1. gurutzegrama “igo” eta “jaitsi” aditzak sukaldaria...

17
1. HIZTEGIA A. GURUTZEGRAMA B. “IGO” ETA “JAITSI” ADITZAK 2. SUKALDARIA ETA IDAZLEA 3. OSAGAI EGOKIAK AUKERATU : IDEIAK A. IDEIAK AUKERATZEKO IRIZPIDEAK B. IDEIAK BAZTERTU 4. JANARIA GOZATU: ANTOLATZAILEAK A. ANTOLATZAILEAK NOLA AUKERATU B. KOMA ARTEKO AZALPENAK : ZUZENDU C. ZERGATIA ETA ONDORIOA : BERRIDAZKETAK D. HUTSUNEAK BETE 5. ERANTZUNAK

Upload: others

Post on 30-Aug-2019

9 views

Category:

Documents


1 download

TRANSCRIPT

1. HIZTEGIA

A. GURUTZEGRAMA

B. “IGO” ETA “JAITSI” ADITZAK

2. SUKALDARIA ETA IDAZLEA

3. OSAGAI EGOKIAK AUKERATU : IDEIAK

A. IDEIAK AUKERATZEKO IRIZPIDEAK

B. IDEIAK BAZTERTU

4. JANARIA GOZATU: ANTOLATZAILEAK

A. ANTOLATZAILEAK NOLA AUKERATU

B. KOMA ARTEKO AZALPENAK : ZUZENDU

C. ZERGATIA ETA ONDORIOA : BERRIDAZKETAK

D. HUTSUNEAK BETE

5. ERANTZUNAK

1. HIZTEGIA ZTEGIA

A. GURUTZEGRAMA

EZKERRETIK ESKUINERA 1.Osasunerako ona. 3.Osasunerako txarra. 5. Elikagaiak eman edo hartzeko ekintza. 6.Jandakoarekin bete 10.Azukrea gozoa da, eta kafea… 11.Fast fooda, edo janari… 13. Janaria 14.Denetik eta neurrian jatea: elikadura… 15. Egunean zehar egiten diren janaldi nagusietako bakoitza 16.Barazkia

GOITIK BEHERA 2.Obesitatea. 4.Jan ondoren gure gorputzak egiten duena. 7.Elikagaiak hartu. 8.Gantza 9.Loditu 12.Azukrea gozoa da, eta limoia…

2

1 2 3 4

5

6 7

8

10

11

12 13

14 15

16

B. IGO ETA JAITSI ADITZAK ORDEZKATU

Ondorengo testuko“igo” eta “jaitsi” aditzak kendu eta proposatutako aditzak erabiliz testua berridatz ezazu. Batzuetan, aditza ordezkatzeaz gain, aldaketa gehiago egin beharko dituzu. GEHIAGO ERABILI * GIZENDU * TXARRAGOA IZAN * GARESTITU * BEHERA EGIN * GORA EGIN * GEHIAGO EGON

Azken urteotan elikadura-azturak aldatu egin dira. Barazki-kontsumoa jaitsi egin da, eta fast food-kontsumoa, berriz, igo.Baina ezin dugu horrela jarraitu, elikadura desegokiak eragindako gaixo-kopurua igo egin baita. Ondorioz, gure elikadura aldatu beharrean gaude. Adituek diotenez, zenbait elikagai janda pisua igo egiten den uste okerra badugu ere, denetik jatea komeni da. Denetik,baina batik bat fruta eta barazkiak. Hauek, hala ere, ez dira beti oso osasungarriak izaten; izan ere , pestizida eta transgenikoen erabilera igo, eta ondorioz, baratzeko produktuen kalitatea jaitsi egin da. Beraz, ahal izanez gero, produktu ekologikoak erosi behar genituzke; ahal izanez gero, produktu horien prezioa

izugarri igo baita.

3

2. SUKALDARIA ETA IDAZLEA

Sukaldariaren eta idazlearen lana konpara ditzagun:

SUKALDARIA

IDAZLEA

Sukaldariak jaki goxoren bat prestatu nahi

duenean, ezinbestekoa du

Idazleak

idazlan txukun bat egin nahi duenean, ezinbestekoa du

1. Osagai egokiak aukeratzea,

eta desegokiak baztertzea.

