3.lipidoak_anaya

52
3. GAIA LIPIDOAK

Upload: irakaslube

Post on 20-Feb-2015

1.586 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

2. batxilergoko Biologia ikasgaia.3. unitate didaktikoa

TRANSCRIPT

Page 1: 3.LIPIDOAK_anaya

3. GAIALIPIDOAK

Page 2: 3.LIPIDOAK_anaya

0. SARRERA● “Lipido” hitza grezierazko lipos-etik dator eta gantza esan nahi du. Horregatik, lipidoei gantzak edo koipeak ere esaten zaie.● Molekula organiko hidrofoboak dira.● Talde heterogeneoa da.● Dentsitate txikikoak.● Nahiko erreduzituak direnez, oxidatzen direnean energia-kantitate handia askatzen dute. Horregatik, lipido askoren funtzioa energia-erreserbarena da.● Bestalde, egitura-funtzioa ere badute, mintz zelularraren oinarrizko osagai direlarik.

Page 3: 3.LIPIDOAK_anaya

1. EZAUGARRI OROKORRAK. GANTZ-AZIDOAK

● C, H eta O-rekin (azken hau proportzio txikiagoan) osaturiko konposatuak dira; batzutan, P, N eta S.● Kimikoki talde oso heterogeneoa, baina ezaugarri komunak: uretan eta disolbatzaile polarretan nekez disolbatzen dira; disolbatzaile apolarretan (adib. Eterra) disolbagarriak.●

1.1. LIPIDOAK: DEFINIZIOA ETA FUNTZIOAK

Page 4: 3.LIPIDOAK_anaya

●Funtzio biologiko anitzak:●Erreserba energetikoa●Isolatzaile termikoa●Babeslea●Egiturazkoa (mintzaren kasuan, adib)●Pigmentuak●Bitaminak●Hormonak●Lipidoak SAPONIFIKAGARRIAK ala EZ-SAPONIFIKAGARRIAK izan daitezke, gantz-azidoak edukitzearen ala ez edukitzearen arabera, hurrenez hurren.

Page 5: 3.LIPIDOAK_anaya
Page 6: 3.LIPIDOAK_anaya

1.2. GANTZ-AZIDOAK●Azido organiko monokarboxilikoak dira, hots, kate hidrokarbonatu lineala (...-CH

2-CH

2-CH

2-...)

eta amaieran karboxilo taldea (-COOH); azken honek izaera azidoa ematen die.●Karbono-atomo kopurua bikoitia da beti, 12-24 bitartekoa, baina ugarienak 16 edo 18 dituzte.●Ez daude aske naturan.●2 mota:●A) GANTZ-AZIDO ASEAK●B) GANTZ-AZIDO ASEGABEAK

Page 7: 3.LIPIDOAK_anaya
Page 8: 3.LIPIDOAK_anaya

●Ez dute lotura bikotzik kate hidrokarbonatuko karbonoen artean.●Urtze-tenperatura altuak dituzte, giro-tenperaturan solido dira.●Aipagarrienak palmitikoa (C:16) eta estearikoa (C:18).

A) GANTZ-AZIDO ASEAK

Page 9: 3.LIPIDOAK_anaya

●Lotura bikotzaren bat dute kate hidrokarbonatuko karbonoen artean.●Urtze-tenperatura baxuagoak dituzte, giro-tenperaturan likidoak dira.●Asegabetasun kopuruaren arabera 2 talde:●MONOINSATURATUAK: lotura bikoitz bakarra dute.●POLIINSATURATUAK: zenbait lotura bikoitz.●Ugaztunok ezin ditugu zenbait gantz-azido poliinsaturatu sintetizatu, linoleikoa, linolenikoa eta arakidonikoa, kasu; hala ere, ezinbestekoak ditugu eta dieta bidez jaso beharra ditugu. Funtsezko gantz-azidoak esaten zaie.

