2010-2011 ikasturtean egindako lanaren txostena

9
1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak, 2010-2011 ikasturtean egindako lanaren txostena 2010-2011 IKASTURTEA 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak egindako lanaren txostena

Upload: 1512-2012-nafarroa-bizirik

Post on 18-Mar-2016

226 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

Hau da, 2010-2011 ikasturtean zehar, 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak egindako lanaren txostena. Bertan burutu ditugun ekimen guztiak jaso ditugu (hitzaldiak, ekitaldiak, kultur ekoizpenak, ... )

TRANSCRIPT

Page 1: 2010-2011 ikasturtean egindako lanaren txostena

1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak, 2010-2011 ikasturtean egindako lanaren txostena

2010-2011 IKASTURTEA

1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak

egindako lanaren txostena

Page 2: 2010-2011 ikasturtean egindako lanaren txostena

1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak, 2010-2011 ikasturtean egindako lanaren txostena

-. AURKEZPENA:

Nafarroaren konkistaren V.mendeurrenaren bezperetan, 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak, bere jardueraren azkartze inportante bat bizi izan du.

2008. urtean jaio ginen. Orain bukatzen den ikasturtearen hasieran, “Konkistak 500 urte, deuseztatu ezin izan duten oroimena” liburuaren ekoizpena, Euskal Herriko 60 udalerri baino gehiagoren atxikimendua, eta 2009. urteko otsailaren 1ean, Amaiurren egindako ekitaldia, abiapuntua izan dugu.

Hona hemen, 2010-2011 ikasturtean zehar aurrera eraman ditugun ekimenen laburpena:

-. HITZALDIAK (Liburuaren aurkezpenak herriz-herri)

Udalak edota herrietako elkarte desberdinek antolatuak, zenbait hitzaldi eman ditugu Euskal Herriko txoko askotan. Parte hartze zabala nabarmendu behar dugu, bataz beste, 30-40 lagun hurbildu dira gure hitzaldietara.

18 minutuetako bideo emanaldia eskeini dugu. Ondoren, 45-50 minutuetako hitzaldia, eta bukatzeko, bertakoek beraien kezkak eta ekarpenak mahaigaineratzeko aukera egon da.

Hizlarien taldea: Patxi Abasolo (Historia irakaslea eta ekimenaren kidea), Joseba Asiron (Historia irakaslea eta ekimenaren kidea), Floren Aoiz (historialaria), eta Sergio Iribarren ( ekimenaren kidea ).

. Emandako hitzaldien zerrenda (herriz-herri): informazio gehiago

-. Euskal Herriko Historialarien I. Biltzarra, Viana. Irailaren 19an.-. Atarrabiako Xirimiri elkartean. Urriaren 29an-. Eskoriatzako UHEZI eskola. Azaroaren 15ean-. Alderdi politikoen arteko mahainguruko moderatzaile lanak, Uharten. Azaroaren

18an.-. Algortako Kultur Etxean. Azaroaren 25ean-. Oibarreko Alvaro Aldunate Auditorian. Abenduaren 11n

Page 3: 2010-2011 ikasturtean egindako lanaren txostena

1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak, 2010-2011 ikasturtean egindako lanaren txostena

-. Txantreako Zurgai Herriko Tabernan. Abenduaren 19an-. Bakaiukuko Bakarekoetxea Kultur Etxean. Abenduaren 28an-. Legutioko Kultur Etxean. Urtarrilaren 20an-. Aizarotzeko Herriko Etxean. Urtarrilaren 29an-. Sanduzelai Peñan. Otsailaren 2an-. Larrabetzuko Gaztetxean. Otsailaren 3an-. Hitzaldi zikloa Burlatako Axular Elkartean. Otsailaren 23an eta Apirilaren 13an-. Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean. Martxoaren 10ean-. Amaiurko Gaztelu Elkartean. Martxoaren 11an-. Hitzaldi zikloa Txantreako Liburutegian: Martxoaren 15, 23 eta 30-. Lizarrako Gaztetxean. Martxoaren 16an-. Lesakako Liburutegian. Apirilaren 1ean-. Soraluzeko Gaztetxean. Apirilaren 12an-. Alegria de Iruñea Peñan. Apirilaren 13an-. Etxalarko Kultur Etxean. Apirilaren 15ean-. Usurbilgo Plazan. Apirilaren 16an-. Elgoibarko Kultur Etxean. Apirilaren 27an-. El Testamento liburuaren aurkezpenean partehartzea, Iruñeako Elkar

liburudendan. Maiatzaren 10ean-. Hitzaldi zikloa Hondarribin. Maiatzaren 11n eta 12an-. Mendillorriko Civivox aretoan. Maiatzaren 24an-. Errotxapeako Carbonillan. Ekainaren 6an-. Elorrioko Iturri Kultur Etxean. Ekainaren 15ean-. Etxauriko Udal aretoan. Ekainaren 17an-. Noaingo Musika Eskolan. Ekainaren 20an-. Mendillorri eta Agoitzeko ikastetxetan. Ekainean

