461 guaixe

16
SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko maiatzak 2, ostirala • 2. aldia • 461. zenbakia 1003 mendizalek parte hartu zuten 25. Sakanako Ibilaldi Handian. Ibllbidea alderantziz egiteak arrakasta izan zuen Castillo Suarezen Zerua berun liburua saritua kirola >> 13 kultura >> 15 Mank-en aurrekontuak >>5 Sakanako Mankomunitateak 2014ko aurrekontuak onartu ditu, Nafarroako Gobernuaren murrizketek guztiz baldintzatutakoak. Maiatzarekin batera maiatzak zutik Bakaikun eta Etxarri Aranatzen eguer- dian zutitu zituzten, barga gainean. Itur- mendin, aldiz, arratsaldean igo zuten, plazan, aurtengo maiatza >>6 Altsasuko Alde Zaharreko festak >>9 Langileen aldarrikapenak kalera >>8 Irurtzun aldeko Gizarte Zerbitzuak Europako topaketan >>7

Upload: guaixe-fundazioa

Post on 13-Mar-2016

267 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: 461 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko maiatzak 2, ostirala • 2. aldia • 461. zenbakia

1003 mendizalek parte hartu zuten25. Sakanako Ibilaldi Handian.Ibllbidea alderantziz egiteakarrakasta izan zuen

Castillo SuarezenZ e r u a b e r u nliburua saritua

kirola >> 13kultura >> 15

Mank-en aurrekontuak>>5

Sakanako Mankomunitateak 2014ko aurrekontuak onartu ditu, Nafarroako Gobernuaren murrizketek guztiz baldintzatutakoak.

Maiatzarekin bateramaiatzak zutik Bakaikun eta Etxarri Aranatzen eguer-dian zutitu zituzten, barga gainean. Itur-mendin, aldiz, arratsaldean igo zuten,plazan, aurtengo maiatza >>6

Altsasuko AldeZaharrekofestak >>9

Langileenaldarrikapenakkalera >>8

Irurtzun aldekoGizarteZerbitzuakEuropakotopaketan

>>7

Page 2: 461 guaixe

Guaixe • 2014ko maiatzaren 2a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foruen Plaza 23-1 • Irurtzun: kate informatika, Bi ahizpak, 9(atzea) • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edota 3035 0018 47 0181012564 kontu zenbakian ingre-satuta egin daiteke.ZORION agurrak

Eta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA! Jarraitugaitzazu

Bakarra:

Bikoitza:

Bazkideek deskontua

IkuskizunaCocertino para Orgánico y Palabro.Maiatzaren 2an, ostiralean, 23:00etanAltsasuko gaztetxean.

DantzaDantzari Txiki eguna. Maiatzaren 3an,larunbatean, 11:00etatik aurreraAltsasun.

Elai Alai eguna. Maiatzaren 4an,igandean, 12:00etatik aurreraLakuntzan.

Erakusketak Nazabal arte eskola. Maiatzaren 15eraarte astegunetan 18:30etik 21:00etaraeta domekan 19:00etatik 21:00etaraAltsasuko Iortia kultur gunean.

Lentzeria eta zeramika erakusketa.Maiatzaren 3an, larunbatean,20:00etatik 22:00etara eta maiatzaren4an, domekan 11:00etatik 14:30eraAltsasuko Gure Etxea eraikinean.

LiteraturaEzinezko maletak. Maiatzaren 8an,ostegunean, 19:00etan EtxarriAranazko liburutegian. Irakurle taldea.

Txirrindula irteerakSan Benito ermita. Maiatzaren 4an,domekan, 8:30ean AltsasukoZumalakarregi plazatik edo 9:20eanBioitza kanpinean. 60 km. Burundamendi bizikleta taldea.

Bestelakoak Zorri azoka, merkatu soziala.Maiatzaren 2an, ostiralean, 17:00etatik21:00etara Etxarri Aranazko estalopean.

Gran Circo Ideal. Maiatzaren 2an,ostiralean, 19:00etan, maiatzaren 3an,larunbatean, 17:00etan eta 19:00etaneta maiatzaren 4an, domekan,17:00etan Altsasuko Dantzalekun.

Hipotekek kaltetutakoen Plataforma.Maiatzaren 2an, ostiralean, 19:00etanAltsasuko Gure Etxeko lehen solairuko1. gelan, bilera.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Maiatzaren 2an, ostiralean, 20:00etanLakuntza, Arbizu eta Etxarri Aranazkoplazetan elkarretaratzeak.

Euskal Presoak Euskal Herrira!Maiatzaren 4an, domekan, 20:00etanAltsasuko plazan, elkarretaratzea.

Sakanako Langabetuen Asanblada.Maiatzaren 5ean, astelehenean, 15:30eanAltsasuko Gure Etxea eraikinean.

Ainetz LazkozGineaBihurria, maitakorra, alaia…Horrelakoa zara zu eta ho-rrela maite zaitugu guk. ZORIONAK potxolo!!

Ainetz LazkozGinea ZORIONAK tesoro!! Igande-an 4 urte beteko dituzu.Egun ona pasa eta muxu pilabat famili guztiaren partez.

Oinatz ZORIONAKpirata!Ya mutil bet einda…iye pixkat txintxotzenzan. 9 muxu aittuna ta amonan partes.

Oinatz ZORIONAK ganberro!! Zuhanditzen ta gu zahartzen…ez fan hain azkar! 9 urtiekdisfrutetu. Muxubek aita,ama ta Enaitzen partes.

Adur eta AmaiurZORIONAKbikoteeta oso ondo pasa!! Muxu pila pila Malaga-tik. Mikel eta Ana.

maiatzak 2-8Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

Adur eta AmaiurZORIONAK

maitetxos zen 8 urte-betetzien. Muxu askodenon partetik. Ongipasa eguna.

Page 3: 461 guaixe

Guaixe • 2014ko maiatzaren 2a publizitatea 3

Page 4: 461 guaixe

Zer nolakoudaberriegoera

Guaixe • 2014ko maiatzaren 2a4 iritzia

Hegalaldiekin gorabehera fran-ko gertatzen dira zoritxarrez.Izan ere, kontratuen nondiknorakoak, azken orduko prezioigoerak, ekipajeekin gertatzendiren ustekabeak, atzerapenaketa bertan beherakoak arazo itu-rri dira askotan, eta hegazkinkonpainiak ez dira nabarmen-tzen horrelakoetan ongi erantzu-teagatik.

Arazoak arazo, atzerapenak etabertan beherakoen inguruanjakin beharreko hainbat kontuaipatuko dugu. Izan ere, hegaldiabertan behera uzteak edo beran-du abiatzeak kalte dezente sor-tzen ditu.

Edozein kausa dela eta hegal-dia atzeratzen bada hegazkin

konpainiak otorduak, lo egitekohotela, garraioa eta bi komuni-kazio aukera eman behar diebidaiariei, baita ahalik eta laste-rren helmugara abiatzeko auke-ra ere. Nolanahi ere, atzerapena5 ordutik gorakoa bada bidaia ber-tan behera utzi, dirua itzuli etaabiapuntura eramateko aukeraeman behar die bidaiariei, txar-telen dirua itzulita jakina.

Atzerapenak gertatzen direla-rik legeak ez ditu bertan behe-ra utzitako hegaldiendako dau-den diru-konpentsazioak aurrei-kusten, ez zuzenak behinikbehin. Hala ere horrek ez du esannahi kaltetuek kalte-ordainaeskatzeko eskubiderik ez dute-nik. Bai Europako Arauak bai

mundu osoan indarrean dagoenMontrealeko Hitzarmenak ereeskubide hori aitortzen dietebidaiariei kontratu urraketakgertatzen badira, edozein delaere. Horren harira, EuropakoJustizia Epaitegiak esana duatzerapena 3 ordutik gorakoabada hegazkin konpainiek kon-pentsazioendako aurreikusitakodiru-sariak ordaindu behardituztela.

Esan bezala, Europatik abiatu-ta edota Europara programatu-tako hegaldia bertan behera gel-ditzen bada Europako Legeakdiru-konpentsazioak aurreikus-ten ditu, kilometro kopuruarenarabera zehazten dituena. Aipa-tutako diru-konpentsazioak zuze-

nean hegazkin konpainiekordaindu behar dituzte, saihes-tu ezinezko arrazoiak daudela ez,bertan beherakoak gertatzenbadira.

Hain zuzen horregatik hegaz-kin konpiniek saihestu ezinezkoarrazoiak egon direla aruidiatzendute askotan ez ordaintzeko. Ba,horri buruz Europako JustiziaEpaitegiak esan du hegazkinarenderrigorrezko errebisioan atze-man litezken akatsak ez direlanahikoa saihestu ezinezko arra-zoiak argudiatzeko eta hegazkinkonpainiek beren jarduerak eska-tzen duen diligentziaz jokatubeharra dutela.

Iratxe kontsumitzaile elkartea

barrutik kanpora

Hegazkinak, hegaldiaketa buruhausteak

gutunak Atal honetan ahalik eta iritzigehienek tokia izan dezaten1.500 karaktere (espazioekin)baino gehiago duten gutunik EZDA ONARTUKO. Karakterekopuru horretatik gorako gutun

guztiak LABURTU eginen dira.Gutunean izen-abizenak,telefonoa, helbidea eta NortasunAgiriaren zenbakia agertubeharko dira. Gutunakasteazkeneko goizeko

hamarretarako egon behar diragurean; bestela, ez da astehorretan publikatuko. Guaixealdizkariak ez du bere gainhartzen derrigorrez, aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien

erantzukizunik. Zure iritzia helarazteko:Foruen plaza 23, 1 Altsasu;[email protected] edo 948 564 275 telefonoa.

Mila esker Ernai!!Dolores Gomez Navidad, Biltoki tabernako zerbitzarien izenean

Biltoki tabernako zerbitzarienizenean Burutakzioak topake-ten antolatzaileei eskerrik bero-

enak eman nahi dizkiegu eta bai-ta parte hartu duten gazte guz-tiei ere. Eskertu nahi ditugutabernan eta inguruan izan dutenerrespetuagatik, garbitasunaga-tik eta oro har erakutsi digutenbegiruneagatik.

astekoa

Benjamin Zufiaurre Goikoetxea

hara zer dien

Jubilazio-pentsioen eragina

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu GanboaMAKETATZAILEA: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Erkuden Ruiz Barroso eta

Maialen Huarte AranoZUZENTZAILEA: Garazi Garzia MauleonARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Ainhoa Urretagoiena Arruabarrena • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe Komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza GoikoetxeaLEGE GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Iberia zahar honetan politikasalgai, eta politikariek lotsarikez.

Zer nolako baloreak, zer nola-ko gezurrak,

zer nolako lapurkeriak, zernolako lizunkeriak,

eta hau dena ezkutatzeko, argu-dio eta aitzakiak beti izanen dira.

Jaungoikoa, aberria eta erre-gea, ondo elkartuak,

eta Eskorialko Espainiarenborobilketa nagusi,

euskaldunik ez, katalanik ereez, eta dibortziorik ere ez,

euskaltzaleak eta katalanakizatea suntsitzeko puntu denak.

Espainia bat, Espainia bi, Espai-nia 17,

besterik ez dago, besterik ezinda izan,

eta gainera, dena ezeztatzeabedeinkatua,

Rouko jauna oraindik jubilatugabekoa.

justiziarik ez, aborturik ez,manifestazioak ere ez,

ikerketa ez, lanik ez eta ez kejausoldatarik ere ez,

irakaskuntza, osasun presta-kuntzak, pribatizazio bidean,

gauza da eskubideak ezeztatzea,eta demokrazia bidean galtzea.

Bitartean, Frantziako gober-nuan ardura katalan iturburu-tik datorren bat,

eta Parisen beste gaditana itur-burukoa alkate emakumea,

hemen barruan daudenak ezdute gehiegi balio, baina,

hain txarrak ezin gara izan,esportatzeko aukerak irekiakbaditugu.

Goazen ba kanpora aukerakirekitzeko, “à la merde” Espai-nia handiaren zaletasunekin,

Frantzian Departamenduakgutxitu, hemen politikariak sol-datak biderkatu behar,

Aste Santuko prozesiotara frai-le antzeko espektakuloak era-man behar dira,

benetan egoera barregarrietanez galtzeko, erreguteak beharditugu: “euriaren sutsoekin”

Bizio pribatuak – bertute publi-koak bihurtzen dira.

Apirilean argitaratu den ikerke-ta batek jubilazio-pentsioek ema-kumeen bizitza kalitatean duteneragina aztertzen du. IkerketaNafarroako Unibertsitateak egi-na da eta honen arabera, pentsio-sistema publikoa oinarrizkobaliabidea da pertsona helduenbizitzeko errenta eta ongizateabermatzeko. Haatik, sistemahonek lan-merkatuan ematendiren emakumeen eta gizonenarteko desberdintasunak man-tendu eta handitzen ditu.

Europar Batzordeak orain delagutxi esandakoaren arabera, ema-kumeen pentsio-publikoak gizo-

nenak baino %39 txikiago dira,batez beste.

Nondik sortzen dira desberdin-tasun hauek? Hiru faktore azpi-marratzen dira:

1. Emakumeen parte hartzeeskasagoa lan-merkatuan.

2. Ordaindutako lanean den-bora gutxiago ematea:

- Ordu gutxiago lan egiteagatik:lanaldi partzialetan gehiago ari-tzen dira emakumeak. Gizonekbatez beste 43,4 urte ematen dituz-te lanean. Emakumeak, aldiz,12,8 urte aritzen dira ordainsariaduen lanean.

- Urte gutxiago lan egiteagatik:

familia zaintzeko ibilbide profe-sionala eteten dute emakumeek.2013. urtera arte seme-alaba txi-kien zaintzan aritutako epeak ezdira guztiz kontutan hartu koti-zazioei dagokionez. Ondorioz,pentsio-sistemak familia zaintze-ko ibilbide profesionala eten ezdutenak saritzen ditu.

3. Emakumeen lan-sari eskasa-goak.Emakumeen batez bestekolan-saria gizonei dagokienaren%77 da.

Faktore hauek pentsioaren zen-batekoan eragin zuzena dute.Gauzak horrela, babesa berma-tua behar den bizitzaren epe

horretan, emakumeen arriskuahandiagoa da hori ez gauzatzeko.Gainera, datuen arabera, emaku-meen bizi itxaropena gizonenabaino bost urte luzeagoa da.