B) GANTZ-AZIDO ASEGABEAK

Page 10: 3.LIPIDOAK_anaya
Page 11: 3.LIPIDOAK_anaya

GANTZ-AZIDOEN EGITURA ETA PROPIETATEAK

●Gantz azidoak molekula anfipatikoak dira, hau da, 2 zona bereizten dira:●Polar hidrofiloa: talde karboxilikoa duena●Polar hidrofoboa: kate hidrokarbonatuak.●Kate hidrokarbonatuak Van der Waals-en loturen bidez elkarri lotzen dira; talde karboxilikoak, berriz, H-zubien bidez loturak ezar ditzake beste molekula polarrekin.

Page 12: 3.LIPIDOAK_anaya

●Katea zenbat eta luzeago izan, orduan eta altuagoa da azidoaren urtze-tenperatura.●→Kate luzeek V. der Waals lotura gehiago era ditzaketelako, beraz, energia (bero) gehiago behar da lotura horiek apurtzeko.●Lotura bikoitzek jaitsi egiten dute azidoen urtze-tenperatura.●→Lotura bikoitzek kate hidrokarbonatuan nolabaiteko ukondo edo inklinazioak sortzen dituzte eta honek zaildu egiten du V. der Waals loturen eratzea.

Page 13: 3.LIPIDOAK_anaya

●Izaera anfipatikoaren eraginez, lipidoak uretan daudenean, gainazaleko monogeruza, geruza bikoitzak edo mizelak eratzen dituzte.●→Talde hidrofiloa uretarantz orientaturik dute eta hidrofoboa urrundu eta pilatzeko joera du.

Gainazaleko monogeruza

Page 14: 3.LIPIDOAK_anaya

2. ENERGIA-ERRESERBAKO ETA BABESEKO LIPIDOAK

●Arestian esan bezala, lipidoen funtzio nagusietako bat energia-erreserba, isolatzailea eta babeslea izatearena da.●Funtzio horiek betetzen dituzten lipidoak, AZILGLIZERIDOAK edo gantzak eta ZERIDOAK edo argizariak dira.●Gantzak eta gantz-azidoak erregaitzat erabiliz 9 kcal/g-ko energia lortzen dugu; gluzidoak edo proteinak erabilita, berriz, 4 kcal/g-ko.●Gainera, lipidoak proportzioan arinagoak dira, dentsitate txikiago dute, beraz, higikortasunean laguntzen du (landareek higikortasunik ez dutenez, lipido zein gluzido gisa metatzen dute energia)

Page 15: 3.LIPIDOAK_anaya

2.1. AZILGLIZERIDOAK●Glizerido edo gantzak ere esaten zaie.●Gantz-azidoen eta glizerinaren esterrak dira: gantz-azido molekula bat, bi edo hiru glizerinaren alkohol-talde banarekin, binarekin edo hirurekin esterifikatuz sortzen dira.

Page 16: 3.LIPIDOAK_anaya
Page 17: 3.LIPIDOAK_anaya

●Esterifikatutako gantz-azido kopuruaren arabera 3 talde:

1)MONOAZILGLIZERIDOAK2)DIAZILGLIZERIDOAK3)TRIAZILGLIZERIDOAK: edo gantz-neutroak ere esaten zaie, apolarrak direlako (uretan ezin dira disolbatu); ugarienak dira.

Page 18: 3.LIPIDOAK_anaya

●AZILGLIZERIDOEN FUNTZIOAK●2 funtzio nagusi dituzte:

1)ENERGIA ERRESERBA IZATEA•Animalietan gantz-ehunean metatzen da; landaretan, hazi eta fruituetan.2)ISOLAMENDU TERMIKOA eta BABES MEKANIKOA

Page 19: 3.LIPIDOAK_anaya

●GANTZEN EGOERA●Gantzak giro-tenperaturan 2 egoeratan egon daitezke:

1)LIKIDOAK–Olio ere esaten zaie.–Gantz-azido asegabeak dituzte.2)SOLIDOAK–Bilgor edo gurin ere esaten zaie.–Gantz-azido aseak dituzte.–Animalietan ugariak dira; landare zenbaitetan (palmeran, kokoan azido palmitikoa)

