2.gluzidoak_anaya

81
2. GAIA GLUZIDOAK

Upload: irakaslube

Post on 20-Feb-2015

2.248 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

2. batxilergoko Biologia ikasgaia.2. unitate didaktikoa

TRANSCRIPT

Page 1: 2.GLUZIDOAK_anaya

2. GAIAGLUZIDOAK

Page 2: 2.GLUZIDOAK_anaya

0. SARRERA● Gluzidoak naturako molekularik ugarienak dira.● Landareek fotosintesian sortzen duten glukosan oinarrituz, zelulek behar duten energiaren zatirik handiena lortzen dute; garunak, adibidez, glukosa baino ez du erabiltzen energia-iturritzat.● Gluzidoak (almidoia eta sakarosa, kasu) oinarrizkoak dira gizakiaren dietan.

Page 3: 2.GLUZIDOAK_anaya

1. GLUZIDOAK: SAILKAPENA ETA FUNTZIOAK

●C, H eta O-rekin osaturiko konposatuak dira.●Azukreak edota karbohidratoak bezala ere ezagunak dira.●Gluzidoen formula enpirikoa (CH

2O)

n da, nahiz

bestelako elementuak ere ager daitezkeen (N, S, P...)●Kimikoki, polihidroxialdehidoak edota polihidroxizetonak izan daitezke.

1.1. GLUZIDOAK

Page 4: 2.GLUZIDOAK_anaya
Page 5: 2.GLUZIDOAK_anaya

26.orr

Page 6: 2.GLUZIDOAK_anaya

1.2. GLUZIDOEN SAILKAPENA●A) OSAK edo MONOSAKARIDOAK: ezin dira beste gluzido bakunagoetan deskonposatu; monomeroak dira.–ALDOSAK: aldehido taldea dute.–ZETOSAK: zetona taldea dute.●B) OSIDOAK: bi osaz edo gehiagoz eraturiko polimeroak.–HOLOSIDOAK: monosakaridoz osatuta.–OLIGOSAKARIDOAK: 2-10 monosakaridoz.–POLISAKARIDOAK: 10tik gora monosakaridoz.●HOMOPOLISAKARIDOAK: monosakarido mota bakarra.●HETEROPOLISAKARIDOAK: monosakarido mota bat baino gehiago.–HETEROSIDOAK: monosakarido eta beste molekula batzuez osatuta.–GLUKOPROTEIDOAK: gluzido + proteina–GLUKOLIPIDOAK: gluzido + lipido

Page 7: 2.GLUZIDOAK_anaya

1.3. GLUZIDOEN FUNTZIOAK●2 funtzio nagusi:●A) EGITURAZKOAK–Zenbait egituratan daude, adib.:●MOLEKULARRAK: erribosak eta desoxirribosak azido nukleikoetan.●ZELULARRAK: landare-hormen zelulosa, hemizelulosa eta pektina.●ORGANIKOAK: artropodoen exoeskeletoko kitina, kasu.●B) ENERGETIKOAK●ENERGIA-ITURRITZAT: azukreak (glukosa batez ere)●ENERGIA-ERRESERBATZAT: almidoia eta glukogenoa

Page 8: 2.GLUZIDOAK_anaya

2. OSAK EDO MONOSAKARIDOAK

● Polihidroxialdehido- edo polihidroxizetona-unitate batek osatzen ditu.●Kolorerik gabeko solido kristaldunak dira.●Uretan disolbagarriak.●Gehienek zapore gozoa dute (hortik gluzidoei azukre izena)

Page 9: 2.GLUZIDOAK_anaya

2.1. SAILKAPENA●A) TALDE FUNTZIONALAREN ARABERA●ALDOSAK●1. karbonoan aldehido talde bat dute, gainerakoetan hidroxiloak.●ZETOSAK●Kate barruko karbono batean zetona taldea dute, gainerakoetan hidroxiloak

aldosa zetosa

Page 10: 2.GLUZIDOAK_anaya

●B) KARBONO-ATOMO KOPURUAREN ARABERA●TRIOSAK: 3 karbonoz osatuta●TETROSAK: 4 karbonoz●PENTOSAK: 5 karbonoz●HEXOSAK: 6 karbonoz●HEPTOSAK: 7 karbonoz●Ugarienak eta garrantzi biologiko handiena dutenak triosak, pentosak eta hexosak dira

