1888-1976 bidegileak dassance.pdfedo aurrekoa da euskara. leku izenak ur, erreka, mendi, haran eta...
TRANSCRIPT
BIDeGILEAK
LouisDassance1888-1976
Egilea:Mixel Itzaina
1
Laborari injineru euskaltzalea
LOUIS DASSANCE (1888-1976)
Uztaritzen sortua zen Louis Dassance
1888 urtean, abuztuaren 20an, Irigoi-
nea etxean.
Azantzatarretarik zen Louis. Jakina da
familia hortako, adar batean segurik, no-
tario izan zirela aitatik semera. Apezpiku
bat ere aipatzen dute XIX. mendean Pa-
miers-ko apezpikutegia onartu ez zuena.
Louisek, Uztaritzeko frailen etxean eta La-
rresoroko semenario ttipian ibili ondoan
Institut National Agronomique Parisko ikas-
tegian, segitu zituen bere ikasketak. Ingé-
nieur Agronome diploma bildu zuen hor.
Bi medaila eskuraturik zen etxera itzuli
14ko gerlatik. 1919an herriko etxeko axu-
rant ezarria izan zen. Leku hori atxikiko
du hogoi urtez eta herri bereko mera edo
auzapezgoan egonen da bertze hogoi ur-
tez, 1959a arte.
Ibarnegarayk, 1921ean, pilotaren federazio-
nea sortu zuenean, haren lehen lagunetarik
izan zen Louis. Hunen gain eman zuten
pilotari doazkon legeen batetaratzea. Ordu
arte lege horiek ez baitziren berdinak herri
guzietan.
2
Gerla ondoan, laborantzari berriz lotu baitzitzaion, ofizioko batasunetan sartu zen eta ez bakarrik Euskal Herrikoetan. Hor ere kargu asko bere gain hartu eta bete zituen. 1921ean, bertze adiskide ba-tzuekin, Gure Herria sortu zuen. Agerkari hunen helburua euskal kulturari buruz lan egitea zen. Dassancek huntaz arta har-tuko du 1976an, hil arte, eta bere idatzi nagusienak hor publikatuak izanen dira.
Euskaltzaleen Biltzarrean ere 1921ean sar-
tu zen bertze batzuekin batera. 1926an,
Jean Etchepare medikuaren ondotik, elkar-
te horren lehendakari ezarriko dute eta
kargu hori 34 urtez atxikiko du. Urruna-
L. Dassance-n aitamak edo gurasoak
L. Dassance komunione edo jaun hartze egunean
Irigoinia, L. Dassanceren sort-etxea. Hil arte hor bizi izan da
3
go aipatzen dugu hor ereman duen saila.
1949an euskaltzain oso izendatua da eta
Euskaltzaindian sartzea Donostian debe-
katua izanez, zenbait egun berantago
Baionan egin zen. 1959an. Ikas, euskal
pedagogia zerbitzua, sortzen laguntzen
du eta hemen ere hunen lehendakaritza
emaiten diote. 1956an erran behar da ere
Société des Amis du Musée Basque ho-
rren lehen lehendakari ezarri zutela. Eta
1960an Conseil de défense des langues et
cultures régionales elkartearen buru orde
izendatu zuten.
Louis Dassance esposatua zen Marie Al-
zuyetarekin. Sei haur ukanak zituzten, bat
arras gazterik galdua zutelarik.
LAbOrArIA
Lurra maite zuen, maite baserria. 1960 urtean, Arbotin iragan zen Euskaltzaleen Biltzarrean, huna zer zioen: «Baginakien aspaldi, lurrak gizonari, gizonak lurrari, egun guzietako har-eman eta buruz-buru gogor hortarik sortu direla, gero emeki emeki emendatu eta joritu, begien aintzi-nean ditugun etxalde pizkorrak».
L. Dassance soldado jantzietan. 1914-1918-ko gerlan ibilia zen
L. Dassance senar-emazteak
4
Geroxago Aita Gachiteguy eta Aguer jaun kalonjeak laborantza edo nekazaritzaz ida-tzitako liburuaren aintzin solasean, hauxe zioen: «Ateratzeko laborariak beharko du beti xuxen eta erne ibili... Ofizio ainitz ez baita naski laborantzak bezenbat jakitate mota berex hunkitzen, galdegiten eta ne-sesario duenik...».
Bazakien lurrarekin ez dela gezurka har-tzerik, lurraren emaitza ez baita berez emana, beso eta buru jokatu behar da
Nekazaritza zoin gehiagoka Urruñan. Mattin bertsularia eskuinean xutik. Louis Dassance erdian jarririk
lurrarekin. Gerlatik itzuli eta laborantza-ri lotu zitzaion bere sorterrian. Eskolan ikasia ez zitzaion aski, laborantza jakintza hori segitu du jorratzen, barnatzen, lege eta teknika arrazoeri arras idekia zagola-rik. Bertzalde hurbildik segitzen zituen merkatuen harat-hunatak, laborantzako lege mudantzak, diruaren gorabeherak. Eta bazakien aintzinatzeko, laborariek ez zutela egon behar bakotxa bere xokoan, bakarrik. Ainitz urrats ibili zuen la bo-ra rien artean sindikalismoa finkatu beharrez. Biarnesekin batera xutik eman zituen laborarien bankoa, «Crédit Agrico-le» deitua, asurantzak «Mutualité Sociale» delakoa eta laborarien sindikata. Ofizioko batasun horietan guzietan egin zioten leku bai Euskal Herrikoetan, bai departamen-du guzikoetan. Ukan du zer egin, gutiesten ez zituela abere-primak, laborantza meka-nika berri erakusketak. Sail hortan ereman lanarentzat laborantzako mereximendu bi medaila emanak izan zaizkio. Gizon xehea eta mintza errexa izanez, badu, diotenaz, ainitz zerbitzu eginik laborari mundu hor-tan. «Euskaldun Laborarien Adixkidea» deitu almanaka ezagutzen zukeen. Hau Etcheverry apezak, Uztaritzeko komentuko omonier zenak, 1848 urtean sortu zuen eta 50 urtez biziarazi.
