4 gaia euskal pilota

8
Euskal Pilota San Felix Ikastetxea HEZIKETA FISIKOA IRAKASLEA: Andrea Doce Nicolas 2012/2013 3. GAIA: EUSKAL PILOTA Ikaslearen izen abizenak: Kurtsoa: DBH 4 Hiruhilabetea: 2 Data: 1.- SARRERA . Euskal pilotaren historia. Munduaren historian zehar, hainbat zibilizaziok era askotako pilota-jokoak praktikatu izan dituzte. Erromatar Inperioaren aurrerakadak pila izeneko jokoa zabaldu zuen lau haizetara. Ondoren izan zuen bilakaerak jeu de paume ekarri zuen, egungo euskal pilotaren aurrekaria. Antzina, jokoa zuzena zen, esan nahi baita, bi taldek parezpare jarrita jokatzen zuten. Euskal Herrian, batez ere bote luzea jokatzen zen, jeu de paume zeritzonaren euskal moldaketa. Strasbourg-eko Jeu de paume (1608). Pilotaren benetako iraultza, berori egiteko kautxua erabiltzen hasi zenean etorri zen.XIX. mendean, material honi esker, piloten bizitasuna areagotzea lortu zen eta, ondorioz, pareta jotzean pilota bote eginez itzultzea;horrelaxe jaio zen, hain zuzen, zeharkako jokoa. 1882an Buenos Aireseko Euskara Plaza inauguratu zelarik, euskal pilotariak gure mugetatik kanpo jokatzen hasi ziren profesional gisa. Pilotarion asmamena zela bide, jokorako material eta instalazio berriak sortu ziren eta, horrela, euskal pilota jaio zen, munduko beste toki batzuetan praktikatzen ziren pilota-jokoen aldean nortasun berezia hartuta. Gaur egun pilotariak benetako atletak dira; hainbat Olinpiadatan egin dituzte erakustaldiak: Bartzelonakoetan (1992), Parisekoetan (1924) eta Mexikokoetan (1968). Behinola joko tradizionala zenak, gaur egun kirol-zorroztasun itzela hartu du, antolamendu-egitura handiarekin: federazioak, teknifikazio-programak, pilota-eskolak, Ikaspilota eta jarduera profesionala hainbat modalitatetan. Andrea Doce Nicolas 1

Upload: adocenicolas

Post on 11-Jul-2015

258 views

Category:

Documents


3 download

TRANSCRIPT

Page 1: 4 gaia   euskal pilota

Euskal Pilota

San Felix Ikastetxea HEZIKETA FISIKOA

IRAKASLEA: Andrea Doce Nicolas 2012/2013

3. GAIA: EUSKAL PILOTA

Ikaslearen izen abizenak:Kurtsoa: DBH 4 Hiruhilabetea: 2 Data:

1.- SARRERA . Euskal pilotaren historia.

Munduaren historian zehar, hainbat zibilizaziok era askotako pilota-jokoak praktikatu izan dituzte. Erromatar Inperioaren aurrerakadak pila izeneko jokoa zabaldu zuen lau haizetara. Ondoren izan zuen bilakaerak jeu de paume ekarri zuen, egungo euskal pilotaren aurrekaria. Antzina, jokoa zuzena zen, esan nahi baita, bi taldek parezpare jarrita jokatzen zuten. Euskal Herrian, batez ere bote luzea jokatzen zen, jeu de paume zeritzonaren euskal moldaketa. Strasbourg-eko Jeu de paume (1608).

Pilotaren benetako iraultza, berori egiteko kautxua erabiltzen hasi zenean etorri zen.XIX. mendean, material honi esker, piloten bizitasuna areagotzea lortu zen eta, ondorioz, pareta jotzean pilota bote eginez itzultzea;horrelaxe jaio zen, hain zuzen, zeharkako jokoa.

1882an Buenos Aireseko Euskara Plaza inauguratu zelarik, euskal pilotariak gure mugetatik kanpo jokatzen hasi ziren profesional gisa. Pilotarion asmamena zela bide, jokorako material eta instalazio berriak sortu ziren eta, horrela, euskal pilota jaio zen, munduko beste toki batzuetan praktikatzen ziren pilota-jokoen aldean nortasun berezia hartuta.