Page 11: 2.GLUZIDOAK_anaya

2.2. NOMENKLATURA

●ALDO-●ZETO-

karbono-kopurua(tri, tetra, penta...)+ + ●-OSA

Page 12: 2.GLUZIDOAK_anaya

2.3. PROPIETATEAK

●Aldehido taldea duten monosakaridoak (aldosak) erreduktore gisa jokatzen dute, euren karboniloa karboxilora oxidatu ahal delako.

A) Ahalmen murriztatzaile edo erreduktorea

H

oxidazioa

Page 13: 2.GLUZIDOAK_anaya

●Isomeroak formula molekular bereko baina egitura tridimentsional ezberdineko konposatuak dira.●3 isomeria mota–Funtzioko isomeria–Estereoisomeria–Isomeria optikoa

B) Isomeria

Page 14: 2.GLUZIDOAK_anaya

●Formula molekular bera baina talde funtzional ezberdinak dituzten konposatuak.●Adibidez: glukosa eta fruktosa, biak C

6H

12O

6

Funtzio isomeria

glukosafruktosa

Page 15: 2.GLUZIDOAK_anaya

●Atomoen kokaleku espazialean bereizten diren konposatuak dira.●Karbono asimetrikoak agertzearen ondorio dira, hots, lau loturak erradikal ezberdinetara loturik dituzten karbonoen agertzearen ondorio. Hauek monosakarido guztietan daude, dihidroxizetonan (zetotriosan) izan ezik.

Estereoisomeria

Glukosan 2,3,4 eta 5 karbonoak asimetrikoak dira

zetotriosa

Page 16: 2.GLUZIDOAK_anaya

●Monosakarido baten estereoisomero kopurua dauzkan karbono asimetrikoen araberakoa da: n karbono asimetriko baditu, 2n estereoisomero izan ditzake.●Azken karbono asimetrikoak OH eskuinetara badauka D isomeroa izango da; ezkerretara badauka, berriz, L isomeroa

Page 17: 2.GLUZIDOAK_anaya

●Estereoisomeroen artean aipatzekoak dira 2 mota:

●ENANTIOMEROAK–Enantiomero bat bestearen ispilu irudia da, hots, OH guztiak kontrako posizioan daude. Adib

Page 18: 2.GLUZIDOAK_anaya

●EPIMEROAK–OH bakarraren posizioa aldatzen dutenean. Epimeroak ez dira ispilu-irudiak.

Page 19: 2.GLUZIDOAK_anaya

●Karbono asimetrikoaren ondorio da.●Isomero optikoek, propietate berdin-berdinak izanda ere, argi polarizatua duen planoa noranzko diferentetan birarazten dute: erlojuaren orratzen noranzkoan dextrogiroek edo (+); kontrakoan lebogiroek edo (-).●D estereoisomero bat lebogiroa edo dextrogiroa izan daiteke, ez dago lotura zuzenik.

Isomeria optikoa

animazioa

animazioa_2bideoa

Page 20: 2.GLUZIDOAK_anaya

2.4. MONOSAKARIDOEN EGITURA

● Disoluzioan, monosakaridoek erreaktibotasun txikia dute. Izan ere, 5 karbono edo gehiagoko gehienek egitura zikliko itxiak eratzen dituzte.● Hau da, Bost karbono edo gehiago dituzten egiturek, ur disoluzioan, egitura ziklikoa hartzen dute, hau da, karbonilo taldeak, hidroxilo talde bateko oxigenoarekin lotura kobalentea eratzen du, lotura hemiazetalikoa deiturikoa, eraztuna sortuz.

Page 21: 2.GLUZIDOAK_anaya

● Zetonek hemizetalak eratzen dituzte.

– Aldehidoek hemiazetalak eratzen dituzte.