Lur iraultze zoin gehiagoka Hazparnen 1962an. René Ospital kontseilu jeneralarekin. Louis Dassance bigarrena eskuinetik hasiz
5
HErrIkO HAUtEtSI
Gerla ondoan, gorago erran bezala, axu-
rant eta gero auzapez egonen da, denetarat
40 urtez. Huna zer dion Piarres Lafittek
urte horietaz: «...Hainbertze urtez badu
zenbait oren eta buru-hauste pasaturik
Uztaritztarren paperren xuxentzen, haien
dretxoen baliarazten, herriaren intresen
zaintzen...».
Kargutan zelarik bere herrian, bi etxe
erosi zituen Ferrondoa eta Harretxea, hau
ikastola bilakatu beharra zena, denbora
batez, geroan. Uztaritzeko posta, herrian
atxikitzeko, indar haundiak egin zituen.
Nahiz, memento haietan, herriko etxeek
ez zituzten egun dituzten ahalak, bide, ur
eta eletrika indarrak nahi izan ditu helara-
zi urrunean barreaturik zauden etxeetara.
Bertzalde, baserrietara eletrika indarra
eremaitea helburu duen sindikataren sor-
tzaileetarik izan zen.
Uztaritzeko herriko etxea Uztaritzeko herriko etxe aintzinean den orroitarria. Hunek dio: «Lapurtarrek beren biltzarrak hemen egiten zituzten»
Bere sortzearen ehungarren urteburukari Eskualtzaleen Biltzarrak Uztaritzeko herriko etxean ezarri orroitarria
6
Gure Herria
Aipatu dugu gorago agerkari horren sor-
tzea. Ez zen bakarrik izan hastetik. Berak
dioenaz, sortzaileak, gehienak, Larreso-
roko Semenario ttipiko ikasle ohiak ziren,
Arnaud Abbadie buruzagi zenekoak. Huna
zenbaiten izenak: Dufau anaiak, Domi-
nique eta Christophe senpertarrak, Jean
Barbier Senpereko erretorea, Jean Elissalde
Uztaritzeko bikarioa, Maurice eta Emma-
nuel Souberbielle uztariztarrak, Edmond
Blazy, Baionako lizeoan omonier zena, Jean
St Pierre Semenario Haundiko buruzagia,
Jules Moulier Oxobi, Hiriburun bikario
zena, Laurent Apezteguy misionesta.
Horietarik zenbaitek jada Eskualduna as-tekarian idazten zuten. Gure Herria sortu zen eguna, erran daiteke, dio Dassancek, 1920 urteko buruilaren (irailaren) 20a izan zela. Egun hartan ziren bilduak, beren urteko bestarentzat, Semenarioko ikasle ohiak. Egun hartan zen bozkatua izan mozione bat Jaun Apezpikuari galdatuz euskararen bai eta Euskal Herriaren his-toria erakastea Elizaren esku ziren eskola guzietan. Egun hortan zuen Blazyk azaldu Gure Herria sortzera zoala eta bakotxaren laguntza eskatu.
Egitasmoa hau zen: hor ageraraztea kon-
daira, antzerki, kantu eta hauen doinuak,
pilotaz istorio eta xehetasun. Sorkuntzen
Gure Herria. Bere azalean, sortu zenetik, beti atxiki duen itxurarekin
Gure Herria-ko lankideak 1924an. Ezkerretik hasiz: beherean jarririk, bi lehenak: Aita Donostia eta Jean Ybarnégaray deputatua. Bigarren lerroan: Eugène Goyhenetche, Louis Dassance, Moulier (Oxobi), Blazy, ...
7
agertzeko leku bat ere izan behar zen:
Oxobiren alegiak edo St Pierrek idatzi
Euskal Herriaren historia. 1972 urtean,
Louis Dassancek dio, mende erdi baten
ondotik, aldizkaria 304 aldiz atera dela eta
20.000 orrialde publikatuak izan direla.
Hemen berean aztertzen ditugu, gainez
gain bada ere, uztariztarrak hor publikatu
zenbait testu.
PILOtAzALEA
Pilota gogokoa zuen Louis Dassancek, oroz
gainetik Joko Garbia. 1921 urteko Gure
Herria zenbaki batean, Jean Elissaldere-
kin batean azpimarratu artikuluan hauxe
irakur daiteke erreboteko jokoaz: «Bihi
batek ez du begi, buru eta beso gehiago
behar...eta hatsa? Eta zangoak?» Ordu
haietan, bertsuak dioen bezala: «Pilotak
ohore du Euskal Herrietan, zeren den
ederrena joko guzietan!» Artikulu berean,
bi idazleek beren lana zatitzen dute, hila-
betetik hilabetera, argitaratzeko, noiz hasi
zen errebotea eta zer moldetan, noiztsu
agertu zen orduko moldea eta zerengatik,
zein ziren gehienetan onartuak ziren le-
geak, noiz eta nun izan diren errebotelari
ederrenak eta zertako joko hau piztuko
den berriz, Sara, Itsasu eta Hazparne di-
relarik, urte haietan, manera horri oraino
arras uko egin ez diotenak. Lan hunek ez
ote du erakusten gizon hau zein hurbildik
lotua zegoen euskal ohidureri, pilota dela-
rik horietako altxor bat? Bere eskuizkribu
batzuetan ikasten da ere zein urteetan sor-
tu zitaizken Azantza, Perkain, Kaskoina...
Lehen biak hemezortzigarren mendearen
bigarren partean, Kaskoina 1817/04/09an.
Hiru pilotari hauek baino gutiago ezagu-
tuez ere bada hor ainitz xehetasun.
