2.mailako eredu orokorra

16
BIGARREN MAILAKO AZTERKETA Bigarren mailako agiriak Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluan deskribatzen den bigarren maila ziurtatzen du. Mailaren helburuak hauek dira: "Bigarren maila burutzerakoan, ikaslea gai izango da ohiko gai eta egoera ezagunei buruzko solasaldi eta jardunak, narrazioak, deskribapenak, instrukzioak eta azalpen laburrak ulertu eta, ahoz nahiz idatziz, adierazteko. Dena den, zailtasunak izango ditu ñabardurak jaso eta adierazterakoan." Bigarren mailako azterketaren zatiak eta puntuazioa: Proba Idatzia Irakurmena %20 20 puntu 45mn inguru %50 Idazmena %30 30 puntu 60mn Ahozko proba Entzumena %20 20 puntu 25mn %50 Mintzamena %30 30 puntu 10mn Agiria eskuratzeko gutxienez 60 puntu lortu beharko dira denera eta 30, proba bakoitzean. Idatzizko proban, gutxienez 15 puntu lortu beharko dira idazmenean eta ahozko proban, 15 puntu mintzamenean. Agiria eskuratzeko bi probetan (idatzian eta ahozkoan) gai izan beharko da azterketaria. Emaitza bakarra emango zaio azterketariari: GAI/EZ GAI. 1. PROBEN DESKRIBAPENA Orientazio gisa, hona hemen trebetasunez trebetasuneko eginkizunen zenbait adibide 1 . 1.1 Irakurmena Azterketariak irakurmena adierazteko hainbat egiteko izango ditu bi testu luzetan (500 hitz ingurukoak) edo hainbat testu laburretan (200 hitz ingurukoak) oinarritutakoak. Testuen kopurua alda liteke hitz kopurua osatzeko (denera, 800-1000 hitz inguru). Xedea: testuaren ulermen orokorra edota xehea adieraztea, datuak ziurtatzea edota testuko informazioa transferitzea, esanahi inferitua adieraztea, ideia orokorrak biltzea, idazlearen asmoa, jarrera eta gaia bereiztea, dedukzioak egitea edota bestelako osagai linguistikoak ulertzea. Ariketa motak: erantzun laburreko galderak, aukera anitzekoak, egia/gezurra erantzutekoak, taulak osatzekoak, loturak egitekoak, laburpenak, izenburuak eta testuak lotzekoak, berridazketak, hiztegia, anaforak… 1 Ez da azterketa eredu osoa, eredu izango denaren adibide multzo bat baizik.

Upload: andoni-tolosa

Post on 04-Jun-2015

2.032 views

Category:

Sports


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: 2.mailako eredu orokorra

BIGARREN MAILAKO AZTERKETA Bigarren mailako agiriak Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikuluan deskribatzen den bigarren maila ziurtatzen du. Mailaren helburuak hauek dira: "Bigarren maila burutzerakoan, ikaslea gai izango da ohiko gai eta egoera ezagunei buruzko solasaldi eta jardunak, narrazioak, deskribapenak, instrukzioak eta azalpen laburrak ulertu eta, ahoz nahiz idatziz, adierazteko. Dena den, zailtasunak izango ditu ñabardurak jaso eta adierazterakoan." Bigarren mailako azterketaren zatiak eta puntuazioa:

Proba Idatzia

Irakurmena %20 20 puntu 45mn

inguru

%50 Idazmena %30 30 puntu 60mn

Ahozko proba

Entzumena %20 20 puntu 25mn

%50 Mintzamena %30 30 puntu 10mn Agiria eskuratzeko gutxienez 60 puntu lortu beharko dira denera eta 30, proba bakoitzean. Idatzizko proban, gutxienez 15 puntu lortu beharko dira idazmenean eta ahozko proban, 15 puntu mintzamenean. Agiria eskuratzeko bi probetan (idatzian eta ahozkoan) gai izan beharko da azterketaria. Emaitza bakarra emango zaio azterketariari: GAI/EZ GAI. 1. PROBEN DESKRIBAPENA Orientazio gisa, hona hemen trebetasunez trebetasuneko eginkizunen zenbait adibide1. 1.1 Irakurmena Azterketariak irakurmena adierazteko hainbat egiteko izango ditu bi testu luzetan (500 hitz ingurukoak) edo hainbat testu laburretan (200 hitz ingurukoak) oinarritutakoak. Testuen kopurua alda liteke hitz kopurua osatzeko (denera, 800-1000 hitz inguru). Xedea: testuaren ulermen orokorra edota xehea adieraztea, datuak ziurtatzea edota testuko informazioa transferitzea, esanahi inferitua adieraztea, ideia orokorrak biltzea, idazlearen asmoa, jarrera eta gaia bereiztea, dedukzioak egitea edota bestelako osagai linguistikoak ulertzea. Ariketa motak: erantzun laburreko galderak, aukera anitzekoak, egia/gezurra erantzutekoak, taulak osatzekoak, loturak egitekoak, laburpenak, izenburuak eta testuak lotzekoak, berridazketak, hiztegia, anaforak…

1 Ez da azterketa eredu osoa, eredu izango denaren adibide multzo bat baizik.

Page 2: 2.mailako eredu orokorra

Ondoren duzuna horren adibide bat da: 1 Testua Erretiroari buruzko testu bat irakurriko duzu. Hiru eginkizun izango dituzu testuaren ulermena frogatzeko. A. Paragrafoak eta ideiak lotu. B. Izenburu egokia aukeratu C. Testuko hitzak aldatuta, ideia bera beste era batera adierazi.

A Kontua jakina da langilearen bizimodua errutina bihurtzen dela adin batetik aurrera,

eta inertziaren indarrez bizi ohi ditu azkeneko urteak, erretiroa noiz ailegatuko zain, nahiz eta sarritan erretiroak berak ere traumak sortzen dizkion, batik bat garaia baino lehen hartzen badu.

