2009-5-21, greba orokorraren balorazioa

4
GREBA OROKORRAREN EMAITZA OSO ONA IZAN DA, EUSKAL GEHIENGO SINDIKALAREN USTEZ, ERANTZUN ZABALA ETA UGARIA LORTU BAITA. Hego Euskal Herriko sektore eta enpresa guztietako gehiengo zabalak bat egin du gaur greba orokorrarekin. Arrakasta handia izan du, beraz, EAEn; eta emaitza nabarmena lortu du Nafarroan. INDUSTRIA SEKTOREA (Laburpen taula) Denera %70> %30> %30< Daturik Lurraldea Enpresak Lanuztea Lanuztea Lanuztea gabe ARABA 109 50 31 21 7 %45,87 %28,44 %19,27 %6,42 BIZKAIA 214 98 39 61 14 %46,23 %18,40 %28,77 %6,6 GIPUZKOA 217 149 33 33 2 %68,66 %15,21 %15,21 %0,92 EAE-CAPV 538 297 103 115 23 %55,2 %19,14 %21,38 %4,28 Jarraipena egin zaien enpresen kopurua kontuan harturik, eta lortu diren lanuzte-mailak ikusita, grebak sektore horretan arrakasta lortu duela esan dezakegu. Lanuzte-mailari buruzko informazioa ERANSKINEAN zehazten da; izan ere, EAEko 50 langiletik gorako enpresak zerrenda moduan agertzen dira, haietako bakoitzean izandako erantzunarekin batera. Enpresak guztira hartuz, lanuzte-maila, guztizkoa edo %30etik gorakoa, %74,34koa izan da. Bestalde, jarraipen-maila beheragoa izan duten enpresak %21,38 izan dira. Eranskinean ageri denez, erabateko lanuztea (%70etik gorakoa) 297 enpresetan egin da, eta horrek enpresa guztien %55,20 hartzen du. %30etik gorako lanuzte partzialak izan dituzten enpresa industrialak 103 izan dira, hau da %19,14. Lanuztearen eragina hutsaren hurrengoa edo lanaldi arrunta izan duten enpresak 115 izan dira, enpresa guztien %21,38. Informazio hau prestatzerakoan, 23 enpresen datuak ez ditugu oraindik jaso, eta horiek dira %4,28.

Upload: gu-geu

Post on 30-Mar-2016

224 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

2009ko maiatzaren 21ean egindako greba orokorraen balorazioa

TRANSCRIPT

GREBA OROKORRAREN EMAITZA OSO ONA IZAN DA, EUSKAL GEHIENGO SINDIKALAREN USTEZ,

ERANTZUN ZABALA ETA UGARIA LORTU BAITA.

Hego Euskal Herriko sektore eta enpresa guztietako gehiengo zabalak bat egin du gaur greba orokorrarekin. Arrakasta handia izan du, beraz, EAEn; eta emaitza nabarmena lortu du Nafarroan. INDUSTRIA SEKTOREA (Laburpen taula)

Denera %70> %30> %30< Daturik Lurraldea Enpresak Lanuztea Lanuztea Lanuztea gabe ARABA 109 50 31 21 7 %45,87 %28,44 %19,27 %6,42 BIZKAIA 214 98 39 61 14 %46,23 %18,40 %28,77 %6,6 GIPUZKOA 217 149 33 33 2 %68,66 %15,21 %15,21 %0,92 EAE-CAPV 538 297 103 115 23 %55,2 %19,14 %21,38 %4,28 Jarraipena egin zaien enpresen kopurua kontuan harturik, eta lortu diren lanuzte-mailak ikusita, grebak sektore horretan arrakasta lortu duela esan dezakegu. Lanuzte-mailari buruzko informazioa ERANSKINEAN zehazten da; izan ere, EAEko 50 langiletik gorako enpresak zerrenda moduan agertzen dira, haietako bakoitzean izandako erantzunarekin batera. Enpresak guztira hartuz, lanuzte-maila, guztizkoa edo %30etik gorakoa, %74,34koa izan da. Bestalde, jarraipen-maila beheragoa izan duten enpresak %21,38 izan dira. Eranskinean ageri denez, erabateko lanuztea (%70etik gorakoa) 297 enpresetan egin da, eta horrek enpresa guztien %55,20 hartzen du. %30etik gorako lanuzte partzialak izan dituzten enpresa industrialak 103 izan dira, hau da %19,14. Lanuztearen eragina hutsaren hurrengoa edo lanaldi arrunta izan duten enpresak 115 izan dira, enpresa guztien %21,38. Informazio hau prestatzerakoan, 23 enpresen datuak ez ditugu oraindik jaso, eta horiek dira %4,28.

