2. ikasgaia

18
Eguneroko jarduerak 1 Gasteizko HEO Euskara ikasten dugu!! Euskara ikasten dugu!! Euskara ikasten dugu!! Euskara ikasten dugu!! 1 HIZTEGIA a Hitz berriak ikasteko estrategia desberdinak erabil ditzakezu. Hemen dauzkazu batzuk. zubia ibaia iturria ura arbela klariona ikusmena betaurrekoak sugea saskia sugandila zauria Aditza Izena Adjektiboa poztu deitu galdetu irakurri poza deia galdera irakurmena pozgarria deigarria negar lan lo ihes zaunka Hitza Kontrakoa MAHATSA Ardoa mahatsarekin egiten da. HITZ EGIN Ingelesez hitz egiten du neska horrek. ORKATILA Mendian erori naizenean, orkatila apurtu dut. eman etorri asko luzea garestia goian hartu joan gutxi laburra merkea behean Mina ─── sintomak Buruko mina Haginetako mina daukat Sabeleko mina Hankan Eskuan min hartu dut Besoan Ez nago batere ondo Eztulka nago Sukarra Gripea -TSU euri- indar- eguzki- -tsu Makala: indar gutxi daukana Irakasgaia: irakasten den gaia Goiztiarra: goiz jaikitzen dena b Lotu adibideak (1-10) eta hiztegia ikasteko estrategiak. 9 Atzizki bera duten hitzak bil daitezke. Geure buruan, modu subjektiboan, hitzak lotu ditzakegu. Gai baten inguruko esamoldeak bil ditzakegu. Gai baten inguruko hitzen mapa egin dezakegu. Hitz baten gramatika-kategoriak ordena daitezke. Aditz lokuzioak idatz ditzakegu. Hitza eta bere definizioa idatz ditzakegu. Hitza eta bere kontrakoa idatz ditzakegu. Hitza eta bere irudia edo marrazkia lotu ditzakegu. Ikasi behar den hitzarekin esaldi bat egitea da beste bide bat. Kafetegia Atezaintza Departa- -mentuak 2. pisua 1. pisua Idazkaritza Liburutegia Komunak Hizkuntza Eskola 8 2 A G Ahalera, nominalizazioa E Euskara ikasteko moduak A Ez partikula + aditz jokatua I Eguneroko esapideak M Nire ikas-estrategiak daukat 5 10 egin 6 2 3 1 4 7 9 Oinarrizko Maila 2

Upload: mlopezdelapuente8409

Post on 16-Nov-2014

503 views

Category:

Documents


8 download

TRANSCRIPT

Eguneroko jarduerak 1 Gasteizko HEO

Euskara ikasten dugu!! Euskara ikasten dugu!! Euskara ikasten dugu!! Euskara ikasten dugu!!

1 HIZTEGIA

a Hitz berriak ikasteko estrategia desberdinak erabil ditzakezu. Hemen dauzkazu batzuk.

zubia → ibaia iturria → ura

arbela → klariona ikusmena → betaurrekoak

sugea

saskia

sugandila

zauria

Aditza Izena Adjektiboa

poztu deitu galdetu irakurri

poza deia galdera irakurmena

pozgarria deigarria

negar lan lo ihes zaunka

Hitza

Kontrakoa

MAHATSA Ardoa mahatsarekin egiten da.

HITZ EGIN Ingelesez hitz egiten du neska horrek.

ORKATILA Mendian erori naizenean, orkatila apurtu dut.

eman etorri asko luzea garestia goian

hartu joan gutxi laburra merkea behean

Mina ─── sintomak Buruko mina Haginetako mina daukat Sabeleko mina

Hankan Eskuan min hartu dut Besoan Ez nago batere ondo Eztulka nago Sukarra Gripea

-TSU

euri- indar- eguzki-

-tsu

Makala: indar gutxi daukana Irakasgaia: irakasten den gaia Goiztiarra: goiz jaikitzen dena

b Lotu adibideak (1-10) eta hiztegia ikasteko estrategiak.

9 Atzizki bera duten hitzak bil daitezke.

Geure buruan, modu subjektiboan, hitzak lotu ditzakegu.

Gai baten inguruko esamoldeak bil ditzakegu.

Gai baten inguruko hitzen mapa egin dezakegu.

Hitz baten gramatika-kategoriak ordena daitezke.

Aditz lokuzioak idatz ditzakegu.

Hitza eta bere definizioa idatz ditzakegu.

Hitza eta bere kontrakoa idatz ditzakegu.

Hitza eta bere irudia edo marrazkia lotu ditzakegu.

Ikasi behar den hitzarekin esaldi bat egitea da beste bide bat.

Kafetegia

Atezaintza

Departa- -mentuak

2. pisua

1. pisua

Idazkaritza

Liburutegia

Komunak

Hizkuntza Eskola

8

2 A G Ahalera, nominalizazioa E Euskara ikasteko moduak A Ez partikula + aditz jokatua I Eguneroko esapideak M Nire ikas-estrategiak

daukat

5

10

egin

6

2

3

1

4

7

9

Oinarrizko Maila 2

Eguneroko jarduerak 2 Gasteizko HEO

c Orain kontatu zuek hitz berriak ikasteko erabiltzen dituzuen estrategiak. Adib.: - Hitz berriak ikasteko koaderno batean idatzi eta astero begiratzen ditut. - Zuk ere koaderno batean idatzi ahal dituzu eta astero begiratu. 2 ENTZUMENA: Guina Lo, Senegaletik Lekeitiora

Kazetariak kalez kaleko salmenta zuzenean ibiltzen den Senegaleko gizon bati egiten dio elkarrizketa.

a Zeintzuk dira Guina Lok euskara ikasteko erabiltzen dituen estrategiak?

