3 hezkuntza lehen euskara arin-arin...liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan...

28
Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Teresa Grence Ruizen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde-lana da. Liburu honen prestatze- eta argitaratze-lanean honako talde honek esku hartu du: TESTUA Idoia Aranberri Joseba Santxo Ainhoa Basterretxea IRUDIAK Paul Caballero Nuria Hernández EDIZIOA Ainhoa Basterretxea PROIEKTUAREN ZUZENDARITZA Joseba Santxo Maite López-Sáez Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak koadernoan egin beharrekoen ereduak baino ez dira. LEHEN HEZKUNTZA 3 Euskara Arin-arin

Upload: others

Post on 15-Aug-2020

49 views

Category:

Documents


2 download

TRANSCRIPT

Page 1: 3 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak

Lehen Hezkuntzako 3. mailarako Arin-arin liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Teresa Grence Ruizen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde-lana da.

Liburu honen prestatze- eta argitaratze-lanean honako talde honek esku hartu du:

TESTUA Idoia Aranberri Joseba Santxo Ainhoa Basterretxea

IRUDIAK Paul Caballero Nuria Hernández

EDIZIOA Ainhoa Basterretxea

PROIEKTUAREN ZUZENDARITZA Joseba Santxo Maite López-Sáez

Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak koadernoan egin beharrekoen ereduak baino ez dira.

LEH

EN

HEZ

KU

NTZ

A3 Euskara

Arin-arin

Page 2: 3 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak
Page 3: 3 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak

Proiektuaren aurkezpena

Egiten Jakin proiektuak lau urte bete ditu. Proiektu arrakastatsua da, baina hezkuntzaren errealitatea etengabe aldatzen ari denez, iritsi zaio eguneratzeko unea. Hori dela eta sortu da Egiten Jakin Zurekin.

Egiten Jakin Zurekin proiektuak irakasleek beren hezkuntza-jardunerako eskatu dizkiguten berrikuntza metodologiko eta pedagogiko garrantzitsuak hartzen ditu barnean, eta hortik datorkio izena. Proiektuaren helburu nagusia da ikasleei laguntzea XXI. mendeko herritarrek ezinbesteko izango dituzten gaitasunak garatzen.

Komunikazio-trebetasunak

Komunikazioa funtsezko ardatza da proiektu honetan. Hori dela eta, arlo guztietan landuko dira komunikazio-trebetasunak, zenbait programaren bitartez:

– Hitz egiteko gogoz. Mintzamena.

– Irakurtzeko gogoz. Irakurmena.

– Idazteko gogoz. Idazmena.

Pentsamendu-abileziak

Pentsatzen ikastea eta arrazoibide logikoa garatzea dira Egiten Jakin Zurekin proiektuaren beste bi ardatz garrantzitsu. Horretarako, ikaskuntza autonomoa eta eraginkorra lortzeko behar diren estrategiak eta errutinak lantzen dira, eta horiei esker, ikasleek goi-mailako pentsamendua lortzeko trebetasunak eskuratuko dituzte:

– Ulermena indartzea eta ideia garrantzitsuenak laburbiltzea.

– Informazioa barneratzea eta gogoratzea.

– Ezagutzak elkarrekin lotzea.

Estrategia eta errutina horiek barneratzea lagungarria izango da pentsamendua kontrolatzeko eta ezagutza berriak eraginkortasun handiagoz aplikatzeko. Unitateetan, bada pentsamendua lantzeko atal bat, eta kapela urdin baten irudia erabili da atal hori nabarmentzeko.

Adimen emozionala

Emozioen hezkuntza ezinbestekoa da ikasleak osotasunean hezteko. Egiten Jakin Zurekin proiektuan proposatzen diren oinarrizko helburuetan, alderdi hauek jorratzen dira:

– Norberaren eta besteen emozioak identifikatzea.

– Emozioen autokudeaketa eta erregulazioa.

– Emozioak adieraztea.

– Gizarte-trebetasunak eta enpatia.

Proiektu honetan, kapela gorri baten irudia erabili da adimen emozionala berariaz garatzeko prestatu diren jarduerak eta proposamenak nabarmentzeko.

EGITEN JAKIN

zurekin

Page 4: 3 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak

Sormena

Irudimen bizia izatea da sormena, gai izatea testuinguru desberdinetara egokitzeko, bai eta ezusteko egoeren eta arazoen aurrean erantzun originalak emateko ere. Sormena garatze aldera, gure liburuetan, funtsean, gaitasun hauek lantzen dira:

– Estrategia pertsonalak eta berritzaileak bilatzeko gaitasuna.

– Adierazpenerako molde sortzaileak erabiltzeko gaitasuna.

Proiektu honetako materialetan, kapela berde batez daude nabarmenduta bereziki sormena lantzera bideratuta dauden jarduerak.

Lan kooperatiboa

Proiektu honetan, zenbait jarduera proposatzen dira ikasleak lankidetzan aritu daitezen eta, helburu bera lortzeko asmoz, elkarrekin lan egiteko gaitasunak gara ditzaten. Jarduera horiek egiteko, zenbait talde mota osatu beharko dituzte ikasleek:

– Bikoteak.

– Taldetxoak.

– Ikastalde osoa.

Jarduera horiek adierazteko, zenbait ikono erabili dira.