1. Ideia egokiak aukeratzea, eta

desegokiak baztertzea.

2. Gatza eta piperra bota,

osagaiak mimatu eta mantso-mantso, su motelean, janaria gozatzea.

2. Presarik gabe, ondo pentsatu

eta antolatzaile egokiak erabiliz, ideiak ondo lotzea.

Beraz, sukaldean, zein paperean egin beharreko lana osagaiak ondo aukeratu eta gehigarri egokiez baliatuz, osagai horiek ondo lotzea da. Sukaldean gehigarriak, gatza eta piperra izango dira; idazlanean, berriz, antolatzaileak.

Sukaldaritzaz gehixeago ikasi nahi baduzu hemen klikatu. Errezeta eta azalpen interesgarriak aurkituko dituzu eta gainera, euskaraz.

Idazten ikasi nahi baduzu, berriz, ondorengo azalpenak irakurri eta ariketak egin itzazu.

4

3. OSAGAI EGOKIAK AUKERATU : IDEIAK A. IDEIAK AUKERATZEKO IRIZPIDEAK

KOHERENTZIA

Ideiak aukeratu eta eskema egitean ideien arteko lotura ondo aztertu behar da.Ideia batzuek besteekin zerikusirik ez badute, testuak ez du koherentziarik izango. Ideia guztiek harreman zuzena izan behar dute,

1. Aurretik aipatutakoarekin

2. Paragrafoko ideia nagusiarekin

3. Testu osoaren tesi edo ideia nagusiarekin

Ondo aztertu

1. Ideiak elkarri kateatuta egon behar dute.Ideia berria aurreko ideiari ondo lotuz gero, irakurleak diskurtsoaren hariari erraz jarraituko dio.

2. Paragrafoko ideia nagusiarekin zerikusirik ez, baina tesiarekin zerikusia

badu, ideia hori, behar bada, beste paragraforen batean aipa dezakezu…

3. Ezinbestekoa da ideia guztiek tesiarekin harreman zuzena izatea.Eskeman aipatutako ideietakoren batek, aurretik aipatutakoarekin eta paragrafoko ideia nagusiarekin harreman zuzena bai, baina tesiarekin zerikusirik ez badu, bazter ezazu.

Adibidea: Beheko eskeman ideia bat sobera dago. TESIA

Euskaldunon gastronomia-ohiturak alda daitezkeela pentsatzeko faktore asko egonagatik, ez ditugu aldatuko Ideia nagusia Gure jan-ohiturak aldatuko direla pentsatzeko arrazoiak

PARAGRAFOA

Ideia osagarriak Atzerriko sukaldaritza: jatetxeak… Dietak: osasuna eta itxura Denborarik ez Babarrunak presio-lapikoan: kontrakoak (aurreko ideiarekin zerikusia du, baina ideia nagusiarekin eta tesiarein ez du harreman zuzenik)

5

6

euren a

Aurretik planifikatu gabe idazteak akatsak eragiten ditu. Ideiak bururatu ahala idatziz gero, askotan, elkarren ondokoek harreman estua izaten dute rtean, baina ez paragrafoan eta testu osoan esan nahi denarekin.

B. IDEIAK BAZTERTU

Ondorengo eskeman zenbait ideia sobera daude, SEI hain zuzen ere. Eskema hau oso-osorik jarraituta sobera dauden ideia horiek idazlanean aipatuko bagenitu, testua ez litzateke koherentea izango; nahasia izango litzateke eta irakurleari haria jarraitzea kosta egingo litzaioke.

Letra lodiz dagoenarekin, hau da, testuaren hezurdurarekin, zerikusi zuzena ez duten ideiak bazter itzazu. TESIA

Ospakizunen ondorengo ajea arintzeko, eta gibela zein, giltzurrunak suspertzeko salda, barazkiak eta landareak har ditzakegun arren, zein ondo pasa dugun gogoratu eta biharamuna pasa beste erremediorik ez dugu.