BAI

EZ

1.

Esaldiak errazten ditu, aditza esan gabe.

2.

Kazetariaren hitzak eta egiturak errepikatzen ditu.

3.

Gramatika ariketak egiten ditu.

4.

Ikaskideekin, gelaz kanpo, euskaraz hitz egiten du.

5.

Egunero ikusten du telebista euskaraz.

6.

Ez zaio inporta hanka sartzea.

7.

Kaleko euskara erabiltzen du.

8.

Ikasteko ilusioa du.

3 GELAKO HIZKUNTZA – EGUNEROKO ESAPIDEAK a Sailkatu hurrengo esapideak. Zertarako erabiltzen ditugu? agurtzeko, informazioa eskatzeko, informazioa emateko, harridura adierazteko, iritzia

emateko, konplimenduak egiteko, konplimenduei erantzuteko, arriskuaz ohartzeko

Esapidea Zertarako

* Kaixo, zer moduz zaude?

* Nola esaten da … euskaraz?

* Aspaldiko!

* Boligrafo bat bezalakoa da, baina ez da boligrafoa, nola esaten zaio?

* Baduzu sakelako telefonorik?

* Hizkuntza Eskola, mesedez?

* Bai, 945 162537 da

* Aupa!, bizi al zara?

* Bai, hemen da.

* Badago autobusik Hizkuntza Eskolara joateko?

* Bai, esan

* Kontuz!

* Zein jertse polita daramazun!, zein ondo geratzen zaizun!

* Interesgarria, benetan

* Ez da posible, sinestezina!

* Zaharra da, baina aspaldian ez dut jantzi

* Bai zera!

b Taldeka idatzi beste esapide batzuk. Zein gogoratzen dituzue?

Eguneroko jarduerak 3 Gasteizko HEO

4 IRAKURMENA / MINTZAMENA a Zer egin nahi duzu euskaraz? Zertan ikasi nahi duzu? Zer egitea interesatzen zaizu gehien? Erantzun eta gero hitz egin horri buruz ikaskideekin: Egunkaria ulertzeko gai izan nahi dut ���� Irrati edo telebistako berriak ulertzeko gai izan nahi nuke/ dut ���� Lankideekin euskaraz egin nahi dut ���� Seme-alabei etxeko lanak egiten lagundu nahi diet ���� Nobelak eta ipuinak irakurtzeko gai izatea espero dut ���� Posta elektronikoaren bidez mezuak idatzi nahi ditut ���� Faxak euskaraz bidali nahi ditut ���� Oharrak hartzea interesatzen zait gehien ����

Hiztegi eta egitura gehiago ere ikastea interesatzen zait

Bezeroekin aritu ahal izateko �

Lana aurkitu ahal izateko �

Erosketak euskaraz egin ahal izateko �

Euskaraz poteatu ahal izateko �

Besterik �

….

b Orain irakurri euskara ikasle batzuen iritziak eta markatu zeinekin zauden ados eta zeinekin ez eta azaldu zergatia.

5 IDAZMENA Idatzi hizkuntza bat ondo ikasteko hamar aholku:

Nire ustez, hobeto dago testuak etxean irakurtzea. Horrela,

denbora gehiago daukat hobeto ulertzeko eta

prestatzeko. Ez zait gustatzen denon aurrean hitz egin behar

izatea; ondokoarekin hitz egiteko ariketak nahiago

ditut. Edo irakaslearekin.

Ba, nik nahiago dut klase aurrean hitz egin eta irakasleak zuzendu.

Aditzak oso zailak egiten zaizkit,

baina oso gustuko

ditut aditzak

ikasteko ariketak. Oso zaila da

niretzat nor

eta nork

bereiztea.

Oso gustukoak ditugu kantak. Hiztegia ikasteko oso onak

direla iruditzen zaigu. ..hiztegia ikasteko

Nik horretaz ez dut ezer jakin

nahi.

Eguneroko jarduerak 4 Gasteizko HEO

6 ENTZUMENA Izena eman! Otsailean ere euskaltegietako matrikula zabalik

Otsailean ere euskaltegian matrikula zaitezke. Entzungai honetan euskaltegi batean matrikulatu nahi duen ikasle eta euskaltegiko arduradunaren arteko elkarrizketa entzungo duzu.

Entzun arretaz entzungaia eta ondoren erantzun galderei.

