19 kamera. jon arretxe

6
Solasaldia Solasaldia 19 Kamera Jon Arretxe Gauzak lasai daude gaur San Frantzisko aldean, baina bat-batean monitoreak kontrolatzen dituen gizona talaian jarri da, ondo ezagutzen duen beste gizon bat hurbildu baitzaie toxikomanoei, ijito herren, bizardun eta lodi bat. Ezin hobeto ezagutzen dute haiek ere, berbaz hasi dira eta, kamerek hotsik jasotzen ez duten arren, agerian dago batzuek zakarkeriaz hitz egiten diotela. Gazte bizarduna ez da batere kikildu, sutsu dihardu eztabaidan eta badirudi edozein momentutan elkar joka hasiko direla. (56. or.) Hernani, Udal Liburutegia 2016 apirila

Upload: hernani-liburutegia

Post on 26-Jul-2016

218 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

Dossierra liburuari buruzko informazioarekin.

TRANSCRIPT

Page 1: 19 kamera. Jon Arretxe

SolasaldiaSolasaldia

19 Kamera

Jon Arretxe

Gauzak lasai daude gaur San Frantzisko aldean, baina bat-batean monitoreak kontrolatzen dituen gizona talaian jarri da, ondo ezagutzen duen beste gizon bat hurbildu baitzaie toxikomanoei, ijito herren, bizardun eta lodi bat. Ezin hobeto ezagutzen dute haiek ere, berbaz hasi dira eta, kamerek hotsik jasotzen ez duten arren, agerian dago batzuek zakarkeriaz hitz egiten diotela. Gazte bizarduna ez da batere kikildu, sutsu dihardu eztabaidan eta badirudi edozein momentutan elkar joka hasiko direla. (56. or.)

Hernani, Udal Liburutegia2016 apirila

Page 2: 19 kamera. Jon Arretxe

Jon Arretxe1 (Basauri, 1963)

Jatorriz bizkaitarra bada ere, Gasteizen bizi izan da 15 urtetan, eta 2004tik hona Nafarroanbizi da, Arbizun.

Heziketa fisikoan lizentziatu zen eta Euskal Filologian doktorea da. Musika arloaridagokionez, Pianoko ikasketak Bilboko Kontserbatorioan egin zituen, eta KantukoakGasteizko eta Bilboko kontserbatorioetan.

Euskara irakaslea izan zen hamar urtez Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoan etaHeziketa Fisikoa irakatsi zuen hiru urtez EHUn, Gasteizko Irakasle-Eskolan. Lan hari utzi etaazken urteotan idaztetik bizi da. Osagarri gisa bere bidaia nahiz liburuei buruzko hitzaldiakematen ditu eta opera kantatzen du. Bilboko eta Iruñeko opera koruetan kantatzen du, etabakarlari gisa ere aritzen da.

1991n argitaratu zuen lehen liburua, Hakuna matata. Geroago, Basauriko euskararen gainekoikerkuntza kaleratu zuen. Eleberri beltza, bidaia-literatura eta umorea jorratu izan ditu batezere, 20 liburutik gora ditu argitaratuak eta horietatiko asko beste hizkuntzetara itzuli dituzte(gehienbat gaztelerara).

1 Hemendik hartuta [2016-03-14]: http://www.idazleak.eus/euskara/idazleak/jon-arretxe-perez

Page 3: 19 kamera. Jon Arretxe

Bibliografia2

NarrazioaLarunbatak (2001, Elkarrekin)Oroituz (1998, Elkarrekin)Ostegunak (1997, Elkarrik)Ostiralak (1999, Elkarrekin)Zazpi kolore (2000, Elkarrekin)Larunbatak (2001, Elkar)Sustrai Beltzak (2006, Elea)

NobelaUrrezko triangelua (2001, Elkar)Manila konexioa (2003, Elkar)Kleopatra (2005, Elkar)Morto Vivace (2007, Elkar)Fatum (2008, Elkar)19 kamera (2012, Erein)612 euro (2013, Erein)Hutsaren itzalak (2014, Erein)Estolda jolasak (2015, Erein)