Zer da ajea: ospakizunen ondorio zuzena Ospakizunetan gehiegi jan eta edan ajea=biharamuna Ospakizunetan alkoholaren eraginez haserrealdi asko Errepideetan istripu asko kontzientziatu beharra

Sarrera

Sintomak

Sintomak Buruko mina, urdaileko arazoak, logura, ondoeza… Tratu txarrak alkoholaren eraginez Sintomak derrigorrez pasa behar

Bizkortzeko zer hartu Salda beroa,batez ere barazkiekin. Ohean egon edo sofan, telebista aurrean…

Giltzurrunak nola suspertu Barazkiak (bitamina eta mineralak ) gernua substantzia toxikoak bota (adibideak) Frutak: diuretikoenak aipatu Osasunerako onenak sasoiko fruta eta barazkiak eta produktu biologikoak

Sintomak nola arindu

Gibela eta besikula nola suspertu -Zirrosia eta alkohola -Zapore mingotseko barazkiak -Zenbait belar infusioan edo pastiletan -B6 (hepatozitoak) : parranda aurretik hartu behar// ez dute balio bat-batean antolatutako parrandetarako. Kontsolamendu bakarra: gorputzaldi txarra ezin kendu Zein ondo ibili zinen pentsatu

Ondorioa

4. JANARIA GOZATU : ANTOLATZAILEAK A. ANTOLATZAILEAK NOLA AUKERATU

KOHESIOA Ideien arteko harremana ondo aztertu beharko dugu:

aurrekoarekin zerikusi zuzena duen ideia erantsi nahi dugun, ideia kontrajarria den, aurrekoaren zergatia, ondorioa, zehaztapena, adibidea…

Ideiak lotzeko behar ditugun lokailu eta juntagailuak ideien artean dagoen harremanaren arabera aukeratuko ditugu, horrela bakarrik lortuko baitugu testuak kohesioa izatea, eta ondo lotuta egotea.

gatza eta piperra B. KOMA ARTEKO AZALPENAK Hitz edo esaldiren bat hobeto azaltzeko, koma artean eta antolatzaile egokia erabiliz azalpena erants dezakegu. Azalpenek, informazioa hobeto ulertzen eta testua aberasten laguntzen dute.

AZALPENAK EMATEKO ANTOLATZAILEAK SAILKAPENA

HAU DA HOTS ALEGIA

ESTO ES

HAIN ZUZEN (ERE) PRECISAMENTE ADIBIDEZ HALA NOLA ESATE BATERAKO ESATERAKO

POR EJEMPLO

BESTEAK BESTE ENTRE OTROS

BATEZ ERE BEREZIKI BATIK BAT NAGUSIKI

SOBRE TODO, ESPECIALMENTE

KOKAPENA

“Hau da” , “hots “ eta “hala nola” azalpenaren aurrean bakarrik jar daitezke, ezkerraldean. Gainerakoak, ezkerrean, zein eskuinean. -Nire herrian , hau da, Zarautzen… -Kostako herri batean bizi naiz , Zarautzen hain zuzen (ere). -Kostako herri batean bizi naiz , hain zuzen( ere), Zarautzen.

7

ZER AZALDU ETA NON

1. IZENA. Azaldu nahi den hitzaren ondoan jartzen da iruzkina ,

eta biak, azalpena eta azaldutako hitza, berdin deklinatzen dira.

Nire herrian [ , hau da, Zarautzen,] etxe asko egin da azken boladan.

azaldutakoa azalpena

Azalpena esaldiko informazio nagusiari buruzkoa bada, hau da, aditzaren ezkerrean dagoen hitzari buruzkoa, aditzaren ondoren ere jar daiteke.

Kostako herri batean [ , hain zuzen, Zarautzen ] bizi naiz.

Azaldutakoa azalpena aditza Kostako herri batean bizi naiz [ , hain zuzen Zarautzen.]

Azaldutakoa aditza azalpena

2. ADITZA EDO PERPAUSAREN BAT AZALDU nahi bada ,

azalpena ere aditza edo perpausa izango da.

Gertatutakoaren ondoren betiko haserretu ziren [ ,hau da, elkarri hitz

egiteari utzi zioten.]

Lasaitu nahi baduzu, gertatutakoa kontatu behar duzu [ , barrua lasaitu, alegia.]