Palma- eta koko-gantzak oso erabiliak dira elikagai-industrian

Page 20: 3.LIPIDOAK_anaya

●TRIGLIZERIDOEN HIDROLISIA●2 motatako hidrolisia izan dezakete:

1)HIDROLISI ENTZIMATIKOA.–Lipasa izeneko entzima batek katalizatzen du (digestio-urinetan).–Entzimak ester loturak apurtu eta 3 gantz-azido eta glizerina askatzen ditu.–Elikaduran hartutako gantzak digeritzeko balio du.2)HIDROLISI KIMIKOA –Berotan egindako saponifikazioa.–Triazilglizeridoa base batekin erreakzionarazten da (NaOH edo KOH); ondorioz gantz-azidoen gatzak (xaboiak) eta glizerina lortzen da.

Page 21: 3.LIPIDOAK_anaya
Page 22: 3.LIPIDOAK_anaya
Page 23: 3.LIPIDOAK_anaya

2.2. ZERIDOAK●Argizariak ere esaten zaie.●Kate luzeko gantz-azido bat kate luzeko monoalkohol batekin esterifikatzean sortzen dira.

●Oro har, solidoak dira eta ezin dira uretan disolbatu, bi muturrak hidrofoboak direlako.●Iragazgaizte- eta babes-funtzioa izan ohi dute, larruazala, ileak, hostoak, fruituak eta abar iragazgaizten.●Adib. Erleen argizaria, lanolina...

Page 24: 3.LIPIDOAK_anaya

3. MINTZETAKO EGITURA-LIPIDOAK

●Mintz zitoplasmatikoaren oinarrizko egitura geruza bikoitz lipidikoa da.●Fosfolipidoak eta glukolipidoak ez ezik, esterolak ere mintz horren osagia dira (kolesterola, kasu)

Page 25: 3.LIPIDOAK_anaya
Page 26: 3.LIPIDOAK_anaya

3.1. FOSFOLIPIDOAK

●Azido fosforikoa duten lipidoak dira:Gantz-azido 1 edo 2 + alkohol bat + azido fosforikoa +

konposatu polarra (aminoalkohola)–Alkohol ohikoena glizerola (glizerina) da–Aminoalkoholik ugarienak kolina, etanolamina eta serina dira.

Page 27: 3.LIPIDOAK_anaya

●Fosfolipidoak molekula anfipatikoak dira: ●Alde hidrofobo apolarra gantz-azidoena da●Alde hidrofilo polarra aminoalkoholarena eta fosfato taldearena

Page 28: 3.LIPIDOAK_anaya
Page 29: 3.LIPIDOAK_anaya

●2 talde bereizten dira:

A) FOSFOGLIZERIDOAK edo FOSFOAZILGLIZERIDOAK

B) ESFINGOLIPIDOAK

Page 30: 3.LIPIDOAK_anaya

A) FOSFOGLIZERIDOAK EDO FOSFOAZLIGLIZERIDOAK●Azido fosfatidikoaren deribatuak.●Glizerina dute osagaietako bat.●Azido fosfatidikoko azido fosforikoa konposatu polar batekin esterifikatzean eratzen dira; konposatu hori aminoalkoholen bat izan ohi da (kolina, serina, etanolamina...)●Izendatzeko:

fosfatidil + aminoalkoholaren izena●Adib.: fosfatidil kolina (lezitina), fosfatidil etanolamina (zefalina), e.a.

Page 31: 3.LIPIDOAK_anaya
Page 32: 3.LIPIDOAK_anaya
Page 33: 3.LIPIDOAK_anaya

B) ESFINGOLIPIDOAK

●Esfingosina dute, kate luzeko aminoalkohol asegabea.●Esfingosina kate luzeko gantz-azido batekin lotzen da (amida lotura baten bitartez), zeramida eratuz.●Zeramida, azido fosforiko molekula batekin eta aminoalkohol batekin (kolina edo etanolamina) lotzean sortzen dira esfingolipidoak.