SaiakeraBasauriko euskara (1994, Basauriko udala)

Haur eta gazte literaturaHakuna matata (liburua) (2000, Labayru)Harresi handirantz (1997, Alfaguara-Zubia)Lurraren taupadak (2001, Alfaguara-Zubia)Beti iparralderantz (2014, Erein)

BidaiaTubabu (1994, Elkar)Tuparen seme alabak (1997, Elkar)Ekialdeko mamuak (2002, Elkar)Griot (2004, Elkar)

BiografiaTxomin Agirre (1992, Eusko Jaurlaritza)

2 Hemendik hartuta [2016-03-14]: https://eu.wikipedia.org/wiki/Jon_Arretxe

Page 4: 19 kamera. Jon Arretxe

19 kamera

Sinopsia

Trama paralelo batzuek osatzen dute umorea eta gordintasuna konbinatzen dituen nobela beltzhau: Palankako klub bateko prezio susmagarriak, trafikatzaileen arteko istiluak, adin txikikoprostituta baten desagerpena, kaputxadun talde baten jipoi eta hilketak… Dena dela, nobelakoardatz nagusia Toure da, Bilboko San Frantzisko auzoan bizi den etorkin afrikarra. Ogibideabilatzen behartuta, gezurrezko igarle gisa saiatuko da lehenik eta, pixkanaka, kasu etaproposamen bitxiak sortzen joango zaizkio.

Kritikak3

San Frantzisko Bilbon Iker Zaldua

(…) Haruki Murakamik Gauaren sakoneaneleberrian egin zuen antzera, Jon Arretxekkamerak erabiltzen ditu bertako eszenak fokatzeko, kamera horien arduradunak mugituko dualde batetik bestera kontakizuna, hara eta hona eramango gaitu, irudi interesgarrienaren xerka.Murakamik Tokio aukeratu zuen eta gau bati heldu zitzaion, kameraz giza begiak ikusi nahiez duen hori erakusteko. Arretxek Bilboko auzo horren barna ipinitako 19 kamerarenaitzakian jarri du gure begien aurrean horren mikro ez den klima bat erakusteko, gurean ere(hurbil ez, bertan) berotzen, hozten eta, are, izozten duen klima.

Hala ere, Arretxek koadernoaren irudimenak atalean ezarritakoari tira egin eta kontakizunmamitsua sortu du. Urrunegi joan dela iritziko du zenbaitek, fantasiaren atalasera ere hurbildudela ere bai, agian. Nago, ordea, kontakizun horretan agertzen diren miseriak erakustea zelaidazlearen asmoa, hau da, kamera horiek jasotzen duten hori, arduradunaren eta agintarieniragazkitik pasa eta desagertu aurretik, gure begietan ipintzea. Burkina Fasoko etorkina daprotagonista nagusia, beste asko bezala, etorkizun hobe baten bila edo, hobe esatera, etorkizunbaten bila gurera etorritakoa. Paperik gabe, dirurik gabe, iparrorratzik gabe bihotz gabeenzementuzko oihanean sartu da. Ezagutuko du polizia, ezagutuko du prostituzioa, ezagutuko dudroga trafikoa, ezagutuko ditu esklabo etorritako nigeriarrak eta ezagutuko ditu gorpubilakatutako gorputz alderraiak. Horren mikro ez den klima horretan, ordea, ezagutuko ditugizon zuriak eta aristokraziako lagunak ere bai, azkenean, kasik, ekitaldi bakoitzeko mila euroirabaz ditzakeen izar bilakatzeraino. Istorioa irakurtzen ari garela, ordea, mezu subliminalakbailiran, Arretxek auzoan jazotzen diren bizipenak jartzen dizkigu labur-labur aurrez aurre.Gure protagonistarekin zerikusirik ez duten istorioak dira, baina kontatu nahi duenarekin batdatozenak, hilketak, menderakuntzak eta jazarpenak. Oharkabean iristen zaizkigu irudi horiek,

3 [2016-03-14]: http://kritikak.armiarma.eus/?p=5980

Page 5: 19 kamera. Jon Arretxe

Toure afrikarrean begian iltzaturik dauzkagula flash batek jo bagintu bezala, eta flasharekinbatera irudiak sartzen zaizkigu garunean, berehala Toure fokatzen dugun arte berriro.