8

9

PUNTUAZIO IKURRAK : KOMAK

1. AZALPENAren hasieran koma edota puntu eta koma jartzen da, eta bukaeran koma edo puntua.

Nire herrian [ , hau da, Zarautzen,] etxe asko egin da azken boladan *Salbuespena: azalpena galdegaiari, edo informazio nagusiari buruzkoa denean, eta aditzaren ezkerrean dagoenean, iruzkina ez da komaz ixten eta aditza eta azalpenaren artean ez da komarik jartzen.

Kostako herri batean [ , hain zuzen , Zarautzen Ø ] bizi naiz galdegaia galdegaiaren azalpena aditza

3. ANTOLATZAILEA koma artean ala komarik gabe idatz daiteke. Araurik ez egonagatik, kentzen denean, normalean , azalpena laburra izaten da.

Nire herrian, [ hau da (,) Zarautzen ,] …

Gertatutakoaren ondoren betiko haserretu ziren [ , elkarri hitz egiteari

utzi zioten(,) alegia. ]

10

OKERRAK ZUZENDU

1. Hirurogeita hamarreko hamarkadan, hau da, 1977an, sortu zen sukaldaritza berria.

2. Azokan, udaletxe ondoan, hots, bertako barazkia erostea daukazu.

3. Presio-lapikoak alderdi kontrajarriak ditu abantailak eta desabantailak,alegia.

4. Jaki goxo asko jan ditugu, perretxikuak eta bixigua, besteak beste.

5. Bihar etxeko lanak egin beharko ditugu esate baterako, bazkaria prestatu.

6. Perretxiko asko pozointsuak dira; kuleto faltsua, hala nola.

7. Bi lagun, hau da, Jon eta Mikel, dieta egiten hasi dira.

8. Nire bi lehengusuek , hots, Jon eta Mikel, gehiegi jaten dute.

9. Alkoholik gabeko edariak edan behar zenituzke, freskagarriak, hala nola.

10. Ez alkoholik, ez azukrerik , ez gasik ez duen edaria edan ezazu; ura, alegia.

11. Bazkarian adin ezberdineko jendea bildu zen, gazteak batipat.

11

C. KAUSA ETA ONDORIOA

KAUSA ETA ONDORIOA NOLA ADIERAZI Kausa eta ondorioa adierazteko modu asko daude. Hona hemen horietako batzuk:

KAUSA ONDORIOA

-(E)LAKO, BAIT-, ETA, -(E)NEZ (GERO), (E)LA ETA, -(E)LA KAUSA, -(E)LA MEDIO, -TZEAGATIK, -TZEARREN , IZAN ERE, ZEREN… (BAIT-), ZEREN…(-EN)…

BERAZ, ONDORIOZ, HORTAZ, ORDUAN, HONENBESTEZ, HORRENBESTEZ, HALA…

BERRIDAZKETAK

1. Argaltasunaren kulturak duen indarraren ondorioz, gero eta ohikoagoak dira elikadurarekin

zerikusia duten gaixotasunak.

-ela eta

2. Puri-purian dauden janari azkarren artean aurrez prestatutako jakiak aipatu behar ditugu; izan ere, kontsumitzaileek produktu horiek gero eta gehiago eskatzen dituzte.

bait-

3. Jaki horiek gehienetan frijituta, birrineztatuta edo arrautza-irinetan pasatuta egoten dira; beraz, gantz asko dute eta digeritzen zailak dira.

-enez

4. Europako Batasunak zabor jana ekoizten duten enpresei urtebete eman die haurrentzako publizitatea bertan behera uzteko eta etiketak hobetzeko, haurren %25 oso gizen baitaude.

izan ere

5. Oinarri zientifikorik ez duten zenbait teoria dogmatzat hartzen dira, eta ondorioz, pisua mantendu edo jaitsi nahi duten pertsonengan nahasmena sortzen da.

eta.

6. Urak urin gastrikoak disolbatzen ditu eta ondorioz, jaten ari garen bitartean ur asko

hartzeak digestioa mantsotzen du.

zeren

7. Emaitzarik txarrenak mahats-ekoizleek izan dituzte. Izan ere, mahatsa tratatzeko kobrearekin eginiko nahaste bat erabiltzen dute.