1 Ikaslea lehendik euskara ikasten aritu al da?

Bai Ez

2 Zein urratsetan hasi nahi du?

6. urratsean 9. urratsean

3 Zergatik hasi nahi du berriz?

Arratsaldeetan libre dagoelako Euskara-azterketa bat izango duelako

4 Zein ordutegi komeni zaio?

Goizeko zortzietatik hamarretara Iluntzeko zortzietatik hamarretara

5 Otsailean talde berriak sortzen dira?

Bai Ez

6 Ikasleak sarrera-proba egin behar du?

Bai Ez

7 Zein ordutan egingo du sarrera-proba?

Bederatziak aldera Hamarrak aldera

8 Non dago euskaltegia?

Mikel Zabaleta kalean, Galtzarabordan, Topoko estazioaren ondoan

Mikel Zabaleta kalean, Galtzarabordan, ibaiaren ondoan

9 Ikasleak bere burua ondo kokatuta eta gustura ikusitakoan egingo du ordainketa.

Bai Ez

10 Ordainketa-modua aldatu egin da.

Ikasleak dirua sartu egin behar du euskaltegiaren kontu korrontean

Ikasleak hogei digituak eman ondoren, euskaltegiak dirua hartu egiten du 7 AHOSKERA Ez (ezezko partikula) + aditz forma jokatua

…z + n… = n ez naiz → [enaiz] …z + z… = tz ez zara → [etzara] …z + d… = zt ez da → [ezta] …z + g… = zk ez gara → [ezkara]

Nola ahoskatzen dituzu honako hitz taldeak? ez nago → ez goaz → ez zabiltzate → ez datoz → ez ditut →

8 MINTZAMENA. A ikaslea 16 or.; B ikaslea 17 or.

Eguneroko jarduerak 5 Gasteizko HEO

Eguneroko jarduerakEguneroko jarduerakEguneroko jarduerakEguneroko jarduerak 1 IRAKURMENA. Testuak irakurri eta esan zein den pertsona bakoitzaren lanbidea:

A: A: A: A: B: B: B: B: C: C: C: C: Ohetik goizeko zazpietan altxatzen naiz eta, dutxatu ondoren, jantzi eta gosaldu egiten dut. Zortziak laurden gutxitan ateratzen naiz etxetik eta garajera joaten naiz; bertan automobila hartzen dut. Lantokira heltzen naizenean arazoak izaten ditut beti aparkatzeko. Zortzi eta erdietan hasten naiz lanean, baina, hasi aurretik arropa aldatzen dut. Bainujantzia jantzi eta igerilekurantz abiatzen naiz. Han egoten dira lehen txandako ikasleak nire zain.

Enkarni Berasaluze naiz. Egunero goizeko seietan jaikitzen naiz ohetik, larunbat eta igandeetan izan ezik. Zazpietan ateratzen naiz etxetik eta hiru ordu laurden behar izaten ditut lantegira heltzeko. Han ez dut izaten aparkatzeko arazorik, aparkalekua dugu eta. Makinatik kafea hartzen dut egunero eta zortzietarako bulegoan nago lanean hasteko prest. Bederatzietan, idazkariak gutunak eta abisuak ekartzen dizkit eta hamarretan hasten naiz jendearekin biltzen. Hamabietan banketxetik pasatzen naiz eta ordu bietan zerbait jaten dut berehala lanean hasteko. Egun batzuetan, arratsaldeko zazpietan joaten naiz etxera, baina askotan bederatzietan heltzen naiz.

Goizeko seietan altxatzen naiz. Egunero laranja zukua eta sagarra hartzen ditut, osasunerako oso onak direlako. Zazpietan autobus geltokirantz abiatzen naiz; zazpiak eta hamarrean etortzen da eta hogei minututan heltzen da akademia dagoen kalera. Akademian galtzak, kamiseta eta zapatilak janzten ditut eta saio gelan sartzen naiz ispilu aurrean ariketak egiteko. Zortzietan piano jolea eta ikasleak sartzen dira eta saioak egiten hasten gara. Lau ordutan aritu ondoren, etxera joaten naiz bazkaltzera; eguerdiaren ondoren berriro itzultzen naiz akademiara. Hiruretan hasten naiz lanean bostak arte.

2 ENTZUMENA. Elkarrizketa entzun bitartean osatu hutsuneak.

Mutilak: Zer ordutan jaikitzen zara normalean? Neskak: __________, gutxi gora behera. M.: Eta gosaldu? N.: ________ egiten dut, dutxatu eta jantzi ondoren. M.: Eta zer egiten duzu gero, ________ ________? N.: Erosketak egitera joaten naiz _______ ________ arte, orduan bazkaltzen dut. M.: Eta zer ordutan hasten zara __________? N.: Arratsaldeko ________ _________. M.: Beraz, _________ _________ etor zaitezke, ondo iruditzen bazaizu. M.: Gogoratu eskolak beti _________ hasten _________. N.: _______ _______

3 MINTZAMENA. Zenbatero egiten duzu?

egunero astero astean behin inoiz ez goizero bi egunean behin igandero gauero hilean bitan askotan noizean behin oso gutxitan arratsaldero

a Zure zutabea osatu eta gero, galdetu ikaskideari noiz egiten duen jarduera bakoitza. Adib.: Zenbatero edaten duzu laranja-ura?

JARDUERA ZUK? IKASKIDEAK? Laranja-ura edan Ilea moztu Zapatak garbitu Zinemara joan Loteria erosi Kirol egin

2 B G Orainaldi burutugabea, ahalera E Agendak H Maiztasun adberbioak I Aste honetako agenda M Zenbatero egiten duzu?

Eguneroko jarduerak 6 Gasteizko HEO

4 DATAK

Azaroa

16 17 18 19 20 21 22 astelehena asteartea asteazkena osteguna ostirala larunbata igandea

herenegun atzo gaur bihar etzi etzi damu

Hausnartu 1. Zein egun da etzi damu, gaur astelehena bada, atzo igandea, herenegun larunbata, bihar

asteartea eta etzi asteazkena? 2. Ze jai-egun da Eguberri-eguna eta hamabi egun ondoren?

