18.sistema immunitarioa_2_anaya

64
18. GAIA SISTEMA INMUNITARIOAREN ALDAKETAK

Upload: irakaslube

Post on 26-Aug-2014

212 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

2. batxilergoko Biologia ikasgaia. 18. unitate didaktikoa

TRANSCRIPT

Page 1: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

18. GAIASISTEMA INMUNITARIOAREN

ALDAKETAK

Page 2: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

Zientzialariek diote, txertoek gure bizi-itxaropena 30 urtez luzatu dutela. Alabaina, mundu oro ez dago ados. Estatu Batuetako Oregoneko estatuko Ashland herrian, biztanleen zati handi bat euren umeak txertatzearen aurkakoa da. Diotenez, umeak txertatzeak damazkien onurak baino kalte gehiago izan ditzakeela. Alegia, txertoen mesfidati dira.

Page 3: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

0. SARRERA● Immunitate-sistemak patogenoetatik babestu

egiten gaitu eta, halaber, organismoan eratzen diren tumore-zelularik gehienak ezabatu eta, horrela, minbiziak garatzea ekiditen du.

● Hala ere, zenbaitetan ez du egoki funtzionatzen eta organismoko molekulei beraiei egiten die eraso (autoimmunitatea) edo gehiegizko erantzuna ematen du berez kaltegabeak diren molekula arrotzen kontra (alergiak); bestetan ez dira gai tumore-zelulak detektatzeko, minbiziari garatzen utziz.

Page 4: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

1. IMMUNITATEA● IMMUNITATEA indibiduoak eragile

patogenoak organismo barruan garatzearen eta, horrela, horien eraginez gaixotasun infekziosoa izatearen aurka jartzen duen erresistentzia da.

● Immunitatea sortzen duen prozesuari IMMUNIZAZIO esaten zaio.

Page 5: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

● Immunitatea 2 motatakoa izan daiteke:1) BEREZKO IMMUNITATEA

– Indibiduoa sortzen denetik daukana.– Eragileak:

● Hesi fisikoak (larruazala,...)● Hesi kimikoak (mukosa, listua...)● Hesi mikrobiologikoak (hesteetako flora,...)● Neutrofiloak● Makrofagoak● NK zelulak● Osagarriko sistema● Zitokinak

Page 6: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

2) HARTUTAKO EDO MOLDAERAZKO IMMUNITATEA

– Patogenoekin kontaktuan egon ondoren lortzen da.– Eragileak:

● Linfozitoak● Linfozitoen produktuak (antigorputzak)

– Indibiduoak erresistentzia ematen dioten antigorputzak sintetizatzen badute IMMUNITATE AKTIBOA izango da; ez badute sintetizatzen IMMUNITATE PASIBOA.

– Aldi berean, BEREZKOA ala ARTIFIZIALA izan daiteke, prozesu naturalen ala teknika artifizialen (txertaketa) bidez eragitearen arabera.

Page 7: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya
Page 8: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

1.1. MOLDAERAZKO IMMUNITATE AKTIBOA

● Moldaerazko immunitate aktiboa banakoa patogenoarekin kontaktuan jarri eta erantzun immunitarioa sortu ostean eskuratzen da.

● Oroimen immunologikoa lortzen da, hots, antigeno berarekin bigarren kontaktua egonez gero antigeno espezifikoak azkar sortzeko aukera ematen du.

● Banakoak berak sortutako erresistentzia delako deritzo immunitate aktiboa.

● Iraupen aldagarria dauka.

Page 9: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

● Moldaerazko immunitate aktibo 2 mota:A) BEREZKOA● Erantzun

immunitarioa berez sortzen da organismoaren, patogenoaren gaixotasun infekziosoak eraginda.

B) ARTIFIZIALA● Erantzun

immunitarioa txertoen bidez sortarazten denean.

Page 10: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

TXERTOAK● Txertoak, germenaren prestakin

antigenikoak dira; ez dute patogenotasunik, baina bai gaitasun immunogenoa. Alegia, erantzun immunitario primarioa eragiten dute, baina gaixotasunik ez.

