3-ikasgaia-txikitan

18
Txikitan 1 Gasteizko HEO Oporretan 1 IRAKURMENA Oporrak ala amesgaiztoa? Irakurriko duzun testuak ikasle bati gertatutakoa kontatuko dizu. Gertakari honen inguruan ariketa batzuk proposatuko dizkizugu. Besteak beste, hauek dira proposatzen dizkizugun lanak: - Berri berezi baten irakurketa - Bertan ageri diren hitzen lanketa - Ideia nagusiaren ulermena - Testuko xehetasun batzuk jasotzea - Testu bat lehenaldian jartzea - Elkarrizketako hutsuneak osatzea - Hizkuntzari erreparatzea: NORAKO birdeklinabidea Berria irakurri baino lehen 2 HIZTEGIA a Irakurriko duzun berrian hitz hauek aurkituko dituzu: lehiaketa, saria, irabazi, ametsa, amesgaiztoa, oporrak, bidaia, txartela, informazio-orria, ezustekoa, zerga, laguna... b Lotu hitza bere azalpenarekin: OPORRAK 1 Estatuak gastu publikoak ordaintzeko hiritarrei hartzen dien dirua. IKASLEA 2 Ikasleek edo langileek izaten dituzten atseden-egunak edo atseden-garaia. AMESGAIZTOA 3 Gertatzea espero ez dena. EZUSTEKOA LAGUNA 4 Lo zaudenean, larritasuna edo beldurra eragiten duena. ZERGA 5 Ikasten ari dena; bereziki, ikastetxe 6 Edozein pertsona Berria irakurri bitartean Hawaiiko ametsa amesgaizto bihurtu zen suediar ikaslearentzat STOCKHOLM Abuztuaren 5a (Agentziak)- Lehiaketa batean irabazitako bi lagunentzako bidaia amesgaizto bihurtu zen Björn Ekberg ikasle suediarrarentzat. Björnek aldizkari suediar batek antolatutako lehiaketa irabazi eta Hawaiirako bidaia aukeratu zuen sarien artean. Baina, txartelen bila joan zenean, bidaiaren foiletoa eta 1.527 €ko balioa zuen txekea jaso zituen soilik. "Txartelak erostera joan nintzenean, Hawaiira joateko dirua ez zela nahikoa konturatu nintzen, ezta txartelik merkeena erosteko ere." esan zuen 25 urteko ikasleak. Baina, ezusteko rik handiena geroago etorri zen, Suediako zerga -arduradunek saria irabazteagatik 992 € ordaindu behar zituela adierazi ziotenean. Suediako zergak mundu industrializatuko altuenak dira. a Ideia nagusia ulertu. Aukera zuzena egin: a. 1 Suediar ikasle batek lehiaketa bat irabazi zuen, baina gero,… 1. ez zioten saririk eman. 2. ez zituen zergak ordaindu. 3. ez zuen nahikoa diru lortu bidaia ordaintzeko. 4. txartel garestiegia erosi zuen. 3 A G Lehenaldi burutua, norako birdeklinabidea H Oporrak A Hitz amaierako kontsonante taldeak I Gertaera bitxia M Azken oporrak Oinarrizko Maila 2

Upload: mlopezdelapuente8409

Post on 18-Nov-2014

273 views

Category:

Documents


6 download

TRANSCRIPT

Page 1: 3-ikasgaia-txikitan

Txikitan 1 Gasteizko HEO

Oporretan 1 IRAKURMENA Oporrak ala amesgaiztoa?

Irakurriko duzun testuak ikasle bati gertatutakoa kontatuko dizu. Gertakari honen inguruan ariketa batzuk proposatuko dizkizugu.

Besteak beste, hauek dira proposatzen dizkizugun lanak:

- Berri berezi baten irakurketa - Bertan ageri diren hitzen lanketa - Ideia nagusiaren ulermena - Testuko xehetasun batzuk jasotzea - Testu bat lehenaldian jartzea - Elkarrizketako hutsuneak osatzea - Hizkuntzari erreparatzea: NORAKO birdeklinabidea

Berria irakurri baino lehen

2 HIZTEGIA a Irakurriko duzun berrian hitz hauek aurkituko dituzu:

lehiaketa, saria, irabazi, ametsa, amesgaiztoa, oporrak, bidaia, txartela, informazio-orria, ezustekoa, zerga, laguna...

b Lotu hitza bere azalpenarekin:

OPORRAK 1 Estatuak gastu publikoak ordaintzeko hiritarrei hartzen dien dirua.

IKASLEA 2 Ikasleek edo langileek izaten dituzten atseden-egunak edo atseden-garaia.

AMESGAIZTOA 3 Gertatzea espero ez dena.

EZUSTEKOA LAGUNA

4 Lo zaudenean, larritasuna edo beldurra eragiten duena.

ZERGA 5 Ikasten ari dena; bereziki, ikastetxe

6 Edozein pertsona

Berria irakurri bitartean

Hawaiiko ametsa amesgaizto bihurtu zen suediar ikaslearentzat

STOCKHOLM Abuztuaren 5a (Agentziak)- Lehiaketa batean irabazitako bi lagunentzako bidaia amesgaizto bihurtu zen Björn Ekberg ikasle suediarrarentzat.

Björnek aldizkari suediar batek antolatutako lehiaketa irabazi eta Hawaiirako bidaia aukeratu zuen sarien artean. Baina, txartelen bila joan zenean, bidaiaren foiletoa eta 1.527 €ko balioa zuen txekea jaso zituen soilik.

"Txartelak erostera joan nintzenean, Hawaiira joateko dirua ez zela nahikoa konturatu nintzen, ezta txartelik merkeena erosteko ere." esan zuen 25 urteko ikasleak.

Baina, ezustekorik handiena geroago etorri zen, Suediako zerga-arduradunek saria irabazteagatik 992 € ordaindu behar zituela adierazi ziotenean. Suediako zergak mundu industrializatuko altuenak dira.

a Ideia nagusia ulertu. Aukera zuzena egin:

a. 1 Suediar ikasle batek lehiaketa bat irabazi zuen, baina gero,…

1. ez zioten saririk eman. 2. ez zituen zergak ordaindu. 3. ez zuen nahikoa diru lortu bidaia ordaintzeko. 4. txartel garestiegia erosi zuen.

3 A

G Lehenaldi burutua, norako birdeklinabidea H Oporrak A Hitz amaierako kontsonante taldeak I Gertaera bitxia M Azken oporrak

Oinarrizko Maila 2

Page 2: 3-ikasgaia-txikitan

Txikitan 2 Gasteizko HEO

a. 2 Lotu galdera bakoitza erantzun egokiarekin:

Galdera Erantzuna

1 Aurkeztu al zen Björn bidaia bat irabazteko lehiaketa batera? 1 Bai. Eta baita irabazi ere.

2 Hawaiira joateko asmoa al zuen? Bai. Saiatu, saiatu zen baina…

3 Irabazi al zuen lehiaketa? Bai. Saria eta ustekabea.

4 Jaso al zuen saririk? Bai. Asmoa eta ametsa.

5 Saiatu al zen Hawaiirako txartelak erosten? Bai. Ikaragarria.

6 Ezusteko handia izan al zuen ondoren? Bai. Irabazi zuen.

a.3 Xehetasunak gogoratuz

Hona hemen testuari buruzko esaldi batzuk. Esaldi bakoitzean oker bat dago. Aurkitu eta zuzendu.