Page 34: 3.LIPIDOAK_anaya

●Esfingolipidoak mintz zelularretan daude eta, bereziki, nerbio-zelulen mintzetan.●Ugarienak esfingomielinak dira, mielina-zuntzak eratuz agertzen dira neuronen axoien mielina-zorroan.

Page 35: 3.LIPIDOAK_anaya

3.2. GLUKOLIPIDOAK● Zeramida lotura O-glukosidikoaren bitartez

gluzido batekin (monosakaridoa edo oligosakaridoa) elkartzen denean eratzen da.

● Ez dute azido fosforikorik.● Mintz zitoplasmatikoaren kanpoaldera agertu

ohi dira glukokalixa delako geruza osatuz. Hartzaile edo errezeptore zelular gisa jarduten dute askok.

Page 36: 3.LIPIDOAK_anaya

● Lotutako gluzidoaren arabera 2 mota bereizten dira:● ZEREBROSIDOAK: azukre bakarra dute,

gehienetan glukosa edo galaktosa.

● GANGLIOSIDOAK: zeramidari oligosakaridoa (maiz adarkatua) lotzen zaio.

Page 37: 3.LIPIDOAK_anaya

3.3. ESTEROLAK

● Esteroide izeneko lipido ez-saponifikagarrien taldekoak dira, beraz, ez dute gantz-azidorik.

● Esteroideen oinarrizko egitura esteranoa da:●

● Esterol garrantzitsuena kolesterola da.

Page 38: 3.LIPIDOAK_anaya

KOLESTEROLA●Animalion mintz-zelularrean dago eta mintzaren jariakortasuna erregulatzen laguntzen du. Molekula handi eta zurruna izaterakoan, mintz bikoitz lipidikoan txertatzean jariakortasuna txikitzen du.●Molekula anfipatikoa da.●Odol-plasman lipoproteinak eratuz agertzen da. Dietan har daiteke (kolesterol exogenoa) edo gibelean sintetiza daiteke (endogenoa). Odolean kantitate handiegian egonez gero arterien hormetan plaka eran pila daiteke (ateroma-plakak) eta arteriosklerosia eragin.●Hainbat esteroideen sintesirako aurrekaria da (hormona zenbait, adibidez)

Page 39: 3.LIPIDOAK_anaya

Kolesterola

Page 40: 3.LIPIDOAK_anaya

4. BESTE FUNTZIO BATZUK DITUZTEN LIPIDOAK

●Energi-erreserba eta egitura funtzioaz gain, lipidoek ere bestelako funtzioak betetzen dituzte, hala nola:–Kofaktore entzimatikoak–Ikusmenerako eta fotosintesirako pigmentuak–Hormona sexualak–Prostaglandina eta adrenokortikal hormonak–Eta abar●Horien artean 3 aipatuko ditugu:–TERPENOAK–ESTEROIDEAK–PROSTAGLANDINAK

Page 41: 3.LIPIDOAK_anaya

4.1. TERPENOAK

● Isoprenoide ere esaten zaie, isopreno-unitate bi edo gehiago lotuz sortzen direlako.

● Egitura lineala zein ziklikoa izan dezakete.● Oso ugariak dira landaretan.

Page 42: 3.LIPIDOAK_anaya

● Isopreno kopuruaren arabera sailkatzen dira:● MONOTERPENOAK

– 2 isoprenoz osatuta.– Landare-esentzia gehienak, adib.: mentola, geraniola,...

● SESKITERPENOAK– 3 isoprenoz– Adib.: farnesola

● DITERPENOAK– 4 isoprenoz– Adib.: A, E eta K bitaminak; fitola (klorofilaren osagaia)

● TRITERPENOAK– 6 isoprenoz– Adib.: eskualenoa (kolesterolaren aurrekaria)

● TETRATERPENOAK– 8 isoprenoz– Adib.: karotenoideak izeneko landare-pigmentuak

● POLITERPENOAK– Isopreno asko– Adib.: kautxua

Page 43: 3.LIPIDOAK_anaya

4.2. ESTEROIDEAK● Esteranoaren deribatuak dira, kolesterolaren

antzera. Hauek, ordea, ez dituzte egitura funtzioak betetzen.