● Txertoei esker banakoa germenaren aurka babestuta gelditzen da ondorengo kontaktuetarako, oroimena duten linfozitoak baitauzka jada organismoan.

Page 11: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

● Txertaketa lagungarri izan da gaixotasun asko kontrolatzeko, eta zenbait kasutan gaixotasuna erabat ezabatzeko (baztanga, kasu)

Page 12: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

TXERTOEN EZAUGARRIAK● Txertoek seguruak izan behar dute, eta ez dute efektu

sekundariorik eduki behar.– Ez dago erabat segurua den txertorik. Adibidez,

oihartzun handia izan zuen gurean umetoki-lepoko papilomaren txertoak eragindako neskatilen heriotzak.

● Txertoek oso immunogenoak izan behar dute; hots, banakoa berezko infekziotik babestuko duen erantzun immunitarioa piztu beharra du.

– Ez dago erabateko babesa eskaintzen duen txertorik. Adibidez, elgorriaren txertoa %90-95ean da eraginkorra.

● Txertoak prebentzioak dira, baina ez dute osatzen, beraz, gaixotasuna eduki aurretik hartu behar dira.

● Eraginkortasuna mantentzeko, ondo kontserbatu eta egokiro hartu behar dira.

Page 13: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

TXERTO MOTAK● Jatorriaren arabera zenbait txerto mota daude:

A) TXERTO BIZI ARINDUAKB) TXERTO HILAK edo EZ-AKTIBOAKC) TXERTO ANTI-IDIOTIPIKOAK

Page 14: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

A) TXERTO BIZI ARINDUAK● Birulentzia murriztua duten germen biziak dira.● Birulentzia murrizteko:

– Andui arrunta aurkako-baldintzetan hazten da behin eta berriro, birulentzia faktoreak galdu arte.

– Manipulazio genetikoaren bitartez mutante ez-birulentoak sortzen dira.

● Txertoaren dosi txikiak txertatzen dira.● Organismoak erantzun zelular eta humorala

ematen du, berezko infekziotik lorturikoaren antzeko immunitatea eskainiz: sendoa eta luzea.

● Txerto hauen patogenoak beste pertsonetara kutsa daitezke, berezko txertaketa eraginez. Arriskutsua da, ordea, immunoeskasia duten pertsonentzat.

● Adibidez: errubeola, elgorria, poliomielitisa, tuberkulosia,...

Page 15: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

Errubeolaren ohiko exantema

Ume elgorriduna ohiko exantemarekin.

Poliomielitisaren ondorioak jasan dituen eskalea

Page 16: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

B) TXERTO HILAK edo EZ-AKTIBOAK● Patogeno hilekin osatuta daude, hots, germen

birulentoak (bakterio, birus...) ez-aktibatuz prestatzen dira, metodo kimikoak (beroa) edo kimikoak (formola, azetona...) erabiliz.

● Txerto arinduek baino dosi handiagoak behar dira. Ondorioz, efektu sekundario gehiago izan ditzakete.

● Oro har, oroimeneko dosiak behar dira.● Erantzun humorala sortzen dute.● Txerto biziek baino immunitate motelagoa eta

laburragoa eskaintzen dute.● Eraginkortasuna hobetzeko, maiz, substantzia

laguntzaileak erabiltzen dira.

Page 17: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

● Txerto ez-aktibo motak:1) Erabateko txertoak– Birus edo bakterio konplexuekin osatuta.– Adib.: sukar tifoidearena, gripearena, polioarena, amorru

arena...2) Txerto antitoxikoak– Patogenoek jariatutako toxina ahulduekin osatzen

dira.– Adib.: tetanosarena, difteriarena...

3) Antigeno garbituekin osaturiko txertoak– Patogenoen antigeno immunizatzaile garbituekin

osatuta, hala nola, bakterioen polisakarido kapsularrak, estalki birikoaren proteinak, e.a.

– Antigeno horiek mikroorganismotik isolatu eta garbitu egiten dira. Egun ingeniaritza genetiko bidez ere lortzen dira.