Page 22: 2.GLUZIDOAK_anaya

● Erreakzio honen ondorioz, beste karbono asimetriko [C*] bat sortzen da, karbono anomerikoa deritzoguna. Erreakzio honi anomerizazio izena ematen zaio. ● Karbono anomerikoak bi konfigurazio har ditzake, α eta ß. Lehenengoa hidroxilo taldea behe aldean kokatzen denean, eta bigarrena, goialdean jartzen denean.

Page 23: 2.GLUZIDOAK_anaya

Ziklatzerakoan, monosakaridoek furano eta pirano eraztunen gogorarazten duten egiturak sortzen dira.

Monosakarido baten ziklazioa azaltzen duen animazioa.

Page 24: 2.GLUZIDOAK_anaya

●ALDOHEXOSETAN–1. karbonoko aldehidoak 5.eko hidroxiloarekin erreakzionatzen du, hemiazetala sortuz. Piranosa izeneko eraztuna eratuko da.

●ZETOHEXOSETAN–2. karbonoko zetonak 5.eko hidroxiloarekin erreakzionatzen du, hemizetala sortuz. Furanosa izeneko eraztuna eratuko da

●ALDOPENTOSETAN–1. karbonoko aldehidoak 4.eko hidroxiloarekin erreakzionatzen du, hemiazetala sortuz. Eraztun furanosikoa eratuko da.

Page 25: 2.GLUZIDOAK_anaya
Page 26: 2.GLUZIDOAK_anaya
Page 28: 2.GLUZIDOAK_anaya

2.5. INTERES BIOLOGIKOA DUTEN MONOSAKARIDOAK

●Monosakaridoak gluzido guztien monomeroak dira.●Aske, elikagai gisa, zelulen energia-iturri garrantzitsua dira.●Metabolismo energetiko zelularrean, bitartekari garrantzitsuak dira, bestelako konposatuak lortzeko.

Page 29: 2.GLUZIDOAK_anaya

MONOSAKARIDO NAGUSIAK

●Glizeraldehidoak eta dihidroxiazetonak.●Glukosaren eta gantzen metabolismoan parte hartzen dute.●Ez dute egitura ziklikorik hartzen.

TRIOSAK

Page 30: 2.GLUZIDOAK_anaya

MONOSAKARIDO NAGUSIAK

●Ez daude aske naturan, beste konposatu batzuen zati dira.● A) ERRIBOSA eta DESOXIRRIBOSA

–Aldopentosak–Azido nukleikoen (RNA eta DNA) eta nukleotidoen (ATP, ...) egiturazko osagaiak.

PENTOSAK

Page 31: 2.GLUZIDOAK_anaya

DNA harizpiak informazio genetikoa gordetzen du. Hiru dira bere osagai nagusiak: fosfato taldeak, desoxirribosak eta base nitrogenatuak.

Page 32: 2.GLUZIDOAK_anaya

MONOSAKARIDO NAGUSIAK

● B) ERRIBULOSAK–Zetopentosak–Fotosintesian, CO

2 finkatzeko beharrezkoa da.

PENTOSAK

Page 33: 2.GLUZIDOAK_anaya
Page 34: 2.GLUZIDOAK_anaya

MONOSAKARIDO NAGUSIAK

●Naturako monosakarido ugarienak.●Aldohexosa nagusiak glukosa, galaktosa eta manosa dira; zetohexosa nagusiena fruktosa.

HEXOSAK

● A) GLUKOSA●Aldohexosa.●Aske (odolean, frutan...), erreserbagai gisa (almidoia, glukogenoa) edota egitura eratuz (zelulosa) egon daiteke.●Fotosintesian hartutako eguzki-energia, batez ere, glukosa gisa biltzen da.●Zelulen osagai metaboliko nagusia da.

Page 35: 2.GLUZIDOAK_anaya

MONOSAKARIDO NAGUSIAKHEXOSAK

● B) GALAKTOSA●Aldohexosa.●Ez dago aske.●Esneko laktosaren osagaia da; baita polisakarido konplexuetan (pektinan...)

Laktosa, disakarido bat da, glukosa molekula batez eta galaktosa batez

eratuta

D-galaktosa

Page 36: 2.GLUZIDOAK_anaya

MONOSAKARIDO NAGUSIAKHEXOSAK

● C) MANOSA●Aldohexosa.●Aske egon daiteke, zuhaitz batzuen azalean adib.; polisakarido gisa ere, bakterio, onddo, legamia zein zuhaitz batzuetan.

