 14:30ean Bazkariak, nork berea. 16:00etatik 18:00etara Mus, briska etapartxis txapelketa azkarrak. 17:00etan Joko eroak eta Zirika Zirkus. 20:30etik 22:30era Mozorro dantzaldia. 22:30ean Zezensuzkoa. 23:00etan Afaria, nork berea. 1:00etatik 5:00etara Dantzaldia. 5:00etan Txistor jatea.

>> Garagarzaroak 29, igandea11:15ean Meza. 12:00etatik 14:00etara Puzgarriak. 13:00etan Otamena. 14:30ean Herri bazkaria. Ondoren,bakarrizketa. 19:00etan Txokolate jatea. 20:00etatik 22:00etara Dantzaldia. 22:00etan Bokata jate orokorra. Hau pena ni.

ARRUAZU >> Garagarrilek 27, ostiela 15:00etan Bakutzek bee itxeko ataaiyagarbitzia.19:00etan Suziria Ostatutik!19:30ean Meza San Pedro baselizen.20:00etan Meenduba Sanpedrondon.Guziyek baserritarres jantziik!22:00etan Zezensuskua Tximoonekoataaitik.22:30ean Arbazuko Zortzikua herrikoplazan.23:00etan Herri afaaiya Itur-gain elkartien.00:30etik-04:30era Dantzaldiya Orotstaldiekin.

>> Garagarrilek 28, launbeta 18:00etan Betiko jolasak haurrendako.20:00etan Gazta ta ardua betiko lekuben.20:00etatik-22:00etara DantzaldiyaGozo-gozookin.22:00etan Zezensuskua Tximoonekoataaitik. 22:30ean Parrilla afaaiya kuadrilleka.01:00etatik 04:00era Dantzaldiyek taleixterkak Gozo-gozookin.

>> Garagarrilek 29, iyendia 12:00etan Meza haundiya.17:00etan Mus Iñeztura Itur-Gain elkartien.17:00etan Jolas parkia haurrendako.20:00etan Gazta ta ardua guziyendako.20:00etan Biñekako Pala TxapelketakoFinala. 20:00etatik 22:00etara dantzagarriyekTximeleta taldiekin.22:00etan Zezensuskua Tximooneko

ataaitik.22:15ean Herri afaaiya Herriko Itxen.00:30etik 03:30era Dantzak ta jauziyekTximeletaakin.

>> Garagarrilek 30, astelehena 15:00etan Kuadrilen arteko bazkaaiya.17:00etan Itxes-itxeko erronda KaleaundiBandarekin.18:00etan IRRIEN LAGUNAK Hodei Magoaeta Tiritatxoa ikuskizuneekin.19:30ean Haurrendako txokolatada.20:00etan Gazta ta ardua guziyendako.20:30ean Burus-buruko Pala TxapelketakoFinala.19:00etatik 22:00etara Iruña TaldekoFanfarria.22:00etan Zezensuskua Tximoonekoataaitik.22:30ean Herri parrillada plazan.00:30etik aurria Gaupasa Ostatubennekatu artio!

UNANU>> Garagarrilak 26, osteguna13:00etan Txupinazoa eta auzatea.15:00etan Bazkaria.18:00etan Haurrendako joko tradizionalak.20:00etan Auzatea.22:00etan Afaria.Trikitixa egun osoan.

>> Garagarrilak 27, ostirala12:00etan Haurrendako jolas parkea.15:00etan Bazkaria.17:00etan Haurrendako jolas parkea.20:00etan Auzatea.20:30etik 22:00etara Musika tximeletataldearekin.22:00etan Afaria.00:30etik 4:00etara Musika Tximeletataldea.Trikitixa egun osoan.

>> Garagarrilak 28, larunbata.Mozorro eguna.11:00etan Gosaria.

12:00etan Asto lasterketa.15:00etan Bazkari herrikoia.18:00etan Bordetxe abere zirkoa.20:00etan Auzatea.20:00etatik 22:00etara Diskojaia.22:00etan Afaria.00:00etatik 5:00etara Diskojaia. Trikitixa egun osoan.

>> Garagarrilak 29, igandea.San Pedro.11:00etan Gosaria11:00etan Meza nagusia12:00etan Luntxa13:00etan Legazpiko musika taldea15:00etan Bazkaria18:00etan Pilota partidak: 12 tantora: Olaetxea-Araña / Mariñelarena-Senar18 tantora: Olaetxea-Lazkoz / Ansotegi-Igoa22 tantora: Ijurra-Lasa / Loban-Gorriti20:00etan Auzatea eta festen akabera.Trikititxa egun osoan zehar.

LIZARRAGABENGOA>> Garagarrilak 27, ostirala19:30ean Txupinazoa.20:00etan Aate. 21:30ean Afaria.23:30etik 2:30etara Dantzaldia.

>> Garagarrilak 28, larunbata12:30ean Etxez etxeko erronda trikitilarie-kin.16:30etik 20:00etara Puzgarriak.19:00etan Aizkolariak.20:00etan Aate.21:30ean Afaria.23:30etik 2:30etara Dantzaldia.

>> Garagarrilak 29, igandea12:30ean Etxez etxeko erronda trikitilarie-kin.16:30etik 20:00etara Puzgarriak.20:00etan Enkartelada: euskal preso etaiheslariak Euskal Herrira.20:00etan Aate.

San pedroak 2014

Sanpedroak 2014

>> Garagarrilak 27, ostirala.Preso eta iheslarien eguna. 10:00etan Dianak herriko txitulariekin.12:00etan Tailerrak haurrendako. 12:00etan Aate. 12:00etan Pintxo txapelketa. 12:00etan Pintxo dastaketa. Triki-bertso-pintxo-poteoa. 17:30ean Haurrendako izozkiak. 18:00etan Haur ginkana. 20:00etan Aate eta buruhandiak. 20:00etan Kontzentrazioa.20:30etik 22:0era Dantzaldia TheTrikiteens taldearekin. 00:00etatik 3:30era Dantzaldia TheTrikiteens taldearekin.

>> Garagarrilak 28, larunbata.Jubilatuen eguna. 12:00etan Altxorraren bila. 12:00etan Jubilatuen meza. 12:30ean Herriko helduei oroigarribanaketa.

13:00etan Jubilatuen luntxa. 13:00etan Jon Ostolaza eta Narbaizatrikitilariak. 15:30ean 4 x 4 erakustaldia. 16:30ean Truk txapelketa. 17:00etan Bikote bihurria. Kixka antzerkitaldea. 20:00etan Aatea. 20:30etik 22:00etara DantzaldiaTximeleta taldearekin. 00:00etatik 3:00etara DantzaldiaTximeleta taldearekin.

>> Garagarrilak 29, igandea.Haurren eguna. 12:00etatik 15:00etara Zorri Azoka. 12:00etan Aate. Zotola. 12:00etatik 14:00etara Jolas parkea. 14:30ean Haurren bazkaria. 16:00etatik 19:00etara Jolas parkea. 16:30ean Mus eta briska txapelketa. 20:00etan Aate. 20:30ean Fran eta Zuriñe (Hesian).22:30ean Su artifizialak.

FESTAKArbizu:

San Juanak

Uharte Arakil:San Juanak

juan carlos

Page 9: 469 guaixea

HigiezinakETXEBIZITZAK

ERRENTAN EMAN

Pisu bat alokatzen da Iruñean. Azpilagañaauzoan, Rio Ega kalean. Nahi izatekotan, garajeplaza ere badugu alokatzeko, pisutik gertu. Hotsegin 649 30 41 65 telefonora (Nerea).

LURSAILAK

SALGAI

Lur eremua saltzen dut. Bakaiku eta Iturmendiartean. Hots egin 662 16 72 12 telefonora.

Opatutakoak/ galdutakoakOPATUTAKOAK

Gizonezko erlojua opatu da. Etxarri AranazkoLeku Ona tabernan. Bertatik pasa.

GALDUTAKOAK

Urrezko katea eta gurutze bat. Galdu dituguAltsasun edo Etxarriko Borda jatetxearen ingu-ruan, ekainaren 7an. Sarituko da. Hots egin 94856 36 89 telefonora.

IkastaroakCederna. Nire zaletasuna nire lanpostu bihurtu,

Altsasu ; Zuzenean saltzeko estrategiak, Arbizun,urria/azaroa zehaztu gabe. Argibide gehiago:Oskia Lazkoz [email protected] – 94856 70 10.

Guaixe • 2014ko garagarrilaren 27a sakanerria 9

Axio Flores

Eskerrik asko herritik herriarentzategindako guztiangatik.

Sakanako Gaztetxeak eta Gazte Asanbladak

Jose Inazio FloresZuk ereindakua, ur gozozhazten eta loratzen diyua.