Esku-huskako pilotari xapeldunekin, 1930 urte inguruan. Xutik ezkerretik hasiz: Haitze, Salaberry, Titin, Dominixe. Jarririk: L. Dassance, E. Goyhenetche, V. Alzuyeta
8
Halaber, gure uztariztarrak dio bertsu
edo kantuari esker dazkigula pilotaren
munduko gertakari zaharrenak: Irungo
partida, Perkain, Gaskoina eta Azantzaren
balentriak... Berak, pilota gai zuten kan-
tu zerrenda ederra bildurik utzi dauku.
Azkenik, aipatzekoa da, luzaz buru egon
dela, 1926 urtean, Kapito Harri berak sor-
tu pilota taldean; leku hortan bere seme,
Beñatek du gero ordainduko.
EUSkAL IzENAk
Indoeuropear deitu mintzairen aintzineko
edo aurrekoa da Euskara. Leku izenak ur,
erreka, mendi, haran eta abarren izenak
denbora haien lekuko gelditu zaizkigun
aztarnak dira. Ondotik agertu daitezke
auzo eta etxe izenak. Euskarazko lehen
dokumentu inprimatua, Bernard Etchepa-
rena, 1545 urtekoa da. Hori dela eta Louis
Dassancek leku eta etxe izen zahar horien
garrantzia azpimarratzen du.
Beharrezkoa zaio, ikerlariek aztertzea
herrie tako kadastrak edo mapak, sortze
eta heriotzeak, etxeetako ganerretan edo
ganbaretan dauden paper zaharrak eta
jendeen buruetan bizirik dauden izenak.
Sail hortan Louis Dassance ez da geldi-
rik egona. 1930 urtean, Uztaritze herriko
kadastra edo mapa bere eskuz deseinatu
zuen, hor emanez orduko lekuen eta ber-
tze gauzen euskal izenak. Asko ikerleek
baliatu dute geroztik lan hori. Bertzalde
azpimarratzekoa da E. Goyenetcherekin
batera, Uztaritzez eta Uztaritzeko etxeen
izenez egin lan paregabea. Hor, xutik edo
eroriak ziren etxeen izenak emaiten dituz-
te, erreka, iturri, eihera, bide eta oihanenak
ere bai. Izen horiek sailkatzen dituzte,
erranez zaharrenak zein diren... Aipatze-
koa da Gaztelua, oraiko Herriko Etxea,
Lapurdiko Biltzarra hor baitzen biltzen.
1178 urtean eraikia litaike eta orduan An-
geleterrako erregearena zen.
Uztaritze herriko kadastra edo mapa, L. Dassancek bere eskuz egina 1930 urtean
9
Etxe izen zerrenda hori, 1964ko agorri-
lako (abuztuko) Gure Herria zenbakian,
aurkitzen da. Ezin daiteke aipatu gabe utzi
hemen, Mendiondon iragan Euskaltzaleen
Biltzarreko bilkuran egin mintzaldia, nola
bururatu zuen: «...Behauzue hemengo
etxe zenbaiten izenen ederrari: Harregia,
Garroa, Gazteluberria, Harriaga, Ibustia,
Irunea, Urrutia, Urberoa, Haranea, Ho-
dia, Lizarraga eta bertze zenbat holako,
eta bertze guziak, kasik bihar artino har
bainintazke, gogotik, izen eder horien xa-
ramelatzen...».
Bai Euskal lur eta etxearen mintzoa Louis
Dassancek entzuten bazakien! Galdatzen
zuen bertzalde, herri bakotxean, xutik
emana izan zadien talde bat, zeintan Eus-
kaltzaleen Biltzarrak bere ordaina ukanen
baitzuen. Talde horren lana etxe berrieri
izen bat emaitean, jabeak kontseilatzea.
L. Dassance (bigarrena eskuinetik hasiz) bere kide euskalzainez inguraturik
10
HIStOrIALArIA
Historialari ofizioa ere bete zuen Dassan-
cek, Lapurdi eta Uztaritzeren iragana
miatuz. Iraultza aintzineko lapurtar era-
kundeak hurbiletik aztertu zituen artikulu
eta hi tzaldi desberdin batzu direla lekuko.
Nahiz eta azterketa xeheenak Uztaritzeri
eskaini zizkion, probintzia osoari buruzko
lan zenbait ere huntu zituen. Bertzeak
ber tze, honako hauek miatu zituen:
1789ko iraultza aintzin herriko bozak nola
iragaiten ziren Uztaritzen (Gure Herria,
1921, 2); Uzta ritzeko herriko biltzarra eta
auzitegia (Gure Herria, 1927, 2); Uztaritze-
ko etxetiar eta jabeen arteko hitzarmenak
(Gure Herria, 1928, 4); Uztaritzeko herriak
Gai askoren ikertzailea
L. Dassance bere sasoi betean zelarik
bere oihaneri buruz 1690ean hartu deli-
beroa (Gure Herria, 1929, 3); Lapurdiko
herrien arteko Biltzarra, Eugène Goyhene-
tche his to rialariarekin batera (Gure Herria,
1955, 6); auzo edo kartierren garrantzia
Lapurdiko herrien antolaketa politikoan
(Gure Herria, 1957, 2); Lapurdiko herrien
ontasunak eta jabego kolektiboa (Gure
Herria, 1957, 3). Salbuespen bakar batzu
kanpo («L’abbé Darrigol et le prix Volney
en 1829», Gure Herria, 1922, 10), Da-
ssancek iraultza aintzineko garaiak zituen
azter tzen. Nahiz etzituen lan horiek li-
buru batean bildu, artikulu zerrenda hori
ekarpen baliosa izan zen bere garaian.
Hura aintzin eta haren garaiko Lapurdiko
historialarien lanak untsa ezagutzen zi-
11
tuela hautemaiten da Dassanceren lanetan:
Ytur bide, Ducéré, M. Etcheverry, Noga-
ret,... Orduko historialari frangoren gisa,
bixtan da Dassancek doi bat idealiza-
tzen zukeela Aintzin-aroko «etxeen arteko
de mo krazia», bereziki bere sorterriari za-
gokionean. Plegu horrek ez dako baliorik
kentzen bere lanari. Iturrien arrangura
bazuen, eta oroz gainetik bere azterke-
tetan elgarri lotzen zituen ordukotz ezin
berexiak ziren bizi politikoa eta egitura
sozio-ekonomikoak. Dudarik ez Dassan-
cerekin batera (Eugène Goyhenetche) edo
hartarik landa (Manex Goyhenetche) Uz ta-
ritze eta Lapurdiko ixtorioa miatu zutenek
Dassanceri zor ziotena untsa bazakitela.