4. lerr. B Gaurko jendeak, gu bizi garen ingurumarian behintzat, ikasten ematen du

bizitzaren laurdena; beste laurdena, lan-munduan kokatzen eta ahal den mailarik altuenera iristeko ahaleginetan. Horrela heltzen da 50 urteko mugara. Hortik aurrera, motibazioa jaitsi egiten da.

8. lerr. C Motibazioak bi zutabe ditu errekonpentsa eta zigorra. Behin 50 urtez gero, zaila da errekonpentsarik espero izatea, esan baitugu kategoria profesionalak goia jo duela. Era berean, ez da normala zigorraren beldur izatea, egin beharrekoak ondo egin baititu, hainbat urtetako eskarmentuari esker. Beraz, esan genezake etxera dirua eraman beharra beste motibaziorik ez dagoela ia-ia.

13. lerr. D Horregatik gertatu ohi da askotan, erretiratu arren, jendea GKEtan, Caritasen

edo (15. Lerr) antzeko beste erakunde altruistaren batean sartzea. Erretiratzeko prestatzea deitzen diote horri. Baina ez da horrela! Baizik eta eguneroko lana errutina bihurtzearen ondorioa.

17. lerr. E Dena dela, bada azkarregi erretiratu izanaren damuz bizi denik, autoestima

gradu batzuk jaitsita. Aurrekoan egin nuen topo batekin. 53 urterako hasi zitzaizkion erretira zedin presionatzen. Hori ere ez da gustagarria izango.

F Besteak beste, nola joango zara adin horrekin eta, batez ere, haren sasoiarekin

Inserso-rekin oporretara; edo zaharren egoitzara, baxoerdia 10 xentimo merkeago edatera. (22. lerr. G ………………………………..)

Rufino Iraola, DV, 2003/01/31

Page 3: 2.mailako eredu orokorra

Egitekoa: A. Ondorengo baieztapenak testuko paragrafoekin lotu, adibidean egiten den bezala: (paragrafo guztiek ez dute nahitaez baieztapenik eta paragrafo batek izan dezake baieztapen bat baino gehiago). Adibidea:

1. Erretiroa hartzen duten batzuk gazteegiak dira zaharren gauzak egiteko (F) 2. Erretiroa hartu aurreko azken urteetan lana aspergarria izanten da (…) 3. Lan munduan mailarik gorena jo ondoren, motibazioa jaisten hasten da. (…) 4. Besteen alde lan egitea erabakitzen dutenek ez dute egia esaten (…) 5. Etxera soldata eramatea da 50 urteko langilearen pizgarri bakarra (…) ……………………..

B. Egitekoa: Izenburu egokiena aukeratu irakurri duzun testuarentzat.

a. Erretiroarekin pozik b. Motibazioaren alderdi onak eta txarrak c. Ez da ona gazteegi erretiratzea d. Erretiroa: lan egin ondorengo atsedena

C. Egitekoa: Adierazi beste era batera ondorengo testuetako hitzek esan nahi dutena:

a. nahiz eta sarritan erretiroak berak ere traumak sortzen dizkion, batik bat garaia baino lehen hartzen badu. (lerroa:3.a….)

b. Era berean, ez da normala zigorraren beldur izatea, egin beharrekoak ondo egin baititu, (lerroa:10.a…)

c. bada azkarregi erretiratu izanaren damuz bizi denik (lerroa:17.a.)

d. Nola joango zara adin horrekin eta, batez ere, haren sasoiarekin (lerroa:20.a.)

Page 4: 2.mailako eredu orokorra

2. Testua Egitekoa: Egunkariko albiste laburrak irakurriko dituzu. Bakoitzari izenburu egoki bat ezarri behar diozu.( 4 dira zuzen daudenak eta 3 ez dituzu erabili beharko).

1 3

Kate baten hausturak eragin zuen istripua Eibar-Gasteizko lanetan. Osalanek berretsi egin zuen atzo Eibar-Gasteiz autobidea eraikitze lanetan hilaren 22an jazotako istripua plataforma eusten zuen katearen begi baten hausturak eragin zuela. Istripu horretan behargin bat hil zen eta beste hiru zauritu. Langileak plataforma gainean ari ziren lanean, eta Osalanen arabera, ezin izan zen istripua saihestu, «nahiz eta egiturara segurtasun arnesekin lotuta egon, plataformaren erorketak egituraren zati handi bat bota baitzuen».

Realak eta Anoeta Kiroldegiak hitzarmena sinatu dute. Jose Luis Astiazaran Realeko lehendakariak eta Odon Elorza Donostiako alkateak talde txuri-urdinaren eta Anoeta Kiroldegiaren arteko hitzar-mena sinatu zuten atzo. Hitzarmenean pistak oztopo direla esaten da, eta arazo horri irtenbidea emateko ikerketa bat egiteko konpromisoa azaltzen da.

2 4

Langabezia tasa %8,5era igo da urteko lehen hiruhilekoan Hegoaldean. Espainiako Estatitistika Institutuak atzo jakinarazi zuen urteko lehen hiruhileko Populazio Aktiboaren Inkestaren emaitza. Datuon arabera, langabeziak 700 lagunetan egin zuen gora Hego Euskal Herrian, eta, horrez gain, okupatuen kopuruak be-hera egin zuen, 4.400 lagunetan. Gauzak horrela, langabezia tasa %8,5ean gelditu da. LAB sindi-katuak datuok salatu zituen, batez ere lanpostuen desagerpena; baita emakumezkoen egoera ere. Haien langabezia tasa %12,6koa da.