– Adib.: B hepatitisarena...

Page 18: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

C) TXERTO ANTI-IDIOTIPIKOAK● Beste antigorputz batzuen aurka (antigorputz anti-

idiotipikoak) sorturiko antigorputzez osatuta.● Organismoan antigeno bat sartzean, organismoak

horren aurkako antigorputzak (idiotipikoak) sortzen ditu. Antigorputz horiek beste organismo batzuetan sartzean, immunogeno gisa jokatzen dute eta antigorputz horien kontrako antigorputzak (antigorputz anti-idiotipikoak) sortzen ditu organismoak.

● Antigorputz anti-idiotipiko horiek txerto gisa erabili daitezke, antigenoaren egitura bereko eskualdeak baitituzte.

● Txertoak kaltegabekoak dira, ez baitute antigenorik.

Page 19: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya
Page 20: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

1.2. MOLDAERAZKO IMMUNITATE PASIBOA

• Indibiduoak beste organismo batek sortutako antigorputzak jasotzen dituenean.

• Organismo hartzailearen sistema immunitarioa ez da aktibatzen.

• Immunizazio hori 2 motatakoa:

1) BEREZKOA– Antigorputzak berez pasatzen dira organismo batetik bestera.– Adib.: fetuari eta bularreko haurrari pasatzen zaizkionak.

2) ARTIFIZIALA– Beste indibiduo batzuetatik ateratako antigorputz garbituak

sartzen dira.– Prestakin horiei serumak deritze.

Page 21: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

SERUMAK● Serumak antigorputzak dituzten prestakinak dira.● Gizakien edo beste animalien odoletik erauzten dira.● Indibiduoak berehalako immunitatea lortzen du,

baina iraupen laburrekoa.● Efektu sendagarria dute eta egokiak dira gaixotasun

infekzioso larrien tratamenduan, hala nola, tetanosa, botulismoa, e.a.

● Animalia-jatorriko serumek (heterologoek) hipersentsibilitate-erreakzioak sor ditzakete animaliaren proteina espezifikoak edukitzeagatik; giza jatorrikoek (homologoek) ez dute erreakziorik sortzen eta immunitate luzeago eskaintzen dute.

Page 22: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

2. IMMUNOPATOLOGIAK

● IMMUNOPATOLOGIAK sistema immunitarioaren aldaketak dira.

● Substantzia kaltegabekoen edota norberaren molekulen aurkako erreakzioak izan daitezke.

● Aldaketa horiek larritasun maila ezberdineko gaixotasunak eragiten dituzte, hala nola: gaixotasun autoimmuneak, immunoeskasia eta hipersentsibilitate-erreakzioak.

Page 23: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

2.1. GAIXOTASUN AUTOIMMUNEAK● Sistema immunitarioak bere molekulak

molekula arrotzetatik bereizteko gai da. Fenomeno horri tolerantzia immunologikoa deritzo.

● Tolerantzia immunologikoa enbrioi-aldian garatzen da zenbait mekanismori esker. Garrantzitsuenetakoa: delekzio klonala.

● Batzutan mekanismo horiek huts egiten dute, norberarekiko tolerantzia apurtuz.

● Ondorioz, sistema immunologikoak organismoari berari eraso egin eta gaixotasun autoimmuneak eragiten dizkio.

Page 24: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya
Page 25: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

● Gaixotasun autoimmunean eragina duten zenbait faktore:● FAKTORE

GENETIKOAK● FAKTORE

ENDOKRINOAK● INGURUMEN-

FAKTOREAK– Elikadura, eguzki-

erradiazioak, substantzia kimiko batzuk.

● ESTRESA

Page 26: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

● Bestalde, gaixotasun autoimmuneak 2 taldetan banatzen dira:

1) GAIXOTASUN ORGANO ESPEZIFIKOAK– Antigorputzek organo jakin bati edo organo bateko

zelula-mota jakin bati erasotzen diotenean. – Adib.: diabetes mellitus, anemia galgarria,

miastenia larria, esklerosi anizkoitza...