Horrez gain, hiruhileko bakoitzaren amaieran, proiektu txiki bat erantsi dugu, Elkarlanean izenekoa. Atal horretan, ikaskuntza kooperatiboko zenbait teknika baliatzen dira.

Ikaskuntzaren autorregulazioa

Egiten Jakin Zurekin proiektuan, ikasleek eginkizun aktiboa dute ikasteko prozesuan, eta horretarako, norberak ikasitakoari buruzko gogoeta sustatu nahi dugu; hala, nork bere burua hobeto ezagutuko du, eta bere indarguneak eta ahulguneak hautemango ditu.

Unitateetan, errubrika labur batzuk daude. Errubrika horien bitartez, ikasleak zer ikasi duten ohartuko dira, eta hori nola egin duten ebaluatuko dute.

Azkenik, neurozientziaren azken aurrerapenak kontuan hartuta, Egiten Jakin Zurekin proiektuan GAMIFIKAZIO-proposamen bat dago, ikasleen emozioa eta jakin-mina pizteko; izan ere, garrantzitsuak dira ikaskuntza indartzeko elementu horiek. Proiektuan, jolasaren berezko dinamikak eskaintzen dira, eta horiei esker, ikasgela eraldatuko dugu, giro estimulatzailea eta motibatzailea sortuko baitugu.

Page 5: 3 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak

Has gaitezen ........................................................... 9

1. unitatea. Lurraren biran .................................... 13

2. unitatea. Iturriko urak, pol-pol ......................... 29

3. unitatea. A zer ikuspegia! ................................. 43

4. unitatea. Neguaren atarian .............................. 59

Elkarlanean ............................................................ 72

ERANSKINA. Gehiago jakiteko

5. unitatea. Gu gara gu! ........................................ 75

6. unitatea. Jairik jai ............................................. 91

7. unitatea. On egin! .......................................... 105

8. unitatea. Loretik fruitua .................................. 121

Elkarlanean .......................................................... 134

ERANSKINA. Gehiago jakiteko

9. unitatea. Galtzak bete lan ............................... 137

10. unitatea. Animaliei begira ............................ 153

11. unitatea. Hiri ala herri? ................................ 167

12. unitatea. Aspaldiko garaiak .......................... 183

Elkarlanean .......................................................... 196

ERANSKINA. Gehiago jakiteko

Aurkibidea

Page 6: 3 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak

Edukien mapa

UnitateakHitz egiteko gogoz

Irakurtzeko gogoz

Entzuteko gogozHizkuntzaren gurpilean (Gramatika)

Idazteko gogoz (Ortografia)

Egiten jakin(Idazmena)

Hitzen iturrian(Lexikoa)

Irakurtzen jarraitzeko gogoz

Beste testu batzuk Literatura-testuak

Has gaitezen!9

Lehen eguna eskolan

Ilbetea putzura erori zen

1. Lurraren biran

13

Bidaia prestatzen Neguko egun batez

Gizonak eta ilargia(Azalpenak ematea)

Nor eta Nork kasuak, eta mugagabea

Silaba Oharrak Hitzen osaera Entziklopediako informazioa: Lurra

Planetak sortzen

2. Iturriko urak, pol-pol

29

Txipli-txaplaka Sardina-latako sirena

Itsasoko ura(Usteak adieraztea)

Izena S, X, Z Tokien deskribapena

Hitz motak Ilargia itsasoan

3. A zer ikuspegia!

43

Bai maketa ederra! Mugarra eta Arranaitz

Azken orduko albistea (Gertakariak kontatzea)

Erakusleak eta zenbatzaileak

TS, TX, TZ Gutuna Hitz eratorriak Arauak: Ongi etorri Aralarko natura-parkera

Filomeno trenean

4. Negu-aurre

59

A zer eguraldia! Ikazkinaren mundu magikoa

Nolako negua, halako arropa(Arrazoiak ematea)

Izenondoa Puntua, bi puntuak eta koma

Zorion-txartelak Egile-atzizkiak Olentzero eta Bizarzuri

5. Gu gara gu!

75

Kirola jolas Belar-ilearen ipuina

Elkarrizketa(Dakiguna azaltzea)

Aditza A itsatsia Pertsonen deskribapena

Toki-atzizkiak Jarraibideak: Belar-burua

Ikusi nuenean

6. Jairik jai91

Auzoko jaiak Joselontxo Bildurbako

Bozketa(Iritziak ematea)

Aditzaren aldia eta aspektua

H letra Biografia Esapideak Ja-jai!

7. On egin!

105

Erosketak egiten Laminak eta emagina

Artisau-ogia egiten(Jarraibideak ematea)

Baldintza eta aginduak

Ba- partikula Objektuen deskribapena

Sinonimoak Gomendioak: Dieta egokia izateko aholkuak

Erroskilla nola asmatu zen

8. Loretik fruitua121

Zuhaitzaren eguna Ipurtargi txikia Loradendan(Gustuak azaltzea)

Adberbioak S, X, Z, TS, TX, TZ Fitxa Antonimoak Urteko hilak

9. Galtzak bete lan

137

Suhiltzaileak Nire aitaren lanbidea

Udan, boluntario (Gertakariak lehenaldian azaltzea)

Ezezko esaldiak R eta RR Egoeren deskribapena

Hitz elkartuak Artikulua: A zer pagotxa!