Fabian Cancellara italiarrak irabazi du Romandiako Itzuliko aitzin etapa. Fassa Bortolo taldeko Fabian Cancellara italiarrak Romandiako Itzuliko aitzin etapa irabazi zuen atzo. Cancellararen atzetik Alexander Moos (Phonak) eta Laurent Dufaux (Alessio) txirrindulari suitzarrak sailkatu ziren, bi eta hiru segundora, hurrenez hurren. (……………………………………………….)

A Futbol partida prest B Langabezia tasak behera C Errepide berria laster prest D Zenbakien dantza E Lehenengo garaipena alde txikiarekin F Bermoldatze lanak aztergai G Zoritxarreko katea (H…………………………………….)

Page 5: 2.mailako eredu orokorra

3. Testua Egitekoa: Irakurri arretaz testua eta adierazi ondorengo baieztapenak egia ala gezurra diren (E/G). Jarri erantzuna laukietan. EGIAZKOA IZAN OTE ZEN? Adiskide batek e-postaz jaso eta helarazitako gogoeta baten laburpentxo batekin natorkizue gaurko honetan. Badakit mito kutsu bat baduela, baina hala ere merezi duela uste dut. Horra gogoetaren laburpena: Nire belaunaldikoon haurtzaro garaian ez zegoen haurrentzako propio prestaturiko botika ontzi, ate edo armairu berezirik. Kaskorik gabe ibiltzen ginen bizikletan, era guztietako bideetatik eta bide ez ziren tokietatik ere. Orduak ematen genituen goitiberak egiten, baina hori bai, aldapa behera gindoazen arte ez ginen ohartzen balaztak ipintzea ahaztua genuela. Eta bizirik ateratzen ginen, bizirik eta, gehienok, osorik ere bai. Bazkal ostean ateratzen ginen kalera eta ilundu arte ez ginen etxera itzultzen; ez zegoen gu aurkitzeko modurik, eskuko telefonorik ez zegoen-eta. Buruak irekitzen genizkion elkarri harrikadaka, baina merkromina apur batekin edo puntu batzuen bidez sendatu egiten ziren zauriak. Hortzak apurtzen genizkion elkarri, baina ez zegoen errudunak zigortzeko legerik, eta legerik bazegoen, ohiturarik ez. Txorro-morro-piko-tallo-kean jolasten genuen, eta nik dakidala, gutako inork ez zuen etendura diskalik pairatu horregatik. Gozokiak jaten eta limonadak edaten genituen; ez zegoen obesorik, ordea, lodikoteren bat edo beste agian bai, baina obesorik ez. Botila beretik edaten genuen eta ez genion ezer kutsatzen elkarri. Hobeki esan, bazegoen elkarri kutsatzen genion zerbait: zorriak; baina ileak ozpin beroaz garbituz kentzen zizkigun amak; edo bestela, ileak zerora moztuz. Etxean telebistarik izatekotan, bakarra zen, kanal bat edo bikoa eta zuri beltzean. Ez genuen eduki playstationik, ez eta horren antzekorik ere. Lagunak genituen, eta lagunekin elkartzen ginen kalean, aldez aurretik hitzordurik jarri gabe. Eta hor, kalean, txapa jokoan aritzen ginen, eta zibotan edo kinkinean. Txori ehizan ibiltzen ginen txinbera edo tranpak erabiliz, edo sugandila ehizan, esku hutsez. Zer ondo pasatzen genuen! Denetariko ikasleak zeuden eskolan, onak eta txarrak. Ikasmaila gainditzen zuten batzuek, eta errepikatu egin behar izaten zuten besteek. Eta ikasturtea amaitutakoan, hiru hilabeteko oporrak zetozen, ezelako ikastaro edo uda jarduerarik antolatu barik. Askatasuna izan genuen, eta askatasunarekin batera porrota, arrakasta eta erantzukizuna ere bai. Horrelaxe hazi ginen eta horrelaxe ikasi genuen. Egiazkoa izan ote zen?

Juan Ignacio Perez Iglesias Berria, 114.zk. 2003ko urriaren 31koa.

(Moldatua)

Page 6: 2.mailako eredu orokorra

1. Bere lagun min baten gogoetaren laburpena egiten digu idazleak artikuluan.

2. Idazleari arduragabekeria iruditzen zaio umeak goitiberan kaskorik gabe ibili izana.

Ulertezina gertatzen zaio.

3. Garai hartan, haurrek orduak eta orduak ematen zituzten kalean, eurek euretara. Ez zen pentsatzen ezer txarrik gertatu behar zitzaienik.

4. Orduko umeek ez zuten inoren beharrik elkarren arteko gorabeherak eta liskarrak

konpontzeko.

5. Artikulugilearen arabera, gaur egun baino askoz eskasago eta okerrago jaten zen orduan, haurrak ezin okerrago elikatzen ziren eta halakoak ziren ondorioak ere.

6. Belaunaldi hartako umeek hainbat joko eta jolas arriskutsu egiten zuten, istripuak ere

gertatzen ziren, ezer larririk ez, ordea.

7. Ez zen gaurko prebentzio neurririk hartzen, ez zuten izaten elkarri ezer kutsatzeko beldurrik.

8. Orduan ez omen zegoen telebistarik ia. Beharrik ere ez, umeek berehala asmatzen

baitzuten zerbait, denbora emateko.

9. Idazleak nahiago izango zuen gaur eguneko umeen lekuan egon izan balitz.

10. Artikulugilearen ustez, orduko umeen heziketa oraingoena bezain ona edota hobea zen.

1 2 3 4 5

6 7 8 9 10

Page 7: 2.mailako eredu orokorra

4. Testua

A. Egitekoa: LEOPOLDO SALVAREZZA zahartzaroari eta adinekoei buruzko katedrako irakaslea da. Ondorengo testua berari egindako elkarrizketa da. Lotu galderak dagozkien erantzunekin, adibidean egiten den bezala. Adibidea: 5 G (Galdera bat ez duzu erabili behar)

LEOPOLDO SALVAREZZA Θ Zahartzaroari eta adinekoei buruzko katedrako irakaslea "Norberak erabaki behar du noiz iritsi den zahartzaroa"

Leopoldo Salvarezza Buenos Aireseko Unibertsitateko Psikologia Fakultateko Zahartzaroari eta Adinekoei buruzko Katedrako irakaslea da. Zahartzaroari buruzko liburu eta artikulu ugari idatzi ditu eta, bere esanetan gizarteak adinekoei ematen dien tratua kontuan hartuz, ez da harritzekoa gazte izatean jarraitu nahi izatea.