2) ORGANO ESPEZIFIKOAK EZ DIREN GAIXOTASUNAK (SISTEMIKOAK)– Antigorputzek organismo osoan barreiaturiko

egiturei erasotzen diete.– Adib.: eritema-lupusa, artritis erreumatoidea, e.a.

Page 27: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya
Page 28: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

2.2. IMMUNOESKASIAK

● Sistema immunitarioko elementuren bat ez edukitzearen edo horren funtzionamendua egokia ez izatearen ondoriozko aldaketa patologikoak dira.

● Immunoeskasia duten banakoek infekzio kronikoak edukitzeko erraztasun handiagoa dute, baita gaixotasun autoimmuneak eta tumoreak edukitze arrisku handiagoak ere.

Page 29: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

● Bi immunoeskasia mota daude:

A) IMMUNOESKASIA PRIMARIOAK edo SORTZETIKOAK

B) IMMUNOESKASIA SEKUNDARIOAK edo HARTUTAKOAK

Page 30: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

A) IMMUNOESKASIA PRIMARIOAK EDO SORTZETIKOAK● Sortzetiko immunoeskasiak sistema

immunitarioaren berezko akats genetikoen eraginezkoak dira.

● Muina transplantatuta tratatzen dira.● 2 talde:

1) ESPEZIFIKOAK– Akatsek erantzun immunitario espezifikoko osagaietan (B eta T

linfozitoetan eta antigorputzetan) eragiten dutenean.● B LINFOZITOENA: B linfozito gabezia, beraz, antigorputzik ez da

sortzen. Adib.: Agammaglobulinemia.● T LINFOZITOENA: T linfozito gabezia. Adib.: Di George sindromea.● IMMUNOESKASIA KONBINATUA: T eta B linfozitoen gabezia.

2) EZ-ESPEZIFIKOAK– Akatsek erantzun immunitario ez-espezifikoko osagaietan

(fagozitoetan, konplementuetan) eragiten dutenean.

Page 31: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

B) IMMUNOESKASIA SEKUNDARIOAK EDO HARTUTAKOAK

● Bizitzako uneren batean agertzen dira, zergati ingurumenekoen ondorioz:

– Elikadura txarra– Minbizia (leuzemia)– Erradiazio kaltegarriak– Erredurak– Droga immunosupresoreak– Kimioterapian erabilitako farmakoak– Bakterioen/Birusen eraginezko infekzioak– e.a.

● Sortzetikoak baino ugariagoak dira.● Immunoeskasia sekundario guztien artean

larrienetakoa HIESa da (Hartutako ImmunoEskasiaren Sindromea).

Page 32: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

HIESa● GIBak (Giza Immunoeskasiaren Birusak,

HIV) eragindako infekzioaren ondoriozko immunoeskasia sekundarioa da.

● Birus honek ugaltzeko, gainazalean CD4 proteina duten zelulak (T linfozito laguntzaileak, makrofagoak...) erabiltzen ditu eta suntsitu egiten ditu, erantzun zelularra bera suntsituz.

Page 33: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya
Page 34: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya
Page 35: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

● Gaur egun ez dago oraindik HIESa osatzeko tratamendurik, beraz, eraginkorrena prebentzioa egitea da, arrisku jokabideak saihestuz.

● Hala ere, gaixotasunaren garapena atzeratu eta gaixoen bizi-kalitatea hobetzen duten farmakoak erabiltzen dira, hala nola:● Erretrotranskriptasen inhibitzaileak● Proteasen inhibitzaileak

● Farmako hauek oso toxikoak dira, beraz, dosi txikitan hartu beharra dago.

● Beste arazo handi bat GIB birusak mutatzeko gaitasun handia duela da, beraz, farmakoak zaharkituta geratzeko arriskua dago.

Page 36: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

2.3. HIPERSENTSIBILITATEA● HIPERSENTSIBILITATEA antigeno baten

aurkako erantzun immunitario ez-egokia edo gehiegizkoa da, eta kalteak eragiten dizkie ehunei.