Tiriki, tauki, tauki

10. Animaliei begira

153

Baserri-eskolan Animalien mozorroak

Ku txoria (Animaliak deskribatzea)

Deklinabidea: Nori, NoreN, NorekiN, NoreNtzat

Zenbakiak nola idatzi

Elkarrizketa Onomatopeiak Euliak

11. Hiri ala herri?

167

Liburutegira Maria eta okin zekena

Hiriko zaratak(Objektuak deskribatzea)

Deklinabidea: Nora, NoreNgaNa…

Orduak nola idatzi

Albistea Esaera zaharrak Albistea: Auzokorik gabe bizitzea

Xelebrelandian

12. Aspaldiko garaiak

183

Iruña-Veleia bisitatzen

Udalekuetan Nork asmatu zituen oporrak?(Orientabideak ematea)

Deklinabidea: zerez, zertaz, Nortaz

Data nola idatzi Mezu elektronikoa

Hitzen familia Munduaren mintzoa

Page 7: 3 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak

UnitateakHitz egiteko gogoz

Irakurtzeko gogoz

Entzuteko gogozHizkuntzaren gurpilean (Gramatika)

Idazteko gogoz (Ortografia)

Egiten jakin(Idazmena)

Hitzen iturrian(Lexikoa)

Irakurtzen jarraitzeko gogoz

Beste testu batzuk Literatura-testuak

Has gaitezen!9

Lehen eguna eskolan

Ilbetea putzura erori zen

1. Lurraren biran

13

Bidaia prestatzen Neguko egun batez

Gizonak eta ilargia(Azalpenak ematea)

Nor eta Nork kasuak, eta mugagabea

Silaba Oharrak Hitzen osaera Entziklopediako informazioa: Lurra

Planetak sortzen

2. Iturriko urak, pol-pol

29

Txipli-txaplaka Sardina-latako sirena

Itsasoko ura(Usteak adieraztea)

Izena S, X, Z Tokien deskribapena

Hitz motak Ilargia itsasoan

3. A zer ikuspegia!

43

Bai maketa ederra! Mugarra eta Arranaitz

Azken orduko albistea (Gertakariak kontatzea)

Erakusleak eta zenbatzaileak

TS, TX, TZ Gutuna Hitz eratorriak Arauak: Ongi etorri Aralarko natura-parkera

Filomeno trenean

4. Negu-aurre

59

A zer eguraldia! Ikazkinaren mundu magikoa

Nolako negua, halako arropa(Arrazoiak ematea)

Izenondoa Puntua, bi puntuak eta koma

Zorion-txartelak Egile-atzizkiak Olentzero eta Bizarzuri

5. Gu gara gu!

75

Kirola jolas Belar-ilearen ipuina

Elkarrizketa(Dakiguna azaltzea)

Aditza A itsatsia Pertsonen deskribapena

Toki-atzizkiak Jarraibideak: Belar-burua

Ikusi nuenean

6. Jairik jai91

Auzoko jaiak Joselontxo Bildurbako

Bozketa(Iritziak ematea)

Aditzaren aldia eta aspektua

H letra Biografia Esapideak Ja-jai!

7. On egin!

105

Erosketak egiten Laminak eta emagina

Artisau-ogia egiten(Jarraibideak ematea)

Baldintza eta aginduak

Ba- partikula Objektuen deskribapena

Sinonimoak Gomendioak: Dieta egokia izateko aholkuak

Erroskilla nola asmatu zen

8. Loretik fruitua121

Zuhaitzaren eguna Ipurtargi txikia Loradendan(Gustuak azaltzea)

Adberbioak S, X, Z, TS, TX, TZ Fitxa Antonimoak Urteko hilak

9. Galtzak bete lan

137

Suhiltzaileak Nire aitaren lanbidea

Udan, boluntario (Gertakariak lehenaldian azaltzea)

Ezezko esaldiak R eta RR Egoeren deskribapena

Hitz elkartuak Artikulua: A zer pagotxa!

Tiriki, tauki, tauki

10. Animaliei begira

153

Baserri-eskolan Animalien mozorroak

Ku txoria (Animaliak deskribatzea)

Deklinabidea: Nori, NoreN, NorekiN, NoreNtzat

Zenbakiak nola idatzi

Elkarrizketa Onomatopeiak Euliak

11. Hiri ala herri?

167

Liburutegira Maria eta okin zekena

Hiriko zaratak(Objektuak deskribatzea)

Deklinabidea: Nora, NoreNgaNa…

Orduak nola idatzi

Albistea Esaera zaharrak Albistea: Auzokorik gabe bizitzea

Xelebrelandian

12. Aspaldiko garaiak

183

Iruña-Veleia bisitatzen

Udalekuetan Nork asmatu zituen oporrak?(Orientabideak ematea)

Deklinabidea: zerez, zertaz, Nortaz

Data nola idatzi Mezu elektronikoa

Hitzen familia Munduaren mintzoa

Page 8: 3 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak

Liburuan erabili diren ikurrak

Koloretako kapelak

Ikur honek adierazten du jarduera horiek ikaskidearekin egin beharko dituzula.