Gaur egun pilotariak benetako atletak dira; hainbat Olinpiadatan egin dituzte erakustaldiak: Bartzelonakoetan (1992), Parisekoetan (1924) eta Mexikokoetan (1968). Behinola joko tradizionala zenak, gaur egun kirol-zorroztasun itzela hartu du, antolamendu-egitura handiarekin: federazioak, teknifikazio-programak, pilota-eskolak, Ikaspilota eta jarduera profesionala hainbat modalitatetan.

Andrea Doce Nicolas 1

Page 2: 4 gaia   euskal pilota

Euskal Pilota

Kirol honen ezarpenaren lehen urrats erabakigarria 1929an eman zen, Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioa (FIPV) sortu zenean. Gaur egun, oinarri historiko-kulturalean euskarrituta dago, euskaldunak izan baitziren kirol honen sortzaileak.

2.- NON JOKATZEN DA?

Euskal pilota estandarizatu gabeko era guztietako joko-eremuetan jokatu izan da; baina ofizialki, hiru instalazio ezberdinetan burutzen da lehiaketa:

· pareta bakarreko frontoian· trinketean · ezker paretadun frontoian

PLAZA IREKIKO FRONTOIA

Punpa egiten zuten pilotak agertu zirenean, pilotariak paretaren kontra jokatzen hasi ziren. Pareta bakarreko pilotalekua jokorako instalaziorik soilena da. Pilota bat, horma bat... eta eman gogor! .

EZKER PARETADUN FRONTOIA

Hauxe da lehia profesionaleko instalazio nagusia. Hori eraikitzeko nahikoa dira aurreko horma edo frontisa eta ezkerreko pareta. Normalean, frontisaren parean, modalitatearen arabera 36 edo 54 m-ra kokaturik, hirugarren plano bertikal batek mugatzen du jokoaren eremua. Zesta puntaren nazioarteko hedapenaren ondorioz, 'jai-alai' izenez ezagutzen ziren ezker paretadun pilotaleku ikusgarriak eraiki ziren, euskal pilotaren benetako estadioak!

frontoi motza frontoi luzea

Andrea Doce Nicolas 2

Page 3: 4 gaia   euskal pilota

Euskal Pilota

TRINKETA

Inolako zalantzarik gabe, lehen aipatutako jeu de paume delakoaren benetako legatu arkitektonikoa da. Hainbeste elementuz osatuta dagoelarik (estalgarria, sarea, frailea, xiloa, ...), trinketa oso dibertigarria da edozein adinetako jendearentzat. Anima zaitez probatzera! .

3.- NOLA JOKATZEN DA?

Euskal pilotak zerbait berezia izatekotan, jokorako aniztasuna da hori. Dena den, bada elementu bat modalitate guztietan errepikatzen dena: pilota, jakina. Modalitate bakoitzean pilota berezia behar da, alegia ezaugarri ezberdinekoa.

ESKUPILOTA

Modalitaterik naturalena da. Eskua bera da pilotari kolpea eman eta paretara bultzatzen duena. Gaur egunean modalitaterik garrantzitsuena da eta hamaikatxo jarraitzaile ditu. Edozein motatako instalaziotan joka daiteke, baina horren arabera pilota aldatuta. Era berean, pilotariaren adina ere kontuan hartzen da pilota bat edo beste bat aukeratzeko.

PALAKO MODALITATEAK .

Zenbait modalitatetan palak edo paletak (tamaina eta lodiera txikiagoko palak) erabiltzen dira pilota kolpatzeko elementu gisa. Erabilitako pilotak eta jokorako instalazioak zeresana izango dute palaren neurriak aukeratzean. Pala guztiak zurez egiten dira.

Andrea Doce Nicolas 3

Page 4: 4 gaia   euskal pilota

Euskal Pilota

XISTERA BIDEZKO MODALITATEAK

Zesta punta da euskal pilota munduan gehien ezagutarazi duen modalitatea. Baina zesta puntak ez ezik, badira beste bi modalitate xisterak erabiltzen dituztenak: joko garbia eta erremontea. Zesta puntan pilota xisterarekin gera badaiteke ere, joko garbian eta erremontean ezin da hori egin, arinago ibili behar da.

