210. zk. irunero · 2013-07-17 · irungo euskarazko hamabostekaria 1 berpiztu elkarteak janari...

16
Irungo euskarazko hamabostekaria 1 Berpiztu Elkarteak janari banaketa egiten du astero 210. zk. Bigarren aroa Uztailak 15 2013 Erreportajeak Santiago Bidea 3 Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdia 8 Euskal Jira heldu da 9 Santiagotarrak: Bidasoaren Jaitsiera 14 Gazte informazioa 15 Kultur agenda w w w . i r u n e r o . c o m Irunero Sar zaitez web orrian eta Facebooken Kirolak Gaztetxoentzako udako ikastaroak

Upload: others

Post on 23-Jun-2020

10 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: 210. zk. Irunero · 2013-07-17 · Irungo euskarazko hamabostekaria 1 Berpiztu Elkarteak janari banaketa egiten du astero 210.zk. Bigarren aroa Uztailak 15 2013 Erreportajeak Santiago

Irungo euskarazko

hamabostekaria

1

Berpiztu Elkarteak janari banaketa egiten du astero

210. zk.Bigarren aroa

Uztailak 152013

ErreportajeakSantiago Bidea

3 Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdia

8 Euskal Jira heldu da9 Santiagotarrak: Bidasoaren Jaitsiera14 Gazte informazioa15 Kultur agenda

ww

w.irunero.com

I runero

Sarzaitez

web orrian etaFacebooken

KirolakGaztetxoentzakoudako ikastaroak

Page 2: 210. zk. Irunero · 2013-07-17 · Irungo euskarazko hamabostekaria 1 Berpiztu Elkarteak janari banaketa egiten du astero 210.zk. Bigarren aroa Uztailak 15 2013 Erreportajeak Santiago

Ana [email protected]

Naiara Hernandez Lekuonar

Xabier Kerexeta

Sonia Garcia Olazabal, Lara Cañizo

[email protected], [email protected]

Baseclick S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua: SS-230-94.Maiatzaren Lehena, 23 - 20304IRUNTel: 673 39 84 57www.irunero.com

I runero

Aldizkari hau Irungo Udalak diruz laguntzen du

Irun atzoIrun gaur

Nagore, Rosa,Ju l ieta

Geltokiko kalea atzo

Geltokiko kalea gaur

1887an Calle del Ferrocarril izenajarri zitzaion ofizialki, nahiz eta he-rrian geltokiko kalea ere deitzen zi-tzaion.1927an Miguel Primo de Riveradeitzea erabaki zen “...Gobernuaribabesa eta adorea eman aldera...”.Lau urte lehenago Kataluniako Kapi-tain Jenerala zenak estatu kolpeaeman zuen. 1931ko erregimen politikoaren al-daketak kalearen izen aldaketa eka-rri zuen. Mártires de Jaca ipinizitzaion, herri hartako goarnizioak

berriz errepublika ezartzeko altxa-menduan hildakoen omenez.1937tik 1979ra Primo de Rivera jarrizitzaion berriro ere. Ez zen zehaztu,ordea, aitaren edo semaren ome-nezkoa zen, baina Jose Antonio hilberria zenez, eta Espainia Naziona-laren martiria, gainera, pentsatze-koa da Udalbatzaren intentzioasemeari dedikatzea zela. Argazki zaharra 1970eko hamarka-dakoa izan liteke.

Iturria: Irungo Kaleen Izenak. José Monje

2

IUA

: 403

80

San Ferminetako txupinazoa dela eta ikus-gai izan diren argazkiek zer esana emandute, eta ez da harritzekoa. Ekintzaileekzintzilikatu ikurrinaren argazkiaz gain, ikusiahal izan dira: festaren haserako eromenalkoholizatu eta ludikoaren erdian, ema-kume batzuen ardoz blaitutako gorputza iabiluztuta, bularrak eta ipurdia agerian.Emakume ludiko eta ardoztua inguratzenduten gizonezko ludiko eta ardoztuekordea, ez dituzte beren gorputzak biluzten(ezta beharrik ere, nahi ez badute behin-tzat), edo agian esan beharko da: gizonez-koei inork ez dizkiete biluzarazi. Aitzitik,gizonezko guzti horiek, muga ludikoakahaztuz, lubrikotasunera jotzen dute etaemakumeei bularrak eta ipurdia ukitzendizkiete. Nagore Laffageri ere suertatu zi-tzaion askatasuna eta lizentzia muturre-raino (Nagoreren heriotzaraino) nahastuzituen gizonezko bat: emakumearen aska-tasuna onartu gabe, haren gorputzarenganedozer gauza egiteko lizentzia daukala usteduen gizonezkoa, festetako algara arteanerraz mozorrotzen den gizonezkoa.

Argazki hauen harira, nola ez akordatu

Rosa Regas idazleak esandakoak Iruneneman zuen hitzaldian joan den hilabetean.Azken libururaren aurkezpena aitzakia zela,80 urte dituen Rosa Regas argi-argi aritubaitzen heziketaz, hezkuntzaz, eta honi lo-turik doan ezinbesteko politikaz. Literatu-rara eraman ditu berak heziketa eta jatorripolitiko ezberdineko bi pertsonaia: bata ja-torri eta hezkuntza errepublikarra dau-kana, bestea familia frankista bateanhezitakoa, eta maitemindu egiten ditu,nahiz eta jatorri ezberdin horiek direlakausa, bi maitaleen familiek amodiozko ha-rremana debekatzen duten, XXI. mendekoiberiar penintsulan, gaurko Romeo eta Ju-lieta bailiran. Regasek azpimarratu zituenErrepublika garaian emakumearen arloan(oro har demokraziarenean) eman zirenaurrerapausoak. Hezkuntza arloko aurrera-pauso horiek (besteak beste, emakumea-rekiko) frankismoaren etena eta bortxaizan ez balute, egun estatu espainiarreanez legoke txupinazoaren egunekoa beza-lako argazkirik, ez Nagore bezalako horren-beste biktimarik. Hau da, matxismohistoriko topiko eta aldi berean egunerokohorren aztarnarik. Hezkuntzaz ari baikara.Eta hezkuntzak urteak behar ditu, gizarte-aren egituran errotu dadin. Beraz, jarraidezagun aintzindari haien bidea.

Yurre Ugarte

Page 3: 210. zk. Irunero · 2013-07-17 · Irungo euskarazko hamabostekaria 1 Berpiztu Elkarteak janari banaketa egiten du astero 210.zk. Bigarren aroa Uztailak 15 2013 Erreportajeak Santiago

3

Miras gazte dantza taldeak Davliat Oumerov du zuzendari artistiko, eta Ilnar Safin, biolin-jole nagusi.

Talde honek eskaintzen digun folklorea Errusian bizi diren tartaroen talde etniko zenbai-tena da. Haiek sortutako dantza eta kantu guztiek Errusiako zonalde hartako folkloreadute oinarri. Horrexegatik, haien orkestra akordeoiak, perkusioak, flautak, domras eta ba-lalaikek osatzen dute.