Uzta, zue omenez. Urdindarrak

Jaiotzak

• Selene Galarza Stoyanova,garagarrilaren 20an Altsasun.

Heriotzak

• Maria Carmen Goñi Insausti,garagarrilaren 17an EtxarriAranatzen.• Jose Ignazio Flores Berastegi,garagarrilaren 19an Ziordian.• Manuel Urra Etxabarri,garagarrilaren 21ean Olaztin.• Victorina Belaskoain Aznarez,garagarrilaren 21ean EtxarriAranatzen.

Informazio hau epaitegietan eta udaletanjasotzen da

NORBANAKOEN IRAGARKIAKWebgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en doanGuaixe astekarian: Saldu/erosi, erretan eman/ hartu, lan eskaintzak 11 euro + BEZ / 3 aste

HARREMANETARAKOTelefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

eskelak

Azio Flores BerastegiZinena beti hiltzen dabeste zerbait izateko.Arbizuko ezker abertzalea

Ontziaren gila kokatu zuten etahemendik aurrera lanak bisitatuahal izango dira. Baleontziarenegurra Sakanatik eraman dute

Donostia 2016 Europar Kultur Hiri-burutzako proiektuaren egitasmonagusienetakoa XVI. mendekoSan Juan baleontziaren errepikaizanen da. Asmoa baleontzia enba-xada mugikorra izatea da, eta bidebatez, Euskal Herriko ontzigintzaosatzen zuten lanbide, industria,hornitzaile eta kolaboratzailesarea dinamizatzea.

San Juan baleontziaren errepi-ka Pasai San Pedroko Ondartxo-ko Askorreta ontziolan egiten aridira, Albeola fundazioak etaDonostia 2016 fundazioak bulka-tuta, eta asteazkenean ontziarenbizkarrezurra kokatu zuten:ontziaren gila. Halaber, hemendikaurrera ontziola zabalik egonenda interesatuen bisitak hartzeko.Ekitaldia festa bilakatu zuten etaKukai eta Oreka TX taldeek ema-naldi polita egin zuten. BertanGipuzkoako, Donostiako eta Pasaiaaldeko alkate eta zinegotziak, kul-tur eragileak eta Sakanako Man-komunitateko eta udaletako ordez-kariak izan ziren. Tartean zeudenMan-eko presidente Aitor Karasa-

torre eta Adolfo Araiz gerentea,Sakanako Garapen Agente IkerManterola, Etxarri Aranazko alka-te Joxi Bakaikoa, Altsasuko alka-te Garazi Urrestarazu, Ergoiena-ko alkate Maribel Senar, Dorrao-ko kontzejuko Garbiñe Hurtado,Unanuko kontzejuko ordezkariak,Joxe Mari Alegria basozaina etabeste hainbat udal eta kontzejuordezkari.

Egurra, SakanakoaIzan ere, gauza jakina da SanJuan baleontziaren errepika egi-teko egurra Sakanako basoetatikatera dela. Aurreko urtean Saka-natik 200 haritz enbor eramanziren Zeraingo zerrategira asmohorretarako. Zerra-lanetarako,gainera, bi langile sakandar kon-tratatu zituzten. Enborrak moz-tu ahala Ondartxora eramatendituzte, baleontzia han eraikitze-ko. Asteazkenean ontziaren gilakokatu zuten eta hortik aurrera,baleontzia osatzeko lanekinjarraituko dute.

Altsasun abiatuko da ontzi-gintzaren “bidea” Euskal ontzigintzaren urrezko

aroa azaltzeko barruko aldetikkostaraino doan “bidea” osatunahi dute proiektuaren sustatzai-leek. Bidea Sakanan hasiko da,ontzigintzan erabiltzeko basoaknola kudeatzen ziren erakutsikoduen ibilbide batekin. Aurten egi-nen dute. Altsasun egonen da,Dantzalekura iritsi aurretik dago-en aldapan, ezkerretako bide bate-tik abiatuko litzateke eta Usolarrai-nen bukatuko litzateke.

Sakanako hariztietan azalpe-nak jaso ondoren, Zerain zerrate-gitik eta Beasain edo beste herrie-tako oletatik pasaz OndartxokoAskorreta ontziolan bukatuko duinterpretazio ibilbideak. Herrie-tako museo eta bestelako baliabi-de turistikoak hartuko lituzkeensarea osatzeko aukera legoke.

San Juan baleontzia22 metro luze, 7,5 metro zabal eta200 tonako pisua izanen du bale-ontziak. San Juan baleontzia1.563an eraiki zuten Pasaian etabi urte geroago hondoratu zen,Kanadako Red Bayn. Hantxejarraitzen du gaur egun. Unesco-ren munduko urpeko ondarearenzigiluan agertzen da baleontzia.

SAKANA

San Juan baleontzia, gertuago Herenegun sakandarrak Pasaian izan ziren, itsasontziaren gila kokatzeko lanak ikusteko. Utzitakoa

Jarduera gutxi dago Inasan labe-ak, laminatzaileak, banatzaileaeta bestelako makinak eramanondoren. Ekoizpen prozesurakoerabiltzen ziren tresna gutxibatzuk mantentzen dira. Kutsadu-ragatik arazoak sor zitzaketenlikido eta olioak zituzten egiturakere hustu dituzte: laminatzaileenfiltratze ekipoak, Air Pur azpiegi-tura, ur beroaren dekantatzaile etabanatzailea, baita kloro, gasolioa,azidoak, nitrogenoa, argoia etabeste ere.

Gaur egun laminazioko etabestelako hobietatik kutsadurakentzeko baimena dute. Egitekohorren ondoren material biziga-bez beteko lukete eta porlanez

estaliko. Gainera, Inasako pabi-lioien barruan zundaketak egi-nen dituzte maila freatikoakneurtu eta egon litezkeen filtra-zioak eragozteko, lur azpiko urakez kutsatzeko. Egiteko hori Ebro-ko Ur Konfederazioak eskatutaeginen da.

Egiteko horien ondoren, las-tailaren 31n, behin betiko ixtekoez da inolako jarduerarik izanbeharko Inasan. Itxi ondoren, lan-tegiaren orubean geldituko dirazubi-garabia duten pabilioiak,bulego eta aldagela eraikinak, dau-den porlan zoruak, argindar trans-formatzaileak (50 ppm baino gehia-go PCB olio mineralak dituztenaksalbu), suteen kontrako ur bilte-

gia eta gas naturala jasotzekoazpiegitura.

Udalarekin Irurtzungo Udala Inasak utzi duenhartzekodunen zerrendan dago.Enpresak ez zuen 2012ko kontri-buzioa eta ekonomi jarduera zer-ga ordaindu eta udalari 42.000 zordizkio. Hartzekodunen lehiaketabukatzeko zain daude udalean.

Txiki Iriarte alkateak azaldudigunez, prozesua bukatzen dene-an Inasak industrialde izatenjarraituko du. “Hirigintza unita-te bakarra da. Aldaketaren bat eginedo berriro urbanizatu nahikobalitz jabe berriak eskatu behar-ko luke udaletxean”.

Irurtzun»

Inasa, gero eta hustuago

Page 10: 469 guaixea

Iker Borrega Arnedo

Maite zaitugunguztiok

zure faltasentitzen dugu.

2012ko ekainaren 25ean.

Lourdes Andueza GanboaZorionekoak gu,

bizitza zurekin konpartitu dugulako.Eta orain berriro hastera,

zure bizipoza oroimenean.

Izugarri maite zaitugu.

PadrenekuekArruazun

Azio Flores BerastegiLanbroa zeukat gordeta

kaxa batean,hiretzat,

eta eguzkiahankak berotzeko

bakarrik bahago neguan.Lizarrengoko herria

Jose Ignacio Flores

"Axio"ren familiak eskertu nahi ditu,bere ondoan eta familiarekin egondiren osasun zerbitzuko asistentzia

eta jendeak, orohar, emandakolaguntza eta berarekiko

izandako esker ona.

Familia

Guaixe • 2014ko garagarrilaren 27a10 oharrak

Jose IgnacioFlores Berastegi

“Axio”

Gogoan zaitugu.

Aitzkozar elkartea

Jose IgnacioFlores Berastegi “Axio”

Azio

Hii ingerra etzakiuk ehittuko,gui beitten beti.

Eskerrik asko.

Arbizuko kuadrila

Sentimendus sakonabiyotzien sakana

aguen beti euskera

goguen herriyazaletasunien guu kirolakarimen euskal herriya.

Victorina Belascoain Aznarez

Ude etorri ta fan ein zabeye beti gu biyotzetan yonko za abuela.

Zu bilobak Ainhoa, Ainara, Oihana ta Nerea

Etxarri Aranatzen, 2014ko ekainaren 21ean.