1.- Lehiaketak hiru lagunentzako oporren saria eskaintzen zuen.

2.- Björn suitzarra da.

3.- Björn 27 urteko ikaslea da.

4.- Björnek 1.527€ko balioa zuten bi txartel eskuratu zituen.

5.- Irabazi zuen dirua nahikoa zen Hawaiira joateko bidaiarik

merkeena ordaintzeko.

Berria irakurri ondoren

3 GRAMATIKA Berria irakurri ondoren, hiru lan proposatu nahi dizkizugu.

a Bi pertsonen arteko elkarrizketa irakurriko duzu segidan. Björn Ekbergi gertatutakoa komentatzen ari dira biak. Bete itzazu hutsuneak:

Mikel: Lehiaketa bat antolatu zuen (1) ezagun batek eta (2) mundialak ziren! Aukeretako bat Hawaiirako (3) bat zen. Björn Ekberg izeneko ikasle batek irabazi zuen. Alain: Eta? (4) nahi al zuen Hawaiira? Mikel: Bai, nahi zuen, baina azkenean ez zen joan. Alain: Zergatik? Mikel: Jaso zuen (5) ez zelako nahikoa bidaiarik merkeena ere ordaintzeko. Alain: Zenbat diru jaso zuen, bada? Mikel: 1.527€ besterik ez. Alain: Benetan? Mikel: Bai eta gainera, (6) ordaindu behar zituela esan zioten. Alain: Zergak? Mikel: Bai, suediarra zen ikaslea eta Suedian, dirudienez, sari bat jasotzen bada, zergak ordaindu behar dira. Alain: Diru asko? Mikel: Pentsa! Ia sarian (7) zuena! Alain: Ez da egia izango!

Hutsuneetako

1 egunkari aldizkari argitaletxe 3 txartel bidaia hegazkin 5 eskupekoa soldata dirua 7 jaso ordaindu erosi

aukerak

2 amesgaiztoak zigorrak sariak 4 Ezagutu Joan Bisitatu 6 sariak zergak isunak

Page 3: 3-ikasgaia-txikitan

Txikitan 3 Gasteizko HEO

b Lehenaldian 15. or. Gramatika azalpena

Segidan aurkituko duzun paragrafoak gertakariaren berri ematen dizu.

Björn aldizkari bat irakurtzen ari da eta lehiaketa bati buruzko iragarkia ikusi du. Lehiaketan

parte hartu eta irabazi egin du saria: Hawaiirako bidaia. Saria jasotzera joan denean, hara zer

jaso duen! Bidaiaren foileto bat eta 1.527 €ko txeke bat. Dirua ez da, ordea, nahikoa, ezta

Hawaiirako bidaiarik merkeena ordaintzeko ere. Gainera, Suediako ogasun sailekoek esan diote

sariaren gaineko zergak ordaindu behar dituela: 992 €!!

Pentsa ezazu aspaldi gertatu zela eta beheko koadroan idatzi lehenaldian.

c Norako birdeklinabidea 15. or. Gramatika azalpena

Oraingoan, berriz, beste esaldi hauei erreparatuko diegu:

Hawaiirako bidaia aukeratu zuen sarien artean

Urrutirako bidaia izan zen

Bidaiarako informazio-orria

Irakur itzazu beste adibide hauek:

a.- Etxerako bidean ikusi nuen (Etxera doan bidean)

b.- Donostiarako autobusa hartu du (Donostiara doan autobusa)

c.- Hondartzarako errepidean katu beltz bat aurkitu nuen hilda (Hondartzara doan errepidean)

Berridatz itzazu zuk hurrengo esaldiak:

1.- Santurtzitik Bilbora doan ibaian galdu zuen Mertxek bainujantzia

2.- Santa Klara irlara doan itsasontzia hondoratu egin da

3.- Nora joateko bidea da hori?

4.- Non hartu behar dut Brinkolara doan trena?

Page 4: 3-ikasgaia-txikitan

Txikitan 4 Gasteizko HEO

4 ENTZUMENA Overbooking-aren biktima

a Irrati entzule batek sufritu duen overbooking kasua azaltzen du, baita bere iritzia eman ere.

Zergatik irten ziren bi gazte hegazkinetik?

1 Arantzak eskatu zielako

2 Konpainiarekin akordio ekonomikoa lortu zutelako

3 Hurrengo egunean bidaiatu nahiago zutelako

b Entzun berriro. Zuzendu informazio okerra.

0 Behin gertatu zaio overbooking-a. Askotan gertatu zaio overbooking-a

1 Arazoa Britainia Handian gertatu zen.

2 Arantza bakarrik joan zen bidaian.

3 Hiru bidaiari kanpoan utzi nahi zituzten.

4 Arantzak eta bere lagunek hurrengo egunean bidaiatu zuten.

5 Konpainiak txartel osoa ordaindu zien.

6 Bi gazte bi egun gehiago geratu ziren oporretan.

7 Arantzaren ustez honelako oztopoak diruarekin konpon daitezke.

5 AHOSKERA

Hitz amaierako kontsonante taldeak. Nola ahoskatzen dituzu hurrengo hitzak?

bost prest Lantz (Nafarroa) antz (handia) beltz hartz hortz (bat) nork bart kosk

7 MINTZAMENA

a Pentsatu galdera hauen

erantzunei buruz.

Zure azken oporrak

6 HIZTEGIA Oporretako jarduerak

a Osatu esaldiak beheko aditzekin

__________________________________________ erosi alokatu topatu gidatu gastatu pasatu geratu hartu ibili egin __________________________________________________________

hotel/kanpin batean _geratu_ argazkiak _______

oroigarriak _______ eguzkia _______

ondo _______ dirua _______

mendian/hirian _______ apartamentua ______

lagunak _______ autoa _______

b Lotu izenak irudiekin

a zinema

b autobus-

-geltokia

c aireportua

d hondartza

e tren-

-geltokia

f kanpina

g igeritokia

h ostatua

i i itsasontzia

1 2

4 6

7 9

Nora…? / Noiz…? / joan

Norekin…? / joan

Nola…? / joan

Non…? / lo egin

Zenbat egun…? / geratu

Nolako eguraldia…? / izan

Zer…? / egin / egunez

Zer…? / egin / gauez

Nola…? / pasatu

Arazorik…? / izan

b Binaka lan egin.

A Galdetu ikaskideari

bere oporrei buruz

B Entzun eta eskatu

informazio gehiago

c Rolak aldatu

8

3

5

Page 5: 3-ikasgaia-txikitan

Txikitan 5 Gasteizko HEO

Biografiak 1 IRAKURMENA

Almudena Cid

Zuriñe VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE

Mundu osoan oso ezaguna da Almudena Cid; bai behintzat gimnasia ezagutzen dutenen artean. 1980ko ekainaren 15ean jaio zen Gasteizen, baina gaur egun Bartzelonan bizi da. Zazpi urte zituela hasi zen kirol modalitate hori praktikatzen. Gaur egun ez du aktibo jarraitzen, baina 27 urte zituenean gimnasia modu profesionalean egiten zutenen artean bakarra zen adin horrekin. 1994. urtean sartu zen Espainiako talde nazionalean. Baina gaur egun, modu independentean dabil.