Eskainiko dizkiguten emanaldi folklorikoen dantzak probintzia desberdinetakoak dira, adi-bidez: Astrakhan (Kaukasotik gertu), Krimea eta Kaybitsky. Dantza horietan baserri girokoeguneroko gauzak erakutsiko dizkigute; besteak beste, animalien imitazioak, neska etamutilen arteko harremanak, artzaintza eta abestiak.

Taldea Behobia auzoko gazte taldebatek 1978. urtean sortua da.

Hasieratik kulturaren alde lan egitekohelburua izan du, tradiziozko dantzakerreminta moduan baliaturik eta tal-dearen inguruan dauden familiak etalagunak inplikatuz. Denon artean,Eraiki Irungo eskaintza kulturalekoerreferente bihurtu dute.

Eraiki 100 dantzariz osatuta dago.Euskal dantza tradizionalak irakasteazgain, taldekideei tokian tokiko ohitu-rak ere ezagutarazten zaizkie. Horre-tarako, irteerak antolatzen diratradiziozko dantzak mantentzen dituz-ten Euskal Herriko hainbat herritara.

Halaber, asteburuko txangoak anto-latzen dira, haurren arteko elkarlanaeta elkarbizitza bultzatuaz.

Taldea 6 eta25 urte bitarteko 200 dantzariz osatua dago; adinaren araberatalde ezberdinetan banaturik daude.

Eskainiko dituzten dantzak beren herriko hainbat etniatakoak dira, beraienkultura zein aberatsa den erakusteko asmoz. Aipatzekoa da, baita ere, taldeakurtetik urtera errepertorioa berritzen duela.

Bestalde, hainbat herrialdetan egindako ekitaldietan arrakasta handia lortu dute.Besteak beste, honako herrialde hauetan ibiliak dira: Alemania, Italia, Mazedo-nia, Herbehereak, Ingalaterra, Finlandia eta Espainia. Gainera, jaialdi askotansariak jaso dituzte, folklorearen kontserbazioan egindako lan bikainagatik.

Talde hau Zhanghau probintziako hoberenetarikoa da. Horrexegatik, 2006.eta 2011. urteen artean hauxe izan da bertako gobernuaren ordezkari.

Txinako eta Taiwango dantza folklorikoak mantentzeaz gain, bertako arte fol-klorikoa lantzen dute, beste korronte artistikoekin nahasiz errepertorio abe-ratsa eta ugaria eskaintzeko asmoz.

Hain da famatua taldea ezen nazioarteko jaialdi ugaritan parte hartzeko au-kera izan baitu; besteak beste, Frantzian, Makaon, Portugalen, Espainian,AEBn eta Txinako hainbat eskualdeetan (Beijing, Xianmen eta Yunan).

Uztailak 24 Irun21:00 Kalejira Udaletexeraino. 21:30 Harrera ofiziala Udaletxean. 22:00 Kalejira Zabaltza enparantzaraino. 22:30 Jaialdiaren inaugurazioa ZabaltzaEnparantzan.

- Folk Dance Club Dobruja, Bulgaria- Miras Children Dance Ensemble, Kazan,

Tatarstan, Errusia.- Yuan Yuan Dancing Group, Taiwan.- Eraiki Dantza Taldea, Irun

Uztailak 25 Irun13:00 Desfilea: Antzaran - San Juan - Za-baltza.

Uztailak 26 Hondarribia19:00 Desfilea Hondarribiko kaleetanzehar. 22:30 Dantza emanaldia Maria Madalenan. Uztailak 27 Irun11:00 Talde guztien dantza tailerra Zabaltza enparantzan.Uztailak 28 Irun19:00 Jaialdiaren amaiera Amaia KZn. Uztailak 29 Bera20:00 Emanaldia Eskolako Frontoian.

GARAJEA ALOKAGAIErdi itxita

Pinudi auzoanTrasteleku partekatua

120 € hilero635 743774 - 635 743768

Folklore Jaialdia, uztailaren 24tik 29ra

Miras Dantza Taldea. Errusiako tartaroak

Eraiki. Irun

Yuan Yuan Dantza Taldea. Taiwan

Dobrudja Dantza Taldea. BulgariaBidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdiaren egitaraua. Antolatzailea: Eraiki Dantza Taldea

Page 4: 210. zk. Irunero · 2013-07-17 · Irungo euskarazko hamabostekaria 1 Berpiztu Elkarteak janari banaketa egiten du astero 210.zk. Bigarren aroa Uztailak 15 2013 Erreportajeak Santiago

Santiago Bidea, Irundik abiatzen den esperientzia ahaztezina

JACOBI Irun-Bidasoako Done Jakue Elkar-teko Jose Manuel Alonso kideari bi astezlan boluntarioa egitea egokitu zaio. Erro-mesen egiaztagiria zigilatu, oheak banatu,gosaria prestatu eta beharrezko argibi-deak eman. Horixe bere egitekoa aterpe-txean biziko den aldian. “Oso-oso gustukodudan lana da, batez ere jendearekin ha-rremana atsegin dudalako”. Trukean, El-kartearentzat eskupekoa besterik ez zaieeskatzen erromesei. “Gehienek eskar-

mentua dute, frantziar bidean ibiliak dire-lako; hortaz, aski ongi ezagutzen dituzteaterpetxeetako arauak”.

Babel DorreaAterpetxeak Babel Dorrea dirudi. Yolandaeta Liliana Poloniatik datoz. Irundik abia-tuko dute 36 eguneko erromesaldia San-tiagora, arrazoi espiritualak bultzatuta.“Urtetan izan dugun ametsa orain egia bi-lakatuko da”.

Jean-Jaques Frantziako Aix-en-Provence

hiritik dator, kostaldeko bidea hirugarre-nez egitera. “Ez dakit zergatik itzultzennaizen behin eta berriro”, aitortzen du.“Beharra sentitzen dut”. Bidean topatzenduen jende aniztasunak eta adeitasunakbereziki erakartzen dute.

Txirrindaz zein oinezSevillatik Baionara, eta handik Irunaino,lehendabiziko etapa, txirrindaz. Antonioketa Vidalek dagoeneko lau aldiz eginadute bidea, baina aurten estrainekoz kos-taldekotik joango dira. “Bidera ezin da ba-daezpadakorik ekarri, hori ongi dakigu;horregatik, zakutoetan behar beharrezkoabesterik ez daramagu”. Kultura, gastrono-mia eta ondarea. Hara zergatik limurtzendituen erromesaldiak urtero. “Zoriontsuizan; jaten, jendea eta lekuak ezagutzeneta... sufritzen!!”.

Antonio eta Vidal aterpetxera heldu be-zain laster berriketan hasi dira ostatukideizango dituzten Salamancako lau emaku-merekin. Betidanik elkar ezagutuko balutebezala ari dira. Denak bat datoz bidean

jende xarmangarria ezagutzen dela esa-tean. Salamancako Santiago Lagunen El-karteko kideak dira eta urtero biderenbaten zati bat egiten dute. “Kostaldekoaatzekoz aurrera egiten ari gara: aurten bu-rutuko dugu, 5 egunetan Irundik Debarai-noko tartea beteta”.