Page 11: 469 guaixea

kirola >>Guaixe • 2014ko garagarrilaren 27a 11

Pilota

Frontenisa

Pilota Kiroldegia

Txirrindularitza

Altsasuko KirolElkartearen batzarraGaur, ostiralean, 18:45ean GureEtxean

Sociedad Deportiva Alsasua-Altsa-suko Kirol Elkarteak bere bazkide-ak ohiko batzar orokorrera deitu ditugaur, garagarrilaren 27an, ostirale-an, 18:45ean Altsasuko Gure Etxe-ko erakusketako gelan. Ondoko gai-zerrenda dute aztergai:aurreko batzarraren akta irakurrieta onartzea, kontuak irakurri etaonartzea, kirol ekonomiaren balan-tzea; egitaraua, kideen kuota etaaurrekontuak onartzea eta galdeeskaerak.

Gaur, 19:00etatik aurrera, EtxarriAranatzen

Mank-ek Etxarri Aranazko GurePilota klubarekin antolatutakoSakanako Emakumeen VII. Fron-tenis Txapelketako hasierakoligaxkako 3. eta azken jardunaldiajokatu zen asteburuan, eta gaur,

hilaren 27an, finalerdiak jokatu-ko dira, Etxarri Aranatzen.

Egun gutxi gelditzen dira Sanfer-minak hasteko, eta Aspek eta Ase-garcek Iruñeko festetarako anto-latu dituzten jaialdiak aurkeztudituzte. Bi pilotari sakandar ari-ko dira bertan: Joseba Ezkurdiaeta Jose Javier Zabaleta.

Etxarrengo atzelariak Bina-kako Torneoan hartuko du par-te. Zabaletak Retegi Birekin joka-tuko du eta garagarrilaren 8ansartuko dira lehian. Aldiz, Jose-ba Ezkurdia bi txapelketatan ari-ko da. Binakakoan Barriolare-kin osatuko du bikoa eta garaga-rrilaren 9an jokatuko dutelehendabiziko partida. Horretazaparte, lau t´erdiko torneoan ari-ko da arbizuarra.

Berria TxapelketanGorrititxapeldunordeOntsalorekin batera, 19-22 galduzuten Arrese-Galarzaren kontra

Gorriti pilotari uhartearra BerriaTxapelketako txapela jantzi gabegeratu da. Ontsalorekin osatu zuenbikotea uhartearrak, biak ere Erre-ka taldekoak, eta Lemoako Arreseeta Galarza izan zituzten aurkarisenior mailako final handian. Par-tida oso borrokatuan, azkenean 22-19 gailendu ziren bizkaitarrak.Meritu handiz, txapeldunorde duguGorriti.

Aurten sortu da Lakuntzako pilo-ta eskola, eta lehen ikasturtehonetako balorazio positiboa egindu Ander Lopetegi sortzaile etaentrenatzaileak. “20 neska-muti-ko egon dira lehen ikasturte hone-tan pilota ikasten eta hurrengoikasturtean berriro ibiltzeko

gogoz daude” adierazi du Lope-tegik.

Ostegunean, hilak 19, ikas-turte bukaerako festa egin zutenLakuntzako frontoian. Garaga-rrilean jokatutako eskola barru-ko txapelketako finalak jokatuziren eta, bukaeran, Joseba

Ezkurdia pilotariak sariak bana-tu zituen eta eskolako pilotariguztiei diploma eman zien. Txi-kiek Ezkurdiarekin argazkiakateratzeko aukera izan zuten etafestatxoa borobiltzeko haur etagurasoendako merendua izanzen, giro bikainean.

Ezkurdia eta ZabaletaSanferminetako TorneoanBinakakoan Zabaletak Retegi Birekin osatuko du bikoa, eta Ezkurdiak Barriolarekin

Ezkurdia Jaunarenaren kontra igandean

Joseba Ezkurdia Sanferminetako lau t́ erdiko torneoan San Pedro egunean sartuko da lehian,finalerdietan. Final laurdenetan Barriola 7 tantotan uztetik datorren Jaunarena izango du are-rio igandean Mungian. Irabazleak lau t́ erdiko torneoko finala jokatuko du, Sanferminetan, Labri-ten. Finaleko beste txartela Idoatek eta Aimar Olaizolak dute jokoan, larunbatean Tolosan. Joseba Ezkurdiak lan handia egin beharko du Jaunarena menpean hartzeko. Leitzarraksekulako eskarmentua eman zion final laurdenetan bere maisu izandako Abel Barriolari.Jaunarena sakean, errematean eta peloteoan bikain moldatu zen eta hasieratik hartu zuenaurrea. Ea arbizuarrak leitzarrari tamaina hartu eta lau t´erdiko finalera heltzen den.

Lakuntzako pilota eskolak ikasturteari agur

»

»

»

Emakumeen Txapelketa,finalerdietan

3. jardunaldiko emaitzak

Jone-Amaiur 27 / Leo-Maider 30Edurne-Vanesa 30 / Yanira-Saioa 28Uxue-Ane 22 / Andrea-Izar 30Laura-Leire 21 / Garazi-Lohitzune 30

Finalerdiak

Ostiralean, 19:00etatik aurre-ra, Etxarrin2. maila:Laura-Leire / Jone-Amaiur Ane-Uxue / Leo-Maider

1. maila:Izar-Andrea / Yanira-SaioaGarazi-Lohitzune / Edurne-Vanesa

Pilota partidakUnanunSan Pedro egunean, 18:00etan, 3partida jokatuko dira

Unanuko festen barruan, pilotapartidak antolatu dituzte igande-an, San Pedro Egunean, 18:00eta-tik aurrera. 3 pilota partida joka-tuko dira guztira.

Zortzi pilota partida OlaztinOlaztiko 43. San Migel BinakakoTxapelketak 8 pilota partidaekarriko ditu asteburuan Olaztira

Olaztiko Sutegi klubak eta San Migelelkarteak antolatutako 43. San MigelPilota Txapelketaren barruan, aste-buruan 8 pilota partida jokatuko diraOlaztin.

Asteburuko partidak

Ostiralean, 20:00etan3.maila:Montesinos-Koldo / Ser-gio-Gorka2.maila: Galu-Biño / Mikel-Xabi1.maila: Joseba-Unai / Iurgi-Javier22 urtez azpikoa: Ijurra-Larraia /Azketa-Atxa

Larunbatean, 18:00etan3.maila: Joseba-Iñigo / Victor-Luis3.maila: Aitor-Iñaki / Ondatz-Unai3.maila:Ibon-Iñaki / Xapa-Mayo1.maila:Xestero-Andoni / Abra-ham-Berat

Partidak

12 tantora: Olaetxea-Araña /Mariñelarena-Senar18 tantora: Olaetxea-Lazkoz /Ansotegi-Igoa22 tantora: Ijurra-Lasa / Loban-Gorriti

Odei JuangoEspainiakoTxapelketetaraAsteburuan Espainiako Txirrindula-ritza Txapelketak jokatuko dira Pon-ferradan. Afizionatuen mailako Nafa-rroako selekziorako Rural Kutxa tal-de sakandarrean dabilen Odei Juangolakuntzarra hautatu dute. Berarekinbatera Julen Amezketa (Seguros Bil-bao), Imanol Lafuente, Mikel Ezkie-ta eta Mikel Azkoiti (Lizarte), Iosu Zaba-la (Rural Kutxa), Sergio Rodriguez(Gipuzkoa) eta Fermin Brieva (Tel-com-Gimex) ariko dira. Larunbate-ko 146 km-ko lasterketan arituko dira. Aipatzekoa da Rural Kutxa talde ama-teurreko ia plantilla guztia lehiatu-ko dela Espainiako Txapelketan, 4txirrindulari izan ezik. Rural Kutxa-ko talde kontinental profesionala erelehiatuko da.

Imanol Erbiti baita ere

Movistar Team taldean dabilen Ima-nol Erbiti hiriberriarrak ere partehartuko du Espainiako Txirrindula-ritza Txapelketan. Erbiti ostiraleanjokatuko den 47 km-ko erlojupe-koan ariko da eta igandeko 200 km-ko lasterketan arituko da.

Asteburuko probak

Kadeteak larunbatean Undianon lehia-tuko dira, 11:00etan (58,2 km). Junio-rrek larunbatean Aiegin dute proba,17:00etan (78 km). Afizionatuek igan-dean 95. San Pedro Saria jokatukodute Irunen, 9:30ean (125 km), etaigandean Atarrabiak hartuko du MigelIndurain martxa zikloturista, 8:00etan(173 km). Bihar BTT lasterketa joka-tuko da Zangozan, 16:30ean.