Dena den, Uztaritzeko auzapeza bilaka-
tu zenean, Dassancek bazukeen, dudarik
gabe, bere sorterriaren nortasuna eta ira-
gan ospetsuaren berri.
HEgAztI, txOrI IzENAk
Lurrari hoin hurbil bizi zen gizona, no-
laz ez zen ohartuko hunen ingurumenari,
oihaneri eta arboletako xorieri. «Euskal
herriko hegazkinak eta xoriak» titulupean
1923, 1924 eta 1925 urteetan agertu Gure
Herria-ko hamar zenbakietan, publikatuak
izanen dira hamar artikulu, Louis Dassan-
ce eta Jean Elissaldek azpimarratuak.
Gure Herria-ko lankideak Ainhoan. Xutik: Blazy eta Elissalde. Ezkerretik hasiz, hirugarrena St. Pierre apeza, ondoan Barbier eta Oxobi apezak. Azkena jarririk, Louis Dassance (1921-1923)
Ikas batasunaren bilkura batean, ezkerretik hasiz: Sauveur Narbaitz, Jean Haritchelhar eta L. Dassance
12
Hor emanak zauzku hemen ikus daitezken txorien euskal izenak: kabeka, huntza, okiloa, martxo-txoria, kukua, erlejalea, bas-oilarra eta abar... Hor jakiten da zer diren txori horien ezagutgarriak, horien ohidurak, egitateak, gizonaren ongi-egile diren edo ez, ulitxa edo har garbitzaile... Itsas txoriak ez dira ahantziak. Jakiten da xoxoak kantu soinuak ikas dezazkela eta ere, Gipuzkoan eman dezagun, gure zozoari sasi-zozoa erraiten diotela eta gure biligarroari zozoa. Txori guzi horien frantsesezko izenak ere ekarriak dira eus-kal izenaren ondotik. Iduri zait lan hunek merexi lukeela arra publikatua izaitea, ez bada jada egina, eta ikastola eta eskola ele-bidunetan zerbitzu ederra egin lezakeela.
kANtU IkErtzAILE
Piarres Lafittek dioenaren arabera, Louis
Dassanceri, euskararen gostua 13-14 urte-
etan sortu zitzaion Larresoron, hasi zelarik
euskal kantu biltzen, pianoan joiteko.
Euskal kantua eta hunen istorioa hurbil-
dik aztertu ditu Louisek. Kondatzen du
nola Antoine d’Abbadie-k moldatu zuen
lehen aldikotz kopla zoin-gehiagoka. 1853
urtea zen. Dio jendeak ez dituela baitezpa-
da atxiki mahainburuek hautatu kantuak.
Etxahun eta Otxalde-k ez zuten urte hor-
tan deusik irabazi eta Elissambururen
Ikus ten duzu goizean famatua ere ez zen
lehen atera; geroxago berdin gertatu zen
Otxalderen Iruñeko ferietan kantuarekin
edo Pierre Dibarrarten Aitak eman zerau-
tan edo Xurikorekin.
Louis Dassance ez da bakarrik kantuaren
historiaz kurios. Huna zenbait adibide
era kusten dutenak gizon horrek zer jakin-
-mina zaukan euskal kantuaz. Orhiko xo-
ria 1859 urtekoak bigarren prima ukan
Kantu, kanta, khantore. Kantu bilduma hunen egiten, L.Dassancek P.Lafitte lagundu zuen
13
zuen. Sorlekutik ez urruntzea dute bertsu horiek gomendatzen. Egilearen izena: G. Harozteguy emana zen. Nehork ez zuen gizon hori ezagutzen; Louis Dassancek, bere ikerketeri esker, zilatu du kantu ho-rien egilearen egiazko izena: Goroztarsou apeza. Hunen familiak Baztanen baldin bazituen erroak, XVII. mendeaz geroz, Ezpeletako eskualdean finkatua zen. Apez horrek egin bertze kantu batzu ere emai- ten ditu gure uztariztarrak eta anitz xehe- tasun azaltzen zoin-gehiagoka hori etan erabiltzen ziren izen ordeez.
Anitz xehetasun emaiten dauku Judu he-rratuaren kantuak deitu bertsuetaz, eta horien doinuetaz (hiru segurik), bere iker-
Euskaltzaindian. Eskuinetik hasiz: Haritschelhar, Lafitte, Dassance, Irigaray
keten emaitzak konparatuz J.M. Satrustegi
eta Azkuek, gai beraz egin laneri. Emai-
ten ditu ere frogak, kobla horiek eskualde
orotan ezagutuak zirela, Zuberoan ere
bai, eta hori Chambra deitu Santa Gra-
ziko kantari zenaren kaier batean aurkitu
bertsuak ikertuz. Hain ezagutuak diren
Belatxa eta Arranoaz argitasun asko azaldu
ondoan, azpimarratzen du Charles Bor-
des, musikari haundiak, Larrañen entzun
zituela hango kantari batek emanik, ezin
ahantzizko oroitzapena utzi zutenak artis-
ta horren baitan. Hunek omen zion eliza
batean entzutekoak zirela melodia horiek,
azpimarratuz horien edertasuna eta bere-
zitasuna!