“Giroa, jendearen tratua, elkartasuna...oso esperientzia polita da. Bidea beti bizi-pen ona da eta... magikoa”. Hitz jarioak ezdu etenik: Herriko taberna batean musu-truk janaria eman zietenekoa, basoan be-taurrekoak galdu eta txiripaz (magiarenlaguntzaz) handik ordu batzuetara azalduzirenekoa... Agurtzeko ordua erdietsita,Irunen ardo bat hartzera irten dira.

Aterpetxeko bulegoan Jose Manuelek be-zero berriak ditu. “Gaurko erromes-oldehau dela eta, aterpetxearen behe aldeandagoen espazioa baliatu beharko dugu”.Alemaniatik iritsi berria den emakumebati erromes egiaztagiria zigilatu dio. Hauere bidea behin bakarrik ezin egin zuenhorietakoa da.

4

Erromesen Irungo Aterpetxea. Uztaileko egun bat. Atea irekitadago, erromesak etengabe sartzen ari baitira. “Ia-ia beteta dau-kagu gaur”. Aterpetxeko arduradun dagoen Jose Manuel Alonsolanez gainezka dabil. Aste Santutik 2.000 bat pertsonak ostatuhartu dute bertan. Gehienak fresko iristen dira Irunera, Kos-taldeko bidearen abiapuntua delako. Aurrean, kilometro andanaeta beste horrenbeste bizipen ahaztezin.

Goian, Sevilla eta Salamancako erromesak. Ezkerrean, Jose ManuelAlonso aterpetxeko txandako arduraduna, erromes bat artatzen.

Page 5: 210. zk. Irunero · 2013-07-17 · Irungo euskarazko hamabostekaria 1 Berpiztu Elkarteak janari banaketa egiten du astero 210.zk. Bigarren aroa Uztailak 15 2013 Erreportajeak Santiago

5

COMPRO ORO Y MÓVILES

Kolon ibilbidea, 41943 610932 IRUN

JACOBI Elkartea jaio da Santiago Bidea Bidasoako Interpretazio

Zentroan2001. urtean GipuzkoakoSantiago Bide Lagunen Elkar-teko Txingudiko ordezkaritzaeratu zen. Ordutik hainbatjarduera aurrera eramanditu: urtero antolatzen denkultur astea, arreta-bulegoaeta aterpetxearen sorrera,besteak beste. Jarduerak go-runtz egin du eta gaur egunGipuzkoan burutzen denaren%50 gure eskualdeko ordez-karitzaren esku dago. “Seme-alabak hazten direneangertatu ohi den bezala, independente izateko orduairitsia zela pentsatu genuen”, azaldu du Elartekopresidente Demetrio Grijalbak. Ohiko ekintzak bu-rutzen ditu Jacobik, baina berrikuntza nagusia daerabakiak gurean hartzen direla.Ekainaz geroztik, Jacobi zabaldu egin da gure eskual-dean; izan ere, Hondarribian bulego bat dauka.Arma Plaza Fundazioaren egoitzan dago (TurismoBulegoan) eta bertan ostegunero 18:30etik20:00etara erromesen egiaztagiriak egiten dituzte,baita Santiago Bideari buruzko argibideak ematen

ere. Irungo bulegoa Foruen karri-kako 2. zenbakian dago.Urte osoan zehar aipatu zer-bitzua eskaintzen da, urritikAste Santura asteazkenetan,19:00etatik 20:30era, etagainontzeko hilebeetan osti-raletan ere bai.

2.460 egiaztagiri 2012anGero eta bidasoar gehiagokSantiago Bidea egiteko era-bakia hartzen du. Horren le-kuko, Elkarteak iaz 2.460

erromes-egiaztagiri luzatu zituela. Aurreikuspenenarabera, aurten kopuru hori gaindituko da. Aterpetxeari dagokionez, 2004. urtean, zabaldu ze-nean, alegia, 501 erromesek ostatu hartu zuten.2012. urtean 4.274 izan ziren guztira. Aurtengo ekai-nerako 1.848 lagunek lo egin dute bertan jada;beraz, 2013an %6 an handituko dela aurrikusten duElkarteak. Erromes gehienak espainiarrak dira, Bartzelona etaMadril jatorri nagusiak izaki. Kopuruari erreparatuz,ondoren, Frantzia eta Alemania dira aipagarrienak.

Laster batean Irungo San-tiago Bidea eta haren onda-rea ezagutarazteko baliabideberria zabalduko da: Bidaso-ako Interpretazio Zentroa,Santiagoko aduana zaha-rrean kokatua. Irungo Udalak azken hilabe-teotan eraikina zaharberritudu Europako funtsen diru la-guntzaz. Guztira 177 m2koazalera dauka.Edukiari dagokionez, hiruatal nagusi izango ditu: gure

inguruaren bioaniztasuna,Eurovélo ibilbidearen lehenzatia (txirrindularientzakobidea) eta Santiago Bidea.Irungo Udalaren asmoa dazentroaren arreta-zerbitzuakaurrekontu publikoaren han-ditzerik ez ekartzea. Horreta-rako udal langileak baliatukoditu, eta zenbait asteburutanJacobi Elkarteko boluntarioakarduratuko dira zeregin ho-rretaz.

Argazkiak: Angel Gonzalez Ezkerrea, Santiago kaleko ikuspegi bat. Eskuinean, Santiago Bidea Jaizkibelen.

Page 6: 210. zk. Irunero · 2013-07-17 · Irungo euskarazko hamabostekaria 1 Berpiztu Elkarteak janari banaketa egiten du astero 210.zk. Bigarren aroa Uztailak 15 2013 Erreportajeak Santiago

6

Berpiztu erakundeak janari banaketa egitendu astean behin Santiago kalean

Elikagai banaketa zurrunbilo bat da eta barruan egonda ezin-bestean irentsi egiten zaitu. Jakiak jasotzea eta lehenbailehenjoatea da denen helburua. Jendearen ezinegona beroak lu-rrintzen du giroan, bertan gaudenok arnastera behartuz. “Niretxanda da. Ez, orain nirea”. Oihuak, aurpegietako keinuak, hau-rrak... Pazientzia eta indarra behar da. Nola idatziko dut arti-kulua kazetaritzak eskatzen duen distantziaren mugak igarogabe?, galdegin nion nire buruari. Eguzki kiskalgarriaren era-ginez begiak lauso nituela uste nuen, baina barruak inarrosi-tuta nituela ohartu nintzen eztarrian korapilo bat eginzitzaidanean. Jende mordoari so eginez orgatxoa hartu etadendara joan beharrean ilaran jartzeko ausardia behar delapentsatzen nuen. Burua biratu nuen orduan, boluntarioak ete-nik gabe lanean ari ziren aldera. Tristezia poztasun bilakatuzen. Kinka larrietan pertsonek pertsonak behar dituzte. Erru-dunek sikiera lotsa sentituko balute...