-. KULTUR EKOIZPENA

. “Nafarroa 1512” denda. Mañueta kalean

Ikasturte hasierarekin batera, zenbait argitaletxeek (Pamiela, Txalaparta, Nabarralde eta Elkar), Nafarroaren konkistaren inguruan karrikaratu dituzten liburuak bildu eta salgai jarri ditugu Mañueta kalean daukagun bulegoan.

Beste alde batetik, ekimena berak ekoizten dituzte produktuak, eta bestelako materiala daukagu: kamisetak, musika Cdak, txapak, ardoa, kaikuak, ...

Page 4: 2010-2011 ikasturtean egindako lanaren txostena

1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak, 2010-2011 ikasturtean egindako lanaren txostena

. “KONKISTAK 500 URTE” liburuaren 2. edizioaren aurkezpena: 2011ko otsailaren 25ean

Prentsaurrekoan irakurritako testuaren zati bat:

2009. urtean, Konkistak 500 urte, deuseztatu ezin izan duten oroimena liburuaren 7000 ale argitaratu genituenean, gure helburua, “bertsio ofizialaren” aurrean, Nafarroaren konkista, bestelako parametroetatik aztertzeaz gain, garai honen garrantzia jendarteratzea zen. Eta helburua betetzen ari gara. Dagoeneko, 1. edizio hori agortua dago, eta hamaika aurkezpen egin ditugu Euskal Herriko txoko askotan (Bergara, Elorrio, Algorta, Burlata, Legutio, Atarrabia, Bakaiku, Eskoriatza, Aizarotz, …).

2000 ale karrikaratu genituen Udalbide, Legutio, Etxauri, Itzaltzu, Mallabia eta Otxandioko udalen laguntzari esker.

. PREGOIA aldizkariaren aurkezpena. Martxoaren 21ean

Pello Esartek historialaria idatzitako testuaz osatua, Pregoia aldizkaria argitaratu geneun, Nafarroako Gobernuak, konkistaren V. mendeurrenaren ospakizunen inguruan hartu duen jarrera salatzeko asmoz.

32 orrialdetako aldizkari honetan, Nafarroako Foruen eta Instituzioen inguruan

Page 5: 2010-2011 ikasturtean egindako lanaren txostena

1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak, 2010-2011 ikasturtean egindako lanaren txostena

zabaldu diren zenbait iruzurrak agerian uzten dira.

. “Konkistak 500 urte, Conquete 500 ans” liburuaren euskera-frantsesa edizioaren aurkezpena. Maiatzaren 5ean.

Maiatzaren 5ean, Baionako Elkar megadendan, gure liburuaren euskera-frantsesa edizioaren aurkezpena egin genuen.

Edizio hau argitaratzeko, Txomin Davant historialariaren ezinbesteko laguntza izan genuen. Hona, prentsaurrekoan irakurri zen testuaren zatitxo bat:

Gaur, liburu honen euskera-frantsesa edizioa aurkezten dizuegu. Edizio honetarako, Txomin Davanten laguntza ezinbestekoa izan dugu, itzutzaile lanetan. Nafarroaren konkistaren nondik norakoak, Auñamendiaren alde honetan bizi diren euskaldunengana hurbiltzea dugu helburu, hizkuntza muga izan gabe. Horregatik, gure historia frantsesez eskuragarri jarri nahi izan dugu.

Liburu hau, Elkarren bidez banatuko dugu, eta 14 eurotan salduko da.

. Nafarroako Konkistaren inguruko Musika Bilduma: “1512an konkistatuak, 2012an Bizirik”. Ekainaren 20ean

Page 6: 2010-2011 ikasturtean egindako lanaren txostena

1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak, 2010-2011 ikasturtean egindako lanaren txostena

Euskal Herriko 17 talde eta bakarlari bildu ditugu, Nafarroaren konkistaren inguruko 17 kantuetan.