SARE BIDEZKO MODALITATEAK

Euskal herritarrek berezko ezaugarria eman diote sokadun erraketen erabilerari: erraketetan txirikordatze teinkatua erabili ohi da; sareak, ordea, lasaiagoa erabiltzen du eta, ondorioz, ezinezkoa da pilotari ematea. Beraz, pilota jaso eta bota egiten da, erabat atxikitzeko aukera ematen ez duen mugimendu bakarrarekin. Eskumuturraren mugimendua berebizikoa da pilotaren abiadura eta efektu osoa transmititzeko.

MODALITATE ZUZENAK

Orain artean, zeharka jokatzeko modalitateak aurkeztu ditugu, hau da, kolpetik kolpera pilota aurreko paretara bidaltzean oinarritzen direnak. Dena delarik, oraindik ere eusten zaizkie antzinako zuzeneko jokoei, taldeek aurrez aurre jarrita jokatzen dutenei. Euskal pilotaren zuzeneko modalitateak ondorengo hauek dira: pasaka (trinketean) eta laxoa eta errebotea (pareta bakarreko frontoian). Hiru modalitateotan eskularrua erabiltzen da pilotari emateko. Errebotean, xistera ere erabiltzen da.

4.- EUSKAL PILOTAREN MODALITATEAK

Plaza irekiko frontoia Instalakuntza mota honetan hurrengo modalitate hauek jokatzen dira: - Laxoa - Errebotea - Eskuz - Gomazko Paleta - Larruzko Paleta - Pala Motza - Joko Garbi - Zesta Punta.

Andrea Doce Nicolas 4

Page 5: 4 gaia   euskal pilota

Euskal Pilota

Trinketea Instalakuntza honetan modalitate hauek jokatu egiten dira: - Pasaka - Eskuz - Paleta Gomaz - Pala zabala - Paleta larruz - Xare.

Ezker Paretako Frontoi Laburra (36 m) Instalakuntza honetan modalitate hauek jokatu egiten dira: - Eskuz - Paleta gomaz - Paleta Larruz - Pala Motza - Joko Garbi.

Ezker paretako frontoi luzea (54 m) Instalakuntza honetan hurrengo modalitateak jokatu egiten dira: - Pala - Zesta Punta - Remonte.

Andrea Doce Nicolas 5

Page 6: 4 gaia   euskal pilota

Euskal Pilota

Trinketea Instalakuntza honetan modalitate hauek jokatu egiten dira: - Pasaka - Eskuz - Paleta Gomaz - Pala zabala - Paleta larruz - Xare.

Ezker Paretako Frontoi Laburra (36 m) Instalakuntza honetan modalitate hauek jokatu egiten dira: - Eskuz - Paleta gomaz - Paleta Larruz - Pala Motza - Joko Garbi.

Ezker paretako frontoi luzea (54 m) Instalakuntza honetan hurrengo modalitateak jokatu egiten dira: - Pala - Zesta Punta - Remonte.

Andrea Doce Nicolas 5

Page 7: 4 gaia   euskal pilota

Euskal Pilota

Trinketea Instalakuntza honetan modalitate hauek jokatu egiten dira: - Pasaka - Eskuz - Paleta Gomaz - Pala zabala - Paleta larruz - Xare.

Ezker Paretako Frontoi Laburra (36 m) Instalakuntza honetan modalitate hauek jokatu egiten dira: - Eskuz - Paleta gomaz - Paleta Larruz - Pala Motza - Joko Garbi.

Ezker paretako frontoi luzea (54 m) Instalakuntza honetan hurrengo modalitateak jokatu egiten dira: - Pala - Zesta Punta - Remonte.

Andrea Doce Nicolas 5

Page 8: 4 gaia   euskal pilota

Euskal Pilota

Trinketea Instalakuntza honetan modalitate hauek jokatu egiten dira: - Pasaka - Eskuz - Paleta Gomaz - Pala zabala - Paleta larruz - Xare.

Ezker Paretako Frontoi Laburra (36 m) Instalakuntza honetan modalitate hauek jokatu egiten dira: - Eskuz - Paleta gomaz - Paleta Larruz - Pala Motza - Joko Garbi.

Ezker paretako frontoi luzea (54 m) Instalakuntza honetan hurrengo modalitateak jokatu egiten dira: - Pala - Zesta Punta - Remonte.

Andrea Doce Nicolas 5