Nafarroan zenbait enpresetan lanuzte osoa egin dute; eta eskualdeka begiratuz gero, oso handia izan da eragina Sakanan eta Foru Erkidegoko iparraldean. Iruñaldean eta inguruko industrialdeetan ere grebaren eragina nabarmena eta agerikoa izan da. Bestalde, lanuzte osoari atxiki dioten enpresa txiki eta ertainak (PyME / ETE) oso ugariak izan dira; eta horrela, langile gehienek grebari eman dioten sostengua oso agerikoa izan da. Laburbilduz, industria-sektoreko datuak aztertu eta gero, argi eta garbi ikusten da grebaren jarraipena oso zabala izan dela. Eta hori ez da harritzekoa, zeren industria-sektorea izan da krisiak gehien jo duena, eta patronalaren xantaiak hurbilenetik pairatu dituena. ZERBITZU PRIBATUAK Grebaren eragina nabarmena izan da. Merkatalgune askotan langile gehienek egin dute greba. Ehungintzako kateei dagokienez, greba ia osoa egin dute Inditex Taldean (Zara, Pull and Bear, Massimo Dutti, Bershka, Stradivarius, Oysho eta Kiddy’s Class), baita H y M-n ere. Saltoki handien artean, Carrefour-Olaberria, Carrefour-Oiartzun eta Alcampo itxita egon dira. Elikagaien sektorean Lidl, Sabeco, Dia eta BM taldeetako eta Eroskiko hainbat denda itxita egon dira gaur. Bestalde, denda txikietan erantzun zabala lortu da, Bizkaiko eta Gipuzkoako Elkarteen beren greba-atxikimenduari jarraituz. Gipuzkoan lanuztea ia erabatekoa izan da. Merkatu zentraletan eta handizkakoetan gaur ez dute lanik egin. Finantza-arloan, eragina txikiagoa izan da; baina, hala ere, funtzionamendua irregularra izan da. Hirietako bulego nagusiak itxita egon dira, eta baita eskualdeetako hainbat sukurtsal eta bulego ere. Grebak jarraipen ugaria izan du, halaber, jantoki kolektiboetan. Garbiketa-sektorean lanuztea masiboa izan da kale-garbiketan eta eraikin publiko eta pribatuen garbiketan. Kiroldegiak kudeatzeko enpresak ere gelditu dira, neurri handi batean, Bizkaian eta Gipuzkoan. Nafarroako elikagai-industrian lanuztea langile gehienena izan da hainbat enpresatan, besteak beste, Lácteos de Navarra-n, Conservas Martiko-n, haragi-industrietan... Merkataritzan saltoki ugari egon dira itxita, bai ehungintzakoak, bai elikagai-arlokoak. ZERBITZU PUBLIKOAK