Bizi doa kontakizuna, gertaerak ez dira berantiarrak eta bat irensterako beste eszena batfokatzen du kamerariak. Aurrera egiteko irrika du irakurleak, ezustekoaren etaaurreikusgarriaren arteko marra fina ongi kudeatzen du Arretxek, aurreikus daiteke aurreragozer gertatuko den, bai, baina ezustekoak ere badira. Kontakizunaren garapenak zein bidehartuko duen aurreikus daiteke, apika, baina hori nola mamitzen den, zein bidezidor hartzendiren, asmatzen ez da erraza. Azken orrietan istorioari amaiera eman beharrean, segidaematen saiatzen da Arretxe; kamerak itzali egin dira, baina Toure San Frantzisko auzoan dagooraindik. Eta San Frantzisko Bilbon dago, oraindik.

Gara, 2013-12-29

Jon Arretxeri Elkarrizketa4

Hitzen Uberan

Idazle emankorrenetakoa da. Eta bidaiariena ere, akaso. Istanbul, Munich, Bamako etaTangerren kokatu izan ditu bere liburuetako pertsonaiak. Nobela honetan ordea, 19kamera izenekoan, Bilbon barrena dabiltza pertsonaiak. San Frantzisko auzoan, zehazkiesanda. Ez da berritasun bakarra. Umorea baliatu du kontakizuna garatzeko orduan. "Etakritika soziala ere bai. Nobela beltz gehienetan agertzen da eta nik ere banuen hori lantzekogogoa", adierazi digu hitzen uberan izan dugun solasaldian.

Bidaiekin lotuta egon dira zure aurreko nobelak. Azken honetan, ordea, etxean kokatuduzu trama.Aldaketa handia izan da. Batez ere jendearen gomendioengatik egin dut. Beti hitz egiten duzujende askorekin eta nobeletan beti jartzen dut nire e-posta. Jendeak maiz esaten zidan, "ondodago atzerrian kokatzea nobela; bidaia-literaturaren kutsu hori ematea... Baina Euskal Herrianezin da kokatu horrelako nobela beltz bat?". Eta horregatik egin dut.Euskal Herrian dugun hiri antzeko bakarra Bilbo da. Beste hiriburuetan ez dago Bilboko SanFrantziskoren parekorik. Eta nire nobeletarako horrelako giroa behar dut, nobela beltzeko girotradizional hori: prostituzio-gunea, droga-gunea, etorkinak, jende behartsua, ghetto itxurakogiroa...Bidaia kontuez ahaztu eta hemen kokatu dut 19 kamera nobela. Dena den, afrikarra denezBilboko San Frantzisko aldeko ghetto hori, ba nobela honek bidaiatik ere badauka zerbait.

Kontraste handiak aurki daitezke Bilbon bertan. Hori ere baliatu duzu nobela honetan, ezta?Azken urteotan asko aldatu da Bilbo. Deustun nengoenean filologia ikasten, itsasadarra gauzanazkagarria zen. Ibai bazter guztia estolda modukoa zen. Ontziolak erdi abandonatuta... Etaorain, Guggenheim edota Iberdrola dorrea ageri dira bertan.Kontrastea sortzeko aprobetxatu dut eta Bilbo aristokrata ere islatu dut nobelan, ezagutzendudalako mundu hori. Operako mundu hori, Euskalduna jauregikoa. Ni banabil kantatzenBilboko opera koruan, ABAOko jendearekin.