Hau guztia kontutan hartuta,zahartzaroaren feminizazioazhitz egiten hasi dira adituak.Bakarrik bizi diren adineko ema-kumeen kopurua handitu egin da:65 urte baino gehiago eta baka-rrik bizi direnen artean lautikhiru dira emakumeak. Emaku-meen prestazioak eskasagoakdira eta ondorioz bizi-kalitatemurrizten da.Emakumearen bilgunea

UdalakGobernuaren murrizketakbere gain hartzeagatik.

Nafarroako GobernuaOinarrizko zerbitzuetanmurrizketak egiteagatik.

> >gora/behera

Page 5: 461 guaixe

Guaixe • 2014ko maiatzaren 2a 5

SAKANA

» »

sakanerria >>ARBIZU / ETXARRI ARANATZ

BI ERREFUXIATU BUELTAN: Euskal IheslariPolitikoen Kolektiboak iragarri bezala hasidira errefuxiatuak euren herrietara itzultzen.

Hala egin dute Teodoro Iza etxarriarrak etaLourdes Mendinueta arbizuarrak. Azkenhorri apirilaren 12an harrera egin zioten.

Zerbitzuak mantendu ahal izatekoudalek bere gain hartu dutegobernutik jaso ez dena. SakanakoGarapen Agentziari bultzada emanzaio aurten

Sakanako Mankomunitateak aur-ten 3.501.860,78 euro kudeatukoditu, pasa den urtean baino %4,8gutxiago. Udalek Mank-i diru ekar-pen handiagoa egin beharreansuertatu dira, guztien artean117.000 euro gehiago jarriz, Nafa-rroako Gobernuak euskara (15.000euro) eta kirol (14.000 euro) zerbi-tzuak mantentzeko diru-lagun-tzak murriztu dituelako. Garape-na sustatzera bideratu da gainon-tzekoa. Udalen ahalegin horriesker ibarreko erakundeak berezerbitzu guztiei eutsi ahal die.

Adolfo Araiz gerenteak batza-rrari azaldu zionez, erakundearensarrera eta gastuak orekatuakdira. Mank-ek 1.227.000 eurokozorra du, hondakin bilketa siste-ma berriaren ezarpenarekin400.000 eurotan hazi dena. Bainalegearen mugen barruan oraindikzorpetzeko ahalmena du oraindikMank-ek.

IkuskaritzaUPNk Nafarroako ParlamentuanSakanako Mankomunitatearenkontuak ikuskatzeko eskatu zuen.Nafarroako Kontu Ganberako tek-nikariak azaroa eta martxo arte-an ibarreko erakundearen finan-tza egoera eta kontratazioak azter-

tzen egon dira, zerbitzu guztietan.Araizek aurreratu zuenez, ikus-karitzak erakundeak printzipiolegalak egoki betetzen dituela etafinantza egoera ona duela adiera-

zi du. Kontratazio arloan irizpideezberdinengatik ezadostasun txi-kiak izan direla jakinarazi zuen.Kontu Ganberaren txosten zirri-borroari ekarpenak eginen dizkio

Mank-ek eta behin betikoa udaz-kenerako edo izanen da. PPk eska-tuta erakunde berak Etxarri Ara-natz eta Olatzagutiko kontuakikuskatuko ditu.

ETB Nafarroan lehenbailehenikusteko behin behineko formulakonartzeko eskatu dizkio

Sakanan 2009ko abendutik ETBETB Lurreko Telebista Digital(LTD) bidez ikusteko aukerarik ezdago. LTD bidez euskarazko kateaeta haur eta gazteei zuzendutakoETB3 katea ikusterik ez dago ez

Sakanan ezta Nafarroa guztian ere.Analogikoki ETBren bi kate ikus-ten dira, baina seinalea ez da onaeta bi telebista agindurekin ibilibehar izaten da. Aurki, gainera,aukera hori bera ere ez da izanenitzalaldi digitala Europa guztirazabalduko delako.

Gaur egun hedabideak hizkun-

tzei bizitasuna emateko ezinbes-teko tresna eraginkorretako batdela jakitun, gaiarekin kezkatutazegoen sakandar talde batekmozioa aurkeztu zuen Mank-en etaasteartean aho batez onartu zen.Ibarreko erakundeak Nafarroa-ko Gobernuari eskatu dio LTDbidez ETB Nafarroa guztian ikus-teko bide berriak lantzeko. Horilehenbailehen izan dadin behinbehineko formulak onartzekoeskatu dio foru administrazioari,esaterako, egungo ETBren sareanalogikoa digitalizatuz edo bes-telako neurriekin.

Mank-ek energiaeraginkortasunasustatuko duEnergia eraginkortasunaren aldekoalkateen hitzarmenarekin bat egiteaerabaki zuen Mank-ek asteartean.Europako toki eta eskualde mailakoagintariek parte hartzen duten hitzar-mena da. Euren lurraldeetan energiaeraginkortasuna hobetu eta energiaberriztagarriak erabiltzea sustatze-ko konpromisoa dute sinatzaileek.Asmoa da 2020 urterako CO2isuriak%20 murriztea. Mank-ek udalei infor-mazioa eta laguntza emango die.

Hondakin bilketaren zabalkundeaMank-ek 150.000 euro bideratu ditu hondakin bilketa arlorako. Ibarreko erakundeko etaIrurtzun eta Altsasuko Udaletako ordezkariak hizketan ari dira bi herri horietan honda-kin bilketa berriaren ezarpena zehazteko. Asmoa auzo-konpostajearekin hastea litzate-ke. Horregatik bai herri batean bai bestean auzo-konpostaguneak non jarriko liratekeenzehazten ari dira. Kudeatzaileak azaldu digunez, Irurtzungo lanak aurreratuagoak dituzte eta 7 bat koka-pen liratekeela aurreratu du. Altsasun, berriz, 8 edo 10 artean. Mank-eko gerenteak esandigunez bi herrietan ere Lakuntzan probaldian dagoen konpostagailu eredua jarriko litza-teke, “oraingoz esperientzia positiboa delako”. Araizek azaldu digunez, konpostagailueredu horren ezaugarria “malgutasuna da, modularra delako eta tokiaren eta erabiltzai-le kopuruaren arabera modulu gehiago edo gutxiago jarri daitezke”.

Gobernuaren murrizketek Mank-enaurrekontua baldintzatu dute

Mank-eko batzarkideak, aurtengo aurrekontuak bozkatzen.

Mank-ek ETB LTD bidezNafarroa guztian ikustekoeskaera egin du

Sakanako GarapenAgentziaMank-ek bere enpresa publikora-ko 90.000 euro bideratu ditu. Hasie-ran kopuru handiagoa aurreikusiazuten baina egitasmoa udalen ahal-menaren arabera egokitu duteMank-en. Diru horren zati bat tek-nikari berri bat kontratatzeko bide-ratuko da.

Beste zati bat, 13.800 euro, herriguztietan energia eraginkortasunikerketa bat egitera bideratuko da.Eraikin publikoen eta argiteriapublikoaren energia kontsumoa-ren diagnosia egiteko balioko duikerketak. Hori eskuan udal bakoi-tzak energia faktura murrizteko zeinneurri hartu erabakiko du. Ceder-naren bidez lortutako diru-lagun-tza bat ere izanen da horretarako.

Page 6: 461 guaixe

Guaixe • 2014ko maiatzaren 2a6 sakanerria

Etxarri Aranatz / Bakaiku / Iturmendi»

Etxarri Aranatz / Bakaiku / Iturmendi»

Irurtzun»

Altsasu»

Ziordia»

Irurtzun»

Bake epailearenkargua hutsikZiordiko bake epaile titularraren etaordezkoaren karguak hutsik daudeeta haiek betetzeko deialdia eginda. Kargu horietan interesa dute-nek eskabideak udaletxeko bulego-an aurkeztu beharko dituzte. Epeabukatzear da.

Aurreko astean guztian Irurtzun-go Gaztetxokoko 40 gaztek stencilikastaroan parte hartu zuten. 12 eta16 urte bitarteko gazteak, bi talde-tan banatuta, Ibai Viñas eta ItziarMatxain irakasleekin stencil tek-nikaren nondik norakoak ezagutuzituzten. Stencila apaintzeko arteteknika bat da. Marrazki baten for-ma ebakiz txantiloia egin eta huraerabiltzen da irudia sortzeko.

Gazteek teknikaren nondik nora-koak jaso eta teknika hori erabil-tzen duen Bansky artista famatua-ren obra ezagutu zuten. Ikastaroantxantiloi batzuk egin eta haiek era-biltzeko aukera izan zuten. Biltzendiren egoitzan bertan Gaztetxokohitza margotu zuten. Udalak igeri-lekuan utzitako pareta batean, berriz,urarekin zerikusia zuten makina batirudi margotu zituzten.

Elena Veraren logoa oinarri duenjolasarekin Mediterraneoanbarnako kruzeroa eta luxuzkoasteburua irabazteko aukeraizanen da

Altsasuko Dendari Elkarteko(ADE) Alberto Angianok eta Esti-baliz Asensiok aurkeztu duteelkartearen irudi berria. Angia-nok esan duenez, “logotipoa alda-tu dugu elkarteari bultzada ema-teko eta elkarteko kide diren esta-blezimenduak begi kolpeanezagutarazteko”. Irudi berriaelkartearen aro berri baten hasie-ra izatea nahi luketela azaldu du

Asensiok. ADEn ez dauden den-dariei ere elkartera sartzeko gon-bitea egin diete, elkarrekin indargehiago eginen dutelako.

Kanpaina Elkartearen denda guztietan etaherriko hainbat toki nabarmene-tan kartel batzuk jarriko dituzte.Haietan logotipo berria makina bataldiz agertzen da, batzuk zuzen etabeste batzuk moldatuta. Zenbatlogotipo zuzen dauden asmatzeada proposatzen zaiguna.

Maiatzaren 2tik 14ra ADEko 32

establezimenduetan 5 eurotikgorako erosketak egiten dituzte-nek txarteltxo bana jasoko dute.Hartan idatzi beharko da logozuzen kopurua zein den, edo zeinden kopurua uste den, “baina pasagabe”. Parte-hartzaileen arteanMediterraneo barnako kruzeroaeta luxuzko asteburu bat zozketa-tuko du ADEk. Angianok nabar-mendu du kanpaina hori aurreraeramateko ahalegin handia egindutela. Asensiok, berriz, bi astehorietan herriko komertzioetanerosteko gonbitea luzatu du.

Maiatzak goian Mendi gainean maiatza moztu, koka-lekuko zulora eraman eta jaso. Lanhori egin zuten atzo eguerdi parte-an etxarriarrek eta bakaikuarrek.Iturmendin, bestalde, 18:00etanmaiatza igotzekoak ziren, erredak-zioa itxita genuela. Urteetan maia-tzaren igoera Julio Lopez de Zubi-ria Larrazak zuzendu du baina aur-ten langintza horretatik erretiroahartu du. Egindako lan guztiarenaitortza moduan oroigarria emanzioten iturmendiarrek.

Pintura txuriz zikinduta.

40 gaztek stencil teknikaren nondik norakoak ezagutu zituzten. utzitakoa

Pintura txuriaaseguru-etxe batiAstearte goizean Altsasuko Mutua-venir aseguru-etxearen kristaldegiguztia pintura txuriz zikinduta ager-tu zen. Harriduraz hartu zuen era-soa bulegoa kudeatzen duen Susa-na Mateok. Azaldu zigunez markahorren kontzesioa da berak Altsa-sun kudeatzen duena. “Kartelakdioen moduan aseguruak eta zer-bitzuak kudeatzen ditut, ez beste-rik”. Bere bulegotik enpresa txiki etaertain, ibilgailu, denda, etxebizitza,bizi aseguruak edo bestelakoak ase-guratzea edo kudeatzea nahi dute-nak pasatzen direla jakinarazi zigun.Mutuavenir taldearen egitekoa horidela ere argitu du. Mateoren ustea da Mutuavenir ize-nak sortutako nahasmenak ekarriduela pinturaz bulego sarrera zikin-tzea. “Aseguru-etxe bat gara, ezmutua bat. Gurea aseguruak eta zer-bitzuak dira, ez lan-osasuna, izenaknorbaiti besterik iradoki badiezaio-ke”. Mutuekin lotura hori aipatu zuenMateok Espainiako GobernuakMutuen Legea aldatzekotan delakoeta horren aurka hainbat iritzi zabal-du direlako azken aldian, “eta baka-rren batek hau mutua bat dela pen-tsatu du”.

Gurasoek adimenemozionala erabildezatenMaiatzaren 6an, 15ean eta 27an,15:20tik 17:00etara Atakondoaeskolan

Irurtzun aldeko Oinarrizko GizarteZerbitzuen Mankomunitateak gura-soei zuzendutako adimen emozio-nalari buruzko tailerra antolatu du.Tailer horretan egunerokotasune-an helduek euren buruekin etaeuren seme-alabekin erabili ahal iza-nen dituzten gaitasunak erakutsi-ko dizkie Gaztelu Lus psikologoak.Tailerra Atakondoako Guraso Elkar-tearen eta eskolaren laguntzaz anto-latu da.

Txantiloiaren arteanhasiberriak

Dendari Elkarteak, irudi eta kanpaina berria

MerkataritzarenegoerazZerga eta antolatzen dituzten jar-dueren bitartez Altsasun gasta-tzen den dirua herrian bertangelditzen dela nabarmendu duAngianok. “Dendekin herriakbizirik daude”. Asensiok gogo-ra ekarri duenez ADE antzerkiamateur zikloarekin eta hainbatkolektiboekin elkarlanean arida eta festa eta bestelakoetanere ekarpenak egin dituzte. Erakundeekin ere elkarlaneanari direla azaldu dute ADEko kide-ek. Udalarekin harremanetandaude egoitza bat lortu eta hanelkartegintzaren, dendarien arlo-ko informazioa zabaltzeko etamerkataritza hobetzeko Altsa-sun eta Sakanan. Elkarteko kide-ek Sakanako Plan Estrategiko-ri ekarpenak egin dizkiote etajarraipen bileretan parte hartzendute. Aitortu zutenez, ADEko zenbaitdendarik hilaren akaberarairisteko arazoak dituzte. Bes-te batzuk, “aspaldiko partez, jakilapurreta txikiak jasaten hasidirela jakinarazi dute, “eta sor-presa desatseginak izan dituz-te”. Herrian erosteko deia berre-tsi dute. Altsasuarrak eta sakan-darrak ibarret ik kanpoerosketak egitera ateratzendiren bakoitzeko autoan soilik10 euro gastatzen dituzte. Apar-katzeko kontuak aparte. ADE-ko establezimenduek “jende-ak gurean erostera” animatunahi dute.