Toki- eta Foru-administrazioetan lanuztea handia izan da. Udaletxe gehienetan jarraipen ugaria ikusi da, ezkerraldeko udaletan izan ezik. Zenbait eskualdetan —adibidez, Oria-Goierrin, Gernika-Durangon, Urolan eta Oarso-Bidasoan— udaletxeak guztiz itxita egon dira. Gainerako udal-erakundeetan ere (kultura-etxeak, kiroldegiak...) lanuztea ia erabatekoa izan da. Besteak beste, itxita egon dira: Errenteria, Tolosa, Ordizia, Bergara eta Zarautz Gipuzkoan; Durango, Galdako, Erandio, Leioa eta Gernika, Bizkaian, eta Agurain, Iruña-Oka eta Araia Araban. Lanuztea oso nabarmena izan da, orobat, Bilbo eta Donostiako udaletan (%60etik gorakoa), eta jarraipen txikiagoarekin Gasteizen. Foru-aldundiei dagokienez, eragina txikiagoa izan da, baina Araba eta Bizkaiko ongizateko institutu foraletan (IFBS eta IFAS) greba erabatekoa izan da, gutxieneko zerbitzuak izan ezik. Administrazio Autonomikoan, lanuztea partziala izan da Lakuan, Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian, eta berdin Eusko Jaurlaritzaren menpeko zenbait sozietate publikotan. Osakidetzan lanuzte partziala sumatu da osasun-esparru guztietan, bai ospitale-sarean, bai lehen mailako arretaren arloan. Gogoratu beharra dago alor honetako langileen %80etik gora dagoela behartuta gutxieneko zerbitzuak egitera. Sektore sozio-sanitarioko enpresetan ere oihartzun handia lortu du grebak, ohiko jardunean eragina utziz, sektore horretan jartzen diren gutxienezko zerbitzuak gorabehera. Grebaren aldeko atxikimenduak asko izan dira. Nafarroan jarraipena ugaria izan da, eta lanuzte partzialak egin dira Nafarroako Gobernuan (Gunea), Osasunbidean, Gizarte Ongizateko Nafarroako Institutuan, Kirol eta Gazterian, Larrialdietan, INAPen... Hezkuntzan, bai ikastetxe publikoek, bai ikastolek, bai gizarte-ekimeneko ikastegiek maila desberdineko erantzuna eman diote grebari; dena dela, jarraipen handia sumatu da ikastegi askotan. Toki-administrazioan lanuzte partzialak egin dira udal askotan, eta eragin handiagoa sumatu da Iruñaldean, Iparraldean eta Sakanan. Irakaskuntzan lanuztea ugaria izan da, orotara %45koa (sare publiko zein pribatuan). Haurreskoletan lanuztea %95ekoa izan da, ikastoletan, %55ekoa, eta irakaskuntza publikoan, %49koa. EHUko langileen %80ak grebarekin bat egin du. Garraio-arloan, gutxienezko zerbitzuak ibili dira. Eusko Trenbideak, Tranbia eta MetroBilbao enpresetan gehiengoak lanuztea egin du. Errepideko bidaiarien garraioan ere eragina handia izan da; gutxieneko zerbitzuak normaltasunez eman dira, gehiegizkoak izan arren. Bilboko eta Pasaiako portuetan lanuztea erabatekoa izan da. Eraikuntzan grebaren eragina obra handietan sumatu da gehienbat; lurraldez, erabatekoa izan da Gipuzkoan, eta nabarmena Araban, Bizkaian eta Nafarroan. Gainera, esan behar dugu zementu eta hormigoiaren enpresa ekoizleak eta banatzaileak geldirik geratu direla

gehienak (Lemona Industrial, Financiera y Minera de Añorga y Amorebieta, Hormigones Lazkano, Altuna y Uria, Amenabar...). Energia arloko ekoizpena eta banaketari dagokionez, Petronor findegia gelditu da, eta gasolindegietan derrigorrez gutxiagotu da eragina, Estatuak ezarri dituen gutxienezko zerbitzuak direla-eta, Eusko Jaurlaritzarenak baino handiagoak izan baitira. Komunikabide idatzietan, greba egin dute Deian, Garan, Berrian eta eskualde-mailako HITZA desberdinetan. Ikusentzunezko hedabideetan gutxienezko zerbitzuak eman dira EiTBn (ETB, Radio Euskadi, Euskadi Irratia, Radio Vitoria...), eta estatu-mailako zein euskal eremuko hainbat irratitan lanuztearen eragina sumatu da. Azkenik, aipatu behar ditugu ere eguerdian lau hiriburuetan egin diren manifestazioetan milaka eta milaka langilek hartu dutela parte; horrek islatzen du greba arrakastatsu honek lortu duen babes zabala. Beraz, greba orokor deialdi guztien artean inoiz izan diren mobilizaziorik handienak izan dira. Hitz batean, greba eta mobilizazio egun handia izan da gaurkoa.

Bilbao, 2009ko maiatzaren 21a.