2011ko abenduaren 19ko ohiko batzarra bilkurakaktak 2011/43... · igorreko udala ifk: p-4810700g...

63
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455 1 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA. ALKATEA BEINAT ANZOLA JN. ZINEGOTZIAK KARMELE AURREKOETXEA AND. IÑAKI ITURRIOTZ JN. SORAYA LIZUNDIA AND. GURUTZNE AZUMENDI AND. IÑIGO URIARTE JN. AITOR ETXEBARRIA JN. JON ZABALA JN. IÑIGO UNDURRAGA JN. AINARA URIBE AND. OLATZ URKIZA AND. IDAZKARIA PRESENTACION GARMILLA AND. Adierazotako eguneko arrastiko seirak eta hogeta hamar minutu dirala lehenengo deialdian eratu da Udalbatzea, Igorreko udaletxeko batzar-aretoan. Beinat Anzola alkatea izan da batzarburua, Presentacion Garmilla idazkariak lagunduta, eta adierazo diran zinegotziak etorri dira. 1.- AURREKO AKTEA IRAKURRI ETA ONTZAT EMOTEA. Ostean, 2011ko zemendiaren 21ean egin zan aurreko batzarraren aktea ontzat emoteko ipini dabe, eta aho batez emon da ontzat. 2.- DIRU-LAGUNTZAK EMOTEA. Ostean, diru-laguntzak emoteko proposamenen barri emon da; aurrekontu- gordailu nahikoa daukie, Aróstegi udal-ekonomialariak egindako txostenean azaldutakoaren arabera. Hamen zerrendea: *** 129,6 €. *** 428 €. *** 129,6 €. *** 72 €. *** 72 €. Gai hau, Toki Araubidearen Oinarriak arautu ebazan apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan adierazotakoaren arabera, alkatearen eskumenekoa da; alkateak, ekitaldi honetan, Udalbatzearen aldeko eskuordetzea egin dau, jakin eta ebatzi daian. Udalbatzea jakinaren ganean geratu da, eta, labur eztabaidatu ostean, aho batez, honakoa erabagi dau: 1- Arestion aitatutako zenbatekoak emongo dira, batzordeen eta zerrendatu diran partiden urte honetako aurrekontuaren pentzura.

Upload: others

Post on 11-Aug-2020

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

1

2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA.

ALKATEA BEINAT ANZOLA JN. ZINEGOTZIAK KARMELE AURREKOETXEA AND. IÑAKI ITURRIOTZ JN. SORAYA LIZUNDIA AND. GURUTZNE AZUMENDI AND. IÑIGO URIARTE JN. AITOR ETXEBARRIA JN. JON ZABALA JN. IÑIGO UNDURRAGA JN. AINARA URIBE AND. OLATZ URKIZA AND. IDAZKARIA PRESENTACION GARMILLA AND. Adierazotako eguneko arrastiko seirak eta hogeta hamar minutu dirala lehenengo deialdian eratu da Udalbatzea, Igorreko udaletxeko batzar-aretoan. Beinat Anzola alkatea izan da batzarburua, Presentacion Garmilla idazkariak lagunduta, eta adierazo diran zinegotziak etorri dira.

1.- AURREKO AKTEA IRAKURRI ETA ONTZAT EMOTEA. Ostean, 2011ko zemendiaren 21ean egin zan aurreko batzarraren aktea ontzat

emoteko ipini dabe, eta aho batez emon da ontzat. 2.- DIRU-LAGUNTZAK EMOTEA. Ostean, diru-laguntzak emoteko proposamenen barri emon da; aurrekontu-gordailu nahikoa daukie, Aróstegi udal-ekonomialariak egindako txostenean azaldutakoaren arabera. Hamen zerrendea: *** 129,6 €. *** 428 €. *** 129,6 €. *** 72 €. *** 72 €. Gai hau, Toki Araubidearen Oinarriak arautu ebazan apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan adierazotakoaren arabera, alkatearen eskumenekoa da; alkateak, ekitaldi honetan, Udalbatzearen aldeko eskuordetzea egin dau, jakin eta ebatzi daian. Udalbatzea jakinaren ganean geratu da, eta, labur eztabaidatu ostean, aho batez, honakoa erabagi dau: 1- Arestion aitatutako zenbatekoak emongo dira, batzordeen eta zerrendatu diran partiden urte honetako aurrekontuaren pentzura.

Page 2: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

2

2- Partidea finkatuko da, ordaindu daiten. 3- Erabagi hau interesdunei eta Kontu-hartzailetza Sailari jakinarazoko jake, ondore egokiak euki daizan.

3.- 2012. URTEAN OSOKO BILKURAK EGITEKO EGUNAK ZEHAZTEA 2012. urtean egingo diran ohiko osoko bilkurak egiteko egunak adierazteko proponidu dau alkateak. Izan be, 2011ko bagilaren 27ko osoko bilkuran hartutako erabagiaren arabera, hamabostean behin egin behar dira Igorreko Udalaren osoko bilkurak, astelehenetan, 18:30ean, eta informazino-batzarrak aurreko astean egingo dira. Ohiko osoko bilkurak egiteko egunak aurretiaz zehaztu ezkero, baliabideak optimizetan dira, gaiak eta euren plangintzea prestau ahal izan daitezan. Honako egutegia proponidu da:

2012. URTEKO OSOKO BILKUREN EGUNAK

URTARRILA: 9 eta 23 ZEZEILA: 6 eta 20 MARTIA: 5 eta 19 APIRILA: 16 MAIATZA: 2,14 eta 28 BAGILA: 11 eta 25 GARAGARRILA: 9 eta 23 IRAILA: 17 URRIA: 1, 15 eta 29 ZEMENDIA: 12 eta 26 ABENDUA: 17 Iñigo Uriarte jaunak EAJ/PNVren izenean adierazo dauanez, bere taldearen eretxiz osoko bilkurak hilean behin egin beharko lirateke, barrikuntzarik egongo balitz ezarrita dagoalako zelan jardun behar dan. Bestetik, osoko bilkurak 19:00retan izatea proponidu dau, partaidetzea bultzatzeko. Alkateak erantzun dauanez, egokitzat joten dau bilerak hamabostean behin egitea eta ordu-aldaketearen proposamena aztertuko dauala adierazo dau. Gaia bozkatu eta honakoa izan da emoitzea: Aldeko botoak: 6, 5 boto BILDUko zinegotzienak (Beinat Anzola, Iñaki Iturrioz, Karmele Aurrekoetxea, Soraya Lizundia eta Gurutzne Azumendi jaun-andreak) eta boto 1 IDko zinegotziarena (Iñigo Undurraga jauna). Kontrako botoak: 5, EAJ/PNVko zinegotzienak (Iñigo Uriarte, Aitor Etxebarria, Jon Zabala, Olatz Urkiza eta Ainara Uribe jaun-andreak). Holan ba, gehiengoaren aldeko botoakaz, honako erabagia hartu da: Udalbatzea jakinaren ganean geratu da eta, labur eztabaidatu ostean, gehiengoz, honakoa erabagi dau:

Page 3: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

3

1- Igorreko Udalaren 2012. urteko osoko bilkurak erabagi honen azalpenean adierazotako egutegiaren arabera egingo dirala zehaztuko da.

2- Erabagi hau Informazino Batzordeetako buruei eta udal-teknikariei jakinarazoko jake, jakin daien eta ondore egokiak euki daizan.

4.- 2012ko AURREKONTUA ONTZAT EMOTEA.

Erabagi barik itxi da gai hau.

5.- 2012KO BEHAR EGUTEGIA ONTZAT EMOTEA.

Erabagi barik itxi da gai hau.

EBPNren 2012ko KUDEAKEPA PLANA ONARTZEKO PROPOSAMENA Igorreko Udalak Euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak

bermatzeko behar diren hizkuntza-politikako neurriak erabakitzeko eta bultzatzeko; eta Euskal herrian maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotzeko EBPNren 2012ko Kudeaketa Plana onartzeko proposamena egingo du.

Honako hauek dira 2012 urterako finkatu ditugun helburuak lortzeko aurrera

eramango ditugun ekintzak. 1. FAMILIA TRANSMISIOA Euskararen erabilera handitu etxeko esparruan eta transmisioa ziurtatu familia kideen arteko hizkuntza euskara izan dadin. 1.1. Gurasoengan eragin euren hizkuntza ohiturak seme-alabengan duen garrantziaz

jabe daitezen 2008-09 ikasturtean familia bidezko ondorengoetaratzeari buruzko garrantziaz sentsibilizatzeko Euskerea Agoan kanpaina jarri zen abian eta ordutik Inazio Zubizarreta ikastetxeko Normalkuntza taldearekin batera aurrera eramaten dugun proiektua da hau. Izan ere, umearentzat eredu dira bere ingurune hurbileko helduak: irakasleak, zaintzaileak, begiraleak, eta batez ere, gurasoak. Konpainia horretan barneratzen ditu umeak hainbat eta hainbat ezagutza, jarrera eta balio, bizitzan zehar berarekin eramango dituenak, bere izaera garatzen lagunduko diotenak, ez bakarrik hizkuntzari dagozkionak, baizik eta bere ahalmen guztien garapen oso eta egokirako beharko dituenak, bere bizitza ikusteko modua osatuko dutenak. Prozesu horretan barneratuko ditu umeak, besteak beste, hizkuntza ezagutza eta honekiko jarrera. Etxeko hizkuntza ereduaren garrantziaz jabetuta, helburua da, batik bat, gurasoek transmisioaren gaineko hausnarketa egitea, bere garrantziaz jabetzea eta bakoitzak ahal duen neurrian, pausoak ematea, txikiak izanda ere, euskararen erabilera normalizatzeko. 2010/2011 ikasturtean “Gurasoak irakasleen norabide berean” ikastaroa jaso dute irakasleek eta 2011ko irailetik aurrera Familia bidezko euskararen transmisioan eragiteko plana abian da. Horren bidez lortu da irakasleek zer eta noiz egingo duten argi edukitzea, horretarako tresnak prest izatea eta gurasoei elebitasunarekiko (eta eleaniztasunarekiko) eta hizkuntza-jokabideekiko emango dizkieten mezuak argi izatea.

Page 4: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

4

2012 urtean “Gurasoak irakasleen norabide berean” egitasmoa garatuko dugu. Hortaz, 2012ko udaberrian, Inazio Zubizarreta ikastetxeko klaustro osoarekin jarraipen saioa egingo da. Bertan, 2011-2012 ikasturtean egindakoa ebaluatu eta 2012-2013 ikasturterako urratsak adostuko dira. 2012ko irailean, Inazio Zubizarreta ikastetxeko bigarren eta hirugarren zikloko irakasleekin formazio saioa egingo da, hauek ez baitute 2011n prozesu osoan parte hartu eta 2012-2013 ikasturterako plangintza eta tresnak aztertu eta adostuko dira. Planaren osagarri dira urtero antolatzen ditugun guraso euskaldun eta euskaraz ez dakiten gurasoentzako ikastaroak. Udazkenean ikasturtea hasita dagoela eta ikastetxean gurasoekin egiten diren bilerak aprobetxatuta, guraso euskaldun eta erdaldunentzako ikastaroak antolatuko ditugu eskolan bertan. 1.-Guraso euskaldunentzako 2010ean eta 2011n eskaini genuen “Zergatik ez?” ikastaroa berriro ere eskainiko dugu. Tailerraren helburua euskararen erabilera sozialaren inguruko hausnarketa gune bat sortzea da. Gurasook uneoro aukeratzen dituzten hizkuntza jarrerek duten eraginaz hausnartuko da; bai eta, euskararekiko jarrera baikorrak sustatu ere. Funtsean galdera hau planteatuko da: Zergatik ez kokatu euskara guztion elkargunerako, komunikaziorako hizkuntza gisa?” Tailerra Topaguneak Euskara Elkarteen Federazioak emango du. 2.-Euskaraz ez dakiten gurasoentzako ikastaroa guztiz zehaztu barik daukagu. 2010ean Iñaki Eizmendik “Nola lagundu seme-alabei etxeko lanetan euskaraz jakin gabe“ ikastaroa eman zuen eta 2011n Paula Kasares soziolinguistak emandako “Euskera. Entra un idioma en casa” ikastaroa eskaini dugu. Ikastaroetako helburu nagusia da gurasoei hainbat aholku ematea euskararekiko harreman egoki bat eskaintzeari begira eta jarrera positiboak transmititzeari begira. Horiez gain, eta urtero egin den bezala, euskaltegiarekin elkarlanean gurasoentzako ikastaroen berri emango da: euskaraz ez dakiten gurasoentzako 60 orduko ikastaroa, maila bertsua duten gurasoentzako ikastaroa eta nahiko arrakastatsua den Berbalagun Familian egitasmoaren berri ere emango da. Euskerea Agoan egitasmoa ebaluatzea askoz ere errazago egingo zaigu aurten; izan ere, ikastaroa tarteko, irakasleen inplikazioa aurreko urteetakoa baino handiagoa izango da: mezuen egokitasuna, erabilitako tresnak, zein banatutako esku-orriak egokiak izan ote diren eta euskararen erabileran isla izan ote duten ebaluatzeko. Eskolarekin bi hilabeterik behin batzartu egiten gara. Gurasoentzako ikastaroak udazkenean izango dira eskolan bertan.

Irakasleentzako ikastaroak bi une izango ditu; bata udaberrian eta irailean bestea.

Gurasoentzako euskara ikastaroak taldeak osatzeko nahikoa ikasle daudenean izango dira eta Berbalagun Familian egitasmoan parte hartzeko epe jakinik ez dago; urte osoan zehar eman daiteke izena.

Datorren ikasturtean familia bidezko ondorengoetaratzeari buruzko garrantziaz sentsibilizatzeko kanpainarekin jarraitzeko asmoa dago. Horretarako uda aurretik Inazio Zubizarreta eskolako normalkuntza batzordearekin 2012/2013 ikasturterako kanpaina zehaztuko da eta irailean, ikasturtea hastearekin batera hasiko da egitasmo berria.

Page 5: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

5

Adhiérasela

Adierazlearen deskribapena

Adierazle mota

Hasierako egoera

Helmuga

1.1.a

Gurasoentzako ikastaroetan partaidetza

Zenbakizkoa

5

15

1.2. Herriko adinekoak eta umeak elkarlanean transmisioa bideratzeari begirako

jarduerak Talogintza Inazio Zubizarreta eskolarekin elkarlanean 2004tik martxan dagoen proiektua da. Jubilatuek umeekin elkarlanean transmisioa bideratzen dute. Taloa nola egiten den erakusten diete umeei eta horrela gure ohiturak ezagutarazten diren bitartean gure helduek erabiltzen duten euskara ere ezagutzen dute. Ume eta adinekoak elkarrekin egon eta berba egiteko gunea sortzen da proiektu honen bidez, naturalki herrian ematen ez diren hartu-emanak sortuz eta adinekoak umeen eredu izateko aukera ematen du. Abenduan, Santo Tomas ospatzen den astean, herriko adinekoekin talogintza ikastaroa antolatuko da eskolako lehen hezkuntzako ikasleentzat.

Adierazlea

Adierazlearen deskribapena

Adierazle mota

Hasierako egoera

Helmuga

1.2.a

Irakasle eta jubilatuen balorazioa

Kualitatiboa

Irakasle eta jubilatuei inkesta egin

1.3. Familia barruan euskararen erabilera bultzatzeko egitasmo zehatzak martxan

jarri Berbalagun proiektutik eratorritako egitasmoa da Familian Berbalagun. Guraso erdi-euskaldunei zuzendutako jarduera berezia da. Guraso euskaldunak eta erdi-

Page 6: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

6

euskaldunak harremanetan jartzen dira eta astean ordu betez euskaraz egiteko aukera dute. Horretarako ipinitako orduan haurrak begirale batekin egoteko aukera emango zaie eta euskarazko ahozkotasuna lantzeko jolasak egingo dituzte. Honek familia tipologia desberdina duten umeak ere (guraso euskaldunak eta erdi-euskaldunak) harremanetan jartzeko aukera ematen du eta ahozko hizkuntza aberasteko modua ere bada. 2010etik martxan da Familian Berbalagun; partaidetza oso altua da eta 2012ko helburua taldeak sendotzea izango da. Antolatzeko lanak irailean hasi eta proiektuaren hasiera azaroan izango da, behin eskolako ikasturtea hasita dagoela.

Adhiérasela

Adierazlearen deskribapena

Adierazle mota

Hasierako egoera

Helmuga

1.3.a

Familian Berbalagun proiektuan partaidetza

Zenbakizkoa

10

15

1.4. Euskarazko produktuen katalogoa eta ikastolen elkartekoa ezagutzera eman: web

orrian, gurasoei bidali, udalaren menpeko guneetan eskuragarri jarri... Euskarazko produktuen katalogoa Gabon sasoian euskaraz zer oparitu badagoela jakinarazteko urtero azaroan banatzen dugun liburuxka da. Katalogoak gurasoentzako eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erreferentzia biltzen ditu zortzi ataletan sailkatuta: musika, liburuak, aldizkariak, filmak, jostailu eta jokoak, DVD eta informatika produktuak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Gainera, zenbait ataletan, adinaren araberako banaketa ere egiten da. Azken batean, gurasoentzako lagungarri gertatzea nahi dugu, etxeko haur eta gaztetxoak euskaraz jolasteko, ikasteko, irakurtzeko edo gozatzeko aukera izan dezaten. Horretarako, merkatuan euskaraz dauden produktuen eskaintza ezagutzera ematen dugu, baliabideak eskaintzen dizkiegu guraso eta gazteei eta euskarazko produktu-eskaera ugaldu nahi dugu, merkatua dinamizatuz eta indartuz. Katalogoak eskolan banatuko ditugu. “Gabonetan ere eskaini euskara” esku-orriarekin batera banatuko da eta bertan gabonetako opariei begira kontuan hartzeko zenbait mezu proposatuko zaizkie gurasoei:

• Seme-alabek euskararekin harreman handia eta positiboa eduki dezaten ahalegindu behar dute

• Gaztelaniak erreferente asko ditu, baina euskarak gero eta gehiago • Euskara gauza positibo eta erakargarriekin lotzea lortu behar dute

Page 7: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

7

• Lan horretan txikiak direnean hasi behar dute eta ahal dutenean euskarazko produktuak hautatu.

Katalogoen hartzailea gurasoez gain, gazteak, umeak, helduak eta azken baten herritarrak izanik, buzoneo bidez banatuko ditugu eta leku estrategikoetan ere eskuragarri utziko ditugu katalogoak: udaletxe, kultur etxe, kiroldegi, osasun zentro eta liburu-dendetan. Arratiako Gorbeialde irratian eta Begitu aldizkarian ere emango dugu katalogoaren berri. Durangoko azoka eta Gabonak gai honen inguruan (opariak, eskolako materiala…) data esanguratsuak direla kontutan hartuta, azaroaren azken hamabostaldian egingo dira banaketak. Adhiérasela

Adierazlearen deskribapena

Adierazle mota

Hasierako egoera

Helmuga

1.4.a

Gurasoen balorazioa jaso

Kualitatiboa

Inkesta aleatorioa egin guraso kopuru jakin batzuen artean (25 guraso)

1.5. Haur jaio berrien gurasoei euskara eta euskal kulturarekiko sentiberatze

egitasmoak "Euskeraz gurot" haur jaioberrien gurasoei begirako transmisio kanpaina da. Honen bidez, transmisioaren gaineko hausnarketa bultzatzen da eta guraso-ume arteko transmisioa zein garrantzitsua den azpimarratzen da. Gurasoak haur jaio berriak Bake epaitegira erregistratzera joaten direnean, “euskeraz gurot” bordatuta daukan adur-zapia eta gutuna ematen zaie. Bertan, guraso euskaldun, erdaldun eta mistoentzako mezuak txertatuta daude eta helburua da gurasoek, ahal duten neurrian, saiakera egitea beren seme-alabei euskararen ezagutza transmititzen eta hizkuntza honekiko jarrera egokia erakusten. Proiektu hau orain dela bost urte hasitakoa da eta duen arrakasta kontuan hartuta aurrera egingo dugu 2012 urtean ere.

Page 8: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

8

Urtean zehar proiektuaren jarraipena egingo da Bake epaitegian eta gutxi dauden momentuan berriak egingo ditugu.

Adhiérasela

Adierazlearen deskribapena

Adierazle mota

Hasierako egoera

Helmuga

1.5.a

Emandako adur-zapiak eta gutun kopurua

Kuantitatiboa

Jaiotako haur guztien gurasoei eman

2. EUSKALDUNTZE-PRESTAKUNTZA Euskararen aldeko motibazioa eta euskararen ezagutza handitu herritarren artean. 2.1. Gurasoentzako euskararen oinarri-oinarrizko irakaskuntza finantziatu Euskararen erabilera bultzatzeko eskolarekin batera aurrera eramaten dugun proiektuaren alderdietako bat da euskaraz ez dakiten gurasoei zuzendutako euskarara hurbiltze ikastaroak eskaintzea. Irailetik hasita, ekainera arte irauten du proiektuak eta gutxieneko ikasle kopurua lortzen dugunean abiarazten dugu taldea. Gurasoentzako 60 orduko ikastaro honen bitartez, euskaraz ez dakiten gurasoak euskarara hurbildu nahi ditugu eta euskalduntze-alfabetatzearen aurre-pausoa izan dadin lortu nahi dugu. Izan ere, guraso asko ez dira animatzen euskaltegira egunero joaten, baina ikastaro labur bat egiteak ikasteko gogoa piztu dezake. Komunikazioa ikasturte hasieran eta abenduan egingo da, bai eskolan eta bai herrian. 2011ko urrian talderik osatu ez denez, 2012ko urtarrilean hastea espero dugu.

Adhiérasela

Adierazlearen deskribapena

Adierazle mota

Hasierako egoera

Helmuga

2.1.a

Euskara ikastaroetan partaidetza

Zenbakizkoa

6

6

2.2. “Mintzalagun” proiektua jorratzeko taldeak sortu herrian (atzerritarrak eta adin

guztietako euskaldun zaharrak eta berriak aintzat hartuta).