Logotipo berria

Dozena bat proposamen aurkeztu ziren eta epaimahaiak Elena Verarena aukeratu du. Altsasuarrak azaldu du logotipoak egiterakoan lerroxumeen alde egiten duela, “testuari ikusgarritasuna ematen diotelako eta atenporalak direlako, hau da, denboran irauten dutelako”. Irudiansiglen ondoan tamaina eta kolore ezberdineko hiru poltsa jarri ditu Verak, “Altsasun dagoen merkataritza aniztasuna eta ugaritasuna” islatze-ko. Sortzaileak duela bi urteko festetako kartel irabazlea egin zuen eta bere lanak www.elenaverablog.com helbidean ikus daitezke.

Page 7: 461 guaixe

Guaixe • 2014ko maiatzaren 2a sakanerria 7

SAKANA Irurtzun»

Arakil / Irurtzun»

Europako Batasunak onartutakoprogramaren barruan kontinenteko25 erakunde heldu den asteanMadrilen elkartuko dira

Heldu den astean, ostegunetiklarunbatera, Madrilen izanen daIrurtzun aldeko Gizarte Zerbi-tzuen Mankomunitateko ordez-karitza bat. Edurne Razkinek, Eki-ñe Ramosek, Mikel Razkinek etaBego Zestauk Europako eskualde-ak gizarteratzearen alde izenekoproiektuan parte hartuko dute,Polonia, Espainia, Hungaria, Bul-garia, Errumania, Italia, Lituania,Belgika, Britainia Handia, Malta,Suedia eta Montenegroko beste 24erakunderekin batera (tokikogobernuak, GKEk, EBko goi mai-lako erakunde politikoak eta herri-tarrak). Guztien artean sarea sor-tu eta elkarlanean ariko dira.

Irurtzun aldeko Gizarte Zerbi-tzuen Mankomunitateko ordez-kariek Madrilen bi esperientzienberri emanen dute. Alde batetik,babestutako gizarte enpleguarenbidez herrietako ondarea berres-

kuratzeko garatu duten Iturraska-rri programa. Haren berri prak-tika onen inguruko saio bateanemanen dute, toki komunitatearensartzea arazo sozialen konponbi-dean izenburuarekin.

Bestetik, Arakil aldetik Madri-la joandakoek gizarte sartze pro-gramaren bidez egiten dituztenlanak ere azalduko dituzte. Hur-biltze osagarriak eta administra-zio publikoen zerbitzuak inklusiopolitiketan izenburuko mahai-inguruan izanen da.

GehiagoEuropako eskualdeak gizarteratze-aren alde proiektua aurten etaheldu den urtean garatuko da.Edurne Razkin martxoan Polo-niako Lodzen izan zen topaketakprestatzeko. Madrilgoaren ondo-ren, lastailean Polonian topaketaberria eginen dute. Han semina-rioa eta lan taldeetan elkartukodira gizarte ekonomiaz eta harktoki garapenean duen eraginaz

hizketatzeko. Heldu den urtean bi topaketa

gehiago eginen dituzte. Apirile-an Malta izanen da topagunea.Gazteria politikak, mugikortasu-na, enpleabilitatea, familia eta

hezkuntza arloko trukeak eta kon-ponbideak gaiaren inguruan ari-ko dira orduan. Azken topaketaBelgikan izanen da heldu denurteko lastailean. Europako Bata-sunean gizarte inklusioko politi-

kak, toki erakundeen paperagaia-ren inguruko konferentzia iza-nen da Bruselan.

ZaletasunetiknegozioraLangabeek euren zaletasunetikabiatuta negozioak sortzekoikastaroan izen ematea zabalik

Nire zaletasuna mikronegozio bihur-tu. Izenburu hori duen ikastaroa lan-gabetuei zuzenduta dago. Hiru ordu-ko bost saiotan honako gaiak lan-duko dituzte: sormena, aitzindaritzaeta ekintzailetzarako trebetasunak,zaletasunak eta hobbyak identifi-katzea eta haietatik abiatuta nego-zio prototipoak sortzea. Ikastaroaheldu den ostegunean hasiko da,maiatzaren 8an, eta hilaren 15ean,22an, 29an eta garagarrilaren 5eanizanen dute segida. Altsasuko Ior-tia kultur gunean izanen da ikasta-roa, Cederna-Garalurrek antolatu-ta, Altsasuko Udalaren laguntzaz.

Informazioa eta izen ematea948 567 010 edo [email protected]

Aurrekontu-parte hartzaileetanaukera horrek jaso du babes gehieneta lanak udan eginen ditu udalak

Aurtengo udal aurrekontuaren%2, 35.000 euro, zertara bideratuerabakitzeko aukera izan duteirurtzundarrek eta eskola publi-koko aldagelak konpontzea eraba-ki dute. Txiki Iriarte alkateak jaki-narazi digu lan horiek udan egi-nen direla. Gaineratu duHezkuntza Departamentuak ikas-tetxeetan lanak egiteko diru-lagun-tza deialdia egitear izanen duelaeta eskaera eginen duela udalak,horrela ikastetxean konponketalan gehiago egin ahal izateko.

Pasa den ostegunean aurkeztuzizkien Aurrekontu Parte-hartzai-leen Lantaldeak herritarren boz-ketaren emaitzak udaleko taldeei.422 bozka paper jaso dituzte mar-txoaren 29tik apirilaren 6ra herri-ko hainbat tokitan jarritako kutxe-

tan. Babes gehien izan duen auke-ra, aldagelak konpontzearenak155 boz jaso ditu (%36,72). Gimna-sioa egiteko proposamenak 20 bozgutxiago izan ditu (%31,99).

Ospakizunak eta bestelako eki-taldiak hartuko lituzkeen karpabaten erosketa 84 irurtzundarrekbabestu dute (%19,9) eta, azkenik,

umeekin estalpean egoteko azpie-gitura sortzearen alde 35 boz jasodira (%8,29). Gainera, dozena batpaper txuri edo baliogabe ere jasodituzte (%2,84).

54 proposamenHeldu den urterako irurtzunda-rrek egin dituztenak.

Atakondoako aldagelak konpontzea erabaki daEginen diren lanak

Iturgintzaren berrikuntza, urberoaren bideratze berria etaegungo ur hotzaren sarearenaldaketa; 16 dutxa eta 4 komu-netako sarrera ateen aldaketa,hezetasunari erresistentzia han-diago duten materialak erabiliz;konketa eta ur pikak daudentokiaren hobekuntza eta mar-go erremateak, bukaerak, ispi-luak eta argi aparailuak.

Gurasoak Atakondoan haurrak noiz atera zain itxaroten.

Sarea sortzeko

Poloniako Lodz eskualdeko gara-pen agentziaren ekimenez sortuda kontinenteko elkarlan sarea.Europako eskualdeak gizartera-tzearen alde izeneko proiektuaEuropako Batasunaren Europaherritarrendakoprogramarenbidez diruz lagundu dute. Proiek-tuak 25 erakundeen artean sareasortu, harremanak izan eta etor-kizunean elkarlanean aritzekoatea zabaltzen du. Irurtzungo egoitzatik esan digu-tenez, “krisiagatik eta, besteeskualdeetan egoera zailak pasa-tzen ari dira eta handik hona ekar-tzeko moduko ideiak egon dai-tezke”. Oinarrizko Gizarte Zerbi-tzuen langileen azaldu digutenez,“orain arte Europako Batasunakhartutako neurriak toki guztie-tara iritsi diren, nola, ikertukodugu”. Besteak beste, Europakoestrategiak, gizarteratzearengarapena, gizarte zibileko elka-rrizketa, garapen iraunkorra…

Gizarte Zerbitzuak Europako eskualdeakgizarteratzearen alde proiektuan

Edurne Razkin, Mikel Razkin eta Bego Zestau.

Page 8: 461 guaixe

Guaixe • 2014ko maiatzaren 2a8 sakanerria

Arbizu»

Epaiketaren zain dago “terrorismoagoratzea” egotzi ondoren

Iruñeko Guardia Zibilaren koman-dantzian deklaratu ondoren askegelditu zen astelehenean AsierGartziandia. Bere askatasunarenberri Arbizuko plazan egiten arizen informazio batzarraren erdianiritsi zen. Atxiloketak salatu zituz-ten Eleak mugimenduak, Ernaik,Gazte Abertzaleak, Sortuk etaAlternatibak. Adierazpen askata-sunaren alde mezu ugari zabalduziren sareen bidez egunean zehar.

Espainiako Auzitegi Naziona-leko Eloy Velasco epailearen agin-dupean egindako operazioa izanzen. Elkarrekin harremanik ezduten 21 pertsona atxilotu zituenGuardia Zibilak. Guztiei saresozialen bidez terrorismoa gora-

tzea eta terrorismoko biktimakumiliatzea leporatu zieten. Hala-ko akusazioak izan diren bestekasuetan akusatuak epaitegieta-ra deitu izan dituzte, atxilotugabe. 21ek bi urte arteko espetxezigorrei aurre egin beharko die-te. Antza, Madrilen epaitu beha-rrean atxilotu bakoitza bereherrialdean epaituko lukete.

Gartziandiaren atxiloketaGartziandia 10:15ean atxilotu zuten.Etxetik atera zenean, bi autoetatikjaitsitako kalez jantzitako GuardiaZibilak hurbildu zitzaizkion. Esku-burdinak jartzea ukatu zeneanlauzpabost patruila gehiago ager-tu ziren eta handik ateratakoenartean lurrera bota, burua zapatueta hala eraman zuten. Inguruan

ziren herritarrei atxiloketarenarrazoia jakinarazteko beta izanzuen Gartziandiak.

Atxilotu ondoren, ordu erdieman zuen patrol batean, Lakun-tzan, geldi. Guardia Zibilek behineta berriz eskatu zioten bere tele-fono mugikorreko gakoa. Emanzienean eraman zuten IruñekoGuardia Zibilaren komandantzia-ko ziegara. Bidean hainbat argaz-ki, mezu eta ahots deien transkrip-zioak erakutsi zizkioten (16 orri)

bereak ote ziren galdetuz. Aurre-ko urteetan hainbat tokitan egonzen ere galdetu zioten bidean.

14:00etan, konfiantzazko aboka-tua aldean zuela deklaratzeari ukoegin zion eta Iruñeko bidean egin-dako galdera bat bera ere ez zio-ten egin Guardia Zibilek. 20:00etanaske utzi zuten. Baina 16:00etanMadrilera eramanen zituztela esanzieten arbizuarrari eta sarekadaberean atxilotutako beste gaztebati.

ELA sindikatua bestelako ereduekonomiko, sozial eta politikobaten alde mobilizatu zen Bilbon.Antolakuntza eta borrokarenbalioa berretsi zuten ELAkoek.

Sakanan mobilizazioa deituzuen sindikatu bakarra LAB izanzen. Bere jarraitzaileak eguerdianAltsasun egindako manifestazio-an eta ondorengo bazkarian elkar-tu zituen. Eredu politiko eta eko-nomikoaren aldaketaren aldarriaegin zuten LABetik. Nafarroanhegemonia berria aitzinarazteko

garaia zela nabarmendu zuenLABek, langileriarena, pertsonenzerbitzura egongo den eredu eko-nomiko eta sozial berria eraikitze-ra deituz.

UGTk eta CCOOk Iruñean eginzuten manifestazioan enplegua,duintasuna eta eskubideak alda-rrikatu zituzten. STEE-EILASek,CNTk, CGTk, Solidarik eta ESKkelkarrekin manifestatu ziren Iru-ñean atzo. Kapitalismoarekin aka-batzea eskatu zuten, baita lana etaaberastasuna banatzea ere.

Ernai eta Aitzina gazte mugimen-duek apirilaren 17tik 19ra bitarte-an Burutakzioa izena eman ziotentopaketa antolatu zuten Altsasun.

1.200 gazte bildu ziren teoriatikpraktikara jauzi egiteko presta-kuntza saioetan parte hartzeko.Nahiz eta aurreikusitako hiru egu-neko egitaraua bitara murriztu.Izan ere, Nafarroako Gobernuak,azken orduan, antolatzaileei jaki-narazi zien, batetik, eskola publi-koa erabiltzeko debekua zegoela eta,

bestetik, hiru egun baino gehiago-ko kanpaldirik ezin zela egin.Horren aurrean antolatzaileek oste-guneko egitaraua bertan beherauztea erabaki zuten.

Hala ere, gazte mugimendueta-ko kideek adierazi dute aurreikus-penak bete zirela eta emaitzarekinpozik zeudela. Eguraldi ona lagun,kalean egin zituzten prestatu zituz-ten dinamika guztiak eta herrita-rrek haiek ikusteko aukera izanzuten.

Sortzen, Sakanako herri-eskoleketa Guraso Elkarteek antolatuta,maiatzaren 10ean Altsasun ospa-tuko da Sakanako herri-eskolenfestaren laugarren edizioa.

Sakana herri eskolekin sor-tzen leloa izanen du ospakizunak.Jai giroan ibarreko biztanleenelkargunea eta euskararen era-bileraren sustatzaile izan nahi du.

Egunerako egitarau zabala pres-tatu dute ibarreko eskolen arte-an eta Altsasuko kultur eragile-en laguntzaz. Hala, egun guztira-ko festa egitaraua antolatu dute,Foru, Zubeztia eta Otai plazak fes-taren ardatz bihurtuz.