5 GRAMATIKA. Ahalera. Azalpena 14 or.

Gasteizen euskaraz ikasteko proposamenak: Gizarte-etxeak

1. Zuk argazki digitalak egin __________ 5. Zuek txalaparta jotzen ikas ________ 2. Haurrek ere antzerkia egin __________ 6. Gu 19:30ean has _________ 3. Zu marrazketa egitera joan _________ 7. Ni euskal dantzak egiteko matrikula _______ 4. Amaia gizarte etxean guk bertsotan ikas ________

8. Ikastaroak hiru edo bederatzi hilabetekoak izan ________

6 KORTESIAZKO ESAMOLDEAK. Jarri esamoldeak dagokien egoeran.

a. Kaixo! b. Aupa Txomin! c. Sar naiteke? d. Ondo eta zu? e. Eskerrik asko! f. Topa! g. Arratsalde on! h. Gabon i. On egin! j. Mila esker k. Baita zuri ere l. Aurrera! m. Jesus! n. Ondo lo egin! o. Ongi etorri! p. Kaixo q. Zer moduz? r. Berdin s. Ondo ibili

Binaka zuzendu. Egin irudiei buruzko galderak eta erantzun. Adib.:

1. Zer esan dio lehen irudiko gizonak neskari? Eta honek zer erantzun dio?

Txominek neskari “Kaixo” esan dio eta honek “Aupa Txomin!” erantzun dio.

a

b

Eguneroko jarduerak 7 Gasteizko HEO

ENTZUMENA. Arrieta jaunaren agenda

1. Erantzun: Noiz joango da Bilbora? a. ostegunean b. ostiralean 2. Lotu jarduera bakoitza ordu egokiarekin

Perrier jaunarekin egon 11:00

Itzultzeko hegaldia 21:00

Afaria etxean 14:00

Lantegiari bisita 19:00

Bilbora iritsi 12:15

7 MINTZAMENA. A ikaslea 16 or., B ikaslea 18 or.

8 ATAZA: Zure asteko agenda erreala euskaraz idaztea.

, astelehena , asteartea

, asteazkena , osteguna

, ostirala , larunbata

Eguneroko jarduerak 8 Gasteizko HEO

Aisialdia Aisialdia Aisialdia Aisialdia 1 Asteburu honetarako planik ez?

Hil honetan hasi gara nabaritzen badatorrela negua: lehenago iluntzen du, hotza egiten du, eguraldi tristea daukagu... errazago jotzen dugu etxean gelditzera. Guk, ordea, etxetik atera nahi dugu, alferkeria astindu eta kalera! Zer dago, ordea, egiteko? Musika gustuko baduzu, proposamen ezin hobea egingo dizugu: Zaldibiako Sustraiez Blai Jaialdia.

Ez dugu, ordea, bakarrik joan nahi eta ondorioz, lagun batzuei luzatuko diegu idatzizko gonbitea, gurekin etortzeko. Hauxe izango da gure azken eginkizuna: Gonbidapen egoki bat egitea eta gure lagunak konbentzitzea gurekin jaialdira etortzeko.

Jaialdiaren berri Kalean kartel hau ikusi duzu:

Karteleko informazioa

Karteleko informazioa irakurrita, hurrengo fitxan informazio hau jaso: Sustraiez Blai Kultur Elkartea - 12 euro - Gaueko 22:30etan Azaroaren 10ean - Sustraiez Blai Jaialdia - Zaldibiako Antzokia Dr. Ring-Ding, Raï Na Rap, Ja Ta Ja, Makala DJ

Jaialdiaren izena:

Antolatzailea:

Eguna:

Lekua:

Ordua:

Taldeak:

Sarrera:

Taldeak

Agian taldeak ezezagunak izango dira zuretzat, baina, argazkiak eta testuak lotzeko gauza izango al zara? Saia zaitez:

JA TA JA - Flamenkoa eta munduko musikak nahasten dituen talde

nafarra dugu hau. Ja Ta Ja 2003. urtean jarri zen martxan, Txo (baxu-

jolea) eta Javier Ruz (gitarra-jolea eta konposatzailea) buru zituela.

FUSIONES DE FUEGO da bere emanaldiaren izena eta bertan

musika, ahotsa, koruak eta hainbat dantza-mota elkartzen dira, hala

nola: flamenkoa, trip-hop-a, dantza garaikidea eta afrikar dantza.

2 C G Ahal / ezin izan, gustatuko litzaidake E Gonbidapena H Aisialdiko jarduerak I Musika taldeak M Hitzordua adostu

A

Eguneroko jarduerak 9 Gasteizko HEO

DR. RING-DING - Dr. Ring-Ding-ek oso estilo fresko eta pertsonalaren bidez,

reggae, ska, dancehall, rocksteady, mento eta roots reggae musika

estiloekin lotutako erritmo eta soinu ezberdinak eskaintzen ditu. Richie

Senior a.k.a. (Dr. Ring-Ding) 1970ean jaio zen, Alemaniako Münster herrian

eta gaztetandik hasi zen musika-munduan. Handik urte gutxitara bere banda

propioa sortu zen, Dr. Ring-Ding & The Senior All Stars izenekoa, hain zuzen.