-(e)nez

8. Haurdunaldian eta edoskitzaroan kaloria beharrak aldatu egiten dira , 350 eta 550 kilokaloria gehiago kontsumitzen baitira.

izan ere

9. Gaitz degeneratiboak ugaltzeak osasun zerbitzuetarako gastuak handitzea dakarrenez, gehiegizko pisuaren ondorioak dirutan neur daitezke

bait-

10. Otorduetan izaten dugun presa dela medio, jakiak gaizki txikitzen ditugu ahoan eta ez gara asetzen.

ondorioz

12

C. HUTSUNEAK BETE Lehen aipatu dugun moduan, eskemako ideien arteko harremana ondo aztertzeak testu-antolatzaile egokiak aukeratzen lagunduko digu, eta hori da, hain zuzen ere, ondorengo ariketan egin beharko duzun lana: antolatzaile egokiak aukeratu eta testuak josi.

Erantzun egokia aukera ezazu

AJEA

Ajea, (...1...) , biharamuna, izaten da edozein ospakizunen ondoren gehien errepikatzen dugun hitza. Ospakizunak aje hitzari estuki lotuta daude; (...2...), neurririk gabe jatearen eta edatearen ondorio zuzena da, eta ospakizunetan normal samarra izaten da jatekoarekin, (...3...) edatekoarekin gehiegikeriak egitea.,

Halakoen ondoren, (...4...), ez da samurra izaten gorputzari buelta ematea, gorputzak ez

(...5...) aise barkatzen bezperan emandako astinaldia. Alkoholarekin eta janariarekin pasatzen garenean buruko mina, ondoeza, giharretako mina, logura, eta urdaileko gorabeherak izaten ditugu. Biharamuna, (...6...). Gainera, nahitaez pasatu behar da, ajea ezin (..7...) desagerrarazi.

(...8...), samur daiteke, babaitaude lagungarri izan daitezkeen formulak. Adituen esanetan,

ajearen aurkako antidotorik onena zerbait beroa hartzea da; salda edo zopa , (...9...). Salda hori bizkorgarria izan dadin garrantzitsua da barazki asko izatea. (…10…), barazkiek bitamina eta mineral ugari eta askotarikoak dituzte eta horiek bizkorgarriak eta suspergarriak dira. (...11...), barazkiek dituzten mineral askok giltzurrunen funtzioa bizkortzen dute eta, (...12...), gernuaren produkzioa handiagoa izaten da. Hori oso lagungarria izaten da bezperan hartutako substantzia toxikoak gorputzetik ahalik eta azkarren botatzeko. Barazkiak diuretiko egokiak dira, zainzuri, apio, tipula, borraja eta lekak, (…13…). Fruten artean, berriz, adituen esanetan, diuretikoenak meloia, sandia, sagarra eta udarea dira.

(...14..), gibela da, dudarik gabe, gehiegikerien biktima nagusia. Badira gibela eta xixkua,

hau da, besikula, suspertzen laguntzen duten elikagaiak. Suspertze horren ondoren, gainera, gorputzak errazago hartzen ditu elikagaiak. Zapore mingotseko barazkiak aproposak dira gibelarentzat eta xixkuarentzat; orburua, txikoria, endibia, osterzuria, errefaua, apioa eta alberjinia, (...15...).

(…16…), zenbait belarrek ere ondo betetzen dute funtzio hori. Batzuek, infusioan edo

konprimituan hartuta, gibeletik alkohola botatzen eta, oro har, gorputza garbitzen laguntzen dute. (…17…) ,B6 bitamina gehigarria oso lagungarria izan daiteke halakoetan. Gibeleko

zelulak suspertzen laguntzen du. Bitamina hori aurrez ikusitako parrandetarako oso egokia da; parranda aurretik konprimitu bat eta ondorengo egunean beste bat hartzea komeni da.Bat-batean eta asko espero gabe ateratzen diren parranden biharamunetarako, ordea, ez dute balio eta (...18...), horrelakoetan bestelako formulak erabili behar izaten dira.