Ana Grijalba

Otsailaz geroztik Berpiztu Gober-nuz Kanpoko Erakundeak janaribanaketa egiten du Santiagoko Bi-zilagunen Elkartean, astean behin.“Hasieran 10 pertsona etorri ziren;orain, 257, eta kopurua goruntzdoa”, dio Berpiztuko boluntariobatek. Hamabost egunean behin jakiakjasotzeko eskubidea dute. La-guntza horri esker bizirauten jarraidezakete.

Zer gertatzen da etxe batean sartzen den diruakmailegua, argia eta ura ordaintzeko lain ematenduenean, baina ez janaria erosteko?“Gehienak gizarte-laguntzaren bitartez iristen zaiz-kigu. Erroldatuta egotea eta egoera ekonomikoariburuzko dokumentuak eskatzen zaizkie. Orduan ze-rrendan sartzen ditugu”, azaldu digute Berpiztu-koek.Asteartero, 10:30ean, Gipuzkoako Elikagai Bankutikfurgoneta iristen da. 800 kg ekarri ditu gaurkoan. Europako soberakinak dira, baita enpresen dohain-tzak ere. Esnea, garbantzuak, dilistak, pasta, olioa,arroza dira nagusi. Halaber, produktu freskoak ba-natzen dituzte; hala nola, barazkiak, fruta edo gazta.Beharra, ordea, gero eta handiagoa denez, Berpiz-tuk merkatari nahiz hiritar guztiei dei egiten dieteahal dutena elkarteari emateko.10:30a baino lehen jendea inguratzen hasia da. Or-

durako orgatxoak eraikineko hormaren kontra lerro-katuta ikus daitezke. Bakoitzari zenbaki bat ematenzaio: aurreko txandan lehenak izan zirenak orain az-kenak izango dira. Berpiztu Elkartekoek badakite jendea deseroso sen-titzen dela ilaran, edozeinen begi-bistan baitaude;horregatik, banaketa arintzen saiatzen dira. “Badiraongi bizi zirenak, baina orain... ez dira iristen”.

Baratzetan lapurretan“Baratzetan lapurtzera iritsi gara”, aitortu du ema-kume batek, haur txiki bat besoetan duela. “Zinez,hona eske etortzeak lotsatu egiten ninduen, bainaez neukan beste irtenbiderik. Etxean lau lagun bizidira. “Senarrak Donostiako txirrinda-denda bateanlan egiten zuen eta ni jatetxe batean zerbitzari nen-goen lanaldi osoz. Orain, krisia dela eta, ni naiz en-plegua dudan bakarra, eta gainera lanaldi erdikoa.Horrekin gastuak ordaintzen ditugu, besterik ez.

Iritzia

Page 7: 210. zk. Irunero · 2013-07-17 · Irungo euskarazko hamabostekaria 1 Berpiztu Elkarteak janari banaketa egiten du astero 210.zk. Bigarren aroa Uztailak 15 2013 Erreportajeak Santiago

Beraz, janari honiesker aurrera ate-ratzen gara”. Zerbitzu honenerabiltzaile gehie-nen egoera antze-koa dela esanliteke; diru iturri-ren bat baduteere, ez da bizi-tzeko nahikoa.Zain zegoen ema-kume baten iritziz,“zerbitzua osoongi dago. Ni irekizutenetik etortzennaiz eta primeran datorkit”. 600 €ko soldata dueta horrekin bizi behar dute berak eta ikastenari den alabak.

Enpresari izatetik janaria eskatzeraAma gazte bat bere egoera kontatzera delibe-ratu da: “Nire senarrak eraikuntza enpresa batzeukan. Ongi bizi ginen, batere arazorik gabe.Gainbehera hasi zen enpresa ixtearekin batera.DBE (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, 400 €inguru) besterik ez dugu poltsikoratzen gauregun. Ama alarguna dut eta bera ere eskasdabil, baina esan beharra dago guri mesede egi-teagatik bere janaria ere emango ligukeela!”“Pasta eta lekale asko, baina horiek sukalda-tzeko osagai gutxi ematen dute”, kexu da gizonadindu bat. 2008tik langabezian dago. Egoerakronikoan sartuta ikusten du bere burua ogibi-dez txofer izandako gizonak. “DBE jasotzen dut

eta Bizigunerenbitartez etxe batalokatua daukat,baina bi alabenpentsioa emazteohiari ordaindubehar diodanez,bada, sosik ez zaitgeratzen”.

Egoera larrienakEgoera latza gora-behera, Santia-gora bi asteanbehin jaki bila jo-aten diren gehie-nek biziraun

dezakete. “Kinka biziki larrian dauden pertso-nen kasuak gero eta ugariagoak dira”, diote Ber-piztuko boluntarioek. “Adibidez, Irunen badagizon bat kotxe batean bizi dena. Altzan, elek-trizitatea moztu eta ezin sukaldatu dabiltzan fa-miliak badaude”.Orgatxoan eramaten duten janari kantitatea fa-miliakide kopuruaren araberakoa da. Heldule-kutik oratuta badoaz handik arin. Denak ez.“Nik Hondarribiko kanpineraino joan beharradaukat, han bizi naizelako. Eskerrak elkartekoekeramaten nauten”.

BERPIZTU943 399 695

[email protected]

7

2013ko lehen sei hilabeteetan Irungo Udalak Premia Sozialeko285 laguntza-eskari onartu ditu. Udalak kudeatu eta Eusko Jaurla-ritzak finantzatzen dituen laguntza hauek 423.000 €ko gastuaekarriko dute.Dirua honako gastu mota hauek ordaintzeko baliatuko dituzteonuradunek: alokairua eta ostatua; ura, argia eta gasa; oinarrizkobeharrak (odontologia, betaurrekoak, esnea umeentzat...); sukal-deko oinarrizko altzariak eta konponketak; zorrak, etxea alokatzeadakartzatenak barne.Laguntza hauetarako aurrekontua 492.692€koa dela kontuan har-turik, eta oraindik urtea amaitzeko 6 hilabete geratzen dela,Irungo Udalak Eusko Jaurlaritzara jo du, diru kopurua handi dezanlortzeko asmoz. Bestalde, Irungo Udalak Jangela Soziala etaTopagune Soziala ize-neko zerbitzuak eskaintzen ditu. Jangelako onuradun izateko es-kubidea dute Irunen bizi edo erroldatuta daudenek, bai etaDiru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren adinako diru-kopurua jaso-tzen ez dutenek ere. Jangela duela hiru urte zabaldu zen. Orduan 30 plaza zituen; gauregun, 60 ditu. 2013ko lehen sei hilabeteetan 8.729 menu banatudira 106 lagunen artean.Topaguneak dutxa, garbiketa pertsonala, arropa-garbiketa eta la-guntza-zerbitzuak eskaintzen ditu. 138 pertsonak dutxak erabilidituzte urtarriletik ekainera. Guztira 65 pertsonak arropa garbitudute eta, azkenik, bazterketa soziala saihestea xede duen topagu-nerako espazioa 101 pertsonak erabili dute. Bertan irakurri, kafebat edo atseden har daiteke, edota ordenagailua erabili, besteakbeste. Gainera, aholkularitza eta orientazioa jaso dezakete.