Bere azken emanaldietan, ordea, Ranking Soldiers izeneko Bartzelonako

bandarekin aritu da, Zaldibiako jaialdian lagun izango duen berbera. Bere

zuzeneko emanaldiak oso freskoak eta originalak dira. Aukera paregabea

bere musikarekin dantzatzeko, duela 5 urte ez baitzuen jotzen Euskal

Herrian.

MAKALA DJ - Makala Zarauzko artista polifazetikoa da. Baxu-jotzailea,

abeslaria, ekoizlea eta kontzertu-antolatzailea ere bada, baina horren

guztiaren gainetik, disko-jartzailea dugu eta 10 urte luze daramatza

Donostiako Etxekalte klubean hilero musika jartzen. Hiru bakarkako disko

eta beste artistentzako hainbat kolaborazio eta erremix egin ondoren, azken

bolada honetan Gaztea irratiko "Boom Shaka Laka" saio eklektikoa gidatzen

du, igande eta jaiegunetan. Sustraiez Blai jaialdiko saioan, doinu hauek

aurkeztuko ditu: balkan beats-ak, kumbia elektronikoa, rumba soul-a,

Jamaikako ska-musika eta erritmo latinoak.

RAÏ NA RAP - Musika-estilo ezberdinen nahasketatik sortu zen Raï Na Rap.

Bere kideak talde ezberdinetan arituak ziren 80ko hamarkadaz geroztik eta

une jakin batean reggae-musika oso gustuko zutela konturatu ziren. Gainera,

Karimek raï kantatzen zuen eta derbukka jotzen zuen. Hau guztia Marseillan,

gaur egungo Raï Na Rap taldea bilakatu zen. Raï musikatik reggaera joan

daiteke, batere nekatu gabe, besteen eta bere abestiak joz, entzulea, bidaia

bakar batean Aljeriatik Jamaikara eramanez.

Nor da nor?

Hurrengo esaldiok irakurrita, asmatu zein talderi dagokion informazio hori: MAKALA DR. RING-DINGRAÏ NA RAP JA TA JA

1. Musikarekin batera dantza da nagusi bere emanaldietan.

2. Oso zuzeneko emanaldi freskoak eskaintzen ditu.

3. Taldekide batzuk aljeriarrak dira.

4. Gaztea irratian saioa du.

5. Nafarroako taldea da. 6. Disko-jartzailea izateaz gain, beste hainbat arlo ere ukitzen dituen artista da.

7. Oso gazte hasi zen musika-munduan.

8. Marseillakoa da taldea.

B

C

D

Eguneroko jarduerak 10 Gasteizko HEO

2 ENTZUMENA. Gonbidapena

a Esan nork esaten duen esaldi bakoitza.

Iñakik Leirek 1. Bihar bere etxean jai bat antolatuko du.

2. Etzi euskara azterketa egin beharko du.

3. Hau poza!

4. Ez dela segurua esaten du.

5. Astuna dela esaten du.

6. Hizkuntza Eskolan ikasten du.

7. Sentitzen duela baina ezin duela esaten du.

8. Agertzen ez bada, ez esateko ezer.

9. Ondo pasatuko dutela esaten du.

3 Goazen jaialdira!

Egin lehenengo saiakera lagunak gurekin jaialdira joateko. Agendan begiratu eta lagun batzuei telefonozko mezu bat idatziko diegu. Ereduak

Hona hemen eredu batzuk. Irakur itzazu eta esan non aurkitu ditugun.

Sakelako telefonoan

Lagun hori:

Datorren azaroaren 10ean Sustraiez Blai Jaialdia izango da Zaldibian. Hori horrela,

atsegin handiz gonbidatzen zaitugu ekitaldi berezi honetara. Zure erantzuna baiezkoa

izango delakoan, agurtzen zaitugu.

Zure lagunak

Posta elektronikoan Larunbatean jaialdia dago Zaldibian. Libre al zaude?

Joxe

Antolatzaileek bidali duten gutunean

Epa! Datorren larunbatean musika-jaialdia omen dago Zaldibian eta oso talde onak

etorriko direla esan didate. Zer irudituko litzaizuke joatea? Badakit sarrerak eros

daitezkeela eta neu arduratuko naiz, nahi baduzu. Erantzun azkar, mesedez!

Josu

Baina libre al zaude? Hona hemen lagunek, zure mezua irakurri ondoren, bueltan idatzi dizutena: 1.- Ez ditut taldeak ezagutzen. 2.- Urruti dago. 3.- Ikasi beharra daukat. 4.- Igandean lana daukat. 5.- Paso.

Hau arrakasta! Denek dute aitzakiaren bat! Asmatu itzazu aitzakia horiei aurre egiteko argudio aproposak: 1.- Ez ditut taldeak ezagutzen.

2.- Urruti dago.

3.- Ikasi beharra daukat.

4.- Igandean lana daukat.

5.- Paso.

Eguneroko jarduerak 11 Gasteizko HEO

Etorri! Oraingo saiakera posta bidez egingo duzu. Dirudienez, laguna ez duzu erabat konbentzitu eta, agian, luze eta zabalago idatzita lortuko duzu.