Parte hartu duten taldeak: Bizardunak, Fermin Valencia, Siroka, Koeio 104, El Trono de Judas, Itziarren Semeak, Skatu, Sobieht, Orkestra Marxista, Los Zopilotes Txirriaos, Banda Batxoki, Urko Milagro, Ipar Folk, Koiuntura, Gozategi, Flakutt eta Petti.

1000 ale karrikaratu ditugu, eta Info 7 irratia, Musikherria diskoetxea, Altsasuko Gaztetxea eta Oridiziako Gaztetxearen laguntza izan dugu.

-. EKIMENAK

. Egoitzaren aurkezpena. Urriaren 6an

Nahiz eta pasa den ikasturtean martxan egon, ikasturte honen hasieran, ekimenaren bulegoaren aurkezpen ofiziala egin genuen: aurreskua, zinta mozketa, bulegoaren aurkezpena eta luntxa. Iruñeako Alde Zaharreko Mañueta kalean gaude.

Aurkezpen honetara alderdi politiko, sindikatu eta giza mugimenduko talde desberdinen ordezkaritza hurbildu zen: Eusko Alderdi Jeltzalea, ANV-EAE, Aralar, Eusko Alkartasuna, Nabarralde, Orreaga Fundazioa, LAB, ESK, Sortzen Ikasbatuaz, …

Hona hemen prentsa-oharraren zatitxo bat:2012. urtera eramango gaituen bidean zenbait urrats eman eta gero,

Nafarroak pairatu zuen konkista beste modu batean “ospatu” nahi dugunon topalekua ireki dugu, Iruñeako bihotzean, Mañueta karrikan. 500 urteko konkista, Nafarroari lapurtutako etorkizuna, Historia berikusten berreskuratu nahi dugun etorkizuna.Gonbidatuak zaudeten aurkezpen honekin, ikasturte honi, hasiera eman nahi diogu. Nafarroa, gaztelarren armen bidez konkistatua izan zela jendarteratu nahi dugu, eta horretarako, egitasmoz beterik daukagu kolkoa. Zuen laguntza behar-beharrezkoa dela gogorarazi nahi dizuegu. Instituzioak ixilik edota gezurretan ari diren honetan, herriak mintza dadila !

. Ekimenaren Sarearen 1.go Bilkura. Azaroaren 6an

Iruñeko Aldezar Euskaltegian ospatu genuen biltzar honetan, datorren urteko erronkari begira, ekimenaren inguruan dauden agente eta norbanakoak, bildu nahi genituen. 40 lagun inguru elkartu ginen, eta bai ikasturte honetarako genituen helburuen inguruan, eta datorren urteari begira daudenen inguruan solastu genuen.

Batzarraz gain, Iruñea Kantuzekin batera, Nafarroa mintzagai zituzten kantuekin, emanaldi berezi bat egin zen. Bukatzeko, herri bazkari batean elkartu ginen, eta Urko Milagro kantautoreak bazkalosteko giroa alaitu zigun.

Iruñea Kantuz emanaldirako argitaratutako kantutegia

. Prentsaurreko Herritarra. Azaroaren 27an

Iruñeko Burgoen Plazan burutu genuen prentsaurreko ireki honetan, Nafarroaren Egunaren bezperetan, ikasturte honetarako genituen inflexio-puntuak mahaigaineratu genituen (Konkistak 500 urte liburuaren 2.edizioa, Konkistaren inguruko musika bilduma, edota ekainean ospatu genuen Jaialdia). Hona hemen prentsaurrekoan irakurri zen

Page 7: 2010-2011 ikasturtean egindako lanaren txostena

1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak, 2010-2011 ikasturtean egindako lanaren txostena

testuaren zati bat:

Euskal Herriko udalak, sindikatuak, alderdi politikoak, kultur eragileak, historiagileak, herri mugimenduko taldeak, eta interesa duen norbanakoak. Denak gonbidatuak zaudete, konkistaren oroimena berreskuratzeko emango ditugun urrats berriak, gurekin batera emateko !

Esan dugunez, eragile, talde eta pertsona aunitz aritu dira azken urteotan gai honen inguruan. Nabarmena da gure estatalidadearen oroitzapen historikoaren esparruan pauso handiak eman direla. Halaber, zorionez esaten ahal dugu urrats handiagoak emateko aukerak antzematen ditugula.

Luzea da nafar erresumak jasan zituen erasoen zerrenda, baina 1512koa garrantzitsuena izan zen, eta galdutako askatasunaren ikurra bilakatu da dagoeneko. Data honek paregabeko parada eskaintzen digu oroitzapen historikoari buruz ez ezik, indarrez kendu ziguten independentzia-estatalidadea aldarrikatzeko ere. Ez gaude data soil baten aitzinean, gure herriarendako aski hunkigarria den erreferente baten aurrean baizik, finean.