Berpiztukoboluntariobat. Behean,orgatxoakSantiagokoBizilagunenElkarteko sa-rreran.

Ospitale Zaharreko jangela soziala.

Premia Sozialeko Laguntzaketa Jangela Soziala

Page 8: 210. zk. Irunero · 2013-07-17 · Irungo euskarazko hamabostekaria 1 Berpiztu Elkarteak janari banaketa egiten du astero 210.zk. Bigarren aroa Uztailak 15 2013 Erreportajeak Santiago

Euskal Jirak euskal giroz bustiko du Irun abuztuaren 3an

8

Abuztuak 2, ostirala22:30 Zabaltza plazan, IrunHiria Musika Bandaren kontzer-tua, Meaka Dantza Taldeak la-gunduta.

Abuztuak 3, larunbata09:00 Txalaparta, hiriko hainbattokitan.10:00-13:00 Hainbat taldekmusika eta dantza emanaldiaeskainiko dute hiriko auzoetanbarrena.

UrDAnIBIA plAzAn

10:30 Artisau-lanak.11:00 Hainbat saio: trikitixak,dantzariak, eta abar.11:00 Txistorra, sagardoa, etaabar.11:30 Herri kirolak.12:00-16:00 Parte hartzenduten gurdien erakusketa.12:00 Bertsolariak.

14:00 Desfilean parte hartukodutenei eskainitako bazkaria.17:00-21:30 Taberna irekiko dajendearentzat, sardinak, txisto-rra, solomoa, sagardoa etaardoa saltzeko.

EUskAl jIrA

18:00 Euskal Jiraren desfilea.Ibilbidea: Mendelu, Hondarri-bia kalea, Kolon ibilbidea,kalea, San Martzial kalea etaUrdanibia plaza.

UrDAnIBIA plAzAn

20:00 Irungo eta Hondarribikotxistulariek Irungo TxistularienUdal Bandarekin batera ema-naldi bat eskainiko dute. Ondo-ren, Irun Hiria MusikaBandaren emanaldi laburraizango da.20:30 Kemen Dantza Taldearen“Dantza Jira Erromeria”.

2006ko Euskal Jirako hainbat irudi.

Egitaraua

Page 9: 210. zk. Irunero · 2013-07-17 · Irungo euskarazko hamabostekaria 1 Berpiztu Elkarteak janari banaketa egiten du astero 210.zk. Bigarren aroa Uztailak 15 2013 Erreportajeak Santiago

Udako kirol ikastaroak: gazteak sasoian mantentzeko modu freskagarria

9

Uda iristen denean ikastetxeek per-tsiana jaitsi eta umeak aske uzten di-tuzte, hamaika abenturaz beteriko udaigaro dezaten. Hauetako batzuk gura-soekin oporretara doaz. Beste batzuk,ordea, gure eskualdean geratu ohi diraeta Irungo Udalak hiriko kirol taldeekinantolatutako ikastaro interesgarrietanparte hartzen dute. Hamar urteko E-narak, adibidez, voleyballean ondo jo-katzen ikasteko gogo handia du.“Gorputz Hezkuntzako klasean irakas-leak kirol hau ezagutarazi zigun etaasko gustatu zitzaidan. Horregatik, nireteknika hobetzen jarraitzeko, Hondarri-bia Voley Kirol Klubak antolatutakoikastaroan izena eman dut”. Kirol talde

honen ibilbidea laburra da gure eskual-dean. Hala ere, aurrera atera da SergioRuizen, Javier eta Julen Etxebesteanaien eta Europako voley txapeldunaden Jose Luis Moltoren lan gogor etaizpiritu ekintzaileari esker.

Ekimen berrizale honen beste aldeanIñigo Zabalzak zuzentzen duen CentralSurf eskola dugu. 1990ean ireki zituenateak Irungo surf eskolak, eta harrezgeroztik Irungo hainbat belaunaldiigaro dira Iñigoren eskuetatik. “Politaeta aberasgarria da duela hamar baturte zure ikasle izan zirenek gaur eguneuren umeak ikastaroetara ekartzea.Zerbait ondo egiten ari garen seinale”dio zuhurki surf monitore trebatuak.

Irungo 19 kirol taldek ekimenez beteriko uda pres-tatu dute aurten, Uda 2013 kanpainaren barruan.Uztail-abuztuetan, 3 eta 16 urte bitarteko ume etagazteek kirol eskaintza zabal batez gozatu ahalizango dute. Garrantzitsuena da udaz gozatzea etalagun berriak egiteko gogoa izatea.

Goian, Artiako futbol zelaianBehobia Kirol Taldeak antola-tutako stage-a. Aitor Quin-tana, Unai Lopetegui eta Iñigode la Calle irakasleak (ezke-rretik eskuinera) etorkizunekofutbolaren izarrekin.

Ezkerrean, stage-eko umeakbaloia berreskuratzeko le-hian.

Page 10: 210. zk. Irunero · 2013-07-17 · Irungo euskarazko hamabostekaria 1 Berpiztu Elkarteak janari banaketa egiten du astero 210.zk. Bigarren aroa Uztailak 15 2013 Erreportajeak Santiago

10

Patxi, Jon, Hans, Unai eta Josebarentzat “lagunak egiteko eta sur-fean ikasteko primerako esperientzia” da hau. Udan 9:30ean eki-ten diote egunari Iñigok eta bere monitoreek, eta arratsaldeko19:00ak arte jo eta ke ibiltzen dira txanda bakoitzeko ikasleekinolatuak hartzen. Itsasoarekiko etengabeko kontaktuak momentuoso bereziak utzi dizkio Irungo Central Surf eskolako sortzaileari;izan ere, “orain dela pare bat urte, autismoa zuen ume bat izangenuen udako ikastaroetan. Hasieran eromena zen, ihes egitenzigulako. Orduan, aitarekin hitz egin eta gurekin batera klaseetaralaguntzaile moduan sartzeko eskatu genion. Aitak baietz esan eta,azkenean, lortu genuen ume hori surfean aritzea. Hendaiako olatuhura surfeatzen ikusi genuenean monitoreak eta gurasoak elkarbegiratu eta negarrez hasi ginen. Oso momentu hunkigarria izanzen”. Bestalde, Artiako futbol zelaian Behobia Kirol Taldeak antolatu-tako stage-a aurki dezakegu. Bertan daude etorkizuneko Asier Illa-rramendi edo David Zurutuza izatea amets duten 5-12 urtebitarteko umeak. “Futbolaren inguruko oinarrizko gauzak erakus-ten dizkiegu hemen. Dena, noski, jokoen bitartez. Halatan, umeekondo pasatzen dute eta elkartasuna eta solidaritatea bezalakobalio garrantzitsuak ikasten dituzte” baieztatzen du Asier Quin-tana ikastaroko entrenatzaileak. Mateo irribarretsu batek, bes-talde, hala dio: “asko gustatzen zait futbolean aritzea, etalagunekin baldin bada, are gehiago”. Ikus daitekeenez, aurtengo kirol egitaraua zabala da eta mila au-kera eskaintzen ditu. Beraz, uda osasuntsu eta dibertigarri batigaro nahi duten umeek hemen dute aukera paregabea.