Page 9: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

9

Berbalagun euskaldun zaharrak eta berriak harremanetan jartzen dituen proiektua da; euskararen presentzia kalean bultzatu eta indartzeko eta erabilera esparruak zabaltzeko. Talde txikietan hizkuntza praktikatzeko aukera ematen du astean gutxienez ordu batez. Gainera ekintza osagarriak egiten dira hilean behin: antzerki, irteerak, afariak… modu ludikoan euskaraz hitz egiteko erraztasuna hartu eta motibazioa handitzeko. Euskaraz ahozko maila hobetu nahi dutenei eta arratiera edo bizkaiera ikasi nahi dutenei zuzenduta dago Berbalagun proiektua. Euskaldun zaharrak ere garrantzitsuak dira proiektuan, haien ekarpenarekin gure inguruan euskararen erabilera handitzen laguntzen dutelako. Ganoraz Arratiko Euskera Elkartearekin eta AEKko euskaltegiarekin elkarlanean ipini zen martxan proiektua 2007ko urtarrilean eta 2009an proiektua indartu eta finkatzeko lanak egin ziren. 2009ko azaroan Arratiako Berbalaguna sortu genuen eta herri bakoitzak bere Berbalaguna kudeatzen badu ere, ekintza bateratuak egiten ditugu. Arratia mailan Berbalagun sendo eta indartsu bat lortzea dugu helburu, euskaldun berriek euskaldunen erreferentzia izan dezaten. Berbalagunen izena emateko kanpaina ikasturtea hastearekin batera abiarazten dugu. Xede taldea zabala denez, komunikazioa herritar guztiei begira egiten dugu eta esku-orri bat banatzen dugu etxe guztietatik. Horrez gain, Web orria erabiltzen dugu. Bertan, informazio finkoa dago urte osoan zehar. Aurkezpena azaro inguruan izaten da, Arratiako Berbalagunak elkartzen ditugu eta urteko ekintzen barri ematen da. Kopautxoa egoten da aurkezpenari harremanetarako tartea eskaintzeko eta Berbalagunak elkar ezagutu ahal izateko. 2012ko urtarrilean, III.esaera zaharren lehiaketa egingo dugu, martxo-apiril aldera bertso afaria eta ekainean oraindik zehaztu gabe daukagun txangoa. Horrez gain, eta herriari begira, Igorreko Berbalagunekin aparteko ekimenak adosten ditugu: afari-meriendak, hitzaldiak, irteerak etabar. Berbalagunen eskaerei erantzuten ahalegintzen gara. 2012 urteari begira ere, Berbalagun talde berezituak bultzatu nahi ditugu herriko kultur eta kirol taldeetan. Kirol eta kultur talde bakoitzean euskara arduradunak izendatu dituzte aurton, eta udalarekin batera hitzartutako konpromisoak praktikara eramaten direla ziurtatuko dutenak izango dira. Euskara arduradun hauek bultzatuta nahiko genuke Berbalagun taldeak osatzea taldeetan. Ebaluazioa ekainean egingo dugu ikasturte berria hasi baino lehen, Berbalagun guztiak elkartuta eta talde dinamika baten bidez. Urte osoan zehar egongo da martxan Berbalagun proiektua eta izena emateko epea ere zabalik egongo da urte osoan zehar. Komunikazio lana bi hilabeterik behin egingo da Begitu aldizkariaren bitartez Arratia guztiari begira. Honetaz gain, euskaltegiarekin eta interesa izan ditzaketen beste sektore batzuekin zuzeneko komunikazioa etengabekoa izango da. Abenduaren 1ean hasiera eman diogu Berbalagun egitasmoari eta uztailera arte, bi hilabeterik behin ekintza osagarri bat antolatuko da: mendi-irteera, afari, antzerki eta abar.

Page 10: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

10

Adhiérasela

Adierazlearen deskribapena

Adierazle mota

Hasierako egoera

Helmuga

2.1.1.a

Berbalagun proiektuan partaidetza

Zenbakizkoa

15

20

2.3. Etorri berriei zuzendutako ikastaro bereziak antolatu, metodologia egokia

erabilita. Etorri berriei zuzendutako ikastaro bereziak, AISA taldeak, antolatzen jarraituko dugu 2012an. 2011n 3 talde ibili dira eta Igorrera datozen etorri berriei hizkuntzaren ikuspegitik egin beharreko harrera egituratzea du helburu. Igorrera iristen diren berriei euskararen berri eman nahi diegu eta hizkuntza baliabideak eskura jarri. Euskara baita herri bizitzan inolako oztoporik gabe sartzeko bermea, herritarrekin komunikazio zuzena izateko bide onena, beste bat gehiago besterik ez izateko baliabiderik onena. Harrera-ikastaro horiek Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren etorkinentzat diseinatu dira bereziki; eta ikastaro horietan berariaz sortutako ikasmaterialak erabiltzen dira. 2012an pauso bat harago joan nahi dugu eta lagun taldeak sortzeko ahalegina egingo dugu. Bertan, erlazioak euskaraz eraikitzeko egoerak bultzatu nahi ditugu eta hasiera batean artifizialki sortutako taldeen bidez, euskararen erabileraz ezagutzara eramatea espero dugu. Izena emateko epea zabalik egongo da urte osoan zehar eta komunikazio lana urtean bi aldiz egingo da euskaltegi, mankomunitate eta eskolarekin elkarlanean. Mintza-taldeak urtarriletik aurrera bi hilabeterik behin egingo ditugu.

Adhiérasela

Adierazlearen deskribapena

Adierazle mota

Hasierako egoera

Helmuga

2.1.2.a

AISA ikastaroak

Zenbakizkoa

3

3

Page 11: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

11

2.4. Euskara ikasteko diru-laguntzak eskaini baldintza batzuk betetzearen truke: klasera joateko edota autoikaskuntza bidez ikasteko. %80ko dirulaguntza

Euskararen ezagutza Igorreztar guztien eskura egote aldera eta arrazoi ekonomikoa oztopo izan ez dadin, aurten ere euskara ikasteko diru-laguntzak eskaintzen jarraituko dugu eskoletara asistentzia ziurtatzearen truke. Beraz, klasera joateko edota autoikaskuntza bidez ikasteko %80ko diru-laguntza izango dute euskaltegian izena ematen duten Igorreztarrek. Euskaltegien matrikulazioarekin batera doan ekimena da hau.

Adhiérasela

Adierazlearen deskribapena

Adierazle mota

Hasierako egoera

Helmuga

2.1.3.b

Diru-laguntza kopurua

Zenbakizkoa

24

2011ko kopurua mantendu

2.5. Euskara komunikatiboa sustatu eta zabaldu. Tokian tokiko euskalkiari lekua

egin

Iaz aurkeztu zen Arratia Inguruko hiztegia, “Geure Berbategia” eta horrek Euskera Zerbitzutik tokiko euskalkiari lekua eskaintzen jarraitu behar dugula gogorarazi digu. 2011n eskaini den arratiera landu eta sakontzeko ikastaroan proposatutako ekintza bideratuko dugu 2012an. Jakina da, Igorren euskalkiak duen presentzia eta erabilera euskera batuaren gainetik dagoela, baina aldi berean ikusi da batuaren eraginez, ohiko berba asko alboratu eta batuerazko ordaina erabiltzen dela. Hori horrela, eskuko hiztegitxo bat aterako dugu; ohiko berbak jasoko dituen hiztegi txikia (batua-arratiera). Berba horiek berreskuratzea eta erabiltzea da helburua eta euskaldun berri eta etorri berrientzat bertako euskalkia, erabiltzen dena ikasteko aukera ere izango da. Zabalkundea eskola eta institutuan egingo da eta martxo alderako hiztegia eginda egotea aurreikusten dugu. Adhiérasela

Adierazlearen deskribapena

Adierazle mota

Hasierako egoera

Helmuga

2.1.4.a

Arratiera-Batua hiztegia

Zenbakizkoa

0

1

Page 12: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

12

2.6. Euskararen ezagutza beharrak aintzat hartu eta ikastaroak antolatu herriko euskaltegiekin elkarlanean

Xede taldeak identifikatuko ditugu eta euskararen aldeko motibazioa eta ezagutza handitze aldera, komunikazio kanpaina berezituak bideratuko ditugu: gazteak, umeak, helduak, gurasoak, etorkinak, merkatariak, jubilatuak, berbalagunak... xede talde bakoitzera egokitutako komunikazio kanpaina zehatzak izango dira: bide telematikoak, sakelekoa, sare sozialak, kartelak, tokian tokiko komunikabideak, pegatinak, egutegiak, bitartekariak… 2012 urtean 2011 urtean egindako lanaren jarraipena egingo dugu: komunikazio kanpaina desberdinen bideragarritasuna eta eraginkortasuna aztertuko dugu, forma emango diogu eta kanpainak sustatuko ditugu.

Adhiérasela

Adierazlearen deskribapena

Adierazle mota

Hasierako egoera

Helmuga

2.1.6.a

Kanpaina berezituen kopurua

Zenbakizkoa

2

3

Helduen prestakuntza eskaintzan euskararen erabilera handitu. 2.7. Helduentzako prestakuntza antolatzen dutenengan eragin ikastaroak euskaraz ere

antolatzeko Helduentzako prestakuntza antolatzen dutenengan eragiteko beharra dagoela eta, elkarteei ikastaroak euskaraz ere antolatzeko proposamena luzatuko zaie eta behar duten laguntza eskaini. Kultur etxean, dagoeneko lan hau egiten da, baina gainontzeko elkarteetan ez da eragiten. Autoeskolak, jubilatu elkarte, kultur elkarte, merkatari elkarte, mankomunitatearekin koordinazioa zehaztuko dugu eta urteko programazioa egiten dutenean euskarazko ikastaroak antolatzeko proposamena egingo zaie. Laguntza emango zaie irakasle euskaldunak lortzeko. 2011n ez da guztietan eragin eta 2012an lan honekin jarraituko dugu

Urte osoan egongo da martxan. Bi hilabeterik behin batzarrak egingo dira aipatutakoa zehazteko.

Adhiérasela

Adierazlearen deskribapena

Adierazle mota

Hasierako egoera

Helmuga

Page 13: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

13

2.2.a

Elkarteekin bilerarik egin ote den

Bai/ez

Bai egin dira

3.IRAKASKUNTZA Euskarazko ikastereduak sustatu 3.1. Eskola eta institutuko guraso elkarteekin sentsibilizazio lana Igorren D eredua baino ez badago ere, garrantzitsua da euskarazko ikastereduen garrantzia ez ahaztea eta ideia helaraztea, hori baita, elebitasun eta eleaniztasun orekatua lortzeko ezinbesteko urratsa. Horretarako, eskola eta institutuko guraso elkarteekin sentsibilizazio lana egingo dugu.

Urte osoan egongo da martxan. Urtean bi batzar egingo dira aipatutakoa zehazteko.

Adhiérasela

Adierazlearen deskribapena

Adierazle mota

Hasierako egoera

Helmuga

3.1.a

Guraso elkartearekin egindako batzar kopurua

Zenbakizkoa

0

2

Eskolaz kanpoko prestakuntza jardueretan euskararen erabilera areagotu. 3.2. Umeentzako saio erakargarriak antolatu euskara eskola ekintza guztietako

harreman hizkuntza izan dadin. Herriko euskaldunen portzentajea handia bada ere (%70etik gorakoa), erabilera oso baxua da, %30 ingurukoa. Umeengan ere joera hau argi ikusten da. Azken urteetan eskolako normalkuntza batzordeak umeekin erabilera sustatzeko saio bereziak egiteko beharra ikusi du. Modu horretan, 2010eko urtarriletik urtero martxan da umeen euskararen erabilera handitzera begirako “Euskera Agoan” egitasmoa. Egitasmo honek esan bezala, beharrizan bati erantzuten dio, euskararen erabilera sustatu eta biziberritzea. Izan ere ezagutza maila handia bada ere, erabilera eta kontzientziazioa ez dira espero zitezkeen bestekoak. Aisi Taldeak eramango du aurrera egitasmoa, urtarriletik ekainera eta eguerdietako tartean: Helburu zehatzak honako hauek dira: -Euskararaz jolastea: Harreman guztiak euskaraz izatea, euskarazko esamoldeak eredu hartzea

Page 14: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

14

-Jolasaren bidez eta jolasarekin zerikusia duen arratiako hizkera erabiltzea: Lagunarteko hizkera ez formala lantzea. Lanketa hau egiteko Arratiako Berbategia erabiliko da. -Jolasean ondo pasatzea: Haien kabuz jolasteko baliabideak eskaintzea, jolas berriak ezagutzea Aipatu helburu horiek lortzeko, interbentzio proposamena gai baten inguruan girotuko da. Gaiari dagozkion Arratiako berbak landuko dira eta jolasaren bidez gaiarekin lotutako hizkera landuko da, beti ere erabilera bultzatuz. Talde bakoitzarekin hilean 2 egun jarraian egongo dira, eguerdietako tartean eta beti ere adin bakoitzari egokitutako jarduera proposamenekin:

1. Eguna: Saio gidatua. Gaia begiraleek proposaturiko jolasen bitartez lantzea. Helburu horiek lortu ahal izateko umeen esperientzietatik abiatuko dira euskereagaz olgetan!

2. Eguna: Saio Librea. Umeek proposatu eta aukeratutako jolasa. Beti ere helburuak ezartzen duen bidetik aldendu barik. Parte hartzera motibatu, animatu... Olgau euskeraz! Euskararen erabilera naturala sustatzeko bertako euskalkia eta bertako kale- gazte hizkera izango dute lanabes eta Berbategia erabiliz hiztegi praktiko bat sortuko da:

Jolasarekin lotutako hitzak. Gaiarekin lotutako hitzak.

Egitasmoa urtarrilaren 9an hasi eta ekainaren 8an amaituko da. Hiru eragilek hartzen dugu parte proiektuan: Aisi taldeak, Inazio Zubizarreta ikastetxeak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak. Ekintzaren balorazioa, bi hilabetean behin egingo ditugun ebaluazio bileren bidez egingo dugu. Umeen eguerdietako tartean taldeka egunero saio bat egingo dute eta talde bakoitzak aste birik behin izango du saioa.

Urtarriletik ekainera egongo da proiektua martxan. Balorazioa positiboa bada, 2013 ikasturtean jarraitzea erabakiko da.

Adhiérasela

Adierazlearen deskribapena

Adierazle mota

Hasierako egoera

Helmuga

3.2.a

Irakasle, hezitzaileen balorazioa

Kualitatiboa

Irakasle eta hezitzaileei inkesta egin

3.3. Informazioa eman herritarrei euskarazko eskolaz kanpoko prestakuntza

zerbitzuez

Page 15: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

15

Egun teknologia berriek duten garrantziaz ohartuta, eskolaz kanpoko prestakuntza zerbitzuez herritarrei informazioa emateko Web orria erabiliko dugu. 2011n Euskararen Txokoa indartzearekin batera aurrera eraman behar genuen ekintza bazen ere, azkenean ezer gutxi egin da eta 2012an helduko diogu berriro.

2012ko udaberrirako web orrian zerbitzuak ezagutzera emango ditugu

Adhiérasela

Adierazlearen deskribapena

Adierazle mota

Hasierako egoera

Helmuga

3.3.a

Web orrian informazioa

Bai/Ez

Bai sartu da

3.4. Eskola agendak ikastetxearekin elkarlanean

Herriko eskolak 2012/2013 ikasturterako egingo dituen agendak diruz lagunduko ditugu. Bertan, tokian tokiko toponimoak, esaerak etab. agertuko dira, eta maila lokaletik gaindi ere herri-kulturarenak direnak. Azken baten, Berbategia oinarri edukiko duen eskola agenda egingo da, Arratia mailakoa. Urtarrilean hasiko dira agendaren edukia eta itxura adosteko koordinazio lanetan.

Adhiérasela

Adierazlearen deskribapena

Adierazle mota

Hasierako egoera

Helmuga

3.4.a

Agendarik egin den

Bai/ez

Bai

4. LAN MUNDUA Merkataritza eta ostalaritzan euskararen erabilera handitu 4.1. Errotulazioa finkoa eta noizbehinkakoa euskaraz ere jartzeko kanpainak

martxan jarri, merkataritza elkarteen bitartez... Banan-banako elkarrizketak egin merkatari eta ostalariekin paisaia linguistikoak euskararen erabileran duen eraginaz eta zerbitzuak eskaini

Proiektu hau 2008an jarri zen martxan eta merkatal guneetako hizkuntza paisaiaren diagnosia egin ondoren, merkatariei hizkuntza paisaia euskalduntzen laguntzeko zuzeneko zerbitzu batzuk ematea erabaki zuen Batzorde Eragileak. Ordutik, Euskara Zerbitzutik ondoko zerbitzuak eskaintzen dira:

Page 16: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

16

- mota guztietako kartelen itzulpena - faktura eta ordainagiri ereduak - itzulpen laburrak - menuak euskaraz - errotuluak, eta bestelako agiriak euskaraz jartzeko CDa - aholkularitza

2011n berriro egin dugu euskararen erabilera eta presentzia neurtzeko diagnostikoa, zerbitzu egokia ematen ari garen ebaluatzeko eta benetako egoera zein den ezagutzeko. 2012an izango ditugu diagnostikoaren emaitzak eta merkatari eta ostalariengandik euskararen erabilera eta presentzia bultzatzeko eta arautzeko konpromisoa lortu nahi dugu. Nahiko genuke, ahal dela, abenduaren 3an konpromiso sinaketa egin ekitaldi publiko baten bidez. Horrek jarraipen lana eskatuko du eta bereziki komertzioetara bisitak egin beharra. Merkataritzarako CDak ere banatzen jarraituko dugu, bertan, errotuluak eta bestelako agiriak euskaraz jartzeko behar duten materiala eta laguntza izango dute: Hiztegia, Kartelak eta Idazkiak BEINKE, Igorreko merkatarien Euskara Taldearekin kanpainak definituko dira eta Arratiako Merkatarien Elkartearekin (AME) lan egingo dugu. Gure zerbitzuak elkartearen bidez zabaldu eta elkartean bertan euskararen erabilera handitzeko laguntza emango dugu. Komunikazio lana establezimenduetara egingo ditugun bisitekin burutuko dugu. Zerbitzua urte osoan zehar emango da. Adhiérasela

Adierazlearen deskribapena

Adierazle mota

Hasierako egoera

Helmuga

4.2.a

Banan-banakako elkarrizketa kopurua

Zenbakizkoa

50

104

4.2.b

Hizkuntza Paisaia euskaraz duten komertzio kopurua

Zenbakizkoa

Aurtengo kopurua

+%10

5. AISIA Aisialdi eskaintzan euskararen erabilera handitu 5.1. Euskararen erabilera eta presentzia handitzeko sinatutako Hitzarmenaren

jarraipena egin. Laguntza teknikoa eskaini

Page 17: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

17

Aisialdi taldeekin 2011ko abenduaren 3an sinatutako Hitzarmenari jarraipena egingo diogu 2012an. Euskararen Hitzarmenaren helburua bertako partaide diren talde eta elkarte beren jarduna beren kasa eta ahal den autonomiarik handienaz euskaraz bideratzea dela kontuan izanda, Euskara Zerbitzuaren laguntzen artean lehentasuna emango zaie elkarteetako kideak euskaraz trebatzeko laguntzei; hala nola, ikastaroak antolatuz eta ikastaroetara joateko laguntzak emanaz. Bestalde, entitateetako kideek euskaraz egindako testuak zuzentzeko zerbitzuari emango zaio lehentasuna itzulpenaren aurretik. Autonomia hori lortzeko bidean, ondorengo laguntzak bideratuko dira Igorreko Udaleko Euskara Zerbitzutik: EUSKARAZKO BALIABIDE ETA MATERIALAK Euskaraz funtzionatzeko gaitasuna duten kideen hizkuntza autonomia handitzeko elementuak prestatu eta elkartearen esku jarriko ditu edota non lortu edo erosi daitezkeen jakinarazteaz arduratuko da: Softwarea:

• XUXEN zuzentzaile ortografikoa instalatzeko eta erabiltzeko informazioa. • Ordenagailu bidez kontsultatzeko hiztegien zerrenda eta link-ak. • Euskaraz dauden programa informatikoen inguruko informazioa.

Bestelakoak: • Elkarteen funtzionamendurako baliagarriak diren idazki ereduak (aktak, bilera

deiak, fakturak, …).

• Merkaturatzen diren eta elkarteetarako egokiak izan daitezkeen euskarazko fitxa didaktiko (Kirola Euskaraz programatik sortutakoak, esate baterako), kontsulta-liburu, hiztegi, aplikazio informatiko eta bestelako baliabideen inguruko informazioa zabaldu eta helaraziko da Udaletik.

IKASTAROAK eta DIRULAGUNTZAK • Euskara ikastaro labur eta espezifikoak antolatuko dira, zuzendaritza

batzordeetako idazkarientzako, entrenatzaileentzako, begiraleentzako, …

TESTUEN ZUZENKETAK ETA TERMINOLOGIA KONTSULTAK ITZULPENAK

Elkarte bakoitzak pertsona bat izendatuko du, ahal dela zuzendaritzako kidea, Udaleko teknikariarekin batera bere entitateko hitzarmenaren jarraipenaz eta dinamizazioaz arduratzeko eta hiru hilerik behin elkartuko da, gutxienez.

Page 18: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

18

Adhiérasela

Adierazlearen deskribapena

Adierazle mota

Hasierako egoera

Helmuga

5.1.a

Jarraipen batzarrik egin ote den

Bai/Ez

Bai egin da

6. KIROLA Kirol eskaintzan euskararen erabilera handitu 6.1.1. Euskararen erabilera eta presentzia handitzeko sinatutako Hitzarmenaren

jarraipena egin. Laguntza teknikoa eskaini Kirol taldeekin 2011ko abenduaren 3an sinatutako Hitzarmenari jarraipena egingo diogu 2012an. Ikus 5.1.

6.2. Herriko kiroldegian euskaraz eskaintzen diren helduentzako kirol ikastaroetan euskararen erabilera bultzatu (euskaraz ematen direla bermatu).

Herriko kiroldegian euskaraz eskaintzen diren helduentzako kirol ikastaro gehienak euskaraz eskaintzen badira ere, gerora ez dira guztiak euskaraz ematen. Euskera Planeko Batzordean bereziki azpimarratu da ikastaro hauen jarraipena egin beharra eta ikastaroak euskaraz ematen direla bermatu beharra. Hori horrela izanik, protokolo bat zehaztuko da kontrol zehatza eraman ahal izateko. Modu honetan, ikastaroak emango dituzten irakasleekin hartu-eman zuzena izango dugu eta prozesuan parte hartzen duten gainerako eragileak ere hizkuntzaren kudeaketaz arduratuko dira, kiroldegiko arduraduna, esaterako.

Udaberrirako protokoloa zein izango den zehaztuko dugu.

Adhiérasela

Adierazlearen deskribapena

Adierazle mota

Hasierako egoera

Helmuga

6.2.a

Protokoloa zehaztu ote den

Bai/Ez

Bai egin da

6.3. Laguntzak bideratu kirol jardueretan euskaraz dakiten begiraleen presentzia bermatzeko: begiraleen zerrenda, pizgarri ekonomikoak, bitartekaritza…

2011n umeentzako ikastaro batekin izan dugun arazoa kontuan hartuta, lehentasunezkotzat jo dugu 2012 urteari begira, kirol jardueretan euskaraz dakiten

Page 19: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

19

begiraleen presentzia bermatzeko laguntzak bideratzea. Horrela bada, bitartekaritza lana egingo dugu eta begirale euskaldunen lan poltsa osatzeko pausoak emango ditugu. Federazioetatik eskaintzen diren ikastaroen berri emango diogu kiroldegiko arduradunari eta beharrezkotzat joko balitz Igorren ikastaroak antolatzeko eskaera egingo dugu.

Protokoloa zehazteko batzarrean landuko dugu gai hau eta urte osoan zehar egongo da bitartekaritza lana.