● Ez da antigenoarekiko lehenengo kontaktuan agertzen, ondorengoetan baizik, sentsibilizazio-aldi baten ostean.

● Erreakzio horiek oroimen immunologikoarekin lotuta daude.

● Alergia esaten zaie; alergiak eragiten dituzten patogenoei alergenoak.

Page 37: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

● 1963an Robin Coombs-ek eta P. Gell-ek 4 hipersentsibilitate-mota bereizi zituzten:● I. MOTAKO HIPERSENTSIBILITATEA● II. MOTAKO HIPERSENTSIBILITATEA● III. MOTAKO HIPERSENTSIBILITATEA● IV. MOTAKO HIPERSENTSIBILITATEA

Robin Coombs

Page 38: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

I. MOTAKO HIPERSENTSIBILITATEA: ANAFILAKTIKOA● Berehalakoa edo atopikoa ere esaten zaio.● Garrantzitsuena beharbada.● Erreakzio alergiko honen bitartekariak IgE izeneko

antigorputzak dira.● Erreakzioa eragiten duten alergenoak izaera

ezberdinetakoak izan daitezke: janariak, polena, akaroak, intsektuen pozoia, sendagaia...

Page 39: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

●Erreakzioa 3 etapatan ematen da:1.- Alergenoa gorputzan sartzen da eta T linfozito laguntzaileak aktibatzen ditu eta, hauek, alergenoarekin batera IgE antigorputza sortuko duten B linfozitoak aktibatzen dituzte.2.- IgE-ak mastozitoen hartzaileekin lotu eta hauen sentsibilizazioa eragiten dute.3.- Alergenoarekin beste kontaktu bat egotekotan, mastozito hauek aktibatu eta hantura-erantzuna sortzeko substantziak askatzen dituzte (histaminak, zitokinak, heparinak...).

Page 40: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya
Page 41: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

SHOCK ANAFILAKTIKOA● Anafilaxia alergia mota bat da, ohiko alergia baino

larriagoa dena eta gorputz osoa kaltetzen duena (multisistemikoa). Esan liteke anafilaxia organismoaren muturreko erantzun immunologikoa dela alergeno baten aurka.

● Anafilaxia sortzen duten alergeno ohikoenak liztor eta erleen pozoiak, penizilina bezalako antibiotikoak, azido azetilsaliziliko duten botikak eta hainbat elikagai (fruitu lehorrak, itsaskiak...) izaten dira.

● Anafilaxia mastozitoak bitartekari alergikoak modu masiboan askatzearen ondorio da.● Kapilarrak zabaldu eta iragazkortasuna handitzen dute.● Arterien presioa murrizten da.● Arnasketa-bideak uzkurtu egiten dira.● Zenbaitetan heriotza eragin dezake minutu gutxian.

Page 42: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya
Page 43: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

II. MOTAKO HIPERSENTSIBILITATEA: ANTIGORPUTZ MENPEKOA● Antigorputz bitartekariak: IgG eta IgM.● Adibidez:

– Anemia autoimmune hemolitikoa– Eritroblasto fetala– ...

III. MOTAKO HIPERSENTSIBILITATEA: KONPLEXU IMMUNEA

● Antigorputz bitartekariak: IgG eta IgM.● Adibidez:

– Glomerulonefritisa– Artritis reumatoidea– Lupus-eritema sistemikoa– e.a.

Page 44: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

IV. MOTAKO HIPERSENTSIBILITATEA: ATZERATUA

● Hipersentsibilitate atzeratua esaten zaio, erreakzioa ez delako berehalakoa izaten, baizik eta egun 2 edo 3 behar izaten ditu adierazteko.

● Bitartekariak ez dira antigorputzak,T linfozitoak baizik.● Adibidez:

– Trasplanteekiko errefusa– Zeliakia– e.a.

Page 45: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

3. TRANSPLANTEAK ETA SISTEMA IMMUNITARIOA

Page 46: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

3.1. KONTZEPTUAK ETA MOTAK● TRASPLANTEA edo MENTAKETA

organismoko leku batetik beste batera edo organismo batetik beste batera zelula biziak, ehunak edo organoak transferitzea da.