Informazio gehiago eskuratzeko:- Behobia kirol Elkartea: 609-309-894/ 605-734-728- Central surf Eskola: [email protected]/ 688-675-747- Hondarribia Voley kirol kluba: [email protected]/629-961-521- Bidasoa k. E. 943 62 52 85. www.cdbidasoa.com- Gainontzeko kirol ekimenei buruzko informazioa:www.irun.org//enlaces/00022303.pdf

Goian, Central Sur-feko Iñigo Zabalza(lehenengo monito-rea ezkerretik), es-kolako irakasleaketa etorkizunekosurflari gazteak.

Ezkerrean, ikaslebat, bere lehenda-biziko olatuak hartzen.

Sergio Ruiz, Jose Luis Moltó eta Javier Etxebeste irakas-leak (ezkerretik eskuinera) volleyballeko ikastaro hasiberri honetako ikasleekin.

BAKAILAOA DASTA EZAZU

Page 11: 210. zk. Irunero · 2013-07-17 · Irungo euskarazko hamabostekaria 1 Berpiztu Elkarteak janari banaketa egiten du astero 210.zk. Bigarren aroa Uztailak 15 2013 Erreportajeak Santiago

11

Irunero non eskura dezaket?

San JuanGaztelumendi tabernaManoloSargiaUdal LiburutegiaGazte Informazio BulegoaAranoCornerNafarroa hiribideaErka material elektrikoaKutxaOgi BerriHawaiErauskinSantiagoAguirreTxingudiko ZerbitzuakToma Pan y MojaHaizeaSwingUrdanibia plazaMigelOspital zaharraEuskaltegiaEuskadiko KutxaEskina

Lasa harategiaDunboa/Palmera-Montero/ArbesOsasun ZentroaTahonaZuraAnetxeLa AgricolaAmalen paper-dendaBiribilBehobia/Azken PortuAzken Portu kiroldegiaOgi BerriHawaiHizkuntza EskolaEguneko zentroaKuttuna haurtzaindegiaKolon ibilbidea eta inguruakCadillon Hortz KlinikaBrasil gozotegiaOgi Berri (Kolon)CiabogaBBVAKutxaAnbulatorioa

Artaleku kiroldegiaVirginia kafetegiaEdurne kafetegiaErauskin (Luis Mariano)SirimiriTurismo BulegoaSAC-HAZReal Union tabernaGaudíMendibil ardotekaMerkairunNaroa kafetegiaJaiberriLuis Mariano pentsiodunenetxeaHawaiKetanSantander bankuaSolbesOskarbiKutxaEuskadiko KutxaPeinart ileapaindegiaPio XIILa TahonaÑ kafetegia

Ogi Berri Alvaro paper-dendaErauskinSan MigelTabisaCaser egoitzaJaizibea okindegiaSenosiain harategiaDumboa fruta-dendaUranzu azokaGizarte Segurantzako InstitutuaLANBIDEBBVASantander bankuaDani urdaitegiaErauskin SabadellEuskadiko KutxaKutxaSotero tabernaBaztan tabernaOgi Berri-OgitxuAguirreAdriana Barrios ileapaindegiaAntzaran

Picking PackRosi kioskoaAmantegui Hortz KlinikaAnakaEl EspazioKutxaMariñoOgi BerriAnaka okindegiaWashington tabernaJaizkibel janari-dendaPablo harategiaAnaka Berri erretegiaCovirán AnakaPuianaTahonaPuiana tabernaOspitalaEndaneaLarreaundiLarrarte harategiaToma Pan y MojaPedro arraindegiaElitxu Martindozenea gaztelekua

I runeroIrungo euskarazko

hamabostekaria

Ikasturtean zehar Irungo ikastetxe guztietan

Xavi Pascual, CF Barcelona Interesport eskubaloi taldeko entranatzailea,haurrekin solasean.

Eskubaloiz ere, blai

Bestalde, Bidasoa KirolKlubak Euskal Kanpusaantolatu du laugarrenurtez. Euskara eta es-kubaloia zuzenki lo-tuta daudeEuska-Baloia deiturikoproiektu honetan. Es-kubaloi taldearen lanahonako hiru ardatz na-gusi hauetan zentra-tzen da: kirola,pedagogia eta hiz-kuntza. “Kirol interes-garri honen ezaugarritekniko eta taktikoak erakusteaz gain, umiltasuna, errespetua eta elkartasunabezalako balioak transmititzen eta erakusten saiatzen gara” dio Aritz Sodupek,ekimen honen arduradunak.

Gainera, aurten, gorakada esanguratsua izan du 8-13 urte bitarteko neska-mu-tilentzat antolatutako jarduera honek. Guztira, 260 parte-har-tzaile izango di-tuzte udako kanpus honetan. Aritz Soduperen esanetan, “taldeak asko lantzenduen proiektua da eta urtetik urtera prezio merkeak mantentzen saiatzen gara,nahi duten ume guztiek bertan parte hartu eta eskubaloia ezagut dezaten”.

Nahiz eta, tradizionalki, neska baino mutil gehiago egon, klubak aurten sortudu nesken lehendabiziko taldea. Datorren denboraldira begira, beste bi taldegehiago eraman nahi dituzte aurrera, nesken eskubaloia maila gorenera iritsdadin.

Euska-Baloia jarduerako lehenengo txandan parte hartu zuen neska-mutil taldea.

Page 12: 210. zk. Irunero · 2013-07-17 · Irungo euskarazko hamabostekaria 1 Berpiztu Elkarteak janari banaketa egiten du astero 210.zk. Bigarren aroa Uztailak 15 2013 Erreportajeak Santiago

12

Eguzkitza Ikastetxea LH

Haurren leihoa

Page 13: 210. zk. Irunero · 2013-07-17 · Irungo euskarazko hamabostekaria 1 Berpiztu Elkarteak janari banaketa egiten du astero 210.zk. Bigarren aroa Uztailak 15 2013 Erreportajeak Santiago

Azkenean heldu dira opo-rrak, eta asko gara noranahibidaiatzeko irrikatan gaude-nok, eguneroko lanetikurrun.

Hainbesteko gogoa duguezen batzuetan gure nahiasare sozialetan ere konta-tzen baitugu, eta maiztxosareetan behar baino infor-mazio gehiago ematendugu.

Etxebizitzetan egiten direnlapurreten kopuruak %25egin du gora azken urteo-tan. Izan ere, lapurrek bikti-men joan-etorriak zelatatuohi dituzte, kanpoan dau-denean etxean sartu eta la-

purtu ahal izateko.

Horrexegatik, oso kontuz ibili beharra dago Facebook, Twittereta halakoetan sareratzen dugun informazioarekin. Gainera,halako mezuak geolokalizatuak egon daitezke: mezuari lotuta,gure kokapen geografikoari buruzko informazioa ere eskaindezakete. Areago, non gauden zehatz-mehatz esaten ez ba-dugu ere, irakurlea aise konturatzen ahal da gure etxetikehunka kilometrora gaudela.