D-manosa

Page 37: 2.GLUZIDOAK_anaya

MONOSAKARIDO NAGUSIAKHEXOSAK

● D) FRUKTOSA●Zetohexosa.●Aske egon daiteke, frutetan, eztian edota semen edo hazian (espermatozoideen elikagai gisa). Sakarosa moduko polisakarido gisa ere.

D-fruktosa

Page 38: 2.GLUZIDOAK_anaya

Aldohexosa nagusiak

Zetohexosa nagusiak

Page 39: 2.GLUZIDOAK_anaya

2.6. MONOSAKARIDOEN DERIBATUAK

●Monosakaridoen deribatuak edo eratorriak, monosakaridoen erreduzitze-, oxidatze- edo ordezte-prozesuen ondorioz eratzen dira:●Erredukzioa dagoenean desoxiazukreak eratzen dira (oxigenoa galtzen dute karbonoren batean). Adib.: DNAren desoxirribosa.●Oxidazioa dagoenean azukre azidoak eratzen dira, adib.: azido glukuronikoa.●Ordeztea dagoenean aminoazukreak eratzen dira, adib: glukosamina, N-azetil-glukosamina edota azido N-azetil muramikoa (bakterioen hormetan).

Page 40: 2.GLUZIDOAK_anaya
Page 41: 2.GLUZIDOAK_anaya

AZIDO GLUKURONIKOA

Page 42: 2.GLUZIDOAK_anaya

Glukosamina

Page 43: 2.GLUZIDOAK_anaya

3. OSIDOAK

●2 osa edo gehiagoz eraturiko polimeroak dira.●2 mota:

● 1) HOLOSIDOAK: soilik osez osatuta.●OLIGOSAKARIDOAK●POLISAKARIDOAK

● 2) HETEROSIDOAK: osak + beste molekula motak

Page 44: 2.GLUZIDOAK_anaya

3.1. HOLOSIDOAK: OLIGOSAKARIDOAK

●O-glukosidiko izeneko eter lotura bidez lotutako monosakarido kate laburreko gluzidoak dira.●Hidrolizagarriak dira, ur bidez hidroliza daitezke.●Zapore gozokoak●Kristal bihurtzeko modukoak●Disolbagarriak●Ugarienak disakaridoak dira, 2 monosakaridoz eratutako oligosakaridoak, alegia.

Page 45: 2.GLUZIDOAK_anaya

LOTURA O-GLUKOSIDIKOA●Eter lotura mota bat da, zeinaren bitartez osa biren OH talde bi erreakzionatu eta lotuta geratzen diren, ur molekula bat askatuz.●Lotura hori α edo β glukosidikoa izango da, lehenengo osako OH taldeak duen posizioaren arabera, hots, bera α edo β izatearen arabera.

α+

Page 46: 2.GLUZIDOAK_anaya

●O-glukosikoa 2 motatakoa izan daiteke:● A) LOTURA MONOKARBONILIKOA● B) LOTURA DIKARBONILIKOA

Page 47: 2.GLUZIDOAK_anaya

DISAKARIDO NAGUSIAK

●Disakaridoak 2 osa elkartuta lortzen dira.● NOMENKLATURA

●Karbono anomerikoarekin parte hartzen duen osaren izenari -il atzizkia; ondoren, loturaren forma, zein karbonoak lotzen diren azalduz gezi bidez; eta jarraian bigarren osaren izena -osa atzizkiarekin lotura monokarbonilikoa bada eta -osido atzizkiarekin lotura dikarbonilikoa bada.●Adib.: α-D-glukopiranosil 1

Page 48: 2.GLUZIDOAK_anaya

DISAKARIDO NAGUSIAK

●Maltako azukrea●Almidoi eta glukogenoaren hidrolisiz lortzen da.●O-α-D-glukopiranosil-(1 →4)- α-D-glukopiranosa ●Izaera murriztailea du.

MALTOSA

Page 49: 2.GLUZIDOAK_anaya

DISAKARIDO NAGUSIAK

●Amilopektinaren hidrolisiz lortzen da.●α(1 →6) loturarekin lotutako bi α-D-glukopiranosa.