Adhiérasela

Adierazlearen deskribapena

Adierazle mota

Hasierako egoera

Helmuga

6.3.a

Gaia lantzeko batzarrik egin ote den

Bai/Ez

Bai egin da

7. KULTURGINTZA Kultur eskaintzan euskararen erabilera handitu

7.1. Euskararen erabilera eta presentzia handitzeko sinatutako Hitzarmenaren jarraipena egin. Laguntza teknikoa eskaini

Kultur taldeekin 2011ko abenduaren 3an sinatutako Hitzarmenari jarraipena egingo diogu 2012an. Ikus 5.1. 7.2. Euskararen aldeko eguna Euskararen alde ludikoa aberasteko modua urtero data jakin batzuetan euskararen inguruko jaiak, egunak, ekitaldiak, etab. antolatzea da. Dena dela, ekintza honen bidez antolatu nahi diren ekitaldiek, gainerako lan-taldeek antolatzen dituztenekin eta elkarteek Udalarekin elkarlanean definitutako urteko programazioarekin bat etorri beharko dute. Horrela, garai berdinean hainbat ekintza ez errepikatzea lortu nahi da eta nahiz eta, adibidez, euskara-eguna antolatzearen ardura nagusia Batzorde Eragilearena izan, Plan Estrategikoaren barruan arituko diren batzorde eta taldeen antolaketarako elkarlana bideratuko da. Azken urteetakoari jarraituz, aurten ere Inbiu 2012 jaialdia antolatuko dugu. Egun osoan ekitaldiak burutuko dira eta herriko ahalik eta esparru gehienetara heltzea dauka helburu. Momentuz guztiz zehaztu gabe daukagu zeintzuk izango diren euskara eguneko ekitaldiak, baina seguruenik Mihiluze lehiaketaren final handia egingo dugu. Abenduko Euskera Planeko batzarrean zehaztuko ditugu nondik norakoak. Hala ere, antolaketa-lanetan batzorde eragileaz gain, herriko elkarte desberdinen lankidetza eman dadin saiatuko gara.

Page 20: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

20

Adhiérasela

Adierazlearen deskribapena

Adierazle mota

Hasierako egoera

Helmuga

7.2.

INBIU egunean partaidetza

Zenbakizkoa

300

300

7.3. Herriko jaietan eta kultur ekitaldi nagusietan antolatzen diren ekitaldietan euskararen erabilera bermatu (kartelak, esku orriak, megafonia, esatariak…). Igorren antolatzen diren herri mailako jaietan eta ekitaldietan euskara presente egote aldera eta erabilera bermatze aldera, badira tradizio bihurtzen ari diren zenbait ekintza. Igorreko jaietan, hain zuzen ere, Piropo Lehiaketa antolatu genuen 2011n eta izan zuen arrakasta ikusita, 2012an ere egingo dugu. Perretxikoak basoan eta zu nire altzoan izan da piroporik onena. Saria Igorreko Kultur Etxean urte amaierara arte bi pertsonentzako zine sarrerak doan izango da. Piropo irabazlearekin eta lehenengo hirurekin pegatinak egingo dira Igorreko jaietarako. Bestetik, Gabonetako kultur programazioan ere euskararen sustapenerako ekintzak burutzen direla bermatuko dugu, bereziki haur eta gazteei begira. Piropo Lehiaketa maiatzean abiaraziko dugu. Bide telematiko bidez parte hartu ahal izango da edota horretarako kultur etxean utziko ditugun orriak erabilita.

Ekintza hauetan guztietan Zuztertxu izango dugu (panpina eta pegatinak), Planaren markoaren pean egin direla nolabait adierazteko eta baita bereziki haurrentzat erakargarriagoak bihurtzeko ere.

Adhiérasela

Adierazlearen deskribapena

Adierazle mota

Hasierako egoera

Helmuga

7.3.a

Piropo Lehiaketan partaidetza

Zenbakizkoa

50

75

Euskarazko kultur ekoizpenak eta sormena bultzatu 7.4. Laburmetrai lehiaketa; Kultur arloko lehiaketak antolatzeko bideragarritasuna

aztertu Jakina da euskarak ez daukala pisu berdina gizartearen esparru guztietan; hau da, araututa dauden esparruetan, eskola kasu, euskararen presentzia eta erabilerarako

Page 21: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

21

testuingurua bermatuta daude. Baina ez da gauza bera gertatzen arautu gabekoetan, aisialdian edo esparru ludikoan esaterako. Horietan euskara planetatik indar berezia egin behar dugu apurka-apurka euskarak bere lekua izan dezan eta euskararen presentzia eta erabilera gero eta handiagoa izan dadin. Modu ludikoan eta euskarazko kultur ekoizpenak eta sormena lantzea helburu film laburren lehiaketa antolatuko dugu, aurten ere. Bi kategoria ezberdin izango ditu: bata 18 urtetik beherakoentzat eta bestea 18 urtetik gorakoentzat. Lehiaketa irekia bada ere, gure xede taldea nerabe-gazteak izango dira batez ere. Hizkuntza ohiturak finkatzen diren adin honetan, bereziki 13 eta 18 urte bitartean, lanketa berezia burutzea beharrezkoa da eta ondorioz, lehiaketara erakartzeko ahalegin berezia egingo dugu. Batetik, film laburrak egiten ikasteko ikastaroa eskainiko zaie doan eta bestetik internet bidezko kanpaina berezitua egingo dugu gazteei zuzenduta, tuenti eta facebook erabilita. Ikastaroa 12 ordukoa izango da, lehenengo seiak teoria lantzeko izango dira eta gainontzekoak grabazioa egiteko. Film laburren emanaldia eta sari banaketa Igorreko San Antonio jaietan izango da. Ikus-entzunezkoetan adituak direnek osatuko dute epaimahaia eta kategoria bakoitzeko film laburrik onena aukeratzeaz gain, sariak ere banatuko dituzte: 18 urtetik gorakoentzat bideo-kamara bat eta 18 urtetik beherakoentzat 300€ bonoetan Igorreko komertzioetan gastatzeko Horiez gain eta azken hiru ikasturteetan egin dugun bezala, beste ekintza bat antolatuko dugu. Institutuarekin elkarlanean Gaztezulo aldizkariaren harpidetza egingo zaie 6 hilabeterako DBH 3ko gazteei. Aldizkariko gaiak euskara ikasgaian lantzeko konpromisoa lortu da eta oso balorazio positiboa izaten du gazte, zein irakasleen aldetik. Urtarriletik ekainera bitartean ikastaroa emango da institutuko talde batean eta 2012 urteko ekainean egingo da laburmetrai lehiaketa. Gaztezulo egitasmoa 2011ko urritik 2012ko ekainera dago martxan.

Adhiérasela

Adierazlearen deskribapena

Adierazle mota

Hasierako egoera

Helmuga

7.4.a

Laburmetrai lehiaketan partaidetza

Zenbakizkoa

20

2011koa mantendu

Euskaraz irakurtzeko zaletasuna handitu 7.5. Euskal literaturako titulu nagusiak (irakurrienak, sarituak…) ezagutzera eman:

udalerriko web orrian… Irakurketa txokoa antolatu

2010etik martxan dagoen ekintza da hau eta 2012an ere jarraituko dugu. Euskal literaturan adituan den pertsona batek dinamizatu eta bideratzen ditu saioak;

Page 22: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

22

hilabetean behin izaten da eta irakurritako liburuaz berba egiten da: irakurle bakoitzaren iritzia, liburuaren gaineko kritikak etab. 2012an irakurketa txokoa indartu nahi dugu eta horretarako liburutegian gune finko bat sortuko dugu tailerraren berri emateko eta oro har, euskal literaturako titulu nagusiak (irakurrienak, sarituak…) ezagutzera emateko. Horrez gain, Web orrian ere atal ebrezitu bat sortuko dugu. Liburutegian urtarriletik aurrera irakurketa tailerraren berri emango da eta hiru hilabeterik behin, Web orrian ezagutzera emango ditugu euskal literaturako titulu nagusiak. Irakurketa tailerrak urtarriletik abendura bitarteko iraupena izango du.

Adhiérasela

Adierazlearen deskribapena

Adierazle mota

Hasierako egoera

Helmuga

7.5.a

Irakurketa Txokoan partaidetza

Zenbakizkoa

7

10

Tokian tokiko hizkera, toponimia, historia, ohiturak jaso eta hedatzea sustatu 7.6. Herriko istorio zaharrak, kondairak, ohiturak… ezagutzera eman: hitzaldiak

ikastetxeekin elkarlanean; herriko adineko jendearekin elkarlanean, jai esanguratsuetan hizlari bat ekarri, grabaketak egin eta web orrian jarri…

2001ean eta 2006an egin genuen bezala, 2011n ere Igorreko Kale erabileraren neurketa berezia egin dugu. Izan ere, erabileraren datua hizkuntzaren egoera ezagutu eta baloratu ahal izateko ezinbesteko aldagaia da. Egun aski onartua dago hizkuntza sustatzeko eta normalizatzeko ezein egitasmoren jomuga, erabilera areagotzea izan behar dela. Geuretzako, hizkuntza errealitatea zehaztasunez ezagutzea ezinbestekoa da berau sustatzeko eginiko ahaleginek zenbateko eragina izan duten ezagutzeko eta oinarri zientifiko sendoko ikerketek soilik berma dezakete diagnosien balioa. Helburua da, Igorren ematen den hizkuntza-erabilerari buruzko datu enpirikoak eskuratzea, eta euskararen erabileraren berri zabaltzea Igorreko herriari. Horrez gain, Euskal Herriko beste herri askotan ere egingo denez bilakaeraren berri izango dugu eta euskararen berreskurapenari begira hausnarketarako balio izango digu. Proiektuaren gidaritza eta koordinazioa Soziolinguistika Klusterrak eramango du eta tokiko neurketa berezia egingo dute: • Soziolinguistika Klusterreko ordezkari batek eta Udalaren ordezkari batek Kale Neurketari babesa ematen dion hitzarmena sinatuko dute. Horretarako sinatze-ekitaldia burutuko da eta hitzarmenaren berri emango da publikoki. • Herriko errealitatea aztertzeko neurketa berezia egingo da. Herriari buruzko datu fidagarriak eta adierazgarriak eskuratuko dira. Zonaldekako datuak eta aurreko neurketekiko bilakaerari dagozkionak eskuratuko dira, ohiko aldagaien azterketaz gain. Landa lana urrian hasiko da.

Page 23: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

23

• Euskal Herri mailako neurketaren emaitzak eta hauen gaineko irakurketa jasotzen duen txostena emango zaio udalari. • Tokiko komunikabideentzat edo interesa izan dezakeen hartzailearentzat herriko neurketa bereziaren datu esanguratsuenak eta ondorio nagusiak orri bateko artikulu/prentsa-oharrean bilduko dira. • Herriko neurketa bereziaren emaitza nagusiak jasotzen dituzten taula eta grafikoak dokumentu batean jasoko dira. • Herriko neurketa bereziaren emaitzen txostena osatuko da. Bertan neurketa berezi honen emaitza nagusiak, gaur egunera arteko datuen bilakaera eta etorkizunerako aurreikuspenak jasoko dira. Datuez gain, hauen gaineko irakurketa burutuko da. Ondorio nagusiak orri bateko artikulu/prentsa-oharrean bilduko dira. • Neurketaren emaitza nagusiak aurkeztuko dira herrian. Euskal Herrikoez gain herriko emaitza nagusiak aurkeztu eta aztertuko dira. • Emaitzen zabalpenerako euskarrietan neurketan parte hartu duten erakunde guztiak aipatuko dira, parte hartze horren eskertza gisa.

Ekainerako datuak eskuragarri izango ditugula espero dugu eta horrela baldin bada, emaitzak eta ondorio nagusiak ekitaldi publiko bidez emango ditugu. Ahal dela, Igorreko Jaiak baino lehen egingo dugu.

Adhiérasela

Adierazlearen deskribapena

Adierazle mota

Hasierako egoera

Helmuga

7.6.a

Kale neurketaren emaitzak herrian eman ote diren

Bai/ez

Ez

Bai

Erlijio saioetan euskararen erabilera handitu 7.8. Hizkuntzaren normalizaziorako laguntza teknikoa eskaini. Ekintza honen xedea euren ekintzetan parte hartze duten ume, gazte edota orokorrean herritarren artean euskaraz egitera motibatzea da. Horretarako, erlijio saioetako arduradunekin koordinazioa zehaztu eta sentsibilizazio lana egingo dugu, erlijio saioak euskaraz ematen direla bermatzeko eta beharrezkoa izanez gero, laguntza teknikoa emateko. Horretarako elkarlana bideratuko da. Otsailean batzar bat egingo dugu eta beharra badago, batzar gehiago egingo dira.

Adhiérasela

Adierazlearen deskribapena

Adierazle mota

Hasierako egoera

Helmuga

7.6.a

Batzarrik egin ote den

Bai/Ez

Bai egin da

Page 24: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

24

8. KOMUNIKABIDEAK Herri edo eskualde mailan euskarazko komunikabideen garapena sustatu edota euskararen erabilera bultzatu egungo komunikabideetan 8.1. Komunikabideak euskarazko kultur, aisialdi eta kirol ekitaldien berriemaile eta

partaide bihurtu Komunikabideak euskarazko kultur, aisialdi eta kirol ekitaldien berriemaile eta partaide bihurtzeko lanean jarraituko dugu. Gorbeialde irratiarekin eta Begitu aldizkariarekin harremana etengabekoa da, Euskara Planetik antolatzen ditugun ekitaldiak jakitera emateko. Urte osoan martxan dagoen proiektua da hau. Hilero edo bi hilabeterik behin izango dugu harremana. Adhiérasela

Adierazlearen deskribapena

Adierazle mota

Hasierako egoera

Helmuga

8.1.a

Euskara hutsezko komunikabideak

Ehunekoa

%100

%100

Publizitatean euskararen presentzia bultzatu 8.2. Enpresa, merkatari eta elkarteei zuzendutako sentsibilizazio ekintzak martxan

jarri publizitatean euskararen erabilera bultzatzeko Enpresa, merkatari eta elkarteekin izango dugun hartu emana aprobetxatuta, haiei zuzendutako sentsibilizazio lana egingo dugu publizitatean euskararen erabilera bultzatzeko. Elkarlanean egingo ditugun ekintzetan zeharka landuko den gaia izango da. Urte osoan zehar burutuko den ekintza da hau. Enpresa, merkatari eta elkarteekin egiten ditugun batzarretan gaia zeharka landuko da. Datozen urteetan ekintza zehatzagoen beharra dagoela ikusten bada, egingo ditugu.

Page 25: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

25

Adhiérasela

Adierazlearen deskribapena

Adierazle mota

Hasierako egoera

Helmuga

8.2.a

Enpresa, merkatari eta elkarteei zuzendutako sentsibilizazio ekintzak publizitatea euskaraz egiteko

Bai/Ez

Bai sentsibilizazioa landu da

9. TEKNOLOGIA BERRIAK Teknologia berrietan euskararen erabilera handitu 9.1. Udalaren web orria indartu, euskararen txokoa indartu Egun teknologia berriek duten garrantziaz ohartuta, Web orria indartu eta eguneratu beharra dagoela ikusi da Batzorde Eragiletik. Halaber, Euskararen Txokoa indartu eta euskararekin zerikusia duten edukiak jarriko ditugu: herriko hizkeraren ezaugarriak, euskararen normalizazio prozesuan sortzen den informazioa, ekimenak, egitarauak, kale neurketak… 2010erako finkatu genuen ekintza hau, 2011n hasi gara pausoak ematen eta 2012an sendotzea espero dugu. Jarraipen estua eta dedikazio handia eskatzen duen ekintza izanik, ekintzaren bideragarritasuna aztertuko dugu eta posible bada, udarako egotea espero dugu. Adhiérasela

Adierazlearen deskribapena

Adierazle mota

Hasierako egoera

Helmuga

9.1.a

Web orria indartu ote den

Bai/EZ

Bai indartu da

10. ADMNISTRAZIOA 2011rako finkatu genituen helburu eta ekintza gehienak ez dira bere osotasunean gauzatu eta horrenbestez, 2012rako mantendu egingo ditugu Udal Barruko erabilera planean zehaztu genituen helburu eta ekintzak. Hala ere, ez ditugu bere horretan eta hausnarketa burutu gabe praktikara eramango eta gerta liteke 2012rako zehaztutako helburu edota ekintzaren bat baino gehiago moldatu beharra. Izan ere, plana gauzatu ez izanak helburuak eta ekintzak berraztertzea eskatu du. Honako hauek dira, hortaz, 2012 urterako finkatu ditugun helburuak lortzeko aurrera eramango ditugun ekintzak:

Page 26: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

26

1. HIZKUNTZA GAITASUNA Hizkuntza-eskakizunen egiaztapenak areagotu 1.1. Aurten ekintzarik ez badago ere, langileen eskaerarik badago, erantzuna emango zaio. Arduradun politikoen euskararen ezagutza hobetu 1.2.1. Komunikazioa eta sentsibilizazioa landu arduradun politikoen artean, erabilera-

planean eta berorren ezarpenean inplikatzeko. 1.2.2. Euskararen ezagutza hobetzeko beharra duten arduradun politikoen beharrizanen

azterketa faktore hauek kontuan izanda: hizkuntza gaitasuna, denbora disponibilitatea, prestutasuna eta gerora ondoen egokitzen zaien formazio programa jakitera eman.

2. AHOZKO KOMUNIKAZIOA Erakundeko ahozko kanpo-harremanetan euskararen erabilera handitu 2.1.1.Komunikazioa eta sentsibilizazioa landu langileen artean, Hizkuntza Ofizialen Erabilerarako Irizpideak ezagutzera emateko, herritarrek dituzten hizkuntza-eskubideen gainean. 2.1.2. Lehen harremana euskaraz izan dadin protokoloak zehaztu eta horiek betetzeko neurriak hartu (aurrez aurrekorako, telefonoz jarduteko…) 2.1.3. Adierazgarriak jarri, herritarrei euskararen erabilera-eskubideak ezagutzera emateko (mahai-gainekoak…). Erakundeko ahozko barne-harremanetan euskararen erabilera handitu 2.2.1. Langile hasiberrien aurkezpenak euskaraz egin 2.2.2. Euskararen erabileran eragiteko konpromiso kanpaina. Banakako konpromisoen jarraipena egin Erabilera-planaren eraginpeko langileen ahozko euskararen erabilera gehitu 2.3.1. Erabilera-planaren eraginpeko langileen formazio beharrak identifikatzen amaitu, adierazle hauek kontuan hartuta, hain zuzen ere: gaitasuna, denbora disponibilitatea, borondatea, gabezia komunikatiboak (ahozkotasuna (jarioa…), arratiera, euskara batua) eta espektatibak (formazioa emanda euskararen erabilera gehitzea lortuko den): kausa efektu erlazioa). Baldintzak egokiak ez badira, aurrerago egingo dugu. Espektatiba faltsurik ez.

3. IDATZIZKO KOMUNIKAZIOA Erakundeko idatzizko kanpo-harremanetan euskararen erabilera gehitu, sortze-lana areagotuaz, komunikazioan kalitatea zainduta eta edozein euskarritan

Page 27: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

27

3.1.1. Komunikazioa eta sentsibilizazioa landu langileen artean: idatzizko kanpo-komunikazioetarako erakundeak ezarri dituen Hizkuntza Ofizialen Erabilerarako Irizpideak ezagutzera emateko; kanpo-harremanetan euskara ere erabiltzeak duen garrantziaz jabetzeko; teknologia berrietan eta harreman telematikoetan euskararen presentzia ziurtatzeak duen garrantzia azpimarratzeko… 3.1.2. Administrazioarekiko harremanak euskaraz izan nahi dituzten herritarren erregistroa sortu. 3.1.3. Harremanak euskaraz izan nahi dituzten erakundeak aintzat hartu. Horiekiko harremanetarako protokolo bat definitu eta erakundean ezagutzera eman. 3.1.4. Kanpora begirako dokumentu estrategiko orokorrak identifikatu, euskaratu (beharrezkoa denean), moldatu (testu argiak, zuzenak, egokiak eta erakargarriak izan daitezen) eta langileen esku jarri euskarri ezberdinetan. 3.1.5. Komunikazioa landu eta langileei jakitera eman euskaraz lan egiteko erabilgarri dauden tresnak, hiztegi elektronikoak, zalantzak argitzeko bideak… Erakundeko idatzizko barne-harremanetan euskararen erabilera gehitu, sortze-lana areagotuaz, komunikazioan kalitatea zainduta eta edozein euskarritan 3.2.1. Komunikazioa eta sentsibilizazioa landu langileen artean, idatzizko barne-komunikazioetan erakundeak ezarri dituen Hizkuntza Ofizialen Erabilerarako Irizpideak ezagutzera emateko 3.2.2. Erakunde barruan komunikazioak euskaraz jaso nahi dituzten langileak identifikatu eta horiei informazioa hedatzeko protokolo bat zehaztu. 3.2.3. Barrura begirako dokumentu estrategiko orokorrak identifikatu, euskaratu (beharrezkoa denean), moldatu (testu argiak, zuzenak, egokiak eta erakargarriak izan daitezen) eta langileen esku jarri euskarri ezberdinetan. Erabilera-planaren eraginpeko langileen idatzizko kanpo-harremanetan euskararen erabilera gehitu, sortze lana areagotuaz, komunikazioen kalitatea zainduta eta edozein euskarritan 3.3.1. Helburu honetan zehazten diren ekintzak 3.1 helburuan zehaztutako berberak dira, baina ordezkari politikoak alde batera utzita Erabilera-planaren eraginpeko langileen idatzizko barne-harremanetan euskararen erabilera gehitu, sortze lana areagotuaz, komunikazioen kalitatea zainduta eta edozein euskarritan 3.4.1. Helburu honetan zehazten diren ekintzak 3.2 helburuan zehaztutako berberak dira, baina ordezkari politikoak alde batera utzita 3.4.2. Ikastaro bereziak antolatu: birziklatzea, administrazio-hizkera, hizkera juridikoa, teknikoa…

4. ITZULPENAK Garai bateko itzulpenen komunikazio-kalitatea

Page 28: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

28

4.1.1. Eguneratutako dokumentuak ezagutzera eman. Langile guztien eskura jarri 4.1.2. Langileentzako lagungarriak izan daitezkeen idatzi ereduak sortu 5. LANGILEEN PRESTAKUNTZA OROKORRA Langileen prestakuntza orokorrean euskararen erabilera areagotu 5.1.1. Hizkuntza Ofizialen Erabilerarako Irizpideak finkatu langileen prestakuntza orokorrerako 6. TRESNA ETA APLIKAZIO INFORMATIKOAK Tresna eta aplikazio informatikoetan euskararen erabilera gehitu 6.1.1. Komunikazioa eta sentsibilizazioa landu langileen artean, tresna eta aplikazio

informatikoen inguruko hizkuntza aukerak ezagutzera emateko, euskarazko bertsioa erabiltzeko…

7. INTERNET ETA INTRANET SAREAK Erakunde barruko sarean, Intranet sarean, euskararen presentzia gehitu 7.1.1. Intranet sarerik ez dagoen arren, barruko sare bat badago eta aztertuko da bere

erabilera hizkuntza normalkuntzaren ikuspuntutik. Web orrietan euskararen presentzia gehitu, komunikagarritasuna zainduta 7.2.1. Web orrian euskararen presentzia aztertu. 7.2.2. Hizkuntza Ofizialen Erabilerarako Irizpideak definitu Intranet eta Internet sarean

zintzilikatzen diren edukietan eta neurriak hartu betetzen direla bermatzeko 8. ARGITALPENAK Argitalpenetan euskararen presentzia gehitu 8.1.1. Hizkuntza Ofizialen Erabilerarako Irizpideak finkatu edozein euskarritako

argitalpenetarako, eta betetzen direla bermatu. 9. HIZKUNTZA PAISAIA (ERROTULAZIOA ETA NOIZBEHINKAKO OHARRAK) Erakunde barruko hizkuntza-paisaian euskararen presentzia gehitu 9.1.1. Hizkuntza Ofizialen Erabilerarako Irizpideak finkatu eta betetzen direla bermatu

hizkuntza paisaiaren arloan (noiz ele biz, noiz euskara hutsean…). Administrazioaren eraginpeko bide-seinale, toponimia eta gainerako noizbehinkako oharretan euskararen erabilera handitu, komunikagarritasuna zainduta 9.2.1. Igorreko eraginpeko bide seinale, toponimia eta gainerako noizbehinkako

oharretan agertzen diren terminoak eta fraseologia (obretako esapideak,…) datu base baten jaso eta jakitera eman.