● Aipagarrienak: ● D bitamina● Azido biliarrak● Hormona esteroideak

Page 44: 3.LIPIDOAK_anaya

D BITAMINA● Kaltzioaren eta fosforoaren metabolismoa eta euren

hesteetako xurgapena erregulatzen ditu.● Gutxienez 2 D bitamina-mota bereizten dira: D

2 eta D

3

bitaminak.● Bitamina honen gabeziak haurrengan errakitismoa

sortzen du eta helduengan osteomalazia.

Page 45: 3.LIPIDOAK_anaya

AZIDO BILIARRAK● Gibelean sortzen dira, kolesterolean oinarrituz.● Garrantzitsuenetakoa azido kolikoa da. ● Azido hauen gatzak behazunaren zati dira eta euren

funtzioa hesteko gantzak emultsionatzea da, lipasa entzimaren lana erraztuz, hots, gantzen liseriketa errazteko.

Azido kolikoa Maiz, azido kolikoa glizina eta taurina aminoazidoei lotuta agertzen da, azido glikolikoa eta azido taurokolikoa eratuz, hurrenez hurren.

Page 46: 3.LIPIDOAK_anaya

HORMONA ESTEROIDEAK● Kolesteroletik eratorritakoak dira.● 2 mota:

A) HORMONA ADRENOKORTIKALAK:– Giltzurrun-gaineko kapsularen azalean sortzen dira.– Aldosterona

● Giltzurrunaren funztionamendua erregulatzen du: Giltzurrunetan potasioaren kanporatzea eta ur eta sodioaren birxurgapena eragiten du, organismoaren oreka hidrikoa mantenduz.

● Aldosteronak presio arteriala igotzen du.– Kortisola (gluzidoen metabolismoan parte hartzen

du).● Estresaren hormonatzat jotzen da kortisola, gorputzak kopuru

handian sortzen baitu alarma egoera baten aurrean.● Gluzidoen, lipidoen eta proteinen katabolismoa areagotzen du,

orokorrean● Gluzidoen metabolismoari eragiten dio, odolean dagoen

glukosa-kopurua handituz.

Page 47: 3.LIPIDOAK_anaya

Aldosterona

Kortisola

← Aldosteronak giltzurrunaren funtzionamenduan eragiten du, Na eta Cl gatzen erretentzioa handituz eta K-aren eskrezioa eraginez; ondorioz presio arteriala handituz

Kortisolaren isurketa estres egoerekin erlazionaturik dago

Page 48: 3.LIPIDOAK_anaya

● SEXU-HORMONAK– Sexu-organoetan sortzen dira.– Ezaugarri sexual sekundarioen sorrera eta

funtzionamendua erregulatzen dute.– Arretan testosterona eta emeetan progesterona

nahiz estrogenoak nagusiki.

Progesterona EstrogenoaTestosterona

Page 49: 3.LIPIDOAK_anaya
Page 50: 3.LIPIDOAK_anaya

4.3. PROSTAGLANDINAK● 20 karbonoko gantz-azido poliinsaturatuen

ziklaziotik sortzen dira(arakidonikotik, kasu); hauek mintz zelularretako fosfolipidoetan daude, ia ehun guztietan.

● Zelulen jarduera metabolikoak erregulatzen dituzte.● Funtzio asko betetzen dituzte:

● Muskulu leunaren uzkurdura● Mukiaren sorkuntza urdaileko eta hesteetako hormetan.● Plaketa-eransketa eragin● Sukarra, mina, gorritasuna eta edema eragiten duen

hantura-erantzuna aktibatzen du.

Page 51: 3.LIPIDOAK_anaya
Page 52: 3.LIPIDOAK_anaya

Inigo Louvellik sortua