Jarduera horiek egiteko, talde-lanean jardun beharko duzu.

Jarduera egin aurretik, entzungaia aditu behar duzula adierazten du ikur honek.

Pentsamenduaren kapela da. Hausnartzeko eta ondorioak ateratzeko jantziko duzu.

Sormenaren kapela da. Kapela horrekin zure irudimena baliatuko duzu, ideia originalak proposatzeko.

Emozioen kapela da. Zer sentitzen duzun adierazteko eta besteen lekuan jartzeko erabiliko duzu.

PENTSAMENDUA

SORMENA

EMOZIOAK

Page 9: 3 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak

Hitz egiteko gogoz

1 Azaldu ikaskideei.

Ikasturte berriari ekingo diogu; zure ustez, zer da egoera horrek duen onena?

Indarberrituta eta gogoz al zatoz?

Zer espero duzu egitea ikasturte hasiberri honetan?

2 Entzun elkarrizketa arretaz eta erantzun galderei.

Zer gertatzen zaio Iboni?

Zer esan dio Iratik?

3 Nola egongo zinateke zu Ibonen lekuan? Eta zer egingo zenuke ikasgelan berria bazina?

Has gaitezen!

9

Page 10: 3 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak

4 Aurkeztu zeure burua ikaskideei. Honela egingo duzu:

• Pentsatu eta idatzi zenbait hitz, nolakoa zaren deskribatzeko.

• Idatzi zer gustatzen zaizun eta zer ez.

• Azkenik, aurkeztu zeure burua ikaskideei, idatzi duzun informazioa erabiliz.

5 Binaka, antzeztu elkarrekin topo egin duten bi lagunen arteko elkarrizketa.

• Pentsatu zein den egoera. Adibidez:

• Banatu pertsonaiak eta asmatu elkarrizketa bat-batean.

6 Asmatu eta kontatu ipuin bat guztion artean. Bakoitzak esaldi bat gehituko dio aurrekoari, ipuina osatzeko.

Ipuinaren lehen esaldia hauxe izango da:

• Bazen behin Gorbeia mendian bizi zen hartz handi bat.

7 Adostu guztion artean ipuinari jarriko diozuen izenburua.

• Hiruzpalau kideko taldetan jarrita, proposatu eta aukeratu ipuinerako izenburu egokia.

• Idatzi arbelean talde guztien proposamenak, eta bozkatu guztioi gehien gustatzen zaizuena.

8 Marraztu ipuinaren azala eta jarri irudi guztiak ikasgelako hormetan. Gero, azaldu. Zein da zuri gehien gustatzen zaizuna? Zergatik?

Bata oihanetik heldu berri den abenturazale famatua da eta besteak herrian pasatu ditu oporrak.

10

Page 11: 3 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak

Idazteko gogoz

1 Kopiatu beheko taula. Gero, ikaskide bakoitzak edozein hitz esango du, eta hitz horiek taulan sailkatuko dituzue guztion artean.

2 Idatzi hitz hauetako bakoitzarekin zerikusia duten launa hitz.

3 Aztertu irudiak, eta idatzi esaldiak hitz hauekin. Zer egin du mutilak?

4 Egin idatziz argazkiko pertsonaiaren deskribapena, galderei erantzunez.

• Nolakoa da?

• Zer arropa ditu?

• Nolakoak dira arropak?

Has gaitezen!

Pertsona-izenak Herri-izenak Animaliak Objektuak Jakiak

lo egin

musika

ipuina idatzi

aspertu itsasoa

abiatu sartu irten jolastu

11

Page 12: 3 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak

5 Aukeratu argazki bat, eta idatzi testu labur bat, zer gertatzen ari den kontatzeko.

6 Asmatu zer gertatu den aurretik eta zer gertatuko den gero, eta osatu idatzi duzun testutxoa.

Irakurtzeko gogoz

1 Errezitatu olerkia, eta kontatu zure hitzez zer esaten duen. Gustatu zaizu?

Ilbetea putzura erori zen

Ilbetea erori zen baratzeko putzura, ilbetea zen erori, zuri-zuri, guri-guri, jori-jori.

Txiri-txiri, txirrikaz atera zuten ur-azalera, blai-blai eta minaren minez, ai, ei, ai!

Ilargia mela-mela, itzali zitzaion barneko kandela.

Barneko kandela mela-mela, blai-blai eta minaren minez, ai, ei, ai!

Xabier OlasO

Has gaitezen!

12

Page 13: 3 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak

Eman konponbidea

Munduaren bola hartuta, jakingo al zenuke zure herria bertan kokatzen?

Ezagutzen al duzu Lurreko beste tokirik? Aukeratu bat eta esan hari buruz dakizuna?

Lurrari bira egin beharko bazenio, zer garraiobide erabiliko zenituzke? Aipatu bat baino gehiago.

1 Lurraren biran

EGITEN JAKIN

Oharra idatziko dut.

13

Page 14: 3 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak

Hitz egiteko gogoz

Orain, erantzun

Zertan ari dira irudiko pertsonaiak?

Nora ote doaz? Nola dakizu?

Zer eramango zenuke zuk leku horretara bidaiatzeko?

Nola joango ote dira hara?

Zer ikusten dut?

Zer pentsatzen dut?

Zer galdetzen diot neure buruari?