Adibidez, Instagram edo Twitter erabilita (jarraitzen gaituztenpertsonak ezagutzen ez ditugunez eta mezuak guztiz irekiakdirenez), denbora errealean Kordobako meskitan edo beste-lako monumentu ospetsu baten aurrean egindako argazkibatek gonbida ditzake ohoinak gure etxean bisita egitera.

Gogoratu seme-alabei ere zuhur jokatu behar dutela eta, adi-bidez, Tuenti edo oro har jende askok parte hartzen duen sa-reetan joateko edo etortzeko datak ez direla eman behar.

Hortaz, inoiz baino gehiago gomendatzen dizuegu segurtasuneta pribazitate aukerak zuzen konfiguratzea, geolokalizazio-gaitasunak desaktibatzea... alegia, inoiz baino erneago ari-tzea.

Oporretan segurtasuna bermatzeko bestelako aholku oroko-rrak Barne Ministerioaren honako web honetan kontsulta de-zakezue: http://www.micasaasalvo.com/

pablo MoratinosMarketing Online-ko aholkularia.

3yMedia Comunicación Digital

On line segurtasuna oporretan

Euskara

13gaztea

Euskara Euskal Herrikohizkuntza da, zazpi pro-bintzietan hitz egiten da:Araban, Gipuzkoan, Biz-kaian, Nafarroan, NafarroaBeherean, Lapurdin etaZuberoan. Euskaraz hitzegiten dutenei euskaldunesaten zaie. Euskara hiz-kuntza isolatua da, ez dubere familiako beste hiz-kuntzarik, eta Europakohizkuntza zaharrena da.Erromatarrak etorri zire-nean, euskarak gaurkoa baino askoz ere hedapen zabalagoa zeukan. Euskarak eutsi zionlatinaren eta hizkuntza erromanikoen hedatzeari. Euskal Herrian bertan euskararen hedadura ez da berdina lurralde guztietan. Euskal Auto-nomia Erkidegoko biztanleen %60 euskara hitz egiteko gai dira. 775.000 pertsonak euskaraondo ulertu eta hitz egiten dute eta 459.000 pertsonak ondo ulertu baina hitz egiteko zail-tasunak dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan. Amerikako Euskal etxeetan euskara hitzegiten da, Euskal etxeak atzerrira joandako euskaldunak batzen diren lekuak dira. Elkartehauen helburua elkarren arteko laguntza eta euskal nortasuna babestea dira. Honetarakoekintza ezberdinak antolatzen dira: Euskarazko klaseak, kanta eta dantza taldeak, aldizka-riak, liburuak, festak, bertsolari txapelketak, eta abar.Euskalkiak euskararen dialektoak dira, bost daude: Mendebaldekoa (izendapen zaharrean,bizkaiera), Erdialdekoa (gipuzkera), Nafarroakoa, Nafar-lapurtarra, eta Zuberotarra. Sor-tzez lehena Mendebaldekoa izan zen. Lau Foru Aldundiek Euskaltzaindia sortu zuten1918an, euskararen arauak jartzeko. Orain eskolan euskara batuan hitz egiten dugu.Franco agintzen ari zenean, euskara ezin zen hitz egin Euskal Herrian, eta ia desagertu da.Orain eskola guztietan hitz egiten eta irakasten da. Euskal Autonomia Erkidegoan euskaraofiziala da. Nafarroako Foru Erkidegoan hiru zonalde daude, euskara bakarrik ofiziala dazonalde euskaldunean (iparraldean). Ipar Euskal Herrian, euskara ez da hizkuntza ofiziala. Euskara telebistan, irratian, egunkarian, liburuetan eta Interneteko web orrietan dago, bainanik uste dut gehiago erabili behar dela.La Sallen, Euskararen Astea ospatzen dugu: euskarako abestiak abesten ditugu, kalejirabat egiten dugu, euskaraz hitz egiten saiatzen gara, eta oso ondo pasatzen dugu. Irunen,Euskal Jira ospatzen dugu, udan da, gurdiak ateratzen dira, jendeak dantza egiten du, sar-dina erreak jaten dira, eta sagardoa edaten da Urdanibiako plazan.

Irungo La Salle LH 6. maila Leire Martinez

Page 14: 210. zk. Irunero · 2013-07-17 · Irungo euskarazko hamabostekaria 1 Berpiztu Elkarteak janari banaketa egiten du astero 210.zk. Bigarren aroa Uztailak 15 2013 Erreportajeak Santiago

UNIBERTSITATEKO IKASLEENTZATEusko Jaurlaritzaren lanki-detza bekak. Edukia: EAEnerroldatuta dauden unibertsi-tate-ikasleentzako 199 beka.

Zenbatekoa: 2.800 €.Baldintzetako zenbait:- Aurreko ikasturteetan horre-lako bekarik jaso ez izana. - Graduko, lizentziako, inge-niaritzako edo arkitekturakounibertsitate-titulu ofiziala ezedukitzea.- Master ofizial bateko uni-bertsitate-titulu ofiziala ezedukitzea, eta eskaria eginahal izateko lege-baldintzakbetetzea.Epea: Irailak 13-KAZETARITZA IKASLEENTZAKOBEKAK.Deialdigilea: La Caixa Fun-

dazioa eta EFE.Edukia: EFE agentzian 18hilabetez praktikak egitekobekak.Baldintzak:- Espainiako nazionalitateaizatea- Komunikazio/kazetaritzakograduko azken kurtsoan ego-tea.- Erkidego elebidunetan, bihizkuntzak menperatzea- Ingeles maila onaEpea: Uztailak 19

- JORDI SERRA I FABRA GAZTE-ENTZAKO LITERATURA SARIA.Baldintzak: - 18 urtetik gorakoak. - Hizkuntza: gaztelania Edukia: Saria: 2.000 € + la-naren argitaratzeaEpea: Irailak 10Johann Sebastian Bach,308021 Bartzelona

g a z t e i n f o r

Bekak

Lehiaketak

IGaztek whatsApp dauka!

4

SARE SOZIALAKFACEBOOK Uztailak 22.18:00etatik 18:00etara.SKYPE Uztailak 24.16:00etatik 18:00etara.

SOFTWARE LIBREAOPEN OFFICE WRITER Uztailak22 eta 23. 9:00etatik 11:00etaraOPEN OFFICE IMPRESS Uztailak 24. 9:00etatik 11:00etara.OPEN OFFICE CALC Uztailak 29 eta 30. 9:00etatik11:00etara.

GOOGLE APPGOOGLE MAPS. Uztailak 29. 16:00etatik 18:00etara.GOOGLE ITZULTZAILEAK. Uztailak 30. 16:00etatik18:00etara.

IT TXARTELA

Uztailak 22. 11:00etatik 13:00etara.