ISOMALTOSA

Page 50: 2.GLUZIDOAK_anaya

DISAKARIDO NAGUSIAK

●Ugaztunen esnean.●Galaktosa eta glukosaren loturaz eratzen da: O-β-D-galaktopiranosil-(1 →4)- β-D-glukopiranosa

LAKTOSA

Page 51: 2.GLUZIDOAK_anaya

DISAKARIDO NAGUSIAK

●Ez dago aske naturan.●Zelulosaren hidrolisiz lortzen da.●Β(1 →4) lotura●O-β-D-glukopiranosil-(1 →4)- β-D-glukopiranosa

ZELOBIOSA

Page 52: 2.GLUZIDOAK_anaya

DISAKARIDO NAGUSIAK

●Azukre arrunta. Landareen erreserbagai ohikoena, loreen nektarrean eta eztian ere agertzen da.●Glukosa eta fruktosaren arteko lotura●O-α-D-glukopiranosil-(1 →2)- β-D-fruktofuranosidoa.●Ez du ahalmen erreduzitzailerik

SAKAROSA

Page 53: 2.GLUZIDOAK_anaya

3.2. HOLOSIDOAK: POLISAKARIDOAK●11tik milaka arteko monosakaridoz eratutako gluzidoak.●Kateen luzeran nahiz adarkaduraz ezberdintzen dira.●Gehienek ●pisu molekular handia●ez dira uretan disolbatzen●ez dute zapore gozorik●ez dira kristaltzen●ez dute ahalmen erreduzitzailerik

Page 54: 2.GLUZIDOAK_anaya

●Oro har, egitura eta erreserbazko elementu gisa jokatzen dute.●2 mota:●HOMOPOLISAKARIDOAK: osa mota berdinez osatuta●HETEROPOLISAKARIDOAK: osa mota bat baino gehiagoz osatuta

Page 55: 2.GLUZIDOAK_anaya

A) HOMOPOLISAKARIDOAK●Mota bereko osez edo euren deribatuz osatuta, O-glukosidiko bidez elkarri lotuta.●Egitura- eta erreserba-funtzioak dute.●Erreserba-funtzioa dutenen artean ALMIDOIA eta GLUKOGENOA dira nabarmentzekoak.●Egitura-funtzioa dutenen artean ZELULOSA eta KITINA.

Page 56: 2.GLUZIDOAK_anaya

● Landareen erreserbako elementu nagusia da, fotosintesian sortutako glukosa elkarri lotuz sortzen da.

● Giza dietaren oinarrizko karbohidrato-iturria.● Ez da disolbagarria, disoluzio koloidalak

eratzen ditu.● Glukosaz osatutako 2 polimero ezberdin ditu:

amilosa (%20) eta amilopektina (%80)

ALMIDOIA

Page 57: 2.GLUZIDOAK_anaya
Page 58: 2.GLUZIDOAK_anaya
Page 59: 2.GLUZIDOAK_anaya
Page 60: 2.GLUZIDOAK_anaya

● Animalion erreserbako elementu nagusia da.

● Gibelean eta muskulu-ehunean ugari dago.

GLUKOGENOA

Page 61: 2.GLUZIDOAK_anaya

● Landare-zelulen horma zelularraren osagai nagusia da.

● 10.000-15.000 glukosa-unitate β(1-4) lotura bidez elkartuta (gizakiak ez gara gai lotura hori hidrolizatzeko, bai ordea beste izaki batzuek, hausnarkariek kasu, zeinek zelulasa entzima duten mikroorganismoak dituzten errumenean).

ZELULOSA

Page 62: 2.GLUZIDOAK_anaya
Page 63: 2.GLUZIDOAK_anaya
Page 64: 2.GLUZIDOAK_anaya
Page 65: 2.GLUZIDOAK_anaya
Page 66: 2.GLUZIDOAK_anaya

● N-azetil-glukosaminaren polimeroa da.● Artropodoen exoeskeletoan eta onddoen horma

zelularrean aurkitzen da.