Palmares aldetik, izugarrizko lana egin du gasteiztarrak. Mundu osoan zehar bidaiatu du txapelketatan parte hartuz, eta sarritan lortu du handienen artean egotea. Aipagarriena, lau final olinpikotan parte hartu duela jarraian: 1996. urtean Atlantako Joko Olinpikoetan aritu zen, 2000n Sidneyen, 2004an Atenasen eta 2008an Pekinen. Gainera, sei bider izan da Espainiako txapeldun eta zortzi Munduko txapelketetan aritu da, besteak beste. Errekonozimendua egin diote sarritan eta 2003 urtean, esaterako, Kirol-merezimenduari Errege Ordenaren brontzezko domina jaso zuen.

Baina guztia ez da kirola izan Almudenaren bizitzan. Izan ere, modelo lanak ere egin ditu. Cibeles Ibiltokia zapaltzeko aukera izan zuen, bai eta Gaudin parte hartzeko ere. Moda mundua gustatzen zaio, eta hala erakusten du, ESDIn (Goi-mailako Diseinu Eskola) ari baita ikasten. Gimnasia munduarekin lotuta jarraitzeko asmoa du, esaterako, kirol hori praktikatzeko arropak diseinatuz. 29 urte ditu, baina argi erakutsi du gasteiztar gazte honek ahal zuen arte jarraitu zuela gimnasia praktikatzen, besteei kasu egin gabe.

Argazkia: Ismael Diaz de

Mendibil.

Unax Ugalde

Zuriñe VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE

Telebista piztu edo zinemara joan garenean, sarri ikusi dugu gazte honen aurpegia pantailan. Unax Ugalde 1978ko azaroaren 27an jaio zen Gasteizen. Afizio ugari ditu; gazteagoa zenean euskal dantzetan edo irratian aritu zen, adibidez, Maritxu Berritsuko esatari gisa. Baina aktore izan aurretik, beste mundu batean sartzeko ideia izan zuen, Itsas Zientziak ikasi nahi baitzituen. Hala ere, azkenean Arte Dramatikoko ikasketak amaitu eta antzezten hasi zen. Entre dos Fuegos telesailean (1998) lortu zuen bere lehenengo papera, geroago beste lan arrakastatsu batzuk egin zituen telebistarako. 1999. urtean Madrilera joan zen eta bertan Periodistas, A las Once en Casa edo El Grupo saioetan aritzeko aukera izan zuen.

Baina zineman ere lan ugari egin duen mutila dugu Unax. Bailame el Agua (2000), Volverás (2002), Reinas (2005), edo Alatriste (2006) pelikuletan ikusi dugu, eta ez protagonismo gutxirekin gainera. Kolonbian ere egin du lan gasteiztarrak eta bertan Rosario Tijeras (2005) deitutako film batean parte hartu zuen. Bestalde, ingelesez ere grabatu ditu hainbat lan: Los Fantasmas de Goya (2006) eta Savage Grace (2007) dira horietariko batzuk. Bere lana askotan saritu diote Unax Ugalderi. Hala, Goya Sarietan Aktore Hoberena izateko hautagaia izan zen 2003an. Ourenseko Zinema Independentean, aldiz, Aktore Protagonista Onenaren Saria eman zioten 2004an Frío sol de Invierno-n egindako antzezpenarengatik. Helena Tabernaren La buena nueva grabatu zuen Euskal Herrian 2007ko maiatza eta uztaila bitartean, eta 2008an estreinatu zen. Gaztea denez, oraindik bide luzea du zinemagintzan, eta arrakasta gehiago lortzeko denbora.

3 B G Lehenaldi burutua H Biografiak

A Idazkera arauak: -nb-; -np- Ir/Id Biografiak M Pertsonen deskribapenak

Page 6: 3-ikasgaia-txikitan

Txikitan 6 Gasteizko HEO

a Irakurri biografiak eta osatu esaldiak Almudena edo Unax idatzita

________ udazkenean jaio zen. ________ orain dela 29 urte jaio zen. ______(e)k modelo-lanak egin zituen. ______(e)k Itsas Zientziak ikasi nahi zituen. ________ duela 10 urte Madrilera joan zen. ________(e)k 2004an saria lortu zuen. ________ Bartzelonara joan zen bizitzera. _______(e)k 2005ean Kolonbian egin zuen lan.

b Binaka, erantzun galderei • Ospetsuen artean zein duzu gustuko? • Zein ez? Zergatik? • Nolako eragina dute guregan?

c Binaka edo talde txikian, erantzun galderei.

1 Nolako/Noren musika entzuten duzu…? pozik zaudenean triste zaudenean autoan zoazenean ikasten ari zarenean maiteminduta zaudenean

jai batean/etxean

2 MINTZAMENA A ikaslea 17 or.; B ikaslea 18 or. a Binaka. Deskribatu irudiko pertsonak.

3 ENTZUMENA Bob Marley Bideoa ikusi ondoren, adierazi ea egia edo gezurra diren hurrengo baieztapenak.

1. Bob Marley abeslaria rastafari erlijioaren jarraitzailea zen.

Egia Gezurra

2. Rastafari erlijioa Jamaikan sortu zen.

Egia Gezurra

3. Bob Marley abeslariak rap musika jotzen zuen.

Egia Gezurra

4. 1981ean hil zen, 36 urte zituela.

Egia Gezurra

5. Gazte hil zen.

Egia Gezurra

6. Urtero bezala, Etiopian egingo dute Bob Marley-ren omenaldia.

Egia Gezurra

7. Etiopian ez dago debekatuta marihuana erretzea.

Egia Gezurra

1 _______ jaso zuen Bernardo Atxagak literatur sari nazionala?

2 _______ urtez egon ziren elkarrekin Beatles taldekoak?

3 _______ Tour irabazi zituen Indurainek?

4 _______ ezkondu zen Ane Igartiburu?

5 _______ izan zen Negu Gorriak taldearen sortzailea?

6 _______ jaio zen Anabel Alonso?

7 _______ filma egin zuen Alex Angulok 2006an?

8 _______ zuzendu zuen Obaba filma?

9 _______ jaio zen Cesar Saratxu, Bernardo Camera Café-n?

10 _______ zen Marisa, Marivi Bilbao, Aqui no hay quien viva telesaioan?

11 _______ kontra jokatu zuen Alavesak UEFAko finala 2001ean?

a 1989an

a zortzi urtez

a hiru

a Bakion

a Fermin Muguruza

a Bilbon

a El laberinto del fauno

a Julio Medemek

a San Blas egunean

a ironikoa eta lotsagabea

a Liverpoolen kontra

b 1991n

b hamahiru urtez

b sei

b Mundakan

b Jabier Muguruza

b Barakaldon

b Princesas

b Kepa Sojok

b Inuxeteen egunean

b alaia eta inuzentea

b Milanen kontra

c 1995ean

c hamazazpi urtez

c bost

c Gaztelugatxen

c Iñigo Muguruza

c Erandion

c Hable con ella

c Montxo Armendarizek

c Errege egunean

c lotsatia eta diruzalea

c Bayerren kontra

d Osatu galderak eta gero erantzun ________________________________ zenbat(2) non(2) noren nolako nolakoa noiz(2) nor nork _______________________________________________________________________

Page 7: 3-ikasgaia-txikitan

Txikitan 7 Gasteizko HEO

4 GRAMATIKA Duela 28 urte...

1981. urtea oparoa izan zen ospakizun, gertakari eta jaiotza aldetik. Jaio, adibidez, HABE Aldizkaria jaio zen. Beraz, "HABE Aldizkariak 28 urte bete ditu", "Duela 28 urte jaio zen HABE Aldizkaria", HABE Aldizkariak aurten ditu 28 urte"... bezalako esaldiak etorri zaizkigu gogora. Agerian geratu denez datu hau emateko modu asko dago, eta juxtu molde honi helduko diogu.