Page 29: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

29

10. IRAGARPENAK, PUBLIZITATEA ETA KANPAINAK Iragarpen, publizitate eta kanpainetan euskararen presentzia gehitu, komunikagarritasuna zainduta 10.1.1. Kanpaina guztiak euskaraz egiten direla kontuan izanda, berauen argitasuna,

zuzentasuna, komunikagaitasuna eta erakargarritasuna bermatu. 11. DIRU LAGUNTZAK Diru laguntzak esleitzerakoan, hizkuntza baldintzak betetzen direla bermatu 11.1.1. Hizkuntza Ofizialen Erabilerarako Irizpideak finkatu diru-laguntzen arloan eta betetzen direla aztertu. Ondoko esparru hauei begira, gutxienez: enpresa-mundua; aisi-talde, kirol elkarte, komunikabide, hizkuntza-paisaia (administrazio barruko esparrukoak, merkataritza, ostalaritza, teknologia berriak…) 11. KONTRATAZIO ADMINISTRATIBOAK Kontratazioaren fase guztietan hizkuntza-baldintzak betetzen direla bermatu. 12.1.1. Hizkuntza Ofizialen Erabilerarako Irizpideak finkatu eta betetzen direla aztertu kontratazio administratiboen arloan.

Udalbatza osoa jakinaren gainean jartzen da eta, aho batez, honako erabakia hartu du: 1- EBPNren 2012ko kudeaketa plana onartzea 2- Honen berri eman: Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzara (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza), Udaleko Kultura, Kirola eta Euskara batzordearen presidente andereari eta Hizkuntza normalkuntzarako teknikariari.

7.- ESKARIAREN ARABERAKO GARRAIO-ZERBITZUAREN EZARPENA KONTRATETAKO IPINTEA: IGOTRANS

Ostean, eskariaren araberako garraio-zerbitzua (IGOTRANS) ezarteko proiektuaren barri emon da. Proiektuaren balio zenbatetsia, eskatu leikion lizitazino- prozedurea eta publizidadea zehazteko soilik, mugagabea da, urtean 7.000,00 €-ko gehieneko aurrekontuagaz.

Kontratuaren gehieneko lizitazino-oinarria zerbitzuko 16 €-koa da (BEZa barne). Proiektu hau beteteko beharrezko aurrekontu-gordailua dago 444-22605 partidan

eta finantziazinoa udalaren fondoen pentzura egitea aurreikusi da, hori guztia 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 32-c artikuluan (krediturik eza edo behar besteko krediturik ez izatea kontratua deuseztatzeko kausa da) eta 109. artikuluan adierazotakoagaz bat etorrita.

Halaber, idazkaritzearen nahitaezko txostena egin da, 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuko 2. xedapen gehigarrian adierazotakoa.

Page 30: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

30

Horrenbestez, aitatutako proiektu hori ontzat emon beharko litzateke eta proiektua betetea kontratetako ipini. Horretarako, adjudikazino-prozedurea zehaztuko da, eta, aldi berean, baldintza ekonomiko eta administratiboen agiria ontzat emongo da. Kontratuaren arduraduna izentetea be beharrezkoa da.

Gai hau, Toki Araubidearen Oinarriak arautu ebazan apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan adierazotakoaren arabera, alkatearen eskumenekoa da; alkateak, ekitaldi honetan, Udalbatzearen aldeko eskuordetzea egin dau, jakin eta ebatzi daian. Udalbatzea jakinaren ganean geratu da, eta, labur eztabaidatu ostean, aho batez, honakoa erabagi dau: 1.- Ontzat emongo da eskariaren araberako garraio-zerbitzua (IGOTRANS) ezarteko proiektua. 2.- Gastua baimendu eta horren betearazpena kontratetako ipiniko da, eta, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legeko testu bategina ontzat emoten dauan zemendiaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuko 169-175 artikuluetan ezarritakoaren arabera, adjudikazino-prozedurea publizidaderik bako prozedura negoziaua izango da. 3.- Ontzat emongo da baldintza ekonomiko eta administratiboen agiria, honako honeen arabera:

- Gehieneko lizitazino-oinarria, BEZa barruan dala: 16 € zerbitzuko. - Kontratuaren iraupena: urtebete, adjudikazinoaren erabagian adierazten dan datatik aurreta, beste urtebete luzatzeko aukereagaz. - Behin betiko fidantzea: behin betiko bermea eratzeko betebeharra salbuetsiko da, kontratu honetako inguruabarrei jarraiki. - Proposamenak aurkezteko epea: 2012ko urtarrilaren 16ra arte - Proposamenak edegitea: 2012ko urtarrilaren 17an, 12:00etan.

4- Kontratuko arduradun izentauko da (3/2011 Legegintzako Errege Dekretuko 52. artikulua) Osasun, Ingurumen, Ongizate eta Aukera Berdintasun Batzordeko burua dan Soraya Lizundia, eta hari erabagi honen eta klausula tekniko, ekonomiko eta administratiboen agiriaren barri emongo jako. 5- Igorre udalerriko taxi-gidariei eskaintzak eskatuko jakez, erabagi hau bialdu eta baldintza ekonomiko eta administratiboen agiriaren barri be emongo jakela.

8.- EMAKUMEENDAKO AUTODEFENTSA IKASTAROAREN ADJUDIKAZINOA

Ostean, emakumeendako autodefentsa ikastaroaren proiektuaren barri emon da. Kontratu horren zenbatekoa, eskatu ahal jakozan lizitazino-prozedurea eta publizidadea zehazteko ondoreetarako, 964,79 €-koa da (BEZa kanpo). Proiektu hori finantzetako aurrekontu-gordailua dago 323-22605 partidan eta horren finantziazinoa fondo propioen pentzura egingo dala aurreikusi da, Arostegi udal-ekonomialariak eginiko txostenaren arabera. Garmilla idazkari-kontuhartzaileak prozedureari buruzko txostena emon dau, eta, bertan adierazotakoaren arabera, kontratu txikiaren figurara jo ahal da.

Page 31: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

31

Gai hau, Toki Araubidearen Oinarriak arautu ebazan apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan adierazotakoaren arabera, alkatearen eskumenekoa da; alkateak, ekitaldi honetan, Udalbatzearen aldeko eskuordetzea egin dau, jakin eta ebatzi daian. Udalbatzea jakinaren ganean geratu da, eta, labur eztabaidatu ostean, aho batez, honakoa erabagi dau: 1- KONTRATU TXIKI honi jagokonez, gastua prestauko da eta andreari (IFZ: adjudikauko jako emakumeendako autodefentsa ikastaroaren proiektua, 964,79 €-ko zenbatekoan, bere eskaintzea udal-interesetarako abantailatsuena da eta. Gastua 323-22605 partidearen pentzura egingo da. 2.- Kontratu honen helburua beteteko epea aurkeztutako eskaintzan adierazotakoa izango da.

3- DATUEN BABESA- Enpresa horrek ez daukanez udal honetako datu personalak ikusteko aukerarik, Datu Personalak Babestearen ganeko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan eta 2/2004 Legean ezarritakoa beteteko, jasotako datu personalak hartu-emonen fitxategian sartu eta tratauko dirala adierazo da; fitxategi horren helburua Udalaren hartu-emonak kudeatzea da, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Erregistroan inskribiduta. Ez da aurreikusi fitxategiko datuak lagateko ezelango aukerarik, baina lagatekotan, eskumen berberak daukiezan herri administrazinoei laga ahal izango jakez, legean aurreikusita badago. Fitxategiaren ardurea daukan organoa IGORREKO UDALA da, eta interesdunak ikusi, zuzendu, ezeztu eta horreei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dauz helbide honetan: Elexalde kalea 1, 48.140 Igorre (Bizkaia).

4- Erabagi hau adjudikazinodunari eta kontu-hartzailetzeari jakinarazoko jake, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko abenduaren 2ko 10/2003 Foru Arauaren 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren ondoreetarako.

9.- INAZIO ZUBIZARRETAKO JOLAS-PATIOA ESTALTZEKO OBREN

ADJUDIKAZINOA. Ostean, Inazio Zubizarretako jolas-patioa estaltzeko obrei buruzko 2011ko zemendiaren 9ko Alkatetza Dekretuaren erabagiaren bidez deitutako lizitazinora aurkeztu diran eskaintzak irakurri dira. Obra horreek udal-fondoen eta 82.343,65 €-ko diru-laguntzearen pentzura finantzauko dira. Azken hori ikastetxeetan obrak gauzatzeko 2011ko garagarrilaren 13ko Aginduaren bidez egindako deialdia ebaztean emon da. Erabagi horren publizidadea egiteko, horren ganeko iragarkiak argitaratu ziran kontratugilearen profilean (2011ko zemendiaren 10ean) eta DEIA, GARA eta BERRIA egunkarietan (2011ko zemendiaren 11n).

udal-arkitektoak jagokon txostena egin eban jasotako eskaintzen ganean, eta honakoa dino bertan:

1. 2011ko abenduaren 2ko txostenean, formula bidez kuantifikau ezin diran erispideei buruzkoan, honako puntuazinoa ezarri zan:

ENPRESEA HOBEKUNTZAK (Zenbatekoa)

HOBEKUNTZAK Puntuazinoa

PROIEKTUAREN

EZAGUTZA

FORMULA BITARTEZ

KUANTIFIKAU EZIN DIRAN

Page 32: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

32

2.- Formula bidez kuantifikau ezin diran erispideei jagokenez, honakoak izan dira prezioa (45 puntu) eta epea (10 puntu). Kasu bietan, bajuenei emon jake puntuazinorik altuena eta ganerakoari puntuazino proportzionala emon jako, honako koadroan ikus daitekean moduan:

3. - Puntuazino osoen taulea:

4.- Lehiaketarako onartutako baldintza-agiriko oinarrien arabera aurkeztutako eskaintzak balioetsi ostean, EDER CONSTRUCCIONES enpreseak lortu dau puntuazinorik altuena, 93,98 puntugaz. Ondorioz, udal-teknikaria nazan aldetik, “Inazio Zubizarreta ikastetxeko jolas-patioa estaltzeko” obrak aitatu enpreseari adjudikau behar jakozala uste dot.

Hamar egun balioduneko epean eskaintzarik abantailatsuena aurkezten daben lizitatzaileak behin betiko bermea 5.331,24 €-tan eratzeko ziurtagiriak aurkeztu dauz, bai eta

ERISPIDEAK; PUNTUAK

EDER CONSTRUCCIONES

6.221,40 euro.

32,98 P. 6,00 P. 38,98 P

ARTZAMENDICONSTRUCCIONES

1.050,00 euro. 5,57 P 5,00 P. 10,57 P

ANDEGI EMPRESA CONSTRUCTORA

6.602,58 euro

35,00 P 5,00 P. 40,00 P

U.T.E. OTEGI-GAZTAÑAGA ORSA

4.315,00 euro. 22,87 P 9,00 P. 31,87 P

ENPRESEA PREZIOA (% 45) EPEA (% 10) EDER CONSTRUCCIONES

125.816,41 €

45,00P 35 egun 10,00P

ARTZAMENDI CONSTRUCCIONES

157.270,51 € 36,00P

50 egun 7,00P

ANDEGI EMPRESA CONSTRUCTORA

125.816,41 € 45,00P

49 egun 7.14P

U.T.E. OTEGI-GAZTAÑAGA ORSA

125.816,40 € 45,00P

42 egun 8.33P

ENPRESEA HOBEKUNTZAK

PROIEKTUA PREZIOA EPEA GUZTIRA

EDER CONSTRUCCIONES 32,98 P. 6,00 P. 45,00 P. 10,00 P 93,98P ARTZAMENDI

CONSTRUCCIONES 5,57 P 5,00 P 36,00 P. 7,00 P 53,57P

ANDEGI EMPRESA CONSTRUCTORA

35,00 P 5,00 P 45,00 P. 7,14 P 92,14P

U.T.E. OTEGI-GAZTAÑAGA ORSA

22,87 P 9,00 P 45,00 P. 8,33 P 85,20P

Page 33: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

33

zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzagazkoak egunean daukazala justifiketan daben agiriak be, eta kontratua beteteko ezarri dauzan bitartekoak benetan daukazala egiaztatu dau. Modu berean, Legearen arabera kontratazino-organoak dokumentazinoa jaso osteko bost egun baliodunen barruan adjudikau beharko dau kontratua. Iñigo Uriarte jaunak EAJ/PNVren izenean adierazo dauanez, bere taldeak abstenitzeko asmoa dauka. Izan be, Urigintza Batzordeak ez dauka azkenean kontratazinora atara dan proiektuaren barri (aldaketak euki ebazan hasierako proiektua ezagutu eben, baina ez amaierakoa). Gaia bozkatu eta honakoa izan da emoitzea: Aldeko botoak: 6, 5 boto BILDUko zinegotzienak (Beinat Anzola, Iñaki Iturrioz, Karmele Aurrekoetxea, Soraya Lizundia eta Gurutzne Azumendi jaun-andreak) eta boto 1 Igorre Danontzat taldeko zinegotziarena (Iñigo Undurraga jauna). Kontrako botoak: 0 Abstentzinoak: 5, EAJ/PNVko zinegotzienak (Iñigo Uriarte, Aitor Etxebarria, Jon Zabala, Olatz Urkiza eta Ainara Uribe jaun-andreak).

Gai hau, Toki Araubidearen Oinarriak arautu ebazan apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan adierazotakoaren arabera, alkatearen eskumenekoa da; alkateak, ekitaldi honetan, Udalbatzearen aldeko eskuordetzea egin dau, jakin eta ebatzi daian.

Udalbatzea jakinaren ganean geratu da eta, labur eztabaidatu ostean, gehiengoz, honakoa erabagi dau: 1- Gastua prestauko da eta Inazio Zubizarretako jolas-patioa estaltzeko obrak adjudikatuko jakoz (135-3 artikulua) Construcciones Eder S.A. enpreseari (A-48224257), 125.816,41 €-tan, 421-62204 partidearen pentzura, bere eskaintzea udalaren interesetarako abantailatsuena dala uste dalako, erabagi honen azalpenen zatian adierazo danaren eta motibazino moduan balio dauanaren arabera. Halaber, eskainitako eta balorautako hobekuntzak zenbateko horretan sartzen dira. Honakoak hain zuzen be: *** Haur-jolasetarako lekua danez, hiru koloretako polikarbonatua ipiniko da. *** Lorategi-gunean edo estalpeko gunean hiru paperontzi ipiniko dira. *** Berme-epea BI URTE GEHIAGO luzatuko jako baldintza-agirian ezarritakoari. Halaber, adierazo beharra dago kontratu hau 3 egun naturaleko epean formalizau behar dala, jakinarazpena jasoten danetik zenbatzen hasita (135-4 artikulua), 30/2007 Legearen 140.3 artikuluan adierazotakoaren arabera. 2.- Adjudiketako erabagi hau lizitatzaileei jakinarazo eta kontratugilearen profilean argitaratuko da.

3.- Kontratu honen xedea beteteko epea 35 egun naturalekoa izango da, baldintza-agiriko 4. artikuluan adierazotako baldintzetan, zuinketea egiaztetako aktea sinatu eta biharamonetik zenbatzen hasita.

Beharraren epe orokorra zehazteko, honako epe honeek hartu beharko dira kontuan: 1. ADJUDIKAZINOA.- .

Page 34: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

34

2. Adjudikazinoa kontratugilearen profilean argitaratzea.

3. Kontratua formalizau aurreko betebeharrak. - Adjudikazinoduna ABEA bada, berau formalizetako eskritura

publikoa. - Aseguru-etxearen ziurtagiria, hurrengo klausulan

aurreikusitako aseguru-polizen baldintzea bete dala eta primearen ordainketea egunean dagoala egiaztetan.

4. KONTRATUAREN FORMALIZAZINOA (140-3 artikulua)

- 3 egun natural, eskakizuna jaso danetik zenbatzen hasita.

5. ZUINKETEA EGIAZTETEA Gehieneko epea: 15 egun baliodun, behin betiko adjudikazinoa jakinarazo danetik aurrera zenbatzen hasita. Data horrek obren hasierea zehazten dau, horren iraupen-epearen ondoreetarako.

4.- Kontratu honen tramitazinoa preminazkoa dala adierazo danez, Sektore Publikoko Kontratuen ganeko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 96-c artikuluan adierazotakoaren arabera, kontratua egiten hasteko epea ezin izango da hamabost astegun baino gehiagokoa izan, adjudikazinoa jakinarazoten danetik aurrera zenbatzen hasita.

5.- DATUEN BABESA Enpresa horrek ez daukanez udal honetako datu personalak ikusteko aukerarik, Datu Personalak Babestearen ganeko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan eta 2/2004 Legean ezarritakoa beteteko, jasotako datu personalak kontaktuen fitxategian sartu eta tratauko dirala adierazo da; fitxategi horren helburua udalaren kontaktuak kudeatzea da, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Erregistroan inskribiduta. Ez da aurreikusi fitxategiko datuak lagateko inongo aukerarik, baina, lagatekotan, eskumen berberak daukiezan herri-administrazinoei laga ahal izango jakez, legean aurreikusita badago. Fitxategiaren ardurea daukan organoa IGORREKO UDALA da, eta interesdunak ikusi, zuzendu, ezeztu eta horreei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dauz helbide honetan: Elexalde kalea 1, 48.140 Igorre (Bizkaia).

6.- Erabagi hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean edo kontratugilearen profilean argitaratuko da, eta lizitatzaileei, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eta Kontu-hartzailetzeari jakinarazoko jake, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuen ganeko abenduaren 2ko 10/2003 Foru Arauaren 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren ondoreetarako. 7.- Era berean, Plaza udal-arkitektoari jakinarazoko jako, kontratuaren arduraduna danez, eta baldintza-agiriaren kopia eta jagokonean Zigor Iturbegaz (obretako arkitekto zuzendaria) sinatzen dan kontratuaren kopia bialduko jakoz.

8.- Sektore Publikoko Kontratuen Legeko testu bategina ontzat emoten dauan zemendiaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuko lehenengo xedapen iragankorrean xedatutakoaren arabera, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legeko 135-4 eta 138 artikuluetan xedatutakoa aplikauko da eta iragarkiak sartuko dira kontratugilearen profilean eta BAOn, adjudikazinoari eta kontratuaren formalizazinoari buruz, adjudikazinoaren zenbatekoa 50.000,00 €-tk gorakoa dalako obren kasuan eta 18.000,00 €-tik gorakoa ganerako kontratuetan.

9- Ganera, kontratuaren zenbatekoa 100.000,00 € baino gehiagokoa danez, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean be argitaratuko da.

Page 35: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

35

10.- PHSL LANPARAK 150 W ALDATU ETA INDUKZIO-LANPARAK 85W JARTZEKO FAKTURA ONTZAT EMOTEA Ostean, Electricidad Martin enpresak aurkeztutako fakturaren barri emon da, 21.118,87 €-koa.

Kontratu hau 2011n Tokiko ekintza-planak garatzeko (Tokiko Agenda 21) abenduaren 21eko, 163/2010 Foru Dekretuaren bidez egindako deialdiaren pentzura emondako diru-laguntzaren kargura finantzauko da, 16.549,50 €-koa, eta ganerakoa, udalaren fondoen pentzura. Horretarako aurrekontu-gordailu nahikoa dago udal ekonomialariak egindako txostenaren arabera, 511-60103 partidaren pentzura.

Idazkari-kontuhartzaileak prozeduraren ganeko txostena egin eban. Bertan, kontratu txikien ganean urriaren 30eko 30/2007 Sektore Publikoko Kontratuen Legeak, martxoaren 4ko 2/2011 Ekonomia Jasangarriaren Legearen bidez aldatutakoa, 56.artikuluan honakoa adierazoten da. “1- 122-2 artikuluan definidu diran kontratu txikietan, espedientea tramitetako nahikoa izango da gastua ontzat emotea eta hori bidezko fakturan sartzea, lege hau garatzeko arauetan ezarritako betekizunak bete beharko dauzala.

2- Obren kontratu txikietan, ganera, obren aurrekontua be azaldu beharko da eta, berariazko arauek holan eskatzen dabenean, bidezko proiektua be egon beharko da. Modu berean, ikuskapen-txostena eskatu beharko da obraren egonkortasunari, segurtasunari edo hermetikotasunari eragiten deutsanean”. Aitatutako 122-2 artikuluaren arabera, jarduteko gaitasuna daukan eta prestazinoa egiteko beharrezko gaikuntza profesionala daukan edozein enpresabururi adjudikau ahalko jako zuzenean. Kontratu txikitzat hartuko dira 50.000 € baino gitxiagoko zenbatekoa daukienak (obren kasuan), edo 18.000 € baino gitxiagoko zenbatekoa daukienak (bestelako kontratuen kasuan) (BEZa kanpo). Hori guztia, Sektore Publikoko Kontratuen Legeko Testu Bategina ontzat emoten dauan azaroaren 14ko 3/2011 ELD-ren Lehenengo Xedapen Iragankorrean xedatutakoaren arabera. Izan be, Kontratuen Lege barria indarrean sartu baino lehenago hasitako espedientea da, eta indarrean sartu da 2011ko abenduaren 16an. Era berean, aitatu kontratua betetzeko jagokozan aurrekontuak eskatu ziran eta 2011ko abuztuaren 30ean Electricidad Martin enpresak aurkeztutako aurrekontua onartu zan, 21.118,87€-koa, eta momento honetan, diru-laguntza emoteko baldintzetan zehaztutako epearen barruan, faktura onartzea proponidu da eta bidaltzea jagokon dokumentazino osagarriakaz batera, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailera. Gai hau, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dauzan apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan adierazotakoaren arabera, alkatearen eskumenekoa da; alkateak, ekitaldi honetan, Udalbatzearen aldeko eskuordetzea egin dau, jakin eta ebatzi daian. Udalbatzea labur eztabaidatu ostean, aho batez, honakoa erabagi dau: 1- Gastua prestauko da, erreferentziako faktura ontzat emongo da eta ordainketea aginduko da 511-60103 partidaren pentzura. 2- Partida finkatuko da, ordaindu dadin. Hori guztia, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuen gaineko abenduaren 2ko 10/2003 Foru Arauaren 40. Artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.