PENTSAMENDUA

HIZTEGITXOA

ekipaje prismatiko zira

hotel aterpetxe ibilaldi

14

Page 15: 3 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak

11 Entzun elkarrizketa, eta adierazi esaldi hauek egia ala gezurra diren.

• Familiakoak Donostiara joango dira asteburua pasatzera.

• Astebururako eguraldi txarra iragarri dute.

• Prismatikoak eta botikina hartzea ahaztu zaie.

• Asteburuan, aterpetxe batean egingo dute lo.

2 Irakurri alboko autobus-txartela eta erantzun.

• Nondik abiatuko da autobusa?

• Nora doa?

• Zer egunetarako eta zer ordutarako da txartela?

• Zenbat balio du?

3 Esan zer informazio ageri den txartelean.

Eroslearen izena.

Autobus-konpainiaren izena.

Jarlekua.

Bidaiari-kopurua.

4 Egin idazlan labur bat zure oporraldiari buruz.

• Non izan zara oporretan?

• Norekin izan zara?

• Nola joan zarete bertara?

• Zer egin duzue han?

5 BALIOAK. Eztabaidatu ikasgelan.

• Bidaiatzean zer da hobe, bakoitzak bere autoa hartzea ala denak autobus bakarrean joatea?

• Zer egin daiteke jendea autobusean joateko konbentzitzeko?

H E R R I B U SAbiApuntuA: Lesaka

norAkoA: Iruñea

orduA: 10:30

dAtA: 2019/09/22

Bus zk.: 1 Jarlekua: 8A

Prezioa (BEZ barne): 10,20 €

15

Page 16: 3 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak

Irakurtzeko gogoz

Neguko egun batezIzar bat erori da zerutik lurrera. Bart izan da eta inork ez

du ikusi. Isil-isilik erori da, eta euri tanten antzera pausatu da zelaian.

Zelaia berde dago, baina zelaia inguratzen duten zuhaitzek ez dute kolorerik, hosto guztiak galdu dituzte-eta. Zelai berde eta zuhaitz biluzien ondoan etxe bat dago. Kea dario etxearen tximiniari, larunbat guztietan bezala.

Larunbat goiza da, eta neska bat irten da etxetik kanpora. Basora abiatu da osteratxo bat egitera, zelai berde eta zuhaitz biluzien artean. Bidean doala, zer ikusiko eta, hara! zerbait distiratsua. Zenbat eta hurrago, orduan eta distiratsuago bihurtu da gauza ezezaguna.

–Azkenean! Uste nuen ez zela inor bizi paraje hauetan.–Nor zara zu? –galdetu dio neskak gauza argitsuari

guztiz harriturik. –Paraje hauetan ez al duzue inoiz begiratzen zerurantz?

Ez al duzu ikusten izarra naizela? –Bai, euria egin behar duen ikusteko begiratzen dugu

zerura, adibidez. Baina izarrak gauez ateratzen dira, eta gauetan lo egiten dut nik –erantzun dio neskak.

16

Page 17: 3 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak

1–Izarrak bizi diren tokia ezagutzen ez baduzu, nola

itzuliko naiz ni etxera? –galdetu dio izarrak kezkaturik.Izarra lurretik batu eta etxera eramatea pentsatu du

neskak, aitak eta amak arazoa konpontzen eta izarra zerura bueltatzen lagunduko diotelakoan.

Sartu orduko, izarraren argitasunak gela guztiak bete ditu eta gurasoek bertan behera utzi dituzte larunbateroko zereginak. Denak izarrari nola lagundu pentsatzen hasi dira.

–Etxetik kanpo egoteko argi gutxi daukat. Hamabi ordu besterik ez –esan die izarrak.

–Eta zer gertatuko zaizu denbora hori igarotzean?–Bada, itzali egingo naizela.Lanari ekin diote berehala. Aitak liburuak aztertu ditu,

horrelako kasuren baten bila, eta ama matematika-eragiketa zailak egiten hasi da, izarrak egin beharko duen bidea kalkulatzeko asmoz. Neska urduri dago, izarra apurka-apurka distira galtzen hasi dela ikusi du-eta.

Denborak aurrera egin ahala, izarra gero eta ahulago, gero eta itzaliago dago. Laster ilunduko du, eta ez dute konponbiderik aurkitu oraindik.

–Irudimena erabili beharko dugu –esan du aitak.Neskak eskuetan hartu du izarra eta leihoa ireki du.–Begiratu gorantz –esan du amak.–Eta begiak itxi –jarraitu dio aitak.Seiak jo dituzte egongelako erlojuan.Begiak ireki dituzte neskak eta haren gurasoek.

Neskaren eskuak hutsik daude. Iluntasunean, izar argitsu bat ageri da, dir-dir, alderik alde, zerua zeharkatzen.

Yolanda arrieta

Izar bat erori da zerutik lurrera (moldatua)

bart: atzo gauean.

pausatu: gelditu, geratu.

hurrago: hurbilago.

paraje: alderdi, inguru.

dir-dir: distira eginez.

Azaldu. Neskaren tokian bazeunde, zer egingo zenuke zuk izarrari laguntzeko?