Festari babesa eman diotenenartean daude: herri eskoletakozuzendariak, guraso elkarteki-

de, guraso eta haurrak, AioraEpelde Agirre (Sortzen elkarte-ko bozeramailea), Patxi Flores(AEK-ko irakaslea), MigeltxoSaralegi (harrijasotzailea), DoraSalazar (eskultorea), Iker Flores(kirolaria), Iñigo Goikoetxea(Gozategi), Raul Audicana (kiro-laria) eta Garbiñe Petriati (Beha-tokia).

Motzean

Mank enplegutailerrari buruzkohelegitea aurkezteaaztertzen ari daNafarroako Gobernuak atzerabotatzeko zuen irizpidea ez delazuzena uste du

Sakanako Mankomunitateak aurtenhondakinen kudeaketari buruzkoenplegu tailerra egin asmo zuen etahorretarako Nafarroako Gobernua-ren laguntza deialdian egitasmoa aur-keztu zuen. Mank-en proposame-na hasierako baloraziotik kanpoutzi zuten. Ibarreko erakundearenproposamenean jaso zen 15 par-taideetatik berak bi langile etaenpresa laguntzaileak beste batkontratatuko zituztela lau hilabete-rako. Inolako txosten idatzirik gabe,ahozko kontsulta bakar batekin,atzera bota zuten Mank-en propo-samena, erakunde batek kontrata-zio zuzenik ezin duela egin adiera-ziz. Ibarreko erakundea helegiteaaurkeztea aztertzen ari da, oposi-zio murritz baten bidez egin daite-keela argudiatzen du horretarako.

Musika eskolarakobi irakaslekontratatuko diraGitarra klasiko eta zeharkakotxirula irakasle lanpostuak oposiziolehiaketa bidez beteko dira

Irurtzungo Udalak oposizio-lehia-keta bidez gitarra klasikoko etazeharkako txirula eskolak emanendituzten bi irakasle kontratatuko ditu.Aukeratuak diren pertsonak lankontratu finkoa izanen dute eta haienlanaldia zerbitzuaren beharretaraegokituko da. Eskabideak maiatzaakabera arte aurkeztu daitezke Irur-tzungo udaletxean.

Merkatu sozialabueltan daGaur, 17:00etatik 21:00etara,Etxarriko estalopean

Hileko aurreneko ostiralari hutsikegin gabe, gaur Etxarri AranatzekZorri Azoka, merkatu soziala har-tuko du. Han bilduko da Sakanakomakina bat ekoizle, artisau eta artis-ten eskaintza, besteak beste: fruitueta barazki ekologikoak, bitxikeriak,bertako produktuak edo margola-nak. Ohi denez, 19:00etatik 20:00eta-ra, trukerako tartea ere izanen da.Gainera, 19:30ean, Zorri Azokakozarea zozketatuko da.

Hainbat babes Sakanako herri-eskolen festariSAKANA

Sakanako herri-eskolen festa maiatzaren 10ean ospatuko da Altsasun.

Gazteen ekitaldietako bat.

Atzo LABek manifestazioa deitu zuen Altsasun.

Astelehenean 100 bat pertsona bildu ziren Arbizun, atxiloketa salatzeko.

Oztopoak oztopo, burutakzioa

Gartziandiakarguekin aske

Altsasu»

SAKANA

Sindikatuen aldaketa eskaerak Maiatzaren Lehenean

Page 9: 461 guaixe

Alde Zaharreko festekin batera,bihar Dantzari Txiki eguna eta etziArtisau Azoka izanen dira

Altsasuko Gazte Asanbladak anto-latutako Alde Zaharreko festakzabalduko ditu asteburuko ospaki-zunen egitaraua. Festara Altsasu-ko Musika eta Dantza Eskola batu-ko zaio, biharko Dantzari TxikiEguna antolatua baitu. Eta borobil-tzeko, etzi, 20 artisau zuzenean lane-an ikusteko eta haien lana ezagu-tzeko aukera izanen da. Bestalde,bihar hasi eta irailaren 14ra bitar-tean, maiatzeko gurutzetik iraile-ko gurutzera, eguerdiro ezkila erre-pikak entzunen dira Altsasun.

Artisauak

Lentzeria (udal tailerra), ehoziriak (udal tailerra), Angel (ardi motzailea), Patxi Amillano(gazta), Alejandro Rellan (bastoiak), Julian Claver (origamia), Javier Saralegi (soka), zur lan-keta (zur-lanketa eskola), Fajardo anaiak (buztingintza), Asier Crespo (Larrua), Mirian Ber-gara (zaharberritzea), Batuta (birziklapen tailerra), Juan Manuek Herrero, Zapa (figurak),taloak (Tiscar Duran, Maite Ieregi, Aroa Gonzalo, Arantza Asurabarrena, Mari Navarrete,Maripi Larrea, Juanita Mazkiaran, Idoia Ganuza, Petri Garcia, Mari Jose Elizalde, Belen Rubioeta Jose Luis Fernandez), Bixente Mitxelena (meta), Pedro A. Lazkoz Marin (harria), Rodol-fo Rivero (uztarria), Pedro Mantso (sutegia), Manolo Morcillo (adarrak), Carmelo llena (pilo-tak), Itziar Nazabal (margoa oihalean).

Guaixe • 2014ko maiatzaren 2a sakanerria 9

Altsasu»

»

»

2013ko kontuak ixtean adostukoditu udalak eginen diren inbertsioak

Altsasuko Udalak aurten 6.821.246,95euro kudeatuko ditu. Horietatik5.467.610,7 euro udalaren beraren jar-dunerako izanen dira eta gainontze-koa bere erakunde autonomoenda-ko. Aita Barandiaran adinduen egoi-tzaren kudeaketara 1.009.692,57 euroizanen dira eta Udal Musika eta Dan-tza Eskolarako 343.943,68 euro. Aurre-kontua Bilduren eta Aralarren alde-ko bozarekin, GeroaBairen absten-tzioarekin eta PSNren, UPNren etaIUN-NEBren kontrako bozarekinonartu zen. Aurretik alkatetzakotaldeak aurrekontuari aurkeztuta-ko 5 emendakinetatik 4 onartu ziren.

Hasier Gonzalez zinegotziak azal-du zuenez, aurrekontua egiterako-an dauden zerbitzuak mantendu etalangileen baldintzak hobetzea izanda helburua. Zerbitzuak mantenduahal izateko udalak egindako aha-legina nabarmendu zuen, Nafarro-ako Gobernuaren diru-laguntzarikgabe edo haien murrizketa handie-kin 0-3 urteko haur eskolari, gazte-riari, Gizarte Zerbitzuen Mankomu-nitateari, Mank-en Kirol eta Euska-ra zerbitzuei eta abarri eustea lortudelako. Bestalde, adinduen egoitza-ko eta Atabo enpresa publikoko lan-

gileen lan baldintzak hobetu zirelaazpimarratu zuen. Baita kirol esko-letako begiraleenak ere, asteburu-ko orduak onartzean.

Udalak aurten aparteko bi dirusarrera izanen ditu: baso aprobe-txamendu salmentagatik 140.000euro eta Ataboko harrobiaren erre-gularizazioagatik 50.000 euro.Aparteko irteerak ere jakinarazizituen: 17.000 euro igerileku esta-lian konponketak egiteko, 50.000euro Banco Popularri ordaintze-ko eta zerga kontrolerako plana.

Asteazkeneko bilkuran udalarenplantila organikoa onartu zen ere.Hizkuntza irizpideak izan zireneztabaidaren gakoa. IUN-NEBtikazaldu zutenez udalak zenbait pos-tutarako eskatu duen hizkuntzaprofila, euskara ezagutza, “altsa-suarren %75endako gutxi gorabe-hera baztertzailea eta diskrimina-tzailea da. Gure ustez euskara eza-gutzak ez du lanerako eskubidearengainetik egon behar”. Jendaurre-an lan egin behar ez duten langi-leak (kisusgil, zerbitzu anitzetako

peoiak, kale eta eraikin garbiketa)hartzeko merituak edo puntuakkontuan hartzea eskatu zuen.

Bilduko Juan Carlos Orellanakeskubideak pertsonalak direlanabarmendu zuen, bai lanerakoabai euskaraz bizitzekoa. “Eskubi-de batek ez du besteak baino gehia-go balio. Bestela, nola bermatukodugu euskaraz bizitzeko eskubi-dea?” Bi eskubideak kontrajartzendituztenek euskararekiko arduragutxi dutela nabarmendu zuenOrellanak. Euskara eskakizuna-

rena guztiz politizatutako gaia delanabarmendu zuen Bildukoak. “Zer-gatik ez dira beste prestakuntzabatzuk zalantzan jartzen, esatera-ko, eskola graduatua eskatzea edogoi gradua eskatzea obra buru iza-teko?” IUN-NEBen datuak zalan-tzan jarri zituen.

GeroaBaitik “hizkuntza irizpide-en inguruan sortutako polemikakarduratzen dituela” azaldu zuenUnai Hualdek. Eta proposatu zuenhurrengo hilabeteetan talde guztienartean honen inguruan eztabaida

berri bat egitea. 2012ko udan onar-tutako hizkuntza irizpideak udala-ren babes zabal bat izan zutelanabarmendu zuen. “Hala eta guz-tiz ere, berriz ere honekin euskara-rentzako oso kaltegarriak diren dis-kurtsoak egiten ari dira” . Postu guz-tietarako euskara ezagutzaeskatzeak herritar zati baten arte-an hizkuntzarekiko dinamika kal-tegarria sortzen ari dela ikusitaerabaki horren inguruko eztabaidazabaltzeko eta zenbait postutan mal-guago jokatzeko prest azaldu zen.

Aralarreko Asun Fernandez deGaraialdendako “arriskutsua daeuskara eta lana moduko gain sen-tsibleak kontrajartzea”. Zinego-tziaren iritziz “argi gelditu behardu lanpostu guztietarako ez dela mai-la bera eskatzen. Postu batzuetaneskatzen dena gutxienekoa da. Guz-tietan ez da EGA eskatzen”. Taldebatzuen erreakzioagatik euskaragaietan oinarrizkoena ere zalan-tzan jartzea kezkaz hartu zuen. Hiz-kuntza eskubideak bermatzearenalde egin zuen.

Zerbitzuei eusteko aurrekontua

Alde Zaharrean asteburu beteaEgitaraua >> Maiatzak 2, ostirala17:30ean Haur-jolasak, puzgarriak etatxokolate jatea Foru plazan. 21:00etan Herri afaria gaztetxean. 23:00etan Cocertino para Orgánico yPalabro, gaztetxean.

>> Maiatzak 3, larunbata11:30ean Auzatea Iortia zabalgunean. 12:00etan Pilota partidak Burundapilotalekuan. Altsasuko Ansa, Senar, Zelaieta Grados. 12:30ean Dantzari txikien kalejira,Erraldoiekin. Musika eskolatik abiatuta. 13:00etan Dantzari txikien dantza saioaForu plazan. 14:30ean Herri bazkaria Foru plazan.Ondoren Motxila Band elektrotxarangare-kin kalejira. 17:00etatik 18:00etara Erromeria

Musika Eskolako fanfarrearekin ForuPlazan. 19:00etan Kalejira Burundar Txistularie-kin. 20:00etatik 22:00etara Lentzeriaerakusketa Gure Etxea eraikinean. 00:00etatik 3:00etara DantzaldiaAierrik taldearekin.

>> Maiatzak 4, domeka9:00etan Dianak Alde Zaharrean. 10:30etik 14:00etara Artisau azoka etataloak Foru plazan. 11:00etan Lentzeria eta zeramikaerakusketa Gure Etxea eraikinean. 13:30ean Bildots zozketa. 17:30ean Herri-jolasak eta tailerrak(sokatira, txinglea, boloak, txapazirkuituak, petanka, ginkana) etaIntxostiapunta kamixeta banaketa Foruplazan. 19:30ean Dantzaldia Haize Berriakbandarekin.

Kontratazioen hizkuntza profilak eztabaidagai udalean

23.400euroko inbertsioakNafarroako Gobernuaren diru-laguntza faltak eta Jasangarri-tasun Legeak nahi beste inber-tsio egitea eragozten dutela azal-du zuten alkatetzako taldetik.Aurreko urteko kontuak itxiondoren gelditzen den dirua tal-de guztien artean zein inbertsio-etara bideratu adostuko zelaonartu zen bilkuran.

IritziakIUN-NEBeko Arturo Carreñok kontrako bozkaeman zuen aurrekontuak “kontinuistak” zire-lako eta herritarren eta taldeen parte hartzegutxi izan zutela iritzita. 2013ko aurrekontua-ri 23 moldaketa egin zitzaizkiola nabarmen-du zuen, “doiturik ez zegoela erakutsiz. Aur-ten gauza bera gertatuko da”. Herrian enple-gua sortzeko partidarik ez dagoela nabarmenduzuen, “dena Mank-en bidez bideratzen da”. Aldiberean, ikastolara, eta Mank-eko kirol eta eus-kara zerbitzuetara diru gehiegi bideratzendela adierazi zuen. Larrialdi egoeran diren fami-liendako diru-partida handitzea eskatu zueneta eguberriko loteena kentzea. GeroaBaiko Unai Hualdek azaldu zuen abs-tentziora joko zutela aurrekontuak ahalbide-ratzeko, haiek aurkeztutako proposamenakjasotzen direlako eta inbertsioak adosteko pres-tutasuna dagoelako. Koalizioak aurkeztuta-ko proposamenak izan dira: haur eskolari eus-

tea, kontsumitzaileen arretarako bulegoamantentzea eta bultzada ematea garapene-rako laguntza proiektuei edota irabazi asmo-rik gabeko erakundeei laguntzak ematea.Hualde bi konturengatik arduratuta azalduzen. Batetik, udalak Mank-i ematen dizkion528.000 euroengatik. Udalarendako jasan-garria ote den galdetu zuen. Kirol arloan etabeste batzutan bikoizketak izan litezkeela etagastu horren analisia egitea eskatu zuen. Bes-tetik, baso aprobetxamenduko diru sarrera-tik %20 basoan inbertitzera bideratzea eska-tu zuen. Carreñori erantzunez saileko ardu-radun den Hualdek argitu zuen GizarteZerbitzuen Mankomunitatetik eskatu ahalaberritzen dela larrialdi egoeratara bideratzenden dirua. Pasa den urtean, hala eskatuta, bikoiz-tu egin zela argitu zuen. Aralarreko Asun Fernandez de Garaialdek aldebozkatu zuen. Nabarmendu zuen Nafarroa-ko Gobernuaren murrizketak izan arren, uda-lak arlo guztietako zerbitzu guztiak manten-tzeko ahalegin handia egiten duela eta horrek

aitortza merezi duela. Altsasu bere zilborre-ra begira egon edo ibar mailan garapena sus-tatzea nahi den galdetu zuen. “Sakoneko ezta-baidagaia da, noizbait argitu beharko dugu-na, Mank-en argudioa jartzen baita udaleanaurrekontuen kontra bozkatzeko”. Mank-enbidez udala garapen arloan lanean ari delanabarmendu zuen. PSNko David Medinak jakinarazi zuen kon-tra bozkatuko zutela. “Aurrekontuko zenbaitpartida aldatu daitezkeela uste dugu. Herriansortzen den diruan herrian bertan gehiago era-bili behar da”. Ikastolari egindako ekarpenakritikatu zuen. Mank-i immigrazio, euskara etakirol zerbitzuetarako ematen den dirua uda-letik neurri batean egiten dena bikoiztea delaadierazi zuen. Aipatu sailetako dirua herriakdituen behar ugarietara bideratzea nahi luke-te. Alkatetzako taldeko Gonzalezek azaldu zuenMank-eko hiru euskara teknikarietako bateksoilik Altsasurako lan egiten duela. Eta, bes-tetik, argitu zuen udalak ez duela immigraziogaia lantzen, Mank-en bidez egiten dela.