3- DATUEN BABESA

Page 36: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

36

Enpresa horrek ez daukanez udal honetako datu pertsonalak ikusteko aukerarik, Datu Pertsonalak Babestearen ganeko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan eta 2/2004 Legean ezarritakoa beteteko, jasotako datu personalak hartu-emonen fitxategian sartu eta tratauko dirala adierazo da; fitxategi horren helburua Udalaren hartu-emonak kudeatzea da, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Erregistroan inskribiduta. Ez da aurreikusi fitxategiko datuak lagateko ezelango aukerarik, baina lagatekotan, eskumen berberak daukiezan herri administrazinoei laga ahal izango jakez, legean aurreikusita badago. Fitxategiaren ardura daukan organoa IGORREKO UDALA da, eta interesdunak ikusi, zuzendu, ezeztatu eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango ditu helbide honetan: Elexalde kalea 1, 48.140 Igorre (Bizkaia).

4- Erabagi hau, fakturaren kopiagaz eta bere egunean onartutako aurrekontuagaz batera eta Ogasuna eta Gizarte Segurantzako ordainketea egunean dagoala egiaztatzen dauan ziurtagiriagaz batera, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailari jakinarazoko jako.

11-1.- IGORREKO LORATEGI-GUNEAK KONTSERBAU ETA MANTENTZEKO ZERBITZUA GAUZATZEN ZALA BERMATZEKO GORDAILATUTAKO FIDANTZEA BUELTETEA, GOROSTI S. COOP. ETXEAK ESKATUTA.

Ostean, gai honen egoerearen barri emon da. Jakina dan moduan, Igorreko lorategi-guneak kontserbau eta mantentzeko zerbitzuaren enpresa adjudikazinodunak kontratazino horretan gordailatu eban fidantzea bueltetako eskatu dau. Honakoa dino Sektore Publikoko Kontratuen Legeko testu bategina ontzat emoten dauan 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuak: “Kontratuaren likidazinoa onartu ostean, eta berme-epea amaitu eta gero, erantzukizunik agertzen ez bada, eratutako bermea bueltauko da edo abala edo kauzino-asegurua ezereztuko da.”

Ez da ezelako erreklamazinorik aurkeztu eta kontratu horretako zuzendaria dan teknikariak aldeko txostena egin dau; horrenbestez, bidezkoa izango litzateke eskatu dan fidantzea bueltetea.

Gai hau, Toki Araubidearen Oinarriak arautu ebazan apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan adierazotakoaren arabera, alkatearen eskumenekoa da; alkateak, ekitaldi honetan, Udalbatzearen aldeko eskuordetzea egin dau, jakin eta ebatzi daian.

Udalbatzea jakinaren ganean geratu da, eta, labur eztabaidatu ostean, aho batez, honakoa erabagi dau:

1- Igorreko lorategi-guneak kontserbau eta mantentzeko zerbitzua gauzatzen dala bermatzeko gordailatu zan fidantzea bueltauko jako Gorosti S. Coop enpreseari, 2.152,96 €tan. 2- Partidea finkatuko da, ordaindu daiten. 3- Erabagi honen egiaztagiria egingo da, espedientean jasota geratu daiten. 4.- Interesdunari eta zuzendaritza teknikoari jakinarazoko jake.- 11-2.- MUSIKA-ENTSEGUETARAKO LOKALEN OBRAK

GAUZATZEN ZIRALA BERMATZEKO GORDAILATU ZAN FIDANTZEA BUELTETEA, REHABILITACIONES BASKOLAN S.L. ETXEAK ESKATUTA.

Page 37: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

37

Ostean, gai honen egoerearen barri emon da. Jakina dan moduan, musika-entseguetarako lokalen obren enpresa adjudikazinodunak kontratazino horretan gordailatu eban fidantzea bueltetako eskatu dau.

Honakoa dino Sektore Publikoko Kontratuen Legeko testu bategina ontzat emoten dauan 2/2011 Legegintza Errege Dekretuak: “Kontratuaren likidazinoa onartu ostean, eta berme-epea amaitu eta gero, erantzukizunik agertzen ez bada, eratutako bermea bueltauko da edo abala edo kauzino-asegurua ezereztuko da.”

Ez da ezelango erreklamazinorik aurkeztu eta obra horretako zuzendaria dan teknikariak aldeko txostena egin dau; horrenbestez, bidezkoa izango litzateke eskatu dan fidantzea bueltetea.

Gai hau, Toki Araubidearen Oinarriak arautu ebazan apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan adierazotakoaren arabera, alkatearen eskumenekoa da; alkateak, ekitaldi honetan, Udalbatzearen aldeko eskuordetzea egin dau, jakin eta ebatzi daian.

Udalbatzea jakinaren ganean geratu da, eta, labur eztabaidatu ostean, aho

batez, honakoa erabagi dau: 1- Musika-entseguetarako lokalen obrak gauzatzen zirala bermatzeko gordailatu zan fidantzea bueltauko jako Rehabilitación Baskolan enpreseari, 3.300,00 €-tan. 2- Partidea finkatuko da, ordaindu daiten. 3- Erabagi honen egiaztagiria egingo da, espedientean jasota geratu daiten. 4.- Interesdunari eta zuzendaritza teknikoari jakinarazoko jake. 11-3.- UDAL-PILOTALEKUAREN ONDOAN KOMUN ETA

ALDAGELA PUBLIKOAK ZAHARBARRITZEKO OBRAK GAUZATZEN ZIRALA BERMATZEKO GORDAILATU ZAN FIDANTZEA BUELTETEA, REHABILITACIONES BASKOLAN S.L. ETXEAK ESKATUTA.

Ostean, gai honen egoerearen barri emon da. Jakina dan moduan, udal-pilotalekuaren ondoan komun eta aldagela publikoak zaharbarritzeko obren enpresa adjudikazinodunak kontratazino horretan gordailatu eban fidantzea bueltetako eskatu dau. Honakoa dino Sektore Publikoko Kontratuen Legeko testu bategina ontzat emoten dauan 2/2011 Legegintza Errege Dekretuak: “Kontratuaren likidazinoa onartu ostean, eta berme-epea amaitu eta gero, erantzukizunik agertzen ez bada, eratutako bermea bueltauko da edo abala edo kauzino-asegurua ezereztuko da.”

Ez da ezelako erreklamazinorik aurkeztu eta obra horretako zuzendaria dan teknikariak aldeko txostena egin dau; horrenbestez, bidezkoa izango litzateke eskatu dan fidantzea bueltetea.

Gai hau, Toki Araubidearen Oinarriak arautu ebazan apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan adierazotakoaren arabera, alkatearen eskumenekoa da; alkateak, ekitaldi honetan, Udalbatzearen aldeko eskuordetzea egin dau, jakin eta ebatzi daian.

Page 38: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

38

Udalbatzea jakinaren ganean geratu da, eta, labur eztabaidatu ostean, aho batez, honakoa erabagi dau:

1.- Udal-pilotalekuaren ondoan komun eta aldagela publikoak zaharbarritzeko obrak gauzatzen zirala bermatzeko gordailatutako fidantzea bueltauko jako Rehabilitaciones Baskolan, S.L. etxeari, 2.132,03 €-tan. 2- Partidea finkatuko da, ordaindu daiten. 3- Erabagi honen egiaztagiria egingo da, espedientean jasota geratu daiten. 4.- Interesdunari eta zuzendaritza teknikoari jakinarazoko jake.-

Z-23 Agarre sektoreko kontzertazino-batzordeak Z-23 sektorea birpartzelatzeko proiektua aurkeztu dau, 2011ko apirilaren 13an, tramitau daiten.

12.- INTERESDUNEK Z-23 EGOITZA-SEKTOREA BIRPARTZELATZEKO PROIEKTUAREN GANEAN EGINDAKO ALEGAZINOAK, HASIERAKO ONARPENA JENTE-AURREAN AZALTZEKO TRAMITEAN.

Proiektu hori Birpartzelazino Batzordeak emon eban hasieran ontzat 2011ko martiaren 29an eta jente-aurrean ipini zan. Epe horretan, hainbat jaubek agiri horren ganeko alegazinoak aurkeztu ebezan Igorreko Udalean eta Kontzertazino Batzordeari bialdu jakozan 2011ko bagilaren 6an, txostena egiteko.

2011ko urriaren 24an, Kontzertazino Batzordeak aitatu alegazinoen ganeko proposamena bialdu eban eta Udalak behin betiko ontzat emoteko eskatu eban.

Plaza udal-arkitektoak honako txostena egin dau: 1.- Perez-Sasia Abogados enpreseak eta arkitektoak idatzitako birpartzelazino-

proiektua aurkeztu da. Proiektu honen helburua hasierako finken jaubeen artean urigintza-

antolamentuaren onurak eta kargak era parekidean banatzea da, Igorre udalerrian indarrean dagozan Udal Plangintzako Arau Subsidiarioen 12. aldaketa zehatzaren arabera eta Z-23 sektorerako idatzitako eta behin betiko onartutako Plan Partzialaren arabera (indarrean dago eta guztiz aplikagarria da).

Birpartzelazinoak emoitzazko partzela bakotxaren osoera formala eta bere urigintza-eregigarritasunak islatzen dauz, jaube bakotxari bere hasierako eskubideen araberako esleipena eginda.

Testuaren zati garrantzitsuetako bat Igorreko Udalari esleitutako partzelen adierazpena da, bai legez jagokon urigintza-eregigarritasunaren % 10ari jagokonez, bai hasierako finken ekarpenen partaidetza-maileari jagokonez. Udalari kopuru ekonomiko bat emongo jako, urigintza-eregigarritasunen adjudikazinoan egin leitekezan akatsakaitik.

2.- Sektorearen azalera osoa, Bideen Sistema Orokorra barne, 48.588,45 m2-koa da.

Pribadu izan leitekean eregigarritasuna: 21.831,55 m2. Homogeneizatutako eregigarritasun finkatua: 706,34 m2. Pribadu izan leitekean eregigarritasun homogeneizatu hutsa: 17.033 m2 Sektoreko unidade homogeneizatuak, guztira: 17.739,34 m2. Urbanizazino-gastuen kostu osoaren aurreikuspena, Behin-behineko

Likidazinoaren Kontuaren arabera, 4.000.000 eurokoa da.

Page 39: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

39

3.- Nahiz eta birpartzelazino honen aurrerapenetan ezarri ziran haztapen-koefizienteak ez ziran egokiak, zuzendu egin dira, hondakin-metodoa kalkuletako formulea aplikauta. Hona hamen emoitzak azaltzen dabezan taulea:

4.- Udal-titulartasuneko partzelak eta aprobetxamentu-akatsen balorazinoa. Igorreko Udala, urigintza-eregigarritasunaren % 10a eta hasierako finkea dala

eta (F.19.2 zenbakiduna, 244,87 m2-koa) P.1 partzelearen titular suertau da, adjudikazinoaren ostean. Partzela horretan babes ofizialeko 30 etxebizitza barne hartzen dabezan bi bloke eregi gura dira.

Modu berean, merkataritza-ekipamenturako lokala, P.20 partzelea, (eskola-hornidurako tokiko sistema legez) ganerako partzelak (bideko toki-sistemetarako eta berdegune libreetarako diranak) eta Sektorearen iparraldean kokatzen dan Bideen Sistema Orokorra be adjudikau jakoz.

Eregigarritasunen banaketa horren ostean, adjudikazino-akats bat egon da, 233.448 gehi 23.520 eurotan balorauta, hau da, guztira 256.968 euro, Udalaren alde monetarizauko dirala.

5.- ALEGAZINOEN AZTERKETEA. A.- HONAKOEK AURKEZTUTAKO ALEGAZINOAK: eta bere emazte andreak, de andreak, jaunak, andreak.

Lehenengo alegazinoa.- Kalte-ordainik eza zugazti, itxiera eta abarrengaitik. Edukia

Alegazino-egileen arabera, jaubetza pribaduetako zugatx-elementuak eta itxierak daude banaketa-gunearen mugan, baloretako zain.

Alegazino-egileek beren-beregi adierazo dabe ez dala euren aldeko kalte-ordainik jaso, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeko 44.7 artikuluan aurreikusitakoaren kontra.

Finka bakotxean dagoan zugaztia modu haztatuan zerrendatu da. Ondorioa. Alegazinoa onartu da, plantazino eta itxiera honeek birpartzelazinoan balorau

behar dira eta. Itxierei jagokenez, bi aukera daude. Batetik, kalteak balorau eta jaubeei

ordaintzea, eta, bestetik, Urbanizazino Proiektuan horreek berrezarteko aukerea aurreikustea, egungo egoerearen antzeko eraikuntza-ezaugarriakaz.

Bigarren alegazinoa.- jaunen jaubetzea mugatzea.

TIPOLOGIA

HAZTAPEN KOEFIZIENTEA

BOE 0,33 BOE BESTE ERABILERA BATZUK 0,26 BOE beste erabilera batzuk aparkaleku-partzelea 0,10 ETXEBIZITZA LIBREA 0,97 FAMILIA BAKARREKO ETA BIKO ETXEBIZITZA LIBREAK

1,00

FAMILIA BIKO ETXEBIZITZA LIBREAK 0,64 FAMILIA BAKARREKO ETXEBIZITZAK 0,64

Page 40: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

40

Edukia jaunek, beste batzuetan moduan, honakoa eskatu dabe: “beren jaubetzako

finkeak, P.15 partzela legez adierazotakoak, muga naturalak berreskuratzeko aukerea aztertzea, jaubetzearen mugea eraikuntzearen hegalera hedatuz, euri-urak lursailera jausi daitezan eta eraikuntzearen buelta osoa oinezkoa izan daiten."

Adierazotakoa ahalbidetzeko, 3. ardatza iparraldera lekualdatuko da, eta, ondorioz, 12. aldaketa zehatzean ezarritako sektoreko mugatik urtengo da. Alegazino-egileen esanetan, ikututako jaubeak baimena emon dau aldaketa horretarako.

Aldaketeak egitura-izaerea dauka, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen arabera Sistema Orokor baten mugeari eragiten deutso eta. Bestetik, urbanizaezin legez sailkatutako eta nekazaritza eta abeltzaintzakoa legez kalifikautako lurzorua inbadituko litzateke. Egitura-izaerea daukan eta batez be lurzoru urbanizaezinari eragiten deutson gertaera honek beste aldaketa bat eskatzen dau Igorre udalerrian indarrean dagozan udal-plangintzako arau subsidiarioetan, ingurumenaren ganeko eraginaren azterlan barri bat egin eta tramitau beharko dala. Hasiera baten neurribakoa dirudien arren, nahitaez egin behar da, indarreko legezko esparruaren arabera. Ondorioa.

Alegazino hori ezin da onartu, Bideen Sistema Orokorreko egitura-elementu bati eragiten deutsalako eta urbanizaezin legez sailkatutako lurzoruan dagoalako.

Hirugarren alegazinoa.- Urbanizazino-obren faseen araberako banaketea. Edukia Urbanizazino-obrak fase bitan gauzatzeko planteau da, urigintzako betebeharrak

beteteko aukerea emoten dauan finantzazino nahikoa eukiteko denpora gehiago irabazi ahal izateko.

Lehenengo fasean P.1-P.4 partzelen arloak egiteko proponidu da. Hori holan, adjudikazinodunak arduratuko lirateke kostuez eta bigarren fasean egingo litzateke ganerako urbanizazinoa.

Ondorioa Nahiz eta hasiera baten sektorea bat datorren egikaritze-unidade bakarragaz,

teorian etapa bakarrean garatuko dana, Udalak beste etapa-plan desbardin bat ezarteko eskumena dauka.

Halanda be, jaubeen % 100ak halan erabagi ezean, fase bakotxeko urbanizazino-kostuak, esleitutako urigintza-eregigarritasunen esleipena gorabehera, birpartzelazinoan ezarten diran proportzinoen araberakoak izan beharko dira.

Horrenbestez, urbanizazino-faseak bereiztea bideragarritzat jo da, kostua proiektuan adierazo moduan ordainduko dala.

Banaketa hau aztertuta ondoriztatu daitekeanez, logikoa dirudi lehenengo fasea bat etortea BOE araubideko etxebizitza kolektiboko bi blokeakaz. Eremua handiagoa izatea komeni da, lehen aitatutako blokeek mugatzen daben ingurua osotu arte, etxebizitza librerako hiru blokeak eta hornidurazko P.20 partzelea gehituta, uri-inguru autonomoak lortze aldera.

B.- HONAKOEK AURKEZTUTAKO ALEGAZINOAK: eta

Page 41: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

41

Lehenengo alegazinoa.- P.16 partzelako adjudikazinoagazko desadostasuna.

Edukia Alegazino-egileak ez dagoz ados P.16 partzelearen % 85a adjudiketeagaz, are

gehiago kontuan hartzen badogu aurreko alternatiban adjudikazino indibisoa % 50ekoa zala.

Ondorioa Ikusi ahal izan danez, birpartzelazino osoan hasierako eskubideak emoitzazko

aprobetxamentuakaz parekatu gura izan dira, gehiegizko edo gitxiegizko adjudikazinoak saihesteko asmoz. Berez, Behin-behineko Likidazinoaren Kontuan, Iruarrizaga familiak 24,37 unidade bakarrik daukaz haztatuta gehiegizko adjdukazino legez. Kopuru hori onargarria da ganerako jaubeakaz alderatuta.

Halanda be, lehen azaldutako oharra bigarren alegazinoaren erantzunean zehazten da.

Bigarren alegazinoa.- P.3 partzelea (egoitza-bloke kolektiboa) zatitu barik

adjudiketako eskaerea. Edukia Alegazino-egileen arabera, birpartzelazinoan hurbiltasunaren erispidea aplikau

ezkero, P.3 partzelea zatitu barik adjudikau beharko litzateke, adjudikazino hori urrunago dagoan beste batera lekualdatu beharrean, kasu honetan P.16ra, 4 unidadeko etxebitza erantsira.

Proiektu honen arabera, P.3 partzelearen adjudikazinoa Clarim, S.L. merkataritza-etxearen alde egingo da. Kontuan hartu behar da merkataritza-etxe hau hasierako finkearen zati handi baten jaubea dala. Bertan, 15 etxebizitzako bi bloke proiektau dira, bakotxa babes ofizialeko etxebizitzako erabilera bategaz. Emoitzazko eregigarritasun hori merkataritza-etxeari adjudikau beharko litxakio, finkearen jaubea dan aldetik, baina, halanda be, adjudikazinoa udalaren alde egin da.

Logikoa dirudi eregigarritasun-murrizketa hori leku hurbil baten konpentsetea, Birpartzelazino Proiektuan islatzen dan moduan.

Alegazinoaren zentzua egokia da hurbiltasunaren ikuspegitik, P.16 partzelea adjudiketako orduan. Badakigu partzela hori ez dala hurbiltasunaren erispidera egokitzen, eta are gitxiago kasu honetan, kontuan hartzen badogu hurbilago dagozan beste partzela batzuk dagozala eta Iruarrizaga familiari adjudikau ahal jakozala.

Ondorioa P.3 partzelea Clarim, S.L. merkataritza-etxearen alde adjudiketea egokia da,

baina ez, ordea, P.16 partzelea xxxxx familiari adjudiketea. Ondorioz, azken hori aldatu egin behar da eta hasierako finkatik hurbilago dagoan gune batera lekualdatu behar da.

Hirugarren alegazinoa.- Urbanizazinoa faseka programatzeari buruzko

txostenaren eskaerea. Edukia Urbanizazinoaren programazinoari buruzko txostena eskatu da, epeak eta

ordaindu beharreko zenbatekoak adierazota. Hasiera baten, sektore osoa egikaritze-

Page 42: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

42

unidade bakar bati jagoko, eta, ondorioz, urbanizazino-obra guztiak teorikoki fase orokor bakarrean gauzatu beharko lirateke.

Halanda be, danok dakigu egoera ekonomikoa ez dala egokiena inbersino honeek egiteko, eta, beraz, aurrerago urbanizazino-obren multzoa faseka banatzeko proponitzea arrazoizkoa litzateke. Edozelan be, fase horreek egiteko aukerea zehaztea ez da Birpartzelazino Proiektuaren zeregina.

Ondorioa

Urbanizazino-obren faseak zehaztea ez da Birpartzelazino Proiektuaren zeregina. Laugarren alegazinoa.- jaunaren lurzorua desjaubetzeko eskaerea. Edukia Alegazinoaren arabera, jauna ez dago Kontzertazino Batzordera atxikita. Bere lursailak desjaubetzeko eta baloretako eskatu da, legez ezarritako erispideei segiduta. Beste edozein jauberi moduan, honi be hasierako finkearen ekarpenaren araberako adjudikazinoa jagoko. Kasu honetan, zatitu bako partzelea da hori. Ondorioa Ez da egokia jaunaren jaubetzako lurzorua desjaubetzea eta Birpartzelazino Proiektuaren bidez monetarizetea.

Bosgarren alegazinoa.-Emoitzazko partzelen planoaren eskaerea, CAD formatuan.

Kontzertazino Batzordeari jagoko dokumentazino hori euskarri digitalean emotea eta honako helbide elektronikora bialtzea: [email protected]

Beristain letradun jaunak jagokon txostena egin dau, eta honakoa dino bertan: 1. ALEGAZINOA Interesdunak: jauna eta andrea. Sarrera-erregistroa: apirilaren 20ko 1025/11. Edukia 1.- Ez dago ados 16. partzelearen % 85a adjudiketeagaz (aurreko bersinoan

% 50 zan), 3. partzelearen partaidekideak izateko asmoari entzungor egiten deutseelako hurbiltasunaren erispidez. Hori holan, Batzordeak banaketa-erispidea defendatzeko erabili dauzan argumentuak baztertu dira (homogeneizazino-koefizienteen existentzia, etxebizitza kolektiboaren adjudikazinoa jaube nagusiaren alde egikaritze bateraturako, eta abar).

2.- Faseen araberako urbanizazino-programazinoari buruzko informazinoa eskatu da.

3.- Ez dauka eragozpenik jaube komuneroaren eta bere andrearen (Batzordera atxiki bakoak) korrespondentzia-eskubideak monetarizetako; horren ordez, lurzorua Batzordearen alde desjaubetzeko defendatzen dau, Lurzoruari buruzko Euskal Legeko 22. artikuluan xedatutakoaren arabera.

4.- Emoitzazko finken planoa CAD formatuan emoteko be eskatu da. Eskaerea Beren asmoa betetea.