(...19...), gorputzaldi txarra ezin du inongo formulak kendu. (...20...), atzo zein ondo ibili

zinen pentsa ezazu eta oroitzapen horrek, agian hobeto sentiaraziko zaitu.

13

14

1. a. hots

b.beraz c.besteak beste

d. hain zuzen ere

2. a.esaterako

b.izan erec. dena dela d. aitzitik

3. a.bai

b. nahiz eta c.nahiz d. besteak beste

4. a.ordea

b. besteak beste c. izan ere d. aitzitik

5. a. bait du

b. baitu c. duenez d. baidu

6. a.hau da

b. hots c. alegia d. besteak beste

7. a. bait da

b. dalako c. denez d .baita

8. a.dena dela

b. baino c. ordea d. aldiz

9. a. esaterako

b. hots c. alegia d. esate bateako

10. a. izan ere

b. beraz c. ondorioz d. hori dela eta

11. a. baina

b. gainera c. hala ere d. dena dela

12. a. horregaitik

b. bestetik c. bestalde d. ondorioz

13. a. bereiziki

b. bereziki c. esate batera d. esateko

14. a.kalteei buruz, berriz,

b.kalteei buruz c.kalteei dagokionez d. kalteei dagokienez

15. a. hau da

b. hots c. besteak beste d. beraz

16. a. barazkietaz gain

b. barazkiez gain c. barazkietaz aparte d. barazkien gain

17. a. beraz

b. azkenean c. azkenik d. hori dela eta

18. a. horregaitik

b. hori dala eta c. ondorioz d. berez

19. a. dena dela

b. izan ere c. beraz d. orduan

20. a. ordea

b. berriz c. berez d. beraz

15

ERANTZUNAK 1. HIZTEGIA A.GURUTZEGRAMA

Ezkerretik eskuinera:

1.Osasunerako ona. OSASUNGARRIA 3.Osasunerako txarra. KALTEGARRIA 5. Elikagaiak eman edo hartzeko ekintza. ELIKADURA 6.Jandakoarekin bete. ASE 10.Azukrea gozoa da, eta kafea… MIKATZA 11.Fast fooda, edo janari…AZKARRA 13. Janaria, ELIKAGAIA 14.Denetik eta neurrian jatea: elikadura… OREKATUA 15. Egunean zehar egiten diren janaldi nagusietako bakoitza.OTORDUA 16.Barazkia.BERDURA Goitik behera: 2.Obesitatea. GIZENTASUNA 4.Jan ondoren gure gorputzak egiten duena. DIGESTIOA 7.Elikagaiak hartu. ELIKATU 8.Gantza. KOIPEA 9.Loditu. GIZENDU 12.Azukrea gozoa da, eta limoia… GARRATZA

B. IGO ETA JAITSI ADITZAK ORDEZKATU Azken urteotan elikadura-azturak aldatu egin dira. Barazki-kontsumoak, esaterako,behera egin du eta fast food-kontsumoak, berriz, gora. Baina ezin dugu horrela jarraitu, orain elikadura desegokiak eragindako gaixo gehiago baitago. Ondorioz, gure elikadura aldatu beharrean gaude. Adituek diotenez, zenbait elikagai janda gizendu egiten den uste okerra badugu ere, denetik jatea komeni da. Denetik, baina batik bat fruta eta barazkiak. Hauek, hala ere, ez dira beti oso osasungarriak izaten; izan ere, pestizida eta transgenikoak gero eta gehiago erabiltzen dira, eta ondorioz baratzeko produktuen kalitatea okerragoa da. Beraz, ahal izanez gero, produktu ekologikoak erosi behar genituzke; ahal izanez gero, produktu horiek izugarri garestitu baitira.

3. OSAGAI EGOKIAK AUKERATU: IDEIAK B. IDEIAK BAZTERTU 1.Ospakizunetan alkoholaren eraginez haserrealdi asko 2.Errepideetan istripu asko kontzientziatu beharra 3.Tratu txarrak alkoholaren eraginez 4.Ohean egon edo sofan, telebista aurrean… 5.Osasunerako onenak sasoiko fruta eta barazkiak eta produktu biologikoak 6. Zirrosia eta alkohola

16

4. JANARIA GOZATU: ANTOLATZAILEAK B.OKERRAK ZUZENDU 1. Hirurogeita hamarreko hamarkadan, hau da, 1977an, sortu zen sukaldaritza berria.