14
Xaho, J.D.J. Sallaberry eta Aita Landek ezagutarazi dute Beñat Mardo, bertsu-lari bezala, iduriz aspaldikoena. Bainan bere ikerketeri esker Louisek bertzerik ere ikasten dauku gizon hortaz. Berdin «Joanes Ikustale»-z. Nor ote da «Ikustale» hori? XIX. mende erditsutan, aldudar eta baztandarren artean iragan pilota partida batez egin 19 bertsu azpimarratzen ditu «Ikustale» horrek. 1853 urtean litaizke egi-nak. Zer dakigu bertzalde bertsu horietan aipatu jende eta lekuetaz? Lau orrialde-tan, Louis Dassancek emaiten dauzku bere ikerketen emaitzak «Uzta apurra» dela
dio berak, bainan iduri zaio «xeheteria
xumeenek» erakusten daukutela, «iragan
denboretako gure arbasoen arpegi eta bizi
moldea».
Artetik erraiten dauku ere kantuari eta
bertsuari esker ditugula ezagutzen pilo-
taren istorioaz dazkigunak. «Alabainan,
kanturik izan ez balitz, nolaz jakinen gi-
nuen, Azantzak ez zuela parerik pilota
botatzen, eta hain zalu zela Perkain, nun
plaza guziarentzat bera aski baitzen.» Ber-
din Curutcheten izena kopla bati esker da
biziko. Eta zer erran Irungo partida fama-
tuan egin ziren trebes itsusiez?
Bertzeak bertze, ainitz ikasten dauku
Elissanburu, «Ikusten duzu goizean» kan-
tuaren egileaz eta hunen aitamez, Darrigol
apezaz, Jean Barbier Senpereko erretorak
Gure Herria-n publikatu lanez eta oroz gai-
netik J.D.M. Sallaberry Mauleko notariaz.
Hunek zuen publikatu Euskal Herriko
kantore zahar bildumetan lehenetarik bat,
50 kanturekin. Balitaike anitz eta anitz
erraiteko Louis Dassanceren lanaz eskual
kantuaz. Azpimarratzekoa da ere, gerla
ondoan, Piarres Lafitterekin parte hartu
zuela Kantu, kanta, kantore liburuan.
L. Dassance-n eskuizkribu bat zointan Larre jaunari galdatzen beitio bere aitaren ahotik ikasi bezala igor dizkion «apez beltxaren» koplak
15
DANtzA IkErtzAILE
Kantuaz gain, dantzari ere ohartua zen
Louis Dassance. 1927an Bulletin du Musée
Basquen argitaratu zuen lan balios bat La-
purdiko dantza jauzi eta ihauterieri buruz.
Bera uztariztarra izanki eta, Lapurdiko
hiri nagusi zaharreko ihauteri bereziak
hurbiletik aztertu zituen, beren kaxkarot,
kotilun gorri, marika eta ponpierrekin.
1960-1970 urteetan Jean-Michel Guilcher
CNRS-eko etnologo bretoindarra lagun-
du zuen Lapurdiko dantzen jorratzen.
Bertzeak bertze, Dassanceri esker bildu
zituen Guilcher-ek XIX. mendeko dantza
jauzien partitura zahar batzu, bai eta Uz-
taritzeko kaxkarot ohien lekukotasunak.
Dassance berak Guilcher senar-emazten
lanak hurbiletik segitzen zituen, elgarri
igortzen zituzten eskutitzak eta Gure He-
rrian agertu lanak direla lekuko (Gure
Herria, 1971, 1). Nahiz berak guti idatzi
duen dantzari buruz, Dassanceri esker
badugu Uztaritzeko lehengo dantzari eta
soinularien berri, hala nola Hippolyte xi-
rribikariak Heraitzen zuen dantza eskola
zela eta, edo Lapurdiko dantza jauzi zaha-
rren zerrenda.
Uztaritzeko kaxkarotak, ihauterietan 1904 inguruan. Alexandre Casaubon-ek margotua 1925ean
16
EUSkALtzALEEN bILtzArrA
Elkarte hau 1901 urtean zen sortu Hen-
daian, «Euskararen beiratzeko, zaintzeko
eta haren alde lan egiteko...» xedearekin.
Lehen buru Adema kalonjea eman zuten,
bigarren buru Arturo Campión eta Sa-
bino Arana Goiri. Ikusten da mugaz bi
aldetakoak zirela batasunaren sortzaileak.
Bainan, batasunaren izena, buruzagien
izendatzeak, sortarau eta erabil moldeak
ondoko urtean, 1902an, Hondarribian
egin bilkuran, zituzten onartu eta finkatu.
Euskararen eragile
Eskualtzaleen Biltzarra Kanbon (1965-1970 inguruan)
Louis Dassance, Euskaltzaleen Biltzarre-
ko buru egonen da 1926tik 1960ra. Berak
Jean Etchepare zuen ordaindu, eta Mixel
Labegueriek du haren segida hartuko le-
hendakari bezala.
Bere lehen mintzaldia 1927 urtean Dona-zaharren egin zuen, bere kargua utzi arte helburu izanen duen egitasmoa azalduz. Huna zer zioen: «...Batasun hunen xede baitezpadakoa da euskararen iraupena... Bakarrik Euskara da gure ontasun ba-liosena, Euskalduna hertsikienik bere herriari, bere lurrari estekatzen duen loka-
17
rria... Mundu zabaleko mintzaire guzietan
ederrenetarik bat eta segurki orotan zaha-
rrena... Jakintsun haundienek hoinbertze
goresten eta miresten duten gauza... Zori-
gaitzez soberaxko ohartu zaizku munduko
lau kantoinetako arrotzak herriaren ede-
rrari, nehun ez bezala, hunarat heldu dira
tropaka eta frangotan alderat egoiten...
Heien aldean gauden gu... Atxik ditzagun
oraino hertsikiago gure ohikuntza ede-
rrak eta bereziki, haur guziek, ttipitik,
ikas dezatela ongi euskara». Nahi luke
«pitzarazi eta hedarazi Euskal Herriko
xoko moko guzietan Euskararen alderako
amodio eta garra».
Mezu hori du errepikatuko urtetik ur-
tera, Donibane, Barkotxe, Arrangoitze,
Baigorri, Garruze, Santa Grazi, Hendaia,
Aldude, Donazaharre, Eskiula, Lekorne,
Izura, Heleta eta bertze asko herrietan...