Gainera proposatzen dizugun azken ataza egin eta bidaltzen badiguzu, jaialdirako bi sarrera lortzeko zozketan hartuko duzu parte.

Anima zaitez! Hauxe duzu eginkizuna, beraz:

Orain arteko informazio guztia kontuan izan eta idatz ezazu zure lagun bati posta elektronikoz bidaliko diozun mezu bat, puntu hauek aipatuz: - Jaialdiaren noiz-nongoak - Bertan joko duten taldeei buruzko informazioa - Aurreikusi lagunak ez joateko jarriko dizkizun aitzakiak eta saiatu berak gonbiteari baiezkoa emateko modua aurkitzen.

4 ENTZUMENA. Bidaiatzea

A Nora gustatuko litzaizuke joatea? a landa turismoa b itsas bidaia c hiri zirkuitua

B Zer iruditzen zaizu bisita kultural bat? a naturaz disfrutatu nahiago b primeran c bainuetxea nahiago

C Nola joan behar da? a itsasontziz b ordubeteko hegaldia c autoz, katua eramateko

D Zer aholkatzen didazu? a kostaldera joatea b mendira joatea c abenturazko bidaia egitea

5 MINTZAMENA. Zure txanda. Bete ezazu ondoko galdetegia. Zer gustatuko litzaizuke egitea itsas-bidaia honetan? Zenbatero?

Askotan Noizean behin Inoiz ez Igeri egitea Dantzatzea

Magia-trikimailuak

ikustea

Zinemara joatea

Irakurtzea Masajea hartzea

Urpekaritza egitea

Interneten ibiltzea

Karaokean abestea

Erosketak egitea

Euskara ikastea

Musika zuzenean entzutea

6 ENTZUMENA. Bidaia antolatua. Osatu elkarrizketa.

- Bihar __________ __________ gutxiagotan etorriko da autobusa zuen bila. Hementxe duzue ibilbidea, erabat azalduta, eta egingo ditugun ________ _________. Garaiz ibiltzea oso garrantzitsua da aurreikusita dagoena bete ________ ________ . Jaka bat ere hartu behar duzue, hozten ________ ______. Galderaren bat?

- Bai, ________, _______... jakin nahiko nuke ordaindu dugunaren barruan dena sartzen den, _______ _______, jokoetarako sarrerak, _________ ...

- Sarrerak, bai. Bazkaria, ________

_______, ere bai. Aparteko ezer eskatuz gero, zeuek __________ beharko duzue. ________ _______ ________?

7 MINTZAMENA: A ikaslea 17 or.; B ikaslea 18 or.

Eguneroko jarduerak 12 Gasteizko HEO

IRAKURMENA zorion agurrak mantangorri berria, larunbata

a Irakurri beheko zorion agurrak.

Zorionak, Maddi!!! Urte askotarako, etxeko guztien partetik. Asko- asko maite zaitugu, pila-pila patata tortilla!!!

Urtea hasten denean , 4 urte beteko

ditu Amaiak. Zorionak, aita-amen eta etxeko

guztien partetik!

Iepa! Elizondoko Baztan ikastolako ikasleak gara, eta gure gelako Ander Juarena zoriondu

nahi dugu. Zorionak, gelako

kide jatorra!!! Datorren urtean

garaiz ibiliko gara.

Azkenean iritsi da eguna! Txingudi ikastolako 2.B-ko

txikienak, Iratik,

7 urte bete ditu! Zorionak panpoxa!!!

Urte askotarako!!!

Junek 2 urte bete ditu abenduaren 17an!!! Zorionak gure mendigoizale txikiari!

Musutxo bat. Aitatxo eta amatxo.

Joan den astelehenean, azaroaren 21ean, urte bat bete

zuen Anek, Narbaxa eta Lakuntzako bi hortz dituztenen artean politenak. Hemen dago bere anaia Adurrekin. Noizean

behin deabrukeriaren bat egiten du, baina oso jatorra da. Zorionak tximeleta!!!

IDAZMENA

b Aprobetxatu adibide hauek gelako ikaskideei bere urtebetetzean antzeko zorion agurra idazteko eta e-postaren bidez bidaltzeko.

2 D

Eguneroko jarduerak 13 Gasteizko HEO

IdazmenaIdazmenaIdazmenaIdazmena

ATAZA: Zure asteko agenda ideiala euskaraz idaztea.

2 E

Gelako ikaskideok elkarrekin atera nahi duzue egun batean elkar hobeto ezagutzeko. Bakoitzak ohar bat (40 hitzekoa) utzi beharko du proposamenak eginez: ● Noiz elkartu? ● Non?

● Nora joan? ● Jatea?

Labur erantzun galdera bakoitzari

, astelehena , asteartea

, asteazkena , osteguna

, ostirala , larunbata

Eguneroko jarduerak 14 Gasteizko HEO

GRAMATIKA

2 A Nominalizazioa: –t(z)ea, -t(z)era, -t(z)eko

-t(z)ea

Zer galderari erantzuten dio. Beheko aditzekin erabiltzen da:

(izan) → ona, erraza, zaila, ezinezkoa, beharrezkoa, hobe, posible, kaltegarria, komenigarria… da/ez da (egon) → ondo, gaizki, debekatuta, galarazita… dago/ez dago ahaztu, bururatu, erabaki, espero izan, gomendatu, gustatu, kosta(tu), lortu, pentsatu Berriro egiTEA pentsatu dut. Debekatuta dago autoak aparkaTZEA. Sua itzalTZEA ahaztu zaie. Azkenean dena gaindiTZEA lortu du. Hobe da ezer ez esaTEA.