Page 43: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

43

Erespena Lehenengo gaiari 3. partzelan azken eskubideak egozteko, gure ustez gaindiezinak diran oztopoak

dagoz. Hori holan: a.- Nahiz eta egia dan korrespondentzia-eskubideak ekarpen-partzeletatik ahalik

eta hurbilen kokatzea birpartzelazinoaren oinarrizko printzipioa dala, planteamentu hori bardin aldarrikatu behar da birpartzelatuko dan erkidego osoan.

Sarritan esaten da postulatu honek inoiz ez daukala aurretik birpartzelazino-proposamen barri bat, asmo hori ahalbidetuko lukeena berau izango litzatekeelarik.

Halanda be, esan dogun moduan, hurbiltasunaren faktorea modu isolatuan erabilteak gehienetan arazo teknikoak sortzen dira eta printzipioaren aplikazinoan kaltea adierazten da, beste jaube batzuen aldean.

b.- Gure kasuan, kontuan hartu behar da etxebizitza kolektiboaren produktua udalari adjudikautako BOE partzelek (1 eta 2) eta etxebizitza libreko hiru blokeek (2, 3 eta 4) osotzen dabela eta aprobetxamentu-unitate bardinakaz (1.606) Clarín, S.L. (2 eta 3) eta alegazino-egileen artean (4) banatzen dirala.

Eta adjudikazino hori egokia iruditzen jaku, ekarpen-azalerea banaketearen araberakoa dalako, eta, beraz, etxebizitza kolektiboaren guneko jaubeen urigintza-eskubideak be horren arabera banandu diralako.

c.- 3. partzelan eskubide-hartzekodunak izateko eskaerea baztertu ostean, beharrezkoa begitantzen jaku honakoa adieraztea: 16. partzelan familia biko tipologia egoztean ez da errespetetan, urruntasunagaitik, aitatu dogun banaketa-eredua.

Jatorrizko partzeletatik hurbilago dagozan beste aukera batzuk be badagoz tipologia horretan eta kontuan hartu beharko dira, banaketea bidezkoagoa izan daiten.

Bigarren gaiari Sektoreko garapen urbanizatzaileari buruzko ekarpenak egitea ez da

birpartzelazino-proiektuaren zeregina. Hirugarren gaiari Atxiki bako komuneroen eskubideak desjaubetzea ez da egokia. Izan be,

birpartzelazinoan bere ondarea zaintzeko ardurea administrazinoari jagoko eta berak bermatu behar dau birpartzelazino-eragiketetan jasotako tratamentua bidezkoa dala.

Are gehiago, naturalena zera litzateke, adjudikazinoa gauzatan egitea, erkidegoa zatitu barik mantenduta, proiektuan ez baita sartzen jaubetza-araubidea deusezteko aukerea.

Ezin da ahaztu Lurzoruari buruzko Legeko 22. artikuluak arautzen dauala partikularrak ordezko kalte-ordainak jasoteko daukan eskubidea, gauzatan egindako adjudikazinoari beren-beregi uko egiten deutsonean.

Baina, edozelan be, eta interesdunek eskatzen dabenari segiduta, ezingo da nahitaezko desjaubetzearen figurara jo, ez da beharrezkoa eta.

Laugarren gaiari Informazino-eskaerea Batzordeak aztertu behar dau.

Page 44: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

44

Ondorioa Honakoa proponidu da: 1.- 3. partzelan eskubideen adjudikazinodunak izateko asmoa ezestea. 2.- Batzordeari 16. partzelan eskubideen adjudikazinoa berraztertzeko eskatzea,

hurbiltasunaren printzipioa errespetetan ez daualako. 3.- Batzordeari emoitzazko partzelen informazinoa emoteko eskatzea. 2. ALEGAZINOA Interesdunak: jauna eta andrea, andrea, jauna eta andrea, beren izenean eta

jaunaren oinordekoen izenean. Sarrera-erregistroa: maiatzaren 12ko 1219/11. Edukia 1.- Jakinarazotakoaren arabera, planagaz bateraezinak diran zugatz-elementuak

daude eta, finkako hesi eta itxierakaz batera, kalte-ordainak ordaindu behar dira eta, beraz, likidazinoan kontuan hartu behar dira.

2.- Bere muga barrian dagoan eta urigintza-jarduereak sortu dauan landa-lurzoruko finka osoak horma bidezko itxiera egokia eukitea, nekazaritza eta abeltzaintzako erabilera tradizionala eta animalien segurtasuna mantendu ahal izateko.

3.- Euren jaubetzeak muga naturalak berreskuratzeko be eskatu dabe. Horretarako, mugea eraikuntzearen hegalera hedatu beharko da bide publikoaren afektazinoan, bidearen beste aldeko jaubea ados dagoalarik, hornidura publikoaren zabalerea mantentzeari jagokonez.

4.- Urbanizazinoa bi fasetan egiteko defendatu dau, finantzazinoa ahalbidetzeko asmoz.

Erespena Lehenengo gaiari Alegazinoa-egileek arrazoia daukie, proiektuan kalte-ordain egokia aurreikusi

behar baita zugatz-espezieak eta jarduera integrauaren ondorioa jasan daben ganerako instalazinoak galtzeagaitik.

Horren harira, Batzordeari jagoko ondasun-galeren ondoriozko konpentsazinoa zehaztea.

Bigarren gaiari Finkan ez dagoanez urigintzako-jarduerearen eragina jasango dauan itxierarik,

ezin da eskatutako asmoa bete, alboko finkak hobetzen saiatzea jaubeen betebeharretik kanpo dago eta.

Hirugarren gaiari Birpartzelazino-proiektuak ezin dauz aldatu antolamentu xehatuaren

zehaztapenak, planteautako zuzenketak gitxienekoak izanda be. Halanda be, urbanizazino-obrak garatzen diran bitartean, zuzendaritza eskudunak modu arrazoituan adierazo ahalko dauz interes publikoarendako interesgarriak diran moldaketak.

Page 45: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

45

Laugarren gaiari Egoitza-sektoreko urbanizazino-obren garapenari buruzko oharrak egitea ez da

proiektuaren zeregina. Ondorioa Alegazinoa partzialki baiesteko proponidu da, hau da, proiektua zuzenduko da,

zugatz-espezieak eta finkako itxierak galtzeagaitiko ordezko kalte-ordainaren aukerea osotzeko.

BIGARRENA.- PROIEKTUA ONTZAT EMOTEARI JAGOKONEZ. Aurkeztutako alegazinoen eta zerbitzu teknikoen txostenaren ondorioz, proiektua

zuzendu behar da, holan: a.- 16. partzelan andrearen alde autortutako eskubideak tipologia bereko

partzelan kokatzea, ekarpen-finketatik hur. b.- Kalte-ordainak baloretea arbolak edo antolamentuagaz bat ez datozan beste

elementu batzuk galtzeagaitik, eta beste batzuen jaubetzan. Hori guztia kontuan hartuta, Batzordeari eskatu beharko jako hamabost eguneko

epean 16. partzelearen % 85a ordezkatzeko eta ondasunen galerakaitiko kaltea ordaintzeko proposamena egiteko, gero epe berean interesdunei audientziarako aukerea emonda.

Ostean, Udalak jaubetza-antolamentu barriaren behin betiko onarpenari buruzko ebazpena egingo dau.

Udalbatzea jakinaren ganean geratu da, eta, labur eztabaidatu ostean, aho batez,

honakoa erabagi dau: 1- Lehen azaldutako txosten tekniko eta juridikoak esan bezala onartuko dira eta

Batzordeari eskatu beharko jako hamabost eguneko epean 16. partzelearen % 85a ordezkatzeko eta ondasunen galerakaitiko kaltea ordaintzeko proposamena egiteko, gero epe berean interesdunei audientziarako aukerea emonda. Ostean, Udalak jaubetza-antolamentu barriaren behin betiko onarpenari buruzko ebazpena egingo dau.

2- Erabagi hau Kontzertazino Batzordeari jakinarazoko jako. 13.- JAUNAK EGINDAKO ESKAEREA, ZENBAKIKO TXABOLAN

DAGOAN PUTZU SEPTIKOA GARBITU ETA HUSTEKO. Arestian aitatutakoak (helbidea; NAN zenbakia: ) idazkia bialdu dau, Udalari . zenbakiko txabolan dagoan putzu septikoa hustu eta garbitzeko eskatzeko.

Honakoa dino udal-arkitekto teknikoak egindako txostenak: “Aurtengo irailaren 20an udalean aurkeztutako idazkian adierazo zanez, auzoko etxabean dagoan eta 2000. urtean eregi zan lokal-txoko baten titularra da eta Igorreko Udalari lokal-txokoko putzu septikoa hustu eta garbitzeko eskatu deutso. Aitatutako lokal-txokoak txabolea zaharbarritzeko obretako lizentzia eskuratu eban Gobernu Batzordearen 2000ko irailaren 19ko erabagiaren bidez. Igorreko Udalak landa-inguruan dagozan baserri edota etxebizitzetako putzu septikoak hustu eta garbitzeko doako zerbitzua dauka. Zerbitzu honetan ez dira txabolak sartzen, eta, beraz, ezin dabela zerbitzu hori eskuratu ulertzen dot.”

Page 46: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

46

Udalbatzea jakinaren ganean geratu da, eta, labur eztabaidatu ostean, aho batez, honakoa erabagi dau: 1.- EZETSI EGINGO DA jaunak egindako eskaerea, lehen azaldutako txosten teknikoan adierazotakoaren arabera. 2- Erabagi hau interesdunari jakinarazoko jako. 14-1.- ANDREAK ESKATUTAKO OBRETAKO LIZENTZIA, ZENBAKIAN LEIHOAK ORDEZTEKO. Arestian aitatutakoak (helbidea: ) obretako lizentzia eskatu dau aitatu helbidean leihoak ordezteko. Horretarako, 3.500,00 €-ko aurrekontua aurkeztu dau. Honakoa dino udal-teknikariak egindako txostenak:

“Egin gura diran obretan egungo egur pintatuzko leihoak egur barnizatuzko batzuez ordeztuko dira eta eskaratzean estaldura eta arotzeria barriak ipiniko dira. Eskabideagaz batera obren aurrekontua eta Jaubeen Erkidegoak egindako batzarraren aktearen kopia erantsi dira. Batzar horretan erabagi zan higiezinean ipiniko ziran leiho barriak egur barnizatuzkoak izango zirala. Eraikuntza, instalazino eta obren ganeko zergea arautzen dauan zerga-ordenantzearen 22. artikuluak dino leihoak aldatzeko obretako lizentziaren eskabideagaz batera, auzoko gehienek sinatutako agiria aurkeztu beharko dala, eta bertan honako konpromisoa hartu beharko dabela: Erkidego horretako auzokoek etorkizunean leihoak aldatu ezkero, lizentziaren eskatzaileak ipiniko dauzan leiho barrien antzeko kolore eta kanpoko itxurakoak ipiniko dabezala. Emon dan agiria (erkidegoaren aktea) baliozkotzat hartu da artikulu hau beteteko ondoreetarako.- Horregaitik guztiagaitik, amaieran sinatu dauan teknikariak eskatu dan obretako lizentziaren eskabidearen aldeko txostena emongo dau, honako baldintza honegaz: obran sortuko diran eskonbroak legeztatutako hondakindegira eroan beharko dira.”

Gai hau, Toki Araubidearen Oinarriak arautu ebazan apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan adierazotakoaren arabera, alkatearen eskumenekoa da; alkateak, ekitaldi honetan, Udalbatzearen aldeko eskuordetzea egin dau, jakin eta ebatzi daian. Udalbatzeak, labur eztabaidatu ostean, aho batez, honakoa erabagi dau: 1- Emon egingo da eskatu dan obretako lizentzia, baina beren-beregi adierazoko da herri-bidetik ikusteko moduko lekuan ipini beharko dala obretako lizentzia honen datuak azaltzen dauzan erantsitako kartela. 2.- Lizentzia hau jaubetza-eskubidea salbu eta ganerakoei ezelako kalterik eragin barik emon dala adierazoko da. 3- Honakoa izango da bere indarraldia: *** 3 hilabetekoa beharrak hasteko eta 6 hilabetekoa amaitzeko. Epe horretan, erabilerea aldatzeko edo lehenengoz erabilteko lizentzia eskuratzeko eskatzen diran agiri guztiak aurkeztu beharko dira Udal Erregistroan (obra txikiak, tramitazino laburtuko obrak, handitu, zaharbarritu eta finkatzeko obrak eta horreekaz lotutako ganerako ekintzak).

Adierazo diran epe horreetan obrak hasi ez badira edo 180 egun baino gehiagoz eten badira, lizentzia iraungi dala ulertuko da, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko bagilaren 30eko 2/2006 Legearen 215. artikuluan adierazotakoaren arabera. 4- Arestion berbarik berba idatzi dan txostenean adierazotako baldintza teknikoak ezarriko dira.

Page 47: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

47

5- Obrak hasi aurretik 140,00 € ordaindu beharko dauz, instalazino, eraikuntza eta obren ganeko zerga moduan, hau da, arestion aitatutako aurrekontuaren % 4 (BEZa aparte, holan bajagoko) (2004-11-30eko BAO).

6- Modu berean, herri-zerbitzuak emon eta administrazino-jarduerak egiteagaitiko tasak arautzen dauzan ordenantzan xedatutakoaren arabera, obretako lizentziak emoteagaitiko tasea ordaindu beharko da, 30,00 €-koa. Proiektu teknikorik bako obrak: 3.000 €-tik aurrera 30 € (2008-11-18ko BAO)

7- Datu Personalak Babestearen ganeko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan eta 2/2004 Legean ezarritakoa beteteko, jasotako datu personalak eraikuntza, instalazino eta obren ganeko zergearen fitxategian sartu eta tratauko dirala adierazo da; fitxategi horren helburua eraikuntza, instalazino eta obren ganeko zergea kudeatzea da, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Erregistroan inskribiduta. Ez da aurreikusi fitxategiko datuak lagateko ezelako aukerarik, baina, lagatekotan, eskumen berberak daukiezan herri-administrazinoei laga ahal izango jakez, legean aurreikusita badago. Fitxategiaren ardurea daukan organoa IGORREKO UDALEKO Ekonomia eta Finantza Arloa da, eta interesdunak ikusi, zuzendu, ezeztu eta horreei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dauz helbide honetan: Elexalde kalea 1, 48.140 Igorre (Bizkaia).

8- Datu Personalak Babestearen ganeko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan eta 2/2004 Legean ezarritakoa beteteko, jasotako datu personalak obretako lizentzien kudeaketa-fitxategian sartu eta tratauko dirala adierazo da; fitxategi horren helburua obrak egiteko udal-lizentziak kudeatu eta, holan bajagoko, emotea da, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Erregistroan inskribiduta. Fitxategiko datuak Bizkaiko Foru Aldundiari eta eskumen berberak daukiezan herri-administrazinoei laga ahal izango jakez, legean aurreikusita badago. Fitxategiaren ardurea daukan organoa IGORREKO UDALEKO Urigintza Arloa da, eta interesdunak ikusi, zuzendu, ezeztu eta horreei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dauz helbide honetan: Elexalde kalea 1, 48.140 Igorre (Bizkaia).

9- Erabagi hau interesdunari jakinarazoko jako. 14-2.- ANDREAK ESKATUTAKO OBRETAKO LIZENTZIA,

ZENBAKIAN BAINUGELEA ATONTZEKO. Arestian aitatutakoak (helbidea: NAN zenbakia: obretako lizentzia eskatu dau aitatutako helbidean bainugelea atontzeko dutxa bainuontziaren ordez ipini gura da. Horretarako, 650,00€-ko aurrekontua aurkeztu dau. Honakoa dino udal-teknikariak egindako txostenak: “Azaldu dan obra honetan, erantsi dan aurrekontuaren arabera, dutxa bainuontziaren ordez ipini gura da: Obra txikia danez eta urigintzako plangintzeari eragiten ez deutsonez, honakoa sinatzen dauan teknikariak aldeko txostena emoten deutso eskatu dan obra-lizentzia emoteari, honako baldintza honegaz: obran sortzen diran eskonbroak legeztatutako hondakindegira eroan beharko dira.-“ Gai hau, Toki Araubidearen Oinarriak arautu ebazan apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan adierazotakoaren arabera, alkatearen eskumenekoa da; alkateak, ekitaldi honetan, Udalbatzearen aldeko eskuordetzea egin dau, jakin eta ebatzi daian.

Page 48: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

48

Udalbatzeak, labur eztabaidatu ostean, aho batez, honakoa erabagi dau: 1- Emon egingo da eskatu dan obretako lizentzia, baina beren-beregi adierazoko da herri-bidetik ikusteko moduko lekuan ipini beharko dala obretako lizentzia honen datuak azaltzen dauzan erantsitako kartela. 2.- Lizentzia hau jaubetza-eskubidea salbu eta ganerakoei ezelako kalterik eragin barik emon dala adierazoko da. 3- Honakoa izango da bere indarraldia: *** 3 hilabetekoa beharrak hasteko eta 6 hilabetekoa amaitzeko. Epe horretan, erabilerea aldatzeko edo lehenengoz erabilteko lizentzia eskuratzeko eskatzen diran agiri guztiak aurkeztu beharko dira Udal Erregistroan (obra txikiak, tramitazino laburtuko obrak, handitu, zaharbarritu eta finkatzeko obrak eta horreekaz lotutako ganerako ekintzak). Adierazo diran epe horreetan obrak hasi ez badira edo 180 egun baino gehiagoz eten badira, lizentzia iraungi dala ulertuko da, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko bagilaren 30eko 2/2006 Legearen 215. artikuluan adierazotakoaren arabera. 4- Arestion berbarik berba idatzi dan txostenean adierazotako baldintza teknikoak ezarriko dira. 5- Obrak hasi aurretik, 26,00 € ordaindu beharko dauz, instalazino, eraikuntza eta obren ganeko zerga moduan, hau da, arestion adierazotako aurrekontuaren % 4 (BEZa kanpo, holan bajagoko). (2004-11-30eko BAO).

6- Modu berean, herri-zerbitzuak emon eta administrazino-jarduerak egiteagaitiko tasak arautzen dauzan ordenantzan xedatutakoaren arabera, obretako lizentziak emoteagaitiko tasea ordaindu beharko da, 6,00 €-koa.

- Proiektu teknikorik bako obrak: 3.000,00 € arte: 6,00 € (2008-11-18ko BAO).

7- Datu Personalak Babestearen ganeko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan eta 2/2004 Legean ezarritakoa beteteko, jasotako datu personalak eraikuntza, instalazino eta obren ganeko zergearen fitxategian sartu eta tratauko dirala adierazo da; fitxategi horren helburua eraikuntza, instalazino eta obren ganeko zergea kudeatzea da, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Erregistroan inskribiduta. Ez da aurreikusi fitxategiko datuak lagateko ezelako aukerarik, baina, lagatekotan, eskumen berberak daukiezan herri-administrazinoei laga ahal izango jakez, legean aurreikusita badago. Fitxategiaren ardurea daukan organoa IGORREKO UDALEKO Ekonomia eta Finantza Arloa da, eta interesdunak ikusi, zuzendu, ezeztu eta horreei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dauz helbide honetan: Elexalde kalea 1, 48.140 Igorre (Bizkaia).

8- Datu Personalak Babestearen ganeko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan eta 2/2004 Legean ezarritakoa beteteko, jasotako datu personalak obretako lizentzien kudeaketa-fitxategian sartu eta tratauko dirala adierazo da; fitxategi horren helburua obrak egiteko udal-lizentziak kudeatu eta, holan bajagoko, emotea da, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Erregistroan inskribiduta. Fitxategiko datuak Bizkaiko Foru Aldundiari eta eskumen berberak daukiezan herri-administrazinoei laga ahal izango jakez, legean aurreikusita badago. Fitxategiaren ardurea daukan organoa IGORREKO UDALEKO Urigintza Arloa da, eta interesdunak

Page 49: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

49

ikusi, zuzendu, ezeztu eta horreei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dauz helbide honetan: Elexalde kalea 1, 48.140 Igorre (Bizkaia).

9- Erabagi hau interesdunari jakinarazoko jako. 14-3.- ANDREAK ESKATUTAKO OBRETAKO LIZENTZIA, ZENBAKIAN HORMIGOIZKO ZOLATEA ETA FATXADEA ATONTZEKO. Arestian aitatutakoak (helbidea: ; NAN zenbakia: ) obretako lizentzia eskatu dau aitatu helbidean hormigoizko zolatea eta fatxadea atontzeko. Horretarako, 325,00 €-ko aurrekontua aurkeztu dau. Honakoa dino udal-arkitektoak egindako txostenak: “Egin beharreko obretan, zarpiatua eta erremateak konpondu gura dira fatxadako zuloetan eta eraikineko hegalean, baita zenbakian dagoan eraikineko hormigoizko zolatan. Obrearen egikaritze materialeko aurrekontua erantsi da, 325 eurokoa. Obra txikia danez eta urigintzako plangintzeari eragiten ez deutsanez, honakoa sinatu dauan teknikariak aldeko txostena emon deutso eskatu dan obretako lizentzia emoteari.

Obrea egitean beharrezko segurtasun-neurri guztiak hartu beharko dira, bertan dagozan ibilgailu, oinezko, gauza eta zerbitzuei, bai eta obrako beharginei eurei be, istripu-arriskurik ez eragiteko, Beharreko Segurtasun eta Higienearen ganeko Araudi Nagusian zehaztutakoaren arabera.”

Gai hau, Toki Araubidearen Oinarriak arautu ebazan apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan adierazotakoaren arabera, alkatearen eskumenekoa da; alkateak, ekitaldi honetan, Udalbatzearen aldeko eskuordetzea egin dau, jakin eta ebatzi daian. Udalbatzeak, labur eztabaidatu ostean, aho batez, honakoa erabagi dau: 1- Emon egingo da eskatu dan obretako lizentzia, baina beren-beregi adierazoko da herri-bidetik ikusteko moduko lekuan ipini beharko dala obretako lizentzia honen datuak azaltzen dauzan erantsitako kartela. 2.- Lizentzia hau jaubetza-eskubidea salbu eta ganerakoei ezelako kalterik eragin barik emon dala adierazoko da. 3- Honakoa izango da bere indarraldia: *** 3 hilabetekoa beharrak hasteko eta 6 hilabetekoa amaitzeko. Epe horretan, erabilerea aldatzeko edo lehenengoz erabilteko lizentzia eskuratzeko eskatzen diran agiri guztiak aurkeztu beharko dira Udal Erregistroan (obra txikiak, tramitazino laburtuko obrak, handitu, zaharbarritu eta finkatzeko obrak eta horreekaz lotutako ganerako ekintzak).

Adierazo diran epe horreetan obrak hasi ez badira edo 180 egun baino gehiagoz eten badira, lizentzia iraungi dala ulertuko da, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko bagilaren 30eko 2/2006 Legearen 215. artikuluan adierazotakoaren arabera. 4- Arestion berbarik berba idatzi dan txostenean adierazotako baldintza teknikoak ezarriko dira. 5- Obrak hasi aurretik, 13,00 € ordaindu beharko dauz, instalazino, eraikuntza eta obren ganeko zerga moduan, hau da, arestion adierazotako aurrekontuaren % 4 (BEZa kanpo, holan bajagoko). Eraikin barrien eta guztizko erabarritzearen obrak: % 5) (2004-11-30eko BAO).