Page 47: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

● Emailearen eta hartzailearen arteko erlazioaren arabera, mota hauek daude:● AUTOTRASPLANTEA: Emailea eta hartzailea

banako bera direnean.● ISOTRASPLANTEA: Emailea eta hartzailea

genetikoki berdin-berdinak direnean; adib. biki unibitelinoen artekoa.

● ALOTRASPLANTEA: Emailea eta hartzailea espezie berekoak direnean, baina genetiko ezberdinak.

● XENOTRASPLANTEA: Emailea eta hartzailea ez dira espezie berekoak.

Page 48: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

3.2. ERREFUS IMMUNOLOGIKOA● Transplante baten arrakasta

edo porrota emailearen eta hartzailearen arteko erlazio genetikoaren araberakoa da.

● Transplantea genetikoki desberdinak diren indibiduoen artekoa denean, emailearen antigenoek errefus immunologikoko erantzuna eragin dezakete hartzailearengan.

Page 49: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

● Errefusa animalia-espezie bakoitzak gene-multzo jakina (histokonpatibilitate-konplexu nagusia) edukitzearen eraginezkoa da; gene horiek zelulen gainazaleko proteinak kodetzen dituzte, histokonpatibilitate-antigenoak (MHC).

● Transplantaturiko organoko zelulen MHCak eta hartzailearen zelularenak berdinak ez badira, hartzailearen sistema immunitarioak arrotz gisa identifikatuko ditu eta erantzun immunitarioa aktibatu, bai espezifikoa (erantzun homorala eta zelularra) bai ez-espezifikoa (makrofagoak, NK zelulak, sistema osagarria) eta, ondorioz, ERREFUSA eragiten du.

Page 50: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya
Page 51: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

ERREFUSAREN PREBENTZIOA● Transplanteetan errefus-arazoak ekiditeko,

transplantea egin baino lehen eta gero jardun behar da:

TRANSPLANTEA BAINO LEHEN● Histokonpatibilitate-probak egiten dira emailearen eta

hartzailearen artean, ahalik eta bateragarritasunik handiena lortzeko.

TRANSPLANTEA ETA GERO● Farmako immunosupresoreak erabiltzen dira erantzun

immunea inhibitzeko eta errefusa blokeatzeko.● Farmako horien artean:

● Esteroideak → makrofagoak inhibitzen dituztenak● Ziklosporina → T linfozitoetan dihardu.

● Farmako horien eragozpen nagusia efektu sekundarioak.

Page 52: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

3.3. ODOL-TRANSFUSIOAK

● Transfusioak, finean, transplanteak dira. Horietan, odola transferitzen da indibiduo batetik bestera.

● Hemen ere, bateragarritasun ez badago errefusa egongo da (odolaren aglutinazioa).

● Gizakiaren kasuan odola sailkatzeko 2 sistema erabiltzen dira:● ABO SISTEMA● Rh SISTEMA

Page 53: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya
Page 55: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

4. MINBIZIA ETA SISTEMA IMMUNITARIOA

● Izaki bizidunetan zelulak kontrolpean bereizten eta hedatzen dira, barruko eta kanpoko faktoreek erregulaturiko programa genetiko baten arabera.

● Programa genetiko horretan aldaketarik egonez gero, zelulak modu anarkikoan ugaldu eta minbizi-zelula bihurtzen dira.

Page 56: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

4.1. MINBIZI-ZELULAK● Minbizi-zelulak azkar eta kontrolik gabe

zatitzen dira, eta TUMOREA edo NEOPLASIA izeneko ez-ohiko zelula kantitate handia sortzen dute.● Zelula neoplastikoak masa bakarrean bilduta

gelditzen badira, TUMORE ONBERA dela esaten da.

● TUMORE GAIZTOETAN edo minbizidunetan, zelula neoplastikoek ihes egin eta, odoletik edo linfa-sistematik, beste ehun batera migratu eta bertan METASTASI izeneko tumore sekundarioak sortzen dituzte.