Laguntzaile onak zituen inguruan, haietan
lehen urteetan Jean Etchepare, eta luzaz
J. Elissalde Zerbitzari eta bertze. Hauetan
Oxobi, hunek zuen 1932 urtean alda-
rrikatzen Donibane Garaziko biltzarrean:
«...Hegoaren oihuaz, Xoriñoen erasiez
bertzerik da Eskuara, miletan eta miletan
ederragoa, zuhurragoa, ezin ordaindua!».
Helburu hortarat heltzeko, bertzeak ber-
tze, eskoletako haur eta semenarioetako
gazteen arteko zoin gehiagokak eta lanak
xutik emaiten ditu Euskaltzaleen Bil-
tza rrak. Dassancek dio: «Urtetik urtera,
go go tikago lotzen dira haurrak emaiten
dazkoguten lan ttipieri... Hilabete bat osoa,
hortaz dute solasa...». Jakiten da hogoi
urteren buruan, 73 herrietarik jin direla
lanak eta 1.595 haurrek parte hartu du-
tela... Urte haietan saristatuetan huna
zenbait izen: J.-B. Etcharren, G. Eppherre,
Eskualtzaleen Biltzarra Kanbon. L. Dassance xutik erdian. Bertzeak: eskerretik hasiz, André Ospital, Jean Haritschelhar, andere Malharin, Michel Labéguerie, E. Pochelu eta andere Seguin
18
Jean Etchehandy, Leon Pochelu Garralda,
Piarres Larzabal, Léon Léon, Eyeramen-
dy eta ere Piarres Lafitte! Azken bi hauek
Euskaltzaleen Biltzarraren prima haundia
ukan zuten. Louis Dassancerentzat eskola
ttipi, kolegio eta semenarioetan Euskal-
tzaleen Biltzarrak egin-arazten dituen lan
horiek euskaldungoa azkartzen dute haur
eta gazteen baitan.
Euskaltzaleen Biltzarrak bertze egin be-har bat ere bete du. Hori da oroitarrien emaitea. Huna Dassance buru zela, eman izan diren zenbait: 1928 urtean Azkainen, Michel Chouriau eta Sylvain Pouvreauren ohoretan; 1930ean Ezpeletan, Duvoisinen
omenez; urte berean Uztaritzen, Lapur-diko Biltzarraren oroitzapenez, 1929an Bitiñan, Larresoroko semenarioan supe-rior egon zen Abadie kalonjea sortu zen Garatea etxean. Egun hortan hitza har-tu zuten Ybarnegaray, St Pierre eta Jean Etcheparek. 1948an, P. Dibarrart, Baigo-rriko xantre ohi eta bertsulariaren etxe izanean ezarri zen oroitarri hori.
Euskaltzaleen Biltzarrak bertsolaritza ere ederki lagundu du. Ikusiz nola iragaiten zen urteko biltzar haundia, ohartzen gira bertsulariak beti hor direla: Ligueix La-rrañekoa, Larralde luhusoarra, Matxin senpertarra eta Larramendy eiheralarta- rraren izenak agertzen dira gerla aintzi-nean bederen. Geroago hurbilduko dira Mattin, Xalbador eta bertzeak... Ez da dudarik, bersularientzat, garrantzia haun- dia izan duela Euskaltzaleen Biltzarrako jauneriaren aintzinean kantatzeak. Horrek du bertsularitza ostatutik atera eta ere elizarat ereman, iparralde huntan segurik. Erran behar da Euskaltzaleen Biltzarra-ren urteko egun hortarat hurbil tzen zirela kargudunak, deputatu, zenatur, apezpiku edo gotzainak... Eta egun hortan Euskara zen errege. Behin Léon Berard famatua bera Dassancek ez zuen utzi mintzatzerat euskararik ez baitzakien!
Lucien Bonaparteren ehungarren urteburua. Lehen lerroan ezkerretik hasiz: Villalonga, Gavel, Lavogt (norvegiarra), Mathieu apezpikua, Arrue, L. Dassance
19
EUSkArArEN EgUNAk
«Eri gaizki da Eskuara, hil-hurran ez bada ere... Alta ez ote dauka berekin gure min-tzairak gure izaite guzia...» Hori dela eta, Euskararen eguna antolatzea erabakia da, euskaldunak diren leku guzietan, Euskal Herrian eta hortik kanpo ere bai.
Egun hori herrietako buruzagien gain eman nahi zen, bai eta ere apez, serora, gazte elkarteen buruzagi, errient eta errientseri ere dei egina zen: mintzaldi, antzerki, liburu banatze, eske... Denetan zerbait egitea galdatua zen. Deia azpi- marratua zen Eusko Ikaskun tzen Lagu-
nartea-ren izenean, lehen buru zen Jean Saint Pierrek eta Euskaltzaleen Biltzarra-ren izenean Louis Dassancek. Bi lehen buru horiek zuten, 1949 urtean, eguna aurkeztu Miarritzen prentsaren aurrean. Abendoaren 3a, Xabierreko San Frantse-sen besta eguna, zen hautatua izan. Helburua, bertzeak bertze: «...Urgulu xuxen batez bete ditela euskaldunak eta ez bakarrik dotzena bat jakintsun!».
Uztaritzen, Frères-en eskolan ospatu izan dela Euskararen egun hori 1951 urtean badakigu eta ere Louis bera han kausi-tzen zela. Dakiguna ere 1958ko maiatzean zela egun hau ospatu Donibane Garazin.
Euskaltzaleen Biltzarraren 1921ko bil-aldia L. Dassance St. Pierre apezpikuarekin Eskualtzaleen Biltzarraren egunean Dominitxinen, 1938 urtean
20
Eppherre jaun kalonjeak, bere predikuan, azpimarratu zuen zer munta duen Euskal-dungoak, «...Bai gure jitearen, bai gure fe- dearen aspaldiko pleguetan atxikitzeko...».