Page 12: 469 guaixea

Guaixe • 2014ko garagarrilaren 27a12 kirola

Txirrindularitza

Areto futbola

Pala

Triatloia

Emakumezkoen pala sustatzekoeta Emakumezkoen Pala Eskolaberriak bulkatzeko, Nafarroakohainbat pilota eskolek I. NaparEskolen Txapelketa antolatu dute.Partidak maiatzean jokatu ziren,9 mailatan. Ikasturteari bukaeraeman zioten, garagarrilaren 14an

Etxarri Aranatzen final handiakjokatuz. Nabarmentzekoa da Etxa-rri Aranazko Gure Pilota elkarte-ko palisten maila. Jokoan zeuden9 finaletatik 7 finaletarako sailka-tu ziren Etxarri Aranazko klube-ko palistak, eta final horietan txa-pela lortu zuten. Zorionak!

Yanira Aristorena etxarriarra etaMaite Ruiz de Larrinaga eulatea-rra palista bikainak dira eta seku-lako bikotea osatzen dute. Ekaina-ren 14an, gainera, bi final jokatuzituzten eta biak irabazi.

Lehenik eta behin EspainiakoTrinketeko Txapelketako finalajokatu zuten Mendillorriko trin-ketean. Maitane eta Nagore (Gipuz-koa) izan zituzten aurkari. Lehen-dabiziko setean galtzen hasi zirenYanira eta Maite, eta nahiz eta 12naberdintzea lortu, 14-15 galdu zuten.

Bigarren setean, aldiz, egoeraribuelta eman eta 15-7 irabazi zuten

nafarrek. Hirugarren set erabaki-garrian izugarri lehiatu ondoren,Yanirak eta Maitek lortu zutengaraipena, 10-7, eta txapela.

Jarraian Euskal Herriko Liga-ko finala jokatu behar izan zutenGasteizko trinketean. Maria etaLaura arabarren kontra arituziren. Nahiz eta aurreko parti-datik nekatuta egon, tanto eskasbaten aldearekin baina EuskalHerriko txapela jantzi zuten Yani-rak eta Maitek, 30-29 irabazi ondo-ren.

Iratxo Botxa Txapelketako finalhandiak ostiralean jokatu ziren,Irurtzungo Iratxo elkarteko botxa-tegian. Txapelketan 8 talde lehia-tu ziren eta 4 finenak iritsi zirenfinal aurrekoetara. FinalerdietanAHTrik ez taldeari 6-15 irabazi etagero, Lirainak izan zen finalistabat. Bere arerioa Tximeleta taldeaizan zen, Erik-Agustino-Xabierrifinalerdian 7-15 irabazi eta gero.

Ostiralean lehenik eta behin 3.eta 4. postuak erabakitzeko parti-da jokatu zen. AHTrik Ez taldeak20-6 hartu zuen menpean Erik-Agustino-Xabier. Eta ondoren finalhandiaren txanda heldu zen. Final

lehiatuan, Lirainak taldea finagoibili zen eta 20-7 irabazi zion Txi-meletari. Bukaeran, sari emateaegin zuten Iratxo elkartean.

Igandean II. Donostiako Herri Tria-tloia jokatu zen (370 m igerian, 10km txirrindulan eta 2,5 km korri-kan). Guillermo Vahl (35:13) etaAinhoa Larrañaga (37:27) izan zirenazkarrenak. Sakana Triatloi Talde-ko Isidro Asurabarrena 14.a izanzen helmugan (38:27) eta talde bere-ko Iñigo Maiza 48.a (42:24), proba-ko bigarren kadetea.

Lekeitio22. Lekeitioko Triatloian 345 tria-tleta lehiatu ziren (0,750 m igerian,21 km bizikletan eta 5 km korrikan).Ryan Bailie (57:21) eta CharlotteMcshane (1:05:54) izan ziren txapel-dunak. Sakana Triatloi TaldekoIñaki Gallego 240.a izan zen (1:19:28)eta Carlos Manero 290.a (1:23:56).

Lirainak txapeldunIratxo Botxa Txapelketako finalean 20-7 irabazi zion Tximeletari

Asurabarrena 14.a DonostianII. Donostiako Herri Triatloian ongi aritu zen altsasuarra

Yanira eta Maite, txapeldun bikoitzakEspainiako Trinketeko Txapelketako finala eta Euskal Herriko Ligako finala irabazi dituzte

Yanira Aristorenak eta Maite Ruiz de Larrinagak

»

Napar Eskolen Txapelketako7 txapela EtxarriraJokatutako 9 finaletatik 7 Etxarri Aranazko Gure Pilota

Elkarteak irabazi zituen

Napar Eskolen Txapelketako finalak

Benjaminen B maila: Maialen (Lekunberri)15 / Uxue (Artaxoa) 18Benjaminen A maila: Maddi (Gure Pilota)18 / Garazi (Irurita) 15 Kimuen C maila: Izaro-Uxua (Gure Pilota)18 / Saioa-Andrea (Lekunberri) 13Kimuen B maila: Naroa-Irantzu (GurePilota) 18 / Elisabeth-Maddi (Lekunberri)10Kimuen A maila: Elai-Saioa (Gure Pilota) 17/ Maitena-Naroa (Gure Pilota) 18Haurren C maila: Elena-Sarai (Artaxoa) 15 /Nerea-Amaia (Lekunberri) 18Haurren B maila: Dinora-Ainhoa (GurePilota) 18 / June-Elorri (Gure Pilota) 13Haurren A maila: Amaiur-Oihane (GurePilota) 18 / Aroa-Naroa (Gure Pilota) 14Gazteen maila: Uxue-Irati (Gure Pilota) 25 /Andrea-Izar (Gure Pilota) 22

Etxarri Aranazko Gure Pilota Elkarteko palistak denboraldi hasieran ateratako argazkian.

Txapeldunak, txapela jantzita.

Lirainak taldeko txapeldunak.

Tafallan jokatutako kadeteenmailako Nafarroako Txapelketanlehen nafarra izan zen iturmendiarra

Larunbatean Emakumeen Nafa-rroako Txirrindularitza Txapelke-ta jokatu zen Tafallan. Kadeteen mai-lan 29 txirrindulari iritsi ziren hel-mugara. Bajo Aragoneko EstherCañeteren eta Romoviko IuraniBlancoren arteko esprint estuanCañete nagusitu zen (53:28). Atze-tik zetorren taldetxoa 1:08ra sartuzen. Tartean zegoen CAF TransportEngineering talde gipuzkoarreandabilen Maialen Aramendia. Itur-mendiarra 4.a sartu zen (54:36), pro-bako lehen nafarra. Hortaz, Nafa-rroako kadeteen mailako txapeldu-

na dugu. Garagarrilaren 1ean Itur-mendin jokatutako Nafarroako Erlo-jupeko Txapelketan kadete mailanNafarroako txapeldunordea izanzen ere Maialen. Zorionak!

Magna Xotako entrenatzaile Ima-nol Arregik Irurtzungo taldeanjarraituko du beste urte batez.Horrela, bere 14. denboraldia osa-tuko du talde berdean. ImanolArregik eta Xotako presidenteTatono Arregik, biak anaiak, aste-artean sinatu zuten kontratua.

Imanol, Xotako aktibo ga-rrantzitsuenetakoa“Imanol, Xotak duen aktibo inpor-tanteena da. Taldeari sekulako egon-kortasuna ematen dio. Klubareki-ko duen fideltasuna eskertzen dugubihotzez, azkenaldian ekonomiko-ki gureak baino hobeak direneskaintzak izan baititu” adierazi duTatono Arregi presidenteak.

Imanol Arregi taldearen gehien-goa mantentzearen aldekoa da.“Rafa Usinen baja asko nabaritu-ko dugu, ordezkatu ezinezko joka-laria baita. Honen aurrean beste

jokalari batzuek aurrera egitea etaardura gehiago hartzea espero dut”.

Esfortzua eta sakrifizioaKrisiarengatik azken urteotanaurrekontu murritzagoa du Irur-tzungo taldeak eta baja inportante-ak ditu. “Baina partida bakoitzeanbizia emango dugu eta ditugunhutsuneak esfortzuarekin eta sakri-fizioarekin estaltzen saiatuko gara”.

Botxa

Iker Mintegi eta FerminAzkargorta txapeldun Basaburuan

Garagarrilaren 15ean Basaburuko Duatloia jokatu zen Gartzaronen. Sakana Triatloi Talde-koek primerako lana egin zuten. Iker Mintegik kimuen mailako duatloia irabazi zuen (km1 korrikan, 3,1 km txirrindulan eta 500 m korrikan) eta Fermin Askargortak haurren mai-lakoa (2 km korrikan, 7,5 km txirrindulan eta km 1 korrikan). Horretaz aparte, Iñigo Mai-za 3.a izan zen kadeteen proban (4 km korrikan, 11,3 km txirrindulan eta 2 km korrikan)eta Leire Maiza 4.a haurren mailako emakumezkoen duatloian. Ander Villalobosek etaXabier Borregak ere lan txukuna egin zuten.