1 Gizarteak adinekoei ematen dien tratua kontuan hartzen badugu, gazte sentitu nahi izatea ez da hain arraroa. Gizarteak ez ditu adinekoak maite, ez dira produktiboak eta, beraz, baztertu egiten ditu, ez ditu onartzen. Hori guztia txikitatik ikusten eta ikasten dugu. Horregatik, gazte garenean erabakitzen dugu ez dugula zahartzera iritsi nahi, baztertuak ez izateko. Gurpil zoroa da: adinekoa baztertu egiten dugu eta, haren egoeran egon nahi ez dugunez, ez gara hura ulertzen saiatzen, baina, azkenean gure atzetik datozenek, guk egindakoa ikusi dutenez, gu ere baztertu egiten gaituzte zahartzen garenean.

2 Ez. Adinak ez du zerikusirik. Ez da gauza bera Buenos Airesen 60 urte dauzkan emakume bat izatea edo, adin bera izan arren, Amazoniako tribu batean bizi den emakumea izatea.

3 Hala da, bai. Horietan oinarritzen da adinekoek jasan behar izaten duten bazterketa ere. Aurreiritzi horien arabera, adineko guztiak gaixo daude, denak erotuta daude, senilak dira eta ez dute sexualitaterik. Hori guztia ez da egia, baina aurreiritzi horiek sortzen duten irudia da gizarteak duena. Beraz, ez da hain arraroa gu irudi horrekin identifikatu nahi ez izatea.

4 Irtenbide bakarra herritarrek adinekoekin duten jarrera aldatzea da. Era horretarako zaharrek bizi duten egoera hartu behar dute kontuan. Gazteen ikuspegia aldatzeko zaharren lekuan jartzea da hoberena, etorkizunean bizi beharko duen egoera ulertzeko gai den gazteak zahartzaroa ulertzeko duen era aldatu beharko du. Noizbait zahartu beharko dugu, hori sahiestu ezin dugun zerbait da. Saiatu gaitezen, beraz, prozesu hori errazten.

5 G Horretarako lehenik zahartzaroa zer den jakin behar dugu eta garai horretara iristen garenean zer egin genezakeen. Informazioa da behar duguna. Adinekoek zer behar dituzten eta zer eskaintzen diguten jakin behar dugu. Horretarako baina, gizarte osoa aldatu beharko litzateke eta noizbait zahartzarora iritsi garela onartu beharko genuke.

6 Hori bakoitzak erantzun beharreko galdera bat da. Norberak erabaki behar du noiz den zaharra. Pertsona bat ez da egun batetik bestera zahartzean, apurka-apurka zenbait gauza egiteko zaharregia dela konturatzen da. Pertsona bakoitzak erabaki behar du zein arotan dagoen.

Berria, 2003ko azaroaren 26koa.

A. Baina zer da adinekoa izatea? B. Zergatik dugu gazte sentitzeko halako beharra? C. Gizarteak aurreiritzi ugari ditu zahartzaroarekiko D. Zahartzaroa bakoitzaren urteen araberakoa da? E. Non bizi dira zaharrak hobeto? F. Badago aurreiritzi horiek aldatzeko erarik? G. Nola egin beharko lioke aurre gizakiak zahartzaroari?

Page 8: 2.mailako eredu orokorra

B. Egitekoa: Ondorengo azalpenez baliatu testuan erantzunak aurkitzeko. Idatzi erantzuna hutsunean, adibidean egiten den bezala. 7. Zer da amaierarik edo irtenbiderik ez duen arazoa? (1 galderan)…………………………………………………… 8. Jendeak uste duena, baina benetan pentsatu gabe…(3.galderan)………………………………………………… 9. Nahitaezkoa da, ahaleginak eginda ere, berez gertatuko da…(4.galderan)………………………………………. 10. Norbait zokoratu, alboratu egiten da (1 galderan)………baztertu………………………………………………….. 11. 4. lerroan "haren" esaten denean, zein da esanahia edo erreferentea?(1 galderan)……………………… ……

5. Testua A. Egitekoa: Zahartzaroaren eta gaztetasunaren inguruko testu bat duzu ondorengoa.Testuaren ondorengo laburpenak (a,b,c,..) paragrafo bakoitzarekin lotu behar dituzu, adibidean egiten den bezala. (Bi laburpen ez dituzu erabili beharko). Adibidea, 7 G

Denboraren beldur GAZTETASUN AMAIGABEA DA GIZAKIAREN HELBURU NAGUSIETAKO BAT ETA, ONDORIOZ,

GIZARTEAK ADINEKOAK BAZTERTZEN DITU, BATZUEN USTEZ

1 5

Heriotzarekin, ezinarekin, gaixotasunekin,

bakardadearekin eta antzeko ezaugarriekin lotzen da zahartzaroa. Ondorioz, gizakia behin eta berriz saiatzen da gaztaroa luzatzen. Baina hori ez da kontu berria. Erdi Aroan, adibidez, noble zaharrek urrearekin egindako edari bereziak edaten zituzten gazte bilakatu ahal izateko. Sorginek, berriz, orkidea eta mandragorak nahasten zituzten gazte mantendu nahian.