PENTSAMENDUA

17

Page 18: 3 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak

1 Azaldu. Zer gertatu zitzaien ipuineko pertsonaiei?

2 Erantzun galderei koadernoan.

• Noiz erori da izarra zerutik, atzo gauean edo goizean goiz? Nora erori da?

• Nork aurkitu du bertan? Non bizi da izarra aurkitu duena?

• Asteko zein egunetan gertatu da ipuinean kontatzen zaiguna?

3 Azaldu esaldi hauek egia ala gezurra diren. Zuzendu gezurrak.

• Neska berehala konturatu da lurrean dagoena izarra dela.

• Izarra hartu eta etxera eraman du.

• Izarra itzali egingo da, izarrak bizi diren tokira itzultzen ez bada.

• Guztion artean, berehala topatu dute izarrari laguntzeko modua.

4 Idatzi labur-labur. Nola amaitu da ipuina?

5 Idatzi kontrako esanahia duten hitzak.

• Non dago hur ez dagoena?

• Nolakoa da argia ez dena?

6 Adierazi. Zer esan nahi du beltzez dagoen esapideak?

Gurasoek lanean jarraitu dute. Gurasoek lan egiteari utzi diote.

7 Pentsatu izarra zarela eta zure etxera itzuli zarela. Kontatu beste izarrei zure abentura. Azaldu ikasgelan.

Irakurtzeko gogoz

Gurasoek bertan behera utzi dituzte larunbateroko zereginak.

izarrari neskari gurasoei

18

Page 19: 3 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak

Entzuteko gogoz

1 Entzun elkarrizketa, eta adierazi esaldi hauek egia ala gezurra diren.

• Neskatoari ilargi beteak gazta itxura duela iruditzen zaio.

• Aitonak ilargiari buruzko ipuina kontatu dio.

• Ipuineko gizonek gazta handi bat ikusi zuten errekan.

• Gazta hura hartzeko, eskailera bat erabili zuten.

• Azkenean, hiru gizonek errekako gazta hartu zuten eta den-dena jan zuten.

2 Adierazi. Zeinek du inozo hitzaren esanahi bera?

a) errugabe b) kokolo c) burutsu

3 Ordenatu irudiak eta azaldu zure hitzez. Zer gertatu zen ipuinean?

4 Eman azalpenak ikaskideei, eta kontatu gertaerak ordenan.

• Zein da zure ipuinik gogokoena? Nork kontatu zizun edo non irakurri zenuen?

• Kontatu ipuin hori ikaskideei.

• Nolako ipuinak, istorioak edo filmak gustatzen zaizkizu zuri gehien? Zergatik gustatzen zaizkizu hainbeste?

1

A B C

19

Page 20: 3 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak

NAHIA

Lenguaje y lenguasHizkuntzaren gurpilean

Kepa, aspaldiko! Zer moduz?! A zer zortea!

Leire lehen dago.

Begira, Mikel, hemen dago Nahia, Iratiren ondoan. Esan "kaixo!"

Aupa, Mikel! Aupa, Idoia!

1 Begiratu irudiari eta erantzun.

• Nor dago ilaran lehen tokian? • Nor dago Nahiaren atzean?

• Nor daude ilaran azken tokian? • Nor dago ilaran Iratiren atzean?

• Nor dago ilaran Koldoren atzean?

2 Osatu esaldiak, goiko irudiari begira harturik.

• Lehen tokia hartu du.

• Leireren atzean jarri da.

• hirugarren tokia hartu du.

• Laugarren dago.

• bosgarren tokia hartu du ilaran.

• azken tokian daude.

Jende asko dago!

NORK KASUA

• NORK kasuan dauden hitzek -k hartzen dute hitz-bukaeran. Adibidez:

Zein umek du bizkar-zorroa? (mugagabea)

Umeak eskua eman dio amari. (mugatu singularra)

Umeek ilaran jarraitzen dute. (mugatu plurala)

20

Page 21: 3 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak

3 Osatu esaldiak koadernoan, adibidean bezala.

Koldok bizarra du. Koldo bizarduna da.

• haurra izango du laster. haurdun dago.

• txanoa du. txanoduna da.

• bibotea du. da.

• betaurrekoak ditu. da.

• gona du. da

4 Bukatu esaldiak nahi duzun eran.

• Txoriek • Guk • Gaizka

• Txoria • Gu • Gaizkak

5 Aukeratu hitz egokiak esaldia zuzen osatzeko, eta kopiatu koadernoan.

• Zenbat etorriko dira zinemara?

a) neska-mutilak b) neska-mutila c) neska-mutil

• askok uste du filma ikaragarri ona dela.

a) Jendea b) Jende c) Jendeak

• Gure herriko hainbat ez du autorik.

a) biztanlek b) biztanleek c) biztanleak

6 Kopiatu galderak koadernoan, eta idatzi erantzunak, adibidean bezala.

• Nor joan da mendira? (Hainbat mendizale)

Hainbat mendizale joan da mendira.

• Nork esan du gezurra? (Zenbait ume)

• Zenbat txanpon dituzu? (Txanpon mordoa)

• Nork ez daki ondo pasatzen? (Hainbat guraso)

1Nork kasua eta mugagabea

MUGAGABEA

• Mugagabea erabiltzen dugu izendatzen duguna zehatza edo ezaguna ez denean. Adibidez:

Jende asko etorri da. Zenbait jendek filma ikusiko du.