Imanol Arregik MagnaXotan jarraituko duUrte baterako kontratua sinatu du

Arregitarrak, akordiora heldu ostean.

Maialen podiumaren gorenean.

Maialen AramendiaNafarroako txapelduna

Page 13: 469 guaixea

Guaixe • 2014ko garagarrilaren 27a kirola 13

Atletismoa

Mendi lasterketak

Automobilismoa-triala

NAMASTE YOGAA L T S A S U

www.namastecentro.es-engaldetu eskaintzen berri.

TIPI TAPA OINETAKOAKA L T S A S U

60 €ko erosketagatik %10ekodeskontua (eskaintza ezmetagarria).

VIZU ILEAPAINDEGIAI T U R M E N D I

30 €ko gastuarekin, %10ekodeskontua.

ALDASORO HARATEGIAA L T S A S U

30€ko erosketa batengatiketxeko produktua opari.

ALFA INMOBILIARIAA L T S A S U

Etxe edo pisu baten eroske-tagatik 100 €ko txekea opa-ri.

KIXKUR ESTETIKAZENTROA

Z I O R D I30 €ko gastuarekin %20ekodeskontua produktuetan.

IORTIA HORTZ KLINIKAA L T S A S U

%10 aho garbiketetan etahortz ateratzeetan. Azterke-ta doan.

JULENE KORTSETEGIETA LENTZERIA

A L T S A S U%5eko deskontua 50 €tikgorako erosketetan.

JON CORDON TAXIAI R U R T Z U N

%10eko deskontua.

JAVIER AIZPUNHARATEGIA

U H A R T E A R A K I L50 €ko erosketetan, etxekoproduktua doan.

www.guaixe.net-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

Sakana 4x4k antolatuta, bihar,larunbatean, 16:00etan Arbizukoindustrialdean

Sakana 4x4 taldeak Arbizuko SanJuanetan ez du hutsik egiten.Biharko, larunbaterako, 4x4 trialproba antolatu dute. Sakana 4x4koJose Luis Lakuntza “Risitas” arbi-zuarrak adierazi digunez, Arbizu-ko industrialdean traba, zulo etaoztopoz betetako 5 gune prestatudituzte. “15-17 auto arituko dira.Lehendabiziko norabide bateanpasatu beharko dituzte 5 guneak,eta denbora ematen badu, gero bes-tean”. Proba 16:00etan hasi eta19:00etarako bukatzea espero dute.

Autoen azkartasuna baino gehia-go, egiten dituzten maniobrak sari-tzen ditu trialak. “Pilotuek ahaliketa maniobra gutxien egin behar-ko dituzte 5 guneak pasatzeko etaahalik eta atzerako martxa gutxienegin. 5 guneak maniobra gutxienegiten pasatzen dituena izango datxapelduna” gaineratu digu Lakun-tzak. Izan ere, pilotuaren trebeta-

suna da baloratzen dena, autoanola mugitzen duen, aldapak nolaigotzen dituen eta bihurguneaknola hartzen dituen.

Pilotu sakandarrakArituko diren pilotuen arteansakandarrak izango ditugu. JosuLizarraga urdiaindarra izango dalehiatuko den pilotuetako bat,

Migel Angel Lizarraga dorrobarra-rekin batrera. Horretaz aparte,Jon dorrobarrak debutatu egingodu. “Nik ere ateratzea espero dut.Ea posible den” adierazi digu Risi-tasek. Bukaeran guztiak afaltze-ra bilduko dira Baxerrin. Antola-tzaileek proba ikustera animatudituzte sakandarrak. Jakina, ikus-kizuna ez da faltako.

Igandean, 9:30ean, Etxarrikokanpinetik abiatuko da Triku Trailtaldeak lehenengoz antolatutakoproba. Atzo eguerdian 279korrikalari zeuden izena emanda

Triku Trail Kirol Taldeak hainbatbabesleren laguntzarekin batera I.Triku Trail mendi lasterketa anto-latu du igandean. Lasterketa Nafa-rroako Mendi Lasterketen Txapel-ketarako baliagarria da. Proba Etxa-rri Aranazko kanpinetik abiatukoda, 9:30ean. Korrikalariek 21 km eta1.400 metroko desnibel positiboaduen lasterketari egingo diote aurre,guztira 2.800 metroko desnibel meta-tua izango duena. Izena ematea atzozen ixtekoa eta eguerdian 279 kiro-lari zeuden izena emanda.

Harizti, pagadi eta trikuha-rrietatik barnaEtxarri Aranazko Trikuharrienibilbidea oinarri hartuta, ibilbidehori luzatu dute antolatzaileek,mendi lasterketetan ibiltzen direnEtxarri Aranazko korrikalariek.Proba zorrotza izango da, bainaezberdina. Izan ere, mendi laster-keta gehienetan mendiak igotze-ra jotzen da. Baina Triku Trailagehienbat basoan da. Kanpinetikabiatuta, haritzen ibilbidetikhariztien eta pagadien artean iaestalita ibiliko dira korrikalariak.“Sentsazioa ezberdina da. Mendilasterketa baino, baso lasterketada gehiago. Kristoren basoa da haueta ibilbide oso ederra” adierazidute antolatzaileek.

Horrela, kanpinetik aterataMaitzegurretik pasatuko dirakorrikalariak, eta segidan Auntze-txetik. Ibilbidean aurrera eginez,Axioren putzua pasatu ondoren

Lizarrustira helduko dira. Ondo-ren Txaradigorri eta Hirumuge-ta igoko dituzte, Otxentara jaitsieta Fagamendi igotzeko. Handikjaitsita, Etxarriko kanpineko hel-mugan despedituko da proba. Ibil-bidean barna hornidura guneakegongo dira. Antolakuntzak pro-ba egiteko lau ordu eta erdiko den-bora eman du. “Jendea animatudadila eta presio gabe lasai etordadila. Ez dago guztia zertan korri-ka egin behar, bakoitzak ahal duenerritmoan egin dezala. Dena den,norbaitek ikusten badu larri dago-ela, irteera eremu batzuk ere mar-

katu ditugu, jendeak proba uzte-ko” adierazi dute Triku Trailekoantolatzaileek.

Sariak, opariak eta auzateaAntolatzaileek 1.200 euro banatu-ko dituzte sarietan. Lehendabizikogizonak eta emakumezkoak txape-la, trofeoa eta 300 euro jasoko dituz-te, bigarrenek 200 euro eta trofeoaeta hirugarrenek 100 euro eta tro-feoa. Lehen sakandarrendako etaetxarriarrendako ere trofeoak iza-nen dira. Horretaz gain, korrikala-ri guztiek kamiseta teknikoak jaso-ko dituzte eta proba ondoren auza-te ederra egonen da guztiondako.

Proba antolatzeko makina batetxarriar eta boluntario ariko diralanean.

Unzurrunzaga 6.aAmurrioko TraileanEtxarriarra probako lehen beteranoaizan zen

Igandean III. Amurrioko Traila joka-tu zen. Korrikalariek bi aukera izanzituzten: 12 km-ko proba osatzeaedo 25 km-koa. Proba luzeenean106 korrikalari iritsi ziren helmu-gara, eta Joseba Urbano izan zentxapelduna (2:02:16). Ander Unzu-rrunzaga etxarriarrak sasoi beteandagoela erakutsi zuen berriro, eta6.a iritsi zen (2:08:53), probakolehen beteranoa. Bestalde, proba motzena 46 korri-kalarik osatu zuten eta Haritz Kor-tazar izan zen azkarrena (1:00:58).Mikel Murgialdai 33.a iritsi zen hel-mugara (1:23:16).

Sakandarrak AraianIX. Araiako krosean 8 sakandar arituziren

Garagarrilaren 15ean XI. Araiako Kro-sa jokatu zen, eta makina bat sakan-darrek hartu zuten parte. Sakandarazkarrena Fernando Ganuza izan zen,helmugara 29. postuan iritsi zena(23:51). Iñaki Alvaro 43.a izan zen(24:36), Juan Carlos Perez 62.a(26:00), Fernando Mazkiaran 70.a(26:15), Javier Camuel 85.a (27:54),Jon Garasa 103.a (28:52), EusebioVinagre 142.a (41:06) eta Peio Ber-gara 146.a (41:18).

Triku Traila mustutzera

trikutrail.wordpress.comProbako informazio guztia, ibilbideen trac-ka barne. Facebookean ere (Trikutrail).

San Juanetan, 4x4 triala

Proba paraje zoragarrietatik pasako da.

Pilotuek maniobra ikusgarriak egin beharko dituzte.