Zazpi bertsularik alaitu zuten eguna, Ba-sarri haundia bera hor zelarik. Bazkal artetik horieri juntatu zitzaien Manex Etxamendy ezterentzubiarra. Dassance jaunak, bi hitz hunkigarri erran ondoan, urrezko medaila eder haundi bat papoan lotu zion. Hartan ezarria zen: «Manex Etchamendy, Bertsularien Aitasori 1958». Mixel Labeguerie zen gai emaile, eta ber-tsurik hoberenaren saria, Oxobi zenaren omenez, Mattinek zuen irabazi.
Holako adibide batzuek erakusten dute Euskararen Egun hori ez zela debaldetan asmatua izan.
EtA bErtzErIk ErE
Lehen orrialdean eman ditugu Louis
Dassancek bete kargu nagusienak. Bai-
nan iraupen laburragoko elkarteetan ere
parte hartu du: 1948 urtean, Gernika-ren
buru orde zen Monzon eta Lafitterekin,
Barandiaran zelarik buru. Ondorioz Eus-
ko Jakintza agerkarian idazten zuen eta
Miarritzen, elkarte horrek muntatu buru-
ileko (iraileko) egunetan parte hartu zuen,
«Laborantza eta Hazkuntza» gaietaz hitz
egiten zuelarik. 1954an, Louisen buru-
zagitzapean iragan ziren 8ème Congrès des
Etudes Basques elkarteak antolatu egunak.
Mintzaldien lekuak diferenteak izan ziren
eta gaiak mota askotakoak: literatura, an-
tzerkia, laborantza... Mathieu apezpikuak
zituen egun horiek ideki.
Bertzalde erran dezagun Dassancek has-
tetik lagundu duela Herria astekaria eta
idatzi duela ere Almanaka-n. Euskaltzain-
dian sartu zelarik 1949 urtean, ez zen
nor nahiren konpainian sartu, lagun ho-
riek baitziren: Jean St-Pierre apezpikua,
Manuel Lekuona apeza, René Lafon
Bordeleko euskara erakaslea eta Piarres
Lafitte!L. Dassance, Guillaume Eppherre jaun kalonje xuberotarrari sari bat emaiten
21
NOr OtE zEN LOUIS DASSANCE?
Hamar dotzena bat medailaz ohoratua eta
hoinbertze kargu bete dituen gizona nor
zen?
Haren idatzietan, zenbait denboraz mur-
gildurik ibili ondoan, huna zer iduri
zautan:
Lehenik Dassance jakintsun bat da. Xori
eta hegaztiez utzi lana, eman dezagun, go-
rago aipatu dugu ikerketa lan hori. Har
dezagun adibide bat, «galerna xoria».
«...Xori huni itsasturiek bardin erraten
diote “ekaitz xoria” edo oraino “debruxka”
euskaraz, erdaraz sataniques bezala. Ga-
lerna xoriak iduri du ainhara. Maiz itsaso
zabalean bizi da eta ez da hegietarat hur-
biltzen galerna haundi-haundien ondotik
baizen. Hortarik izen hau. Itsasturien arte-
ko erran baten arabera-eta tieso finkatzen
dutela gero! Galerna xoriak ez omen dire
egiazko xoriak, bainan bai arima herratu
batzu: beren untziak galdu dituzten kapi-
tainen arimak. Ez da beraz harritzeko bat
eskuratzen dutelarik itsasturiek, mila pus-
ka egiten badute! Gaixo xoria! Eskutan
behin galerna xori bat ibili dugu eta guri
ez zauku deusik iduritu!»
Gorago erran dugunaz bertzalde, beraz, Louis Dassance eta Jean Elissaldek he-gazti horieri atxikiak zitzaizkion herri sinesteak ere aipatzen dituzte! Oro har, egiazko entziklopedia bat da lan hori eta bada hor zer ikas.
Ikerlari zuhur eta adimendu xorrotzeko baten itxura dauku emaiten gure uztarizta-rrak. Euskal kantuaz, dantzez, Lapurdiko historiaz eta toponomiaz —landareen eta toki izenen arteko har-emanak ikertu ditu— utzi dauzkun lanak izpiritu argi bezain kurios baten lekuko hor ditugu.
Piarres Larzabal-en Eskualzaindian sartzea. Ezkerretik hasiz: Krutwig, Villasante, Diharce, Irigoyen, Larzabal, Dassance, Lafitte, Eppherre, Etchezaharreta, Irigaray, Akesolo, Minier (Azkaineko auzapeza), Haritschelhar
22
Adibide bat bakarrik: Itsasu herriaren ize-na, Itsasu, Itsas-ez aberats den herri bat? Denek hala diote. C. Dendaletche eta E. Goyenetcheren aburuak ez zaizkio aski. Bai, haukien lanetarik abiatuko da, Lhan-de eta Azkueren hiztegiak eskuan. Louis, itsas adar loratu bat eskuan, Errobi baz-terreko hamar herrietan ibiliko da, jende xaharreri galdatzen nola deitzen duten adar hori. Erantzunak ez dira berdinak... Ondotik oharpen berezi batzu emaiten ditu toponomiari buruz, erakutsiz zein zuhurki eta umilki behar den eremu hor-tan aintzinatu.