Page 50: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

50

6- Modu berean, herri-zerbitzuak emon eta administrazino-jarduerak egiteagaitiko tasak arautzen dauzan ordenantzan xedatutakoaren arabera, obretako lizentziak emoteagaitiko tasea ordaindu beharko da, 6,00 €-koa. Proiektu teknikorik bako obrak: 3.000 € arte: 6,00 euro (2008-11-18ko BAO)

7- Datu Personalak Babestearen ganeko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan eta 2/2004 Legean ezarritakoa beteteko, jasotako datu personalak eraikuntza, instalazino eta obren ganeko zergearen fitxategian sartu eta tratauko dirala adierazo da; fitxategi horren helburua eraikuntza, instalazino eta obren ganeko zergea kudeatzea da, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Erregistroan inskribiduta. Ez da aurreikusi fitxategiko datuak lagateko ezelako aukerarik, baina, lagatekotan, eskumen berberak daukiezan herri-administrazinoei laga ahal izango jakez, legean aurreikusita badago. Fitxategiaren ardurea daukan organoa IGORREKO UDALEKO Ekonomia eta Finantza Arloa da, eta interesdunak ikusi, zuzendu, ezeztu eta horreei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dauz helbide honetan: Elexalde kalea 1, 48.140 Igorre (Bizkaia).

8- Datu Personalak Babestearen ganeko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan eta 2/2004 Legean ezarritakoa beteteko, jasotako datu personalak obretako lizentzien kudeaketa-fitxategian sartu eta tratauko dirala adierazo da; fitxategi horren helburua obrak egiteko udal-lizentziak kudeatu eta, holan bajagoko, emotea da, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Erregistroan inskribiduta. Fitxategiko datuak Bizkaiko Foru Aldundiari eta eskumen berberak daukiezan herri-administrazinoei laga ahal izango jakez, legean aurreikusita badago. Fitxategiaren ardurea daukan organoa IGORREKO UDALEKO Urigintza Arloa da, eta interesdunak ikusi, zuzendu, ezeztu eta horreei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dauz helbide honetan: Elexalde kalea 1, 48.140 Igorre (Bizkaia).

9- Erabagi hau interesdunari jakinarazoko jako.

14-4.- ANDREAK ESKATUTAKO OBRETAKO LIZENTZIA, MULEI-ETXEBARRI BASERRIAREN MENDEBALDEKO ERDIA ZAHARBARRITZEKO. Arestian aitatutakoak (helbidea: NAN zenbakia: ), obretako lizentzia eskatu dau i baserriaren (enbakia) mendebaldeko erdia zaharbarritzeko. Honakoa dino udal-arkitektoak egindako txostenak: arkitekto nagusiak 2011ko maiatzean idatzitako oinarrizko proiektua erantsi jako eskaereari.

Oinarrizko proiektuaren arabera, egikaritze materialeko aurrekontua 146.050,84 eurokoa da (ehun eta berrogeta sei mila eta berrogeta hamar euro eta larogeta lau zentimo).

Modu berean, baserriko jaubetza-eskrituren fotokopia erantsi da. Proiektuaren helburua familia biko baserriaren mendebaldeko erdia osorik

zaharbarritzea da. Zaharbarrikuntza honek eragin handia dauka egungo egurrezko egituran, baita banaketa, instalazino eta akaberetan be. Fatxadako zulo batzuk erregularizauko dira, estantzia desbardinak ondo aireztatu eta argiztatzen dirala bermatzeko. Obrek eragin nabarmena daukie baserriko beheko solairurako sarbidean. Izan be, bertako altimetroa aldatzen dabe, sarbidea hobetzeko.

Page 51: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

51

2.- Udalerrian indarrean dagozan Arau Subsidiarioen arabera, lur-zatia lurzoru urbanizaezin moduan sailkatutako eta nekazaritza-abeltzaintzakoa lez kalifikautako lurzoruan dago.

3.- Edozelan be, eregigarritasunaren igoera horrek ez dau lurzoru-mota horretarako baimendutako gehieneko % 25 gainditzen.

Planteautako jarduereak ez dauz okupazinoaren parametroa eta higiezinaren eregigarritasuna aldatzen.

Estalgiko hegal eta gailurraren kuotak baserriaren beste erdiaren bardinak izango dira, unidade bolumetriko koherentea bermatuko dala.

4.- Proiektua Arau Subsidiarioetako 2.4.13 artikuluan adierazotakora egokituko da, lurzoru urbanizaezinean dagozan eraikinen araubide orokorrari jagokonez. Honakoa dino, hain zuzen be:

“2.4.13. artikulua.— Lurzoru urbanizaezinean dauden eraikinen araubide orokorra.

1. Hala eraikuntza lerroek eta Garraio eta Komunikazioetako Sistema Orokorreko babes zerrendek, Uraren Sistema Orokorraren eraikuntza lerroak edo sektoreko gainerako legeren batek sortutako ukipen eta mugapenak, nola arau subsidiario hauetako gorde beharreko elementuen katalogoak babestutako eraikinen araubide berezitik eratorritako mugapenak lehentasunez aplikatzearen, eta 1.3.19 artikuluaren 1. zenbakian adierazitakoaren kaltetan gabe, lurzoru urbanizaezineko lurretan dauden eraikin guztietan zaharberritzeko eraikuntza-eskuhartzeak egin ahal izango dira, dauden bi aldaeretan (kontserbazioa eta apainketa), bai eta sendoketa-, berrikuntza- eta zabalkuntza-eskuhartzeak ere, baldin eta eraikitako azaleran %5eko baino gehiagoko hazkundea sortzen ez bada, eta modernizatu beharra edo zerbitzu eta instalazioez hornitu beharra badago. Hori guztia ezertan kaltetu gabe dauden eremuko parametro arkitektonikoak betetzen diren edo ez diren betetzen, horiexek, edozein kasutan ere, oin berriko eraikuntza eskuhartzeetan aplikatzekoak baitira.

2. Aurreko zenbakiko mugapenekin, lurzoru urbanizaezineko edozein eremutan egon eta testu bategin honi hasierako onespena ematen zaion unean familia bakarreko edo bi familiako etxebizitza bezala erabiltzen diren eraikinetan, berreraikuntza eta zabalkuntza lanak baimenduko dira eraikia dagoen azalerako %25ean. Berreraiketa, zabalkuntzarekin edo gabe, lurzati berean egin beharko da, baina berreraikuntzako eraikuntza-eskuhartzeko gainerako zehazpen baldintzak betetzea ezertan kaltetu gabe; eraikina biltzen duen solidoaren kokapena pixka bat aldatu ahal izango da lehen zegoenetik, baldin eta bide, errepide eta ur-korronteekiko tarte gehiago uzteko xedea betetzen bada. Kasu horretan, gainera, oin berriko eraikuntza-eskuhartzeetarako ezarritako tarteetara egokitu beharko da.

3. Aurreko zenbakian adierazitako lanak eraikuntza-eskuhartze bakoitzeko azalpenean ezarritakoa betez burutu beharko dira, eta edozein kasutan ere eraikinaren hasierako egitura mantenduz, batez ere gainaldeari eta fatxadei dagokienez. Hormaldeetan bertako arkitekturak berezkoak dituen tratamenduak erabiliko dira, eta estaldura-materialari dagokionez, aurretik zegoena mantenduko da, arau hauetako 2.4.12. artikuluan ezarritakoa betez.

Page 52: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

52

4. Zabalkuntza lanetan ezin izango da sortu oin berriko eraikinetarako eremu bakoitzerako ezarri diren gehieneko solairuen altuera eta kopurua gaindituko duten eraikinik.

5. Lehendik zegoen eraikinak aurreko zenbakian adierazitako parametroak gainditzen baditu, zabalkuntza lanak ezin izango ditu haiek handitu.

6. Etxebizitza bakarreko aurretiko eraikinen kasuan, baimena emango da bi familiako etxebizitza erabilerara igarotzeko, beti ere artikulu honen aurretiko zenbakietan ezarritako gainerako zehaztapenak betetzen badira.

7. Lehendik dauden eta industriako edo bildutako talde-etxebizitzako erabilera duten eraikinen kasuan, familia bakarreko edo bi familiako etxebizitzen erabilerarako ezarritakoa aplikatuko da, baina berreraikuntza-eskuhartzea eta industriako erabileratik etxebizitza erabilerarako aldaketa baztertuz eta baimendu daitekeen zabalkuntza handiena eraikitako azaleraren %10 baino gutxiago izanik.

8. Hasierako kokapena aldatzea ekarriko lukeen berreraikuntza-eskuhartze bat gertatzen bada, berreraikuntzari ekiteko ezinbesteko baldintza izango da lehendik zegoen eraikina eraistea. Berreraikuntza lizentzia eskatu aurretik edo bera eskatzearekin batera, dagoen eraikina eraistekoa ere eskatu beharko da.

9. Antzinako eraikin baten egitura aurriak ez badu biderik ematen hirigintza arau hauetako 1.5.3. artikuluaren definizioaren arabera erakin bat dela esan ahal izateko, lehengo eraikinaren perimetro bereko eta gehienez ere beheko solairu, lehen solairu eta ganbara bat izango dituen eraikin bat egiteko eraikuntza-eskuhartzea baimenduko da. Gainera, eraikin horiei, dituzten ezaugarrien arabera, lurzoru urbanizagarrian dauden eraikinetan eraikuntza-eskuhartzeak baimentzeko ezarrita dauden gainerako zehaztapen guztiak aplikatuko zaizkie.

10. Artikulu honetako aurreko zenbakiko zehaztapenak ez zaizkie aplikatuko beren jabeek eskatuta aurri deklaratu diren eraikinei.”

Halaber, 2.4.10 eta 2.4.12 artikuluetan xedatutakoa bete beharko da.

Honakoa dinoe: “2.4.10. artikulua.— Lurzoru urbanizaezineko lurzatiak ixtea

1. Eraikinak izan ditzaketen lurzatien itxierak ohiko murruak izan daitezke, harri naturaleko harlanduez edo harlangaitzez egindakoak —ezin izango dira erabili hormigoiz aurrefabrikatutako materialak—, beheko paretaren koroapena 1,2 metrotan dutelarik. Hesiaren altuera 1,6 metrora arte luzatzeko baimena emango da, zurezko hesiak, arantzarik gabeko burdin harizko hesiak edo hesolak jarriz, bai eta landare biziak jarriz, bakarrik edo aurrekoekin batera.

2. Itxiera, hesi metalikoak jarriz egiten bada, horien koroapen altuera gehienekoa 1,6 metrokoa izango da, obrazko gehieneko 0,5 metroko oinarri batekin.

3. Eraikinik izango ez duten lurzatietan, gehienez ere 1,6 metroko hesiak baimenduko dira, beti ere arantzarik gabeko burdin harizko hesiak edo zutoin hutsak edo zutoinak landarezko itxierekin batera jarriz.

Page 53: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

53

2.4.12. artikulua.— Lurzoru urbanizaezineko eraikinen baldintza estetikoak 1. Oin berriko eraikinak lurzoru urbanizaezinean egin beharko dira,

kokatuta dauden ingurugiroarekiko errespetua gorde beharko dute eta euskal herrietako arkitekturaren elementu arkitektonikoak eta moldaketa modu klasikoak erabili beharko dituzte.

2. Gainaldeak estaltzeko material bezala, teila makurra edo erromatarra erabiliko da, %20 eta 40 arteko maldarekin jarriak eta tonu gorri eta marroiak erabiliz.

3. Fatxadetan, fabrika zarpeatu edo iztukatuko materialak erabiliko dira eta harri naturaleko harlanduak edo harlangaitzak. Zura ere onartuko da euskal herrietako arkitekturako eskuairalde eta piezakatzeen arabera erabiltzen bada.

4. Debekatuta dago aurreko zenbakian sartu ez diren materialak era-biltzea, fatxadako zuloetako zurgintzako mihiztadurak burutzeko ez bada. Kasu horretan material plastikoak eta aluminioa onartuko dira, fatxadetako obra jantzien tonuaren araberako koloreetan akabatuak.

5. Eraikinetako oineko konposizioan eta altxaeran, kontuan hartuko dira herri arkitekturaren konposizio arauak, arkitektura klasikotik eratorriak. Konposizio horretako arazoak forma geometriko soilen bidez konponduko dira, sarrera-aterea askorik gabe, simetriaren legeak modu egokian erabiliz.

6. Hiriguneetako etxebizitzen arkitekturari dagozkion elementu arkitektonikoak baztertuko dira fatxadako konposizioan: kiribiltzeko pertsianak, balkoi korrituak profil hutsen burdinkiekin eta jantzi kristaldunekin, eta abar.

7. Gainaldeetako konposizioa eraikinetako oinaren konposizioarekin egokiak diren bi, hiru edo lau isurialdeekin gauzatuko da, erraz ezagutzeko moduko bolumenak eta itxura errazak erabiliz.

8. Fabrikako jantzien akabera iztukoaren materialak berezkoak dituen kolore argiekin egingo da, edo fabrika zarpeatuaren gainean lehen mailako kanpoko pinturak aplikatuz.”

5.- Egikaritze-proiektuaren lehenengo fasea aurkeztu da, arkitektoak idatzia eta 2011ko garagarrilaren 29an ontzat emona.

Egikaritze-proiektuan (1. fasea) ez dira aurreikusten oinarrizko proiektuko obrak guztiak, honakoak baino ez: eraikinaren barruko solairuetako egiturak finkatzea, barruan eskilara eregitea eta fatxadetako argiztapen eta aireztapenerako zuloak erregularizetea, baita eraikinaren beheko solairuan instalazinoak egokitzea be.

Lehenengo solairua hurrengo fase baten egokituko litzateke. Lehenengo fase honen egikaritze materialeko aurrekontua 116.840,80 eurokoa

da (ehun eta hamasei mila zortzirehun eta berrogei euro eta larogehi zentimo). 6.- 2011ko zemendiaren 15ean, egikaritze-proiektuaren eranskin osogarria

aurkeztu da, egin beharreko obren murrizketeagaz, azken horreek honakoak dirala: “eraikinaren barruko egiturak finkatzea (solairuak eta oinarriak), instalazino orokorrak egitea (saneamentu-sarea, hartune elektrikoak eta saneamentu-hartuneak) eta fatxadetako zuloak erregularizetea, eraikinaren beheko solairuaren egokitzapena geroagoko fase batera atzeratuz”

Page 54: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

54

Lizentzia behar dauan fasearen egikaritze materialeko aurrekontua 73.312,07 eurokoa da (hirurogeta hamahiru mila hirurehun eta hamabi euro eta zazpi zentimo).

7.- Proiektuaren urigintzako zehaztapenak bat datoz Plangintzearen Arau Subsidiarioetan ezarritakoagaz eta, horrenbestez, udal-teknikaria nazan aldetik, ALDEKO txostena emon gura deutsat horretarako obretako udal-lizentzia emoteari.

8.- Aurrekontuan deskribidutako obrak handitzekotan, udalaren nahitaezko baimena eskuratu beharko da aurretiaz, holango lurzorurako indarrean dagoan araudiagaz eta planeagintzeagaz bat datozan egiaztetako.”

Gai hau, Toki Araubidearen Oinarriak arautu ebazan apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan adierazotakoaren arabera, alkatearen eskumenekoa da; alkateak, ekitaldi honetan, Udalbatzearen aldeko eskuordetzea egin dau, jakin eta ebatzi daian. Udalbatzeak, labur eztabaidatu ostean, aho batez, honakoa erabagi dau: 1- Emon egingo da eskatu dan obretako lizentzia, baina beren-beregi adierazoko da herri-bidetik ikusteko moduko lekuan ipini beharko dala obretako lizentzia honen datuak azaltzen dauzan erantsitako kartela. 2.- Lizentzia hau jaubetza-eskubidea salbu eta ganerakoei ezelako kalterik eragin barik emon dala adierazoko da. 3- Honakoa izango da bere indarraldia: a)- 6 hilabetekoa hasteko eta 24 hilabetekoa guztira, lizentzia emon dala jakinarazoten danetik aurrera zenbatzen hasita. Epe horretan obrak amaitu eta lehenengoz erabilteko lizentzia eskuratzeko eskatzen diran agiri guztiak aurkeztu beharko dira Udalaren Erregistro Nagusian (Obra handia). b)- 3 hilabetekoa, beharrak hasteko eta 6 hilabetekoa, amaitzeko. Epe horretan, erabilerea aldatzeko edo lehenengoz erabilteko lizentzia eskuratzeko eskatzen diran agiri guztiak aurkeztu beharko dira Udal Erregistroan (Obra txikiak, tramitazino laburtuko obrak, handitu, zaharbarritu eta sendotzeko obrak, eta horreekaz lotutako ganerako ekintzak).

Adierazo diran epe horreetan obrak hasi ez badira edo 180 egun baino gehiagoz eten badira, lizentzia iraungi dala ulertuko da, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko bagilaren 30eko 2/2006 Legearen 215. artikuluan adierazotakoaren arabera. 4- Arestion berbarik berba idatzi dan txostenean adierazotako baldintza teknikoak ezarriko dira. 5- Obrak hasi aurretik, 3.665,60 € ordaindu beharko dauz, Instalazino, Eraikuntza eta Obren ganeko Zerga moduan, hau da, arestion aitatu dan 73.312,07 €-ko aurrekontuaren % 5, BEZa aparte, holan bajagoko (eraikin barrien eta guztizko erabarritzearen obrak: % 5) (2004-11-30eko BAO).

6- Modu berean, herri-zerbitzuak emon eta administrazino-jarduerak egiteagaitiko tasak arautzen dauzan ordenantzan xedatutakoaren arabera, obretako lizentziak emoteagaitiko tasea ordaindu beharko da, 733,12 €-koa. Proiektu teknikoa behar daben obrak – 125.000,00 € arteko aurrekontua: % 1 (2008-11-18ko BAO)

7- Datu Personalak Babestearen ganeko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan eta 2/2004 Legean ezarritakoa beteteko, jasotako datu personalak eraikuntza, instalazino eta obren ganeko zergearen fitxategian sartu eta tratauko dirala adierazo da; fitxategi horren helburua eraikuntza, instalazino eta obren ganeko zergea kudeatzea da, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Erregistroan

Page 55: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

55

inskribiduta. Ez da aurreikusi fitxategiko datuak lagateko ezelako aukerarik, baina, lagatekotan, eskumen berberak daukiezan herri-administrazinoei laga ahal izango jakez, legean aurreikusita badago. Fitxategiaren ardurea daukan organoa IGORREKO UDALEKO Ekonomia eta Finantza Arloa da, eta interesdunak ikusi, zuzendu, ezeztu eta horreei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dauz helbide honetan: Elexalde kalea 1, 48.140 Igorre (Bizkaia).

8- Datu Personalak Babestearen ganeko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan eta 2/2004 Legean ezarritakoa beteteko, jasotako datu personalak obretako lizentzien kudeaketa-fitxategian sartu eta tratauko dirala adierazo da; fitxategi horren helburua obrak egiteko udal-lizentziak kudeatu eta, holan bajagoko, emotea da, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Erregistroan inskribiduta. Fitxategiko datuak Bizkaiko Foru Aldundiari eta eskumen berberak daukiezan herri-administrazinoei laga ahal izango jakez, legean aurreikusita badago. Fitxategiaren ardurea daukan organoa IGORREKO UDALEKO Urigintza Arloa da, eta interesdunak ikusi, zuzendu, ezeztu eta horreei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dauz helbide honetan: Elexalde kalea 1, 48.140 Igorre (Bizkaia).

9.- Erabagi hau interesdunei jakinarazoko jake eta, modu berean, lizentzia emoteko oinarritzat hartu dan proiektuaren kopia zigilatua be bialduko jake.

14-5.- ANDREAK ESKATUTAKO OBRETAKO LIZENTZIA,

ZENBAKIAN LEIHOAK ALDATZEKO Arestian aitatutakoak (helbidea: ) ) obretako lizentzia eskatu dau aitatutako helbidean Leihoak aldatzeko. Horretarako, 3.576,00€-ko aurrekontua aurkeztu dau. Honakoa dino udal-teknikariak egindako txostenak: “Egin gura diran obrak honako honeek dira: gaur egun dagozan egurrezko leihoak kendu eta egur koloreko aluminiozko leihoak ipini. Eskabideagaz batera, obren aurrekontua eta guztira zazpi(7) auzokideetatik seik (6) sinatutako agiria aurkeztu dira. Agiri horregaz leihoak aldatzeko baimena emoten deutsoe eskatzaileari eta, modu berean, konpromisoa hartzen dabe Erkidego horretako auzokideek etorkizunean leihoak aldatzean, eskatzaileak ipiniko dauzan leiho barrien antzekoak ipinteko, koloreari eta kanpoko itxureari jagokenez. Eraikuntza, instalazino eta obren ganeko zergea arautzen dauan zerga-ordenantzearen 22. artikuluak dino leihoak aldatzeko obra-lizentzia eskabideagaz batera, auzokide gehienek sinatutako agiria aurkeztu beharko dala, eta, bertan, honako konpromisoa hartu beharko dabela: Erkidego horretako auzokideek, etorkizunean leihoak aldatu ezkero, lizentziaren eskatzaileak ipiniko dauzan leiho barrien antzeko kolore eta kanpoko itxurakoak ipiniko dabezala. Horregaitik guztiagaitik, honakoa sinatzen dauan teknikariak, eskatu dan obra lizentziaren aldeko txostena emoten dau, honako baldintza honegaz: obran sortzen diran eskonbroak legeztatutako hondakindegira eroan beharko dira. Gai hau, Toki Araubidearen Oinarriak arautu ebazan apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan adierazotakoaren arabera, alkatearen eskumenekoa da; alkateak, ekitaldi honetan, Udalbatzearen aldeko eskuordetzea egin dau, jakin eta ebatzi daian. Udalbatzeak, labur eztabaidatu ostean, aho batez, honakoa erabagi dau:

Page 56: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

56

1- Emon egingo da eskatu dan obretako lizentzia, baina beren-beregi adierazoko da herri-bidetik ikusteko moduko lekuan ipini beharko dala obretako lizentzia honen datuak azaltzen dauzan erantsitako kartela. 2.- Lizentzia hau jaubetza-eskubidea salbu eta ganerakoei ezelako kalterik eragin barik emon dala adierazoko da. 3- Honakoa izango da bere indarraldia: *** 3 hilabetekoa beharrak hasteko eta 6 hilabetekoa amaitzeko. Epe horretan, erabilerea aldatzeko edo lehenengoz erabilteko lizentzia eskuratzeko eskatzen diran agiri guztiak aurkeztu beharko dira Udal Erregistroan (obra txikiak, tramitazino laburtuko obrak, handitu, zaharbarritu eta finkatzeko obrak eta horreekaz lotutako ganerako ekintzak). Adierazo diran epe horreetan obrak hasi ez badira edo 180 egun baino gehiagoz eten badira, lizentzia iraungi dala ulertuko da, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko bagilaren 30eko 2/2006 Legearen 215. artikuluan adierazotakoaren arabera. 4- Arestion berbarik berba idatzi dan txostenean adierazotako baldintza teknikoak ezarriko dira. 5- Obrak hasi aurretik, 143,04 € ordaindu beharko dauz, instalazino, eraikuntza eta obren ganeko zerga moduan, hau da, arestion adierazotako aurrekontuaren % 4 (BEZa kanpo, holan bajagoko). (2004-11-30eko BAO).