Mendi lasterketak

Futbola

Asteburuan hasikoda Urdiaingo II.Futbol Txapelketa16 talde lehiatuko dira eta finalaabuztuko festetan jokatuko da

Urdiaingo Gazte Asanbladak anto-latutako Urdiaingo II. Futbol 7 Txa-pelketak erantzun bikaina izandu. 16 taldek eman dute izena etaasteburuan abiatuko da aipatutxapelketa. Partidak, jakina,Urdiaingo futbol zelaian jokatukodira eta final handia agorrileko fes-tetan jokatuko da. Asteburuanjokatuko da lehen jardunaldia etapartidak ostiralean eta larunbate-an jokatuko dira.

Asteburuko partidak

Ostiralean17:00etan: Zorton / The Legends18:00etan: Piperoxki / Piper Crew20:00etan: Minavo de Kiev / Itur-mendi

Larunbatean10:00etan: Karrotillo-Altsasu 11:00etan: Bunker / Stifler FC12:00etan: Aston Billa / Kayma-nak FK17:00etan: Bainik Mendi / Txun-kai19:00etan: Jarra y Pedal / Drun-ken Soccer

Page 14: 469 guaixea

Guaixe • 2014ko garagarrilaren 27a14

kultura >>

Maialen Huarte Arano

Musikari agur esan aurretik, lanbat aurkeztu berri duzu. FestivalVasco 2.0 A Enrike Zelaia zer da? Nahiz eta orain dela ia 50 urte argi-taratu, Enrike Zelaiaren FestivalVasco eta Euskalerriko Erromeriadiskoak, oraindik gaur egun, ospeeta eragin handikoak direla onar-tzen da aditu nahiz herritarronartean. Horri erreparatuz, eta gaur-ko gazteriak obra hauek ezagutu etadisfrutatu ditzan, argitaratzen ditu-gu guk diskoa, horietatik eragingehien edota garrantzitsuenak iru-ditu zaizkigun obrak digitalizatu-ta. Obra hauen egileak esku-soinu-joleondako geure klasikoak baitira.

Zenbat denbora izan zaraprestatzen?Zaila da zehaztea, baina asko.2008an hasi ginen zenbait obra gra-batzen eta aurten diskoa osatzekogeratzen zitzaizkigunak grabatuditut. Diskoa pare bat egunetan gra-batu genuen. Grabaketa oso azkaregin genuen: irrintzilariak izanezik, beste guztiok zuzenean gra-batu baikenituen obra guztiak. Bai-na aldez aurretik, diskoaren kon-tzeptua lantzen, helburuak ondomugatzen, ikerlanean sakontzen,musikariak behar bezala aukera-tzen, moldaketak prestatzen etagrabaketa estudioan soinu egokiagaratzen denbora luzea eman nuen.

Noren laguntza izan duzu?Jende askoren laguntza izan dutprozesu honetan. Emaztearenaeta semearena garrantzitsuena.Gero Ferminmusic disketxearena,jakina. Ezinbestekoa izan da eremusikarien eta soinu teknikaria-ren lana.

Musikariak Dani Sanchez(baxua), Iñaki Ramos (bateria),Javier Aramendia (gitarra) etaMikel Diaz (panderojolea) izandira. Irrintzilari trebeak izan ditu-gu ere: Vanessa Sanchez, AlazneFernandez de Muniain eta MikelEspartera, batik bat. Soinu tek-nikaria Txuma Huarte izan da,Binario grabaketa estudiokoa.Oso garrantzitsua izan da ere Iña-ki Aldatz argazkilariaren lana,Amaia Egizabal diseinatzailea-rena eta Fermin Riezu bideo gra-batzailearena. Eta, azkenik,nabarmendu beharra dago hasie-ratik bukaera arte jaso dudanEnrike Zelaiaren laguntza.

Enrike Zelaia bereziki gogoratuduzu CD honetan. Zer dela eta?Enrike Zelaiak eskusoinuaren duin-tasuna lortzeaz aparte, geure hiz-kuntza musikal bereziaren hasta-penak ikertzeko bidea hasi zuela-ko estreinakoz. Bere ikerketei esker,zer norabide jarraitu dezakegunbaitakigu: nortasunezko hizkuntzamusikal baten ildotik, alegia.

Akordeoiarendako existitzenez zen bidea Enrikek sortu zuen.Horregatik zor diogu hainbeste.Mapa eskuetan izanda, aukeratu-tako bidea jarraitzea berez osozaila da. Baina meritu handiagoadauka bidea sortzeak. Eta askozgehiago garai bateko akordeoila-ri guztien miresmena izateak.

Hori guztiagatik eta nigan izanduen eraginarengatik, disko honenbitartez Enrike omendu nahi dutbihotz-bihotzez. Bera baita histo-riako lehendabiziko akordeoilariaeta, zalantzarik gabe, gure herrial-deak eman duen onenetarikoa.

Akordeoilarismoaren lehendabi-ziko taupada.

Urte askoren ondoren FranIdaretaren azken lanaplazaratzeak zer sentiarazi zaitu?Zehazki 25 urte izan dira. Eta lasai-tasun handia sentitu dut. Azkene-ko lau urteak mundu akademiko-aren eta mundu musikalaren arte-an igaro ditut. Horretan zaudelabikaintasuna mantentzea zaila da.Horregatik, lehentasunak argitubehar izan nituen eta behin betikoerabakia hartu. Beste aldetik, tris-tura ere sentitu izan dut. Hasiera-tik akordeoilarien artean elkarta-sun gehiago lortu nahi izan baitut.Zoritxarrez, oso zatikatuta dagoakordeoiaren mundua. Horrekasko zailtzen du irizpideak batera-tzeko edozein ahalegin. Adibidez,nola egon gaitezke eskusoinuarenalde eta ez Enrike Zelaia aitzinda-ri handiaren alde? Bere ekarpenmusikologikoa ikaragarria izan

La Banda del JefeBigunGaur, 23:00etan Altsasuko Urtzi tabernan

High Voltage tourraren barruanLa Banda del Jefe Bigun tal-

deak gaur geldialdia eginen duAltsasun. Rikardo Aretak, Isma-el Katak, Longi Anduezak eta IbaiHernaizek osatzen dute taldea.

Urtzi tabernan gaur 70 eta 80kohamarkadetako rock eta heavyklasikoen bertsioak joko dituzte.Taldeak duela hiru urte argitara-tu zuen zuzeneko diskoa eta hanere makina bat bertsio jaso zituz-ten Tequila, Miguel Rios, RollingStones, Deep Purple, Barricadaedota AC/DCrenak. Zuzenekoindartsuan azken horien doinuakeskainiko dira.

Etxarri Aranazko liburutegikoirakurketa taldeak despeditudu bere urteko plana. Talde-

ak indartsu bukatu du eta animohandiarekin hurrengo ikasturte-an esperientziarekin segitzeko. Osoongi baloratu da egindakoa, etabatez ere, bakoitzak irakurritakoabeste batzuekin komentatzeko auke-ra edukitzea. Polita izan da taldeanikustea nola oso iritzi ezberdin sor-tzen diren irakurritakoaren gaine-an, eta nola batzuek eta besteek egin-dako ekarpenarekin norberarenirakurketa aberasten den. Batez

ere, euskal idazleen liburuak iraku-rri dituzte: J. Muñoz, A. Lertxundi,K. Uribe, K. Jaio eta J. Olasagarreeta I. Arretxe sakandarrenak.

Heldu den urteari begira, bideberetik segitzeko asmoa dute, eta2014-2015 plangintza oraindik itxiez badute ere, lastailaren honda-rrerako Miren Agur MeaberenKristalezko begi bat aukeratu dute.Beste aldetik, taldea zabalik dagoirakurle gehiago hartzeko; beraz,norbait animatuz gero, jar dadilaharremanetan Marta Etxarrikoliburuzainarekin.

Hendaian eta Carpentrasen bere lanakikusgai daude

Bi erakusketa kolektiborenmustutzetan partehartukodu gaur eta bihar Itziar

Nazabal margolariak. Hendaia-koa gaur, 18:00etan, mustuko da,Miradas erakusketa Mendi Zolakultur gunean. Nazabalek lagunduen argazkilari kubatar bateksustatu du erakusketa kolektiboa.Hiru marrazkilari eta bi argazki-lari dira euren lanak erakusten aridirenak. Nazabalek Biluziak etapasioa serieko margolanak era-man ditu, tamaina txiki eta han-dietakoak. Asteartetik ikusgaidago, garilaren 12ra arte.

ProventzaraCarpentrasko arte garaikidekonazioarteko jaialdia bihar mustu-ko da. Les Papillons, tximeletak,izenburua du jaialdiak, artea era-kusteko duen modu bereziagatik.“Tximeleten modura, edozein toki-tan, obrak zintzilik daude hirianbarna, kale, parke, lorategi etabestelakoetan. Museoa herrianbarna”, azaldu digu Nazabalek.