Gizartea bera da zahartzaroa heriotzaren

ataria dela irakasten diguna. Graciela Zarebski Argentinako hiriburuko Gerontologia Sareko Aholkulari Kontseiluko idazkari eta psikologoaren esanetan, baina, gizarteak bere aurreiritziak aldatu behar ditu. "Aldatu ezean, gazteen ispiluari begira jarraituko dugu. Denborak utzi dizkigun arrastoak estaltzen saiatuko gara. Baina horrek ez digu balioko betirako, noizbait zahartzaroan gaudela onartuko beharko dugu" dio.

2 6

"Denok iritsi nahi dugu zahartzarora, baina

guztiok ukatzen dugu iritsi garela", esan zuen Francisco de Quevedo idazleak. Zergatia nahiko argi dago: beldurra. Zahartzaroa, heriotza bezala, tabu bilakatu da eta, horregatik, hainbat izen asmatu ditugu urteetan aurrera doazenei zahar deitu behar ez izateko: adinekoak, aiton-amonak, helduak eta abar. Inork ez du onartu nahi zaharra denik. Zergatik? Gizarte honek gaztaroa miresten duelako, gizartea produktibitatean oinarritzen delako, hainbaten ustez.

Ez da ahaztu behar zahartzaroa hainbat eratan

ulertzen dela garaiaren eta ohituren arabera. Txileko maputxeentzat, esaterako, pertsona bat ez da zaharra bere familia mantentzeko gai den artean. Zahartu ostean, berriz, zenbait gauza egiteko indarrik ez duten arren, euren jakinduria errespetatzen dute tribuko gazteek.

Page 9: 2.mailako eredu orokorra

3 7

Zahartzaroan, baina, etorkizuna iluna izan ohi

da. Mitoak sortu dira zahartzaroaren inguruan: adin jakin batetik aurrera zaharrak direla, ez direla egoera berrietara ohitzen, ez direla produktiboak... Finean, Kant filosofoak, adibidez, zahartzaroan egin zituen lanik onenak eta Pablo Picasso, berriz, 91 urterekin Espainiako margolaririk gazteena zela esaten zen.

Zarebskik dioenez, urteetan gazte direnak

zahar sentitu daitezke eta adinean aurrera egin dutenak, berriz, gazte. "Ezin dugu esan adineko guztiak zaharrak direnik. Gizakiaz ari garenean, kanpoko itxuraz gain, sentimenduak ere oso kontuan hartu behar ditugu. Norberaren esku dago zer izan nahi duen eta besteok hori onartzen ikasi behar dugu", nabarmendu du.

4 8

Adituen ustetan, norbera zahar sentitzen ez den bitartean ezin da adinekoa denik esan. "Besteak zahartzen ari direla ikusten dugunean betirako gaztetasunaren ametsa deusezten zaigu. Horregatik mehatxu gisa ulertzen dugu zahartzaroa eta adinekoak ulertzen saiatu beharrean haiengandik ihes egiten dugu" dio Santiago Kovadloff filosofo argentinarrak.

65 urte betetzeak lan egiteari utzi behar izatea

esan nahi du. Lanean jarraitzeko gai izateak ez du ezer esan nahi. Zarebskiren ustetan, ordea, zahartzaroa eta esperientzia lotuta doaz. "Urteetan enpresa berean aritu denak beste inork baino hobeto ezagutzen du lan hori, eta erretiratzean ez du jakituria hori galtzen. Horregatik, adineko pertsonen aholkuak oso aberatsak izan daitezke enpresa batentzat", dio argentinarrak.

GAIAK. Bizitzaren giltzak. Gizalegea Berria, 2003ko azaroaren 26koa.

A Gazte sentitzeko onena lana egiten segitzea da B Erretiroa hartzen dutenak aholku emaile izan daitezke C Zahartzaroan bizimodu berri bat hasten da D Hainbat kulturatan zaharren jakinduria errespetatzen da E Betidanik nahi izan du gizakiak gaztaroa luzatu. F Alferrik da zahartzaroari bizkar ematea G Itxura ez da dena, gazte sentitzen diren zaharrak ere badira H Zaharrak ez direla produktiboak uste bada ere, badaude horren kontrako frogak I Gizakiak ihesbideak bilatzen ditu, zahartzaroa aipatzeko beldur delako J Zahartzen ari garela ikustean zaharrengandik ihes egin nahi izaten dugu B. Egitekoa: Ondorengo azalpenez baliatu testuan erantzunak aurkitzeko. Idatzi erantzuna hutsunean, adibidean egiten den bezala. Adibidea: 9. Sartzeko lekua, sarrera (5. paragrafoan)……………ataraia…………………………… 10. Zerbaitek uzten dituen seinaleak (5. paragrafoan)…………………………………….. 11. Norbait edo zerbait goraipatu (2. paragrafoan)………………………………………… 12. Zerbait desegin, desagertu (4. paragrafoan)……………………………………………. 13. Lehen gauza bat izan eta beste bat bihurtu (1. paragrafoan)…………………………… 14. (4. paragrafoko 7. lerroan) "haiengandik" esaten denean, zer esan nahi da, nortzuk dira erreferentzia? ………………………………………………………………………………

Page 10: 2.mailako eredu orokorra

C. Egitekoa: Testuan irakurri dituzun ondorengo esaldiak beste era batera adierazi

15. Norbera zahar sentitzen ez den bitartean ezin da adinekoa denik esan (4. paragrafoan) ……………………………………………………………………………………………… 16. "Aldatu ezean gazteen ispiluari begira jarraituko dugu" (5.paragrafoan)……………… ……………………………………………………………………………………………… 17. Pertsona bat ez da zaharra bere familia mantentzeko gai den artean (6. paragrafoan)…. ……………………………………………………………………………………………….