21

Page 22: 3 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak

Idazteko gogoz

1 Irakurri elkarrizketa, eta sailkatu nabarmendutako hitzak.

Ilargiko neska

–On-gi e-to-rri I-lar-gi-ra, lur-ta-rra!–Hara! Ez nuen uste Ilargian inor bizi zenik!–Se-le-ne dut i-ze-na. Zu nor za-ra?–Eta hitz egiten ere badaki, gainera!–Ja-ki-na. –Zergatik hitz egiten duzu silabaka?–I-lar-gi-an de-nok hitz e-gi-ten du-gu ho-rre-la.–Tira! Orduan… Kai-xo, Se-le-ne, Ho-dei naiz!

Silaba bakarra dutenak: Bi silaba dituztenak:

Hiru silaba dituztenak: Lau silaba dituztenak:

2 Kopiatu testua koadernoan, eta banatu lerro-amaierako hitzak silabatan.

Ilargian bizi

Ilargian bizitzea dibertigarria dela pentsatzen du jende a- skok, baina ez da egia. Ezta hurrik eman ere! Ilargian har- riak eta zuloak besterik ez dago. Flotatzen em- aten dut egun osoa, eta hasieran bitxia bazen ere, aspe- rtu egin naiz dagoeneko. Lurrera itzultzeko irrikan nago!

3 Kopiatu koadernoan, eta osatu hitz gurutzatuak silabaka.

1. Gure planeta.

2. Gauez zeruan dizdizka egoten den urruneko argi txiki bakoitza.

3. Gure planetaren satelite argitsua.

4. Gora begiratuz gero ikusten dugun espazio zati urdina. Hodeiak ere bertan egoten dira.

5. Gure planetako animaliarik adimentsuenak.

1

3

2 5

4

Silaba

22

Page 23: 3 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak

1 Irakurri oharrak, eta erantzun koadernoan.

• Norentzat da ohar bakoitza?

• Nork idatzi ditu oharrak? Zertarako idatzi ditu?

2 Ordenatu atalak, eta idatzi oharra osorik koadernoan.

3 Aukeratu bi egoera hauetako bat, eta idatzi oharra koadernoan.

• Parkera joan zara lagunekin eta dirua hartu duzu itsulapikotik, litxarreriak erosteko. Esan zer ordutan etorriko zaren.

• Jostailu bat topatu duzu eskolako patioan. Ez du izenik, eta ohar bat jarri duzu bulegoko atean, horren berri emateko.

OharrakEGITEN JAKIN 1

Leire:

Mila esker zure osaba-izeben baserrira gonbidatzeagatik. Primeran pasatu nuen! Hurrengoa nire etxean tokatzen da. Saioa

Karmele eta Unai:

Ama eta biok erosketak egitera

joan gara. Laster itzuliko gara.

Prestatu gosaria eta gosaldu.

Gero, bete ontzi-garbilagilua

eta egin zeuon oheak.

Txintxo portatu!

Aitatxo

Ontziak ez ditugu mahaitik batu, ahaztu egin zaigulako.

Oheak egin gabe daude, Pinttorekin kalera joan garelako.

Irakurri dugu zuen oharra eta gosaldu egin dugu.

Unai eta Karmele

Kilo bana muxu.

NORI: Idatzi goiko aldean oharra nori zuzenduta dagoen.

ZER: Azaldu labur-labur baina oso argi zer nahi duzun.

NORK: Sinatu zure oharra.

Aita eta ama:1

Oharrak zerbait gogorarazteko edo adierazteko testu laburrak dira.

23

Page 24: 3 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak

1 Sailkatu koadernoan beheko hitzak zerrenda banatan.

2 Kopiatu eta lotu elkarrekin zerikusia duten hitzak.

oilo • • haitzulo

hatz • • astakirten

zulo • • oilategi

kirten • • behatz

3 Esan goiko zein hitz dagokion definizio bakoitzari.

• Tresna batzuek eskuaz heltzeko duten atala:

• Zerbait alderik alde zeharkatzen duen irekigunea:

• Eskuen bukaeran ditugun atal mehe eta luzeetariko bakoitza:

• Oinen bukaeran ditugun hatzetako bakoitza:

• Oilarraren emea, arrautzak erruten dituena:

• Koba, haitz bateko zuloa:

• Harremanetan zakarra den pertsona:

• Oiloak gordetzen diren tokia:

4 Eman hitz gehiago kasu bakoitzean.

• zabor zaborrontzia, telezaborra…

• gela

• esku

• buru

Hitzen iturrian

argi ilun ipurtargi betilun argimutil ilunpe argizari ilunabar

Hitzen osaera

HITZEN OSAERA

• Hitz batzuek atal bakarra dute, hau da, bakunak dira. Adibidez:

argi, ilun…

• Beste hitz batzuek beste atal bat edo hitz bat dute itsatsirik. Adibidez:

ipurdi + argi = ipurtargi. begi + ilun = betilun.

argiilun

24

Page 25: 3 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak

1Irakurtzen jarraitzeko gogoz

1 Zein da olerkiko planeta?

2 Erantzun galderei.

• Olerkiak dioenez, nork sortu zuen planeta?

• Aipatu banan-banan. Zer erabaki zuen bakoitzak?