KITINA

Page 67: 2.GLUZIDOAK_anaya
Page 68: 2.GLUZIDOAK_anaya

B) HETEROPOLISAKARIDOAK●Hidrolizatzean 2 osa mota edo gehiago sortzen duten gluzidoak.● Aipagarrienak: hemizelulosa, pektina, agar-agarra, eta glukosaminoglukanoak edo mukopolisakaridoak.

Page 69: 2.GLUZIDOAK_anaya

● Osagaien artean glukosa, galaktosa edota fruktosa agertzen dira.

● Landare-zelulen horma zelularrean, zelulosarekin eta pektinarekin batera.

HEMIZELULOSA

Page 70: 2.GLUZIDOAK_anaya

● Azido galakturonikozko kateez eratuta, α(1-->4) loturarekin elkartuta eta bestelako osa batzuek (ramnosa, arabinosa) adarkatzeak sortzen dituzte.

● Landare-zelulen horma zelularrean (bitarteko orria sortzen)

PEKTINA

Page 71: 2.GLUZIDOAK_anaya
Page 72: 2.GLUZIDOAK_anaya

● D eta L galaktosaren polimeroa.● Alga gorrietan (errodofizeoak) agertzen da.● Elikagai industrian lodigarri gisa erabiltzen da;

baita, mikroorganismo hazkuntzarako medio gisa.

AGAR-AGARRA

Page 73: 2.GLUZIDOAK_anaya
Page 74: 2.GLUZIDOAK_anaya

● Mukopolisakaridoak ere deritze.● Azido glukuronikoarekin eta N-azetil-

glukosaminarekin edo N-azetil-galatosaminarekin osatuta.

● Ehun konektiboetako zelula arteko substantzian daude; aipagarrienak:● AZIDO HIALURONIKOA: ehun konjuntiboko,

likido sinobialeko eta humore beirakarako zelula arteko substantzian dago.

● KONDROITINA: Hezurrean, kartilagoan, kornean eta ehun konjuntiboan.

● HEPARINA: birikan, gibelean eta larruazalean; propietate antikoagulanteak.

GLUKOSAMINOGLUKANOAK

Page 75: 2.GLUZIDOAK_anaya
Page 76: 2.GLUZIDOAK_anaya

3.3. HETEROSIDOAK

● Zati gluzidokoaz gain zati ez-gluzidikoa edo aglukona dute.

● Aglukona alkoholek, esteroideek, eta abarrek osatzen dute.

● Aipagarrienak:● GLUKOLIPIDOAK● GLUKOPROTEINAK

Page 77: 2.GLUZIDOAK_anaya

● Aglukona zeramida izeneko lipidoa da.● Garrantzitsuenak zerebrosidoak eta

gangliosidoak.● Bakterioen kanpo-mintzaren osagai nagusiak

dira (baita antigorputzen helburu nagusiak ere)

A) GLUKOLIPIDOAK

Page 78: 2.GLUZIDOAK_anaya
Page 79: 2.GLUZIDOAK_anaya

● Aglukona proteina bat da.● Aipagarriak dira:

● MUKOPROTEINAK edo MUZINAK– Arnas-dieetan, digestiboetan eta urogenitaletan

lubrifikatzaile eta bakterio-infekzioei aurre eginez.● GLUKOPROTEINAK

– Adib., odoleko A eta B aglutinogenoak; hipofisian sorturiko hormona batzuk;...

● MINTZ PLASMATIKOKO EGITURAZKO GLUKOPROTEINAK

● PEPTIDOGLUKANOAK edo MUREINA– Bakterioen hoemtako osagai zurrunak.

B) GLUKOPROTEIDOAK

Page 80: 2.GLUZIDOAK_anaya

LOTURA INTERESGARRIAK, BALIABIDEAK, E.A.

●http://www.quimiweb.com.ar/sitio/2009/5.B-ISOMERIA_ESPACIAL_O_ESTEREOISOMERIA.pdf●http://recursos.cnice.mec.es/biosfera/alumno/2bachillerato/biomol/contenidos.htm●http://recursos.cnice.mec.es/biosfera/alumno/2bachillerato/biomol/contenidos6.htm●

Page 81: 2.GLUZIDOAK_anaya

Inigo Louvellik sortua