1.2. Idazmena Azterketariak testu luze bat (250 hitz ingurukoa) edo bi testu motz (120 hitz ingurukoak) ekoiztuko ditu. Horretarako ordubete inguru izango du. Egitekoak: gehienbat elkarreraginezko xedea dutenak. Hala nola, eskerrak eman, eskaerak egin, iritziak, jarrerak, barkamenak adierazi; nahiak, premiak, ideiak azaldu; informazioa, arrazoiak eman; kexak adierazi; informazioa eskatu, helbideak, zerbitzuak, azalpenak, laguntza, baimena eskatu; agunduak eta aholkuak eman, ohartarazi. Era berean, gertaerak, ideiak eta prozesuak deskribatu edota argudiatu. Testuak: inprimakiak, gutunak, oharrak, postalak, kontakizunak, berri emateak, deskribapenak…. Ariketa motak: Egoera bat eman eta gutun/postal/ohar/posta elektroniko… eran adierazi Kontakizuna/deskribapen bat idatzi Gutun/postal/ohar/posta elektroniko …. idatzi bati erantzun Taula edo grafiko baten informazioa erabiliz gutun/ postal/ohar/posta elektroniko … idatzi Irudi, plano, mapetan ikusten duena idatziz adierazi ………………… A. Egitekoa Zure euskaltegiko/herriko/auzoko aldizkarian artikulu bat idazteko eskatu dizute. Gaurko egunkarian esaldi batzuk irakurri dituzu erreportaje batean eta gai interesgarria iruditu zaizu artikulua idazteko. Hauek dira esaldiak:"Zaharra herritar ilustrea zen. Orain jada ez da herritarra" eta beste hau "Gizarteak ez du adineko jendea maite. Jende aurrean jasan egiten du; bestela gorroto du". Gaia: Zahartzaroa. Luzera: 120 hitz inguru) B. Egitekoa Auzoko lagun batek haurra izan du. Zorionak emateko gutuna idaztea pentsatu duzu. Auzokoa txikitako laguna duzu eta aspaldian ez duzu ikusi. Hala ere, lagun onak zarete eta

Page 11: 2.mailako eredu orokorra

poz handia hartu duzu albistea jakitean. Aukera ona iruditu zaizu garai bateko kontuak gogoratzeko, txikitako jokoak, auzoko aspaldiko bizimodua (Luzera: 120 hitz inguru)

Bigarren aukera:

Egitekoa: Honako gutun hau bidali berri dizu, Iruñetik, hango euskaltegi/autoikaskuntza

zentro batean ikasten diharduen zeure lagun zahar batek. Hementxe duzu aukera adiskideari erantzuteko, 250 hitz inguruko gutuna idatziz.

Denbora Ordubete

Iruñean, 2003.eko urriaren 2an

Kaixo, aspaldiko!

Bai. Iñazio naiz. Betiko Iñazio. Euskara mila aldiz ikasten hasi eta beti uzten nuena. Zenbatetan esan nion neure buruari ez nuela inoiz ezer lortuko! Baina hara nola diren gauzak. Iruñera etorri bizitzera, buru-belarri giro euskaldun batean sartu, berriro euskaltegi batean hasi, eta hemen nauzu, bigarren maila amaitzen eta gutun hau idazten.

Izan ere, horixe esan digu irakasleak: gutun bat idazteko lagun zahar bati, euskaraz. Eta hementxe nauzu. Beti gauza bera esaten digu irakasle horrek: eginez ikasten dela egiten. Eta hitz eginez ikasiko dugula hizketan. Eta idatziz, idazten. Eta proba egiteko. Baina hori bai: erantzunen (hemen, erantzunen esaten dute, eta ez erantzungo) digun lagun bati idazteko. Horrela izanen (izango) dugula-eta aukera idazten jarraitzeko. Eta, gainera, berrehun hitz izan behar omen ditu gutxienez gutunak. Ez dakit iritsiko naizen. Idazten beti izan naiz alfer samarra. Baina saiatuko naiz.

Badakit zu euskaltegi/autoikaskuntza-zentro batean matrikulatu zinela. Eta zuri ere ondo etorriko zaizu, noski, ariketa apur bat egitea. Beraz, badakizu. Gainera, lehen bezala jarraitzen baduzue, izanen duzu zer kontatua. Eta, besterik ez bada, autoikaskuntza-zentroko kontuak idatzi.

Eta zelan uda? Eta herriko jaiak? Eta parrandak?

Oraingoz, besterik ez.

Orain, zure berrien zain gelditzen naiz. Zintzo ibili, eta eutsi goiari.

Laster arte.

Iñazio

Page 12: 2.mailako eredu orokorra

1.3. Entzumena Azterketariak bere eguneroko bizitzako gaien inguruko 2 testu entzun/ ikusiko ditu (audioan edo bideoan). Testu horien ulermena adierazi beharko du. Testua luzea izan liteke (5/ 6 minutu ingurukoa, bi zatitan) edo zenbait testu labur (minutu 1 ingurukoa), minutu kopurua osatu arte. Xedea: Testuetako ideia nagusia, informazio garrantzitsua eta xehetasunak ulertu; hizlariaren edo hizlarien jarrera eta informazioa bereizi eta ondorioak atera. Proba motak: aukera anitzeko galderak, erantzun laburreko galderak, egia/gezurra erantzutekoak, lauki bateko informazioa osatu eta abar. Ondoren horietako baten adibidea duzu. 1 ENTZUNGAIA 1 ZATIA(Iraupena: 2:23''). Ondoren trikitiaren inguruko jardunaldien berri ematen duen elkarrizketa bat entzungo duzu. Agurtzane Aizpuruk emango dizkigu azalpenak. Egitekoa: Irakurri galderak testua entzun aurretik. Entzundakoarekin osatu laukietan falta den informazioa. Grabazioa bitan entzungo duzu. Trikiti jardunaldiak

+ Trikiti jardunaldien izenburua: "……………………(1)…………....…."

+ Jardunaldien aurtengo kokagunea: …………………(2)…………........…

+ Jardunaldien iraupena: ……………………(3)…………………………..