Hona hemen hainbat adibide:

Duela 28 urte jaio zen. Orain dela 28 urte jaio zen. Halakok aurten 28 urte bete ditu. Halakok aurten 28 urte ditu. Aurten dira 28 urte halako jaio zela. Aurten halakoren 28. urteurrena da. 28 urte bete dira hura gertatu zenetik.

Egitura, beraz, hauxe dugu:

• Orain dela/Duela 28 urte gertatu, lortu, jaio, sortu, irabazi.... • Ezkontza, izendapena -ren 28. urteurrena • Aurten dira 28 urte ................ (gertatu, lortu, jaio, sortu, irabazi...) z(u)ela

a Nor jaio zen? Aldizkaria ez da bakarra urteak betetzen. Gaur egun ospetsuak diren hainbat pertsonaia ere urte horretan bertan jaio baitziren. Hala nola, Paris Hilton, Xabi Alonso, Fernando Alonso...

Hirurak dira 1981ean jaioak. Argazki bakoitzarekin idatzi esaldi bat datu horren berri emanez.

b Zer egin zuten? Jarraian aurkeztuko dizkizugun beste pertsonaia hauek, ordea, urte horretan jaio ez baina beste zerbait egin zuten.

Ba al dakizu esaten zer? Argazki bakoitzarekin idatzi esaldi bat.

5 ORTOGRAFIA Idazkera araua -b- edo –p-ren aurrean –n- idatzi: -nb- ; -np- Adibidez: denbora, ganbara, kanpo, lanpara…

6 INTERNET www.ikasbil.net Dokumentua: Txomin Artola Zenbakia: 288641 Maila: 1B. maila Atazak/Sekuentzia

Page 8: 3-ikasgaia-txikitan

Txikitan 8 Gasteizko HEO

Une ahaztezinakUne ahaztezinakUne ahaztezinakUne ahaztezinak

1 IRAKURMENA Argazki ospetsuak

a Begiratu argazki ospetsu hauei. Non zeuden protagonistak? Zertan ari ziren?

b Irakurri testuak eta lotu testu bakoitza dagokion argazkiarekin.

Berlinen atera zen argazki hau 1989an. Harresia jendez inguratuta zegoen: soldadu batzuk harresiaren gainean, jendeari begira zeuden baina ezer egin gabe. Lehen planoan gazte bat kolpeka ari zen, mailu handi bat zeukan eskuetan eta harresia botatzen lagundu nahi zuen.

Libanon atera zen argazki hau 2006an. Gizonezko bat eta lau neska gazte auto gorri batean zihoazen. Neskak oso dotore zeuden jantzita, eguzkitarako betaurrekoak eta eskuko telefonoak zeuzkaten. Inguruan bonbardaketaren seinaleak zeuden. Bi mundu diferente ziren. Oso kontraste handia auto barruan eta autotik kanpo gertatzen ari zenaren artean.

“Ama-semeak larrialdietako jaki-zentro batean” Nigerren atera zen argazki hau 2005ean. Ama errefuxiatua eta semea larrialdietarako zentro batean zeuden. Haurraren eskutxoa amaren ahoa estaltzen ari zen. Gose zen. Ama begira baina isilik zegoen. Begi galduak ikaragarri irekita zeuzkan.

New Yorken. “Goizeko bederatziak laurden gutxi ziren eta zerua urdin zegoen. Ni lanera nindoan nire pentsamenduetan murgildurik. Halako batean, zarata ikaragarria entzun nuen. Zerura begiratzean ke beltz-beltza ateratzen ari zen: Dorre Bikiak sutan zeuden, erre usaina airean”.

Hego Asian atera zen argazki hau 2004ko abenduaren 26an. Tsunami-aren ondorioak. Emakume bat lurrean zegoen, eskuak gora begira zeuzkan eta negarrez ari zen, etsita. Lehen izandako etxea ez zegoen, ezta familia ere; bakar-bakarrik zegoen munduan.

2 MINTZAMENA

a Binaka eta txandaka erantzun atzo egindakoari buruz.

Non zeunden…? Norekin zeunden…? Zer zeneukan jantzita…? Zertan ari zinen…?

9.30ean 15.15ean 17.40an 21.00etan

3 C

1/

2/

3/

4/

5/

a

b

c

d

e

G Lehenaldi burutugabe puntukaria H Argazki zaharrak A Bustidura adierazgarria: [x], [tx] Ir/Id Deskribapena: argazki ospetsuak M Atzo egindakoa

Page 9: 3-ikasgaia-txikitan

Txikitan 9 Gasteizko HEO

3 ENTZUMENA Eztanda a Grabazioa entzun ondoren osatu beheko testua

−Entzun zenuten beheko bankuan gertatu zen eztanda?

−Bai, telebista _____________ eta aulkietan eserita __________. Aulkiak ere mugitu ziren. Txakurra lotan __________ eta, eztanda entzun zuenean, ikaratuta esnatu zen.

−Ez naiz harritzen, eztanda izugarria izan zen. Ni ordurako ohean erdi lotan _________, eta bat-batean leihoko kristal guztiak lurrean __________la konturatu nintzen. Hori ikusi bezain laster, balkoira atera nintzen eta lurra harriz beterik __________la ikusi nuen. Handik gutxira auzoko jende guztia bertan __________ bildurik. Bata jantzi eta kalera jaitsi nintzen. Baina zuek ez __________ han, ezta?

−Egia esan, horretaz ez ginen gehiegi kezkatu. Gainera, kalean hotz __________. Umeak pijama jantzirik __________; ni, berriz, erdi gaixorik __________, eta goxo-goxo __________ etxean. Momentu batean leihoetatik begiratu genuen eta zu han __________la ikusi nuenean etxean gelditzea erabaki genuen.

−Etxean gelditzea erabaki zenutela? Eta zer zela eta?

−Beti saltsa guztietan sarturik egoten zara, dena jakiten duzu; beraz, gu zertarako jaitsi? Informazio guztia zuk ematen diguzu eta.

4 GRAMATIKA orainaldi/lehenaldi puntukaria 15. or. Gramatika azalpena. a Idatz ezazu aditz egokia hutsuneetan.

1 Peruk txikitan ez ________ bizikletarik, baina orain bi _______ . (eduki) 2 Gu, herenegun Galizian ________; orain, ordea, Asturiasen ________ . (egon) 3 Alemanian ___________ enean ezagutu zuen Iñakik bere emaztea. (lan egin) 4 Atzo arratsaldean ni ez ________ ondo, gaur, berriz askoz hobeto ________ . (egon) 5 Zertan __________ zu atzo arratsaldeko zazpietan? (ari izan) 6 Zuk joan den ostegunean opari bat ________ eta gaur hiru ________ . (eduki) 7 Ni ____________ telefonoz deitu zenuenean. (gidatu) 8 Txirrindulari hori oso nekatuta ________ joan den astean, baina gaur indartsu ________ . (ibili) 9 Ni heldu nintzenean zu bonboiak _________ _____. (jan) 10 Zenbat diru ________ zuk txikitan? (eduki) 11 Bart ba________ ogirik etxean? (egon)

12 Argibideak eman nituenean zuek ez ____________ . (entzun) 13 Iaz ba________ zuek furgonetarik? (eduki) 14 Lehen guk ez ________ etortzeko gogorik. (eduki)

5 SINTAXIA baina, ordea, beraz, baizik 16. or. Gramatika azalpena

a Osatu esaldiak goiko lokailuak erabilita. 1 Josuk poliki egin du; Mirenek, ________ presaka. 2 Hemen zarata handia dago; ________, gero hitz egingo dugu. 3 Berriro egin dezakezu, ________ ez du merezi. 4 Ez dago etxean, bulegoan ________ . 5 Ez daukagu dirurik; ________, ezin dugu erosi. 6 Ez da Andoni etorri, bere anaia ________ . 7 Itxita dago; ________, itxaron beharko duzu. 8 Afaria garesti atera zitzaigun, ________ oso gozoa zegoen. 9 Ez dut zugatik egin, zure amagatik _______ .10 Nahi duzunean etor zaitezke, _______ gaur ez. 11 Gauza merke ________ politak saltzen ditu.