Hirurogeita hamarreko hamarkadan, hain zuzen (ere) (,)1977an, sortu zen sukaldaritza berria. Hirurogeita hamarreko hamarkadan, 1977an (,) hain zuzen (ere), sortu zen sukaldaritza berria. Sukaldaritza berria hirurogeita hamarreko hamarkadan idatzi zituen, 1977an (,) hain zuzen (ere). Sukaldaritza berria hirurogeita hamarreko hamarkadan sortu zen, hain zuzen ( ere) (,)1977an.

2. Azokan, udaletxe ondoan, hots, bertako barazkia erostea daukazu. Azokan, hots(, ) udaletxe ondoan, bertako barazkia erostea daukazu. 3. Presio-lapikoak alderdi kontrajarriak ditu/ abantailak eta desabantailak,alegia. Presio-lapikoak alderdi kontrajarriak ditu, abantailak eta desabantailak,alegia. 4. Jaki goxo asko jan ditugu, perretxikuak eta bixigua, besteak beste..ONDO 5. Bihar etxeko lanak egin beharko ditugu/ esate baterako, bazkaria prestatu. Bihar etxeko lanak egin beharko ditugu, esate baterako(,)bazkaria prestatu. Bihar etxeko lanak egin beharko ditugu, bazkaria prestatu. (,) esate baterako,. 6. Perretxiko asko pozoitsuak dira; kuleto faltsua, hala nola. Perretxiko asko pozoitsuak dira; hala nola (,) kuleto faltsua. 7. Bi lagun, hau da, Jon eta Mikel, dieta egiten hasi dira. Bi lagun,hain zuzen (ere) , Jon eta Mikel, dieta egiten hasi dira. Bi lagun, Jon eta Mikel(, )hain zuzen (ere) dieta egiten hasi dira. 8. Nire bi lehengusuek, hots, Jon eta Mikel, gehiegi jaten dute.

Nire bi lehengusuek, hots, Jonek eta Mikelek, gehiegi jaten dute. 9. Alkoholik gabeko edariak edan behar zenituzke, freskagarriak,hala nola.

Alkoholik gabeko edariak edan behar zenituzke, hala nola, ( esaterako, esate baterako,besteak beste) freskagarriak. /// edo …freskagarriak (,) adibidez (esaterako, esate baterako, besteak beste).

10. Ez alkoholik, ez azukrerik , ez gasik ez duen edaria edan ezazu; ura, alegia. ONDO 11. Bazkarian adin ezberdineko jendea bildu zen, gazteak batipat. Bazkarian adin ezberdineko jendea bildu zen, gazteak (,) batik bat. C. BERRIDAZKETAK 1. Argaltasunaren kulturak duen indarra dela eta , gero eta ohikoagoak dira elikadurarekin zerikusia

duten gaixotasunak. 2. Puri-purian dauden janari azkarren artean aurrez prestatutako jakiak aipatu behar ditugu, (;izan

ere,) kontsumitzaileek produktu horiek gero eta gehiago eskatzen baitituzte. 3. Jaki horiek gehienetan frijituta, birrineztatuta edo arrautza-irinetan pasatuta egoten direnez (gero),

gantz asko dute eta digeritzen zailak dira. 4. Europako Batasunak zabor jana ekoizten duten enpresei urtebete eman die haurrentzako

publizitatea bertan behera uzteko eta etiketak hobetzeko; izan ere, haurren %25 oso gizen daude (baitaude)

5. Pisua mantendu edo jaitsi nahi duten pertsonengan nahasmena sortzen da, oinarri zientifikorik ez duten zenbait teoria dogmatzat hartzen dira eta.

6. Jaten ari garen bitartean ur asko hartzeak digestioa mantsotzen du, zeren ( eta) urak urin gastrikoak disolbatzen ditu (baititu / dituen)

7. Mahatsa tratatzeko kobrearekin eginiko nahaste bat erabiltzen dutenez (gero), emaitzarik txarrenak mahats-ekoizleek izan dituzte.