+ Zenbatgarren jardunaldiak izan dira? ……………(4)..………………………

+ Jardunaldien datorren urteko kokagunea ………(6)……………………

+ Nolakoak izan dira emaitzak? ………………(5)…………………………. Egitaraua:

Jardunaldien lehenengo hitzaldiaren izenburua: “Grafia askorik ………(6)…………………”

Transkripzioa (2':23'') 1 ZATIA

TRIKITIXA , Aisterrazu plazatik Donostiako Koldo Mitxelenan izandako

kontu oihartzunak bildu nahi genituzke orain. , Beti ere kontutan hartuta gero trikiti doinuak eta haien

ingurukoak izango direla Bilbon.

, Eta, bitartean, arratsaldekoa Euskadi Irratian. , Agurtzane Aizpuru, arratsalde on. , Kaixo, berdin. , Euskal Herriko trikitixa elkarteko idazkaria zara zu. , Bai, hori da.

Page 13: 2.mailako eredu orokorra

, Trikitizalea, seguru. , Bai, bai, bai. , Trikitilaria ere bai? , Ez, ez, ez... , "Inpernuko poza" izenburupean trikitixaren lehen

jardunaldiak izan dira joan den astean Donostian. , Bai, ostiralean bukatu genituen asteartean hasita eta, bueno,

pozik gaude. Lehenengo jardunaldiak dira eta urte honen bukaeran, Bilbon errepikatzeko asmotan.

, Lehenengo jardunaldiak hausnarketarako premia bazegoelako trikitiaren inguruan?

, Bai, zalantzarik gabe, eta geratu da oraindik hausnarketarako tokirik.

, Emaitzarekin gustora?

, Bai, bai, bai.. Bueno lehenengoak ziren, martxan jarri dugu,

behintzat, proiektua eta datorren urteetan ere martxa mantentzekotan.

, Zer proiektu duzue ba eskuartean? , Ez, jardunaldiak... , Jardunaldiak egitearenak, alegia. , Bai, jarraitzeko asmoa dugula, alegia. , Jendea erakarri duzue Koldo Mitxelenara? , Bai, hurbildu da jende pixka bat, hurbildu da. , Egitaraua pausoz pauso gainbegiratuko dugu zure aldetik

eragozpenik ez badago behintzat, Agurtzane. , Gaur zortzi izan zen lehen hitzaldia. Gaia: "Grafia askorik

gabeko historia apur bat". Amagoia Iban hizlari. , Bai, bueno, hor Amagoia Ibanek egin… egin zuena edo

proposatu geniona zen, ordurarte argitaratuak zeuden eta trikixiaren inguruan zeuden teoriei errepaso bat egitea, ez. Ba, orduan, Amagoia Ibanek bilketa lan bat egin du lan guztiak irakurri eta horren ondorioz, bere hitzalditxoa atera zuen. Hor landu zituen, besteak beste, ba trikitixaren etorrerari buruzko teoriak; elizareriko erlazioa; zein egoera topatzen duen trikitixak Euskal Herrian sartzen denean; bueno, pixka bat utzi zuen, ba, hainbat jenerazio zaharrei begiratutxo bat eman, eta trikitixaren teoriei alde historiografiko bat landu zuen, ta, gero, hortik aurrera hurrengo egunetan lantzekotan utzi zuen.

, Garai bateko trikitilariak aipatu dituzun honetan, ea musika pittin batez hornitu dezagun hurrengoa.

2 ZATIA(Iraupena: 3':00''). Egitekoa: Testuan entzun duzun informazioa ziurtatu ondorengo adierazpenetan. Testuak espreski baieztatzen dituenak aukeratu, adibidean egiten den bezala. Adibidea: X 0. Ahuntxa, Boni eta orduko beste zenbait trikitilariren garaia izan zen trikitiaren historian oparoena. √ 1. Joxe Mari Iriondo mahainguru moderatzaile ona da, baina dantzari kaskarra √ 2. Juan Mari Beltranek noiznahi jotzen du trikitixa jendaurrean √ 3. Tiliñok azaldu zuen trikitilaririk zaharrenak bizkaitarrak zirela √ 4. Elgeta trikitilaria Iturbideren etxean izan zela kontatu zuten Lajak eta Iturbidek √ 5. Elizak trikitia eta erromeriak ez zituen gustoko √ 6. Txapelketei esker jendeak erromerietan gogoz parte hartzen du Transkripzioa (3':00'') 2 ZATIA

Page 14: 2.mailako eredu orokorra

TRIKITIXA , "Inpernuko pozaz", Ahuntxa eta Boni. , Bai, hori da. Ahuntxa eta Boniren garaia izan al zen

txikitixaren garairik oparoena, Agurtzane? , Bueno, hor, Ahuntxaren garaian eta Sakabi, Elgeta, hor izan

zen aro garrantzitsu bat Ahuntxaren inguruan eta baita ere, ba, bueno beste trikitilari garrantzitsuak ere izan ziren e...

, Garaia hura, garai hura gutxi asko bai oparoa horietako bat. , Bai, bai, bueno, batez ere hor Elgetaren ikasleen aro hori

litzateke ez? Orduan horrek egiten du lotura Elgeta etorri zenetik, ba, ia gaur egungo belaunaldi berriei edo.

, "Trikitixa zenbait gogoeta" horixe izan zen hurrengo eguneko mahai-inguruko gaia.

, Bai, hurrengo egunean Joxe Mari Iriondo jarri genuen moderatzaile lanetan.

, Aproposa bera. , Bai, zalantzarik gabe, bueno,... , Dantzarako ere bai. , A, bai? , Baietz uste dut. , Hainbeste... , Noiz egin duzu berarekin dantza? , Ez, baina ikusi bai noizbait. , Je, je, je... , Hainbeste ez genekien. , Je, je, je... , Eta, gero, ba berarekin jarri genituen Tiliño eta Beltran, Juan

Mari Beltran, eta, gero, Laja eta Iturbide. Orduan han ere izan zen zer esanik ezta?