6 MINTZAMENA Argazki zaharrak

a Ekarri gehien gustatzen zaizun argazkia eta kontatu zure ikaskideari argazki horri buruz.1 Non zeunden? Norekin? 2 Zertan ari zinen/zineten? 3 Zer zeneukan jantzita? Eta besteek? 4 Nork egin zuen argazkia? Zergatik? 5 Noiz egin zen argazkia?

b Erantzun zure ikaskideak egiten

dizkizun galderei.

c Rolak aldatu.

d Talde txikian mintzatu:

1 Baduzu argazkirik logelan edo egongelan?

2 Gustatzen zaizu argazkiak egitea?

3 Zure familian nor da trebea argazkiak

egiten?

4 Gustatzen zaizu argazkietan egotea?

Zergatik?

7 AHOSKERA X eta TX hitz adierazkorretan Adierazkorrak diren hitzetan, hau da, maitasuna, goxotasuna, edo xamurtasuna adierazi nahi denean. Z, S → X: goxo, xuxen, muxu, Joxe, Xanti, Bixente, ixilik // txintxo, txuri TZ, TS → TX: itxaso, itxu

Page 10: 3-ikasgaia-txikitan

Txikitan 10 Gasteizko HEO

Txikitako kontuak

1 IRAKURMENA Anek Pepi amamari egindako elkarrizketa. www.bazenbehin.com

ANE LASA

PEPI MARTIARENA

E L K A R R I Z K E T A

Non jaio zinen? Ni Irunen jaio nintzen, baserrian, Mendietxeberri izena duen baserrian, Olaberria auzoan.

Zenbat urterekin hasi zinen eskolara joaten? Zortzi urterekin

Nola joaten zinen? _(1)_ joaten ginen

Eta zenbat kilometro egiten zenituen oinez? Hiru kilometro zirela esaten zuten

Ze(r) material erabiltzen zenuten? _(2)_ bat gauza guztiak egiteko eta lapitza, tinta ere bai

Zure ikaskideekin zertan jolasten zinen? Pilotan, tokan, kukuka asko

Eskolan gaizki portatzen bazinen zer zigor jasotzen zenuten? Gauza bera berrogeita hamar _(3)_ kopiatu

Zertan laguntzen zenien gurasoei? Esaten zutena egiten genuen, denetan, batzuetan sukaldean, bestetan ganaduarekin

Ba al zeneukaten jostailurik etxean? Ez, ez genuen

Zenbat urterekin bukatu zenuen eskola? _(4)_ urterekin

Zure bizitzan zenbat lanbide izan dituzu? Ezkondu aurretik neskame egon nintzen eta ezkondutakoan baserrian

Nolakoa zen bizitza lehen? Orain baino _(5)_ niretzat

Nola bizi izan zenuen gerra? Izebaren etxera baserritik herrira jaitsi ginen eta gero _(6)_ pasatu ginen

Eskerrik asko denagatik eta agur Agur Anetxo

a Testuko hutsuneak bete. Horretarako aukeratu hitz egokiak beheko koadroan. Kontuan eduki bi hitz soberan daudela.

aldiz Frantziara gogorragoa hamalau koaderno mendian oinez zaharra

b Elkarrizketa irakurri ondoren bete itzazu amamaren datuak. Kontuan izan eskatzen zaizun informazioa eta testuan dagoena ez daudela ordena berean.

Datu pertsonalak

Izena: Abizena: Jaioterria: Baserriaren izena: Auzoa:

Eskola-garaia

Zenbat urterekin hasi: Zenbat urterekin bukatu: Nola joan: Ikasteko materiala: Jolasak: Jostailuak: Zigorrak:

Lana

Ezkondu aurretik: Ezkondu ondoren:

Gerra-garaia Non pasatu:

2 MINTZAMENA Eta zuk, zer egiten zenuen txikitan?

a Binaka eta txandaka erantzun txikitan egindakoari buruz. Zer egiten zenuen… ?

Egunero… Astero… Hilero… Urtero… Goizetan… Gauetan… Askotan… Igandeetan… Gabonetan… Urtebetetzeetan… Udan… Inoiz ez…

3 D

G Lehenaldi burutugabea H Ipuinak A Kontsonante geminatuak I Elkarrizketa, ipuina M Txikitako kontuak

Page 11: 3-ikasgaia-txikitan

Txikitan 11 Gasteizko HEO

3 IRAKURMENA

Tximinoek ilargia salbatu zuten (Tibet)

a Irakurri ipuina. Ordenatu paragrafoak era egokian.

Baina adarrak ez zion pisuari eutsi eta azken tximinoa ura ukitu arte makurtu zen. Orduan uraren azala mugitu eta Ilargiaren irudia bat-batean desagertu zen. Une hartan adarra apurtu zen eta tximino guztiak uretara erori ziren.

Behin batean oihan sakon eta trinko batean tximino-talde bat bizi zen. Pozik bizi ziren, adarrez adar saltoka eta intxaurrak jaten. Tximinoak zuhaitzen adarretan atsedena hartzen ari ziren gau batean, oihaneko lakuan Ilargiaren isla ikusi zuten. Tximinoak poz-pozik zeuden eta laster ahaztu zuten lakuan hartutako bainu hotza. Ilargia beraiek salbatu zutela uste zuten: −Mundua salbatu dugu! −esaten zieten harro--harro beste animaliei−. Guri esker mundua ez da Ilargirik gabe geratu.

−Kate bat egin behar dugu. Kate horren bidez Ilargia lakutik atera eta zeruan jarriko dugu berriro. −Ederto! −esan zuten tximino guztiek batera. Eta halaxe egin zuten. Tximino batek gogor heldu zion laku ondoan makurtuta zegoen zuhaitz baten adarrari, bigarrena haren buztanetik zintzilik jarri zen eta hirugarrena honen buztanetik. Horrela, bata bestearen buztanetik zintzilik, uretaraino heltzen zen katea osatu zuten. Guztiz bustita eta beldurrez eta hotzez dardarka irten ziren. Zuhaitzetara igo eta hantxe geratu ziren. Halako batean, haietako batek gora begiratu zuen eta Ilargia ikusi zuen. −Begira, lagunok! −oihukatu zuen−. Ilargia zerura itzuli da! Ziur asko, katea osatu dugunean, harrapatu nahi genuela pentsatu du eta zerura ihes egin du.