4 Elkarrizketa osoa [2016-03-14]: http://uberan.eus/?gatzetan-gordeak/elkarrizketak/item/jon-arretxeri-elkarrizketa

Page 6: 19 kamera. Jon Arretxe

Gure gizartearen bi muturrak erakutsi nahi izan ditut. Kasu honetan Bilbokoak. Baina EuskalHerri osorako balio dezake. Nahiz eta Toure patera pisu horietako batean bizi, patuakeramango du opera mundu horretan kantatzen duen jendearekin kontaktuan jartzera. Horrekaukera ematen du kritika soziala egiteko, baina umore klabean egin dut hori.Nire aurreko nobelak oso tragikoak ziren denak. Tangerren, Istanbulen, Lisboan...kokatutakoak oso gordinak ziren. Orain, berriz, gordintasunak gorabehera, umore klabeanidaztea erabaki dut.

Asko bidaiatu duzu. Afrikan ibili zara eta pentsatzen dut ezagupen horiek osogarrantzitsuak izan direla pertsonaia nagusia, Toure, umore klabean jartzeko.Noski. Afrikako Ipar Mendebaldeko eskualde hori nahikoa ondo ezagutzen dut, Mali,Senegal, Burkina-Faso... Baditut lagunak han bizi direnak eta baita hangoak hemen bizidirenak. Euren izaera ezagutzen dut, egon naiz eurekin han bizitzen eta euren alaitasun horieta umorearen zentzu hori baliatu nahi izan dut. Positibotasuna eta praktikotasunaren ideiahori oso gustuko dut gainera. Bestela ezinezkoa izango zitzaidan horrelako pertsonaia batosatzea. Arriskutsuegia izango litzateke.

Tonuan ere igartzen da, beraz, beste aldaketa. Zailtasunik eman dizu erregistrohorretan aritzeak?Ez, nahikoa argi neukan. Afrikarrek umore hori nola erabiltzen duten asko gustatu izan zaitbeti. Nahikoa identifikatua sentitzen naiz. Seguru sentitu naiz pertsonaia sortzerakoan,horrelako jende askotxo ezagutzen dudalako. Gainera, badut lagun bat Bamakon eta zalantzakargitzen lagundu dit. Nobela beltzaren ezaugarriak ez dira falta. Desagertzeak, hilketak, protituzioa...Eta kritika soziala ere bai. Nobela beltz gehienetan agertzen da eta nik ere banuen horilantzeko gogoa. Euskaldun normalak nola tratatzen duen etorkin jendea, edota autoritateaknola hartzen dituen etorkinak. Inpunitatearen ideia ere hor dago denbora guztian.Aurreko nobeletan trama indartsu bat osatu izan dut eta hori nobelaren ardatz nagusi bilakatu.Oraingo honetan badira trama paralelo batzuk baina ardatz nagusia Toure bera da. Ondokarakterizatutako pertsonaia da. Ondo finkatzen saiatu naiz, asmoa hori delako: beste nobelabatzuetan ere, Tourerekin jarraitzea.

Narrazioa garatzeko, nobelaren izenburuan zenbatu dituzun kamerak ere baliatudituzu.Benetan daude 19 kamera, hasiera batean behintzat 19 ziren, auzoaren kontrolerako baliatzenzituztenak. Delinkuentzia kontrolatzeko eta, behar izanez gero, di-da batean polizia edoanbulantzia bidaltzeko hara. Baina polemika handia sortu zuen. Jende asko ez zegoen prest."Egun osoan kontrolatuta egon behar? Baina zer da hori?". Norberaren askatasunerako pentsazer suposatzen duen... Baina ipini ziren, eta kamera horiek dena ikusten dute.Nik nobelaren barruan bigarren narratzaile moduan erabili ditut. Narratzaile nagusia Tourebera da, lehen pertsonan mintzo dena. Baina gero bada bigarren narratzaile bat, hotza,objektiboa guztiz: kamerak. Kontatzen dute ikusten dutena, ikustea komeni ez diren gauzak...Eta kamara horien atzean beste norbait dago, kamera horien atzetik zer gertatzen denkontrolatzen.(…)