. Amaiur. Martxoaren 13an. Ekitaldiaren bideoak ikusgai

2008. urteko otsailaren 1ean egin genuen bezala, aurten ere, Amaiur herrian elkartu ginen. Ekitaldi horretan udalek emandako atxikimendua azpimarratu genuen. Oraingo honetan, bi helburu genituen:

Alde batetik, ekimenak, eskutartean zituen pare bat proiektu aurkeztu nahi genituen:

-. Datorren urtean martxan jarriko dugun “Nafarroako gazteluak mugarriztatzeko ekimena”

-. Ekainaren 5ean ospatu genuen “1512an konkistatuak, 2012an BIZIRIK”

Page 8: 2010-2011 ikasturtean egindako lanaren txostena

1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak, 2010-2011 ikasturtean egindako lanaren txostena

jaialdiaren aurkezpen ofiziala.Beste alde batetik, kutsu alaitsuagoa eman nahi izan genion. Horretarako, zutarrian

egin zen omenaldia eta gero, herriko plazan burutu genuen ekitaldian, kantari desberdinen laguntza izan genuen: Mila eta Fabian joteroak, Fermin Valencia eta Asier Gozategi. Egunari amaiera emateko, Amaiurko Gaztelu Elkartean, herri bazkariaz gozatzeko aukera izan genuen, baita, bazkalostean, dantza eta kanta egiteko parada ere.

Egun hau, Amaiurko Gazteluaren hiru dimentsioetako maketa aurkezteko, probestu genuen. Eta aurreko ostiralean, herriko bizilagunekin egoteko hitzordua izan genuen, Gaztelu Elkartean egindako hitzaldian.

Amaiur herriko biztanleek emandako laguntza eskertu nahi dugu.

. “1512an konkistatuak, 2012an Bizirik” Jaialdia Iruñean. Ekainaren 5ean

Kurtso amaierarako, egun osoko jaialdi hau antolatu genuen Iruñeko Alde Zaharrean. Egitaraua, gune desberinetan banatu genuen: kalejira, mahaingurua, argitaletxe eta memoria historikoa lantzen duten elkarteen salmenta mahiak, haurrentzako jolasak, herri kirolak, erakusketa, ekitaldia eta historialariei omenaldia, herri bazkaria, kantaldia eta kontzertuak.

Hemen, eskerrak emateko idatzi genuen testua irakur dezakegu:

Eta horien artean, eta inor zerrendatik at uzteko asmorik gabe:Info 7 irratia, Iruñerria Auzolan, Eguzki Irratia, Gara egunkaria, Nafarroako Hitza, Xorroxin eta Hala Bedi Irratiak, Evenpack, Euskalherria irratia, Le journal du Pays Basque, Asociacion de libreros de Iruñea, Zaldiko Maldiko Elkartea, La Unica Peña, Arrano Elkartea, Auzoenea, Amaiur, Basaburua, Berriozar eta Txantreako Herri Kirol Taldeak, Pamiela, Txalaparta, Euskal Memoria, Ahaztuak, Nabarralde, Eguzki Bideoak, eta azokara hurbildu ziren eskulangile guziei, Mendillorriko hankapaloak, Donibaneko Joaldunak, Txantreako Kaskallueta dantza eta antzerki taldeak, Zizurko trikitilariak, Jottakun txalapartariak, Tomas Urzainqui, Idoia Arrieta, Pello Esarte eta Iñaki Sagredo, Karmele irrintzilaria, barraren atzean lan egin zenutenak, eta

Page 9: 2010-2011 ikasturtean egindako lanaren txostena

1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak, 2010-2011 ikasturtean egindako lanaren txostena

barraren bestaldean edaten egon zinetenak, soinu teknikariak, El Trono de Judas, Siroka, Iparfolk, Skatu eta Los Zopilotes Txirriaos taldeei, propaganda banatzen eta pegatinak saltzen ibili zineten lagun guziak, Barberia kitarrajoleari, Kentas eta Gurutz artistak, musikarientzako bazkaria eta hamaiketakoa prestatu zutenei, haurrentzako tailerretan ibili zinetenei, eta orokorrean, ekainaren 5ean Iruñeko Alde Zaharrera hurbildu zineten lagun guziei !

Datorren urteari begira, entsaio moduko bat izan zen. Asko disfrutatu eta ikasi genuen.

1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimena2011ko ekaina