Altsasuko Udaleko asteazkeneko batzarreko une bat.

Aurreikusitako inbertsioakArtxiborako altzariak 8.000Informatika tresneria 6.517Desfibriladorea eta kirol lonea 4.200Gaztetxokoan konponketak 6.783Baso lanetarako ekipamendua 2.800Gaztetxokoko ekipamendua 2.150Etxegabekoen aterpea 1.000Kirol bulegoko informatika ekipoa 900

Page 10: 461 guaixe

Guaixe • 2014ko maiatzaren 2a10 oharrak

Fidel Salinas Ferrer"Friki"I. urteurrena

Hor utziko dugu.

Etxekoak

Jesus Irurtia Lizasoain

Lagun zintzoa

Zuk utzitako hutsunea betetzeaezinezkoa izango da.

Irañetako lagunak

HigiezinakETXEBIZITZAK

SALGAI

Adosatua salgai Uharte Arakilen. Jantzita.135.000 €. 615 74 34 90.

IkastaroakAES. “Enpresa ingelera II”, Arbizun, 70 ordu,iraila-azaroa; “Ingelera elkarrizketa praktikak”,Arbizun, 40 ordu, azaroa-abendua; ETEi aplika-tutako trebatasun pertsonalak, Arbizun, ekaina“Planoen interpretazioa eta ordenagailuz lagun-dutako diseinua”, Altsasu, 60 ordu, urria-aben-dua; “Adimen emozionala”, Arbizun, 30 ordu,iraila-urria; “ETEei aplikatutako trebatasun per-tsonalak”, Arbizun, 35 ordu,ekaina; Informaziogehiago: 948 46 83 07 eta [email protected]

Cederna. Nire zaletasuna nire lanpostu bihurtu,Altsasun, maiatzak 8-15-22 eta 29, ekainak 5;Zuzenean saltzeko estrategiak, Arbizun,urria/azaroa zehaztu gabe. Argibide gehiago:Oskia Lazkoz [email protected] – 94856 70 10.

IFESek hainbat ikastaro antolatu dituIruñean. Informazio gehiago www.ifes.es, 948-15 31 93 edo 948- 46 71 20. On line ikastaroak:izen ematea http://www.ifes.es

Forem Navarra – CCOO ikastaroak.Informazio gehiago: www.foremnavarra.org

AIN-consulting ikastaroak. Informazio gehia-go: 948 42 11 23 eta formacion.ain.es/

LehiaketakETBko lehiaketarako lehiakideak. Hizkamizkalehiaketarako lehiakideak behar dira. Kultura oro-korreko galderei erantzun beharko diete.Interesatuek euren datuak eta kontakturakomodua [email protected] e-postara bidalibeharko dute.

Oharrak Nafarroan herri komunikabide bat sortzeko.Diru bilketa hasi dute, Ahotsa behar dugu lelope-an. Ekarpenak kontu korrontean (3035 0229 392290033933 Laboral kutxa) edohttp://goteo.org/project/ahotsa-behar-dugu?lang=eu bidez egin.

Tartalariendako laguntza. Laguntza ekonomi-koa Laboral kutxa 3035 0068 08 0680058591korrontean sartu daiteke.

Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denonlaguntza behar dugu, lagundu zabaltzen etafinantzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin

Nafarroako Elikagaien Bankuaren alde. Diruekarpenak kontu korronte hauetan egin daitezke:Laboral kutxa 3035 0069 52 0690024878,Rural kutxa 3008 0001 16 0700279128 etaCaixabank 2100 2173 87 0200346965.

Haurraren erritmoak errespetatzen ditueneskola librea. Nahi baduzu, deitu 661- 59 04 20telefonora.

Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpai-na. Informazio gehiago:www.euskonews.com/[email protected], 943- 32 22 94.

Sukaldaritza – trukea. Informazio [email protected]

3MBk kontu korrontea zabaldu du. Ruralkutxan eta jendeak han egin ditzake ekarpenak3008 0093 66 2460985811

Auzolana Josefina Arregui klinikan.Auzolanean parte hartu nahi dutenek 948- 56 3850 (klinika) edo 689- 03 51 20 (Patxi) telefonoe-tara hots egin dezatela.

Bazkideak Josefina Arregi klinikarako.Bazkidea izan nahi duenak urtean 12 € edo nahiduen kopurua eman dezake. Informazio gehiago:amigosfosefinaarreguilagunak.blogspot.com [email protected]

Eskuratu zure beleixeguaixe txartela. 50€kokuota urtean eta deskontu eta abantaila paregabeakbetirako. Deitu 948 564 275 eta izena eman edobete formularioa gure webgunean www.guaixe.net.

Nafarroako Ondarearen DefentsarakoPlataforma laguntzeko. Eliza katolikoak,Iruñeako eta Tuterako Elizbarrutiaren bidez,Nafarroako herrietan egiten ari zen ondare publi-

koen inmatrikulazioei aurre egiteko sortu zen.Egoitza Iruñeko Estafeta kaleko 57. zenbakiandago. Liburua argitaratu dute, hitzaldiak eman.Laguntza jasotzeko ondoko kontu korronteazabaldu dute Nafarroako Kutxan: 2054/0142 689152623199.

Lugorri produktu ekologikoen elkartea etadenda. Sakanan produktu ekologikoak zuzeneaneskuratzeko gunea da Lugorri, inguruko nekazarieta abeltzainekin harremanetan jarriz edo horni-tzaile desberdinei eskatuz. Bertako eta urtarokoproduktu ekologikoen alde egiten du Lugorrik.Lugorriko partaide egiteko 50 euroko kuota

bakarra eskatzen da. Lugorriko Lakuntzako den-dan (Mankomunitatearen parean) salgai dagoe-na: fruta, barazkiak, ogia, ardoa, olioa, gazta,arroza, pasta, gailetak, txokolatea, haragia, behiesne eta esne begetalak, eztia, arrautzak, gara-gardoa, lekaleak, ozpina… Informaziorako: 656711 130 (Gorka).

Gazteendako sexualitate aholkularitza .Hileko lehen astearteetan, 15:00etatik 17:00etaraAltsasuko Intxostiapunta gazte gunean (Burundakaletik sartuta. 948 564 785 telefonoa edo [email protected] helbidea). Adina: 12-30 urte.

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKWebgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en doanGuaixe astekarian: Saldu/erosi, erretan eman/ hartu, lan eskaintzak 11 euro + BEZ / 3 aste

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Ezkontzak

• Elai Lazkoz Errazkin,apiribilaren12an Etxarri Aranatzen.• Ane Unamuno San Migel,apiribilaren 13an Altsasun.• Josu Aldabe Salinas, apiribilaren14an Lakuntzan.• Rayan El Ogdi El Kasmi,apiribilaren 14an Olaztin.• Saul Paniagua Llena, apiribilaren15ean Altsasun.• Jon Arbizu Otamendi, apiribilaren18an Urdiainen.• Aratz Beltza Serrano, apiribilaren22an Arbizun.• Oihan Busto Sueskun, apiribilaren

23an Altsasun.• Nahiane Agirre Martin,apiribilaren 23an Altsasun.

Ezkontzak

• Mikel Azpiroz Reparaz eta TeresaGoikoetxea Arregi, apiribilaren12an Altsasun.

Heriotzak

• Juan Baztarrika Otxoa,apiribilaren 18an Olaztin.• Francisco Zubelzu Goikoetxea,apiribilaren 19an Altsasun.

Informazio hau epaitegietan eta udaletanjasotzen da

Adur Mariñelarena

9 urte pasa diren arrenzure lagunek

gogoan zaitugu

Etxarri Aranatzen

Juli Berastegi Arbizu3. urteurrena

Ez dago malko nahikorikzure hutsunea betetzeko.

Eguneroko bizia ez da erraza izaten guretzat.

Bihotz-bihotzetik sentitzen zaitugu,momentu guztietan.

EtxekuekLizarraga-Ergoiena

Page 11: 461 guaixe

Guaixe • 2014ko maiatzaren 2a 11

kirola >>TXIRRINDULARITZA

RURAL KUTXAREN 3. GARAIPENA: Taldesakandarreko Asier Unanuek Gipuzkoako23 urtez azpiko txapelketa irabazi zuen la-

runbatean Lazkaon. Bestalde, Rural Kutxa-ko Migel Angel Benito 2.a izan zen PascualMomparler Memorialean.

Pilota Saskibaloia

Automobilismoa

Irurtzungo 22. PilotaTxapelketak aurreradarraiOstegun Santuan, apiribilaren 17anhasi zen Irurtzungo 22. Pilota Txa-pelketa-Lacturale Saria. Txapelke-ta benjaminetatik hasita senior mai-lara arte jokatzen ari da, eta guzti-ra 100 pilotari baino gehiago arikodira lehian. Dagoeneko makina batpartida jokatu dira, eta segidan ditu-zue emaitzak. Hurrengo eguneta-rako ere partida gehiago antolatudira: asteartean, maiatzaren lehe-nean eta ostiralean, hain zuzen.

Binakako finalikgabe geratu garaXala-Zubieta Binakako finaletikkanpoan geratu ziren, Irujo-Barriolaren kontra 22-8 galdu eta gero

Ezingo da izan. Xala eta Aitor Zubie-ta ez ditugu Binakako finalean iku-siko. Irujo eta Barriolaren kontrakofinalerdian 22-8 galdu zuten. “Auke-ra polita galdu dugu. Beraiek oso ongilan egin dute. Partida gogorra izanda, markagailuak islatzen duena bai-no borrokatuagoa” adierazi zuenpartida bukaeran Aitor Zubietak.

Une gozoak bizi ditu Naiara Diezsaskibaloi jokalari altsasuarrak.Izan ere, bere taldea, Gernika Kesb,Emakumezkoen Ligako bigarrenmailatik lehen mailara igo da.Orain taldea bulegoz bulego ate jokaibili beharko da, hurrengo denbo-raldian emakumezkoen saskibaloi-ko maila gorenean aritu ahal iza-teko finantzazio bila. Badirudi gau-zak ongi doazela, baina dena itxitaegon arte itxaron beharko da.

Naiara Diez (1987-01-29, 1,78m)jokalari altsasuarra Gernikakopilareetako bat izan da. Gernikan

aritu baino lehen, altsasuarra 7denboralditan aritu zen Emaku-mezkoen Ligako lehen mailan,azkeneko lau denboralditan UNBObenasarekin. Baina krisiareneraginez Nafarroako taldea desa-gertu eta gero, 2013-2014 denboral-dirako Emakumezkoen Ligako 2.mailako Gernika taldean aurkituzuen tokia altsasuarrak.

Talde onenaTaldeak sekulako denboraldia egindu. Liga lehen postuan bukatu zuen,igoera faserako sailkatuz. Astebu-

ruan igoera fasea jokatu zuen, Logro-ñon, eta partida guztiak irabazizituen, meritu guztiz Emakumez-koen Ligako 2. mailako titulua ira-baziz eta hurrengo denboraldianlehen mailara igotzea lortuz. Meri-tua handiagoa da kontuan izandaGernikak aurrekonturik baxuene-

takoa duela eta taldean harrobikojokalariak aritzen direla.

Diezek zeresan handia du tal-deak egindako lan ikusgarrian,taldeko oinarrietako bat baita.Altsasuarra jokalari aparta da,hegaleko pibota, eta joko ikusga-rria egin du.

Naiara Diez maila goreneraSaskibaloi jokalari altsasuarraren taldea, Gernika,

Emakumezkoen Ligako lehen mailara igo da.

Gernika taldea, Naiara Diez tartean, igoera ospatzen.

Datozen partidak

Maiatzak 2, ostirala18:00etan, IrurtzunenKadeteakExposito-X (Añorga) / Gaskue-Gil (Esteribar)Madrazo-Martinez (Zaramaga)/ Merino-Aristegi (Txaruta)Gurrea-Etxegia (Uharte) / X-Zubeldia (Zazpi Iturri)Mugiro-Bidaurreta (Zugarralde)/ Arrieta-Etxeberria (San Migel)

Maiatzak 4, igandea10:30ean, IrurtzunenHaurrakGalarza-Azpiroz (Irurtzun) / Gas-ton-Otxotorena (San Migel)SeniorrakZigarroa-Resano (Titin) / Bixon-txo-Arratibel (Aurrera Saiaz)Lansalot-Okiñena (Irurtzun) /Loidi-Errazkin (Bear Zana)

Maiatzak 6, asteartea19:15ean, IrurtzunenSeniorrakOjuel-Lizeaga (Hernani) / Ape-zetxea-Erostarbe (Zazpi Iturri)Lopez-Bergera (Irurtzun) / Esku-dero anaiak (Andoain)

Zorionak Naiara. Zer moduz?Oso ongi. Pozik. Oraindik lortuta-koa ezin sinetsi. Denboraldi osoona egin dugu. Igoera fasera sail-katzea albiste izugarria izan zen,eta igoera fasea irabaztea etamailaz igotzea… amets bat lortzea.Nahiz eta denboraldi bikaina eginez da erraza izan. Partidaz partidajoan gara, lan izugarria egin dugu,entrenamendu gogorrak, gorpu-tza zaindu, bideo pilo bat ikusi…

baina lortu dugu. Gainontzeko tal-dekoek ere esan digute lehen mai-lara igotzea merezi genuela, de-mostratu dugulako.