8. Haurdunaldian eta edoskitzaroan kaloria beharrak aldatu egiten dira; izan ere, 350 eta 550 kilokaloria gehiago kontsumitzen dira (baitira).

9. Gehiegizko pisuaren ondorioak dirutan neur daitezke, gaitz degeneratiboak ugaltzeak osasun zerbitzuetarako gastuak handitzea baitakar.

10. Otorduetan izaten dugun presaren ondorioz, jakiak gaizki txikitzen ditugu ahoan eta ez gara asetzen.

17

D. HUTSUNEAK BETE 1 A 2 B 3 C 4 A 5 B 6 C 7 D 8 A 9 A 10 A 11 B 12 D 13 B 14 D 15 C 16 B 17 C 18 C 19 A 20 D

Ajea , hots1, biharamuna, izaten da edozein ospakizunen ondoren gehien errepikatzen

dugun hitza.Ospakizunak aje hitzari estuki lotuta daude; izan ere ajea 2, neurririk gabe jatearen eta edatearen ondorio zuzena da, eta ospakizunetan normal samarra izaten da jatekoarekin, nahiz edatekoarekin gehiegikeriak egitea3 .

Halakoen ondoren, ordea4 ez da samurra izaten gorputzari buelta ematea,gorputzak, ez

baitu aise barkatzen bezperan emandako astinaldia. 5 Alkoholarekin eta janariarekin pasatzen garenean buruko mina, ondoeza, giharretako mina, logura, eta urdaileko gorabeherak izaten ditugu. Biharamuna, alegia 6. Gainera, nahitaez pasatu behar da, ajea ezin baita desagerrarazi. 7

Dena dela , samur daiteke8 ,babaitaude lagungarri izan daitezkeen formulak. Adituen

esanetan, ajearen aurkako antidotorik onena zerbait beroa hartzea da; salda edo zopa, esaterako9. Salda hori bizkorgarria izan dadin garrantzitsua da barazki asko izatea. Izan ere 10 , barazkiek bitamina eta mineral ugari eta askotarikoak dituzte eta horiek bizkorgarriak eta suspergarriak dira. Gainera 11, barazkiek dituzten mineral askok giltzurrunen funtzioa bizkortzen dute eta, ondorioz 12, gernuaren produkzioa handiagoa izaten da. Hori oso lagungarria izaten da bezperan hartutako substantzia toxikoak gorputzetik ahalik eta azkarren botatzeko. Barazkiak diuretiko egokiak dira, zainzuri, apio, tipula, borraja eta lekak, bereziki 13. Fruten artean,berriz, adituen esanetan, diuretikoenak meloia, sandia, sagarra eta udarea dira.

Kalteei dagokienez14, gibela da, dudarik gabe, gehiegikerien biktima nagusia. Badira

gibela eta xixkua, hau da, besikula,suspertzen laguntzen duten elikagaiak. Suspertze horren ondoren, gainera, gorputzak errazago hartzen ditu elikagaiak. Zapore mingotseko barazkiak aproposak dira gibelarentzat eta xixkuarentzat; orburua, txikoria, endibia, osterzuria, errefaua, apioa eta alberjinia, besteak beste15.

Barazkiez gain 16 zenbait belarrek ere ondo betetzen dute funtzio hori. Batzuek,

infusioan edo konprimituan hartuta, gibeletik alkohola botatzen eta, oro har, gorputza garbitzen laguntzen dute.

Azkenik 17 ,B6 bitamina gehigarria oso lagungarria izan daiteke halakoetan. Gibeleko

zelulak suspertzen laguntzen du.Bitamina hori aurrez ikusitako parrandetarako oso egokia da;parranda aurretik konprimitu bat eta ondorengo egunean beste bat hartzea komeni da. Bat-batean eta asko espero gabe ateratzen diren parranden biharamunetarako, ordea, ez dute balio eta ondorioz18, horrelakoetan bestelako formulak erabili behar izaten dira.

Dena dela19 gorputzaldi txarra ezin du inongo formulak kendu. Beraz20, atzo zein ondo

ibili zinen pentsa ezazu eta oroitzapen horrek, agian hobeto sentiaraziko zaitu.