, Zer gogoeta egin zuten? , E, bueno, Iriondok aurkeztu zituen Beltran bueno aditua herri

musikan aditu bezala, pixka bat berak nola deskubritu zuen trikitixa ez. Berak trikitixarik ez du jotzen edo, bueno, kanpoan inoiz emanaldiren bat eman omen du, baina nola

deskubritu zuen trikitixa eta nola jasotzen duen bai dultzinaren txistuaren repertorioa ez? Eta atal hori ba Beltranek oso ondo ezagutzen du, ez? Tiliñok, gero, Bizkaiko errealitatearen berri eman zigun ez nola trikitixa bueno, ba, han zein datu dauden, nola trikitilari zahar ezagutzen ditugun trikitilari zaharrenak Bizkaikoak diren, eta, pixka bat, e, dantzaren inguruan eta aritu zen eta, gero, Laja eta Iturbide erabat adibide praktikoan. Ez, nola bizi zuten, nola Elgeta etorri zen Lajaren etxera 3 hilabetez berriro kontatu zuten istorio hori; Iturbidek pandero, panderista familiatik datorkio eta, ba, nola bizi zuen elizareriko zer relazio zuten, erromeriak nola egiten ziren, eta horren bueltan ibili ziren. , Elizarekiko relazioarena behin baino gehiagotan aditu da. , Bai, bai. , Zer erlazio zen debekuzkoa? , Bai zalantzarik gabe , Je, je, je... , Denak etorri al ziren azken urteetako ez dakit nola esan...

gainbeherarekin? , Barkatu? , Gainbehera. , Etorri ote zen? , Bat etorri al ziren azken urte hauetan egon den gainbehera,

hori aipatzerakoan. , Bueno hauek e dantzarekiko gainbehera, ez, erromerien

beherakada hori aipatzen dute ez. Adibidez, Tiliñok hor esaten zuen espektakulo edo bihurtu ez ote den eta orduan herriko jendearentzat ez dela hain akzesiblea edo dantza hori egitea, ez, erabat e txapelketa munduan eta egin dena asko pulitu eta perfekzionatu eta orduan ba bueno berak hortara, horri e(ra)gozten zion ba dantzarekiko beherakada edo erromeri giro hori.

, Jendeak ez duela dantzarik egiten. , Gero eta gutxiago. , Ez eta erromerietan ere.

1.4. Mintzamena Azterketariak ahoz komunikatzeko gaitasuna frogatu beharko du. Xedea: informazioa, iritzia ematea, argudiatzea, arrazoitzea; elkarreraginean aritzea, bat-batean esanahia negoziatzea edota elkarreraginean txanda hartu eta uztea. Horretarako duen trebetasuna eta erabiltzen dituen baliabideak neurtuko zaizkio. Egiteko era: azterketariaren eta aztertzailearen artekoa. Ahozko ekoizpenaren probak ondorengo zatiak izango ditu: a. Sarrera eta galderak aztertzaileekin harremanetan jartzeko

b. Gaiarekin lotutako elkarrizketa, argazki batean oinarri hartuta.

c. Gaiari buruzko elkarrizketa aztertzeileekin; azterketariaren azalpenak. Adibide gisa: Gaia: Gure aitona-amonen bizimodua eta gaurkoa (Prestatzeko denbora: hogei minutu inguru).

Page 15: 2.mailako eredu orokorra

Gure aitona-amonen bizimodua eta gaurkoa Egitekoa

Geure bizitzan, tarteka-tarketa alderatu izan ohi ditugu gaurko bizimodua eta lehengoa. Orain, zure aitona-amonena eta gaurkoa izango dituzu hizpide epaimahaikoen aurrean, bost minutu inguru.

Zehatzago

Azaldu nolakoa den gaurko bizimodua eta nolakoa zen zeure aitona-amonena. Alderatu: alderdi onak eta ez horren onak... Adibideez ere horni dezakezu. Eta, agian, pasadizoren bat ere konta dezakezu, gauzak argiago gera daitezen. Agian, epaimahaikoek galderaren bat ere egingo dizute. Erantzun.

Page 16: 2.mailako eredu orokorra

Erantzunak: Irakurmena 1 testua: A Egitekoa. 1F,2ª,3C,4D,5C. B. Egitekoa: C. C Egitekoa: a. Erretiroak arazoak ematen ditu askotan garaia baino lehen hartzen delako. b. Lanak ongi egiten dituenez gero, ez dio zigorrari beldurrik izango. c. Batzuk damututa daude goiz erretiratu direlako. d. Gazteak eta sasoitsuak ezin dira zaharrekin oporretara joan. 2. testua:1G, 2D, 3F, 4E. 3 testua: 1G, 2G, 3E, 4E, 5G, 6E, 7E, 8E, 9G, 10E. 4 testua:A Eginkizun. 1B, 2D, 3C, 4F, 5G, 6A B Egitekoa:7 “gurpil zoroa”, 8 “aurreiritzi”, 9 “saihestu ezina”, 10 “baztertu”, 11 “zaharra”. 5 testua: A Egitekoa. 1E, 2I, 3H, 4J, 5F, 6D, 7G, 8B B Egitekoa.9 “ataria”, 10 “arrastoak”, 11”miretsi”, 12 “deuseztu”, 13 “bilakatu”, 14 “zaharrak”. C Egitekoa. 15. Gazte sentitzen denari ezin zaio zaharra dela esan. 16. Ez bagara aldatzen, beti gazteen gauzak egin nahiko ditugu. 17. Familia mantentzeko gauza bada, ez da zaharra izango. Entzumena 2. Zatia: 0,3,5