Oraindik hodeietan zaudeladirudi.Bai (kar kar)! Izan ere igandeanlortu genuen igotzea eta oraindikdisfrutatzen gaude. Asteleheneanharrera egin ziguten Gernikakoudaletxean, plaza jendez beteta

zegoela. Harrigarria izan da gerni-kar guztien babesa. Herri txikia daGernika, baina partidetan kirolde-gia beteta egon da eta Logroñokoigoera fasean pabilioia gernikarrezbeteta zegoen. Kaletik zoaz, jende-ak zoriontzen zaitu eta babes izu-garri hori sumatzen duzu. Ondosentitzen zara. Izan ere, taldekidegehienak gernikarrak dira, harro-bitik sortutako taldea da, eta askonabaritzen da.

Hurrengo denboraldian, hortaz,lehenengo mailara. Juntakoak orain finantziazioalortzeko lanean dabiltza eta ezdago zalantzarik dena emangodutela. Ea posiblea den Gernika

lehen mailan aritzea. Badirudigauzak bide onetik doazela bainaguztia ongi itxita egon arte itxa-rotea, ez dago besterik.

Gernika taldean jarraitukoduzu?Nire lehen aukera hemen segi-tzea da, izugarri ongi tratatu nau-telako eta oso gustura nagoelako.Gernikara etortzeko erabakiaguztiz ona izan zen. Taldean osoongi moldatzen gara guztiak,gehienetan euskaraz hitz egitendugu, eta harreman ona dugu. Ezdut hitzik Gernikak eman didanguztia eskertzeko. Hemen segi-tzea nahiko nuke baina gero iku-siko da zer datorren.

gertutik >>Naiara Diez

Gernika Kesb taldeko saskibaloi jokalari altsasuarra

Sakana Motorsporteko 3 taldelehiatu ziren Andosillako Lur gainekoII. Rallysprintean

Igandean Andosillako lur gainekoII. Rallysprinta jokatu zen, Nafarro-ako Rally Txapelketarako eta I. Lur-gaineko RACVN Koparako pun-tuagarria. Sakana Motorsport klu-beko hiru taldek hartu zuten parte:Oier Larrañaga eta Arkaitz Iri-goien bakaikoarrak (Citroen AX),Aitor Fernandez-Iker Azkargorta(Olazti-Iturmendi) eta Iban Lopezde Goikoetxea-Lander Mella (Olaz-ti-Mungia). Azken bi talde hauek I.Lurgaineko RACVN Kopan lehia-tuko direnez, Ford Focus 1.6 auto-ak erabili zituzten, aipatu txapel-ketarako auto berbera erabilikobaitute gidariek.

Andosillakoa eremu oso azkarrazen, gorabeherez eta arrasantezbetetakoa. Oier Larrañagak pilotumoduan debutatu zuen. Bakaikoa-rrek lan txukuna egitea eta euren

lur gaineko lehen rallya 21. postuanbukatzea lortu zuten (28:03.300).

Bestalde, aipatzekoa da JavierGoikoetxea olaztiarrak Egoitz

Mujika urretxuarrarendako kopi-lotu lanak egin zituela. RACVNkopako 2. postua lortu zuten(26:54.900).

»

Sakandarrak txukun AndosillanRACVN Kopan 3.ak eta 4.ak

Andosillako probaren barruan RACVN Kopan lehiatzen ari diren bi taldeei dagokionez, nahizeta entrenatzeko tarte askorik ez izan, lan polita egin zuten sakandarrek. Aitor Fernandezeketa Iker Azkargortak susto pare bat izan zuten lehen eremuan, baina proba ona egin zuten etaKopako azken sailkapenean 3.ak izan ziren (26:55.300). Iban Lopez de Goikoetxea eta Lan-der Mella interfonorik gabe atera ziren lehen eremuan eta elkar ulertzeko eskuekin eginbehar izan zituzten keinuak. Horrek kaltea sortu ziren. Kopako azken sailkapenean 4.akizan ziren (27:11.900).

II. Olazti UrbasaRallysprinta

maiatzaren 24an

Sakana Motorsportek eta Nafa-rroako Automobilismo Federa-zioak II. Olazti Urbasa Rallysprin-ta antolatu dute maiatzaren24rako, 14:00etan. Olaztiko herrigunetik pasako da ibilbidea,Urbasako Altamiraraino heldueta atzera ere behera egingo due-na. 5,5 km-ko ibilbidea 4 aldizegin beharko dute pilotuek. Ize-na ematea zabalik dago maia-tzaren 19ra arte, federaziokoweb gunean: www.fenauto.com.

Page 12: 461 guaixe

Guaixe • 2014ko maiatzaren 2a12 kirola

Areto futbola

Herri kirolak

FutbolaAreto futbola

Pozik. Oso pozik daude MagnaNafarroa Xota taldekoak. Eta ez dagutxiagorako ere. Aurtengo helbu-rua lortu dute Imanol Arregirenmutilek: liga erabakitzeko play off-etara sailkatzea. Krisia dela eta,inoiz baino aurrekontu xumeagoaizan du Irurtzungo taldeak aurten.Taldeak ezin izan zituen areto fut-boleko izarrak bere plantillan man-tendu eta bereziki Xotako harro-biko jokalariez osatutako taldeaizan da aurten lehiatu dena. Etahorregatik meritu handiagoa dutalde xume honek lortutakoa: lehen

mailan 5. postuan sailkatzea (44puntu) eta play off-etan jokatzekoaukera lortzea. Ligako azken par-tidan etxean jokatu zuen Magnak.Peñiscolaren kontra 3-0 gailenduziren berdeak.

“Taldeak bere helburua bete du,oso gainetik gainera, denboraldiikusgarria egin baitugu. Taldeaikusgarri aritu da. Orain, play off-a prestatzen hasiko gara” adierazidu Imanol Arregi entrenatzaileak.“Urte konplikatua izan da hau, bai-na jokalariek taldearekiko dutenkonpromisoa ikusgarria izan daeta izan dugun erregulartasuna-

rengatik 5. postuan sailkatzea lor-tu dugu, merezitako postua” gaine-ratu du.

Azkeneko 13 denboraldietan 10aldiz sailkatu da Xota play off-eta-rako. “Hori gurea bezalako taldebaterako sekulako arrakasta da.Play off-etara sailkatzen ez garenurtean konturatuko gara urtehauetan lortu dugun guztiaz” azpi-marratu du Arregik.

Marfil Santa Coloma, play off-etako lehen aurkariaPlay offetan ligan lehendabiziko 8postuetan sailkatutako taldeak ari-

ko dira: Inter Movistar (76 puntu),El Pozo Murcia (68 puntu), Barce-lona (68 puntu), Marfil Santa Colo-ma (50 puntu), Magna NafarroaXota (44 puntu), Montesinos Jumi-lla (41 puntu), Burela (40 puntu) etaRios Renovables (39 puntu).

Play off-etako final laurdenetanMarfil Santa Colomaren kontraaritu beharko du Magnak. Joane-ko partida Iruñeko Anaitasunapabilioian jokatuko da maiatzaren9an, 20:30ean, eta itzulikoa SantaColoman jokatuko da. Berdinduzgero, hirugarren partida SantaColoman jokatuko litzateke.

Corellanorekin bina berdindu etagero, asteburuan Ardoiren kontrajokatuko dute

Etxarrik irabazi du Gazteen Biga-rren Mailako 4. multzoko liga (61puntu). Lakuntzako Lagun Arteakere lan polita egin du eta 5.a sailka-tu da (45 puntu). Liga irabazteazgain, Gazteen Lehen Mailara igo-tzeko igoera faserako sailkatu daEtxarriko taldea. Igoera fasea ligax-ka moduan jokatzen ari da. Etxa-rri Aranatz, Corellano, Ardoi etaAoiz taldeek euren artean ligax-ka jokatuko dute eta talde onenakeginen du aurrera.

Hurrena: ArdoiLehen jardunaldian, Etxarrik Core-llano hartu zuen zalez beteta zego-en San Donaton. Partida lehiatuan,bina berdindu zuten bi taldeek.Igandean Zizurren jokatuko du

Etxarrik, Ardoi taldearen kontra.

Altsasu mailaz jaistearAsteburuan Gazteen Lehen Maila-ko azken aurreko jardunaldia joka-tu zen. Altsasuk garaipen inportan-tea lortu zuen, Mutilberari 3-1 ira-bazi baitzion. Momentuz, Itaroa

Uharte da lider (70 puntu). Altsasu14.a da (28 puntu). Azkeneko jardu-naldian, Bidezarraren kontra ari-ko da Altsasu. Tamalez, 14. postu-tik 16. postura bitarteko taldeak 2.mailara jaitsiko dira. Altsasuk mira-ri handia beharko luke salbatzeko,baina ez da esperantza galdu behar.

Etxarriko gazteak igoera fasean

Etxarriko jubenilek Ardoiren kontra jokatuko dute igandean Zizurren, 12:15ean.

Futsalsakana Kopanoraindik estu dagogauzaFutsalSakana Kopako 3. jardunaldiajokatu ondoren, A multzoan Leonesdel Atlasek 7 puntu ditu, Racing SanMigelek 4, Iturmendik eta EtxarrikoGaztetxiek hiruna puntu eta Arbizu-ko jubenilak ez du punturik. B mul-tzoan, Aralar Mendi 69-k eta Arbi-zuk seina puntu dituzte, Auzomoto-jorikek eta Biltokik hiruna puntu etaBunkerrek -3 puntu, azken partida-ra ez aurkezteagatik. Igandean txa-pelketako 4. jardunaldia jokatuko da.

Emaitzak (3. jardunaldia):

A multzoa:Arbizu jubenilak 3 – Iturmendi 4Racing San Migel 5 – Leones del Atlas 5Atsedena: Etxarriko GaztetxieB multzoa: Aralar Mendi 69 1– Biltoki 5Arbizu 3 – Bunker 0 (aurkeztu gabe)Atsedena: Auzomotojorik

4. jardunaldia

Igandean, Uharte ArakilenA multzoa:12:00etan: Racing San Migel /Arbizu jubenilak13:00etan: Leones del Atlas /Etxarriko GaztetxieAtsedena: Iturmendi B multzoa: 10:00etan: Aralar Mendi 69 –Arbizu11:00etan: Bunker – AuzomotojorikAtsedena: Biltoki

Sakanako ikastetxearteko Herri KirolTopaketa hartuko duArbizuk astearteanSakanako Mankomunitateko KirolZerbitzuak antolatuta, asteazkenean,maiatzaren 7an jokatuko da Sakana-ko Ikastetxeen Arteko 10. Herri KirolTopaketa. Arbizuko kiroldegiak har-tuko du ekitaldia, goizeko 10:00etanhasita. Bertan Sakanako ikastetxeguztietako Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleek hartuko dute parte.

Erakustaldia eta proba

konbinatua

Sakanako ikastetxe desberdinetakoneska-mutilak nahastuz taldeak osa-tuko dituzte eta guztiek herri kirol pro-ba konbinatuetan hartuko dute par-te, txingak, zaku lasterketa, koxkolak,giza-plaza eta sokatiran arituz. Aurre-tik Kañamares anaiek trontza eta aiz-kora erakustaldia eginen dute.

Lacturalera bisita

Ostiralean Magna Xotako plantilla guztia, Tatono Arregi presidentea buru zela, eta Xotako harrobiko benjaminen taldea, 6 urtetik 9 urterabitartekoa, Lacturaleko Hiriberriko behitegian egon ziren bisitan. Lacturalek 5 urte daramatza Xota babesten eta badirudi harremanak lu-zerako joko duela. Tatono Arregik Xotaren kirol proiektuari babesa ematen dioten entitate eta babesleak eskertu zituen, Lacturale tartean. Ha-laber, klubeko harrobitik “hurrengo Rafa Usin, Jesulito edo Javi Eseverri” atera ahal dela nabarmendu zuen. Imanol Arregi entrenatzaileak ba-besleak eskertu zituen eta denboraldian lortutakoa nabarmendu zuen. Eta Lacturaleko presidente Juanma Garrok proiektua “hunkigarria dela”berretsi zuen eta “dinosauroen munduan Xota eta Lacturale nahiko ongi moldatzen direla” adierazi zuen. Halaber, Lacturalek 2013an 450 eki-taldi babestu zituela nabarmendu zuen eta aurten “bide berdina” daramatela. Guztiek lactuiogurtekin egin zuten topa.

Asier Llamas eta DaniSaldise selekzioraMagna Xotak twitter bidez azal-du duenez, Espainiako 21 urtezazpiko selekziorako deitu dituz-te Magnako Asier Llamas eta DaniSaldise, Portugalen kontrakolagunarteko partida jokatzeko.

Lorearen Osasuna laugarrena Cesaragusta TorneoanAitor Lorea olaztiarrak Osasunakokadeteen taldean jokatzen du. AsteSantuko Cesaraugusta Torneo eza-gunean laugarren sailkatu zen Osa-suna kadetea, 3. eta 4. postua era-bakitzeko lehian Zaragozaren kon-tra penaltyetan galdu eta gero. RealMadrilek irabazi zuen. Osasunan bai-no lehen Sutegin, Pamplonan eta RealSociedaden aritu izan da Lorea.

federatutako txapelketa

3. MAILA36. jardunaldia

Mutilbera 4 – Lagun Artea 1

Lehen zatian guztiz dominatu zuenMutilberak eta 1-0 aurreratu zen. 2. zatian,Mutilberak bigarren gola sartu zuenean,Laguneko Urkok atea zulatzea lortu zuen,baina deskontuan Mutilberak 2 gol sartuzituen. Jaitsiera postuetatatik 2 punturadago Lagun Artea.