Page 57: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

● Zelula arruntak minbizi-zelula bihurtzen dtuzten mutazioak jatorri edo arrazoi ezberdinak izan ditzakete:

– Substantzia kimiko mutagenoak– DNA bikoizketan akatsak– Erreakzio ionizatzaileak– Birusen eragina– ...

Page 58: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

● Burnet-ek zaintza immunologikoaren teoria enuntziatu zuen, minbizi-zelulen eta sistema immunitarioaren arteko lotura dagoela argudiatuz:● Tumore-zelulek zelula arruntetan ez dauden

antigenoak adierazten dituzte; horrela, sistema immunitarioak arrotz gisa hartu eta suntsitu egiten ditu zelula horiek, tumorerik eratu baino lehen.

● Teoria hori euskarritzen duten ebidentziak:– Minbiziaren garapena ohikoagoa da immunoeskasia

duten pertsonengan (HIESa dutenengan, kasu)– Zaharretan ere ohikoagoa da minbiziaren agerpena,

immunitate-sistema ahulduagoa dutelako.– Minbizia dutenengan, tumoreen aurkako gaitasuna duten

immunoglobulinak eta tumorearekiko sentikortasuna dute T linfozito zitotoxikoak aurkitu dira.

Page 59: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

4.2. IMMUNITATEA ETA MINBIZIA● Organismoak minbizi-zelulak suntsitzeko

abiarazten dituzten mekanismo immunitarioak zelularrak eta humoralak dira.

Page 60: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

A) MEKANISMO ZELULARRAKT LINFOZITOAK

● T linfozito zitotoxikoek tumore-antigenoak identifikatu eta tumore-zelulak suntsitzen dituzte.

● T linfozito laguntzaileek tumore-antigenoak identifikatu eta zitokininak askatzen dituzte, zeinak linfozito zitotoxikoak, makrofagoak eta B linfozitoak aktibatu eta sustatuko dituzten.

MAKROFAGOAK● T laguntzaileek aktibatuta, zuzenean tumore-

zelulak erasotzen dituzte.NK ZELULAK

● Tumore-zelulak lisatu eta suntsitzen dituzte, aurretik opsonizatutakoak batez ere.

Page 61: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

B) MEKANISMO HUMORALAK

TUMOREAREN AURKAKO ANTIGORPUTZAK● B linfozitoek sortuak, tumore-zelulekin lotu,

konplementua aktibatu eta lisia sortzen dute. Gainera, antigorputzak minbizi-zelulekin lotzeak makrofago eta NK zelulen ekintza eragiten du.

ZITOKININAK● Zenbaitek hartzen dute parte tumorearen aurkako

borrokan, hala nola:– Interferonak– Tumore-nekrosiaren faktorea– 2 interleuzina

Page 62: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

MINBIZIAREN SORRERA● Batzuetan, minbizi-zelulek saihestu egiten dituzte

zaintza immunologikoa eta tumorearen aurkako mekanismoak. Orduan, MINBIZIA garatzen da.

● Minbizi-zelulek euren identifikazioa eta suntsipen immunologikoa ekiditeko mekanismoak:● Mintzeko antigenoak ezkutatzea.● Immunogenizitate baxua izatea MHC molekulak

aldatzearen ondorioz. – Modu horretan identifikazioa akastuna da eta ez da

erantzun immunitarioa askatzen● Erantzun immunitarioa ezabatzea, tumore-zelulek

faktore disolbagarriak jariatzearen ondorioz.● Linfozitoak blokeatzea, tumore-zelulek izan

ditzaketen antigeno-kopuru handiaren ondorioz.

Page 63: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

INFORMAZIO GEHIGARRIA● Vacunas de nueva generacion● http://www.ucm.es/info/saniani/troncales/inmunologia/documentostemas/Tema%2019.pdf● Autoebaluazioa egiteko (gazteleraz):

● http://personales.ya.com/geopal/biologia_2b/unidades/unidad4_8.htm#inmu●

Page 64: 18.SISTEMA IMMUNITARIOA_2_anaya

Inigo Louvellik sortua