−Begira! −oihu egin zuen tximino batek−. Ilargia lakura erori da! Salbatu egin behar dugu, mundua ezin baita Ilargirik gabe geratu! Beste tximino guztiak ados egon ziren. −Ongi da. Goazen Ilargia lakutik ateratzera. Eta Ilargia lakuko uretatik nola atera pentsatzen hasi ziren. Haietako batek hauxe esan zuen:

b Erreparatu azpimarratutako hitzei. Zer esan nahi dute? Lotu hitzak irudiekin.

a adarra

b tximinoa

zintzilik

c Ilargiren

isla

d lakua

e katea

f bustita

g zerua

h ados egon

1 2

3 4

5 6

7 8

4 ENTZUMENA Ahuntz ama eta zazpi antxumeak

a Ipuina entzun ondoren, esan egia ala gezurra diren:

1. Goiz batean, ama azokara joan zen eta atea irekitzeko eskatu zien antxumeei.

2. Otsoak, ahotsa fintzeko, eztia jan zuen eta oinak zuritu behar izan zituen.

3. Txabolatik ase-ase eginda atera zenean, lotara zihoala esan zuen otsoak.

4. Antxumerik txikiena ohe azpian ezkutatu zen otsoak lapurtzen zuen bitartean.

5. Otsoa ibai ondoan zegoen, zuhaitz baten azpian, eta ahuntzak eta antxumeak tripa mugitzen zitzaiola ikusi zuten.

6. Heidik esan duenez, ahuntz batentzat zazpi antxume izatea gehiegi da.

5 AHOSKERA Kontsonante geminatuak (izen nagusietan batez ere)

tt → Bittor, Antton, Kattalin, pottoka, pattar

dd → Maddalen, Maddi, onddo ll → Pello, tortilla Balio txikigarria edo maitagarria emateko: pittin, kuttun, maittea, aitta, polliki, edder

1111

Page 12: 3-ikasgaia-txikitan

Txikitan 12 Gasteizko HEO

IdazmenaIdazmenaIdazmenaIdazmena a Idatzi zure familiako baten biografia. Amamarena, aitarena, izeba batena… edo zuretzat berezia eta ondo ezagutu duzun pertsona batena. Kontatu:

1 Non jaio zen? 2 Nolako haurtzaroa izan zuen? 3 Ikasi zuen? Zertan egin zuen lan? 4 Ezkondu egin zen? Norekin? 5 Seme-alabarik izan al zuen? 6 Zer egin zuen helduaroan? 7 Nolako zahartzaroa izan zuen?

b Argazkiak gordetzen duen istorioa.

Aukeratu gogoko argazki bat eta idatzi deskribapen labur bat kontatzeko zergatik den garrantzitsua zuretzat.

1 Nire gogoko argazkian gure gida (tuareg bat) tea prestatzen ari da.

2 1999ko udan egin nuen argazkia Afrikan

oporretan nengoenean. 3 Malin geunden, eta basamortua ezagutzen ari

ginen. Bero handia zegoen eta ezin genuen ezer egin. Orduan denda barrura sartu ginen tea hartzeko prest.

4 Reza, gida, oso pertsona atsegina zen –lagun

handiak egin ginen. Gainera, sukaldari trebea zen. Ezin dut gogoratu non geunden zehatz-mehatz, baina teak oso zapore ona zeukan!

5 Argazki hau nire logelako horman jarri nuen.

Horrela, egun ilun eta euritsua dugunean, nik argazkiari begiratzen diot eta berehala etortzen zaizkit gogora bertan pasatako egun zoragarriak. Berriro, Afrika eguzkitsuan nagoela amets egiten dut.

a Lotu galderak 1-5 paragrafoekin. Zer ari zen gertatzen argazkia egin zenuenean? Non gordetzen duzu argazkia? Zergatik gustatzen zaizu? Zein da zure gogoko argazkia? Nork egin zuen? Non? Noiz? Kontatu gehiago argazkian daudenei buruz.

b Idatzi zure gogoko argazkiari buruz.

c Birpasatu zure idazlana gramatika, ortografia eta hiztegi akatsak zuzentzeko.

3 E

Page 13: 3-ikasgaia-txikitan

Txikitan 13 Gasteizko HEO

AUTOEBALUAZIOA

Zer gogoratzen duzu?

HIZTEGIA

a Oporrak. Idatzi aditz egokia. 0 Ostatuan _geratu_ 1 Argazkiak ________ 2 Primeran ________ 3 Jatetxean ________ 4 Oroigarriak _______ 5 Apartamentua ________ 6 Autoa ________ 7 Aireportura ________ 8 Lagunak ________ 9 Eguzkia ________

GRAMATIKA a Aukera ezazu erantzun egokia: a, b, c 0 Non jaio _______ ? a zenuen b zinen c zitzaizun 1 Iaz Britainia Handira joan _______ oporretan. a genuen b zitzaigun c ginen 2 Lagunek _______ gurekin etorri nahi. a ez ziren b ez zuten c zuten 3 Argazkia egin nuenean zuek ________ . a jaten ari zineten b jan zenuten c jaten zenuten 4 Zertan _______ telefonoz deitu nuenean? a egin zuen b ari zen c egiten zuen 5 Nork ________ kanta hori? a idatzi zen b idazten zuen c idatzi zuen 6 Noiz _______ Txillida? a hil zen b hil zuen c hiltzen zuen 7 Orain dela bost urte ________ hona bizitzera. a etortzen ginen b etorri ginen

b Norako birdeklinabidea. Esaldia osatu parentesi arteko hitza deklinatuz.

0. Tresna hauek _lanerako_ (lan) behar ditut. 1. Aspirina hartu dut buruko ________ .(min) 2. Atzo ________ (Madril) trena hartu genuen. 3. Musika tresna ________ (auto) erosi duzu? 4. Azukrea kaltegarria da ________ (haginak). 5. Ohe berria gela ________ (hau) ekarri nuen. 6. Zein da __________ (Donostia) bidea? 7. Ura ona da ________ (zauriak). 8. __________ (Agurain) errepidea itxita dago. 9. Aulkiak ikastetxe ________ (hauek) dira.

c baina, ordea, beraz, baizik. Esaldiak osatu.

1 Oso ilun zegoen; _________, ez genuen zure laguna ikusi. 2 Musika ez zitzaigun gehiegi gustatu, ________ gau osoan dantzan ibili ginen. 3 Ez zenuen ura eskatu, ardoa _________ . 4 Gaur itsasoa bare dago; atzo, _________ haserre zegoen.

9

IRAKURMENA Ospitalean baina onik, 8O orduz leize batean egon den espeleologoa

Iruñea

Kanpoan da. Igandean hasi zen erreskatea atzo goizaldean amaitu zen, 05:38an. Anette Van Houtte espeleologo belgikarra ordu horretan atera zuten onik Izabako San Martin Harri inguruko leizezulotik, ohatila batean, 80 orduz zuloan harrapatuta eta zaurituta egon ondoren. Leizezulotik atera eta berehala, Paueko ospitalera (Frantzia) eraman zuten espeleologoa, helikopteroz. Larunbatean sartu zen leizezuloan beste lau kiderekin batera. Avalon taldeko kideak dira, eta hainbat urte egin dituzte jada San Martin Harri inguruko sistema aztertzen. Espeleologoa 700 metroko sakoneran zegoenean eta irteeratik 4,5 kilometro ingurura, hormatik askatu zen eta harri puska batek jo zuen oinean: hiru behatz hautsi zizkion, eta zauri irekia eragin zion. Ezin aurrera egin gelditu zen.