Sailkapena >>1. San Juan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .82 p

16. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . .38 p

Asteburuko jardunaldiaLagun Artea – Osasuna B

(Igandean, 17:30ean, Lakuntzan)

ERREGIONAL MAILA. 4. multzoa29. jardunaldia

Valle de Egües 1 – Lagun Artea B 1

Altsasu 2 / Universidad de Navarra 3

Etxarri Aranatz 3 – Doneztebe 1

Partida ikusgarrian, Lagun Artea B-k etaEguesibarrek bana berdindu zuten. Eguesaurreratu zen eta Lagun B-K berdintzealortu zuen. Dantzalekuko 3 puntuek Iruñera ihes eginzuten. Ohikoa denez, Altsasu ongi hasi zen,Berastegik Altsasu markagailuan aurreratuz.Baina ez zuten errenta defendatzen jakin etaOPUSekoek 2 gol sartu zizkieten tartegutxian. Nahiz eta Joelek bina berdintzealortu, Universidad de Navarrak garaipenarengola sartu zuen partida bukatzear zela. Etxarri Aranatzen garaipen politaospatzeko aukera izan zuten. Etxarrikdominatzen zuen, baina Doneztebekoekgola sartu zuten Etxarrikoen aterairitsitako aukera bakarrean. Azkenik,etxarriarrak punteria findu zuten etaArratibelek eta Asierrek (2) Donezteberenatea zulatzea lortu zuten. Asteburuanligako azken jardunaldia jokatuko da.

Sailkapena >>1. Beti Kozkor . . . . . . . . . . . . . . . . . .63 p5. Lagun Artea B . . . . . . . . . . . . . . . .47 p

10. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .38 p15. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .27 p

Asteburuko jardunaldia. AZKENALagun Artea B – Lagunak B

(Aurreratua)Altsasu – Valle de Egües

(Larunbatean, 16:30ean, Altsasun)Baztan – Etxarri Aranatz

(Larunbatean, 16:00etan, Elizondon)

Futbola

HelburualortutaMagna Nafarroa Xota liga

erabakitzeko play off-etara-

ko sailkatu da

Page 13: 461 guaixe

Guaixe • 2014ko maiatzaren 2a kirola 13

MendiaDuatloia

Txirrindularitza

ALDASORO HARATEGIAA L T S A S U

30€ko erosketa betengatiketxeko produktua opari.

ALFA INMOBILIARIAA L T S A S U

Etxe edo pisu baten eroske-tagatik 100 €ko txekea opa-ri.

KIXKUR ESTETIKAZENTROA

Z I O R D I30 €ko gastuarekin %20ekodeskontua produktuetan.

IORTIA HORTZ KLINIKAA L T S A S U

%10 aho garbiketetan etahortz ateratzeetan. Azterke-ta doan.

JULENE KORTSETEGIETA LENTZERIA

A L T S A S U%5eko deskontua 50 €tikgorako erosketetan.

JON CORDON TAXIAI R U R T Z U N

%10eko deskontua.

JAVIER AIZPUNHARATEGIA

U H A R T E A R A K I L50 €ko erosketetan, etxekoproduktua doan.

MARTIARENAGAZTANDEGIA

U H A R T E A R A K I L40 €ko gastuarekin, etxekoproduktua doan.

BERGARACENTRO OPTICO

A G U R A I NGraduatutako eta eguzkita-ko betaurrekoetan % 10ekodeskontua.

JUGA TAILERRAKA R B I Z U

%10 eko deskontua mante-nu piezetan, %5 eko deskon-tua gurpiletan.

www.guaixe.net-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

Felix BenjumeaEibarrenAltsasuarra 16.a sailkatu zen

Larunbatean 23. Eibarko Duatloiajokatu zen (5 km korrikan, 19 kmbizikletan eta 2,3 km korrikan).Ander Agirre izan zen azkarrena(54:13) eta emakumezkoetan, aldiz,Lourdes Oiartzabal (1:05:10). Saka-na Triatloi Taldeko Felix Benjumeaaltsasuarra 16.a sailkatu zen (58:22).

Arrakastatsua izan da Iratxok anto-latutako 25. Sakanako Ibilaldi Han-dia. Irurtzundik abiatutako 1.003lagunetatik 802 mendizalek ibilbi-dea osorik egin zuten (52,5 km) etabeste 201ek ibilbide motza (24,4km) osatu zuten. Mendi martxa ezlehiakor hau Nafarroako luzeenaeta beteranoena da eta Nafarroa-ko eta Euskal Herriko Zirkuitue-tarako puntuagarria da.

Antolatzaileak oso kontentu dau-de. Aurretik izena eman zuten men-

dizaleak 700 izan ziren, eta 800 lagunespero zituzten, baina azkenik 1.000baino gehiagok hartu hartu zuen etaegunean bertan elikagai gehiagoerosi behar izan zituzten 6 hornidu-ra guneetan ezer falta ez zedin. 50boluntario pasa aritu ziren lanean.

Eguzkirik ez zen atera egun oso-an eta hodeiak eta noiznahi euriaizan zituzten mendizaleek. Askokordea gogoan zuten aurreko urte-ak zailagoak ere izan direla, elu-rra izan baitzuten bidean.

Datozen urteei begiraSakanako Ibilaldi Handiarenamaierarik ez du ekarriko hogei-ta bosgarren edizio honek. Aurten-goaren gisara eginen duten, hau da,ibilbidea atzekoz aurrera osatukoduten airean dago, parte hartzaileaskori asko gustatu zaielako. Balo-ratu beharko dute. Bestalde, probaantolatzeko babesleen laguntzaeskertu dute Iratxokoek, aurtenNafarroako Rural Kutxak emanda-ko laguntza nabarmenduz.

1003 mendizale XXV.Sakanako Ibilaldi Handian

Ibilaldia alderantziz egiteak harrera ona

25. urteurrena modu berezian ospatzeko, atzetik aurrera osatu behar izan zuten mendizaleek aurtengo proba. Harrera ona izan zuen alda-ketak, nahiz eta ibilaldia bera zailtzen zuen. 6:30ean abiatu ziren lehendabiziko kideak: maldan gora ekin zioten Ergako Trinitaterainokobideari. Ondoren Aralarko San Migelera heldu ziren, Uharte Arakilera jaitsi eta ondoren Beriaingo San Donatora igotzeko. Txurregitik jai-tsiz iritsi ziren Irurtzunera. Guztira, ibilbide luzea egiteko 3.100 metro arteko maldak izan zituzten. Ordu bete beranduago irten ziren mar-txa motza osatzeko asmoa zutenak. Trinitatea igo, Latasatik jaitsi, Goldaratzeko bide zaharretik Larrazpilera igo eta Madotzetik Itxaspe-rriko Santiagora jaitsi ziren, usategira igo ondoren Irurtzuneraino iristeko. Gehienez 1.400 metroko maldak izan zituzten. Helmugan diplo-ma jaso zuten guztiek eta Surya masaje eskolakoen eskutik masajea hartzeko aukera izan zuten. Argazkia: Sokorro Altzueta.

Etxeberria etxeangaraileBurundakoak kadeteen 27. BurundaTrofeoa irabazi zuen Altsasun

Larunbatean kadeteen mailako las-terketa jokatu zen Altsasun, 27.Burunda Txirrindularitza Kluba Tro-feoa. 50 kilometroko proba izan zeneta txirrindulariek Altamira igobehar izan zuten. 39 txirrindularikosatu zuten proba. Burunda klube-ko Quesos Albeniz taldeko Asier Etxe-berria izan zen azkarrena, helmu-gara bakarrik helduta (1:24:56). 3segundoko aldea atera zion atzeanzuen taldetxoari. Quesos Albeniz izanzen probako talderik onena.

Quesos Albeniz, talde onena.

Page 14: 461 guaixe

Guaixe • 2014ko maiatzaren 2a14

El Niño De LaHipoteca

Kaixo lagunok!!Gaurkoan kantautore bati buruz hitzegitea tokatzen da. Azkeneko urte-etan eta youtube-ren laguntzaz, eza-gutzen ez genituen talde eta musi-kagile ugari ezagutzeko aukeraizan dugu.Guiu Cortes, “el niño de la hipote-ca” bezala ezaguna, Bartzelonakometroan jotzen hasi zen musikagi-

le bat da. Bertan hasi zen beste hain-bat abeslariren bertsioak egiten, bai-na horretaz aparte bere abesti pro-pioak idazten zituen, hauek ezzituen abesten aspergarriak zirelauste zuelako. Talde batean jotzen zuenean berelehenengo diskoa ateratzera anima-tu zuten, taldekideek eta hainbat lagu-nek animatu zuten lehen maketa ate-ratzera, eta hortik “Que te vayabien” diskoa argitaratu zuen. Lehe-nengo disko hau eta bigarrena “Mi

novia de 2ºB” salgai jarri zituen, bai-na hortik aurrera ateratako “GratisHits” diskoa bere webgunetik jaitsidezakegu dohainik.Bere musika oso entzungarria da,nahiko lasaia baina baditu edozeinpertsona pozteko moduko abestiakere. Bere letretan metafora ugariaurki ditzakegu eta nire ustez xar-ma berezia ematen diote musika-gile honi. Letrek kritikak egiten dituz-te batzuetan (Africa, Lloran tus ojostierra...), beste batzuk amodiozko-

ak dira (Mi novia de 2ºB), denakumore fin batekin bilduta.Zuzenean akustikoak egiten baka-rrik dagoenean, bere banda etxe-an utzita, oso kontzertu dinamiko-ak egiten ditu tabernetan edo lekutxikiagotan, bertan ikusleekin kimi-ka handia sortzen du, berak dio-nez politagoa da, baina zailagoa ere,akats bakoitza gehiago nabari dela-ko.Abeslari honetaz gehiago jakitekoaukera bikaina da bere Youtubeko

kanala begiratzea. Bertan bereabesti gehienak ditu eta horietakoasko beste musikagile edo talde-ren kolaborazioekin. Orain kanpaina bat egiten hari dabere Youtube-ko kanalean, bertanbideoak igo eta hauek jasotako bisi-ten bidez jasotako diruarekin (hile-an10€-15€) oraingo gitarra zaha-rra aldatzeko asmoarekin. Beraz ber-tatik pasatzen bazarete, gainera,laguntza emango diozue gitarra berrihori erosteko.

bazterretik

Aritz Viñas

kultura >>

Igandean Elai Alai eguna ospatuko da

Elai Alai dantza taldeakbere eguna ospatuko duetzi Lakuntzan. Eguer-dian elkartuko dira 60 dan-

tzariak eta Lakuntzan barnakokalejira abiaraziko dute. Fanfarrealagun, hainbat tokitan geldialdiakeginen dituzte dantza saioakeskaintzeko. Kalejira herriko pla-zan bukatzea eta han denek dan-tzaldia eskaintzea izaten da ohi-tura. Baina plaza berritzeko lanektokia aldatzea behartu dute etaazken dantzaldia eskolako patio-an izanen da. Ondoren, guztiak baz-kaltzera elkartuko dira.

Lakuntzako dantza taldean 60dantzari daude. Herrikoak diragehienak baina hainbat arbizuarere badaude. Olaia Martiarenairakasleak esan digunez 5 eta 24urte bitarteko dantzariek osatzendute Elai Alai eta adinaren arabe-

ra taldeetan banatuta daude. Dan-tzari txikienak ostegun arratsal-deetan elkartzen dira, 16:00etatikaurrera, talde bakoitzaren arabe-rako ordutegian. Helduak, berriz,larunbat eguerditan izaten dituz-te entseguak. Lehenak Dantza dan-tzari koreografia ikasten ari diraegun hauetan, igandean emanahal izateko.

Martiarenarekin batera Olatz

Arraiza ari da txikienei dantzanirakasten. Hodei Flores, berriz,helduen taldeaz arduratzen da.Apiribil hasieran Iruñean ospa-tu zen Folk Lore egunean partehartu zuten. Maiatzaren 31nEtxarri Aranatzen izanen da ElaiAlai eta Arbizuko festetan ere ezdu hutsik eginen. Deitzen dutentokietara joateko prest azaldudira dantzariak.

Dantzari txikien hitzordualtsasuarraDantza aireak Lakuntzan

ITZIAR NAZABAL BILBON: Margolari altsa-suarrak Bilbao Art District parte hartuko dubihar goizean. Nazabal eta beste 39 akuare-listek formatu handiko akuarela baten mar-

gotzean parte hartuko du. Bestalde, igande-an, Senpereko Larraldea etxean Brigadecontemporaine taldeak antolatutako era-kusketan parte hartu zuen Nazabalek.

Bihar, 11:00etatik aurrera hirutaldetako ehundik gora dantzari txikiizanen dira protagonista

Altsasuko Dantza Eskolakbihar anfitrio lanak eginbeharko ditu XX. Dantzari

Txiki egunean. Etorkizuna dantzataldeko dantzariez aparte, Urretxu-ko Lurra eta Ibarrako Alurr dan-tza taldeetako dantzariek partehartuko dute. Ehun dantzari txi-ki baino gehiago elkartuko dirabihar Altsasun.

Eguerdirako jarri dute hitzordua

Altsasuko Musika eskolan. Erral-doien laguntzaz kalejiran abiatukodira handik, Zumalakarregi plaza-tik, San Juan kaletik eta Iortia kul-tur gune paretik pasatuz Foru pla-zan bukatzeko. Hara iritsitakoandantzaldia eskainiko dute guztiek.Hura bukatzean eta herri ezberdi-netako dantzarien arteko harrema-nak estutzeko, bisitan heldu direndantzariak altsasuarren etxeetanbazkalduko dute, aspaldiko ohitu-ra berreskuratuz. Eguraldiak lagun-duko ez balu emanaldia Zelandikofrontoira lekualdatuko litzateke.