Beraz, larunbatetik agorrilarenakabera bitartean 200 artisten lana(1,90 m luze eta 1,50 m zabal) hirianbarna zintzilik ikusteko aukera iza-nen da. Turkia herrialde gonbida-tutako artistekin batera Brasilgo,

Italiako edo Frantziako artistak iza-nen dira. Altsasuarra da parte har-tzen duen euskal herritar bakarra.

Nazabalek Biluziak eta erotis-moa serieko lan bat aurkeztu duJeux de peau(azal laztanak). Altsa-suarrak azaldu digunez, “obralantzeko prozesuan garapen batizan dut. Koxka bat igo naiz. Lan-tzen ditudan leherketekin erabaterlazionatuta dago. Egin beharrasentitzen nuen eta aurrenekozkoadro baten sorreran erabili dut”.Sortze prozesuaren garapenarenteknika hori etorkizunean taldebatekin eta fusioa egiteko asmoa

azaldu digu Nazabalek. Horrega-tik, Proventzan ikusgai izanenden lanaren garrantzia artistikoaeta pertsonala azpimarratu ditu.

Jaialdia ere bada lehiaketa.Epaimahai adituak eta sare bidez-ko botoek (164. zenbakia) emanendute saria. Antolakuntzatik dago-eneko aitortu diote kalitatea altsa-suarraren lanari. Baina bestela-ko arrazoiengatik etorri da aitor-tza. Koadroan gehie gizkoerotismoa zegoela eta, parte har-tzea onartu ondoren, koadroa zin-tzilikatzeko erreparoak izan zitue-lako antolakuntzak.

Nazabalen mustutze bikoitza

Gustura irakurtzen

Idareta: Akordeoiarendako existitzenez zen bidea Enrikek sortu zuenAkordeoilari irurtzundarrak altsasuarrarenganako duenmiresmena eta esker ona disko baten bidez adierazi du.Hilaren 6an aurkeztu zuen Fran Idaretak diskoa, IruñekoLiburu azokan. Aldamenean izan zuen Enrike Zelaia. Eta,nola ez, biek eskutan ibili zuten akordeoia

ANDA BILBON: Windsor kulturgintza galeriakostegunean mustu zuen 17 miradas para unacolección erakusketa. 17 sortzaileren obrabana dago ikusgai garilaren 7ra arte, tartean

Jose Ramon Andarena. Erakusketak “egungoartearen adierazpen plastiko nabarmenenikuspegi zabala” eman nahi du.

Gustura irakurtzen

Page 15: 469 guaixea

Guaixe • 2014ko garagarrilaren 27a kultura 15

Arte iragankorra

Iraunkorra ez den edozein adie-razpen artistikoari deitzen dioguarte iragankorra. Nahiz eta arte motahau betidanik existitu den, honenkontzeptua XX. mendean sortuzen. Behin-behineko arte hau, unebatekoa bezala ulertzen dugu.Alexandre Gustave Eiffel-ek EiffelDorrea 1889an sortu zuen, Paris-ko erakusketa unibertsalarentzat.Hura, adibidez, erakusketa buka-tzean desegiteko asmoarekin erai-kin zen, baina izan zuen arrakas-ta ikusita bertan utzi zuten, eta Fran-tziaren hiriburuaren ezaugarriezagunena bihurtu zen. Baina obrairagankorren helburua ez da luza-ro mantentzea, beraz noizbait exis-titu diren proba bakarra argazkieta bideoetan aurkitzen dugu.Iragankorrak diren arte motenartean inprobisazioa, body art-a,moda, makillajea, lorakuntza, piro-teknia, ile-apainketa, hondar eskul-turak, performance-a eta graffitiaaipatu ditzakegu beste batzuen arte-an. Land art izenez ezagutzenduguna ere, sailkapen honetanegongo litzateke. Naturan aurkitzendiren materialekin (egurra, lurra,harriak, area, ura…) eraikitzen diren

obrei deitzen diegu Land art. Pai-saian integratuta eta elementunaturalen menpe daudenez den-borarekin desagertuz doaz. Bizitza mugatua duten obraksortzen diren aldi berean, hauekexistitu diren probaren beharradugu argazki eta bideoen bidezeta, beraz, paradoxa haundi batsortzen da. Arte iragankorrakmuseoetatik irten nahi badu ere,modu zuzenean bueltatzen dahauetara. Artistak, behar ekonomikoak dire-la eta, proiektu, maketa edo era-kutsi eta saldu daitezkeen produk-tuak asmatzera behartuta daude(Christo artistak instalazio monu-mentalak sortzen dituen aldi bere-an, txikiagoak eta salgarriak direnbeste batzuk egiten ditu). Bestebatzuek bideoen bitartez erregis-tratzen dituzte obrak, salgai bihur-tuko diren produktuak baitira. Gor-don Matta-Clark-ek eraikinetanegiten zituen mozketen bidez, bar-neko elementu konstruktibo guz-tiak agerian uzten zituen, eta haienlekukotasun bakarra argazkienbitartez jaso dugu, Sophie Callenbizitzaren intimitatea eta gertae-ren berri dugun era berean. FraçisAlÿs-ek hirian egiten dituen akzio-

en eragin politiko eta sozialen iker-ketak eta Roman Signer-ek istri-puaren bitartez gelditzen den kon-posaketen emaitza bideoetan ikusditzakegu. Land art delakoan, ins-talazioaren tamaina murriztu egi-ten da museoetara erakusketamoduan eraman ahal izateko(Richard Long). Beraz, komertzia-la ez den une bateko lana sortzenbada ere, nolanahi salgarria etairaunkorra bihurtzen da. Banksy-ren graffitiak orain dela urte batzukezabatu ziren arren, gaur egun osogarestiak saltzen dira.Natura eta denboraren menpe dau-denez, edozein izaki bizidun beza-la jaio eta hiltzen dira lan hauek.Zein interesgarria lan bat sortzeahil egingo dela jakitun.

bazterretik

Laida Aldaz Arrieta

baita. Azkenik, oso pozik. Jendea-ren esker ona sentitu dudalakoazkenaldi honetan. Irurtzunen eginnuen azkeneko kontzertua ahazte-zina izango da niretako.

Zer izan da eta zer da akordeoiazuretako?Akordeoia beste modu batez adie-raztea ezinezkoak egiten zaizkidangauzak adieraztea ahalbidetu dida-na izan da. Nire bihotzaren anpli-fikadorea izan da urte askotan.Nire arnasteko modua, nire biga-rren birikak. Nik uste dut zaindududan neurrian zaindu nauelaberak.

Eta musika?Bihotzetik bihotzera hitz egitea lor-tzen duen hizkuntza xumea.

Orain arte egindako lanekin,sentimendu bat baino gehiagonagusituko ziren. Zeintzuknabarmenduko zenituzke?Egindako lan guztien artean, aipa-garrienaIruña: guztion hiriadelaesanen nuke. Ahaztezina izanenda niretako bertan lan egiten sor-tu genuen giro ederra. Musikarihandiekin partekaturiko esperien-tzia izan zen: Enrique Ugarte,Kepa Junkera, Carlos Nuñez, JuanMari Beltran, Joxan Goikoetxea,Enrike Zelaia bera... Zinez, ahaz-tezina izan zela.

Joan den neguan, Taupadakizeneko ikuskizun bereziaeskaini zenuen zenbait

oholtzatan. Hori ere berezia izanzen, besteak beste, musikariaskorekin egindako obra izanzelako. Zer izan zen zuretako?Euskararen taupada sendoa sentia-razi zidan. Esker ona besterik ezzait bururatzen ikuskizuna aipatzendudan bakoitzean. Luis Orduñari,Alicia Armendarizi, Inma Arroyo-ri, Fermin Idaretari eta AlbertoGonzalezi bereziki. Eta bertan par-te hartu zuten musikari gonbida-tuei, teknikariei, eta abar.

Oholtza eta grabazio estudioakezberdinak dira oso. Bakoitzak

zein alde on eta txar duela esanenzenuke? Bat aukeratzekotan zein;zuzenekoa edo grabazioa?Bakoitzak bere berezitasunakdauzka. Nire kasuan denetarikegin dut: zuzeneko ikuskizunak,estudioko grabazioak, zuzenekoikuskizunen grabazioak eta zuze-neko grabazioak estudioan. Azkenhori disko honetan izan da. Denaden, bat aukeratu behar baldinbadut, zuzeneko ikuskizunen gra-baketak aukeratuko nituzke. Pres-takuntza bikaina eramatera behar-tzen zaituzte eta entzuleekin lor-tzen den magia oso berezia da.

Zuzeneko oholtzetan zein izanda jendearen harrera?Orokorrean oso ona. Egia esan, osomaitatua sentitu izan naiz jo beharizan dudan leku gehienetan.

Oholtza handiak edo txikiaknahiago? Zergatik?Bakoitzak bere baldintzak ditu.Barne-baldintza hauek argi eduki-ta, edozein lekutara joan zaitezke.