ERRESKATE ZAILA. Igande arratsaldean jaso zuten larrialdietarako zerbitzuek ezbeharraren berri eman zien deia. Espeleologoen taldeko bi kide zulotik atera ziren laguntza bila, eta beste bi Van Houtterekin gelditu ziren, barruan. Leizetik kanpo, salbamendu lanak martxan jarri zituzten Nafarroako Larrialdi Agentziako kideek, Guardia Zibileko mendi taldeetakoek eta Baionako suprefeturako espeleologia erreskaterako kideek, denak elkarlanean. Erreskatearen azken txanpan lehergaiak erabili behar izan zituzten, ohatilari bidea egin ahal izateko. Salbamendu taldeko kideek, 400 metroko horma bertikal batean gora eraman behar izan zuten espeleologoa, leizetik atera ahal izateko.

berria, 2007ko abuztuaren 9a

a Esan esaldiak egia ala gezurra diren

1 San Martin Harrian sartu izan zuen istripua Anettek. 2 Anette hiru egun baino gehiago egon zen harrapatuta leizezuloan. 3 Sartu zen egunean bertan izan zuen Anettek istripua. 4 Anette bakarrik geratu zen leize barruan. 5 Erreskatearen azken txanpa izan zen zailena.

5

20

Page 14: 3-ikasgaia-txikitan

Txikitan 14 Gasteizko HEO

ENTZUMENA

Marco Polo Irratsaioan Marco Polo bidaiari ospetsuaren biografiako hainbat pasarte ematen dizkigute. Entzun ondoren aukeratu erantzun zuzena.

0. Marco Polo noiz hil zen? a. Orain dela 182 urte b. Duela 692 urte c. Orain dela 682 urte

1. Non jaio zen Marco Polo? a. Venezian b. Ukraniako hiriburuan, Kieven c. Korkula irlan

2. Marco Poloren familia… a. arrantzalea zen. b. merkataria zen. c. ez zen merkataria.

3. Zenbat urte zituen Marco Polok bidaia hasi zuenean?

a. 20 urte baino gutxiago b. 20 eta 27 artean c. 27 urte

4. Zenbat denbora iraun zuen Marco Poloren bidaiak?

a. 24 hilabete b. 24 urte c. 34 urte

5. Kublai Khan enperadorea… a. Marco Poloren etsaia zen b. Marco Poloren bidai laguna izan zen c. Marco Poloren laguna izan zen

6. Marco Polo itzultzean eta ikusitakoa kontatzean…

a. jendea ekialderantz abiatu zen. b. aztia zelakoan zigortu egin zuten. c. jende askok ez zion sinistu.

7. Kublai Khan enperadorearen garaian asmakuntza berri asko egin ziren.

a. Egia b. Gezurra

8. Marco Polo itzuli ondoren… a. Veneziako galera bateko kapitaina

izan zen. b. gerran hil zen. c. Genovara joan zen.

9. Nola du izena Marco Poloren liburuak? a. Txina b. Munduaren aurkikuntza c. Ekialderako bidaia

0. Rossignol eskiak Rossignol eskiak Rossignol eskiak Rossignol eskiak salgai, bastoi eta salgai, bastoi eta salgai, bastoi eta salgai, bastoi eta fundarekin. Eskiak fundarekin. Eskiak fundarekin. Eskiak fundarekin. Eskiak 1,75 neurrikoak. 1,75 neurrikoak. 1,75 neurrikoak. 1,75 neurrikoak. Oso gutxi erabiliak. Oso gutxi erabiliak. Oso gutxi erabiliak. Oso gutxi erabiliak. Prezio Prezio Prezio Prezio negoziagarria. negoziagarria. negoziagarria. negoziagarria. 6294899.6294899.6294899.6294899.

1. Gitarra

elektrikoa salgai,

Lag “Roxane”

markakoa; erdi

mailako gitarrak,

oso egoera onean.

62815842.

2. Caravana

salgai, Roller.

Bost plazakoa.

609601310.

3. Zurezko

sehaska salgai.

Oso egoera

onean. 125

euro.

20:00etatik

22:00etara

deitu.

655731279.

4. Ordenagailua, Windows XP, salgai. 3 urtekoa. 675710799.

5. Sofa berri-berria salgai. Txaflan edo eskinero deitzen zaie. Urtebete dauka. 700 euro. 667326707 (arratsaldez)

a

Egongela aldatzen

ari dira.

b

Oporretan joateko

behar dute asko

mugitzea gustatzen

zaie-eta.

c Elurra eta kirola

gustatzen zaie.

d Udako oporretan

itsasoan arrainak

harrapatzeko behar

dute.

e Haurdun dago eta

gela berria prestatzen

ari da.

f Alaba musikaria

dute eta rock zalea.

Opari bat egin nahi

diote.

g Informatika ikasten

ari da eta etxean lanak

eta praktikak egiteko

behar du.

5

IRAKURMENA

a Irakurri iragarkiak. Lotu interesatu bakoitza iragarki egokiarekin, adibidean bezala. Letra bat soberan dago, hori ez jarri inon.

0 /c 1 / 2 / 3 / 4 / 5 /

MINTZAMENA

a Azken oporrei buruz hitz egin dezakezu? Gogoko argazkiari buruz hitz egin dezakezu? Gogoko musikari buruz hitz egin dezakezu? Zertan ari zinen gaur goizeko 9:00etan?

4

9

Page 15: 3-ikasgaia-txikitan

Txikitan 15 Gasteizko HEO

GRAMATIKA

3 A / 3 B lehenaldi burutua

Aditz nagusiaren aspektu burutua (–tu) + lehenaldiko laguntzailea

Atzo autobusez joan ginen lanera. Filma ez zitzaien gehiegi gustaTU. Non erosI zenuen jertse hori?

+ - ?

Zure gutuna jaso genuen. Herenegun ez zen etxetik atera. Prakak erre zitzaizkizuen?

Denbora erreferenteak: (behin batean, iaz, orain dela 10 urte, duela bi aste, joan den astean, aurreko egunean, herenegun, atzo…)

• Erabili lehenaldi burutua lehenaldian bukatutako jarduerei buruz hitz egiteko. • Gaztelaniazko pretérito indefinidoaren parekoa da (fui, estuve, llegué, comí…)

NORAKO birdeklinabidea: NORA + -KO → NORAKO

Izen arrunt bizigabeak

Izen nagusiak Hitz amaiera

Mugagabea

Singularra

Plurala

Leku-izena Bokalez (e, i, o, u)

etxeTARAKO

etxeRAKO

etxeETARAKO

BilboRAKO

Bokalez (a) tabernaTARAKO tabernaRAKO tabernETARAKO TolosaRAKO Kontsonantez komunETARAKO komunERAKO komunETARAKO GasteizERAKO

Erakusleak Singularra Plurala

Leku-adberbioak

honetarako horretarako hartarako

hauetarako horietarako haietarako

honako horrako harako

a) Hau etxeRAKO bidea da. (izenlaguna: etxera daraman bidea)

b) Hau etxeRAKO da. (adizlaguna: etxera eramateko, etxean erabiltzeko)

3 C lehenaldi puntukaria

Aditz trinkoa lehenaldian / Aditz nagusia aspektu burutugabean –t(z)en + ari izan (nintzen, zen…)

Aditz trinkoak ARI IZAN

izan, egon, joan, etorri, ibili, ukan, eduki, (jakin), (eraman), (ekarri)

Beste aditzak

• Aditz trinkoek puntukaritasuna adierazten dute; hau da, egoera edo ekintza puntuala.