Page 15: 461 guaixe

Guaixe • 2014ko maiatzaren 2a kultura 15

Zikloa hiru emanaldik osatuko duteeta hiruak 12 euroren truke ikusdaitezke. Bestela emanaldiko 5 euro

Laugarren urtez Tarima Bel-tza antzerki taldeak Teatre-ves izeneko antzerki ama-teur zikloa antolatu du. Juan

Manuel Herrerok aurkezpeneanadierazi zuenez, taldearen asmoaantzerki amateurraren aldeko apus-tuari eustea da. Aurreko hiru urte-etako balantzea oso positiboa delaesan zuen Herrerok, “ez bakarrikasistentzia handituz joan delako.Etorri diren taldeak pozik joandirelako, bai babesten duen publi-koarekin bai lokalarekin ere”. Pix-kanaka antzerki publikoa sortudela azpimarratu zuten TarimaBeltzetik eta horretan antzerki tai-lerraren eta euren sorrerak zeriku-sia izan duela nabarmendu zuten.

Mertxe Herrera De la Martakgaineratu zuenez, beste taldeeieszenatoki berri bat eskaintzeare-kin batera, antzerki publiko berriasortzea dute helburu. Horregatik,aurreko bi urteetan AralarkoMikel Donea institutuko antzerkitaldeko kideak gonbidatu dituzte.Edota beste erakundeetakoak ere.Eta batzuk estreinakoz antzerki-

ra joatea lortu dute. Aurten Jose-fina Arregi klinikako lagunenelkartea, Afinna eta SakanakoEzgaituen Elkarteko kideak gon-bidatu dituzte antzezlanez gozatze-ra, elkarte bakoitzari 15na sarre-ra emanez.

LaguntzezZikloaren antolakuntzan TarimaBeltzak udalaren laguntza izan du.Hasier Gonzalez Larrañaga zine-gotziak herrian halako zikloaantolatzen duen talde bat izateapozgarria dela aipatu zuen aur-

kezpenean. Altsasuko antzerkitaldea Nafarroako antzerki taldeamateurren federazioan dago etaharen laguntzarekin antolatudute zikloa. Horretarako Nafarro-ako Gobernuaren diru-laguntzaizan dute.

Peru Abarka albumlehiaketa irabazi dualtsasuarrak

Castillo Suarezek Zerua berunnarrazioarekin irabazi duPeru Abarka lehiaketa. Ibai-

zabal argitaletxearen eta Marki-na-Xemeingo Udalaren lankide-tzatik sortu da Peru Abarka albumlehiaketa. Bere helburua helduenliteraturako album ilustratuaksustatzea da, “letrak eta arteauztartuz”.

Lehiaketako epaimahaiak adie-razi duenez, “barne-bidaia batenflash itsugarriek osatzen dute

narrazioa, prosaren eta poesia-ren artean zangalatraba idatzita-ko lana”. Epaimahaikideek gaine-ratu dutenez, “lerrokada sendo

eta irudi beteen bitartez, egileakbere baitako zauriak arakatzenditu –oroimena, haurtzaroa, amo-dioa, inkomunikazioa, erbestea…–gristasun itogarritik askatunahian”. Eta bukatu dute esanez:“paralelismo eta enumerazioenugaritasunak ozenagotu egitendute ahapeka baizik menturatzenez den ahots sakona”.

Ilustratzaile bilaLehiaketak bi atal ditu. Lehenaidazleei zuzendutakoa da, Suare-zek irabazi duena. Bigarrena,berriz, idazlearen testua ilustra-tzeko lanik onena sarituko du.Narrazioa lehiaketako blogean

eskuratu daiteke. Eta biak bateraalbum batean argitaratu eta las-tailaren 24an aurkeztuko dute,Liburutegien egunean.

Altsasuarraren narrazioa ilus-tratu nahi dutenek euren lanakgaragarrilaren 27ra arte aurkez-tu ditzakete Markina-Xemeingoudaletxean. Albumaren azalarenzirriborroarekin batera, guztizbukatutako ilustrazio bikoitza aur-keztu beharko dute, koloretan (A-3 tamaina, liburuaren 2 orrialde-ri dagokiona). Gainera, gutxienezlau ilustrazio izanen dituen storyboard proposamenaren zirribo-rroa ere gaineratu beharko dute.Lanak formatu digitalean (jpg)aurkeztu beharko dira, 72 pixelinguruko erresoluzioan eta CDbatean. Plika sistema erabilibeharko da.

di-da >>Literatura

Arretxe nobela

beltzaz Cuencan

Asteburuan Cuencan Las casas ahor-cadas, nobela beltzaren II. topake-ta ospatu da. Udal liburutegiko ele-berri kriminaleko klubak antolatu-tako topaketan parte hartu zuen JonArretxek. Liburuak sinatzeaz apar-te, arbizuarrak beste egile batzue-kin batera segurtasun indarrenkorrupzioari buruzko mahai-ingu-ru batean parte hartu zuen ostira-lean. Larunbatean Shahmarán(Erein, 2009) liburuaz hitz egin zueneta gainera Saharaz azpiko lurral-deetan kokatutako bere liburuez hiz-ketatu zen Espainia beltza, patera-tik ghettora saioan.

Olasagarreren

lanaz hizketatzen

Ostegunean, 19:00etan EtxarriAranazko liburutegianBi hilean behingo hitzorduari segi-tuz, ostegunean elkartuko diraEtxarriko irakurle taldeko kideak.Hitzordu berrian Juanjo Olasaga-rreren Ezinezko maletak liburuazariko dira. Aingeru Mikeok dina-mizatuta, arbizuarraren eleberria-ren inguruan hizketatu dira. 13 per-tsonek eman zuten izena taldeaabiaraztean, baina saio bakoitze-ra joateko izena eman daiteke.Horretarako Victoriano Huizi udalliburutegitik pasatzea besterik ezda egin behar. Azken saioa gara-garrilaren 26an izanen da.

Pintura

Margolari artistak

Nazabal arte eskolako ikasleen lanak15era arte Iortia kultur gunean ikusgaiItziar Nazabalen arte eskolan mar-gotzen ikasten ari diren ikasleenlanak irakaslearen tailerra edoeuren etxeetaz aparte jendaurre-an ikusteko aukera dago gaurda-nik. 3 urtetik gorako margolarienlanak ikusteko aukera izanen da.Sortzaile ugaritasunean teknikaketa estiloak ere anitzak dira. Aurre-ratuen dabiltzan ikasle batzuk, gai-nera, margolari ezagunen teknike-tan trebatu dira eta elkarrekin sor-men lana egin dute.

Saria Suarezendako

Dagoeneko salgai daude antzerkiamateurreko ziklorako bonuak

Zozketak

Emanaldi bakoitzaren ondorenbi zozketa eginen dira. Batetik,Altsasuko Dendari Elkarteakemandako 50 euroko gastu txar-tela, elkarteko edozein denda-tan gastatu ahalko dena. Eta, bes-tetik, Xurrut elkarteko tabernek(Arkangoa, Gautxori, Koxka,Lurrazpi, Urtzi eta Xume) eman-dako ardo botilak.

EgitarauaEn lo más crudo del crudo invierno.Maiatzaren 10ean, larunbatean,20:00etan. Incierto Troupe &Kromlech Teatro.

Fuera de quicio. Maiatzaren 17an,larunbatean, 20:00etan. ComplexusTeatro.

Divinas palabras. Maiatzaren 24an,larunbatean, 20:00etan. El Bardo.

Page 16: 461 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2014ko maiatzak 2, ostirala • 2. aldia • 461. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-Etxarri A. 17.6 . . . . . . . 3.6 . . . . . .27.3Altsasu 17.5 . . . . . . . 4 . . . . . . . .34.5Aralar 9.9 . . . . . . . 0.1 . . . . . .27.3Urbasa 14 . . . . . . . . . 4 . . . . . . . .21.4

: eguraldiaasteko >>

Min: 7 Max: 10 Min: 7 Max: 12 Min: 5 Max: 16 Min: 5 Max: 25 Min: 9 Max: 17 Min: 8 Max: 13 Min: 6 Max: 14

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 80% euria: 60% euria: 8% euria: 5% euria: 17% euria: 75% euria: 63%

: ilargiaren aldia>>ilgora ilbete ilbehera ilberri

7 14 21 28

1. Erraz esaten dira 50 urte,baina garai onak eta okerragoakere bizi izan ditu harategiak?Ireki genuenetik hona urte bakarbat bera ere ez da berdina izan.Hasierako garaiek xarma bereziaizan zuten. Orduan Irurtzun herrimodura hazten hasi zen. Krisiriklatzena orain ari da herria paira-tzen, Inasaren itxierak eragindabereziki. Jendeak ekonomikokiaurrera segitzeko zailtasunak ditueta harategian ere antzeman dugu.

2. 50 urteotan jendearenerosteko ohiturak ere aldatu dira?Asko aldatzen dira ohiturak bai.Garai batean, hilabetean behinhurbiltzen ziren baserritar askoerosketa handiak egitera. Txeko-rra asko saltzen genuen lehen.Orain batez ere txerrikia eta oilas-koa. Bizimoduak aldatzen direnheinean aldatzen dira erosketaegiteko erak ere. Jendeak askotannahiago izaten du Iruñerriako sal-toki handietan erosketa egin, herri-ko gertuko saltokietan egitea bai-no. Are gehiago krisiak gogor kol-patu duenean herria.

3. Zuei nola eragin dizue krisiak?Aitak Urrutia harategia lehenbi-zi Lekunberrin zabaldu zuen, 1961.urtean. Gero iritsi zen Irurtzun-goaren irekiera, 1964. urtean. Biharategietan, garairik onenetan10 langile izatera iritsi gara. Gauregun bieten sei gaude asko jota.

4. Erosle kopuruari dagokionez,nola zabiltzate?Ohiturak aldatu dira eta askok sal-toki handietan erosten dute dena:fruta, haragia, arraina... Baina,oraindik gurera hurbiltzen denjendea ere asko da.

5. Zer eskaintzen du Urrutiak?Kalitate handiko haragia eta hes-tebeteak bereziki. Haragia aspal-ditik ekartzen dugu DonibaneGarazitik. Txerriak haztekomodua gustatzen zaigu, ahaliketa modurik naturalenean bizidirelako. Hornitzaileak ere betiberdinak dira, badakigulako kali-tatea lehenesten dutenak direla.Eta guk harategian, toki zain-duak ditugu: lehortzeko gela han-diak haragiaren mantentzea gore-na izan dadin, adibidez. Orain delagutxi berritu ditugu instalazioguztiak gainera. Sakanako pro-duktuak ere baditugu salgai, kon-tserbak adibidez. Hurbileko sale-rosketaren alde aritzen gara, eros-leak gertutasuna senti dezan.Aukera zabala eskaintzen dugu.

6. Janari azkarrak gero etajarraitzaile gehiago ditu. Zuekere moldatzen ari zarete garaiberrietara?Ez gehiegi. Kontserbak badituguzainzuriak, patea, piperrak... etahalakoak baina aurrez prestatu-riko ezer ez dugu eskaintzen, ezbadira frijitu eta kroketak.

7. Txistorrak zuenean izen handialortu du. Sariak ere lortu dituzue.Txerria ongi zaintzearen eta elika-tzearen garrantzitik hasi eta oso-rik hemen zatikatzera iristen gara.Prozesu guztia kontrolpean eduki-tzeak segurtasuna ematen du etahorrek eragin zuzena du txistorra-ren kalitatean. Sariak dira horrenadibide. Gure lana ahalik eta hobe-kien egiten saiatzen gara eta eros-leei daukagun onena eskaintzen.Berezko sekreturik ez daukagu.Aipatu ditugunez aparte mimoaeta maitasuna ematea, besterik ez.

Esperientziak ere ematen dio txis-torrari dagokion ikutua, nik esate-rako, 24 urte daramazkit harategian.

8. Aitak abian jarri zuen harategia.Orain senideen artean daramazue. Aitak Lekunberriko harategianikasi zuen, hamabi urte zituelabertako harategi baten laguntzai-le izanda. Irurtzunen hasi ginenaitarekin lanean seme-alabok.Familiarteko negozioa denez gus-tura egiten dugun lana da.

9. Herriaren parte sentitzenzaretela esan duzu. Nola lortzenduzue elkarreragin hori?Harategian gertutasuna eskain-tzen diegu. Kalitateaz aparte, herri-tarrei hurbilak izatea eta errespe-tuz aritzea eskaintzen badiezu, sal-toki handietan eskaini ezin dietenaematen diezu. Hori da gure kasuangiltza. Herri euskalduna den alde-tik, gu ere saiatzen gara zerbitzuaeuskaraz ematen.

10. Jendea herriko saltokiengarrantziaz konturatzen da ?Herria ez da herri, saltoki txiki-rik gabe. Egoera zailetatik irtengara, eta orain honetatik ateratze-ko denon laguntza ezinbestekoada. Herriko saltokiek badakitezer eskaintzen duten, prezioeidagokienez ezin dugu saltoki han-diekin lehiatu, beraz gure esen-tzia mantentzen saiatu behar dugueta gure onena eskaintzen.

11. Familia arteko negozioa daUrrutia. Etorkizunik izanen duena?Etorkizun hurbilean harategiakaurrera segitzeko modua badu.Gure seme-alabek gustuko baduteegin behar hau, guretako pozgarrialitzateke.

>>11galdera

Iñigo UrrutiaIrurtzungo Urrutia harategia

Testua: Maialen Huarte Arano

Apiribilekobazkide sarituak

MAIATZEKO SARIAK:1. Ekainberri kobazulotarako 2 sarrera, Lacturaleesnea eta yogurtak, Magna Navarrarako 2 sarreraeta Gaztezulo aldizkarirako 3 hilabeteko harpidetza.2. Artazako kanpinean %10eko deskontu balea,Lacturale esnea eta yogurtak, Magna Navarrarako 2sarrera eta Gaztezulo aldizkarirako 3 hilabeteko

harpidetza. 3. Lacturale esnea eta yogurtak, Magna Navarrarako2 sarrera, Gaztezulo aldizkarirako 3 hilabeteko har-pidetza eta Donostiako Aquariumerako 2 sarrera. 4. Lacturale esnea eta yogurtak, MagnaNavarrarako 2 sarrera,Gaztezulo aldizkarirako 3hilabeteko harpidetza eta DonostiakoAquariumerako 2 sarrera.

1.- Julen Martiarena Arza(Uharte Arakil)

2.- Patxi Berdote Hernandez(Urdiain)

3.- Mari Jose Armendariz Labari(Lakuntza)

4.- Asier Otsoa Etxeberria(Ziordia)