IIrungo KZguneko ikastaroak

14

ZER JAKIN NAHI DUZU? NON?NOIZ? NOLA?ERABIL EZAZU MUGIKORRA GUREKINWHASAPEATZEKO!607 771 173ORDUTEGIA:ASTELEHENETIK OSTIRALERA,11:00-13:30ASTELEHENETIK OSTEGUNERA:17:00-19:30

Gazte agenda

HEMENDIK AURRERA DENA JAKINGO DUZU!!GAZTE INFORMAZIOKO GAZTE AGENDA ATALEAN

IRUNGO HAINBAT DEIALDI, EKINTZA, INSTALAZIO, JAI, EKITALDI...I r un .o rg/ igaz te

BIDAIATUK gauzak erraztuko dizkizu. Zuretzat, gazte, bi-daia prestatzeko interesgarria izango den informazioabildu dugu: - Lekuak - Dokumentazioa- Deskontuak lortzekotxartelak - MasterCard Nx zordun-keta txartela doakoa da. - Garraioak- Ostatu hartzekoak- Aholkuak

Bidaiatui run.org/ igazte

Page 15: 210. zk. Irunero · 2013-07-17 · Irungo euskarazko hamabostekaria 1 Berpiztu Elkarteak janari banaketa egiten du astero 210.zk. Bigarren aroa Uztailak 15 2013 Erreportajeak Santiago

Uztailaren 24ra arteOiasso museoanErakusketa: Arkeologia garaikideaJavier San Martin “Shaf” artis-tak arte mota berritzaile ba-tean murgiltzera gonbidatzengaitu. Hainbat formatutakolanak ikusgai daude: ikus-en-tzunezkoak, eskultura, pinturaeta instalazioak.Artistak Irungo kaleetako per-tsonaia ezaguna totem gisahartzen du: Robert JuliusTorio. Jendeak sarri ikustendu, beti militarrez jantzita,baina inork gutxik ezagutzendu bere bizitza.

Uztailaren 28tik abuztuaren 4raTxangoa Europako GailurretaraIrungo Mendizaleak ElkarteakEuropako Gailurretara asteosoko txangoa antolatu du. Prezioa: 450 €.Informazioa: www. i r ungomen-d iza leak .com943 631 484

Uztailaren 28anTxirrindularitza martxa

Goizeko 8:30ean hasita,Juanma Garate IV. Txirrindu-laritza Martxa.Irteera: San Juan plazatik.Ibilbidea: 140 km.Antolatzailea: Irungo Txirrin-dulari Elkartea.

Uztailaren 18tik azaroaren 3raMenchu Gal erakusgelanPintura erakusketa

Menchu Gal artista irundarra-ren erakusketa: Itsas gaiaketa barnealdeak.Ordutegia: Ostiral eta larun-batetan: 18:00etatik

21:00etara. Igandetan: 11:30etik13:30era.

Uztailaren 16tik 28raEuskadiko KutxaErakusketa

Laguntasuna TxirrindularitzaElkarteak antolatuta, GranSport, txirrindularitzari bu-ruzko erakusketa.

Uztailaren 19anZabaltza plazanKontzertuaLuis Marianoren heriotzarenurteurrena dela eta, Irun HiriaMusika Bandak kontzertuaeskainiko du. Emanaldianzehar, dantza saioa, CarlosZapirain Dantza Eskolareneskutik.

Uztailaren 20anPrimitivo Azpiazu plazanKontzertuaIrun Hiria Musika Bandak,19:00etan, Primitivo Azpiazuplazaren inaugurazio-kontzer-tua eskainiko du. Plaza berrihau Iparralde hiribidearen etaFrancisco de Gainza eta Be-raketa kaleen artean dago.

Uztailaren 20anIrteera PirinioetaraErlaitz Mendi Elkartearekin,Petrechema mendira. www.e r la i t z.com 943 63 58 38

Uztailaren 20tik 25eraSantiago auzoko jaiakHainbat ekitaldi burutukodira.

Uztailaren 25eanSantiago auzoan

Santiagoko Polkak12:30ean, Triangeluaren pla-

zan, Irun Hiria Musika BandakSantiagoko Polkak joko ditu.

Uztailaren 26tik 31raBehobiko jaiakUztailaren 27anMartindozenea parkeanIkuskizuna20:00etan, Goazen parkeraekintza: DJ Diego de Vera etaJaxenolaf-eko malabaristak.

Uztailaren 27anSan Juan plazan

KontzertuaIrun Zuzenean egitarauarenbarruan, 22:30ean, ElizabethSanz eta Skybeats taldearenkontzertua.

Abuztuaren 2anZabaltza plazan

Kontzertua + Dantza22:30ean Irun Hiria MusikaBandak kontzertua eskainikodu eta Meaka Dantza Taldeaklagunduta.

a i s i aa

Uda Gazte

Zer: Gazteei zuzendutako jarduerakNoiz: Uztailean zeharAntolatzailea: Gaztelekua

Martindozenea Gaztelekuak 12 eta 17 urte bitartekogazteentzako txangoak antolatu ditu:Uztailak 18, San Up Paddle Surf-eko klasea, Honda-

rribiko hondartzan, 15 €(Gehienez 25eko taldea)Inskripzioa: Uztailaren 16ra arte.Irteera: 16:00. Iristeko ordua: 20:30.Gazteleku.

Uztailak 24, txangoa bizikletaz, Berara. 5 €(Gehienez 30eko taldea).Izena ematea: Uztailaren 23ra arte.Iristeko ordua: 20:30. Gazteleku

* Bizikletarik ez baduzu, jarri harremanetan Gaztele-kuarekin.

Ekintza horietaz gainera,Gaztelekuan APAR-FESTA egingo da uztai-laren 20an, 18:00etatik19:30era, eta uztailaren27an, Gaztelekuan,Amaiera Festa, 19:30etik aurrera (ez dago izenaeman beharrik).

15

Erromatarren aztarnak Irungo arkitekturan ezagutzeko bisitak

Zer: De ArchitecturaNoiz: Uztailaren 18an.Nondik: Oiasso Museo-tikOrdua: 19:00etanIrunen badira mundu greko-latin-darretik hartutatakoelementu arkitekto-nikoak dituzten erai-kinak. Hiriguneanbarrenako ibilbidehonetan adibiderikaipagarrienak era-kutsiko dira.Zer: Mater Dei. Noiz:Uztailaren 17an. Non: Junkal elizan. Ordua: 12:00etanErromatarren garaiko pasarteak Junkal elizan.Junkal elizako erretaula nagusi bikainean Ama Birjina-ren bizitza kontatzen da. Augusto enperadorearen bizi-tzaren paraleloan izan zen haren bizitza. Gainera,garaiko beste pertsonaia handien irudiak badaude.

Kemen DantzaTaldea

Faisaien Irlako XXX. Jaialdia22:30 etan Kemen

Dantza Taldearen saioa. Ondoren, su artifizialak

Page 16: 210. zk. Irunero · 2013-07-17 · Irungo euskarazko hamabostekaria 1 Berpiztu Elkarteak janari banaketa egiten du astero 210.zk. Bigarren aroa Uztailak 15 2013 Erreportajeak Santiago