Azkenik, Louis Dassance euskara gure mintzairaren amoros bat da. Eta zein eder-ki ez du emaiten. Irakur, hoinbertze urtez, Euskaltzaleen Biltzarrako urteko bilkura-ren egunetan egin mintzaldiak edo xoilki, Jean Etchepare zendu eta Kanboko hilha-
rrietan, 1935 urtean, atera hitzaldia, bere osoan merexi lukeena hemen agertzea. Bertzeak bertze, hauxe zioen: «Euskaldun seme suhar eta kartsu horri zoakon agurra Eskuarak egin behar ziola... Bai zorigaitze-ko eguna aurtengo urtarrilaren 9a! Egun hortan Eskualdunek gizon bat galdu du-telakotz, Eskuarari bere idazle hoberena gelditu zaiolakotz, Eskual Herriari bere seme hoberenetarik bat itzali zaiolakotz...». Holako Euskara ahoan zabilan gizonak Euskara gain-gainetik menperatzen zue-la ez da dudarik... 1960 urtean, Arbotin, beti hor dena, «Xaharraren xaharraz, eta egonaren egonaz...». Ez dauke erran gabe: «Begien aintzinean ditugun oihan, pentze eta alorrak, berdin eder eta begikoak ote
Ikas elkartearen zenbait dokumentu. L.Dassance Ikas-eko lehen buru izan zen
Uztaritzeko ikastola, Louis Dassance deitua
23
litaizke, euskararen erabiltzetik baztertzen balire erabiltzen dituzten gizonak?... Gure arbasoek utzi erorkia ez baita bakarrik lur erorkia, zenbat mila urteek zizelkatu min tzaira barne baita erorkia hortan... Eskuara, gure izaite barnenaren eta be-rezienaren urrezko gakoa...». Hari beretik zoan, 22 urte lehenago, Domintxine he-rrian aldarrikatzen zuena: «...Lur maite hunek, bere edergailu eta ontasun segu-rrena, hitz batez, bere izaite berezia eta baitezpadakoa betan galduko dituela be-hin ere, zorigaitzez, Eskualdunek eskuara galtzerat uzten badute ...».
«Bizi dadin Eskuara orai eta gero, berma gaiten hortarat Eskualdunak oro.» Hori izan da Louis Dassancek, urtez urte, erre-pikatu leloa. Nor zen Louis Dassance?
Galde horri erantzun zerbait emaite-ko, hau ere erran behar da. Louis ez zen politika gizon bat, ez politikero bat segurik! Euskaltzaleen Biltzarra, «Euska-raren adiskideen elkartea» zuen deitzen, ez zeraukan politika elkarte bat: «...Utz bazterrerat bat bertzetik berexten ahal gaituztenak eta lot gaitezen elgarretaratzen gaituzteneri ...» zioen bere mintzaldietan. ELGAR, Pariseko Euskaldunen kazetan agertu elkarrizketa batean aitortzen du eskainia izan zaiola deputatu eta zenatur gradoetako bideari lotzea. Ez du onetsi. Dio: «Nahiago izan dut Euskal Herrian barnetik lan egin». Bai barnetik, bainan Euskaldun guziekin, iparraldeko eta he-goaldekoekin. 1929 urtean, Donapauleko Biltzarrean, agurtu ondoan, Bizkaitik, Gi-
Eskualtzaleen Biltzarreko sari bat neskatxa bati emaiten. Atzean, Michel Labéguerie
Ikas-ek publikatu zenbait eskuliburu eskoletako haurrentzat
24
puzkoa eta Goi-Nafarratik etorri anaiak,
honela segitzen du: «Denek elgarrekin lan
egin dezagun, zazpi probintziek elgarre-
kin, Euskarak baitu horien denen beharra,
egun hunen errannahia hau da: komunia-
tzea elgarrekin gure lurraren maitasunean,
gure Euskara milenarioa salbatzeko!».
Eta azkenik, nor zen gizon hau hobeki-
enik erraiten daukuna, uste dut, testo hau
dela, berak J.-D. M. Sallaberry (1837-1903)
Mauleko notari, kantu biltzaileaz idatzia:
«... Pentsatzeko da maiz bazoala herriz
herri, etxez etxe, eta hain segur, igande
arratsetan ostatuetan ere, ezagutzen ez
zuen kantu zahar bat nun zuen sendi...
Kaiertto bat sakelan hitzen eta airearen
kopiatzeko... Ainitz adiskide zuen gizona
zen, bai haundi edo ttipi... Gizon bat ona,
lañoa, ongi egilea, jakintsuna eta alder-
dikariarik gabekoa... Ez zituen politikaren
itzuli-mi tzuliak hanbat prezatzen...». Ez ote
da hitz horietan errana Louis Dassanceren
nortasunaz erran ditaiken beharrena?
Louis Dassanceren sortzearen ehunga-
rren urtemugakari, M.-J. Minaberrik idatzi
olerki hunekin, bururatzen dugu gure lan
xumea:
ESkUALDUN SEMEA
Begiak dituzu, zerua bezala,Urdin eta argi, berotzen dutelaBeren so beroaz, zure aurpegia.
Biloak dituzu, elurra bezala,Xuri eta garbi, iduri zirelaGure sustagarri, eskualdun argia.
Mantenia duzu ezpata bezala,Xotil eta lerden salatzen duelaHanbat zintzo duzun izaite guzia.
Zure baitan dira, argitan bilduak,Eskual semearen dohain aberatsak.Zutan kausitzen da, jakitatearen,Zuhurtzia eta goxotasunarenBilduma osoa.
Zutan agurtzen dutAitoren seme bat.Zutan maitatzen dutEskualdun suhar bat.
L.Dassanceren sortzearen ehungarren urte-mugakari atera liburuxka
Zuzendaritza: Mikel Atxaga
Argitaraldia: 1.a, 2008ko urria
Ale-kopurua: 2.300
© Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa
Kultura Saila
Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia
Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco
Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz
Argazkilaria: Edorta Sanz
Fotokonposizioa: E.P.S., S.L.
Herminio Madinabeitia, 18-pab. 3 - 01006 Vitoria-Gasteiz
Inprimaketa: Gráficas Santamaría, S.A.
Bekolarra, 4 - 01010 Vitoria-Gasteiz
ISBN: 978-84-457-2792-8 (Lan osoarena)
978-84-457-2793-5
L.G.: VI-446/08
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, liburuxka hau egiteko jasotako laguntzagatik,
eskerrak eman nahi dizkie:
• Dassance familiari
• Baionako Euskal erakustokiari
• Belokeko Marcel Etchehandyri
• Herria kasetari
BID
GIL
EA
K
e
Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia
Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco
KULTURA SAILAHizkuntza Politikarako Sailburuordetza
DEPARTAMENTO DE CULTURAViceconsejería de Política Lingüística