3 Aukeratu egia direnak.

Olerkiko planeta izozturik dago.

Planetak oihanak, mendiak eta itsasoak ditu.

Bertan ez da inor bizi.

Airea garbia da, baita arina ere.

Azaldu zure hitzez eta labur-labur. Nolakoa da olerkian aipatzen den planeta?

Planetak sortzen

Planetak sortzean, eguzkiak zioen: “Hautatuko dut planeta bat fina, nigandik aski urrun ez dadin erre, nigandik aski hurbil ez dadin horma.

Hautatuko dut planeta bat fina, oihanez, itsasoz, mendiz egina”.

Haizeak gehitu zuen: “Jendeak han beharko du bizi, sortu, handitu, hazi. Aireak beharko du garbi eta arina”.

Orduan, ostadarra jaiki zen, kolorea hautatuz, kolore eztia, ez mina, bestela ezina: “Planeta urdina!”.

luixa Giltzu (moldatua)

Binaka, pentsatu eta eztabaidatu. Gero, azaldu ikaskideei.

Zer hobetuko zenukete gure planetan? Nola?PENTSAMENDUA

horma(tu): izoztu.

25

Page 26: 3 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak

Lenguaje y lenguasIrakurtzen jarraitzeko gogoz

Lurra eguzki-sistemako hirugarren planeta da, eta izaki biziak dituen planeta ezagun bakarra.

Eguzki-sistemako planeta guztiek bezala, Eguzkiaren inguruan bira egiten du, eta bira horietako bakoitzak 365 egun eta 6 ordu irauten du (urtea edo eguzki-urtea deitzen diogu denbora horri). Bestalde, Lurrak bere ardatzaren inguruan ere egiten du bira (errotazioa deitzen zaio) eta, gutxi gorabehera, 24 ordu behar ditu bira osoa egiteko (eguna deitzen diogu denbora-tarte horri).

Lurrak satelite natural bat du: Ilargia.

Zientzialari batzuen arabera, badirudi Lurra duela 4.500 milioi urte eratu zela. Haren lurrazalaren % 71 inguru ur gazizko itsasoz estalita dago; gainontzeko zatia kontinenteek eta uharteek osatzen dute.

Lurrak esfera baten forma du, baina ez da esfera perfektua; izan

ere, bi poloetan apur bat zanpatuta bezala dago. Bestalde, Lurraren ardatza apur bat okertuta dago.

Pentsatu eta eztabaidatu zeure ikaskide batekin.

Zeri buruzko informazioa ageri da testuan?

Zertarako bilatuko zenukete horrelako informazioa? Eman adibideak.

Informazioa modu argi eta errazean azalduta dagoela iruditzen zaizue? Zergatik?

PENTSAMENDUA

26

Page 27: 3 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak

2 Jarri zenbakiak testuko paragrafoei, eta idatzi zeinetan ageri diren informazio hauek.

• Lurraren satelitea zein den.

• Lurra non dagoen kokatuta.

• Urtea eta eguna zer diren.

• Lurrak nolako itxura duen.

• Lurra noiz sortu zen.

3 Zure ustez, nori zuzenduta dago testua? Zergatik uste duzu hori?

a) Pertsona jakintsuei. b) Haurrei. c) Astronautei.

4 ERABILI IKT. Bilatu informazioa eta azaldu zure hitzez hurrengoak zer diren.

5 Testua irakurrita, lehen ez zenekien zerbait ikasi al duzu Lurrari buruz?

• Azaldu ikaskideei zure hitzez ikasi duzuna.

6 Zerbait gehiago jakin nahi zenuke Lurrari buruz? Zer? Non bilatuko zenuke informazioa?

1

1 Nora jo behar duzu aurreko testua bilatzeko?

• Eskola-liburuetara. • Webgune batera. • Aldizkarietara.

TESTU MOTA DELA-ETA

Kontinenteak Poloak

27

Page 28: 3 HEZKUNTZA LEHEN Euskara Arin-arin...Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak

1 Entzun elkarrizketa eta erantzun.

• Zer egiten du neskatoak lo egin ezin duenean?

• Zer egin du nebatxoa lokartzeko?

• Azkenean, nor lokartu da?

2 Aukeratu hitz zuzena eta berridatzi esaldiak.

• Landarea/Landareak ura behar du.

• Zure gona/gonak marraduna da.

• Hainbat lagun/lagunak etorri dira jaialdira.

• Maisua/Maisuak esan du berehala joateko.

3 Zuzendu hitzen zatiketan egindako akatsak.

• es-nat-zen • mo-torr-a • kak-a-o-a • tre-nbi-dea • ot-so-a

4 Sailkatu hitz hauek koadernoan: atal bakarra dutenak eta beste atalen bat dutenak.

HONAINOKO BERRIKUSKETA

5 Idatzi hiru pretsona-izen eta beste horrenbeste herri-izen.

IKASITAKOA. Erantzun koadernoan.

Zer-nolako testuak irakurri ditut? Ongi ulertu ditut?

Zer izan da zailena? Eta errazena?

Zure ustez, zertan hobetu ahal duzu?

Jarri nota unitatean zehar egindako zeure lanari.

AURRERA NOA! 1

asto ikuspegi ume begi umezain astakirten

28