6- Modu berean, herri-zerbitzuak emon eta administrazino-jarduerak egiteagaitiko tasak arautzen dauzan ordenantzan xedatutakoaren arabera, obretako lizentziak emoteagaitiko tasea ordaindu beharko da, 30,00 €-koa.

- Proiektu teknikorik bako obrak: 3.000,00 € baino gehiago rte: 30,00 € (2008-11-18ko BAO).

7- Datu Personalak Babestearen ganeko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan eta 2/2004 Legean ezarritakoa beteteko, jasotako datu personalak eraikuntza, instalazino eta obren ganeko zergearen fitxategian sartu eta tratauko dirala adierazo da; fitxategi horren helburua eraikuntza, instalazino eta obren ganeko zergea kudeatzea da, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Erregistroan inskribiduta. Ez da aurreikusi fitxategiko datuak lagateko ezelako aukerarik, baina, lagatekotan, eskumen berberak daukiezan herri-administrazinoei laga ahal izango jakez, legean aurreikusita badago. Fitxategiaren ardurea daukan organoa IGORREKO UDALEKO Ekonomia eta Finantza Arloa da, eta interesdunak ikusi, zuzendu, ezeztu eta horreei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dauz helbide honetan: Elexalde kalea 1, 48.140 Igorre (Bizkaia).

8- Datu Personalak Babestearen ganeko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan eta 2/2004 Legean ezarritakoa beteteko, jasotako datu personalak obretako lizentzien kudeaketa-fitxategian sartu eta tratauko dirala adierazo da; fitxategi horren helburua obrak egiteko udal-lizentziak kudeatu eta, holan bajagoko, emotea da, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Erregistroan inskribiduta. Fitxategiko

Page 57: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

57

datuak Bizkaiko Foru Aldundiari eta eskumen berberak daukiezan herri-administrazinoei laga ahal izango jakez, legean aurreikusita badago. Fitxategiaren ardurea daukan organoa IGORREKO UDALEKO Urigintza Arloa da, eta interesdunak ikusi, zuzendu, ezeztu eta horreei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dauz helbide honetan: Elexalde kalea 1, 48.140 Igorre (Bizkaia).

9- Erabagi hau interesdunari jakinarazoko jako. 14-6.- ANDREAK .REN ORDEZKARITZAN EGINDAKO ESKAEREA,

JAUBETZAKO PARTZELEAREN GANEKO URIGINTZA-INFORMAZINOA ESKATUZ.

Arestian aitatutakoak idazkia bialdu dau, dagoan higiezineko urigintza-aukeren ganeko informazinoa eskatuz. Honakoa dino udal-arkitekto teknikoak egindako txostenak: “l jaunak, Igorreko Udaleko Bulego Teknikoko arkitektoak, urigintzako informazinoa eskatu dau .ren jaubetzako partzelearen ganean. Honako datuak daukaz: Zk. finkoa: N9384373Q Partzelea: 01302001 Ondasunaren izaerea: Urikoa Ondorioz, honakoa

JAKINARAZTEN DAU

1.- Igorre udalerrian indarrean dagozan Udal Plangintzako Arau Subsidiarioen arabera, partzelea Z-24 gunearen barruan kokatzen da. Gune hori uri-lurzoru lez sailkatzen da eta densidade bajuko egoitza-lurzoru lez kalifiketan da. Partzelearen eregigarritasuna Arau Subsidiarioen 2.2.30.8 artikuluan jasota dago eta honakoa dino:

“2.2.30.8. artikulua.— Eremuaren eraikigarritasuna 1. Sestrapeko gehieneko eraikigarritasunaren oinarrizko koefizientea 0,11

m2/t/m2s-koa da. Sestra azpian ezarritako okupazioa eta eraikigarritasuna handitzeko aukera dago, zaindegi-aparkaleku erabilerarako bakarrik, gunean baimendutako kategorietan. Nolanahi ere, erabilera horri aplika dakiokeen berariazko legeria betetzen dela justifikatu beharko da.

2. Sestra gaineko gehieneko eraikigarritasunaren oinarrizko koefizientea 0,225 m2/t/m2s-koa da.

Guneko erabilera nagusia familia bakarreko eta biko etxebizitza da. Hori guztia jakinarazo dot; halanda be, zeuk erabagiko dozu zer dan udalerriari gehien komenidu jakona. Oharra: Partzelearen uri-katastroaren ziurtagiria erantsi da.”

Gai hau, Toki Araubidearen Oinarriak arautu ebazan apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan adierazotakoaren arabera, alkatearen eskumenekoa da;

Page 58: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

58

alkateak, ekitaldi honetan, Udalbatzearen aldeko eskuordetzea egin dau, jakin eta ebatzi daian. Udalbatzea jakinaren ganean geratu da, eta, labur eztabaidatu ostean, aho batez, honakoa erabagi dau:

1- Emondako txostena guztiz onartu eta higiezin horren urigintzako aukerak arestion berbarik berba idatzitako txostenean aitatutakoak dirala adierazoko da.

2- Modu berean, herri-zerbitzuak emon eta administrazino-jarduerak egiteagaitiko tasak arautzen dauzan ordenantzan xedatutakoaren arabera, 35,27 €-ko tasea ordaindu beharko dau (2008-11-18ko BAO).

3- Erabagi hau interesdunari jakinarazoko jako. 14-7.- GARANTXE AUTOESKOLA S.L. ETXEAK EGINDAKO

ESKAEREA, AUTOESKOLAKO PRAKTIKA-IRAKASKUNTZARAKO BAIMENA GARANTXE S. COOP. ETXETIK GARANTXE AUTOESKOLA S.L. ETXERA ESKUALDATZEKO.

jaunak (helbidea: ; NAN zenbakia: ) Garantxe Autoeskola S.L.ren izen eta ordezkaritzan adierazo dauanez, Agirre Lehendakaria kaleko 31. zenbakian dagoan autoeskolearen jarduerea edegiteko lizentziaren titularra da, Alkatetzearen 1998ko garagarrilaren 7ko Dekretuaren arabera. Lizentzia hori Garantxe S. Coop. etxeari emon jakon eta enpresa horrek bere forma juridikoa aldatu dau, soziedade mugatua izateko. Alkatetzearen 2011ko zemendiaren 25eko Dekretuaren bidez, Udalak aldaketa honen barri euki eban. Egun, autoeskolako praktiken irakaskuntza Garantxe S. Coop. etxetik Garantxe Autoeskola S.L. etxera eskualdatzeko eskatu da.

Gai hau, Toki Araubidearen Oinarriak arautu ebazan apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan adierazotakoaren arabera, alkatearen eskumenekoa da; alkateak, ekitaldi honetan, Udalbatzearen aldeko eskuordetzea egin dau, jakin eta ebatzi daian. Udalbatzea jakinaren ganean geratu da, eta, labur eztabaidatu ostean, aho batez, honakoa erabagi dau:

1- Eskatutakoa egingo da eta autoeskolako praktiken irakaskuntza Garantxe S. Coop. etxetik Garantxe Autoeskola S.L. etxera lekualdatuko da, Agirre Lehendakaria kaleko 31. zenbakian.

2- Erabagi hau interesdunari jakinarazoko jako. 15.- BILDUREN MOZINOA, EUSKAL PRESOEN ESKUBIDEEN ALDE Iñaki Iturrioz jaunak honako mozinoa irakurri dau BILDUren izenean:

Une historiko bizi dugu Euskal Herrian. ETA erakundeak borroka armatua behin betiko uzteko konpromisoarekin, ziklo politiko berri bati hasiera emateko oinarria sendotu da. Azken hamarkadetan bizi izan dugun konfrontazio armatua behin betiko ixteko aukera eta eztabaida demokratikoan oinarritutako eskenatokiaren ateak ari dira irekitzen. Gernikako Akordioan hitzartutakoari jarraiki, eta Aieten Nazioarteko Komunitateak zabaldutako mandatuaren norabidean, ETAren erabakiak, gatazka politikoa, bake bidera eramateko aukera baten aurrean jarri gaitu. Normalizazio politikora bidean eman beharreko urratsetan, besteak beste, euskal preso politikoen eskubideen errespetua bermatu beharko da. Gernikako akordioaren hitzetan,

Page 59: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

59

ezinbestekoa da, “ Euskal preso politikoen aurka aplikatzen den espetxe-politika etetea, konfrontaziorako estrategia gisa erabili da-eta. Era berean, honako neurri hauek hartzea, amnistiarako bidean lehen urrats moduan, gatazka politikoak eragindako preso eta iheslari bat bera ere egon ez dadin: Preso guztiak Euskal Herrira ekartzea, dispertsioarekin amaituz, Gaixotasun larriak dituzten presoak aske uztea, Epaituak izateko zain dauden preso prebentiboei behin-behineko askatasuna ematea, Legeak ezarritakoak beteak dituzten zigortutako preso guztiei, baldintzapeko askatasuna ematea, Legeak jasotzen dituen espetxe-onurak aplikatzea, murrizketarik eta arbitrariotasunik gabe eta azkenik, Zigorra betetzeko muga berrogei urtetan ezartzen duen legedia indargabetzea”. Euskal gizarteak urte asko daramatza, preso politikoen eskubideen bermeak eskatzen. Urteak, presoen aurkako neurriek senideengan dituzten ondorio larriak salatzen. Urteak, estatu espainiar zein frantsesari, beren legea betetzeko eskatzen. Munduan eman diren prozesu politiko desberdinetan bezala, Euskal Herrian ere preso politikoen errealitateari konponbidea eman behar zaio. Era berean, konponbide politikoaren baitan, presoek ere parte izan behar dutelarik. Ziklo bat behin betikoz itxi eta etorkizunean aske egingo gaituen ziklo berria indarrez irekitzeko. Azken asteetako hitz eta ekintzei begira jarriz, Madril eta Parisetik ez da egoera berriaren tamainako urratsik eman. Presoen dispertsioak bere horretan jarraitzen du. Senitartekoek milaka kilometro egiten jarraitzen dute. Hamarnaka euskal presok, Parot Doktrinaren ondorioz, hil arteko zigorra betetzen jarraitzen dute. Gaixotasun larriekin dauden hainbat presok baldintza kaxkarretan jarraitzen dute. Egoera hau errotik aldatzea eta atzerapenik gabeko urratsak ematea ezinbestekoa deritzogu. Hori guztia kontuan hartuko, honako adierazpen hau aurkezten dugu,…Igorre.ko Udaleko Osoko Bilkura honetara, eztabaidatua eta onartua izan dadin: 1.- Udal honek, bizi dugun aukera historiko honen aurrean, Euskal Preso Politikoen eskubideen errespetua eskatzen du. Hala nola, besteak beste, dispertsioaren amaiera eta preso guztien Euskal Herriratzea, gaixotasun larriak dituzten presoen askatzea eta zigorra beteta dutenen askatzea. 2.- Udal honek datorren urtarrilaren 7an Euskal Preso Politikoen eskubideen alde burutuko den Manifestaldiarekin bat egiten du. 3.- Norabide horretan eta mobilizazio horren harira, abenduaren 16ean udal honetako hautetsiek baraua egin eta eguerdiko 12tan kontzentrazioa burutuko dugu. 4.- Gure udalerriko eragile guztiei deialdia luzatzen diegu urtarrilak 7ko mobilizazioarekin bat egin eta beronen eskutan dagoena egin dezaten bere ekimen kultural, sozial edo kirolaren alorrekoen ordutegiak berau indartze aldera kokatu ditzaten.

Page 60: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

60

5.- Herritarrei deialdi zabal eta anitza luzatu nahi diegu ezberdintasun politiko guztien gainetik giza eskubideen alde urratsa eman eta herri honek inoiz ezagutu duen mobilizaziorik handiena denon artean osatu dezagun. Udalbatzea jakinaren ganean geratu da eta, gaia bozkatu ostean, honakoa izan emoitzea: Aldeko botoak: 5, BILDUko zinegotzienak (Beinat Anzola, Iñaki Iturrioz, Karmele Aurrekoetxea, Gurutzne Azumendi eta Soraya Lizundia jaun-andreak). Kontrako botoak: 0 Abstentzinoak: 6, 5 EAJ/PNVko zinegotzienak (Iñigo Uriarte, Aitor Etxebarria, Jon Zabala, Olatz Urkiza eta Ainara Uribe jaun-andreak) eta 1 IDko zinegotziarena (Iñigo Unurraga jauna). Gehiengoz emon da ontzat mozino hau. **** EAJ/PNV-REN MOZINOA Azken hamarkadetan, euskal herritar gehienek persona guztien giza eskubideakanako errespetua aldarrikatu eta eskatu dabe, eskubideen urraketa oro guztiz baztertu dabe eta alkarrizketearen alde egin dabe, gatazkak konpontzeko bide lez. Euskal gizartea sendo agertu da etika eta demokrazia eskatzeko eta erabagiak sustatzeko orduan, aldi barri bat edegiko aukerea euki ahal izateko. Biolentziaren ondorioen aurrean, biktima eta presoen aurrean, aldi barri bat edegi gura izan da, neurri barriak ezarri eta gatazka politikoa konpontzeko, oinarri demokratiko hutsez baliatuta. Gaur, min eta sufrimentuz betetako zortzi urteren ostean, Igorreko Udalak honakoa erabagi dau: 1.- Aieteko adierazpenaren erantzun lez ETAk indarkeria behin betiko ixteko egindako adierazpena autortzen dogu. 2.- Barriro be adierazten dogu funtsezkoa dala biktima guztiei adiskidetzeko, autortzeko, konpentsetako eta laguntzeko babesa emotea, sortutako sufrimentua autortuz eta personen eta gizarte osoaren zauriak ixten lagunduz. 3.- Egun euskal presoek jasaten dabezan oinarrizko eskubideen urraketetan, Eusko Legebiltzarrak 2006ko urriaren 6an hartu eban konpromisoa azpimarratzen dogu, euskal presoen eskubideak defendatzeari jagokonez: *** Presoak euren inguru sozial eta familiarretik hur dagozan kartzeletan egon behar dira. *** Espainiako espetxeei euskal preso guztien oinarrizko eskubideak errespetetako eskatu behar jake. *** Gaixotasun larriak jasaten dabezenei 92. artikuluan ezarritakoa berehala aplikatu behar jake. *** Legearen aplikazino positiboa egin behar da, holan zigorraren zati handiena bete daben eta legearen arabera baldintzapeko askatasunean egon beharko liratekeen presoak askatzeko. *** Espainiako Gobernuari espetxeetako eskumenak ahalik eta arinen EAEra lekualdatzeko eskatzen jake.

Page 61: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

61

Giza eskubide guztiak -presoen eskubideak barne- defendatzeko konpromiso saihestezina autortzen da. Ganera, eskubidez eta askatasunez, politikan parte hartu ahalko dabe eta eskubide hori bermatuta egon beharko da. Iñaki Iturrioz jaunak honakoa adierazo dau BILDUren izenean: Abenduaren 17an adierazi genuen Gernikako Akordioko indarrek biktimekiko gure jarrera, Aieteko Bakearen Etxean egindako ekitaldian. Honela dio ebazpenak: "Gure ustez, indarkeria guztien biktimak modu berean tratatuak behar dira izan, inolako mailaketarik gabe, baina genero bereizketak aintzat hartuz. Norbere min eta sufrimendua ezin da neurtu, ez da zilegi. Ez dira biktimagoak izango pairatutako indarkeriaren arabera, biktimak dira indarkeria jasan dutelako. Beraien oinarrizko giza eskubideen urraketak biktima bihurtu ditu". "Euskal Herrian indarkeria guztiek sortu dituzten mina eta oinazea aitortzen ditugu, bai ETAren indarkeriak bai espainiar eta fantziar esatatuen errepresio estrategiak eta gerra zikinak hildako biktima guztien senideei, baita kalte fisiko edo psikikoak jasan dituztenei ere, gure dolua adierazi nahi diegu". AIETEKO ADIERAZPENA. Gatazkaren konponbidea sustatzeko nazioarteko konferentzia

1. ETAri dei egiten diogu bere jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragartzen duen adierazpen publikoa egiteko eta soilik gatazkaren ondorioez aritzeko Espainia eta Frantziako gobernuei elkarrizketarako deia egiteko.

2. Adierazpen hori egingo balitz, dei egiten diegu Espainiako eta Frantziako gobernuei baiezkoa eman eta gatazkaren armatuaren ondorioez soilik aritzeko elkarrizketak zabaltzeko.

3. Zabaldu diren zauri pertsonalak eta sozialak sendatzeko lagungarria delako, eginiko minaren aitorpena, biktima guztien aitortza eta berauen laguntza, eta errekontziliazioan aurrera egiteko urrats sakonak eman daitezen eskatzen dugu.

4. Gure esperientziak azaltzen digunez, askotan gatazkak konpontzeko orduan badira bake iraunkorra eskuratzeko lagungarriak diren aztertu beharreko beste gaiak. Ildo horretan, eragile ez bortxatzaileak eta ordezkari politikoak bil daitezen iradokitzen dugu, gai politikoak eta gaiarekin zer ikusirik dutenak eztabaidatzeko, herritargoa kontsultatuz, horrek guztiak gatazkarik gabeko aro berria sortzen lagun dezakeelako. Gure esperientziak azpimarratzen duenez, hirugarren parte hartzaileek, begiraleek edota laguntzaileek, elkarrizketa bideratzen laguntzen dute. Hemen ere, gatazkarekin zer ikusirik duten parteek horrela erabakiko balute, elkarrizketa nazioarteko laguntzaileen bidez ere bidera liteke.

5. Errekomendazio hauen bideratzea aztertzeko Jarraipen Batzordea eratzeko prestutasuna adierazten dugu.

Page 62: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

62

Gaia bozkatu eta honakoa izan da emoitzea: Aldeko botoak: 7, 5 EAJ/PNVko zinegotzienak (Iñigo Uriarte, Aitor Etxebarria, Jon Zabala, Olatz Urkiza eta Ainara Uribe jaun-andreak) eta 2 BILDUko zinegotzienak (Karmele Aurrekoetxea eta Soraya Lizundia andreak). Kontrako botoak: 0 Abstentzinoak: 4, 3 boto BILDUko zinegotzienak (Beinat Anzola, Iñaki Iturrioz eta Gurutzne Azumendi jaun-andreak) eta boto 1 IDko zinegotziarena (Iñigo Undurraga jauna). Horrenbestez, gehiengoaren aldeko botoakaz, mozinoa onartu da.

16.- ALKATETZEAREN DEKRETUEN BARRI EMOTEA Toki Araubidearen Oinarriak arautu ebazan 7/1985 Legearen 22-2, a) artikuluan

azaldutakoaren arabera, osoko bilkureari jagoko gobernu-organoak kontrolau eta ikuskatzea. Lege-testu bereko 46-e) artikuluak dinoan moduan: ohiko osoko bilkuretan korporazinoko beste organoak kontroletako ipinitako parteak bere gorputz-zatia izan beharko dau, erabagien partetik bananduta, benetan udaleko talde guztiei eskariak, galderak eta mozinoak aurkezteko garaian euren parte-hartzea bermatzeko, bai jarduteko moduan, bai arautzeko moduan.

Alkate jaunak 2011ko zemendiaren 18tik (94. zenbakia) 2011ko abenduaren 2ra arte (105. zenbakia) emon diran Alkatetzearen Dekretuen barri emon dau. Hamen horreen laburpenak:

94. Dekretua 11-11-18 Hazurtokia emotea.

95. Dekretua 11-11-18 Zergen ikuskapena - 96. Dekretua 11-11-22 Garakoi zubiko obren 2. ziurtagiriaren onarpena. 97. Dekretua 11-11-25 Garentxe autoeskolako titulartasunaren aldaketea. 98. Dekretua 11-11-25 xxxx egindako kalteen erreklamazinoa. 99. Dekretua 11-11-25 Ofiziozko bajea 100. Dekretua

11-11-25 Txakurra eukiko lizentzia

101. Dekretua

11-11-28 Gabonetako oporrak.

102. Dekretua

11-11-28 Igorreko Udalaren eta herriaren arteko partaidetza-sistemearen adjudikazinoa, Elhuyar.

103. Dekretua

11-11-28 Ordainketak.

104. Dekretua

11-12-02 Labea barritzeko obretako lizentzia –

105. Dekretua

11-12-02 Automobila (taxia) ordeztea -

Page 63: 2011ko ABENDUAREN 19ko OHIKO BATZARRA bilkurakaktak 2011/43... · IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) [email protected] www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455

63

Iñigo Uriarte jaunak, EAJ/PNVren izenean, andreari obretako lizentzia emoteko 104. zenbakidun Dekretuaren ganean galdetu dau. Udalaren agindua beteteko emondako 15 eguneko epearen jarraipena egiten ari diran jakin gura dau. Alkate jaunak erantzun dauanez, gaiaren jarraipena egiten ari dira eta Udalak agindutakoa beteteko 15 eguneko epea gaur bertan amaitu da. Aurten lehendik hasitako espedienteak amaitzeko ahalegina egin da eta datorren urtean obretako lizentzien arau-hausteei zigorrak ipiniko jakezela jakinarazoko jake herritarrei.

17.- ESKAERAK ETA GALDERAK. Zemendiaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak ontzat emon eban Toki

Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 82-4 artikuluan adierazotakoaren arabera, eskaera eta galderen ganeko puntua azalduko da ohiko batzarretan.

Iñigo Uriarte jaunak EAJ/PNVren izenean adierazo dau 2011ko urriaren 25ean bi idazki aurkeztu ebazala eta orain arte ez dauala erantzunik jaso. Lehenengo idazkiak Udaleko erregistrora aurkezten diran idazki guztien kopia eskatu eban eta bigarrenean langabeziako beharginak kontratateagaitik diru-laguntzarik eskatu ote zan galdetu zan.

Alkate jaunak erantzundakoaren arabera, Bizkaitik programearen barruan gagoz eta horren bitartez ezagutu leiteke Udalera aurkezten dan dokumentazino guztia. Ganera, dokumentu horreen digitalizazinoa sustatzen ari dira, eta, ondino amaitu ez dan arren, lehentasuna herritarrei zerbitzua emotea da.

Planteautako bigarren gaiari jagokonez, aurreko legegintzaldiaren kontua da eta ez zan diru-laguntzarik eskatu.

Eta beste aztergairik ez dagoala, lehen adierazotako eguneko arrastiko zazpirak eta hamabost minutu diranean, alkateak amaitutzat jo dau batzarra eta nik, idazkariak, hau guztia ziurtatu egin dot. ALKATEA IDAZKARIA ZINEGOTZIAK