Urteotan lagun izan dituzunak,musikan bidelagun eta oholtzanlaguntzaile, nortzuk aipatukozenituzke eta zergatik?

Ezinezkoa zait guztiak aipatzea.Baina argi daukat Peio Etxarri etaJosune Larrañagaren laguntzaezinbestekoa izan dela. Dani San-chezek hainbatetan lagundu ditere. Oscar Sucunzak ere hasi nin-tzenean asko lagundu ninduen.Behar izan dudan bakoitzean ere,Enrike Zelaia beti egon da prestlaguntzeko. Baina, zalantzarikgabe, laguntzarik garrantzitsuena25 urte hauetan, nire emazteare-na izan da. Beti izan dut gertu,laguntzeko prest.

CDa kalean da. Kontzertuakematen ikusteko aukera izanendugu? Hala bada, non eta noiz?Ziurrenik ezetz. Bere momentuanadierazi nuen moduan, oholtzeta-tik nire behin betiko agurra Tau-padak ikuskizunarekin izan zen.Disko hau alde egin baino lehenasko miresten dudan musikaria-ri egin nahi izan diodan omenal-di xumea besterik ez da, aipatuditudan arrazoiengatik.

Etorkizunean, musikarenprofesional izateari utzita, zeinharreman izan nahi duzuakordeoiarekin eta oro harmusikarekin?Instrumentuarekin berdina: akor-deoia ezinbestekoa dudalako bes-te modura esan ezin ditudanakadierazi ahal izateko. Eta musika-riekin antzekoa izango dela ustedut. Gehienetan, miresmenezkoeta errespetuzkoa: beti izan denbezala.

Banskyren lan bat.

utzitakoa

Page 16: 469 guaixea

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko garagarrilak 27, ostirala • 2. aldia • 469. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-Etxarri A. 30.9 . . . . . . . 6 . . . . . . . .72.6Altsasu 30 . . . . . . . . . 7 . . . . . . . .36.1Aralar 23 . . . . . . . . . 8.8 . . . . . .61.8Urbasa 28 . . . . . . . . . 3 . . . . . . . .52.9

: eguraldiaasteko >>

Min: 9 Max: 27 Min: 12 Max: 22 Min: 13 Max: 18 Min: 10 Max: 19 Min: 11 Max: 18 Min: 11 Max: 20 Min: 11 Max: 23

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 8% euria: 15% euria: 53% euria: 20% euria: 78% euria: 60% euria: 20%

1. Zein izan zen saldu zenutenlehen telebista?An. 1974ko lastailean zabaldugenuen eta Vanguard etxeko kolo-rezko telebista izan zen. Ab. Orduko bi urteko soldata baliozuen, 140.000 pezeta. Luxu bat zen.

2. Non jarri zenuen lehen antena?Ab. Duela 45 bat urte. Kolektiboazen. Orduan banakako antena jar-tzea zen normalena. Gero pisu blo-keak egiten hasi ziren, eta han jar-tzen hasi nintzen. Uste dut Altsa-suko antena-kolektiboen %90 nikjarri nituela.

3. Nora apuntatzen zuten?Ab. Hasieran seinale-hartzerik ezzegoen. Sollubeko errepikagailu-tik hartzen zen eta Altsasun osogaizki ikusten zen. Horregatik,Urdiainen, mendiaren goiko par-tean, errepikagailu bat jarri zeneta handik hartzen zen telebistaseinalea, TVEko 1. katea, zegoenbakarra. Bigarren katearekinbatera Artxuetan hedagailua jarrizuten eta Urdiaingoa bukatu zen.

ETB 1en seinalea bidaltzekotresneria jarri zuten Urdiainen,pixka bat beherago. Nik Urdiain-go ur-biltegian jarri nuen, ETBrenGasteizko seinalea hartu eta Altsa-sura igortzeko. Gero Aralarkosantutegian jarriko zen.

4. Haizeteak lagun?Ab. Kandelak pizten nituen haize-tea indartsuagoa izan zedin etaekaitzak kazkabarra bota zezan,han dago negozioa (barrez). Deiasko jasotzen ziren halakoetan.Jendeak itxaron nahi ez duenez,ahal duena bilatzen du. Bakarrenbatzuk konpontzen saiatzen zireneta gero bikoitza ordaindu beha-

rra zuten. Baina uste dut antenakongi jarriak utzi ditugula, ez dutematxurarik. Haizete edo kazkaba-rragatik ez bada, iraupen handiadute antenek eta ez dira izorratzen.

5. Teilatuak zer moduz zeuden?Ab. Ongi. Mugitutako teilaren batikusiz gero hura ongi jartzen nuen.

6. Bertigorik sentitu duzu?Ab. Sekula ez.

7. Eta noiz hasi zen kolorezkotelebisten salmenta orokortzen?An. 1984 aldera. Orduan epeka askosaltzen zen. Ab. Baina asko balio zuten. Gaine-ra marka ugari zeuden. Orainmarka arraroagoak daude.

8. Gerora kodetutako saioak etadeskodegailuak etorri ziren, ezta?Ab. 27 urtez Canal +eko banatzai-le izan ginen. Urte zoragarriakizan ziren. Denetarik, dirua ira-bazi, aparailuak jarri… bainakate berrien sorrerarekin, LTDaeta besterekin hori ere pixkana-ka izorratu da. Nik uste dut Canal+ jartzen zuen jendearen %80 fut-bola ikusteko zela. Antena para-bolikoak ere ugari jarri nituen gil-tzadun deskodetze tresnak sate-lite bidezko seinalearengatikordezkatu zituztelako. An. Iruña eta Gasteiz arteko bana-tzaile ofiziala ginen.

9. LTDrekin zer etorri zen? Ab. Beste negozio gehigarri bat.Batzuek LTD gailua erosi zuteneta beste batzuek hura erantsiazuten telebista berriak. Orainaldaketa berria heldu da etaorduan erosi ziren telebista haiekguztiek ez dute bat bera ere balio-

ko, ez baitaude bereizmen handi-rako prest. Deskodetzailea edotelebista aldatu beharko da. Alda-keta horrek egina egon beharzuen, baina diru faltagatik ez daegin. Internet barneratua dutentelebistak dagoeneko badaude,baina ez du edozein gailuk sare-an ibiltzeko aukera ematen. Gares-tiagoak dira. An. Etaaldaketa egiten denean jen-deak dendaz gogoratu beharko du.

10. Bonbilla normaletikkontsumo txikikoetara etaLEDera pasa gara, a ze saltoa, ez?Ab. Bai eta argindarran lehen 125v-tik 220 v-ra pasatu ginen. Trans-formadoreak saldu ziren orduan. An. Bonbillekin orain eromena da:mota ugari, vatio kopurua, kolo-rea… mundua da. Dozena erdibonbilla izatetik 100-200 izaterapasatu gara. Guk aholkatu beharizaten diegu. Gazteak prestatutadaude, adinekoei kostatzen zaie,baina sartzen ari dira. LEDa daetorkizuna. Gutxi kontsumitzeneta kutsatzen du. Besteak desager-tuko dira.

11. 40 urte eta gero, dendakjarraituko du?An. Bai. Abelardoren osasunaga-tik lana atzera botatzen hasi ginen.Eskualdatzeaz hitz egin genuen.Bukatu dela mentalizatu beharizan dugu. Baina denda eskualda-tzen saiatu nahi genuen, biziaduelako; ez genuen itxi nahi.Argiztatzean lan asko egiten dugueta Abelardoren lan guztia berres-kuratu daiteke. Gainera, jendeakgaldetzen zuen nora jo behar zutenixten bagenuen. Elena Garisoaineta Jacinto Bengoetxea dira aurre-rantzean hemen ariko direnak.

>>11galdera

Abelardo Lopezeta Ana Ramos

Denda eskualdatu dute

Testua: Allfredo Alvaro Igoa

GARAGARRILEKO SARIAK:1. Ekainberri kobazulotarako 2 sarrera, Lacturaleesnea eta yogurtaketa Gaztezulo aldizkarirako 3hilabeteko harpidetza.2. Artazako kanpinean %10eko deskontu balea,Lacturale esnea eta yogurtak eta Gaztezulo aldiz-karirako 3 hilabeteko harpidetza.

3. Lacturale esnea eta yogurtak, Gaztezulo aldizka-rirako 3 hilabeteko harpidetza eta DonostiakoAquariumerako 2 sarrera.4. Lacturale esnea eta yogurtak, Gaztezulo aldizka-rirako 3 hilabeteko harpidetza eta DonostiakoAquariumerako 2 sarrera.

Garagarrilekobazkide zozketa

: ilargiaren aldia>>ilberri ilgora ilbete ilbehera

27 5 12 19