-t(z)era

Zertara galderari erantzuten dio. Beheko aditzekin erabiltzen da:

Altxatu, ausartu, behartu, bidali, bultzatu, etorri, gonbidatu, heldu, iritsi, jaiki, joan, zigortu AfalTZERA gonbidatu naute. Ez naiz egiTERA ausartzen. Ogia erosTERA joan da. Ez zuen egin nahi, baina egiTERA behartu dute.

-t(z)eko

Zertarako galderari erantzuten dio. Beheko aditzekin erabiltzen da:

(izan) → asmoa, astia, aukera, beldur, gai, gogoa, joera, lotsa, ordua, premia (egon) → arriskua, prest… Bihar hondartzara joaTEKO asmoa dut. Ohera joaTEKO ordua da. Ni ez naiz hori egiTEKO gai. Ez daukat afalTZEKO gogorik.

2 B Ahalera

1. Ahaleran laguntzaile hauek erabiltzen dira: NOR → naiteke, daiteke, gaitezke, zaitezke, zaitezkete, daitezke; NOR-NORK → dezaket/ditzaket, dezake/ditzake, dezakegu/ditzakegu, dezakezu/ditzakezu, dezakezue/ditzakezue, dezakete/ ditzakete

2. Ahalera egiteko aditz nagusiak ez du aspektu markarik hartzen. Adibidez: etor_ zaitezke, eros_ dezakezu…

3. Ahalerak –KE morfema hartzen du.

Adibide batzuk:

• Hemen edonor sar_ DAITEKE • Nahi baduzue, gurekin gera_ ZAITEZKETE • Hori edonork uler_ DEZAKE • Bihar EZ(IN) GAITEZKE etor_ • Zuek bakarrik EZ(IN) DEZAKEZUE egin.

Ezezko formak egiteko bi ordena erabil daitezke:

EZIN + aditz nagusia + laguntzailea

Ezin sar gaitezke Ezin ekar dezakezu

EZIN + laguntzailea + aditz nagusia

Ezin gaitezke sar Ezin dezakezu ekar

2 C NOR-NORI NORK NOR-NORI

t/da t

k/n k/n

di o

gu gu

zu zu

zue zue

dizki e te

da

a/na

litzai o

gu KE

zu

zue

litzaizki e

Gustatuko litzaidake + -t(z)ea

Eguneroko jarduerak 15 Gasteizko HEO

Ahal izan / Ezin izan aditz lokuzioak

Aditz nagusiaren arabera erabiltzen da aditz laguntzailea

Denbora erreferenteak

AHAL IZAN

orain une honetan

Orainaldi puntukaria

joan AHAL da jan AHAL du

puede ir puede comer

normalean beti

Orainaldi burutugabea

joan AHAL IZATEN da jan AHAL IZATEN du

suele poder ir suele poder comer

gaur goizean duela gutxi lehen

Orainaldi burutua

joan AHAL IZAN da jan AHAL IZAN du

ha podido ir ha podido comer

gero, bihar datorren...-(e)an orain(txe)

Geroaldia

joan AHAL IZANGO/AHALKO da jan AHAL IZANGO/AHALKO du

podrá ir podrá comer

Denbora erreferenteak

EZIN IZAN

orain une honetan

Orainaldi puntukaria

EZIN da joan EZIN du jan

no puede ir no puede comer

normalean beti

Orainaldi burutugabea

EZIN IZATEN da joan EZIN IZATEN du jan

no suele poder ir no suele poder comer

gaur goizean duela gutxi lehen

Orainaldi burutua

EZIN IZAN da joan EZIN IZAN du jan

no ha podido ir no ha podido comer

gero, bihar, laster datorren...-(e)an orain(txe)

Geroaldia

EZINGO/EZIN IZANGO da joan EZINGO/EZIN IZANGO da jan

no podrá ir no podrá comer

2 D Orainaldi burutua

Aditz nagusiaren aspektu burutua (–tu) + orainaldiko laguntzailea

Gaur goizean oinez joan gara lanera. Filma ez zaie gehiegi gustaTU. Non erosI duzu poltsa hori?

+ - ?

Duela gutxi zure gutuna jaso dugu. Oraindik ez da etxetik atera. Ez duzue inoiz pururik erre?

• Erabili orainaldi burutua orainaldian bukatutako jarduerei buruz hitz egiteko edo lehenaldiko esperientziak kontatzeko ez badakizu noiz gertatu ziren.

• Gaztelaniazko pretérito perfectoaren parekoa da (he estado, he ido, he llegado, he comido…)

Denbora erreferenteak: (gaur, lehen, inoiz, orain dela 2 ordu, duela gutxi, duela hamar minutu, lehentxeago, oraindik, berri…) Askotan inoiz (= zure bizitzan orain arte) eta inoiz ez denbora erreferenteekin erabiltzen da. Inoiz bazkaldu duzu jatetxe japoniar batean?