Heldu zinenean ni ohean nengoen Gure etxea lehen ez zen hain handia Bazeneukan bizikletarik txikitan?

+ - ?

• Trinkorik ez duten aditzek ARI IZAN erabiltzen dute puntukaritasuna adierazteko.

Jone orduan atea zabaltzen ari zen Etxera heldu zinenean ez nintzen bazkaria prestatzen ari. Atzo arratsaldean leihoko kristalak garbitzen ari zinen?

Denbora erreferenteak: orduan, momentu/une hartan, -enean, atzo 7:00etan…

• Erabili lehenaldi puntukaria lehenaldian gertatzen ari diren jarduerei buruz hitz egiteko. • Gaztelaniazko pretérito imperfectoaren parekoa da (era, tenía, iba, estaba comiendo…)

Atzo arratsaldeko seietan ez geunden etxean. Sartu nintzenean semea e-posta bidaltzen ari zen.

Page 16: 3-ikasgaia-txikitan

Txikitan 16 Gasteizko HEO

Sintaxia: baina, ordea, baizik, beraz

BAINA Juntagailu honek aurkaritza edo kontrakotasuna adierazten du, baina aurkaritza ez da erabatekoa; hau da, bigarren juntagaiak ez du lehenengoa ezeztatzen, honek iradokitzen duen zerbait baizik. Ab.: Azterketa oso zaila izan da, baina gainditu egin dut. Lagundu nahi dizut, baina nola? Begiratu nahi duzun guztia, baina ez ukitu.

ORDEA Lokailu honek aurkaritza adierazten du; hau da, aldez aurretik esandako zerbaiten aurkaritza edo kontrastea. Koma artean idazten da eta kontrajartzen dituzten perpausak puntu eta komaz bereizita agertzen dira. Hori merkeagoa da; beste hori, ordea, hobeto eginda dago. Etxeko guztiek erretzen dute; nik ez, ordea. Honek babarrunak eskatu ditu; nik, ordea, arrain zopa nahiago dut. Txikitan askotan joaten nintzen; orain, ordea, behin ere ez. Emaztea oso serioa da, gizona, ordea, oso barregarria. Niretzat handiegia da; Anerentzat, ordea, txikiegia. Iaz hondartzara joan ginen; aurten, ordea, Pirinioetara.

BAIZIK a) Aurkaritza-mota honek galdegaien arteko kontrastea adierazten du, lehen juntagaian

ezeztatzen dena bigarrenean baieztatuz. Hau da, aurkaritzan dauden osagaiak perpausaren galdegai dira.

b) Lehen juntagaia ezezkoan doa beti: (ez A, B baizik) Ab.: Ez dut nik egin, Amaiak baizik. Ez naiz gaur joango, bihar baizik. Hau ez da zurea, nirea baizik. Zurea ez da hau, hori baizik. Bihar ez gara zurekin joango, Itziarrekin baizik.

BERAZ Ondoriozko lokailu hau erabilienetakoa dugu. Beraz aurretik esandakoaren ondorio zuzena, jakina edo gauza bera beste era batera adierazteko erabili ohi da. Ab.: Zu ez zinen bertan egon; beraz, isilik egon. Oso hauskorra da; beraz, kontu handiz erabili. Zortzi ginen eta bik huts egin dute; beraz, sei gelditzen gara. Itxita dago; beraz, itxaron egin beharko dugu.

3 D lehenaldi burutugabea Aditz nagusiaren aspektu burutugabea (-ten/–tzen) + lehenaldiko laguntzailea

Astero joaTEN ginen amamaren etxera. Antzerkia ez zitzaien gehiegi gustaTZEN. Non erosTEN zenuen normalean?

+ - ?

Gabonetan gaztainak jaTEN nituen. Txikitan ez genuen erreTZEN. Oporretan berandu jaikiTZEN zineten?

Denbora erreferenteak: maiztasuna adierazten dutenak (beti, normalean, askotan, batzuetan, -ERO, noiz pluralean, noiz singularrean + BEHIN, bitan/bi aldiz…) Adibidez: txikitan beti - lehen askoTAN - txikitan asteRO – iaz astelehenETAN - hileAN BEHIN - urteAN bi aldiz

• Erabili lehenaldi burutugabea lehenaldian bukatu gabeko jarduerei buruz hitz egiteko. • Gaztelaniazko pretérito habitualaren (edo imperfectoaren) parekoa da: iba (habitualmente)

/ solía ir, estaba / solía estar, comía / solía comer …

Page 17: 3-ikasgaia-txikitan

Txikitan 17 Gasteizko HEO

MINTZAMENA A ikaslea

3 B 1 Deskribatu nor den pertsona bakoitza (Bego, Iñaki, Imanol, Kepa eta Koldo) erlatibozko esaldiak erabilita. Adibidez: eskuetan kafe kikara daukana … da.

a Begiratu zure irudiari. Gero, deskribatu B ikasleari zuk dituzun pertsonak berak izenak idazteko.

b Entzun B ikaslearen deskribapena. Idatzi pertsonen izenak. Ez begiratu bere irudiari. Galdetu B ikasleari irudiko pertsonei buruz.

c Orain konprobatu zuk idatzi dituzun izenak orijinalarekin.

2 ENTZUMENA

Pitoi sugea A ikaslea

a Entzun B ikasleak kontatzen dizkizun galderak eta erantzunak.

b Berria entzun bitartean, erantzun galderei. Gero, B ikaslearekin elkartu eta kontatu zuk dituzun galderak eta idatzi dituzun erantzunak.

1. Non gertatu da berria?

2. Non aurkitu zuten sugea?

3. Zein suge-mota zen?

4. Hasieran zer pentsatu zuen emakumeak?

5. Zer egin zuen emakumeak sugea zela ikusi zuenean?

6. Zer egin zuen mosso d’esquadra batek?

7. Nora eraman zuten animalia?

Page 18: 3-ikasgaia-txikitan

Txikitan 18 Gasteizko HEO

MINTZAMENA B ikaslea

3 B 1 Deskribatu nor den pertsona bakoitza (Isabel, Xabier, Patxi, Josu eta Ines) erlatibozko esaldiak erabilita. Adibidez: besaulkian eserita dagoena … da.

a Entzun A ikaslearen deskribapena. Idatzi pertsonen izenak. Ez begiratu bere irudiari. Galdetu A ikasleari irudiko pertsonei buruz. b Begiratu zure irudiari. Gero, deskribatu A ikasleari zuk dituzun pertsonak berak izenak idazteko.

c Orain konprobatu zuk idatzi dituzun izenak orijinalarekin.

2 ENTZUMENA

Pitoi sugea B ikaslea

a Berria entzun bitartean, erantzun galderei. Gero, A ikaslearekin elkartu eta kontatu zuk dituzun galderak eta idatzi dituzun erantzunak.

b Entzun A ikasleak kontatzen dizkizun galderak eta erantzunak.

1. Zer aurkitu zuten?

2. Nork aurkitu zuen?

3. Zer ordutan aurkitu zuen?

4. Zein neurritakoa zen sugea?

5. Nor joan zen emakumearen etxera?

6. Zer egin zuen sugearekin?

7. Nondik zetorren sugea?