A Inoiz izan zara Mexikon? B Bai, izan naiz A Noiz joan zinen? B Orain dela bost urte

• Elkarrizketak askotan orainaldi burutuan (galdera orokorra) hasten dira eta gero lehenaldi burutuan jarraitzen dute (galdera zehatzak egiteko: noiz, non, nola, norekin…)

Agintera. Aditz nagusiak ez du aspektu markarik hartzen: eser_ , idatz_ , geldi_

aditz intransitiboak: ZU ZUEK Eser zaitez! Eser zaitezte! Geldi zaitez! Geldi zaitezte! Jaiki zaitez! Jaiki zaitezte! Zatoz! Zatozte! Zaude! Zaudete! Zoaz! Zoazte!

aditz transitiboak: ZUK ZUEK Egin ezazu hori! Egin ezazue dena! Egin itzazu ariketak! Egin itzazue lanak! Irakur ezazu aldizkaria! Irakur itzazue liburuak! Idatz ezazu postal bat! Idatz ezazue mezu bana! Lot itzazu zapatak!

Eguneroko jarduerak 16 Gasteizko HEO

2 A MINTZAMENA A ikaslea a Binaka, beheko ikas-estrategietatik zeintzuk gustatzen zaizkion eta zeintzuk ez galdetuko diozu ikaskideari. Adib.: Gustatzen zaizu testuak irakurtzea? Gustatzen

zaio Ez zaio

gustatzen Beharrezkoa iruditzen

zaio

Euskaldunak imitatzea Testuak irakurtzea Ikastaroak egitea Barnetegi batera joatea Baserri batera joatea Ikaskideekin elkartzea eskolaz kanpo ere euskaraz mintzatzeko

Kalean euskaraz egiteko aukerak bilatzea

ETBko albisteak euskaraz entzutea

Komunikazioan hanka sartzera arriskatzea

Ikasteko ilusioa izatea Gramatika nire kasa ikastea Gramatika-ariketak egitea Hitz zerrendak egin eta ikastea

2 B MINTZAMENA A ikaslea

Eguneroko jarduerak

Galdetu zure ikaskideari eta jarri gurutzea erantzunetan (X). Informazio gehiago baduzu, idatzi azken zutabean. Adib.: Zortziak baino lehen jaikitzen zara? Galdetu zure ikaskideari

Bai, beti Askotan Batzuetan Inoiz ez Informazio gehiago

Zortziak baino lehen jaiki Gosaltzeko kafesnea hartu Praka bakeroak erabili Egunkaria irakurri Lagunei telefonoz deitu Eskolara autobusez etorri Jatetxean bazkaldu Gauetan nekatuta sentitu Ohean irakurri Hamabiak baino beranduago oheratu

Orain kontatu klasekoei zure ikaskideari buruz.

Bera(k) beti … Bera(k) askotan … Bera(k) batzuetan … Bera(k) inoiz ez …

Eguneroko jarduerak 17 Gasteizko HEO

2 C MINTZAMENA

A IKASLEA

� Bihar B ikaslearekin geratu nahi duzu. � Begiratu zure agendan eta proposatu ordu bat. � Ados jartzen saiatu.

9.00

10.15

11.00

12.30

13.00

14.00

15.00

16.00

17.00

18.00

19.00

20.00

2 A MINTZAMENA B ikaslea a Binaka, beheko ikas-estrategietatik zeintzuk gustatzen zaizkion eta zeintzuk ez galdetuko diozu ikaskideari. Adib.: Gustatzen zaizu testuak irakurtzea?

Gustatzen zaio

Ez zaio gustatzen

Beharrezkoa iruditzen zaio

Euskaldunak imitatzea Testuak irakurtzea Ikastaroak egitea Barnetegi batera joatea Baserri batera joatea Ikaskideekin elkartzea eskolaz kanpo ere euskaraz mintzatzeko

Kalean euskaraz egiteko aukerak bilatzea

ETBko albisteak euskaraz entzutea

Komunikazioan hanka sartzera arriskatzea

Ikasteko ilusioa izatea Gramatika nire kasa ikastea Gramatika-ariketak egitea Hitz zerrendak egin eta ikastea

Eguneroko jarduerak 18 Gasteizko HEO

2 B MINTZAMENA B ikaslea

Eguneroko jarduerak

Galdetu zure ikaskideari eta jarri gurutzea erantzunetan (X). Informazio gehiago baduzu, idatzi azken zutabean. Adib.: Ohean gosaltzen duzu?

Galdetu zure ikaskideari

Bai,beti Askotan Batzuetan Inoiz ez Informazio gehiago

Ohean gosaldu Goizetan telebista ikusi Arropa beltza jantzi Interneten ibili Gutunak idatzi Oinez joan lanera Lagunekin bazkaldu Musika entzun Goiz afaldu Goiz oheratu

Orain kontatu klasekoei zure ikaskideari buruz.

Bera(k) beti … Bera(k) askotan … Bera(k) batzuetan … Bera(k) inoiz ez …

2 C MINTZAMENA

B IKASLEA

� Bihar A ikaslearekin geratu nahi duzu. � Begiratu zure agendan. � Ados jartzen saiatu.

9.00

10.00

11.00

12.00

13.00

14.00

15.00

16.00

17.00

18.15

19.00

20.00